Urriaren 21ean...
BOZKA IRAULTZAILE!!!
Aurreko osteguneko azken minutuan, eta ostiraleko lehenengoan, Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan (Euskadi Berri
delakoa) hauteskunde-kanpainan sartzen ginen. Jende asko, gazteriaren
sektore bat bereziki, alkoholan murgiltzen zen bitartean... komunerako
bisita askorekin batera ere... ''bake prozesu'' likidazionista
honen goren-mailaren bezperan aurkitzen ginen, Euskal Herri Langilearen
borrokaren hondamendiaren bezperan... Baina kaña batzuk hartu ahal
ditzakegun bitartean, zein da kezka? Arazoa da... dagoeneko askok ezin
dituztela hartu, gero eta gehiago...
Kapitalarentzako eszenatoki aparta osatu da Euskadi Berrin. Alde batetik badugu dualitate espainiarra, Partido ''Popular'' neofrankista, eskuindarren sektore gogorrenaren ordezkari gisa; eta Partido ''Socialista'' ''Obrero'' Español (hori bai!), demagogia ezkertiarrarekin sektore zabal bat biltzea lortzen dutena. Euskadi Berrin, honen ildoan, ''poli bueno - poli malo'' jokoa aplikatzen ongi ikasi dutenak, alde batetik Madrileko titerea Patxi Lopez izanik eta Eguiguren ''eskuzabala'' bere estrategia baskoekin jolasten utziz.
Beste aldetik, nazionalistak ditugu. Alkandora urdinak txapelengatik eta Escobar Iparragirrengatik aldatzen duten Partido Nacionalista Vascoko jeltzaleak, PSE-EEkoen antzera, Urkullu eta Eguibar bezalako aurpegiak dituztenak, egoera eta publiko desberdinetarako egokituak.
Eta hauen segidan, EH Bildu, Estatu Libre europarraren bidean. Atzo Madrilen ikusten genuèn Idigorasetik urrun, gaur Errekondo eta Cuadra bezalako erreformistak dauzkagu, Ezker Abertzaleak azkeneko urteetan janzten zuèn maskara iraultzailea behingoz kendu duelarik agerian geratzen diren elementuak; Laura Mintegi kasu, hauteskunde hauetarako.
Herri Batasunaren instituzionalismoarekin konparezina, askok horrela justifikatu nahi duten bezala, EH Bilduk sirenen kantuz sistemaren asimilaziora doa, Euskal Herri Langilearren ibilbide borrokalari iraultzailea hondamendirantz bideratuz.
Hau da, beraz, Kapitalaren hauteskunde faltsuentzako eszenatoki egokiena: eskuindar eta ezkertiarren artekoa (ezta hizkuntzan ere desberdintzen ez direnak!). Baina Marxek zioen bezala, bai eskuindarrak bai ezkertiarrak Kapitalaren diktadura mantentzeko daude. Beren ideologien arteko desberdintasuna soilik sistema esplotatzaile honen kudeatzeko eran aurkitu daitezke; komunismoa berriz, sistemaren kontrakoa da, antikapistalista, iraultzailea!
Honen aurrean, Euskal Sute Iraultzailea - ESI taldeak, Euskal Iraultza Sozialistak eta Aurrera Langileriak bozka iraultzailearen aldeko deialdia egiten dugu.
Bozka ''nuloa'' deitzen duten hori, gure oposizioaren adierazpena izango da. Ez ditugu gure indarrak zenbatu nahi, badakigu-eta orain gutxi direla... baina gure historian hau ez da honelako egoera ematen den lehenengo aldia... eta historiak beti gure lekuan jartzen gaitu.
Abstentzio abstrakto baten aurrean, non ''abstentzio aktibo''-ko defendatzaileak edozein ''indignado'' edo ''pasota''-rekin batera galtzen diren; gure protesta bozka iraultzailera bideratuko dugu, papeletan, EH Bildurenean bada hobe (jakin dezatela gu ez gaituztela engainatzen!) ''Euskal Iraultza Sozialistaren bidean!'' idaztera.
Ikus dezatela antikapitalistak tinko segitzen dugula, sistemaren aurka, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean, Euskal Errepublika Sozialistaren alde, eta Komunismoa jomuga izanik!
Gora Euskal Herri Langilea!
Bozka nuloa, sistemaren aldekoa da!
Urriaren 21ean... BOZKA IRAULTZAILE!
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN BIDEAN!
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN ALDE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina