CHE
ERNESTO GUEVARA
MILITANTE KOMUNISTA IRAULTZAILEA
Bere heriotzaren 45.
urteurrenaren oroimenez
Gaur betetzen dira 45 urte Inperialismo yankiak eta bere txotxongilo
boliviarrek Ernesto CHE Guevara asasinatu zutela. Nola pasatu eguna beraz
oroitu gabe? Gure ustez, CHE izan zen XX. mendeko iraultzailerik handiena, teoria
eta praxi komunista era koherenteenean gailurrerat eraman zuena, eta
marxismo-leninismoaren alderik hoberenak, iraultzaileenak bururaino eraman
zituenak. CHE gure izar gorria da, Iraultza Sozialistaren bidea erakusten
diguna. Horregatik, omenaldi xume gisa, bere esaldi batzuk ekarriko ditugu orri
hauetara. 1965eko martxoaren 12an argitaratu zèn artikulu bat da, “El
socialismo y el hombre en Cuba” izenekoa, guk honela euskaratua: “Sozialismoa
eta gizon-emazteak Kuban”.
Eta aldi berean, gaur da pertsona berezi eta miresgarri baten
urtebetetzea: Eustakio Mendizabal, “Txikia”. Gaur 68 urte beteko zituzkeen gure
CHE Guevara euskaldunak. Eta bera izan da, gure ustez, Euskal Iraultza
Sozialistaren hleburuak hobekien gozpuztu dituen militante iraultzailea. Noa ez
oroitu gaur gure Eustakioaz?
CHE eta Eustakio hari sinboliko eta material aunitzez loturik daude:
Txikiak CHEren obra guztiak zituen bere etxeko liburutegian, den-denak
irakurriak. Eustakio sortu zèn egunean hil zuten CHE, Txikiak 23 urte bete
zituelarik. Biak borroka armatu iraultzailean murgildu ziren, eta biak guduan
hil zituzten. Eta biak bihotz-bihotzez maite eta miresten ditugu.
Aurreko sarrera batean hau erran nuen: “1967an, CHE Bolivian hil
zutelarik, ildo estrategiko bat indargabetu zen, eta bertze bat, Sobiet
Batasunetik zetorrena, alegia, negoziazioaren estrategia, “elkarbizitza
baketsua”ren ildotik (espainolez, “la coexistencia pacífica”;Frantsesez “la
coexistence pacifique”) abiatu zen. Badakigu zer pentsatzen zuen CHE Guevarak
honetaz guztiaz, eta nire ustez, denborak, hots, praxiak, arrazoia eman dio
goiti-beheiti. Jakina, hori egin beharreko eztabaida bat da. Egin dugu?” Bistan
da Euskal Herrian ez dugula egin, bainan egun batean egin beharko dugula, eta
heldu den ortziraleko hitzaldiak horretarako parada emanen dit, hain zuzen ere.
Bainan aski kalaka nirea! Hona hemen CHEren hitzak, gaurkotasun
handikoak. Inperialismo yankiak hil zuen basaki, Boliviako militar mertzenario
eta faxisten eskutik, duela 45 urte. Krimen hori ez dugu sekulan ahantziko!
Hasta la victoria siempre, compañero! Txikia, gudari eta gidari, anaia, hire
borroka bururaino eramanen dugu! Euskal Herri independente, berbatu, sozialista
eta euskalduna eraikiko diagu, Eustakio! Iraultza ala hil! Askatasuna ala hil!
CHE
SOZIALISMOA
ETA GIZON-EMAZTEAK KUBAN
“Herria, masa oraindik lotan zegoena eta mobilizatu behar zena, eta
bere abangoardia, gerrilla, mugimenduaren motor eragilea, kontzientzia
iraultzailearen eta borrokarako kuraiaren sortzailea. Abangoardia hau izan zen
agente katalizadorea, garaipenerako beharrezkoak zirèn baldintza subjektiboak
sortu zituena.”
“Kapitalismoaren legeak, jende arruntarendako ikusiezinak eta itsuak,
indibiduoarengan eragiten dute bera ohartu gabe.”
“Herrialde inperialistetan langileek beren klase izpiritu
internazionala galtzen dute, menpeko herrialdeen esplotazioan nolabaiteko
konplizitatearen eraginez, eta egitate horrek, aldi berean, herrialdean bertan
masen borrokarako izpiritua makaltzen du.”
“Merkantzia da sozietate kapitalistaren zelula ekonomikoa; existitzen
den bitartean, bere eraginak nabarituko dira ekoizpenaren antolakuntzan, eta
jakina, kontzientzian ere.”
“Kapitalismoak utzitako arma kamutsekin (merkantzia zelula ekonomiko
gisa, errentagarritasuna, interes material indibiduala palanka gisa, eta abar…)
Sozialismoa egitearen kimeraren atzetik, kale itsu batean sartzen ahal gara.”
“Komunismoa eraikitzeko, oinarri materialarekin aldi berean,
gizon-emazte berriak egin behar dira.”
“Gizon-emazteek beren kondizio humano betea erdiesten dute merkantzia
bezala beren burua saltzeko behar fisikoaren konpultsiorik gabe ekoizten
dutenean.”
“Ekarpen baliosa eginen dugu marxismo-leninismoari, Humanitatearen
kausari”.
“Oraina borroka da; geroa, gurea!”
“Gure helburua da Alderdia masena izatea, baina masek abangoardiaren garapen
maila eskuratzen dutelarik, komunismorako heziak daudenean.”
“Benetako iraultzailea, maitasunezko sentimendu handiek gidatua da.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina