LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/10/22

HITX : Herri Iraultzailearen Txinparta (5)

HITX

HERRI IRAULTZAILEAREN TXINPARTA
 
 (5)




 
Euskal Herri Langilearen
 formakuntza, antolakuntza 
eta borroka iraultzailearen alde




AURRERA BEGIRA


Iraultzaileak direla dioten baina, errealista izatearen aitzakiaz, politikoa burges-txikiak eta sozialdemokratak defendatzeko klase kontzientzia bultzatzeko alegiazko ezintasun objektiboan izkutzatzen direnak dira gertuen izango ditugun oztopoak. Euren gainetik jauzi egin ezean eta euren posizio politikoekin apurketarik eman ezean, ezin inago dugu aurrera egin eta behin eta berriz jarraituko dugu madarikazio erreformistaren menpe, Euskal Herri Langilea "urrezko kateen" gatibu izanik. Gaur egun, inoiz baino gehiago, ildo politiko iraultzailerik zabaltzekotan Euskal Herrian, kritikan eta borroka ideologiko gupidagabean oinarritu beharko da bere bidea egiten hasteko. Gogor ematen du belarrira, baina hori da egia osoa, aurreneko esperientzia historikoen irakaspenek hori gomendatzen dutelako.

Zer behar du XXI. mendeko Euskal Herri Langileak? Galdera horri erantzuna emateko klase lerrokamendutik abiatu beharrean gaude, ezinbestean. Azken batean, "Ezker Abertzale Berria" izenez aurkezten zaigun sozialdemikraten eta likidazionisten taldeak nolabaiteko "Iraultza Demokratiko-Nazionala"ren alde ekoingo duela esan arren, zehazki zertara eta nola doan ez dio inori azaldu oraindino, soilik "indar metaketa" huts batez aritu zaizkigulako. Aralarreko euren bidaideek  aspaldi aldarrikatzen zuten bezala, inoiz gauzatu gabeko alegiazko desobedientzia zibil bati ekingo diotela sostengatzen al dute oraindik? Euren ibilbidearekin azaldu eta argitu egingo digute nora daramaten Otegi jaunak gidatutako (ez diogu guk, berak publikoki aitortu eta onartu zuelako Ezker Abertzaleko oinarri sozialari izkutatzen saiatu zirèn maniobra likidatzailea Tribunal de Orden Público-aren, hots, Entzutegi nazi-onalaren aurrean) "trasatlantikoa": lokatz elektoralista, erreformista eta burges-txiki sozialdemokratetara eraman nahi dute Euskal Herri Langilea, gure Herriaren Hegoaldeko lurraldeak zatikatu eta zanpatzeko sortutako erakundeen kudeaketaren bidez, kapitalismo gizatiar eta karitatibo baten idealizazioa saltzeko, ondorio lazgarririk gabeko ametsezko sistema baten aldeko botoa eskatuz lau urtean behin eta noski, hortik at kokatzen dena, espainiar legalitatearen (gogora dezagun, Alderdien Legea ezereztatu ez duen eta erakunde politiko mordo "terrorista" izateaz leporatuta legez kanpo mantentzen dituen espainiar legalitatea) mugetatik atera gabe mnten dadin Herria zelatatuz hitzarekin eta, edozein egunetan, ekintzekin.


 

Gure ustetan, ez dago Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza bikoitzari aterabideak emateko formula majikorik. Egongo balitz, arrisku eta sufrimendurik gabeko bide baketsuen bidez Sozialismoa ezarri eta Euskal Herriaren eskubide demokratikoak eskuratzerik balego, lehen aipatu dugun Argalak ezaltzen zuèn KAS alternatibaren edukiak indarrean egongo lirateleela esan nahiko luke. Eta oraindik ere, eta bestelako arrazoiengatik, espetxeratuta daude oraindik antolakunde politiko ezbedineko militante euskaldunak, euren artean "Ezker Abertzale Berria"ren aitzindaria. Beraz, jai dugu iraultzaileok hortik abiatzen bagara.




Euskal Herri Langilea bere askapen prozesuaren motore eta subjektu den heinean antolakuntza independenterako bidea jorratzen hasi da. Mantso baina ziur. Izaera internazionalista izango duen bere borrokan ez da bakarrik egongo, zapaltzen gaituzten Estatuetako beste Herri Langileak ondoan izango dituelako, mugarik ez duen klase oso bat osatzen dugulako hizkuntza eta identitate kultural-nazional ezberdinen gainetik. Euskal Herriaren askapen nazionala lortzeko autodeterminazio eskubidearen defentsa irmoa egingo duen borroka, klase elkartasun internazionalistarekin konbinatuko da uneoro, Langileriaren garaipena mundu mailako izango delako eta Euskal Herriko Langileria delako borroka horren helburuekin bat egin dezakeen klase bakarra. 

Masen artean manten gaitezen, koadroak prestatzen jarrai dezagun, kontzintzia eta formakuntza iraultzailearen maila orokorra handiagotzeko lanari ekin diezaiogun, eta tinko jarrai dezagun sozialdemokraten gezur, manipulazio historiko, alegiazko pragmatismo iraultzailearen eta mozkorraldi elektoralen aurrean. Badago egoerari nondik heldu. HITXek Euskal Herri Langilearen formakuntza, antolakuntza eta borroka iraultzailea bultzatzen saiatuko da. Ez dugu ezer berri asmatu behar, bidea hasita dago. Eta horrekin batera indar guztia doakie lan bertsuetan dabiltzaten lagun guztiei. Jarrai dezagun gure sare iraultzaileak ehuntzen, borroka ideologikoa garatzen, langile konszienteenak, gazte errebeldeak, urteetan ENAMen baitan borrokan ibili diren adindu kontsekuenteak eta abar zabal horri antolakuntzarenn maila ezberdinak zabaltzen.

Denok bat egiteko eguna iritsiko da, eta orduan, Euskal Herri Langileak marxismoa eta esperientzia iraultzaile guztien irakaspenak gidari izango dituen antolaketa iraultzaile nazional berritua daukanean, gure aurrenekoekin daukagun zor historikoa kitatu eta etorkizuna Iraultza Sozialistaren bidean jartzera goazena esan ahalko dugu.


GEROA GORRIZ DATORRELAKO,

PAUSURIK EZ ATZERA!



Kapitalismoak dakarren
katai ta zapalketa
izan dadila guretzat
indar askatzailea!

   Nagusi lantokietan,
baserrei ta eskoletan,
gure Herriko nagusiak
izan arte aurrera!  

Aurrera langileria,
aurrera Herri-jendea!
Etsaia puskatu arte
jo zezagun aurrera!

Langile, nekazariak,
ta euskaldun guztiak
ez dezagun gure Herrian
klase-diferentzia!
Egin dezagun biharko
Euskal Herri Sozialista bat!
Egin dezagun biharko
Euskal Herri Komunista bat!
Egin dezagun biharko
Euskal Herri Gorria! 

 

           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina