ESPAINIAKO IRAULTZAILEEN ALDE
UHP:
UNIOS, HERMAN@S PROLETARI,@S!!!
(2)
MARCOS MARTIN PONCE
IRAULTZAILE PRESOA,
LARRIKI JIPOITUA!
Marcos Martin Ponce, GRAPOko militante iraultzaile presoa larriki jipoitu zuten Sevillako Morongo espetxean pasa den asteazken goizean, azaroaren 14an.
Kartzeleroek biluztera behartu nahi zuten eta Marcosek uko egitean, erasotu egin zuten. Marcosek bere burua defenditu zuen duintasunez, eta ondorioz jipoi ikaragarria eman zioten, ohean lotuta zeudela lau kartzeleroen artean, eta ospitalean aurkitzen da geroztik.
Ospitalean bertan gose greban hasi da espetxezain faxisten erasoa salatzeko, eta elkartasunez, bertze iraultzaile presoak, Puerto de Santa María III espetxean, bai Espainiako komunistak eta antifaxistak, Carmiña Caetano Navarro eta Juan García Martín, PCE(r)ko militanteak, Laureano Ortega Ortega, GRAPOkoa nola ENAMeko iraultzaile euskaldunak ere 24 orduko gose greban sartu dira elkartasunez. Gauza bera egin du Israel Clemente López, GRAPOko militanteak Algecirasko Botafuego presondegian.
Azken berrien arabera, Morongo espetxetik atera dute, nora eman duten ez dakigula. Hona hemen bere aitaren testigantza, Espainolez:
"Hola
(19/XI/12) Hace un rato que he hablado con Marcos, se lo llevaron a las 4 de conducción, no sabe a dónde. Ya me he puesto en contacto con el abogado porque Marcos me dijo que esperaba una paliza al llegar a la nueva prisión, me intentará llamar cuando llegue para que sepamos donde está y para que los abogados puedan llamar al juez de vigilancia y poder estar vigilado. Se encuentra agotado, y dice que con la huelga va a ser mucho peor.
Por lo que me contó, salía al patio a por su tartera de desayuno como siempre y el funcionario de turno le dijo que no podía salir con eso y empezó a insultarle y él le dijo que no le había faltado al respeto, por lo que el funcionario decide llevarle a la celda donde no hay cámaras, y entre 4-5 empezaron a golpearle, patadas, porras, etc... hasta que con un golpe en la cabeza le dejaron inconsciente. Lo desnudan y le atan desnudo con la ventana abierta, y vomitando sangre, obligándole a votar fuera para que no se ahogara. Tiene un diente roto y está destrozado físicamente, ha mantenido la dignidad tras 15 horas de tortura. Espera que cuando sepamos donde está que mandamos cartas a la nueva dirección de prisión y denunciar su situación. Es muy importante evitar que suceda más y me ha dicho que desde que les han quitado los abogados en las prisiones ya veía venir que sucediera esto mismo, ya que se ven totalmente desprotegidos. "

Euskal Herritik, ahal dugu guztia eginen dugu Espainiako iraultzaile honen alde, eta gainontzeko preso antifaxista, komunista eta iraultzaileen alde. Bidenabar, erran dezagun euskaldun gisa harro gaude militante iraultzaile euskaldunek erakutsitako elkartasun internazionalistarengatik.
Azken orduko oharra: gaur, asteazkena, azaroaren 21ean jakin dugu atzo, asteartean iritsi zela Cadizko Puerto de Santa María IIIko espetxera, eta gose greban jarraitzen duela, bere kontrako erasoa salatzeko. Bidaian ez zuten jipoitu, ez torturatu, ohiko zapalkuntza doilorra izan zen, preso guztiek jasan ohi dutena. Isolamenduan dute. Animoz ongi omen da, indartsu.
Zer erran? Borrokan segituko dugu iraultzaile preso guztien alde, eta egunotan gogoan ditugu bereziki Kurdistango militante gatibuak, berriki gose grena ikaragarria maitu dutenak Turkiako espetxeetan. Ahal dugularik borroka heroiko horren berri emanen dugu.

Informazio gehiago lortzeko, amnistiapresos.blogspot.com.es helbidera jo behar duzue, Espainolez, eta Frantsesez, SRI Baionako helbidera, sribaiona.over-blog.com.
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!
AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!
ESPETXEAK APURTU!
-Errepresioa jasaten duten iraultzaile bahitu guziekin,maputxeekin, kurduekin, irlandarrekin, katalanekin, espainiarrekin (edo gaztelar, asturiar, andaluziarrekin,...), italiarrekin, greziarrekin,...ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA!
ErantzunEzabatu-Baionako SRI bezala beraien praxiarekin Herri Langileen izaera higatu eta estatu inperialisten alienazioa elikatzen dutenei KRITIKA IRAULTZAILE ERRADIKALA (EHS blogaren kasuan bikain egin bezala)!
Lagun anonimoa: nik ez nuen Baionako SRI ezagutzen, bainan preso iraultzaile espainolei buruzko informazioa bilatzean aurkitu dut. Espainolezko weborri baten berri eman dudanez, iduritu zait Frantsesezko baten berri ere eman behar nuela, are gehiago Euskal herrian kokaturik badago.
ErantzunEzabatuEz dut ezagutzen SRIren praxia, eta beraz, ez ditut -momentuz- kritikatzen ahal. Zuk haien jokaera ezagutzen baduzu, eta haren kritika iraultzailea egin nahi baduzu, hemen duzu bloga, zabal-zabalik. EHS blogaren kasuan, 5 hilabete ondoren haien espainolismoa behin eta berriz egiaztatu ondoren, eta haiekin behin eta berriro eztabaidatzen saiatu eta gero, kritika iraultzaile gogorra egin nien. Gauza bera egiten saiatzen naiz beti: ene esperientziaz baliatu kritikak egin ahal izateko.
Dena den, Baionako SRI weborrian sartu naiz eta gainbegirada bat emanda, iduritzen zait arrazoi duzula, zeren Euskararen presentziarik ez dago, ezta sinbolikoa ere. Biziki adierazgarria! Dena den, ez da harrigarria, marxismo-leninismoa oso lotuta egon baita betidanik Stalinen praxiarekin, eta blog honetan bertan irakurtzen ahal dira Leninen kritika gupidagabeak Kobaren txobinismoa errusiar handi eta inperialistaren aurka. Iturri horretaiki edan ondoren, aise ulertzen da marxista-leninista askoren praxi exkax samarra Herri zapaldu eta minorizatuei dagokienez, eta Euskal Herri Langlearekin bereziki. Bainan ez da beti hola: gogoratu Txabi, Argala, Jokin Gorostidi, Santi Brouard...
Guk komunista iraultzaile euskaldunok segitu behar dugu Internazionalismo proletarioari eusten, nahiz eta batzutan Estatu inperialistetako iraultzaile batzuk txobinismoaz kutsatzen diren. Euskaldunoi ere gertatzen zaigu, inor ez baita libre eritasun horretatik. Kritika eta autokritika, hori da bidea. Bidenabar, blog honen kritika egitea biziki estimatuko nizuke, lagun anonimoa!
Besarkada bat eta nahi duzun artio!
Besarkada bat zuri ere hasteko.SRIren praxiaren inguruan ez naiz luzatuko zure erantzunaren 3. zatian argitu dituzulako gako nagusiak.
ErantzunEzabatuGai horrekin loturik eta blogari buruzko iritzia emateko egoeraren irakurketatik abiatuko naiz:Nazio askapenerako mugimendu sozialista iraultzaileak bizi duen krisia,nazio eta klase askapeneko borroka bikoitza proiektu bakarrean uztartzea oinarritzat duen proiektuaren ahultze izugarrian ari da islatzen.Hala,ezker abertzalearen gidaritza hartu eta ziabogari ekin ziotenak planteamendu burges-ttipi baskoetara garamatzeten bitartean (besteren artean nazioarteko inperialismo kapitalistarekin elkarlanean),historikoki nazio askapenaren edo euskal iraultza sozialistaren borrokatik at (eta sarri aurka)kokatu diren sektore ezkertiar estatalista batzuk ziaboga horrekiko dagoen erresistentzia baliatzen ari dira bere proiektu desberdinaren aldeko arrantza egiten saiatzeko.Ahulezia egoera horretan beraz,funtsezko gertatzen da zutikzaleen kritika bezainbat,sektore horiekiko marrak ere argi agertzea.
Ene ustez ezker abertzaleko kidegoaren oso multzo garrantzitsua da ideologikoki nazio askapeneko mugimendu sozialista iraultzailean kokatzen dena (blogetan adierazita Borroka Garaiatik blog honen arterako espazioan kokatu daitekeena),multzo hortan kokatzen naiz ni eta multzo horretan uste dut dagoela hasieran aipaturiko krisia gainditzeko gako-oinarria.Ez noski espazio birtualean,esan ere egin behar baita blogen eragina oso mugatua dela,espazio politikoan osotasunean baizik, estatu inperialisten eta kapitalaren kateetatik askatzeko borroka garatzeko.
Hortan kokatzen denaren ustez eta erreferentzia bat osatu duzunaren ustean oso interesgarritzat dut blog hau,baina bere potentzialtsauna gako-oinarri horretan kokatuta.Interneteko mikro-kosmos komunistaren adierazpide euskalduna izatera bideratzen bada (hori diot apenas borroka iraultzailerik dagoen lekuetan ere blog "hiperiraultzaileak" aurki daitezkeelako gaur egun,ia-ia interneteko era guztietako "bitxikeri" bezala),potentzialtasun horretatik aldenduko litzateke.
Baina tira,ez naiz gehiago luzatuko.Ekarpen gisa bi ohartxo soilik:
Azken idatzian idazte akats batzuk daude (ortografikoak),zuzenketa mereziko luketenak eduki hain txukuna ez kaltetzeko.Bestetik erantzunak uzteko robotak ez garela frogatzeko oztopoak uste dut jendearen ekarpenak zaildu ditzakela.
Milesker zure ekarpenarengatik! Robotena ez nekien, saiatuko naiz desaktibatzen, bainan aski analfabetoa naiz informatikan, ea lehen saiakeran asmatzen dudan.
ErantzunEzabatuAdos nago goiti-beheiti zure iruzkinarekin, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzailearen berreraikitze eta berrindartzea kalean eginen da, borrokan, herri mugimenduetan, blog hau laguntza bat bertzerik ez da.
Akats ortografikoak, presak eta lasterka, tarrapataka idaztearen ondorioak dira, zuzenduko ditut.
Berriz ere, milesker zure iruzkinarengatik, batzutan oso bakarriik sentitzen naiz blog hau idaztean (ni bakar-bakarrik ari bainaiz, bertze inor ez baita animatu) eta kritikak eta ekarpenak, iradokizunak eta proposamenak biziki eskertzen ditut.
Nahi duzun artio!
Kaixo Fermintxo!
ErantzunEzabatuZaila da horrelako lan bat bakar batek aurrera eramatea, hori argi dago, baina nere aldetik egiten dezun lana eskertu nahi dizut. Nik eta beste lagun batzuek zure bloga jarraitzen dugu eta nahiz eta iruzkin gehiegi ez egin, hemen idatzitakotik edaten degu neurri batean. Beraz mila esker. Eta eutsi gogor zure lanari!
Izan ongi!