Krisiaren aitzakiaz langileria bortizki
golpatua den une honetan,
sindikatu berri bat jaio da Euskal Herrian.
Arlo ezberdineko hainbat langile bildu gara BAT eratzeko;
burujabea, demokratikoa,
ezkerrekoa, asanblearioa
eta abertzalea nahi dugun sindikatua.
Gure ustetan langileok antolatu eta bat egin behar
dugu,
mandatarioak inposatzen ari zaizkigun murrizketa sozial
eta laboralei
aurre egiteko, hala nola arlo publikoetan
dagozkienean ere ( Osasungintzan,
Irakaskuntzan eta abar )
Sindikalismo ezberdina egitea posible dela uste
baduzu
baduzu
Tapujo eta estalkirik gabeko informazioa argia defendatzen
baduzu
Alderdi politikoekiko bereizturiko sindikatua
defendatzen
baduzu
GUREKIN
BATU ETA BORROKA EGIN ,
ORAINTXE DA GARAIA
Gora
Maiatzaren Lehena!
Gora
Munduko Langileria!
Gora
Euskal Langileria!
Borroka
da bide bakarra
batsindikatua@gmail.com
Iruzkin labur bat ene aldetik, kontuok eta gauzok argitze alderat:
ErantzunEzabatu1.- Ni ez naiz, eta ez naiz izan, ezta izanen ere, BAT, Behargin Asanblearioen Taldea izeneko sindikatuko partaidea, bertzeak bertze, uste dudalakotz Euskal Herrian ez dugula bertze sindikatu baten beharrik, daudenekin (direnekin? ez dakit aunitz mugitzen ote diren...) aski eta sobera baitugu. LABeko kidea izan nintzen urte luzez, harik eta iazko ekainean Ponentzia Alternatiboa zentsuratu zidaten arte. Geroztik ez nago inongo sindikatutan afiliatuta.
2.- BAT Sindikatua gehien bat Araban kokatuta dago, eta LABeko militante ohiek osatzen dute neurri handi batean. Haien artean, Txema López de Sabando sindikalista. Nik bere berri lehen aldikotz izan nuen LABeko Biltzarraren garaietan, Ainhoa Etxaide, Jagoba Zulueta eta Jabi Garnikaren ahotik. Haiek LABeko zuzendaritzaren bertsioa eman zidaten. Geroago, eta Josu Ormaetxea lagun, adiskide eta burkidearen bidez, Txema López de Sabando ezagutu eta bere bertsioa ere jakin dut.
3.- Txemak eskatu dit ene blogean BAT Sindikatuko informazioa zabaltzea, eta halaxe egin dut gaur, Maiatzaren 1ean. Honek ez du inolaz ere erran nahi ni BAT Sindikatuko ildoarekin ados nagoenik. Erran bezala, iduritzen zait ez dela sindikatu gehiagorik eratu behar Euskal Herrian gaur egun.
4.- BAT Sindikatuak eta IBIL antolakunde sozialista iraultzaileak ez dute zerikusirik. Ni erabat identifikatzen naiz IBIL antolakundeko ildoarekin, eta bertan agertzen da, argi eta garbi, erakunde iraultzaile berri horren ildoa ez dela bertze sindikatu bat antolatzea, baizik eta langileen greba komite unitarioak:
"Hori lortzeko, bide bakarra dago: formakuntza, antolakuntza eta borroka. Sor ditzagun herri, auzo, lantoki eta ikastetxe guztietan greba komite unitarioak. Maiatzaren 31an, batzorde horiek lanean eta borrokan segitu behar dute, Burgesia eta Kapitalismoaren kontra eta krisiaren irtenbide iraultzailearen alde"
"Gaur manifestazioa dugu. Bihartik aurrera, greba komiteak antola ditzagun, klase kontzientzia sendo dezagun, herri eta langile borroka guztiak indar ditzagun, Burgesiaren legalitate ustela apur dezagun!"
5.- EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA bloga, iraultzaile guztien bilgunea izateko sortu zen, IBILen ildo beretik, eta beraz, hemen ateak zabal-zabalik dituzte EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAren alde borrokatzen diren guztiek. Beraz eta berez, BAT Sindikatuko lagunek beren txosten, informazio eta propaganda hemen argitaratuko dute, jakina. Bertze kontu bat da ni ados nagoen ala ez, edota blogeko kolektiboa osatzen dugunok ados gauden ala ez. Bainan hori bertze kupeleko sagardoa dugu, eta gure kritikak eta diferentziak iruzkinen bideaz agertuko ditugu, mundu guztiak egiten duen bezala.
6.- BAT Sindikatuko lagunek gure errespetua eta begirunea dute, LABeko militanteek bezala, eta oro har, minimoki borrokatzen diren sindikatu guztietako kideek bezala: ELA, ESK, EILAS, CGT, CNT, HIRU, EHNE, ELB... Bertze kontu bat da sindikatu horietako zuzendaritza taldeekin ditugun kritikak eta diferentziak.
MARISOL MUGIKA
ErantzunEzabatuXXI. URTEURRENA
1951ko Otsailaren 27an Ermuan jaioa, aitaren fabrikako lanak langile kontzientziara hurbildu zuen txikitatik.
EMKn afiliatuzen. Portugaletera joan zen bizitzera eta han gizarte asistentzian lan egin zuen.
Okondon ere egon zen bizitzen bikotea eta seme alabekin; baina dena utzi eta Nicaraguara joan zen FSLNrekin borrokatzera.
Etxera bueltatu eta IRAULTZAn militatzea erabaki zuen herri aske eta gorri baten alde. Sestaoko Centro Galegon lanean hasi zen.
1991ko Apirilaren 30ean, Langilegoaren Egunaren bezperan, ekintza baterako lehergailuak eztanda egin zion eskuetan eta bertan hil zen beste bi kiderekin batera.
AGUR ETA AHORE
EUSKO GUDARIA!!!
LANGILEEN BORROKA, IRAULTZA GORRIA!!
Izar Gorri