
Itziar Moreno eta Oihana Garmendia
presoak gose greban dira
Muret Seysseseko espetxean
beraiekiko duten jarrera salatzeko
Argitaratua: 2013-05-29 17:51:19
Muret Seysses espetxean diren 
Itziar Moreno eta Oihana Garmendia euskal preso politikoak gose greba 
egiten ari dira astelehenetik. Gose greba honekin espetxea beraien aurka
 izaten ari den jarrera salatu nahi dute. Jarrera honen adibide azken 
hiru egunetan Itziar Morenok funtzionarioekin izan dituen bi liskarrak 
dira. Astelehenean, Itziar Moreno bilbotarrak eztabaida bat izan zuen 
funtzionario batekin, orduan funtzionarioak bultza eta lurrera bota 
zuelarik. Eskuburdinekin eta oso modu txarrean mitardera (zigor ziegara)
 eraman zuten Itziar. Gertaera honen ondoren, azken aldian espetxearen 
aldetik jasaten ari diren jarrera salatzeko gose greban sartzea erabaki 
zuten. Etxeratek "beste behin gure senide eta lagunen eskubideak 
errespetatzen hasteko garaia dela" aldarrikatu du.

Astelehenetik gose greba abiatu zutenetik, tentsio egoera ez da aldatu. Gaur bertan, Itziar Morenok beste liskar bat izan du funtzionario batekin. Izan ere, gaur goizean medikutara eramateko bere bila joan direnean, funtzionarioei komuneko paperik ez zegoela eta ekartzeko eskatzean, funtzionarioek ezezkoa eman diote. Eta berriro ere mitardeko ziegara arrastaka eraman dute Itziar.
Itziar Morenok eta Oihana Garmendiak aspalditik bizi dute tentsio giroa espetxe honetan, eta funtzionarioek beraiekiko duten jarrera lotsagarria da. Honakoa, funtzionarioek euskal preso politikoekiko jarrera desegokia dutela salatzen dugun bigarren kasua da, aste honetan bertan. Gure senide eta lagunek egunero espetxe ezberdinetan bizi behar izaten dituzte mehatxu, irain edo erasoak, euren eskubideak guztiz urratuz.
 
  
 
Muret Seysses espetxean
 euren eskubideen aldeko borrokarekin jarraitzen dute
2013-05-31 

Muret
 Seysses espetxean dauden Itziar Moreno eta Oihana Garmendia euskal 
preso politikoek gose greba bat hasi zuten astelehenean, maiatzaren 
27an, espetxeak beraien aurka izaten ari den jarrera salatzeko. Itziar 
Moreno bilbotarrak eztabaida bat izan zuen funtzionarioarekin, eta 
ordutik mitardean (zigor ziegan) dute; 25 eguneko zigorra ezarri 
diotelarik.
Oihana Garmendiak, ordea, medikuaren
 gomendioak jarraituz gaur gose greba amaitutzat eman behar izan du. 
Hala ere, Oihanak gose greban egon ez arren, borrokarekin jarraitu eta 
espetxeko janaria errefusatuko du hemendik aurrera.
Gauzak
 honela, Itziar Morenok jada bosgarren eguna du gaurkoa gose greban, eta
 egoera aldatzen ez den bitartean gose grebarekin jarraitzeko asmoa 
erakutsi du. 

Gainera, espetxe berean dagoen Ruben Rivero ere gaur bertan
 gose greba burutzen hasi da, elkartasuna adierazteko. 
Ondorioz, Muret Seysses espetxean dauden Itziar Moreno eta Ruben Rivero euskal preso politikoak gose greban daude. 
Egoera hau 
onartezina da. Hiru euskal preso politiko euren eskubideen aldeko 
borrokan daude, eta jarraituko dute espetxeak eurekiko jarrera aldatzen 
ez duen bitartean. Horregatik, batetik, beste behin gure haserrea 
adierazi nahi dugu, giza eskubideak eskubide direlako, eta ez direlako, 
eta ez daudelako jokoan. Eta bestetik, gure elkartasun osoa adierazi 
nahi diegu Muret Seysses espetxean dauden gure senideei. Zuekin gaude! 
Etxean eta bizirik nahi ditugulako....
 
 
 
 
2013-05-27
Kandido Sagarzazu presoak
 Murcia II espetxeko funtzionario baten erasoa jasan du
Maiatzaren
 21ean, Kandido Sagarzazu donostiarra Murcia II espetxeko kiroldegian 
aurkitzen zen, funtzionario bat oso jarrera oldarkorrarekin gerturatu 
zitzaionean. Kandidok funtzionarioaren jarrera ikusita egokiena kasurik 
ez egitea zela erabaki zuen. Baina, orduan honek eraso egin zion, eta 
kolpe bat eman zion besoan. Ondorioz, Kandidok besoa guztiz ubelduta 
izan duelarik. Funtzionarioaren jarrera guztiz ulergaitza izan zen, 
bat-batean oldartu baitzen.
Erasoaren ostean, 
Kandido isolamendura eraman zuten, 48 ordurako. Eta espetxe berean 
dagoen Mikel Izpura euskal preso politikoak elkartasuna adierazteko 
plantoa egin zuen, bera ere isolamendura eraman zezaten.
Etxerat
 elkartetik guztiz arbuiatzen dugu funtzionario honek Kandido Sagarzazu 
presoarekiko erakutsitako jarrera oldarkor eta agresiboa. Guztiz 
ulergaitza eta lekuz kanpokoa izan zen. Gure senide eta lagunek 
eskubideak dituzte, eta eskubide hauek errespetatuak izan behar dute. 
Eta jarrera hauek, erasoak eta mehatxuak onartezinak dira.
      
2013-05-31
Ion Kepa Parot-i
laugarren baldintzapeko
 askatasunaren eskaera
 ukatu egin diote
Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren laugarren baldintzapeko askatasunaren eskaera ukatu zuten atzo. Epaitegiak onartu zuen, baina fiskalaren helegiteagatik zintzilik gelditu zen bere askatasuna. Beste behin ere, epaileek arrazoi politikoak aipatzen dituzte ukapena esplikatzeko (damuketarik ez dela izan beste ainitzen artean).
Oroitarazten dugu Ion Kepa Parotek baldintzapekoa lortzeko lege frantsesak ezartzen dituen irizpideak duela 8 urte betetzen dituela, eta joan den hilabetean bere 24garren kartzel urtean sartu zela. Gure haserrea eta bere eta senideekiko elkartasun osoa adierazi nahi ditugu, eta irizpide horiek betetzen dituzten preso guztien askatze berehala exijitzen dugu.

 
  
 


 
  
2013-06-05 ETXERAT
ErantzunEzabatuMuret Seysses espetxeko presoek borroka amaitu dute, Itziar Moreno espetxez mugitu ostean
Muret Seysses espetxeko euskal preso politikoak borrokan zeuden maiatzaren 27tik, espetxeak eurekiko duen jarrera eta Itziar Morenok funtzionarioengandik jasotako erasoak salatzeko. Itziar Moreno eta Ruben Rivero gose greban zeuden, eta Oihana Garmendiak eta Julen Mujikak espetxeko janariari uko egiten zioten.
Azken berrien arabera, Itziar Moreno Muret Seysses espetxetik mugitu eta Fresnesera eraman dute. Ondorioz, Itziarrek hamar egunen ostean, gose greba amaitutzat eman du, eta Oihana Garmendia, Julen Mujika eta Ruben Riverok ere utzi dute borrokaldia.
Egoerak buelta eman izanaz pozten gara, baina, berriro horrelako egoerarik ez errepikatzea espero dugu. Eta gure senide eta lagunen eskubideak errespetatuak izatea.