Maiatzaren Lehena. Euskal Herria
Grebaren atariko jendetsua
Erabaki politikoen aurka mobilizatu beharra dagoela aldarrikatu dute sindikatu abertzaleek Maiatzaren Lehenean
2013-05-02
CCOOk eta UGTk murrizketei buruzko erreferenduma egiteko eskatu dute
Lander Muñagorri Garmendia, Bilbo. Maite Asensio Lozano, Bilbo. Jon Fernandez, Donostia. Joxerra Senar, Iruñea. Jenofa Berhokoirigoin, Baiona.
Mobilizatu eta kalera ateratzeko hamaika arrazoi
daudela erakutsi zuten atzo Euskal Herrian milaka langilek. Sindikatuek
Maiatzaren Lehenaren testuinguruan antolatutako manifestazioetan parte
hartze zabala izan zen, oro har, baina batasun irudirik ez zen izan
atzo.
ELA
Mobilizatu beharra
«Ez dago lasai egoteko arrazoirik. Espazio sozialaren lehian sartu beharra daukagu, politika alternatibo bat irabazteko». 13.000 lagunen aurrean, mobilizatu beharra dagoela aldarrikatu zuen Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Bilboko Kale Nagusian atera zen kalera sindikatua maiatzaren lehenaren harira, Eskubide sozialen alde lelopean. «Gure itxaropen bakarra da, mobilizazioa baita galtzaileen esperantza». Horregatik, sindikatuak aurrerantzean ere «matraka» emango duela ohartarazi zuen, «aldaketarako tresna bakarra» den heinean.
Hilaren 30erako deitutako greba orokorra horretarako erabiliko du ELAk. «Beste tresnarik ez dugu ezagutzen egoera bideratzeko». Baina, zer aldatu? Murrizketen bidea. Alde horretatik, Urkulluren gobernua hartzen ari den bidea salatu zuen: «Jasotako oinordetza aipatzen dute euren politikak zuritzeko, baina ez dute esaten aurreko gobernuek egiten zuten politika eurekin hitzartuta zegoela». Esaterako, zerga politika. Horregatik, 2014an berriz ere murrizketa gehiago egon ez dadin, aldaketa sakonak eskatu zituen Muñozek. «Nazka-nazka eginda gaude euskal Tea Party-arekin. Aspertuta, lau ogasunetan erretorika hutsal bat entzuteaz, hau ez baita posizio politiko tinko bihurtzen».

Patronalarentzat ere izan zituen hitzak. «Ultraaktibitatea baliatzean ari dira, behingoz goitik behera hitzarmenak edukiz husteko». Duela astebete, Bizkaiko metalgintzan gehiengoa duen FVEM patronalak sindikatuei esan zien gogoan izan behar dutela India eta Txina ere hor daudela, lehia egiten. «Bangladesh ahaztu zaie», esan zuen Muñozek joan den osteguneko lan istripua gogora ekarriz. «Eurek bezala hil behar al dugu? Lan baldintzak horrela jaitsi, eurekin lehiatu ahal izateko?», galdetu zion patronalari. Hori gerta ez dadin, negoziazio kolektiboa «antolakuntzaren mailakoa» izango dela esan zuen ordezkari sindikalak. Horregatik, enpresak sindikalizatu eta mobilizatu beharra dagoela gogorarazi zien Bilbon elkartu diren milaka langileei.
LAB
Industriaren aldarrikapena
Hilaren 30eko greba orokorrerako motorrak berotzen, eskualdez eskualde zabaldu zuen langileentzako mezua atzo LABek, Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria leloarekin. Enplegua sortzeko eta industria biziberritzeko beharra nabarmendu zuen sindikatuak, eskualdez eskualde eta hiriburu guztietan —Donibane Garazin izan ezik— egindako manifestazioetan. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia Durangon izan zen, eta, hark azaldu zuenez, «Euskal Herrian inbertitzen baldin bada», Euskal Herria krisitik irten daiteke. Uste du industria ez dela suntsitzen ari «krisi baten erdian gaudelako»; gaur egungo egoera «erabaki politikoek» eragin dutela salatu zuen. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak PSE-EEri eta PPri proposatutako akordioa ere kritikatu zuen Etxaidek, EAEn «aldaketak saihestea eta Madrilgo murrizketen menpe jarraitzea» ekarriko lukeelako.

Donostian jendetza bildu zuen LABek; greba orokorraren aldeko pankartak zabaldu zuen manifestazioa. Bidean protesta eta eskari ugari egin zituzten manifestariek: langileen eskubideak eta pentsioak defendatzea eskatu zuten, langileei eragiten dieten erabakiak Euskal Herrian hartzea eskatu zuten, eta bankuak eta patronala krisiaren aurka izaten ari diren jarrera arbuiatu zuten.
Baionan, Maulen eta Ziburun egindako mobilizazioetan, berriz, Frantziako Parlamentua onartzekotan den lan merkatuaren erreformarekiko kezka azaldu zuen LABek. Erreformak langileen eskumenak murrizten dituela eta prekaritatea handitzen duela salatu zuten karriketan ehunka herritarrek.
CCOO eta UGT
Erreferenduma edo bozak
CCOOk eta UGTk Hego Euskal Herriko lau hiriburutan egin zituzten manifestazioak. Iruñean, 2.500 herritar inguru elkartu ziren. 13:30ean Gurutzeko plazan amaitu zen. Juan Goien Nafarroako UGTko idazkari nagusiak urteetan lortutako eskubideak «atzaparkada batean» desager daitezkeela ohartarazi zuen. Espainiako Gobernuak eta troikak «beti amestu duten programa ideologiko neoliberala» inposatzen ari direla azpimarratu zuen. Haren ustez, PPren gobernuak ez du zilegitasun demokratikorik, «kanpainan promes egindakoaren kontrakoa egiten ari delako». Hala, murrizketei buruzko erreferenduma edo, bestela, hauteskundeetara deitzeko galdegin zuen: «Etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, Herriari kontsultatzeko eskatzen dugu».

Nahiz eta Goienek langabeez hitzik ez egin, CCOOko idazkari nagusi Raul Villarren arabera, «arazo nagusia» langabezia da. «Nafarroan 58.000 arrazoi ditugu protesta egiteko». Lan erreforma «langabezia, miseria eta pobrezia sortzeko makina» dela deritzo. Era berean, 27.000 langile nafarri eragiten dieten sektoreko hitzarmenen blokeoa gainditzeko exijitu zion patronalari. Sindikatuen batasuna ere aldarrikatu zuen: «Europako langile klasearen batasuna da bidea. Ez dute balio tokiko izaera duten borrokek".
Beste hiru hiriburuetan ere manifestazioa egin zuten. Bilbon, murrizketei eta enplegu galerari aurre egiteko «kaleak betetzera» deitu zuen Unai Sordok, Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak. Lan erreformaren ondorioz, uztailaren 7tik aurrera negoziazio kolektiboa hausteko arriskua ere badagoela ohartarazi zuen. UGTko Damaso Casadok ere lan itunak desblokeatzeko exijitu zuen, «langileak diktadura batera itzul ez daitezen».
ESK, EILAS, CGT eta besteak
Pertsonak erdigunera
Blangladesheko arropa lantegia erortzean hildako 400 langileak minutu bateko isiluneaz gogoratuz hasi zuten ESK, EILAS eta CGT sindikatuek atzoko ekitaldia, Bilboko Done Jakue plazan. «Kapitalismoak, lapurtu ez ezik, hil ere egiten du». Aurretik, manifestazio jendetsua egina zuten, Kale Nagusitik abiatuta, Lanen banaketa. Aberastasunaren banaketa lelopean. Elastiko artazidunak eta greba orokorrerako aldarriak izan ziren nagusi.
Etxeko Langileen Elkarteak ere zaintza lanaren aitorpena eskatu zuen, eta sindikatuek gogora ekarri zuten esparru horretan ere enplegua sor daitekeela. Funtsean, pertsonak eta euren beharrizanak sistemaren erdigunean jartzeko galdegin zuten. Autokudeaketaz aritu zen CGTko Melquiades Arauzo, «ixten duten enpresak langileek kudea ditzaten», baita erretiro adina aurreratzeaz ere, «denek lan egin ahal izateko».

Maiatzaren 30era begira ere jardun zuen ESK-ko Isabel Castrok: «Kendu digutena berreskuratzeko borrokaren hasiera izango da». EILASeko Arantza Fernandez de Garaialdek gogorarazi zuen protesta egiteko eskubideak ere auzitan daudela: «Maiatza kalean hasi dugu, eta greba egiten amaituko dugu, beste erremediorik ez dugulako». Hiru sindikatuokin batera mobilizatu zen CNT Gasteizen eta Iruñean; Bilbon eta Donostian, bakarka.
CGT, FSU eta Solidaires
Lan erreforma gaitzetsiz
Frantziako Parlamentuko lan merkatuaren erreformaren aurkako mezua nagusi zen atzo, Baionako karriketan. CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek deiturik, 1.000 lagun bildu ziren manifestaziora. LAB, Bizi, hainbat alderdi politiko eta anarkista taldeak ere egon ziren protestan. Lan merkatuari buruzko lege proiektuak Lan Kodea «erabat zangopilatzen» duela salaturik, haren aurka borrokatzeko deia egin zuen Isabelle Soulek, FSU sindikatuko idazkari nagusiak.
Lege erreforma horrek sindikatuen artean eragin zatiketa agerian egon zen Baionan, hain zuzen, CFDTk ez zuelako karrikara ateratzeko deirik egin. Hitz gogorrak zeuzkan haientzat Alain Duzert CGTko idazkari nagusiak: «Sindikatu erreformista bat da CFDT, kapitalismoaren kolpeak mugatuz haren laguntzen dabil». Patronalaren aldetik Medef, CGPME eta UPAk eta sindikatuen aldetik CFDT, CFTC eta CFE-CGC-k adostu zuten testua, eta Parisko gobernuak legegai bihurtu du. FOk eta CGTk, haatik, ez zuten izenpetu.
Frantziako Gobernuak amnistia soziala zekarren lege proposamena errefusatu izana ere gaitzetsi zuten: «Langileen eta sindikatuen kriminalizazioa onartu ordez, gobernuak hobe luke kanporatze bortitzen oztopatzeko politika boluntarista bat egitea».

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina