 
 
 ELKARRIZKETA
 "AURRERA LANGILERIA"
 BLOGEAN
  

Nazioarteko Langileriak lehen uholde iraultzailearen amaiera 
ikusi du, Urriko Zikloa deritzona. Kapitalismo Inperialistaren jardute  
zapaltzailearen aurrean ezindurik aurkitzen da, batez ere ideologikoki, 
gizarte klasista endekatuarekin amaitzeko eta Sozialismoaren aroari 
hasiera emateko. Datozen garai latz baina erabakigarri hauetan, 
etorkizun ilunaren aurrean begirada beste alde batera zuzendu ordez, 
badira Herri Langilearen indarrean sinesten jarraitzen dutenak, datozen 
borroketan Langileriari garaile ateratzeko beharrezko armak eskaintzeko 
lan egiten dutenak, edozein iraultzaile itxaropenez betetzen dutenak.
Hona hemen Aurrera Langileria-k Kimetz Kolektiboari egindako 
elkarrizketa, egungo auzi garrantzitsuez Euskal Herritik eta Langileriaren marxismo-leninismoaren ikuspegi burujabe eta hilezkorraz 
egina.
Aurrera Langileria: Egunon Kimetz kolektiboa. Erakunde komunista gisa aurkezten zaretela dakigu, nola definituko zenukete zuen izatearen zioa?
Kimetz Kolektiboa:
 Kimetz 2000. urtean jaio zen, zehazki 1999ko abenduaren 31ean. Nazio 
honen ikuskera marxistari atxikitutako  zenbait militantek borroka 
guztiak norabide berean, iraultza soziala Euskal Herriaren 
testuinguruan, gidatu, antolatu, bateratu eta bideratuko zuen behargin 
klasearen erakunde burujabe baten beharra egiaztatzen zuten. Une 
horretatik aurrera gure egiteko garrantzitsuena euskal behargin 
klasearen alderdi komunistaren sorkuntzan lan egitea izan da. 
Data hartatik aurrerako gertaerek gure azterketaren egokitasuna berretsi besterik ez dute egin. 2008. urteko krisialditik 
aurrerako oligarkiaren erasoaren aurkako borroka prozesu osoko 
bateratze, antolatze eta gidatze gabezia gure azterketa berrestera 
etorri da, apurrengatiko borroka erreformistaren eraginkortasun eza eta euskal 
prozesu politiko osoa Iraultza, Sozialismo eta Independentziaruntz aurrera
 egitea ahalbidetzen duten behargin egiturak sortzeko beharra erakutsiz.
ENAMen krisiak, Ezker Abertzalearen ondorengo etsitzea 
 ekarri duena, egitura instituzionaletan erabat integratuta eta 
erreforma frankistak ezarritako marko legaletik ateratzeari bere 
ukatzeak, euskal behargin klasea umezurtz utzi du.  
Gidaritza ezartzen duen iraultzaileen alderdi edo antolakunde homogeneo bat ez egoteak, koadro politikoz osatua eta abangoardiakoa, hots, aitzindaritza egiten duena, ENAM barneko gaurko printzipioen krisia eta behargin mugimenduaren ikuspuntu eza orokorra ahalbidetu du.
Gure nahia leku politiko hori betetzea da, eta mota berriko behargin alderdiaren sorkuntzara bideratutako abangoardiako indarren metatzea.
Gidaritza ezartzen duen iraultzaileen alderdi edo antolakunde homogeneo bat ez egoteak, koadro politikoz osatua eta abangoardiakoa, hots, aitzindaritza egiten duena, ENAM barneko gaurko printzipioen krisia eta behargin mugimenduaren ikuspuntu eza orokorra ahalbidetu du.
Gure nahia leku politiko hori betetzea da, eta mota berriko behargin alderdiaren sorkuntzara bideratutako abangoardiako indarren metatzea.
Hala ere, hau ez ezin da egun batetik bestera egin eta 
prozesu osoa luzea eta zaila izango dela badakigu. Eremu sozialistako 
gehiengoaren desagertzeak, nazioartean jazotzen den blokeetako 
osaketarekin batera, behargin klasea egoera guztiz zailean ipini du. 
Krisi honetatik irteera Euskal Herrian soilik jarrera iraultzaileetatik 
izan daiteke. Bakezaletasun faltsuak, parlamentarismoak, erreformismoak 
eta errebisionismoak behargin klasea ezindurik uzten dute, bai maila 
ideologikoan zein praktikoan.
 A.L.:
 Zuen azterketetarako eta zuen antolakuntza lana eta langileenganakora 
gidatzeko marxismo-leninismoaren zientzia politikoa erabiltzen duzuela 
pentsatzen dugu. Zeintzuk dira zuen erreferente garrantzitsuenak? Eta Sozialismoaren eraikuntzaren kausari min gehien ematen dioten 
ideologiak?
K.: Gure 
antolakundea komunista gisa eta zehazkiago marxista-leninista gisa 
definitzen da. Zer esan nahi du honek? Marx-en doktrina egiazko bakartzat 
hartzen dugula, ekintzarako gida bat, prozesu historikoen izatetik eta Sozialismo Zientifikoaren ezagutzatik errealitate haren beraren 
ezagutzari heltzeko, errealitatearen azterketa metodo bat ematen 
digulako. 
Gure ideologia ezartzen den hiru ardatz nagusiak materialismo historikoa, materialismo dialektikoa eta ekonomia politikoa dira, Sozialismo Zientifiko gisa ezagutzen dena osatzen dutenak, dena behargin klaseak botere politikoa eskuratu eta beretzat Euskal Estatu Sozialista eraiki dezan amaierako helburuarekin.
 
 
Gure ideologia ezartzen den hiru ardatz nagusiak materialismo historikoa, materialismo dialektikoa eta ekonomia politikoa dira, Sozialismo Zientifiko gisa ezagutzen dena osatzen dutenak, dena behargin klaseak botere politikoa eskuratu eta beretzat Euskal Estatu Sozialista eraiki dezan amaierako helburuarekin.
 
 
Uste dugu Marx eta Engels-en gizarte kapitalistaren 
azterketa  Lenin-ek soilik osatu zuela bere Inperialismoaren garaiaren definizioarekin eta Estatu modernoaren azalpen pedagogikoarekin, Kapitalismoaren azken fase gisa edo Estatuko kapitalismo monopolista 
gisa; hala nola errebisionismoaren salaketa argi eta oinarrizkoa, non 
mota berriko behargin alderdi iraultzailearen beharra ere azaltzen den. 
 
Horregatik marxista eta leninista deitzen diogu geure buruari.
Honek ez du esan nahi beste komunista handi batzuk kontuan hartzen ez ditugunik, Marx eta Lenin-en doktrina gainditu gabe marxismo-leninismoaren garapenera ere beren ekarpena egin dutenak.
  
Argala, Txabi edota Pertur dira militanterik aurreratuenak euskal marxismoaren baitan, Herri-frontearen barneko behargin alderdi burujabearen, euskal auzi nazionalaren eta fronte horren beraren definizio eta beharraren inguruko beren ekarpenekin, gerora Herri Batasuna deituko zena.
 
  
  
Stalin edota Ernesto “Che” Guevara, hain garrantzitsuak diren Sozialismoaren garapen edota eraikuntza, auzi nazional edota internazionalismoaren auziak ikasten ditugun egileak dira. Alexandra Kollontai edota Clara Zetkin emakumearen eskubideen eremuan dira erreferentziak. Azken finean, marxismoaren klasikoez elikatzen gara gure formakuntza, azterketa eta ekintzen gidarako.
 
 
Horregatik marxista eta leninista deitzen diogu geure buruari.
Honek ez du esan nahi beste komunista handi batzuk kontuan hartzen ez ditugunik, Marx eta Lenin-en doktrina gainditu gabe marxismo-leninismoaren garapenera ere beren ekarpena egin dutenak.

Argala, Txabi edota Pertur dira militanterik aurreratuenak euskal marxismoaren baitan, Herri-frontearen barneko behargin alderdi burujabearen, euskal auzi nazionalaren eta fronte horren beraren definizio eta beharraren inguruko beren ekarpenekin, gerora Herri Batasuna deituko zena.
 
  
 
Stalin edota Ernesto “Che” Guevara, hain garrantzitsuak diren Sozialismoaren garapen edota eraikuntza, auzi nazional edota internazionalismoaren auziak ikasten ditugun egileak dira. Alexandra Kollontai edota Clara Zetkin emakumearen eskubideen eremuan dira erreferentziak. Azken finean, marxismoaren klasikoez elikatzen gara gure formakuntza, azterketa eta ekintzen gidarako.
 
 
Gaur egun milaka arazo ditugu euskal behargin klasearen 
baitan. Euskal behargin klasea elementu homogeneo bat ez dela ulertu 
behar dugu, eta bere baitan antolatze eta ideologia maila desberdinak 
aldi berean daudela. Gaur egun, eta duela zenbait hamarkada, beren 
nahiera dabiltza hainbat joera ideologiko euskal behargin mugimenduaren 
barnean. Alde batetik, erreformismoa, Estatu burgesaren ustezko 
ontasunak adieraziz behargin klasea engainatzen saiatzeaz arduratzen 
dena, eta beste aldetik, errebisionismoa, marxismoa behargin klasearen
 berezkoak diren interesei arrotza den zerbait bihurtzen duena. Bi 
joerek gogo biziz egiten dute lan batera marxismoa bere printzipio 
iraultzaile eta burujabeez eranzteko; behargin klasea bere klase 
borrokatik aldentzen saiatuz.
Hitzaren eta lumaren profesionalek marxismoaz hitz egiten 
dute bere corpus ideologikoa ukatuz. Iraultzaz hitz egiten dute 
boterearen lortzeaz, behargin klasearen antolakuntza burujabeaz edo 
ekoizpen baliabideen jabetzaz hitz egin gabe, Euskal Herrian Sozialismoaren garapena eta eraikuntza ahalbidetuko dutenak. Euskal 
proletalgoarentzat askatasuna nahi dutela esaten dute, aldi berean 
instituzio burgesetara eta burgesia-ttipira lotzen dutelarik. 
Sozialismoa aipatzen dute Proletalgoaren Diktaduraz gabetuz, klase 
sozialekin nola amaituko duten azaldu gabe.
Hala Sozialismoa nazional edo identitario nola XXI. mendeko Sozialismoak, beren sortzaile propioek zehazteko eta garatzeko daudela 
onartu behar izan duten teoria huts eta azalekoak; antolakunde anitzetan
 erdigune ideologikoa betetzen dute gure nazioan. Teoria hauek ezer 
berririk gehitu gabe eta mementora arte gutxi zehaztuari eta garatuari 
buruz ezer zehaztu ezta garatu gabe dira onartuak. Zehaztugabeko zerbait
 ardurarik gabe onartzen da historiak jadanik frogatutakoa ukatzen den 
bitartean. Behargin mugimenduak duen ahultasunaren aurrean datozen 
teoria zaharrak.
Beste antolakunde batzuk, EHK bezala, beren burua komunista 
izendatzen dutenak, beren izatean zehar euskal proletalgoaren 
antolakunde burujabearen sorrera oztopatu dute mintzaira eta hiztegi 
marxistari uko egiten dioten aldi berean, burgesia-ttipiari lan zikina 
eginez.
Badira beren burua komunista izendatuz ezer praktikoagatik lan egiten ez dutenak, hauek ere sendi komunista
 osatzen dute. Beharrezkoa dena ez da kritika soilik, baizik eta aukera 
baten eraikitzea memento honetan ezinbestekoa bihurtzen da, zeina gabe 
ezinezkoa izango den garaiko egoeratik ateratzea eta euskal proletalgoa 
garaile ateratzea lortzea.
Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat 
sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste 
irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez. 
Beraientzat gauza bera da Proletalgoa, Behargin Klasea zein Herri Langilea eta euskal proletalgoaren aitzindari papera edo indar eragilea 
ukatzen eta/edo nahasten dute.
Denak balio du egungo nahasmen garai batean zeinetan 
oportunismoak bere nahiera nabarmentzen den behargin klasea nahastuz eta
 desantolatuz eta burgesiaren azpilana eginez.
Gure antolakundeak ideologia guzti hauek era irmoenean 
gaitzesten ditu euskal behargin klasearen antolakuntza ekidinezina 
atzeratzen dutenak egitura propio eta burujabeen inguruan.
A.L.: 
Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzaren alde lan egiten duen 
kolektiboa izanik, ezker abertzalearen eremu soziologikoaren baitan 
zaudetela jotzen dugu. Zein da zuen iritzia ENAMen barnean hegemonikoak 
izan diren antolakundeek azken urteetan izan duten jarrera politikoari 
buruz?
K.: Ez dira 
errespetatuak izan bai Argala-ren zein Pertur-en 1976ko azterketa 
marxista egokiak zeinetan proletalgoaren alderdi burujabe bat zehazte 
zen, aitzindaria, homogeneoa, taldeena eta erdi-isilpekoa mugimendu 
askatzailea iraunarazten eta gidatzen jakingo zuena, jarrera iraultzaile
 batzuetan,  ez militarismoan ezta Estatuaren egituretan integrazioan 
erori gabe. Biak ala biak etsitze ideologiko bat dira Herri honentzat.
 
 
 
 
Bistakoa da duela urte batzuetatik hona ENAM eta bere baitako antolakundeak krisian daudela, 
HASI desagertzerakoan, eta eremu sozialistaren erorketarekin,
 sozialdemokrazia aurkaritzarik gabe garatu da Herritar Batasunaren 
baitan, alde batetik erakunde armatuaren fronte politikoaren urruntzea 
ahalbidetu duena,  eta beste aldetik narriatze ideologikoa izan da 
azkeneko haustura egitura instituzional burgesetan integratzerantz 
eragin duena. 
Edozein eratara ere ezin zaio erru osoa burgesia-ttipiari egotzi, historikoki mintzatuz bere ohiko egitekoari eustea besterik ez baitu egin. Erruduntasun hori bistan denez beren burua marxista izendatuz amore eman eta burgesia-ttipiari bide zabala irekiz horren menpera jarri zirenena da.
Edozein eratara ere ezin zaio erru osoa burgesia-ttipiari egotzi, historikoki mintzatuz bere ohiko egitekoari eustea besterik ez baitu egin. Erruduntasun hori bistan denez beren burua marxista izendatuz amore eman eta burgesia-ttipiari bide zabala irekiz horren menpera jarri zirenena da.
Guzti hau guztiz laburbildua dago noski eta horri buruz 
xehetasun asko daude prozesua nola izan denaren inguruan, baina gure 
aburuz ukaezina dena, ENAMren izateak berak Euskal Iraultzaren alde 
bikoitza egiaztatzen duela da, bata Iraultza sozialarena eta bestea, 
honen menera baina inoiz ez alboratuta, Askapen Nazionalarena. Azterketa
 honetatik urruntzea Zutik Euskal Herria! prozesua ezagutzen denaren egoera eragin duena dela ulertzen dugu, Aieteko Adierazpenarekin
 amaitu dena, non argi eta garbi eta nazioarteko inperialismoaren 
ordezkarien eskutik Estatuaren aurkako borroka aroaren amaitzea eta bere
 onespena Ezker Abertzalea sistemaren antolakundeetako klub apartekoan 
integratzeko eszenaratzen den.
A.L: 
Nazioarteko proletalgoari aurkezten zaion krisi kapitalista eta 
inperialisten arteko borroken aurrean, zeintzuk uste dituzue izango 
direla euskal herri langileak buruz buru izango dituen erronkak hurrengo
 urteetan, eta zein izango zuen kokapena eta lana haien aurrean?
K.: Alde 
batetik hurrengo urteetan inperialisten arteko borrokan indarren 
korrelazioa zein izango den zehazki jakiterik ez dagoela dago, baina 
badakizkigu zenbait gauza. Badakigu AEB alde batetik eta bere ohiko 
aliatuekin, Kanada, Japonia eta Britainia Handia, baliabide naturalen 
hegemonia mantentzen saiatzen ari dela Ekialde Ertainean, bere atzeko 
patio erdi- eta hego- amerikarra ernegazioz kontrolatzen saiatzen den 
aldi berean. Ez da ustekabekoa Honduras eta Paraguai-ko estatu kolpeen 
jauskera, historian lehen aldiz Papa latinoamerikar baten koroatzearen 
erritu berriarekin batera. Hala nola ez den ustekabekoa azkeneko hamabi 
urteetan Irak, Afganistan eta Libia inbaditu izana eta Siria inbaditua 
izaten egotea Iran antzezleku estrategiko lokaletik isolatzeko asmotan. 
Koreako Errepublika Demokratiko Herrikoi burujabearen aurkako erasoa, 
Errepublika Txinatarraren alboa hartzea bilatzen duena, AEBren beste 
oinatz bat da bere hegemonia mantentzeko bidean bere kide Japoniarra 
indartuz. Inperialismoak beti burujabea eta tutoretzarik gabeko garapena
 erabakitzen duena erasotzen du. Horretaz gain kontinente afrikarra dugu
 memento hauetan potentzia inperialisten arteko borroka itzelen tokia 
dena.
 Beste aldetik Errusia, Txina eta aliatu batzuk daude, 
Afrikako, Hegoamerikako eta Asiako baliabideengatik borrokatzen saiatzen
 direnak lurrazpiko diplomatiko eta merkatal guda baten erdian. 
Herrialde batzuk norgehiagoka inperialistaren jana diren bitartean, 
kapitalaren Europa bezalako zenbait egitura nabarmenki arriskuan 
aurkitzen dira. Ez dago leialtasunik aurkako interesetako mundu batean.
Gure ondorioa zentzu honetan da jasaten ari garen krisia 
baliabide eta merkatuengatik inperialisten arteko harrapaketa gerrate 
ireki baten ataria dela. 
Egindako galderari erreparatuz osaketan dauden blokeen garapen horren barnean Estatu espainiar eta Estatu frantziarraren kokapena hurrengo urteetan erabakigarriak izango dela ulertzen dugu, Euskal Iraultza era batean edo bestean izatea eragingo duena. Gure jarrera politikoa honen aurrean, marxista ororen antzera, inperialisten arteko harrapaketa gerratea guda zibil iraultzaile bihurtzea beharrezkoa dela da, era horretan kapitalaren jatuntasuna suntsituz. Gerra hasten den unean herrialde guztietako proletarioak elkar zaitezte kontsignak garrantzia handia hartuko du, burgesiak nazioarteko behargin klasea banatzen indarrak bilduko baititu, eta nola ez, behargin mugimenduaren barneko bere eragileek jarraituko dute gerraren benetako izate atzerakoia ezkutatzeko asmoarekin. Bakea nazioarteko behargin klasea nahia da, baina beharrezkoa da argi izatea munduan ez dela bakerik egongo zapalketa dagoen bitartean. Honen aurrean premiaz ikusten dugu euskal behargin klasearen antolakunde burujabe baten sorkuntza, euskal proletalgoarentzat Sozialismorako irteera iraultzailea ekitea ahalbidetuko diona.
Egindako galderari erreparatuz osaketan dauden blokeen garapen horren barnean Estatu espainiar eta Estatu frantziarraren kokapena hurrengo urteetan erabakigarriak izango dela ulertzen dugu, Euskal Iraultza era batean edo bestean izatea eragingo duena. Gure jarrera politikoa honen aurrean, marxista ororen antzera, inperialisten arteko harrapaketa gerratea guda zibil iraultzaile bihurtzea beharrezkoa dela da, era horretan kapitalaren jatuntasuna suntsituz. Gerra hasten den unean herrialde guztietako proletarioak elkar zaitezte kontsignak garrantzia handia hartuko du, burgesiak nazioarteko behargin klasea banatzen indarrak bilduko baititu, eta nola ez, behargin mugimenduaren barneko bere eragileek jarraituko dute gerraren benetako izate atzerakoia ezkutatzeko asmoarekin. Bakea nazioarteko behargin klasea nahia da, baina beharrezkoa da argi izatea munduan ez dela bakerik egongo zapalketa dagoen bitartean. Honen aurrean premiaz ikusten dugu euskal behargin klasearen antolakunde burujabe baten sorkuntza, euskal proletalgoarentzat Sozialismorako irteera iraultzailea ekitea ahalbidetuko diona.
A.L.: Zer
 esango zenieten marxismo-leninismoaz iritzi ezkorra duten  langileei 
eta soldatapekoei orokorrean? Zein uste duzue izan behar dela komunisten
 ekitea alienazio kapitalistak behargin klasean sortzen dituen taren 
aurrean?
 K.: 
Inperialismoaren taktika oinarrizkoena bat behargin klasearen alienazioa
 eta nahasmena da, bake soziala mantentzeko helburuarekin. Ez da 
ustekabekoa bialderditasuna Norvegia edo Euskal Herria bezalako 
herrialde hain ezberdinetan egotea eta ez da ustekabekoa ere herrialde 
inperialista guztietan komuna den behargin aristokraziaren fenomenoa, 
alderdi sozialdemokratak soldata pribilegioen eta laguntza-estatu batean
 sostengatutako oinarri sozial batez elikatzen dituena.
 Gertatzen dena da krisiak berak behargin aristokraziaren 
zati handi batekin eta laguntza-estatu horrekin amaitzearen beharra 
agerian utzi duela, eta ondorio gisa ekarriko duena mugimendu 
iraultzailearen gorakada izango da. Gainera, bistakoa da duela zenbait 
denbora hitzaldi iraultzailearen aurrean axolagabeak ziruditen 
langileak, aste bat igarota ausart eta kontzienteenen artean egon 
daitezkeela. Horregatik, auzia ez da komunismoaz fidatzen ez den 
behargin klaseari zer esan behar zaion, baizik eta ildo politiko bat eta
 bere ezartze praktikoa nola garatu. Langileek ekintza eta hitz 
bakoitzaren atzeko klaseen interesak ikusten ikasi behar dute.
Garrantzitsua da klase kontzientzia behargin kopuru handi 
bateri lotua egotea, baina bagara ere kontziente ezin dela eskatu 
behargin klasearen multzo osoari klase borrokan bere klaseak garatzera 
deitua dagoen egiteko konplexu guztiaren kontzientzia erabatekoa. 
Erabateko kontzientzia soilik militantzia aurreratuenera eskatu behar 
zaio. Kontzientzia goren hori proletalgoaren antolakunde burujabearen 
bidez  ordezkatua behar du egon; era honetan behargin borrokaren buruan 
eta ez isatsean aurkitzeko.
 Eta masen buruan joateko, gure garaiko Sozialismo Zientifikoa, marxismo-leninismoa,  bereganatzea ezinbestekoa den 
iritziari eusten diogu.
 
 
 
 
Errebisionismoaren aurkako etengabeko borroka eta salatzearen lan praktikotik eta errealitatearen etengabeko ikasketatik Euskal Nazio Askapen Mugimendu Iraultzailearen
 buruzagitza gauzatuko duen antolakundea aterako dela ulertzen dugu. 
Behargin klasearen partaidetza indartsuki egongo da eraginda, nahiz eta 
egun komunismoaz fidatu ala ez fidatu, bere baitan egingo den lan 
praktikoagatik, esplotazioaren eta auzi nazionalaren inguruko ildo 
egokiagatik eta militanteen arazo zehatzetan parte-hartzeagatik, soinez 
soineko borrokaz eta betiere buruan eredutik helarazteaz eta irakasteaz 
gain. Argiagoak izateko, prozesu iraultzailearen garapena soilik izango 
da posible bide horretan militante aurreratuenek borrokaren lehen 
lerroak betetzen badituzte.
  

A.L.: Eta
 zer esan edo gomendatuko zeniekete teoria eta praktika iraultzaile 
marxista-leninista  ikasteko grina izanda, eta beraientzat erreferentzia
 izandako antolakundeen suntsiketaren aurrean, nora joan edo zer egin ez
 dakiten dabiltza gazteei (ala ez hain gazteei)? Eta erreformisten 
menera daudenei hortaz jabetu gabe?
 K.: Guk beti
 adierazi dugu konprometitutako militantziari buruzko gure iritzia. Ez 
gara fidatzen auzi nazionalaren azterketa bi Estatuen izatetik eta auzi 
hori antolatze eremuan ere ekiteko beharretik egiten ez duten 
antolakundeen ildoan, bi estatuetan banandutako nazio batentzako 
konponbidea federaltasunean edo konfederaltasunean geratu ezin 
daitekeela ulertzen dugulako, arazoari bere osotasunean heldu 
gabe. 
Zehazki ez dakigun noiz edo non gauzatu beharreko autodeterminazio eskubide orokor eta abstraktu bat, ala burujabetza klase sozialen izatearen eta esplotazio kapitalistaren egiteari heldu gabe, ez dute ezer konpontzen euskal behargin klasearen burujabetze bidean.
Zehazki ez dakigun noiz edo non gauzatu beharreko autodeterminazio eskubide orokor eta abstraktu bat, ala burujabetza klase sozialen izatearen eta esplotazio kapitalistaren egiteari heldu gabe, ez dute ezer konpontzen euskal behargin klasearen burujabetze bidean.
 Hori dela eta, ulertzen dugu Euskal Herrian klase 
antolakundearen ikasketari eta sorkuntzari heldu nahi dionak, gure 
antolakundean sartzeko edo antolatu eta gurekin ideologiko eta 
borrokazko begizta estuak sortzeko posibilitatea serioski pentsatu behar
 duela, alderdiaren eraikuntzan aurrera egiteko helburuarekin. 
Ezin da gehiago atzeratu euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen eraikitzeko beharra. Galtzen den denbora oro klase etsaiari emandako denbora da, gure aurkakoek beren nagusitasunarekin jarraitzeko eta behargin klasea oraindik gehiago nahasteko erabiltzen duten denbora.
Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da.
 
 
Ezin da gehiago atzeratu euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen eraikitzeko beharra. Galtzen den denbora oro klase etsaiari emandako denbora da, gure aurkakoek beren nagusitasunarekin jarraitzeko eta behargin klasea oraindik gehiago nahasteko erabiltzen duten denbora.
Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da.
 
  
  
 

 
Blog honen leloa, "Euskal Errepublika Sozialistaren alde borrokatzen garen iraultzaile guztion bilgunea" da. Ildo beretik, aurkezpenean diogu, "Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da", eta "Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita".
ErantzunEzabatuHorregatik pentsatu dugu interesgarri zela blog honetan KIMETZ antolakunde komunistaren elkarrizketa argitaratzea, ez haiekin erabat ados gaudelakotz, baizik eta blog honen irakurleek bertze proposamen iraultzaile baten berri izan zezaten. Hori bai, elkarrizketa irakurtzean berehala ohartu gara jatorrizkoa Espainolez egindakoa zela, eta Euskarazko bertsioa itzulpen bat zela. Horregatik, itzulpen hori orraztu, txukundu eta ulergarriago egin dugu, geure aldetik, euskaldunek hobeki ulertzeko maneran.
Jakina, KIMETZ erakundeak erraten dituen gauza askorekin ados gaude: Iraultza Sozialistaz mintzatzen direnean, Proletalgoaren Diktaduraren beharra aipatzen dutenean, ENAMen krisia,Euskal Nazio Askapen Mugimendu Iraultzailea...
Ñabardura batzuk, hala ere: KIMETZek dio 2000 urtean sortu zela, beraz, hamahiru urte badaramate Euskal Langileen Alderdi marxista-leninista antlatzen. Zein da beren bilana? Balantze bat aurkezten ahal diote Euskal Langileriari? Zeren eta gero, EHK erakunde komunistari honako hau erraten baitiote: "Beste antolakunde batzuk, EHK bezala, beren burua komunista izendatzen dutenak, beren izatean zehar euskal proletalgoaren antolakunde burujabearen sorrera oztopatu dute mintzaira eta hiztegi marxistari uko egiten dioten aldi berean, burgesia-ttipiari lan zikina eginez." Salakuntza gogorra da, benetan, bainan egia bada, egin beharrekoa. Bainan aldi berean, zein da KIMETZen emaitza? Hamahiru urte ez dira aski izan Euskal Herriko Alderdi Komunista antolatzeko? Ikuspegi nazionala dute KIMETZeko lagunek. KIMETZek hedadura nazionala al du? Edo gutxienez, Hego Euskal Herrikoa? Momentuz badirudi herrialde bakar batean dutela presentzia. Zein da hamahiru urte hauetako bilana?
Fermitxo:
EzabatuArrazoi duzu. Kimetzek ez du emaitzarik eman. Noren errua da hori? Eurena edota "giroa" puskatu nahi ez dugun (ausartzen ez garen) abertzale jatorrona?
NI gauza batez bnago potrotaraino: Ezker Abertzalearekin oso kritiko direnen, baina ikuskera proletarioak aurrera egin dezan edota langile klasea antolatzen saiatzen ez direnena (ez desadostasunik agertu, ez emendakinik, eta ezta ere antolakuntza berezirik).
Kasu horertan Kimetz eta EHKren artean ezberdintasun nabariak daude.
Agur!!
Aupa, Oxandabaratz!
EzabatuKimetzi buruz, nik uste dut haiek hitz egin behar dutela, eta beren balantzea aurkeztu, nahi dutelarik. Niri dagokidanez, eta ikusten duzunez, argitaratzen dituzten gauzak blog honetara ekartzea erabaki dut: beren elkarrizketa Aurrera Langileria! blogean eta aurreko Greba Orokorrerako kaleratu zuten agiria: "Benetako Greba orokor baten alde". Nire ustez, jendeak auden aukera guztien berri izan behar du, eta horregatik bere garaian HITXen idazkiak ere argitaratu genituen.
Nik uste dut iraultzaile euskaldunok seriotan aztertu behar ditugula dauden aukerak eta identifikatzen garen taldea lagundu. Ez da sekretu bat nik IBILen alde egiten dudala, bainan hor ez dago koxka, nire ustez. Zuk ongi diozun bezala, arazoa da "Ezker Abertzalearekin oso kritiko direnen, baina ikuskera proletarioak aurrera egin dezan edota langile klasea antolatzen saiatzen ez direnena (ez desadostasunik agertu, ez emendakinik, eta ezta ere antolakuntza berezirik)".
Kontua da dauden alternatiba iraultzaileak indartzea, nork berea, jakina, baina zerbait egitea, garai batean ENAM izan zena hondoratzen den bitartean: gaur ere, bertze bi atxiloketa izan dira... Etsaiek oso argi utzi dute nolako "peace process" nahi duten...
Iraultzaile euskaldunok prest gaude Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea berreraikitzeko? Hori da benetako galdera. Euskal Iraultza Sozialista egiteko erabakimena dugu? Gutariko bakoitzak erantzun behar dio galdera honi, ez hitzez, bainan ekintzez.
Izan ongi, Oxandabaratz, eta segi lanean! Besarkada bat.
Elkarrizketaren bukaeran, KIMETZek dio, hitzez hitz: "Une hauetan Iraultza, Sozialismoa eta burujabetzaren ikurra eusten duen klase, nazio eta aberkoi antolakundearen formako egitura politiko bakarra Kimetz da."
ErantzunEzabatuBaieztapen hau gehiegizkoa dela iduritzen zait niri. Nik dakidala, bertze bi antolakunde ere badira ildo beretsuan, blog honetan agertu direnak: HITX eta IBIL. Kontuan hartzekoak direla iduritzen zait. IBILek Euskal Errepublika Sozialistaren programa aurkeztu zuen pasa den Maiatzaren lehenean, eta interesgarria litzateke jakitea KIMETZek horretaz zer pentsatzen duen.
Marxismo-lenismoaen alorrean ere, Euskal Herrian ESI taldea ari da lanean, eta elkarrizketan ez dute aipatzen. Marxismo-leninismoa hurrengo urteetan ezinbertzez (berr)antolatuko den Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen osagai nagusia izanen dela inork ezin du zalantzan jarri. Bainan osagai bakarra izanen da? Blog honetan horri buruzko polemika izan da berriki EKI burkidearekin, eta ni bederen, posizio "zentrista" batean aurkitzen naiz: euskal marxismo-leninismoaren garrantzia onartu eta azpimarratzen dut, bainan aldi berean uste dut teoria hori ez dela osagai BAKARRA izanen. Eta bidenabar, nahiago dut definizio sozialista iraultzailea, Euskal herrian tradizio handia duelakotz: ETAk berak hartu zuen, "Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea", eta HASIk ere erabili izan zuen: "Herriaren Alderdi Sozialista Iraultzailea".
Bada zeharkako aipamen bat, argiki azaltzen ez dutena. Hauxe da: "Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez. Beraientzat gauza bera da Proletalgoa, Behargin Klasea zein Herri Langilea eta euskal proletalgoaren aitzindari papera edo indar eragilea ukatzen eta/edo nahasten dute." IBIL antolakundeaz ari ote dira? Ezin jakin. dena den aski da blog honetan IBILek berak argitaratu dituen hiru idazlan irakurtzea konturatzeko kritika hori, seguraski, ez dagokiola erakunde horri... Ala bai? KIMETZek beran zehartuko du hori, hain segur.
Eztabaida piztu eta eragiteko asmoz idatzi dut iruzkin hau. Euskal iraultzaileon artean eztabaida ezinbertzekoa delakotz. Ea animatzen garen!
Fermintxo
Fermintxok dio: IBIL antolakundeaz ari ote dira? Ezin jakin.
ErantzunEzabatuAurrera langilerian, elkarrizketari buruz: Posted Apirila 26, 2013
IBILen "manifestua" maiatzaren lehena agertu zen.
Nire ustez argi eta garbi dago. Zergatik egiten duzu galdera hori??
Aupa, lagun anonimoa!
ErantzunEzabatuIBILen hiru idazkiak (zuk "manifestua" deitzen duzun hori) maitzaren lehenean agertu ziren jendaurrera, bainan aise imajina dezakezunez, ez ziren izkiriatu maiatzaren lehenean bertan, goizaldeko seietan. Ibilbide luze eta kolektiboa dute, eta zehazki, IBILen OINARRIAK eztabaidatzerakoan, KIMETZeko kide batzuk parte hartu izan zuten. Ekarpen biziki interesgarriak egin zituzten. Beraz, ezin dut jakin KIMETZ zeharkako kritika egiten ote dion IBILi, ala bertze talde iraultzaileez ari ote den. EHKren kasuan, adibidez, kritika argi eta garbia da, frontala.
Zergatik egiten dudan galdera hori? Ba, bistan da, jakiteko! IBILek EUSKAL LANGILERIARI eskeini dio bere lehen agiria. IBILen OINARRIAK izeneko idazkian, esaldi hauexek ageri dira:
"Gure helburua, Euskal Herri Langilearen erabateko emantzipazioa eta askatasuna da, eta zehazkiago Euskal Langileriarena, klaserik gabeko Euskal Herrian."
"Hau guztia ikusirik, Euskal Iraultza Sozialistari eusteko, Euskal Herri Langilearen borroka guztiak areagotzeko, Euskal Langileriaren klase kontzientzia eta praxi iraultzailea zorrozteko eta Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea indartu eta berreraikitzeko, Iraultzaileen Bilguneak izeneko antolakundea sortzea erabaki dugu : IBIL."
"SOZIALISMOA: Euskal Herriaren Independentziak badu guretzat klase izaera: Euskal Errepublika Sozialista. Bertan Euskal Langileria izango da klase hegemonikoa, eta Euskal Herri Langilea subjektu bakarra. Sozialismoa klaserik gabeko sozietatea eraikitzeko trantsizio-aldia da eta proletalgoaren diktaduraren garaia: demokrazia, hau da, Herri Boterea langileentzat, eta diktadura burgesiarentzat. Ekoizpen tresna guztien jabetza soziala izango da, hots, ekoizpen baliabideen jabetza pribatua desagertuko da erabat. Taktikoki Euskal Estatu Sozialistaren alde gaude, langileen biltzarren boterea: Euskal Errepublika Sozialista."
"INTERNAZIONALISMOA: Kapitalismoa mundu mailako sistema da, eta bera suntsituko duen Iraultza Sozialista ere mundu mailakoa izango da. Hori da internazionalismo proletarioaren muina. Euskal Iraultza Sozialista mundu mailako Iraultza Sozialisten partea da, eta Euskal Langileria, munduko Langileriaren zatia. Klase interes komunek oinarritzen dute internazionalismoa: Kapitalismoa suntsitu eta Sozialismoa eraiki nahia. Euskal langileon betebehar internazionalistarik gorena, Euskal Herrian Iraultza Sozialista egitea da, eta bide horretan gainontzeko Langilerien borroka iraultzaileak lagundu eta babestea."
Pentsatzen dut IBILek argi uzten duela Euskal Iraultzaren sujektu nagusia Euskal Langileria dela, eta badakiela ezberdintzen aski ongi zer den Euskal Herri Langilea eta nor Euskal Langileria.
KIMETZen aipamena hauxe da: ""Beste batzuk, beraien arabera iraultzaileak diren hainbat sektoreen batasuna deitzen dute izendatutako antikapitalismoaren beste irizpiderik gabe, gizartearen azterketa zientifiko bati uko eginez." Jatorrizko bertsioan, Espainolezkoan, hauxe "Otros, llaman a la unidad de diversos sectores según ellos revolucionarios sin más criterio que el de un denominado anticapitalismo, renunciando al análisis científico de la sociedad. Para ellos es lo mismo proletariado, clase obrera que pueblo trabajador y niegan y/o confunden el papel de vanguardia o fuerza motriz del proletariado vasco." Ikusten duzunez, komenigarria litzateke argitzea kritika hau IBILi dagokion, Eusko Ekintza alderdiari, edota biei...
Zergatik komeniko litzateke argitzea? Ba iraultzaileon arteko eztabaida ahalik eta argien, garbien eta zorrotzen izan dadin.
Ez zaizu iduritzen?
Izan ongi, lagun anonimoa!
Fermintxo