1945eko maiatzaren 8an eta 9an
ALEMANIAKO KAPITALISMO NAZIA
GARAITU ETA SUNTSITU ZUTEN
SOBIET BATASUNEKO
HERRI LANGILEEK
SOBIET BATASUNEKO
HERRI LANGILEEK
GAUR EGUN,
INPERIALISMOA,
KAPITALISMOAren FASE GORENA
GARAITU ETA SUNTSITU BEHAR DUGU,
BERAK PLANETA OSOA
TXIKITU AITZIN !!!
BERAK PLANETA OSOA
TXIKITU AITZIN !!!
IRAULTZA ALA HIL!!!
SOZIALISMOA ALA BASAKERIA!!!
NO PASARÁN!!!
GORA MUNDUKO IRAULTZA SOZIALISTA!
NO PASARÁN!!!
GORA MUNDUKO IRAULTZA SOZIALISTA!
Duela 68 urte, 1945eko maiatzaren 8an, Berlinen, Alemania naziak, 1929ko Kapitalismoaren krisiak sortu zuen munstro arrazista eta inperialistak, baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen, Langile eta Nekazarien Armada Gorriaren ordezkarien aitzinean.
Berlinen genozida naziek errendizioa sinatu zutelarik, gauerdian, maiatzaren 9ko goizaldea zen Sobiet Batasunean, eta Moskun bereziki, eta horregatik, garaipena ospatzeko data maiatzaren 8a izan ohi da estatu kapitalistetan, eta maiatzaren 9a Sobiet Batasunean. Maiatzaren 8a jai eguna da Ipar Euskal Herrian, Baxe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Egunen batez, Euskal Errepublika Sozialista eraikiko dugularik, maiatzaren 9an besta izanen da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan. Eta gaurdanik hasi behar dugu data sakratu hau, maiatzaren 9an, gure egutegi gorrian markatzen.
Zeren eta argi eta garbi adierazi behar dugu, eta ozenki aldarrikatu, Armada Gorriak eta Sobiet Batasuneko Herri Langileek garaitu zutela Hitler, kosto humano izugarriarekin: 27 milioi hildako gutxienez, kalkulu batzuen arabera, 37 milioi, eta horietariko 9 milioi bakar-bakarrik ziren militarrak!
II. Mundu Gerran izan ziren hildakoak ezin dira zehazki jakin: kalkulurik "baikorrenak", 40-45 milioi artean kokatzen dira, eta "ezkorrenak", 70 milioi. Normalean kontsideratzen da 55-60 milioi jende hil zirela Kapitalismo inperialistaren krisi ikaragarriak piztu zuen gerra genozida horretan. Dena den, kalkulu guztietan kontu bat argi dago: hildakoen erdiak Sobiet Batasuneko herritarrak ziren, erasorik basatiena jasan zuen Herrialdea, hain zuzen. Txinak, 1937tik Japoniak erasoturik, 14 milioi pertsona galdu zituen. Alemaniak 7 milioi inguru, Poloniak 6 milioi (barnean Herrialde hartako herritar judu gehienak), Japoniak 2.250.000 inguru Yugoslaviak ia 2 milioi... Honen aurren, Britainia Handiak 400.000 hildako izan zituen, eta Estatu Batuek, 220.000 inguru. Honek ematen digu II: Mundu Gerraren zinezko dimentsioa, eta ez propaganda yankiak.
Stalingrad-eko batailan jokatu zen Humanitatearen geroa, eta Sozialismoak irabazi zuen. Leningrad-eko setioan erakutsi zuen Sobiet Batasuneko Langileriak bere erabakitasun absolutua. Bi hiri horiek, 1989-1991 Kontrairaultzaren ondorioz, beren izenak galdu zituzten. Agian egunen batez berreskuratuko dituzte, eta Bandera Gorriarekin batera!
Euskal Herriko iraultzaileok ez dugu ahantzi behar II. Mundu Gerran Faxismoak, Nazismoak eta Frankismoak bere lehendabiziko esperimentu genozidak Durangon eta Gernikan egin zituztela. Eta ez dugu ahaztu behar naziak Euskal Herrian gaindi ibili zirela jaun eta jabe, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan! Euskal Herria naziek bonbardatu zuten lehenik, eta ondoren zati bat okupatu! Frantximant eta espainolistekin aski ez bagenu bezala!
Eta ez dugu inolaz ere atzendu behar gaur egun Estatu Espainoleko Monarkia ustelaren gibelean, Oligarkia Neofrankista ari dela, Sobiet Batsunerat Dibiso Urdina bidali zuen berbera.
Zeren eta Inperialismoaren propaganda gezurti-alienatzaile eta terrorismo intelektual guztien gainetik, euskal iraultzaileok argi izan behar dugu nork eta nola garaitu zuten III. Reich-aren nazismo genozida. Eta garaileak, dudarik gabe, Sobiet Batasuneko Herri Langileak izan ziren, hango Alderdi Komunista Boltxebikea eta bere gidaritza-taldea, Stalin buru zutela, eta Armada Gorria. Haien heroismo mugagabeari esker, Humanitate Langilea Nazismo eta Faxismorik gabe bizi da.
Bezperan, Gobernu Kapitalistek, Inperio Britanikoak, Estatu Batuek eta bere morroiek (Errepublika Frantsesa barne, jakina!) fartsa bat antolatu zuten Reims-en, nazien oniritziarekin, bistan denez, III. Reich-aren errendizioa Dwight Eisenhower jenera inperialistaren aurrean antzeztuz. Garbi zegoen kapitalisten arteko gerra inperialista bigarren mailako kontu bat zela burgesien artean, "lagunen arteko trajedia bat", eta zinezko gerra Sozialismoaren aurkakoa zela, boltxebikeen kontrakoa. Milaka eta milaka genozida nazi berehala integratu ziren Estatu Kapitalisten armada eta zerbitzu sekretuetan. Eta Inperialismoak (Estatu Batuek, Britainia Handiak, Frantziak...) berehala babestu zituzten diktadore faxista eta antikomunista guztiak, Francisco Francorengandik hasita, prefosta!
Berlinen genozida naziek errendizioa sinatu zutelarik, gauerdian, maiatzaren 9ko goizaldea zen Sobiet Batasunean, eta Moskun bereziki, eta horregatik, garaipena ospatzeko data maiatzaren 8a izan ohi da estatu kapitalistetan, eta maiatzaren 9a Sobiet Batasunean. Maiatzaren 8a jai eguna da Ipar Euskal Herrian, Baxe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan. Egunen batez, Euskal Errepublika Sozialista eraikiko dugularik, maiatzaren 9an besta izanen da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan. Eta gaurdanik hasi behar dugu data sakratu hau, maiatzaren 9an, gure egutegi gorrian markatzen.
Egun hauek gogoan ditugu munduko iraultzaile guztiok, sozialista eta komunista iraultzaileok, basapiztia nazia betikotz suntsitu baitzuen Armada Gorriak. Bai, ongi irakurri duzu, Armada Gorria, ala uste al duzu Hitler eta III Reich-a, "Ryan soldaduak" garaitu zituela? Hori mitologia burges yankia da, film eta pelikulen bidez Inperialismoak buruan saru izan digun gezurra. Alemaniaren aurkako gerran 110.000 soldadu yanki hil ziren, 55.000 britaniko eta 200.000 soldadu nazi. Ekialdeko frontean, aldiz, Armada Gorriaren kontra, lau milioi aleman hil ziren eta hamar milioi soldadu sobietar . Atera kontuak! Inperialismoaren gezur, iruzur eta ideologia alienatzailearen aurkako borroka etengabe izan behar da euskal iraultzaileon artean, bertzenaz Burgesiaren ziriak leku guztietatik sartuko dizkigute hedabide kapitalistek eta beren sasintelektualek.
Zeren eta argi eta garbi adierazi behar dugu, eta ozenki aldarrikatu, Armada Gorriak eta Sobiet Batasuneko Herri Langileek garaitu zutela Hitler, kosto humano izugarriarekin: 27 milioi hildako gutxienez, kalkulu batzuen arabera, 37 milioi, eta horietariko 9 milioi bakar-bakarrik ziren militarrak!
II. Mundu Gerran izan ziren hildakoak ezin dira zehazki jakin: kalkulurik "baikorrenak", 40-45 milioi artean kokatzen dira, eta "ezkorrenak", 70 milioi. Normalean kontsideratzen da 55-60 milioi jende hil zirela Kapitalismo inperialistaren krisi ikaragarriak piztu zuen gerra genozida horretan. Dena den, kalkulu guztietan kontu bat argi dago: hildakoen erdiak Sobiet Batasuneko herritarrak ziren, erasorik basatiena jasan zuen Herrialdea, hain zuzen. Txinak, 1937tik Japoniak erasoturik, 14 milioi pertsona galdu zituen. Alemaniak 7 milioi inguru, Poloniak 6 milioi (barnean Herrialde hartako herritar judu gehienak), Japoniak 2.250.000 inguru Yugoslaviak ia 2 milioi... Honen aurren, Britainia Handiak 400.000 hildako izan zituen, eta Estatu Batuek, 220.000 inguru. Honek ematen digu II: Mundu Gerraren zinezko dimentsioa, eta ez propaganda yankiak.
Stalingrad-eko batailan jokatu zen Humanitatearen geroa, eta Sozialismoak irabazi zuen. Leningrad-eko setioan erakutsi zuen Sobiet Batasuneko Langileriak bere erabakitasun absolutua. Bi hiri horiek, 1989-1991 Kontrairaultzaren ondorioz, beren izenak galdu zituzten. Agian egunen batez berreskuratuko dituzte, eta Bandera Gorriarekin batera!
Euskal Herriko iraultzaileok ez dugu ahantzi behar II. Mundu Gerran Faxismoak, Nazismoak eta Frankismoak bere lehendabiziko esperimentu genozidak Durangon eta Gernikan egin zituztela. Eta ez dugu ahaztu behar naziak Euskal Herrian gaindi ibili zirela jaun eta jabe, Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan! Euskal Herria naziek bonbardatu zuten lehenik, eta ondoren zati bat okupatu! Frantximant eta espainolistekin aski ez bagenu bezala!
Eta ez dugu inolaz ere atzendu behar gaur egun Estatu Espainoleko Monarkia ustelaren gibelean, Oligarkia Neofrankista ari dela, Sobiet Batsunerat Dibiso Urdina bidali zuen berbera.
Zeren eta Inperialismoaren propaganda gezurti-alienatzaile eta terrorismo intelektual guztien gainetik, euskal iraultzaileok argi izan behar dugu nork eta nola garaitu zuten III. Reich-aren nazismo genozida. Eta garaileak, dudarik gabe, Sobiet Batasuneko Herri Langileak izan ziren, hango Alderdi Komunista Boltxebikea eta bere gidaritza-taldea, Stalin buru zutela, eta Armada Gorria. Haien heroismo mugagabeari esker, Humanitate Langilea Nazismo eta Faxismorik gabe bizi da.
Humanitate Langilea Alemaniako Nazismoaz eta Italiako Faxismoaz askatu bazen ere, nazismo eta faxismo guztein iturri ustela ez zen suntsitua izan: KAPITALISMOA. Alfer-alferrik da antifaxismoa, antikapitalismo militantea ez bada. Kapitalismoa bizi deno, Herri Langileok zapalduta biziko gara. Eta 1945az geroztik gauzak okerrera joan dira. Bereziki 1953-1956az geroztik, Sobiet Batasunean Errebisionismoa nagusitu zenetik, 1978az geroztik, gauza bera Txinan gertatu zenean eta 1986-1991 urteetatik, Kontrairaultzak Sobiet Batsunean boterea eskuratu zuenean ...
Kapitalismoa eta bere faserik goren eta ustelena, Inperialismoa, krisi global batean amildu da 2008az geroztik. Berriz ere Mundu Gerra Inperialista baten ohiartzunak aditzen ditugu munduko lau bazterretan, Koreatik Siriarat. Eta berriz ere, langileok Iraultza Sozialistaren bandera jaso eta astindu behar dugu. 1917an bezala... Aurrera!!!

Gaur egun, Euskal Herrian, formazioa, antolakuntza eta borrokaren garaia da, nork bere tokian eta aukerako antolakundean. Talde eta erakundeak ez dira falta, eta aurrean dugu maiatzaren 30eko Greba Orokorra. Hortzez eta haginez defenditu behar dugu langile guztien artean Euskal Iraultza Sozialistaren beharra, eta Euskal Errepublika Sozialistaren programa, blog honetan bertan argitaratu dena. Armada Gorriak 1941-1945 urteetan erakutsi zuen ausardia, heroismoa eta erabakitasuna barneratu behar dugu euskal iraultzaileok, esperantza ez galtzeko, derrotismoan ez jausteko. Oligarkia neofrankista harro dabil azken egunetan, Euskal Nazio Askapen Mugimendua betikotz suntsitu duelakoan. Ederki tronpatzen da! Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea eraikitzen hasi gara jadanik, egindako akatsetatik ikasiz.
Inperialismoaren terrorismo intelektualaren aurka, gu ez gara Sozialismoaz lotsatzen, eta ez ditugu onartzen STALINen aurka errandako gezur eta kalumnia guztiak. Militante boltxebike honek, komunista iraultzaile honek gidatu zuen Alderdi Komunista Boltxebikea eta Sobiet Batasuna hogeita hamar urtez, eta berak zuzendutako Armada Gorriak suntsitu zuen III. Reich betikotz. Eta hori iraultzaileok ez dugu ahantzi behar. Stalin kritikatu? Bistan da, ez baita Jainkoa! Baina kritikatzen hasi aitzin, Burgesiaren eta Inperialismoaren gezur, infundio, iruzur, kalumnia eta leienda beltz guztiak errotik xehetu behar ditugu. Stalin kritikatu, bai, Iraultzan aurrera jotzeko, Sozialismoa hobetzeko, Komunismoranzko bidean urratsak egiteko. Bainan Iraultza Proletarioaren bidean beti, eta Kapitalismoaren kontra.
Ez dugu sekulan ahantzi behar milioika sobietarrren sakrifizio heroikoa, gu bizi gintezen. Inperialismoaren manipulazio guztien kontra, argi eta agrbi erran behar dugu, eta ozenki aldarrikatu, Sobiet Batasunak garaitu zuela Hitler, eta ez bertze inork. Stalinek behin erran omen zuen bezala: "Ingalaterrak denbora eman zuen, Estatu Batuek dirua, eta Sobiet Batasunak odola."
Presta gaitezen hurrengo batailetarako, eta bereziki maiatzaren 30eko Greba Orokorrerako! Egun hori izan dadin borroka eguna, Euskal Iraultza Sozialistaren alde, Euskal Errepublika Sozialistaren bidean!
JO TA KE
IRABAZI ARTE!!!
KAPITALISMOA SUNTSITU!!!
GORA
MUNDUKO
IRAULTZA
SOZIALISTA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina