LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/06/03

Lenin, Txabi, Argala: V. Biltzarraren gaurkotasunari buruz (I)

                      


AURKEZPENA


Bi hamarkadez LENIN eguna ospatu ostean, pentsatzen dugu, badela garaia azaroaren muinera jotzeko, azkeneko hemeretzi urtetan pixkanaka-pixkanaka hurbiltzen joan garen sustraira.

Eta  kontu hau Leninen eta Txabi eta Argalaren artean dagoen funtsezko lotura besterik ez da, edo zehatzago nahi bada, Leninek aberastu zuen marxismoaren eta ETAk 1960. hamarkadaren erdialdetik 1970. hamarkadaren amaiera arte garatutako ikuspegi estrategikoaren artekoa.

Aipa dezakegu, metodologismo indibidualista burgesean erori gabe, emantzipazio nazionalaren historiarentzat Txabiren bizitza politikotik Argalaren bizitza politikora doan denboraldia izan zena, Iraultza boltxebikearentzat Leninen bizitza politikoa izandakoa izan zela. Iritsiko da, V. Biltzarrak eginiko ukaezinezko nazioarteko ekarpenak teoria marxistan aztertuko ditugun unea.

Baina jarraitu aurretik V. Biltzar moduan zer ulertzen dugun azaldu behar dugu. Historiaren interpretazio linealak ez bezala, guk, V. Biltzar moduan gutxi gora behera, 1965eko udaran amaitutako Carta a los intelectuales (Intelektualei gutuna) dokumentuaren bigarren zuzenketarekin hasi eta Argalaren heriotzaren ostean 1978. urtearen amaieran, amaitzen den denboraldi luze eta erabakigarria hartzen dugu. Interpretazio linealaren arabera, V. Biltzarra, 1966. urte amaieratik 1967ko martxora arte bi saiotan buruturiko ETAren V. Asanblada ospetsua litzateke, baina materialismo historikora eta historiaren dialektikara jo ezkero, benetan ikusten dugu, independentismo sozialistaren oinarrien osaketa garai kontraesankor, tentsiodun eta sakon horrek, eragotzi ezinezko etengabeko banaketak eta guzti, hemen V. Biltzar moduan definitu dugun horrek, 15 urte iraun zuen. Geroago etorriko zen guztia, oinarrian hamarkada eri honetan erabaki zen.

Hemen aurkeztutako testu labur honetan, orokorrean marxismoari baino, nahiago izan dugu, erreferentzia Lenini egitea, alde batetik, hogeigarren LENIN Eguna ospatzen dugulako; bestetik, pentsatzen dugulako Inperialismoaren faseari dagokion nazio zapalkuntzaren kontuan, metodologia dialektikoari dagokion kontuan, Lenin izan delako eta gaur egun oraindik delako erreferentzia puntua, nahiz eta badauden beste autore batzuk leku faltagatik ukitu ez ditugunak; eta hirugarrenik, hemen azaldu ezin ditugun arrazoiengatik, Kapitalaren zibilizazioak gehien gorroto duen eta gorrotatzen jaraituko duen etsaia Lenin ere delako, inkluso Marx eta Engels beraiek baino areago. Azken kasu honetan, Leninek Txabiri eta Argalari dagokien ohore berdina du, Inperialismo franko-espainolak eta hauen "ezkerraren" gehiengoak gorrotatuak eta ezin jabetuak... 

Hala ere, apenas aipatzen ditugu bi iraultzaileak, alde batetik, gure Herriaren ohitura ez delako, eta bestetik, garratntzitsuagoa delako esfortzu kolektibo luze baten ondorioz garatutako teoriak azaltzea. Ezker Independentistaren filosofiari, non kolektiboa den garrantzitsuena baita gure indarra, fidel izaten jarraitzen diogu. V. Biltzarraren ekarpenik garrantzitsuenetarikoa, praxi kolektiboa eta inklusoz anonimoa, praxi indibidualaren gainetik jartzearena, maila teoriko eta etikora igotzea izan zen. Orain Ezker Abertzalearen zati batek culto a la personalidad (buruzagia gurtzea) moduko bat onartzen duen bitartean, guk V. Biltzarreko euskal militantziaren praxi kolektiboari jarraituko dugu erreferentzia egiten, orain artekoari eta etorkizunekoari.

Kontu honekin, "buruzagia gurtzea", ukatzearena eta praxi kolektiboare defentsarena, V. Biltzarreko printzipio iraunkorretako bat aipatu dugu. Idolatria beti izan da gauza txarra eta espezialki prozesu iraultzaileetan, kultu idolatrikoak, praxi kolektiboa eta pentsamendu kritikoa ia desagerrarazteraino ezeztatzen ditu eta kasta burokratikoekiko baseen menpelotasun dogmatikoa eta ez-jakituna errazten du. V. Biltzarraren gaurkotasuneko beste igartze bat, beste asmatze bat, esentzia eta fenomenoaren kategoria filosofikoen aplikazioa izan zen, hau da, zapalkuntza nazionala bezalako arazo estrukturalak, sakonean aktiboan jarraitzen dutela, errealaren esentzian, hau estrukturatuz, eta bere itxura puntualek eta iragankorrek engainatzen bagaituzte ere, beste errealitate erabat ezberdinean bizi garela sinetsiaraziz. Baina lehenago edo beranduago beti agertzen da luzera gorde ezin den errealitatea, beti agertzen da zapalkuntza nazionala nahiz eta itxuraz, gozatua edota inklusoz bere aspektu zentralean bazen ere desagertua egon.

V. Biltzarrak frogatu zuen, zapalkuntza nazionala errealitate egituratzaile, objektiboa zela, nahiz ete zelofan autonomistekin eta erregionalistekin kamuflatu. Esentzia geratzen den hura da, prozesu baten oinarria eta aldazezina definitzen duena, nahiz eta gauza batzuetan aldatu bere oinarri zehaztuan mantendu eta inklusoz modu ez zuzenean indartzen duen hori. Horrela ulertzeak, V. Biltzarraren beste meritu bat aurkitzea errazten digu, oraintxe laugarren ofentsiba jasatzen ari garen moduan, Euskal Herriak eta batez ere Herri Langileak Inperialismo franko-espainiarraren eskutik jasango genituen erasoen jabe egitea. Zergatik errepikatzen dira erasoak? Funtsezkoaren baieztatzetik abiatuta, V. Biltzarrak oinarrizko gauza bat baieztatu zuen: erasoak ematen direla eta emango direla, Inperialismoaren franko-espainolaren eta Euskal Herriaren artean kontraesan adostu ezinezko bat ematen delako. Kontraesan adostu ezinezko bat da, botere zapaltzailearen baitako marko legalean konpondu ezin daitekeena, zapalkuntzarik gabeko beste marko batera salto kualitatibo bat emanez soilik konpontzen dena.

Kontraesan adostezin orok, berau gainditzeko behar urgentearen aurren kokatzen gaitu eta puntu honetan V. Biltzarrak argi utzi zuen nazio askapenerako praxiak soilik, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) zuzenduriko independentzia sozialistak konpon zezakeela kontraesan hori. Historia kontu honetan ere arrazoia ematen ari zaio V. Biltzarrari. Hori bai, gainditze hori zein norabideetan, zein jendarte, zein sistema sozioekonomiko eta politikorantz? Berriz ere oraina V: Biltzarraren defentsan ateratzen da, orain arte ezagutu gabeko mundu mailako krisiak larriki jipoituriko oraina: Euskal Herriarentzat, bere etorkizuna nazio bezala Euskal Iraultza Sozialistaren bitartez soilik izango da eskuragarri, mundu mailako Iraultza Sozialistaren parte bezala. Ez dago beste alternatibarik.

Hala eta guztiz, V. Biltzarra bere lorpenetan aipatutakoak baino haratago joan zen, subjektu kolektibo askatzailea, subjketu egile eta iraultzailea, bere gain Inperialismo franko-espainolaren ofentsiba jasango zuen subjektua, definituko lukeen kontzeptua sortuz: Euskal Herri Langilea. Kontzeptu hau, orduan baino garrantzitsuagoa da gaur egun Euskal Herriko klase estruktura eta bere klase borroka ezagutzeko; eta guztiz ulertu ahal izateko, era berean beste bi kontzepturekin erabili behar da: klase kontzientzia nazionalarekin eta borroka antipatriarkalarekin, ez borroka feminista soil bezala ulertua, eta ez luzatzearren aipatu zein ditugun beste batzuk. Euskal Herri Langilea kontzeptua erabat marxista da eta oso garrantzitsua askapen borroka antinperialistentzat, baina baita ere, Inperialismoaren fase honetan klase konposaketak jasan duen eboluzioa aztertzeko.

V. Biltzarra ez zen aurrekora soilik mugatu, bere lorpenak handiak izanagatik, beste bi puntutan ere aurre hartu zuen. Bat, Herri Langilearen antolakuntza formekin zerikusia zuena, bere langileen zein herri mugimendu eta antolakunde sindikalena: abangoardia erakunde iraultzailearen, leninistaren, beharra ukatu ez eta gainera hau aurreikusi eta eskatzen duen mugimendu-moldea, beharrezkoa ikusten duena bere  barnean, Herri Boterea ahalbidetzeko beharrezkoa den potentzialtasun mobilizatzailea garatu ahal izateko; mugimendu forma eta Herri Boterea, Euskal Iraultza Sozialistaren etorkizunaren baitan txertaturik doazen batasuna dira. Eta bestea, berriz, Giza Eskubideen gutun unibertsalaren hitzaurrean jasota dagoen Herrien matxinadarako eskubidea eta biolentzia iraultzailearen teoria marxista, Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat kontestualizatzea. Beriz ere, gaur egungo Inperialismoarentzat gaurkotasuna duten bi puntu hauetan, Historiak berriz ere arrazoia ematen dio V. Biltzarrari.


PETRI REKABARREN

BOLTXE LIBURUAK 
   

3 iruzkin:

  1. Todo a la vez imposible

    Autor: Borroka garaia da!

    En Euskal Herria existe un conflicto político. Un conflicto político e histórico cuyo origen reside en la violencia que llevó a ocupar un pueblo, trocearlo y ponerlo bajo tutelas extranjeras negando y persiguiendo la identidad de la nación vasca con intención de aniquilarla. Conflicto que está forjado por el imperialismo y mantenido por el ansia depredadora del capital y las burguesías española y francesa así como la colaboracionista autóctona. Ese es el conflicto, ni más ni menos. En esencia, la negación violenta del derecho de autodeterminación por parte de los estados español y francés. Derecho imprescindible e irrenunciable para que todo pueblo sea y decida.

    Ese conflicto político ha generado diversas respuestas a lo largo del tiempo en el seno del pueblo vasco, algunas violentas. Las respuestas violentas así como la violencia permanente necesaria para mantener la ocupación de Euskal Herria son las consecuencias del conflicto político no el conflicto político en sí mismo. Desaparecida la lucha armada de ETA no desaparece el conflicto político ni la violencia de los estados. Pero es que aunque desaparecieran las torturas, la criminal política penitenciaria, se diera una amnistía, se acabarían con los juicios políticos, con la represión en las calles y con todas las medidas que han ido imponiendo los estados a lo largo de los años para combatir a los sectores más despiertos en Euskal Herria tampoco desaparecería el conflicto político ni la violencia. La violencia no desaparecería hasta que con total libertad el pueblo vasco decida. Si no existe esa capacidad de decisión sin ningún impedimento, el pueblo vasco estará bajo la violencia impositiva. Es decir, sin justicia que asegure derechos la situación será de conflicto y violenta debido a que la voluntad del pueblo vasco permanece forzada.

    Es por tanto que la única solución al conflicto político pasa por la aplicación de los derechos nacionales de Euskal Herria sin la injerencia de nada ni de nadie. No existe actualmente ningún proceso de solución porque no se está dando respuesta a esta cuestión. Ni con los estados, ni sin ellos en un proceso unilateral de soberanía. Y lo mas preocupante no es eso, sino que la sociedad vasca no conozca aún una agenda detallada en ese sentido. Las apuestas se pueden perder o ganar pero sin apuesta siempre se pierde.

    ErantzunEzabatu
  2. El PNV y la izquierda abertzale nacieron para dar respuesta a ese conflicto. El PNV se ha conformado con aceptar como legítima la violencia que fuerza la voluntad de la nación vasca (lo hace cada vez que afirma que vivimos en democracia), justificar en un alto grado la violencia usada para combatir al pueblo vasco que no cede y no tener ningún proyecto nacional de estado. Su proyecto hasta hoy en día es vivir cómodos en el estado español.

    La izquierda abertzale no acepta que se fuerce la voluntad de la nación vasca, sufre en sus espaldas el mayor grado represivo que recibe la sociedad y tiene un proyecto nacional de estado: el estado socialista independiente.

    Teniendo en cuenta donde están las claves de la solución y que la paz solo puede construirse en base a medidas de justicia, resulta desalentadora la creencia de que aspectos técnicos sean los que puedan desbloquear el conflicto. No lo harán aún en el caso más que improbable de darse por generación espontánea.

    Tras décadas de lucha, si algo ha quedado meridianamente claro es que tanto el conflicto político como sus consecuencias solo se solventarán llegando hasta el final del camino hacia un estado propio. En medio de ese camino están dos estados. Cómo echarles de ahí se convierte en lo único que puede desbloquear lo que impide la paz, la solución y la libertad. Sin una perspectiva de cómo echarles, toda medida unilateral es liquidación de ETA o rebaja ideológica de consecuencias previsibles en el futuro de retroceso en el proceso de echarles del camino que costará recuperar. Auguro buenos tiempos para un PNV cómodamente regionalista si los aspectos técnicos se enquistan como modelo de resolución (que además no será acompañado por el estado) y somos incapaces de generar de alguna forma niveles de presión similares a otras fases políticas. O Lokarri o tensionamiento político. Todo a la vez imposible. Mientras tanto todo el mundo esperando a ver que dice o que no dice el EPPK y no pensando en estrategias para acabar por ejemplo con la dispersión.

    ErantzunEzabatu
  3. Testu oro har interesgarria bada ere, badira ñabardura batzuk egin beharrekoak. Lehendabizikoa, eta oso nabaria: "Kapitalaren zibilizazioak gehien gorroto duen eta gorrotatzen jaraituko duen etsaia Lenin ere delako, inkluso Marx eta Engels beraiek baino areago." Kapitalaren Sistema "zibilizazioa" deitzea soberaxko ote den... bainan tira, autore marxista gehienek hala erabili zuten "zibilizazio" hitza...

    Bainan esaldi horretan bada gutiz gezurra den zerbait: Kapitalismoak gehien gorrotatzen duen iraultzailea ez da LENIN, ezta hurrik eman ere, are guttiago MARX edota ENGELS. Burgesiak, Inperialismoak eta denetariko erreformistek gehien gorrotatzen duten iraultzailea STALIN da, inolako dudarik gabe. Idazlea horretan tranpa egiten digu, eta ez da harritzekoa, geroago nabari baita ildo trotskistakoa dela. Ez barkatu atrebentzia, baina Kapitalismoak ez du sekulan Trotski gorrotatu, Armada Gorriaren buruzagia zenean salbu. Orduan bai gorrotatzen zutela, "terrorista" deitu eta zernahi gehiago... Gero, ederki baliatu zuten Sobiet Batasunaren aurka, inongo epaiketarik egin gabe. Norbaitek galdetu ahal dio noizbait bere buruari zergatiki ez zuten Trostki extraditatu Herrialde Inperialistaren batera, eta han "egindako krimenengatik" epaitu, "terrore gorriarengatik"? Burgesia oso pragmatikoa izaten da, eta bazekiten Trotski elementu interesgarria zela Sobiet Batasuna eta Alderdi Boltxebikea izorratzeko. Horregatik ez zioten deus ere egin.

    ErantzunEzabatu