LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/11/13

Nafarroa Garaiko Parlamentua Grebaren alde!

 
NAFARROA GARAIKO PARLAMENTUA
GREBA OROKORRAREN ALDE!



EH BILDUk 
ELA eta LAB LOTSAGORRITU DITU?
GREBA OROKORRAREN ALDE
 BOZKATU DUTE!


Egia erran, nik ez dut bat ere sinesten parlamentu burgesetan, are guttiago Espainiako Konstituzio etnozida, kapitalista, espainolista, militarista, monarkiko eta neofrankistaren mende sortutako Parlamentu kolonial eta autonomiko batean. Baina batzutan politikero profesionalek, "ezkerrekoek" zein "eskuinekoek", ustekabe eta sorpresa galantak ematen dizkigute.



Atzokoa ederra izan zen: Nafarroako Parlamentua Greba Orokorraren alde! Tori Bittori! Eta orain zer kortxoli demontre erran behar dute Nafarroako ELAk eta LABek? Bilduk eta Nabaik alde bozkatu zuten, PSNrekin batera, eta Izquierda-Ezkerrak ere aldeko botoa eman zuen. Ai ama! Autonomia sindikala ongi dago, jakina, eta LABek zein ELAk nahi dutena erabakitzen ahal dute, biharko Greba Orokorra boikotatzea barne, noski, bainan ez didazu ukatuko, irakurle, pittin bat ipurdia agerian utzi dituztela euskal sindikatu hauek Oraingo Ezker Abertzaleko parlamentarioek, hots EH Bilduko hautetsiek... 

 


Grebaren aldeko babesa eta errespetua erakutsi du Nafarroako Parlamentuak, eta dei egin die herritarrei mobilizazioetara joateko. LABek eta ELAk kontrakoa diote, bihar lanera joan behar dela! Politiko profesional erreformistek "ezkerretik" pasatu dituzte ELA eta LAB? Lasai, lagunok, txantxetan ari naiz, broma mikatzetan, lotsak eta tristurak uzten didan dasta garratza gogo-bihotzean... Hau marka, gero! PSN, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai-PNV-, Aralar eta Bildu Greba Orokorraren alde ... eta LAB zein ELA kontra" "Cousas veredes!"


Zinez eta benetan, irrigarria litzateke, negar egiteko gogoa sortuko ez baligute hainbertze komeriek eta oportunismoek... zein egoera nahasia Euskal Herri Langilearendako!

Ondoren Adierazpen Instituzionalaren jatorrizko bertsioa, Espainolez, prefosta, parlamentu kolonial bati dagokion bezala: 









  • "Publicada el lunes, 12 de noviembre de 2012
  • El Parlamento aprueba cuatro declaraciones institucionales

  • De apoyo a la jornada de huelga, a favor de paralizar las ejecuciones de desahucio, en defensa de la cooperación descentralizada y en defensa del Periodismo   


  • En el transcurso de la sesión de Mesa y Junta de Portavoces celebrada hoy a partir de las 10:00, el Parlamento de Navarra ha aprobado cuatro declaraciones institucionales.

    Las dos primeras, a instancias de Socialistas de Navarra, para mostrar el apoyo de la Cámara a la jornada de huelga del día 14 y a todas las movilizaciones de rechazo a las políticas de ajuste, y para instar al Gobierno de Navarra a hacer cuantas gestiones sean precisas a fin de paralizar las ejecuciones de desahucio.


    La tercera, a iniciativa del G.P. PPN, para adherirse al Manifiesto de la Federación de Asociaciones de Periodistas de España en defensa del Periodismo.


    Y una última, presentada también por el grupo Socialistas de Navarra, en defensa de la cooperación descentralizada. 
"La Junta de Portavoces ha aprobado una declaración institucional por la que el Parlamento de Navarra manifiesta su apoyo y respeto a la jornada de huelga del día 14 y a todas las movilizaciones de rechazo a las políticas de ajuste, presentada por el G.P. Socialistas de Navarra y enmendada por los grupos Bildu y Nabai.

Han votado a favor los representantes de los grupos SN, Bildu-Nafarroa, NaBai e I-E; y han votado en contra los representantes UPN y PP.

http://farm9.staticflickr.com/8171/8027437220_20bb3d8561.jpg

La declaración dice lo siguiente :

“1.- El Parlamento de Navarra manifiesta su apoyo y respeto a una jornada de huelga y a todas las movilizaciones donde hombres y mujeres, trabajadores y trabajadoras, manifestarán su rechazo a las exclusivas políticas de ajuste que se están llevando a cabo y que están provocando la mayor fractura social que se ha conocido en nuestro país desde la transición democrática.

2.- El parlamento de Navarra invita a todos los ciudadanos a sumarse a esta reivindicación democrática en el intento de conseguir un cambio de estrategia frente a la crisis”.



3 iruzkin:

  1. Beharbada kontuan hartzekoa da aurretik Aralarrek bere errespetua agertua ziola grebari...Aralarrek ere ezkerretik pasa ote ditu zutikzaleak?

    ErantzunEzabatu
  2. Barkatu lagun anonimoa, bainan ironia da testu honetan erabili dudana, ironia mingotsa, espero dut ez zaitudala mindu eta ofentsatu. Horregatik testuaren bukaeran erraten dut " Zinez eta benetan, irrigarria litzateke, negar egiteko gogoa sortuko ez baligute hainbertze komeriek eta oportunismoek..." Nork sinetsiko du Nafarroako PSOE=GAL-ek, hau da Jimenezen PSNk, beti Kapitalaren eta EspainiaUnaGrandeyLibreren morroi zerbitzaria, atzora arte Barcinaren panpin lotsagarria, Greba Orokorraren alde dagoela? Faborez! Oportunismo hutsa da! Bistan da ezetz! Baina zure iruzkinean ere ironia eta sarkasmoaren lurrina usaintzen dut. Egoera negargarria da, zinez eta benetan, eta mingarria da LAB bezalako klase-sindikatu borrokalaria egoera horretan ikustea, Greba Orokor bat boikotatzen ELArekin batera, eta bien bitartean alderdi abertzaleak Greba orkorraren alde agertzen Nafarroako Parlamentuan... Alderdikeria, sindikalkeria, polikeria, porkeria ... Normala da langileak politikaz paso soberano egitea, politika, Kapitalismoaren txotxongilo saioen kudetaze "eskuinekoa" ala "ezkerrekoa" bertzerik ez baita gaur egun, botere jolasak eta jokoak, beti ere Sistema funtsean ikutu gabe, dena gezur eta espantu.

    LAB Euskal Herriko sindikatu nazional bakarra da, Euskal Herri Langileariaren begi ninia eta urrezko altxorra, eta zuzendaritza iraultzailea balu, bertze kuku batek joko liguke euskal langileoi. Kontua da VIII Biltzarrean gaur egungo zuzendaritza aukeratu zutela, zuzen ala oker, praxiak erranen du, eta hurrengo bortz urteetan, seguraski, LABek are eskuinerago joko du behin eta berriz, oraingo Ezker Abertzalearen estrategia erreformista eta sozialdemoktararen satelite bilakatu delakotz. LABeko afiliazio eta militantzia iraultzailea lozorrotik eznatuko da nozibait eta barne borroka gogorra abiatuko du berriz ere, 1979-1981 urteetan bezala, EIA-EEren likidazionismoaren aurka egin zen bezala? Amets egitea libre da, eta ziur naiz LABeko afiliazioak eta militantziak oraindik ez duela bere azken hitza erran.

    Bitartean, biharv Greba Orokorra dugu, laguna! Kalera! Borrokara! Iraultza da bide bakarra, ene ustez, alderdiak eta sindikatuak Historiaren zakarrontzirat bota, eta biba langileen biltzarren boterea! Gora langileon Euskal Errepublika Sozialista! Aupa Euskal Iraultza Sozialista!!!

    Besarkada bat, bihotz-bihotzez, eta bihar arte agian!

    ErantzunEzabatu
  3. Nere iruzkinak ironia ager bazezakeen ere egiazki EH Bilduren erabaki hori ulertzeko gakoetako bat jasotzen du eta guztiz larria den errealitate bat erakusten du,hau da zutik-en ziaboga Ezker Abertzalea noraino eramaten ari denaren froga bat.Ezker Abertzalearen gidaritza hartu dutenak inperialismoaren eta kapitalismoaren aurka eredugarri izan den mugimendu bat noraino eramaten ari direnaren froga bat.LABen erabakia ere horren erakusle da noski,baina kontuan hartu behar da LABeko zuzendaritzaren eta Sorturen (edo oraingo Ezker Abertzalearen)zuzendaritzaren arteko sintonia erabatekoa dela.LABek greba boikotatzeko jarrera agertzeak Sorturen zuzendaritzaren babesa ere islatzen du beraz.Baina EH Bildu koalizio bat da eta koalizio horretan greba honen aurrean bi "sentsibilitate" azaldu dira.Eusko Alkartasuna aurka noski,baina Alternatiba eta Aralar nolabaitere partehartzearen alde (Aralarrek adierazi zuen adibidez beraiek presentzia duten instituzioetan batzorderik eta antzekorik ez izatea bultzatuko zuela).Uste dut hori kontuan izan behar dela EH Bilduren bozka horren zentzua kokatzeko/ulertzeko.
    Ondorio nagusiena dena-den honakoa da:saldukeriaren ikur den Aralarren praxia gainditu ere egin dutela kasu honetan zutikzaleek.Horri dagokionez,noraino iristen ari direnari buruz argigarriak izan dira berriki Otegik zabaldutako hitzak ere,estrategia aldaketak ezker abertzaleko kideongan "iraultza intelektual bat" suposatzen duela esaterakoan.Egiazko kontra-iraultza bai,borrokak utzi eta Morgan Stanley bezalakoen morroiak (Jonathan Powell) gurtzera eraman nahi gaituena.Horri aurre egiteko ez bereziki LABeko afiliatuetan,baina Ezker Abertzaleko militantzian konfiantza bai.
    Azkenik puntutxo batek ere beharbada merezi luke aipamenik,hau da "eliteko komunismoaren auziak",horien adierazpide batzuek ere olinpikoki paso egin dute eta greba bultzatzeaz.

    ErantzunEzabatu