URRIAREN 21ean ...
BOZKA IRAULTZAILE!!!
IRAULTZA ALA HIL!!! 
 
 
 AURRERA LANGILERIA!
BAKE FALTSUARI GERRA!
BLOGAREN ADIERAZPENA:  
Marx eta Engels-ek (baita Lenin-ek ere)
 maisuki agerian utzi zuten zibilizazio, demokrazia eta parlamentarismo 
burgesaren klase izaera. 
Hau da, edozein Estatu burges, “demokratikoena”
 izanda ere, gehiengo langilea zapaltzeko kapitalisten tresna besterik 
ez dela. 
Diktadura burgesaren aurpegi hau, klase zanpatuak urte jakin 
batzuetatik behin klase jabeen zein elementuek zapalduko duten 
aukeratzean datza.  “Sufragio unibertsala” herrialde kapitalistetan, 
burgesiaren antolaketa ekonomikoak eta bere gainegiturak
 langilerian sortzen duen alienazioa neurtzeko besterik ez du balio. Hau
 honela mantentzen da ikara burgesa bere ordena mantentzeko aski denean;
  langileriak bere borroka era antolatuan burgesiaren ordena uzkailtzeko
 hasten duenean, faxismoa “agertzen” da.  Inperialismoaren garaian, 
kapital finantziarioa kapital industrialarekin batu den garaian, 
kapitalismoaren azken maila den garaian, eraso inperialisten garaian,
 krisi ekonomiko gero eta handiagoen garaian, gaur egungo garaian, 
parlamentu burgesa kapitalisten klase-diktadura zaintzeko tramankulua 
besterik ez dela argi geratzen da.

Gaur egun bizi garen egoera, ez da inolako egoera berria. Kapitalismo inperialistaren ohiko jokabidea da (Ongizate Estatuarena sinetsi zenuten? JAJA, inperialistek ezin dute mantendu beren produktuei irteera emateko zorrek eta zorrek sorturiko”mendebaldar” bizimodua, eta agur goxokia): beren botere azpiratzailea onartzen ez dutenen erahilketa masiboak, beren egitura ekonomiko baztertzailera egokitzen ez direnak gabeziarantz bideratzea, langabeziara, etxetik kaleratzea, lunpenera… beren mundu ikuskera faltsuaren aurka adierazten direnen aurkako errepresio kupidagabea eta herri heroien lagunen kontrako bortizkeria
 ankerra… eta hori guztia espainiarra bezalako Estatu filo-faxista 
batean.  
Espainiar Estatu burgesa ez da inoiz “demokratikoa” izan, ez 
burgesa izateagatik soilik, baizik eta honek eraikitako gainegitura 
guztia balio kontra-herrizaleetan eraiki delako. Hortxe dugu “Ley de 
Partidos”, frankistek eratuta Konstituzioa onartzen ez duten eta 
aldaketak egiteko benetako nahia eta posibilitatea duten Alderdi eta 
mugimenduak ilegalizatzeko sortua, de facto edozein proiektu 
iraultzaile ilegal bihurtzen duena. Berez erregimen kapitalista batean 
estua den askatasun politikoa gehiago itotzeko helbururekin egiten 
dituzte legeak gaur BEREN parlamentuan… beraz txantxa kaskarra da legedi
 espainiarrari men egin ostean “ezkertiar” gisa aurkeztea.
Salbuespen egoera honetan kokatu behar ditugu urriaren 21eko hauteskundeak (soilik Euskal Herriko mendebaldean emango direnak) .
Hauetara aurkeztuko diren burgesiaren alderdi nagusiak ondorengoak dira:
PSOE, Felipe Gonzalez falangista eta hiltzaileak CIAren 
aginduetara eta Carrero Blancoren zerbitzu sekretuen laguntzaz, 
Suresneseko Kongresuan sigla “historiko” batzuetaz jabetu eta alderdi 
frankistaren zatiketaren ataletako batean
 bihurtu ostean, “langilezale” eta “ez-espainolista/ez-euskaltzale” 
papera jokatzen duen alderdi sozialfaxista eta inperialista.
PP, burgesia handi faxista eta espainolistaren alderdi 
nagusia, eliza katolikoarekin eta inperialismo yankiarekin harreman 
estuak dituena. Alderdi frankistaren zati “gogorra”, Euskal Herri 
Langilearen errepresio kupidagabean bere lagun PSOE bezainbeste egin duena. Bestelako taldexka ultra-eskuindarrekin harremanak ditu ( askotan diruz laguntzen dituenak).  
PNV, burgesia -handi “euskaltzalearen” alderdia, PP/PSOE 
tirabiren aurrean “lurraldekoa” burges-ttipi eta alienatu 
anti-komunisten begietara aurkezten dena. “Trantsizio garai”tik aurrera hierarkia inperialistaren barnean posizioak lortuta, beren etsai nagusia Euskal Herri Langilearen antolakuntza iraultzailea da, azken urteetan ongi baino hobeto erakutsi duten bezala.
EH BILDU, otegisten eta burgesia-ertain “euskaltzalearen” plataforma, Euskal Herri Langilearen sektore iraultzaile eta borrokalarienak burgesia inperialistaren ordena zapaltzailea onartzera bultzatu dutenak (-zertarako balio du marxismo-leninismo hori? –Ba hau ekitideko!). Goitik-beherako mugimendu burgesen eran,
 GEZURREZ beteriko propagandaz (nola esan ditzazakete programan esaten 
dituztenak, denok ezinezkoak direla dakigunean?)  herri langilea irabazi
 nahi dute, inperialismo anglosaxoiarekin batera Euskal Herrian “Pax 
Romana”(bake faltsua!) ezarri nahiean. Ordainean burgesiak kudeatutako 
Estatu pro-inperialista eta kapitalista eraikitzen utziko dietelakoan…. 
JAJAJAJA!
Eta gainerako alienatuen taldetxo pro-kapitalista “berdeak”, “animalistak”, “humanistak”…
 
 
Egoera honen aurrean inoiz baino gehiago beharrezkoa da 
Langileriaren Alderdia, Mota Berriko Alderdia, Alderdi leninista, 
Alderdi Komunista, marxismo-leninismoaren ideologia zientifiko-politiko 
hilezkorra bere egiten duen eta honetaz baliatuz Sozialismoaren aldeko 
borroka aurrera eramaten duena. Masak Kapitalaren aurkako gatazkan 
garaipenera bultzatuz (betiere behargin klasearen pentsakerari  irmoki eutsiz),
 etorkizun komunistaren oinarriak borrokan finkatzen dituena. Baina 
edozein herrialdeko langile ordezkatzen duen Alderdi hau ez da Euskal 
Herrian airetik sortuko, iraultzaileen egitekoa da honi gorpuzkera 
ematea. Kapitalak era guztietako alienazioak sortzen ditu (nahita eta 
nahigabe) langileak beren egiteko Historikotik aldenduarazteko, baina 
baita honen funtsa ulertzeko baldintzak sortu ere. Marxismo-leninismoaz,
 herrialde guztietako behargin borroken esperientzien sintesia eta 
Iraultza Sozialistaren garaipenerako gida dena, lortu behar da Euskal 
Herri Langilearen gehiengoa klase-kontzientzia bereganatuz bere etsaien, gizateriak ezagutu duen klase ankerrenaren eta bere ordezkarien aurka kolpeak zuzen jo ditzan, tara kapitalista eta joera burges-ttipi guztien gainetik, Euskal Estatu Sozialista Birbateratu eta Euskalduna eraikitzeko bidean.
05 octubre 2012
EH Alderdi Komunista llama al voto nulo
14 octubre 2012
 
  
Beraz, nahiz eta ez izan estrategikoki baliagarria Euskal 
Herri Langilearentzat, bozka nuloa erantzun bat izan daiteke iruzur 
burgesaren kontra. Horregatik blog honek  Euskal Iraultza Sozialista eta ESI taldea blogek deitutako bozka nuloaren (geroago EHAK m-l eta beste batzuk
 bat egin zutena) alde egiten du, sistema kapitalistaren eta honen 
zapalketa tresnen aurkako erantzuna era aktiboan bideratzeko keinu gisa.
Urriaren 21ean… bozka iraultzaile!
IRAULTZA ALA HIL!
 
  
  
 

 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina