2007 - 2014 : ZAZPI URTEKO BILANA
2007
2009
2011
2014
Duela zazpi hilabete, egunez egun, blog honetan idazteari utzi nion. Iruzkin batean erran dudan bezala, Jakue Garmendiak eta biok erabaki genuen blog honen helburua, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren baitan nagusitua zèn joera erreformista, sozialdemokrata eta likidazionistari aurre eginen ziòn antolakunde iraultzaile alternatibo baten existentziaren berria Euskal Herrri Langileari ematea betea zela, eta beraz, aski zela momentuz. Jakue Garmendiak eta biok oporrak hartu genituen eta bertze lanetara joan ginen.
Geroztik, hamaika aldiz erran izan digute, kale eta karriketako solasaldietan, ea noiz berrabiatu behar genuen berriz ere blog hau, "Euskal Iraultza Sozialista".
Azken bi asteetan Euskal Herrian gertatutakoak erakutsi digu tenorea iritsia dela berriz ere gure gogoetak jendaurrean agertzeko.
Ez da sekretua inorendako IBIL euskal antolakunde iraultzaileko militantea naizela, bainan hemen agertuko ditudan iritziak eta hausnarketak pertsonalak dira. IBILek kolektiboki landu eta onartutako testuak bere sinaduraz agertuko dira, orain arte egin izan dugun bezalaxe.
Urtarrilaren 25ean argitaratuko dut idazki luzea, gaur egungo Euskal Herriko egoera soziopolitikoari buruzkoa, azken zazpi urteetako balantzea eta perspektibak. Zergatik urtarrilaren 25ean, prezeski?
Oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritzak aitzina daraman ildo politikoarekin dudan jarrera erabat kritikoa ez da atzo goizeko harrikada. 2007ko urtarrilean izan zen haustura, eta haustura horren berri eman nion buruz buru eta aurrez aurre Pernando Barrenari, bere etxean egindako bisita batean. Are gehiago, ene jarrera kritikoa azaltzen zuèn txosten laburra ere eskura eman nion: bi kopia. “Hemen bi kopia zeudek” erran zidalarik, nik hauxe erantzun nion, hitzez hitz: “Bigarren kopia Arnaldorendako duk”.
Beraz, oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritzak
2007ko urtarrilaren bukaeran jakin zuen, bertze inork baino hagitzez lehenago,
haien deriba erreformista sozialdemokrata eta likidazionistaren aurka nengoela erabat, eta
haien ildo politikoaren aurkako borrokan eta disidentzian sartzen nintzela.
Nork bere ondorioak aterako ditu egitate honetatik, bainan ageri da oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritzak ere bereak atera zituela. Hori bai, ezin izanen dute sekula santan erran ez zirela abisatuak izan, edota balizko konspirazio zital eta maltzurrak izan zirenik ene aldetik, zeren eta Euskal Herrian ene ildo politikoaren berri izan zutèn lehendabiziko pertsonak Pernando Barrena eta Arnaldo Otegi izan baitziren. Eta aski da haiei galde egitea, ea egia ote den nik diodana.
Nork bere ondorioak aterako ditu egitate honetatik, bainan ageri da oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritzak ere bereak atera zituela. Hori bai, ezin izanen dute sekula santan erran ez zirela abisatuak izan, edota balizko konspirazio zital eta maltzurrak izan zirenik ene aldetik, zeren eta Euskal Herrian ene ildo politikoaren berri izan zutèn lehendabiziko pertsonak Pernando Barrena eta Arnaldo Otegi izan baitziren. Eta aski da haiei galde egitea, ea egia ote den nik diodana.
Bortz urtez saiatu nintzen, deriba sozialdemokrata hau
zuzentzen, ene indar eta ahal guztiez. Egunen batez azalduko dira nik egindako
saiakera guztiak eta oraingo Ezker Abertzalearen zuzendaritzaren aldetik hartutako
neurriak eta egindako maniobrak.
Kaxu! Ez naiz kexatzen ari, guztiz logikoak eta koherenteak iduritu zitzaizkidan bere momentuan, ENAM likidatzeko operazioaren baitan beharrezko eta ezinbertzekoak. Horrelakoa da klase borroka, eta horrelakoxea da bere baitan garatzen den borroka teoriko-ideologikoa. Kiroltasunez hartu beharreko kontuak dira, nahiz eta gehienetan mingarriak izan (segur aski bi parteendako, oraingo Ezker Abertzaleko zuzendaritzako kide gehien-gehienak ene burkideak izan baitziren HBn, KASen eta ETAn).
Kaxu! Ez naiz kexatzen ari, guztiz logikoak eta koherenteak iduritu zitzaizkidan bere momentuan, ENAM likidatzeko operazioaren baitan beharrezko eta ezinbertzekoak. Horrelakoa da klase borroka, eta horrelakoxea da bere baitan garatzen den borroka teoriko-ideologikoa. Kiroltasunez hartu beharreko kontuak dira, nahiz eta gehienetan mingarriak izan (segur aski bi parteendako, oraingo Ezker Abertzaleko zuzendaritzako kide gehien-gehienak ene burkideak izan baitziren HBn, KASen eta ETAn).
Aski kalaka, gaurkoz. Eztabaidaren haritik tiraka
bertze kontu batzuk agertuko dirateke, agian. Momentuz, honat hemen 2007ko
urtarrilaren 25ean izkiriatu nuèn idazlana. Mikel Erro ezizenaz sinatu nuen,
klandestinitate garaiak baitziren. Mikel Erro nik EGINen idazteko erabiltzen
nuèn seudonimoa izan zen, 1989-1992 urteetan. Izengoiti hori aski ezaguna izan
zen Ezker Abertzalearen baitan.
Idazki hau lehenago argitaratua izan da blog honetan, 2012ko abuztuaren 27an, hain zuzen ere. Jendearekin solasean ohartu naiz ez dela bat ere ezaguna, eta merezi duela berriz argitaratzea, zazpi urte hauetako balantzea egin ahal izateko, eta irakurle guztiek oraingo egoera baloratzeko, nork bere iritzia osa dezan.
Erran bezala, testu honen zazpigarren urteurrenean, hilaren 25ean, idazki luzea argitaratuko dut, gaur egungo koiunturari buruzkoa. Anartean, hona hemen duela zazpi urte nituèn gogoeta eta pentsamenduak. Praxi iraultzaileak erranen du zuzen ala oker nenbilen...
Azpimarrak eta testuko gainontzeko ezaugarri bereziak nik gaur egun, zazpi urte ondoren, egindakoak dira.
Idazki hau lehenago argitaratua izan da blog honetan, 2012ko abuztuaren 27an, hain zuzen ere. Jendearekin solasean ohartu naiz ez dela bat ere ezaguna, eta merezi duela berriz argitaratzea, zazpi urte hauetako balantzea egin ahal izateko, eta irakurle guztiek oraingo egoera baloratzeko, nork bere iritzia osa dezan.
Erran bezala, testu honen zazpigarren urteurrenean, hilaren 25ean, idazki luzea argitaratuko dut, gaur egungo koiunturari buruzkoa. Anartean, hona hemen duela zazpi urte nituèn gogoeta eta pentsamenduak. Praxi iraultzaileak erranen du zuzen ala oker nenbilen...
Azpimarrak eta testuko gainontzeko ezaugarri bereziak nik gaur egun, zazpi urte ondoren, egindakoak dira.
BORROKA
DA BIDEA,
ATXIK
ETA JO AITZINA!!!
Idazki honen helburua
Euskal Herriko egoera politikoaren azterketa
egitea da. Hamabi tesietan oinarritu dugu geure analisia:
1.- Gure abiapuntua, klase borroka eta
oro har botere harremanen azterketa da. Hori egin gabe ez baitago egoera
ulertzerik. Euskal Herria, eta zehazkiago, Euskal Herri Langilea (hemendik
aitzina EHL) bi estatuk zapaltzen dute: Espainia eta Frantzia. Bi estatu horiek
mendez mende eraiki dituzte klase zapaltzaileek, forma desberdinak emanez.
Azken berrehun urteotan Nazio-estatu bilakatzen saiatu dira, gure Herriaren
izatea bera kinka larrian jarriz.
2.- Estatu espainolari dagokionez,
1931-1939 ziklo iraultzailea suntsiturik, oligarkiak berrrogei urteko diktadura
faxista (nazionalkatolizismo frankista) ezarri zuen. Oligarkia horrek
berak Monarkia borboitarra berrezarri
zuen 1975-1978 urteetan, funtsezko botere egiturak aldatu gabe: zapalkuntza
kapitalista eta espainolak ez diren Herri eta Nazio guztien ukazio eta
asimilazioa. Horixe da, hain zuzen, 1978ko Konstituzioak bermatzen duen egoera
zapaltzailea.
Bergauza erraten ahal dugu Estatu frantsesari buruz: V Errepublikak
zutik mantendu zituen nazionalismo etnozida frantsesaren bi zutabe horiek.
Bi estatuetan beraz, ez dago guretako zinezko demokraziarik. Zeren eta autodeterminazio eskubidea baita zinezko demokrazia eta askatasunaren oinarri eta ardatza. Ukazio honek behartu zuen EHL borroka armatuari berriz ekitera Gerra Handia (1936-1945) bukatu ondoren.
Bi estatuetan beraz, ez dago guretako zinezko demokraziarik. Zeren eta autodeterminazio eskubidea baita zinezko demokrazia eta askatasunaren oinarri eta ardatza. Ukazio honek behartu zuen EHL borroka armatuari berriz ekitera Gerra Handia (1936-1945) bukatu ondoren.
3.- Haustura demokratikorik ez da izan
beraz, ez Frankismoarekikoa, ezta Jakobinismoarekikoa ere (Jakobinismoa erraten
diogu nazionalismo frantses inperialista eta etnozidari, historikoki
nazionalismo espainolaren iturri eta eredua izan dena). Iazko martxoan Nazio
Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileak aldarrikatutako su-etenak
egoera honetan eragin nahi zuen, prozesu demokratikoa irekiz eta zabalduz
Euskal Herrian. Hau da, urte luzetako borrokaren ondorioz, haustura
demokratikoa erdietsi bi estatuetan, urratsez urrats. Etapa honen helburuak
argiak dira: Autodeterminazioa, Amnistia eta Nafar Lurraldeen Birbatasuna (Hego
eta Iparraldeko erritmoak kontuan hartuz)
4.- Prozesu honek, gure ustez, haustura
demokratikoa eragin behar du bi estatu zapaltzaileetan. Berez eta beraz, prozesuak
demo-kratikoa izan behar du, hitzaren zentzu sakon eta etimologikoan, hau da Herri
Boterean oinarritutako prozesua, non EHL autodeterminatuko den, bukaeran
Independentzia eta Sozialismoa erdietsiz eta zapalkuntzarik gabeko Herria
osatzeari ekinez. Hots, prozesu iraultzaile iraunkorra, etenik gabea, fase
desderdinak ukanen dituena: demokratikoa, sozialista, utopista (komunista,
nahiago bada.) Haustura demokratiko hau bi estatuetako Herri eta klase zapaldu
guztiek erdietsi behar dute, ezinezko baita bertzenaz. Hau da, Euskal Herri
Langilearen borrokak bidea urratzen du gainontzeko Herri Langileendako, Euskal
Iraultza Europako Iraultzaren abangoardia bilakatuz de facto.
5.- Gogoeta honek erakusten digu iazko
martxoan abiatu zèn prozesu demokratikoaren zinezko tamaina eta neurria. Eta
honek argitu eta azaltzen ahal digu bederatzi hilabeteotan ezagutu ditugun
krisi eta kontraesanak. Zeren klase sozial guztiek beren interesen arabera
jokatu baitute prozesu honetan, nork bere kontzientzia mailaren arabera,
jakina. Eta hortxe berean kausitzen da gakoa, bi oligarkiek maila handia
erakutsi dutelakotz. EHLak, aldiz, kontzientzia lausoa.
6.- Oligarkia frantses eta espainolak ez
dira bloke homogeneoak: beren baitan talde,frakzio eta korronte diferenteak
ageri dira. Laburbilduz eta sinpletuz, bi joera nagusi nabari dugu:
A.- Oligarkia kontserbadorea
eta yankizalea, AEBetako multinazionalei lotua
eta Estatu sionistari hertsiki atxikia.
Oraingo ofentsiba inperialista orokorraren
aldekoa, erabat unilateralista.
B.- Oligarkia liberal eta europazalea,
Europako Batasuneko interes inperialistei
lotuagoa, ofentsiba horrekin taktikoki kritikoa eta Inperio kapitalistari buruz ikuspegi
multilateralagoa duena.
Erabateko sinplekeria litzateke bi joera horiek alderdi zehatz batzuekin
identifikatzea, bainan uste dugu aise ikus eta koka daitezkeela bi joerok
egoera politikoan. Geroko txosten baterako uzten dugu azterketa xehe eta
zehatzagoa.
7.- Nazio Askapenerako Euskal Erakunde
Sozialista Iraultzaileak bere su etenaz abiatu eta irekitako prozesuak klase
eta botere harreman sare konplexu honetan eragin zuen, burgesia eta beren
sateliteetan jarrera diferenteak sortuz:
A.- Oligarkia yankizaleak kontrako
jarrera zorrotza hartu zuen, Euskal Herriaren
erabateko derrota bilatuz, 1937koaren neurrikoa.
B.- Oligarkia europazaleak ENAM
eta oro har EHLren errendizioa bilatzeari
ekin zion, itxura negoziatuarekin, nazioarteko gainontzeko ereduak aplikatuz.
Bi oligarkien joera hauek helburu berbera
xerkatzen dute, bistan denez, baina tresna eta baliabide desberdinekin.
Kontraesan eta ñabardura horiek biziki garrantzitsuak dirateke geroan, prozesu
demokratikoa indartzen den neurrian oligarkiaren baitako arrakaldura horiek
areagotuko baitira, lehertu arte
8.- Azken bederatzi hilabeteotan bi
taktika aplikatu dute aipatutako oligarkien frakzioek. Estatu espainolari
dagokionez, bi bloke agertu dira: bata PPk politikoki ordezkatzen duena,
bigarrena PSOEk gidatzen duena (bere mende hartzen ditu Estatu espainoleko bertze
nazioetako burgesia erregionalista eta autonomisten ordezkari politikoak:
CiU,ERC/BNG/PNV,EA, NaBai/CC...).
9.- PSOEko Gobernuak ez du bete
hitzartutako hiru baldintzak: errepresioaren etena, ezker abertzalearen
iharduera politiko normalizatua eta Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen
gaineko adierazpen instituzionala. Erabat koherenteki jokatuta, denbora galtzen
aritu da etengabe, eta aldi berean errepresioa gogortu eta areagotu du arlo
guztietan, balizko amoremate, umiliazio eta errendizioa bilatuz. Helburua, ENAM
sistemaren baitan integratzea, jakina. Bertzalde, oso seriotan hartu behar da
iazko ekainean Rajoy neofrankistak Zapaterori errandakoa, Estatua ez zuela
ordezkatzen, alegia. Honek erakusten digu oligarkia frankistak, Monarkiak
barne, ez duela PSOEren taktika inolaz ere onartu. Areago, ahal duen guztia
egiten ari da PSOE eta berak ordezkatzen duen burgesiaren zatia gobernutik (ez
boteretik, jakina) kentzeko.
PSOEren jokabidea guztiz logikoa da beren
klase ikuspegitik. Kontuan hartu behar dugu mugimendu iraultzaile askoren
jokaera Sobiet Batasunaren sistema hondoratu zenetik. Adibide xumeak jartzeko:
Ertamekikako Iraultzak (Nikaragua, El Salvador, Guatemala) Hegoafrika,
Irlanda... Inperialismoak negoziazio prozesuak abiatu zituen orduan mugimendu
iraultzaileak indargabetu eta neutralizatzeko, sisteman integratuz eta herri
borrokak suntsituz. Emaitzak denen bistan dira, zorigaitzez.
10.-Ez da harrigarria bi oligarkiek
eskura izan duten guztia erabili izana Euskal Herriaren prozesu demokratikoa
gelditzeko nork bere eran eta taktikan. Guztiz logiko eta ulergarria da.
Ulergaitza dena da ezker abertzaleko zuzendaritzaren jarrera. Militantziari ez
zaio argi eta garbi azaldu prozesuaren tamaina estrategikoa. Eta hori, gure
ustez, ildo politiko erreformista (edota sozialdemokrata, nahiago bada) baten
ondorio zuzena da. Perspektiba falta ikaragarria, eta aldi berean, kezkagarria.
Ildo erreformista honen alde Irlandako
adibidea aipatzen da behin eta berriz, eta hori paradigmatikoa da, zeren
adibide argiena baita nola borroka iraultzaile-independentista bat
indargabetzen ahal den sistema inperialistan integratzeko. Inperialismoa ez da
aise tronpatzen ahal, eta aski da ikustea hamar urte honetan Irlandako
independentzia, birbatasun eta sozialismoaren aldeko borrokaren bilakaera
ohartzeko Europako kapitalismoak behar duen “bake soziala” nola erdietsi den
Eiren.
Hau guztia erratea erabat autokritikoa
da, idazten ari denak gertaera hauetan parte hartu izan baitu. Eta era berean
hagitz mingarria Bainan egiari bizia
zor!
11.- Iraultzaren aukera baztertzen den heinean, sistema kapitalista eta inperialistan integratzea bertze biderik ez zaigu gelditzen.
Hori bai, ahalik eta baldintza hoberenetan. Bainan hori ameskeria da gure egoera geopolitikoan!
Ez dugu zalantzan jartzen hori egiten ari
direnen borondate ona, horietako aunitz lagun eta adiskide baititugu. Bainan
aitzina jotzeko baldintza, kritika eta autokritika dira, ez dago bertze
biderik. Halaber, espero dugu idazki hau ere kritikatua izanen dela. Agian bai!
Burdin eta altzairuzko logika horren
baitan ulertu behar da Batasunaren deia Ibarretxeren manifara joateko. Eta are
gehiago azken aste hauetako adierazpen
argigarriak, hala Arnaldorenak nola Rafa Diezenak ere. Eta ildo berean kokatzen
ditugu ekainaren 30eko Zapateroren adierazpenaren balorazio baikorra, edota
Entzutegi Naziaren aurrean izandako jarrera gorabeheratsua.
Gure hipotesia da Ezker Abertzalearen zati handi bat logika erreformista eta sozialdemokratan barnatu dela, eta gertaera honek azaltzen dituela azken hilabete hauetako joera kontraesankorra.
Zeren Madrilgo ekintza ondoren, eta honek sortu zuèn krisia aztertuz argiro dakusagu Ezker Abertzalearen baitan bi joera politiko diferente nabarmendu dela. Noraino eta etsaiek berek ozenki aldarrikatzeraino.
Gure hipotesia da Ezker Abertzalearen zati handi bat logika erreformista eta sozialdemokratan barnatu dela, eta gertaera honek azaltzen dituela azken hilabete hauetako joera kontraesankorra.
Zeren Madrilgo ekintza ondoren, eta honek sortu zuèn krisia aztertuz argiro dakusagu Ezker Abertzalearen baitan bi joera politiko diferente nabarmendu dela. Noraino eta etsaiek berek ozenki aldarrikatzeraino.
12.- Gure ustez, borroka
ideologiko-organizatiboa abiatu behar dugu gaur egun, aipatu ildo
erreformistari aurre eginez eta militantziari arazoak argi eta garbi azalduz.
Eta bidenabar gure sustengu eta elkartasuna adieraziz Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileari, uste baitugu ildo iraultzaileari zintzoki eusten diola. Kritikak kritikak eta ñabardurak ñabardura, euskal iraultzaile guztiok batera jokatu behar dugu egoera larri honetan.
Honen guztiaren ondorioz, hiru eginkizun zehaztu nahi ditugu euskal iraultzaileondako:
Eta bidenabar gure sustengu eta elkartasuna adieraziz Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileari, uste baitugu ildo iraultzaileari zintzoki eusten diola. Kritikak kritikak eta ñabardurak ñabardura, euskal iraultzaile guztiok batera jokatu behar dugu egoera larri honetan.
Honen guztiaren ondorioz, hiru eginkizun zehaztu nahi ditugu euskal iraultzaileondako:
1.-
Arlo teorikoan, hil ala biziko afera da teoria iraultzaile guztien
indartzea. Dela marxismoa, dela komunismo libertarioa, feminismoa,
ekologismoa... “Teoria iraultzailerik gabe ez dago mugimendu iraultzailerik”
zioen Leninek. Gaur egun hori da, gure ustez, euskal borrokalarien hutsunerik
gorriena. Guri dagokigunez, 1991an lehen aldikotz plazaratu genuèn
hipotesi-proposamen teorikoa (materialismo utopikoa, alegia) garatu eta
sakontzeko engaiamendua hartzen dugu, urtebeteko epean. Halaber, Euskal
Iraultzaren bidean estrategia zehazteko konpromisoa ere hartzen dugu geure
gain, bortz hilabete barru.
2.-
Antolakuntza arloan, gaur egun diren erakunde eta antolakunde guztiak
indartzeaz gain, euskal iraultzaileen koordinakunde iraunkorra antolatzea
proposatzen dugu, emeki-emeki nagusitzen ari den ildo erreformistari aurre
eginen diona.
3.-
Borroka arloan, herri borroka guztiak areagotzea da gure eginkizuna, nork bere
tokitik eta militantzia esparrutik. Helburu nagusia, Euskal Nazio Askapenerako
Mugimendua berreraikitzea da, Euskal Herri Langilearen kontzientzia
iraultzailea indartuz eta zorroztuz.
Izan ongi eta lotu
borrokari!!!
Gora Euskal Herri
Langilea!!!
Gora Euskara Ta
Askatasuna!!!
Gora Euskal
Iraultza!!!
Euskal Herrian,
2007ko urtarrilaren 25an.
Euskal Gazteria iraultzailearen aldeko
borroka eguna.
Mikel Erro.
Mikel Erro.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina