EUSKAL HERRIAN EUSKARAZko
BI MILITANTEREN IRITZIA
Euskal Herrian Euskaraz taldeko weborrian iritzi artikulu bikaina aurkitu dugu, eta honat ekartzea erabaki dugu.
Artikulu honi iruzkin bakarra eginen genioke: klase ikuspegia. Euskal Langileriak bakarrik, kontzientzia euskalduna barneratzen duelarik, erdiesten ahal du Euskal Herria berreuskalduntzea. Euskal Herriaren berreuskalduntzeak Iraultza dakar, ikaragarrizko eraldaketa linguistiko eta kulturala baita, azpiegitura bera oinarritik inarrosten duena, hizkuntza baita lehendabiziko lanabesa. Eta horrelako eginkizun historikoa bururaino eramateko burgesia euskaldunak ez du ez indarrik, ez kemenik, ezta kontzientziarik ere. Euskalduntasunak ziztaturik eta bultzaturik, agian Euskal Iraultzan laguntzen ahal du, bainan Iraultza hori ezinbertzez sozialista izanen denez, nekez eramanen du bururaino. Euskal Heri Langileak bakarrik egiten ahal du hori, praxi iraultzaileaz, kontzientzia iraultzaile euskaldunaren jabe izanen delarik, Sistema osoa hankaz goiti ezarri nahiko duelakotz: kapitalismoarekin batera, patriarkatua, etnozidioa, ekozidioa, arrazakeria: zapalkuntza guzti-guztiak. Iraultza komunista, azken finean: klaserik gabeko Euskal Herri euskalduna.
EUSKARAZ ETA HARRO
BIZI NAHI DUGU!
IGONE LAMARAIN ETA UNAI LARREATEGI.
EHEko kideak
Euskaldunok geure burua zapaltzaile gisa
ikusteraino menperatu gaituzte. Euskaraz bizi nahi izatea inposaketa
bihurtu daitekeela sinetsarazi digute. Horixe da minorizazio prozesuaren
ondorio latza. Eguneroko bizimoduaren distortsio neurrigabea, borreroa
biktima eta aldi berean biktima borrero bihurtzerainokoa. Eta honek
baditu erantzule zuzenak.
Minorizazioaren ondorioz gure herri
nortasunaren enborra den Euskarari adar izaera ere eman diogu. Euskara
ez da erdigunea, euskara beste gai bat gehiago da gehienez ere. Eta
honek ere baditu bere erantzuleak.
“Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.”
zure etxe nagusi jartzean arrotza
halere ez zitzaizun gelditu bihotza
etxekoen eskutik duzu heriotza.”
Zorionez
oraindik ez zaigu bihotza gelditu. Baina, mendeetako konkista
kulturalari aurre egiten ez badiogu, uste baino lehenago aurki dezakegu
heriotzaren amildegia.
Etsipenetik idazten dugula ezin ukatu,
baina ez gatoz hil kanpaiak jotzera. Garai berriak bizi ditugu, baina
euskaldunak espabilatu ezean garai berriak “zaharrak berri” bihurtuko
zaizkigu azkar baten.
Espabilatu behar dugu etxean, lanean,
jolasean, tristuran eta pozean. Harrotasunez Euskaraz bizi nahi dugula
erakutsiko dugu han eta hemen. “Eta ezetz! Ez garela espaloitik
jaitsiko” esan, edota ikustaraziko diogu hala eskatzen, iradokitzen
edota inposatzen digunari.
Eta hori guri dagokigu, gure esku
dagoela ulertu eta sinetsi behar dugu. Aukera pertsonalak sortzea eta
elkarrekin agerian uztea lortu behar dugu.
Abenduaren 1ean Kontseilutik
egin dugun deialdia aukera paregabea dugu indarrez gure bizi nahi hori
erakusteko.
Baina bizi nahia erakusteaz gain, egungo baldintza soziolinguistikoekin Euskararen erabilerak goia jo duela argi eta ozen esatea ere badagokigu.
Alternatiba gisa, ezagutzaren unibertsalizazioa
eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoan kokarazi behar ditugu.
Instituzioetako
jardunean zein gatazka gainditzeko eztabaidetan lehen lerroan egon
behar duten gutxienekoak dira. Oinarrizko bi ideia horietatik abiatuta
eraiki behar dira adostasunak, gainontzean geure burua heriotzara
kondenatzen baino ez gara arituko.
Azaroaren 24an bertan 30 urte
beteko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Euskararen Legea onartu zela.
Sumisioan oinarritutako 30 urte, arrotzek inposatutako mugak nekez
urratu ditugun 30 urte, ipar egokirik gabeko 30 urte, finean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina