

Abertzaletasun
esentzialistatik
dialektikora (III):
Nazionalismo iraultzailea
Egilea: Unai Apaolaza
 NAZIONALISMO IRAULTZAILEA
Lan hau bukatzeko eta naziotasuna modu dialektikoan 
ulertu eta abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren sintesia ikusteko 
azken geltoki moduan ETA-k bere V. Batzarrean eta honen inguruan 
(1966-1968) egin zuen teorizazioari egingo diogu so.
Garai honetako dokumentuetan nabaria da terminologia 
marxista eta honi dagokion analisi metodoaren erabilera. Hala ere, ez du
 bere burua marxistatzat definituko, ezkertiartasunaren esparrua modu 
zabalagoan definitzen duen sozialistatzat baizik. Garai honetakoak dira 
ETA-k izan zituen lehen zatiketak ere, ETA-berri eta Branka. Lehenengoak
 aldagai nazionala gutxiesten dutelako eta bigarrenak ETA talde 
marxista-leninista bihurtu dela diotelako. Ez da erraza ETA-k egin nahi 
zuen lan ideologikoa, hots euskal nazionalismoa eta ezkertiartasunaren 
sintesia, egitea. Bide honetan ulertu behar dugu nazionalismo 
esentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.
 
 
Etnia eta naziotasuna 
Nor da euskal nazioko kide garaiko ETA-rentzat? 
Galdera honi nahiko argi erantzuten dio V. batzarraren bigarren zatian 
onartutako programa ideologikoan. Lehenik eta behin euskal etnia 
definitzeari ekiten dio, hau kultura konpartitu batean eta batez ere Euskaran oinarritzen dela esanez. Horrela, etniak faktore objektibo 
hauen kontzientzia hartzen duenean etnia hau nazio bilakatzen da. 
Ondorioz euskal nazioko kide litzateke, euskal kulturako kide, Euskara 
jakin eta euskal kontzientzia lukeena. Nahiz eta teorian Euskara 
ezinbesteko faktoretzat hartu, praktikan hizkuntza hau ez ezagutzeak ez 
ditu euskal nazioko ateak ixten; partaide izateko nahia edo borondatea 
gailentzen baita.
Pueblo: Es la parte oprimida de la comunidad nacional. En la situación presente es el conjunto de la nación vasca con respecto a los Estados opresores: Estado español y Estado francés. Estos estados se hallan al servicio de unas oligarquías española y francesa, en donde esta incluida la oligarquía de origen vasco, que es objetivamente extranjera y opresora.
ETA-rentzat Euskal Herrian bizi den goi burgesia ez 
da euskal nazioko kide, eta hau arrazoitzeko erabiltzen duen argudiatzea
 horrela laburbildu genezake: Oligarkia statu quo-aren onuradun nagusia 
denez ez du berau aldatu nahi, eta momentuko egoeran euskal nazioaren 
zapalkuntza gauzatzen ari denez;  oligarkek zapalkuntza hori bultzatzen 
dute eta ondorioz ezin dira euskal nazioko kide izan.
Jarraian eta eskema baten bidez, ideiak antolatzen 
lagunduko digulakoan euskal nazionalismoak bere sorreratik 1968. urtera 
arte naziotasuna nola ulertu duen ikusiko dugu.

Iturria: Lanketa propioa. 
Vasconiaren
 eta ETA-ko V. batzarraren naziotasun ikuspegiak, oligarkia edo goi 
burgesia naziotik at uzten du statu quo-aren onuradun nagusi delako.
Esan bezala, Euskara da oinarri oinarrizko faktorea eta hau garaiko dokumentuetan behin eta berriz azpimarratzen da.
Piedra angular de toda etnia y máxima característica de una nacionalidad, el idioma es el soporte de los demás factores que sin él dejarían de ser factores creadores de una personalidad étnica. Por eso un nacionalismo revolucionario deberá poner el máximo cuidado en la expansión y perfeccionamiento de la lengua, ya que ella es el medio por el que la criatura adquiere su condición humana. Gracias a ella progresa la comprensión intelectual de la humanidad y ella es el canal por donde llega la savia cultural del pueblo.
Euskarari ez zaio etniaren oinarrizko faktore 
izatearen papera bakarrik ematen, hori gutxi ez balitz, kontzientzia 
nazionalaren piztaile papera ere ematen dio ETA-k. Euskara ikastearekin 
kontzientzia nazionala pizten denez, ekintza hori burutzea nahikoa 
litzateke euskal nazioko kide izateko. Beraz, teorian esentzialistatzat 
hartzen den faktore batek, pertsona baten erabaki bati esker edo 
pertsona baten borondatea medio, pertsona hori euskal nazioko kide 
bilakatzen du. Ondorioz, autore askok esentzialistatzat hartzen duten 
faktore linguistikoa ez litzateke horrela izango ETA-rentzat. Aldaketa 
honek immigranteekiko perspektiba erabat aldatuko duenez, hau argitzea 
garrantzitsua da nazionalismo dialektikoa azaltzeko orduan.
 
 
Immigranteak eta naziotasuna
Euskal Herriak XIX. mendearen bigarren erdialdetik 
XX. mendeko 60. hamarkada arte jaso zuen immigrante kopurua izugarria 
izan zen. Historian zehar herrialde batek beste herrialde bateko 
hainbeste kide horren epe laburrean jaso izan ditueneko kasuak gutxi 
dira. Gainera, immigrante hauen nazionalitatea espainiarra zen ia bere 
osotasunean, euskal nazioaren biziraupena erasotzen duen naziokoa hain 
zuzen ere. Fenomeno honekiko haserako abertzaletasunaren jarrera bi 
nazionalitateen artean pareta edo lubaki bat eraikitzearena izan zen 
euskal nazioa salbatzeko helburuz. Horma hori arrazek mugatzen zuten, 
alde batera euskal arrazakoak leudeke eta bestera gainontzeko guztiak. 
Horrek funtzionatu ahal izan zezakeen immigrazioa masiboa izango ez 
balitz, baina hura ez zen kasua. Ondorioz, pareta hori zulatzen hasi zen
 euskal arrazako (euskal abizenak dituztenak) kideak espainiar 
immigranteekin erlazionatu eta ondorengoak izaten hasi ziren momentuan. 
Zer nazioko kide lirateke ondorengo hauek? Jada horma lekuz mugitu behar
 zen eta euskal nazioko kide izateko euskal kulturako parte izan behar 
dela esango da, eta honek borondatea bezalako faktore bati egiten dio 
bide. Beti ere bere burua arriskuan ikusten duen nazio baten ikuspegitik
 ari garela gogoratu beharra dago, eta nazio honek bizirauteko ez duela 
 estatu batek eman dezakeen erreminta edo tresnarik.
Hala ere, hormak oraindik hor dirau eta immigrazioa 
aurrera doa. Azkenik euskal nazioak ateak ireki zizkion immigrazioari, 
beti ere  baldintza batzuk betez gero. Hau gertatzeko behar zen 
teorizazioa ETA-ren V. batzarraren inguruan gauzatu zen. Ikus dezagun 
nola gertatu zen hau.
Immigranteekiko ordura arteko jarrera errespetua 
eskatzera mugatzen zen, beraiek euskal nazioa errespetatuz gero ETA-k 
ere errespetatuko zituela esanaz. Ez da bide ematen teorian, praktikan 
gertatzen da, espainiar immigranteak euskal naziorako saltoa eman dezan.
 Hau IV. batzarretik aurrera aldatzen hasten da eta zerikusia du 
aldaketa honetan erakundea marxismora gerturatzeak, honek nazio borrokaz
 gain klase borroka kontutan hartzera bultzatzen baitu ETA.
Para ETA es claro que el trabajador inmigrado esta cuando menos tan explotado como el oriundo del país. Por eso en nuestra lucha revolucionaria pedimos la participación de todos los trabajadores que hoy viven en nuestro suelo, sin distinción de origen.
Immigranteak bere osotasunean langile klasearen 
barruan sartzen ditu ETA-k. Ondorioz, hauek zapalkuntza soziala jasaten 
dutenez kontsekuente jokatu beharko lukete Euskal Herriak jasaten dituen
 bi zapalkuntzen aurrean, nazionala eta sozialaren aurrean alegia. 
ETA-rentzat bi borroka horiek banaezinak baitira, aurrerago ikusiko 
dugun moduan. Immigranteak horrela jokatuz gero euskal nazioko kide 
izango lirateke, kontzientzia nazionala eskuratuko bailukete. Egiten den
 arrazoiketa ondorengoa litzateke: Langileak ezkertiarra izan beharko 
lukeenez zapalkuntza ororen kontra beharko luke egon, bai zapalkuntza 
soziala eta, Euskal Herrian bizi direnez, baita nazionalaren aurka ere. 
Horrela langile immigratuak kontzientzia eskuratuko luke eta horrek 
euskara ikastera eramango luke.
A ellos y a sus hijos [ immigranteetaz ari da ], consideramos, desde luego, bastante mas vascos que esos capitalistas de largos apellidos euskaldunes, que se atreven a llamarse patriotas mientras no cesan de enriquecerse a costa de su propio pueblo…
Aquellos inmigrantes que se integren en Euzkadi se integran en el proceso de desalineación del Pueblo Vasco, forman parte de este.
Immigrazioari ireki zaion ate hori medio, euskal 
nazioa bilakatu den subjektu berriari “Pueblo Trabajador Vasco” deituko 
dio ETA-k. Beregain dago Euskal Iraultza egiteko ardura, hau da, askapen
 soziala eta nazionala lortzekoa. Beraz immigrantea bihurtu daiteke 
euskal nazioko kide eta hori nazionalismo esentzialistatik atera 
garenaren seinale garrantzitsua da. Bide honetan ezkertiartasuna erabili
 da, edo alderantziz ezkertiartasunak nazionalismoa beste era batera 
planteatzea behartu du. Kontuak kontu, kritika asko ekartzen zizkion 
atal bat kitatuta uzten du  horrela ETA-k.
En ellos se utilizaba por primera vez la expresión Pueblo Trabajador Vasco (PTV), entidad que seria, según ETA, el motor del cambio social y de la liberación nacional y que estaría compuesto por todos aquellos que viven y trabajan en Euskal Herria. Este concepto zanjara para siempre dentro de la izquierda abertzale el debate sobre la postura a adoptar frente a los inmigrantes.
Ezkertiartasunaren eta nazionalismoaren arteko 
sintesia egiteak ETA-ri maila ideologikoan sendotasuna ekarri zion. 
Jarraian sintesi horren nondik norakoak ikusiko ditugu.
 
 
Askapen nazionala eta soziala
ETA-k 1966-1967. urteen artean egindako V. batzarrean onartutako Ideologia oficial de Y
 dokumentuan bere burua “Movimiento Socialista de Liberación Nacional”  
bezala definitzen du. Bere burua deskribatzeko erabiltzen duen definizio
 honetan, lehenengo aldiz, abertzaletasuna eta sozialismoa uztartu 
egiten ditu. Orduz geroztik eta gaur egunera arte, sozialistatzat gain 
ez du ETA-k ezkerraren barruan egon daitezkeen korronte ezberdinen 
izendatzerik gehitu bere burua aurkezterakoan. Batzuk definizio eza 
salatu izan diote, baina egia esan horrek ahalbidetu egin dio bere 
baitan ezkerreko korronte ezberdinetako jendea izatea.
ETA-k 60. hamarkadan ezkertiartasunaren eta 
nazionalismoaren arteko sintesia egin zuen. Gauzatze hau ez zen lan 
erraza izan, garai hartako ingurune geoestrategikoak ez baitzizkion 
bateratze hori egiteko nahikoa erreminta  ematen. Europan 60. 
hamarkadan, Sobiet Batasuna eta, diferentziak diferentzia, bere inguruan
 zebiltzan herrialde sozialistak ziren ezkertiartasunaren iparra. Hauen 
eragina garrantzitsua zen Europa kapitalistan bizi ziren 
ezkertiarrentzat ere. Materialismo dialektikoa (DIAMAT) zen jaun eta 
jabe eta honentzat bere eraikuntza ideologikoan, nazionalismoa 
txertatzeko elementu zaila zen; nazionalismoa ikuspegi ekonomiko eta 
politiko hutsez azaltzea zaila egiten baitzen. Jendartearen gorabeherak,
 sentimenduak eta komunitate bateko kide sentitzearen sentimendua 
arrazoimen hutsez azaltzea (moderniaren kumea baita marxismoa), formula 
matematikoekin maitasuna esplikatzearen antzeko zerbait izan daiteke. 
Ondorioz, nazionalismoaren inguruan egin ziren teorizazio guztiak 
hankamotz gelditzen ziren arazo nazionala zuten nazioentzat. ETA-k, 
abertzaletasun klasikoarekin nahikoa izan ez zuen moduan, 
ezkertiartasunarekin antzeko zerbait gertatu zitzaion, marxismo 
klasikoak ez baitzion nahikoa zume ematen egin nahi zuen  garapen 
ideologikorako. Hau aldatu egin zen materialismo dialektikoak zuen 
historiaren kontzepzio teleologikoak porrot egin zuenean. Ikuskera honek
 historia fase batzuen arabera ulertzen zuen, gizarte guztiek gainditu 
beharreko fase batzuen arabera. Horrela kapitalismoa, komunismoaren 
bidean derrigor pasatu beharreko geltokia litzateke. Hirugarren munduko 
herrialde gehienak kapitalismora heldu ez zirenez, hauek komunismora 
heltzeko oraindik kapitalismotik pasatu behar zirela pentsatzen zuen 
marxismo klasikoak. Ikuskera honen arabera beraz, Europako herrialdeak 
gertuago leudeke komunismotik; baina China, Kuba zein Vietnamgo 
iraultzek hori hankaz gora bota zuten eta bertako marxismoak 
nazionalismoa kontutan hartzen zuenez, ETA-ri oso interesgarri 
zitzaizkion bide berriak ireki zizkion.
Esta eclosión del fenómeno tercermundista exigirá un enorme esfuerzo de adaptación de las tesis marxistas a las nuevas necesidades surgidas, pero tal adaptación no vendrá de la mano de los teóricos marxistas de los países desarrollados, sino que se producirá en los propios países tercermundistas
 
 
Mao Tse Tung izan zen fenomeno honi hezurdura 
teorikoa eman ziotenetariko bat. Gauzatu zuen ekarpen ideologikoan, 
askapen nazionala eta soziala bateratu egin zituen, eta hau da, hain 
zuzen, ETA-ri erakargarri egin zitzaiona. Mao-k, ETA-k segituan bere 
egin zuen, Frente Nazionalaren kontzeptua plazaratu zuen, zeinaren  
helburua askapen soziala eta nazionala lortzea litzatekeen. Frente hau 
iraultzaren subjektua izango zen, eta proletalgoaz gain (baita 
nekazariak ere) behe burgesiak ere osatuko luke aipatu frentea.
Nuestra justa orientación política y nuestra sólida unidad tienen por objetivo incorporar a millones de integrantes de las masas al frente único nacional antijapones. Las grandes masas del proletariado, de los campesinos y la pequeña burguesía urbana necesitan nuestro trabajo de propaganda, agitación y organización. Se requieren mayores esfuerzos de nuestra parte para establecer una alianza con los sectores antijaponeses de la burguesía. Para que las masas hagan suya la política del Partido, aun debemos realizar esfuerzos prolongados y continuos, inflexibles y enérgicos, arduos y tenaces, pacientes y perseverantes. Sin tales esfuerzos, no conseguiremos nada. La formación y consolidación del frente único nacional antijapones, el cumplimiento de las tareas de este frente y el establecimiento de una republica democrática en China son absolutamente inseparables de esos esfuerzos de ganar a las masas. Si, gracias a esos esfuerzos, logramos reunir bajo nuestra dirección a millones de integrantes de las masas, podremos cumplir pronto nuestra tarea revolucionaria. Con nuestros esfuerzos aplastaremos sin duda alguna al imperialismo japonés y lograremos la completa emancipación nacional y social.
Frente nazionalak klase borrokaz gain borroka 
nazionala ere kontuan hartzen zuenez , leiho bat ireki zion behe mailako
 burgesiari.
Baña, bi esplotatze auek ez dira berdiñean erortzen euskaldun guztien gañea: euskal dirudunek bi izurri auetatik libre dira, beren abertzaletasuna galdu dutelako, eta beroiek diralako esplotatzaleak. Euskal jauntxo soll eta erdikoak aberri esplotazioaz joak daude, orregatik dute abertzale konzinzi. Euskal langil-taldea (euskaldun edo erdalduna) bi esplotazioak eta indarrik aundienarekin joak daude.
Nazionalismo iraultzailea, euskal sozialismoa
Nazionalismo iraultzailea kontzeptua Krutwigek sortu zuen 1966. urtean argitaratu zuen Nacionalismo revolucionario
 liburuan. Krutwigen asmoa, bai nazionalismoa eta bai sozialismoa batu 
eta biak barne hartzen dituen ideologia bat plazaratzea zen. Lortzen 
duen sintesiak euskal nazionalismoa ezkertiar iraultzailea dela eta 
espainolismoa atzerakoia dela baieztatuko du.
Nazionalismoa eta sozialismoa helburu politiko batzuk
 lortzeko estrategiak dira. Honekin ez dut biak plano berdinean dauden 
ideologiak direnik esan nahi, baina hori orain aztertzeko betarik ez 
dugun arazo bat da. Nazionalismoak, nazioak bizirauteko programa 
politiko bat egiten du eta normalean helburu estrategiko moduan estatua 
dauka. Sozialismoak bestalde, sistema ekonomiko politiko konkretu bat 
ezartzea du xede. Baina sistema hori ez da ezerezean ezartzen, estatu 
jakin batean baizik. Ondorioz bi ideologia hauen arteko sintesiak beste 
estrategia politiko bat sortuko luke, estatu sozialista helburu lukeena.
 Hau Krutwigen ustez, nazionalismo iraultzailea litzateke.
ETA-k V. batzarrean bere egingo du nazionalismo 
iraultzailea. Honek, aurretiaz azaldu dugun “Pueblo Trabajador Vasco 
“ri, hau da, euskal nazioko kideei, askapen soziala eta nazionala 
erdiesteko erreminta emango die. Nazionalismo iraultzailea horixe baita,
 euskal estatu sozialista bat lortzeko erreminta. Horrela azaltzen du 
ETA-k V. batzarrean onartutako programa ideologikoan:
La liberación Nacional del Pueblo Vasco es la liberación del Pueblo y del hombre vasco: es la negación total de una realidad actual, opresora. Esa negación total solo la puede efectuar el Pueblo Trabajador Vasco a trabes de su situación de clase explotada. Por eso, la lucha nacional del Pueblo Vasco es una afirmación socialista (Nacionalismo Revolucionario).
ETA-rentzat abertzaletasuna objektiboki iraultzailea da. Ideia hau Krutwigen Vasconia liburutik dator eta indarra hartzen doan ikuskera da, harik eta ETA-k V. batzarrean osoki bere egiten duen arte.
En nuestro caso concreto, el Nacionalismo Vasco es objetivamente revolucionario y su lucha es una aportación y una lucha del internacionalismo proletario.
Nazionalismoa eta sozialismoa batzeak komunismo 
klasikotik bereiztea ahalbidetzen dio, komunismo klasikoak, arestian 
azaldu dugun bezala, dena faktore ekonomiko eta politikoen bidez 
azaltzen baitu. Komunismo klasikoak egiten duen irakurketan jendartearen
 motorrak ekonomia eta politika lirateke. Nazionalismo iraultzailearekin
 lortzen dena, faktore kulturala sozialismoari txertatzea da. Bi faktore
 hauekin, politiko eta ekonomikoarekin, ezin dira azaldu jendartean 
gertatzen diren prozesu guztiak, historia barne. Kulturaren faktorea, 
nazionalismoak asko du horretatik, aparte uzteak ezkertiartasunera 
gerturatu nahi zuten nazionalismoei arazo handiak ekarri zizkien. 
Nazionalismoa azaldu nahi zuten komunistei ere bai noski, ez baitzuten 
nazionalismoaren fenomenoa azaltzeko erreminta ideologiko nahikorik. 
Hortaz ETA-k faktore ekonomiko, politiko eta kulturalak espresuki 
aipatzea, nazionalismoa ezkertiartasunarekin lotzeko egiten ari den 
saiakeraren adierazle argia da.
El NR [ Nacionalismo Revolucionario ] se desarrolla como necesidad imperiosa del Pueblo Vasco ante la opresión que surge del imperialismo extranjero español y francés, que se traduce en las enajenaciones que este sistema imperialista trae consigo inevitablemente en la Nación Vasca: Estas enajenaciones son principalmente culturales, económicas y políticas.
Aldagai kulturala kontutan hartzeak dakarren eragin 
zuzenena, norberak bere bereizgarrien araberako sozialismoa eraikitzea 
da. Komunismo klasikoak faktore kulturala kontutan hartzen ez zuenez, 
maila teorikoan egiten zen eraikuntza ideologikoa edozein kulturatan 
(munduko edozein lekutan) berdin-berdin aplika zitekeela pentsatzeko 
joera zuen. Kasu honetan teoria praktikaren aurretik legoke. Horrela, 
ETA, nazionalista denez eta sortu nahi duen sozialismoa hezur haragizko 
leku batean kokatuta dagoenez, hots, Euskal Herrian, sozialismo propioa 
eraikitzearen aldekoa zen. Euskal sozialismoa PTV-k nazionalismo 
iraultzailearen bidez lortuko zukeena izango litzateke eta euskal 
nazioak dituen bereizgarriak kontutan harturik gauzatuko litzateke. Hau 
da ETA-k izan zuen lehenengo bereizketaren (ETA-berri) arrazoi nagusia; 
ETA-berrik aldarrikatzen zuen  sozialismoak ustez faktore kulturala 
(nazionala) alde batera uzten baitzuen. Ustez diot, praktikan 
nazionalismo espainolaren alde egiten zutela baitzioen ETAk. 
ETA-berrikoek, marxista klasikoek bezala, nazionalismoa burgesiarekin 
identifikatzen zuten, ondorioz, iraultzak, soziala bakarrik izan behar 
zuela zioten, eta iraultza horrek mundu mailakoa behar zuela izan. 
Arrazoiketa hau luzatuz gero, sentimendu nazionalik eta estaturik gabeko
 mundu batean bizi garela ondorioztatu beharko genuke, eta ez legokeela 
nazio zapaldurik. Laborategi bateko esperimentu batek eman dezakeen 
egoera neutro batean egongo bagina  argudiatze horrek balio izango luke 
agian; baina hori ez denez errealitatea, praktikan postura hori hartzeak
 interes espainolen alde egiten zuela ondorioztatu zuen ETA-k. Gainera 
sozialismoa lortuko balitz berau aplikatzeko marko bat beharko 
litzateke, eta. marko hori estatua da, mundu osoan momentu berean 
sozialismoa jartzea ezinezkoa baita. Hau oso ondo ulertu zuen ETA-k eta 
euskaldunek beraien sozialismoa eraiki behar zutela ondorioztatu zuen.
Queremos llamar la atención de esta V. As. Sobre los peligros que vemos en la superación de esta etapa:
1) Improvisación.- Tomar una ideología a partir de unas teorías validas en determinados países y en determinadas circunstancias, pretendiendo aplicarlas a las circunstancias actuales del pueblo de Euzkadi.Esta ideología fue valida en unas condiciones concretas y es posible que en las mismas condiciones vuelva a ser valida. ¿Pero es que las condiciones objetivas de Euzkadi se presentan iguales?. Si no es así, la aplicación calcada daría lugar a la toma de posiciones que dejarían de lado los sectores que en las actuales condiciones y circunstancias de Euzkadi son hoy con su PRACTICA perfectamente revolucionarios: Mediana y sobre todo pequeña burguesía.
 
  
  
 

 
  
  
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina