SORTU ALDERDIA SERIOTAN ARI DA?
Badirudi baietz...
SORTUREN iritziz,
"baldintza nahikoak" daude
gatazkaren konponbiderako
elkarrizketa prozesu bat gauzatzeko
Gatazka behin betiko gainditzeko "gehiengo
sozial eta politikoak" egin duen apustua, eta agertu duen konpromisoa
nabarmendu dute Amaia Izkok eta Pernando Barrenak.
Berria.info 2013-03-21 - 11:49:43
Gehiengoa gatazka
gainditzeko prest egon arren, "Madrilen agindupean normalizazio politiko
eta demokratikoan edozein urrats oztopatu nahi duen gutxiengo bat"
badagoela gogorarazi dute Sortuko kideek, gaur Donostian egindako
agerraldian. Hala ere, Barrenak eta Izkok esan dute "Estatuaren blokeo
estrategia" ez dela ari bere helburuak lortzen.
Gatazkaren konponbide osorako elkarrizketa prozesu bat gauzatu ahal
izateko baldintzen artean aipatu dituzte Aieteko Adierazpenak
zehazturiko bide-orria, Europa eta Europatik kanpoko hainbat Herrialdek Euskal Herriak duen gatazkari amaiera "modu ordenatu batean
emateko laguntza" eta ETAk adierazitako "borondate irmoa". Alderdiak,
gainera, "bere prestutasun eta borondate osoa" agertu du konponbidearen
aldeko ekimen guztietan ekarpenak egiteko.
Sorturen arabera, gizarteak "espazio barneratzaileak" nahi ditu,
indar politiko guztien arteko oinarrizko adostasunak lortzeko eta bake
eta demokrazia marko bat egonkortzeko. Horregatik, konponbide prozesuan
"protagonista nagusia" gizarteak izan behar duela berretsi du Sortuk,
"gatazkaren esparru geografiko eta sozial osoan". Azkenik,
ezinbestekotzat jo dute eragile guztiek "gatazkan izandako ardura"
onartzea, "inposaketa eta eskubide urraketa" gainditzea eta elkarrizketa
politikoari ekitea.
Gertaera ezberdinok Herri honek azken urteotan bizi duen errealitatea islatzen dutela deritzo SORTUk: gatazka politikoaren behin betiko gaindipenerako gehiengo sozial eta politiko baten apustuak, borondateak eta konpromisoak sorturiko errealitatea. Bainan ere berean, Madrilen agindupean normalizazio politiko eta demokratikoan edozein urrats oztopatu eta saboteatu nahi duen gutxiengo batek baldintzatu nahi duen errealitatea.
Gertaera jakin batek ikuspegi orokorra estal dezakeen egoera honetan, SORTUk adierazi nahi du baldintza nahikoak badaudela gatazkaren konponbide osorako elkarrizketa prozesu bat gauzatzeko, bere osotasunean eta bere ondorio guztiekin:
• Aieteko Adierazpenak zehazturiko bide-orri bat badago.
• Europa eta Europatik kanpoko hainbat Herrialdek Euskal Herriak bizi duen gatazkari amaiera modu ordenatu batean emateko laguntza eta prestutasuna azaldu dute.
• ETAk adieraziriko borondate irmo bat dago, gatazkaren ondorioen inguruko elkarrizketak abiatzeko Estatu espainiar eta frantziarrarekin.
• Gehiengo sozial bat dago elkarrizketa begi onez ikusteaz gain, eragile guztioi ardura exijitzen diguna. SORTUren ustea da Euskal Herrian emandako aldaketa ulertzeko Estatuaren eta bere klase politikoaren ezintasuna medio, Estatuaren blokeo estrategia ez dagoela bere helburuak lortzen ari. Herri honek argi du aitzakia eta blokeoaren faseak amaitu egin behar duela eta euskal jendartearen borondatea ezin dela gutxietsia eta boikotatua izan.
Euskal jendarteak espazio barneratzaileak nahi ditu, indar politiko guztien arteko oinarrizko adostasunak lortu eta bake eta demokrazia marko bat egonkortu dadin.
Euskal jendarteak apustu eta borondate argia du eta SORTUk erabateko konbentzimendua du: konponbidearekiko babes sozialak eta nazioartetik komunitatearen lana erabakigarriak izango dira prozesuaren egungo parametroak mugiarazteko.
Ondorioz, SORTUren iritziz euskal jendarteak izan behar du konponbide prozesuaren protagonista nagusia eta era berean, aurreko astean buruturiko Foro Sozialean argi ikusi bezala, nazioartetik jasoko diren ekarpen zein esperientziak garrantzi handikoak izango dira prozesuaren garapenerako. Zentzu horretan, konponbide prozesua gatazkaren esparru geografiko eta sozial osoan burutu behar da.
Prozesuak ezinbestekoa izango du, egia osoaren ezagutze eta eragile guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea; Estatuen aldetik ematen den inposizioa eta eskubide urraketa gainditu beharko du eta gatazkaren konponbiderako elkarrizketa politikoa ezarri beharko du, Euskal Herrian pairaturikoa ez errepikatzeko berme gisa.
Azkenik, SORTUk bere prestutasun eta borondate osoa adierazi nahi du konponbidearen aldeko ekimen guztietan ekarpen burutzeko, bai izaera sozialeko horietan, bai eta instituzio ezberdinetan garatuko diren horietan.
• SORTUren iritziz, gatazka politikoaren eta bere ondorioen inguruko egia osoa ezagutzea ezinbestekoa da. Egia jakitea beharrezkoa da gatazka egoera batetik konponbide agertoki batera igarotzeko.
• Horrela, ezinbestekoa da indar politiko guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea.
• GALek hildako Santi Brouard-en kasuak era argian adierazten du estatu aparatuek eta estatu ardurak izan dituzten eta egun dituzten alderdi politikoek gatazkan eta bere ondorioetan izandako ardura zuzenak.
• Zentzu horretan, euren ardura propioak saihestuz eta gatazkaren izaera eta Herri honek azken hamarkadetan pairaturikoa desitxuratuz arduraren zama etengabe SORTU eta Ezker Abertzalearengan kokatu nahi duten horien jarrera salatu nahi du SORTUk.
• Horrela bada, SORTUk dei argia luzatu nahi die indar politiko ezberdinei gatazkan zehar izandako jarduera eta ardurak onartu eta Euskal Herrian pariaturikoa errepika ez dadin berme gisa, gatazkaren konponbidea helburu izango duen elkarrizketa politikoari ekiteko.
HONA HEMEN SORTUk BERAK ERRANDAKOA BERE WEB ORRIAN:
Herri honek argi du aitzakia eta blokeoaren faseak amaitu egin behar duela
Created on Thursday, 21 March 2013 12:04
Azken asteotako agenda politikoa baldintzatu dute gertaera ezberdinek: Bake Prozesua indartzeko Foro Soziala, Giza Eskubideen Auzitegi Europearrean atzo izandako auzi saioa, EAE legebiltzarrean bake ponentzia eratzeko aurreko asteko saio antzua edota bihar legebiltzar horretan bertan burutuko den gatazkaren konponbidearen inguruko saio monografikoa.Gertaera ezberdinok Herri honek azken urteotan bizi duen errealitatea islatzen dutela deritzo SORTUk: gatazka politikoaren behin betiko gaindipenerako gehiengo sozial eta politiko baten apustuak, borondateak eta konpromisoak sorturiko errealitatea. Bainan ere berean, Madrilen agindupean normalizazio politiko eta demokratikoan edozein urrats oztopatu eta saboteatu nahi duen gutxiengo batek baldintzatu nahi duen errealitatea.
Gertaera jakin batek ikuspegi orokorra estal dezakeen egoera honetan, SORTUk adierazi nahi du baldintza nahikoak badaudela gatazkaren konponbide osorako elkarrizketa prozesu bat gauzatzeko, bere osotasunean eta bere ondorio guztiekin:
• Aieteko Adierazpenak zehazturiko bide-orri bat badago.
• Europa eta Europatik kanpoko hainbat Herrialdek Euskal Herriak bizi duen gatazkari amaiera modu ordenatu batean emateko laguntza eta prestutasuna azaldu dute.
• ETAk adieraziriko borondate irmo bat dago, gatazkaren ondorioen inguruko elkarrizketak abiatzeko Estatu espainiar eta frantziarrarekin.
• Gehiengo sozial bat dago elkarrizketa begi onez ikusteaz gain, eragile guztioi ardura exijitzen diguna. SORTUren ustea da Euskal Herrian emandako aldaketa ulertzeko Estatuaren eta bere klase politikoaren ezintasuna medio, Estatuaren blokeo estrategia ez dagoela bere helburuak lortzen ari. Herri honek argi du aitzakia eta blokeoaren faseak amaitu egin behar duela eta euskal jendartearen borondatea ezin dela gutxietsia eta boikotatua izan.
Euskal jendarteak espazio barneratzaileak nahi ditu, indar politiko guztien arteko oinarrizko adostasunak lortu eta bake eta demokrazia marko bat egonkortu dadin.
Euskal jendarteak apustu eta borondate argia du eta SORTUk erabateko konbentzimendua du: konponbidearekiko babes sozialak eta nazioartetik komunitatearen lana erabakigarriak izango dira prozesuaren egungo parametroak mugiarazteko.
Ondorioz, SORTUren iritziz euskal jendarteak izan behar du konponbide prozesuaren protagonista nagusia eta era berean, aurreko astean buruturiko Foro Sozialean argi ikusi bezala, nazioartetik jasoko diren ekarpen zein esperientziak garrantzi handikoak izango dira prozesuaren garapenerako. Zentzu horretan, konponbide prozesua gatazkaren esparru geografiko eta sozial osoan burutu behar da.
Prozesuak ezinbestekoa izango du, egia osoaren ezagutze eta eragile guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea; Estatuen aldetik ematen den inposizioa eta eskubide urraketa gainditu beharko du eta gatazkaren konponbiderako elkarrizketa politikoa ezarri beharko du, Euskal Herrian pairaturikoa ez errepikatzeko berme gisa.
Azkenik, SORTUk bere prestutasun eta borondate osoa adierazi nahi du konponbidearen aldeko ekimen guztietan ekarpen burutzeko, bai izaera sozialeko horietan, bai eta instituzio ezberdinetan garatuko diren horietan.
Gatazkan zehar izandako ardurak onartzeko deia luzatu die SORTUk gainontzeko indarrei
- Created on Wednesday, 20 March 2013 16:49
• SORTUren iritziz, gatazka politikoaren eta bere ondorioen inguruko egia osoa ezagutzea ezinbestekoa da. Egia jakitea beharrezkoa da gatazka egoera batetik konponbide agertoki batera igarotzeko.
• Horrela, ezinbestekoa da indar politiko guztiek gatazkan izandako ardura onartu eta aitortzea.
• GALek hildako Santi Brouard-en kasuak era argian adierazten du estatu aparatuek eta estatu ardurak izan dituzten eta egun dituzten alderdi politikoek gatazkan eta bere ondorioetan izandako ardura zuzenak.
• Zentzu horretan, euren ardura propioak saihestuz eta gatazkaren izaera eta Herri honek azken hamarkadetan pairaturikoa desitxuratuz arduraren zama etengabe SORTU eta Ezker Abertzalearengan kokatu nahi duten horien jarrera salatu nahi du SORTUk.
• Horrela bada, SORTUk dei argia luzatu nahi die indar politiko ezberdinei gatazkan zehar izandako jarduera eta ardurak onartu eta Euskal Herrian pariaturikoa errepika ez dadin berme gisa, gatazkaren konponbidea helburu izango duen elkarrizketa politikoari ekiteko.
OHARRA: Honetaz guztiaz pentsatzen dudana iruzkinetan agertuko dut. Momentuz SORTUren adierazpenak argitaratzera mugatu naiz. Geroago eginen dut honen guztiaren azterketa kritikoa. "Basque Peace Process" kolapsatzen ari da, eta jakina, aurrekoetan bezala, politiko profesionalek kea saldu nahi diote Euskal Herri Langileari...
Oraingo honetan beren helburua erdietsiko dute? Ala jendea bere lozorro demokratiko-erreformistatik esnatuko da? Geroak erranen! Geroak eta euskal iraultzaileon borrokak, jakina!!!
ERANSKINA:
GAUR BERTAN, MARTXOAREN 26an,
SORTUk EGINDAKO PRENTSAURREA:
KONPONBIDEARI BEGIRA
Konponbide proposamenei
Espainiak dien "mespretxua"
salatu du Sortuk
"Elkarrizketa, akordioa, eta bereziki,
demokrazia". Horiek dira gatazkak konpontzeko bide unibertsalak, Maite
Ubiriak azaldu duenez. Kurdistan, Kolonbia eta Eskoziako prozesuak
aipatu ditu adibide gisa.
Hodei Iruretagoiena 2013-03-26 - 13:38:14
Sortuk salatu du "gerra eta blokeo estrategian" dagoela tematua
Espainiako gobernua, eta "lubakitik atera" eta nazioarteko testuingurua
aztertzera deitu PP.
Izan ere, Sorturen nazioarteko koordinatzaile Maite
Ubiriak adierazi du "oinarri eta arau komun batzuk" badituztela
nazioarteko konponbide prozesu guztiek, bakoitzak bere "berezitasunak"
izan arren. Kolonbiako gobernuaren eta FARCen arteko elkarrizketak,
Kurdistanen PKK-k iragarritako su-etena —"Turkiako gobernuarekin
abiatutako negoziazio prozesuaren baitakoa", Ubiriak nabarmendu duenez—
eta Eskozian egitekoa den erreferenduma aipatu ditu.
Euskal Herrian ere nazioarteko kideek badute borondatea konponbide
prozesuan laguntzeko, Sortuko kidearen esanetan. Besteak beste, atzo
hamabi adituk plazaratutako adierazpena eta bihar Europako parlamentuan
izango den presoei buruzko mahai ingurua aipatu ditu horren erakusgarri.
"Nazioarteko komunitateak badaki prozesuak eta elkarrizketak ez dutela
alternatibarik", gaineratu du.
Euskal gizartea
eta nazioartea, "erabakigarriak"
Sortuko bozeramaile Amaia Izkok "elkarrizketa politikorako agertokia
saihestu" nahi duela leporatu dio PPri. Gainera, Izkok salatu du
horregatik daudela PP eta PSOE erabakitzeko eskubidearen aurka
"tematuta". Izkok gaineratu duenez, Espainiak helburu horrekin
erabiltzen du espetxe politika "kriminala" ere. Adibide gisa, Jabi
Martinez presoaren —'Parot doktrina' ezarri zioten 2010ean— lagunek pasa
den asteburuan izandako istripua ekarri du gogora. "Hori da EAJk
PPrekin eta PSOErekin adostutako oinarri etikoa", adierazi du. "Babes
soziala eta nazioarteko komunitatearen laguntza erabakigarriak izango
dira prozesuaren parametroak mugiarazteko", nabarmendu du Sortuko
bozeramaileak.
Hasteko, hona hemen polizia eta zerbitzu sekretuetako kide den "kazetari" espainol baten ezterketa. Gizon hau normalean oso ongi informaturik ibilki da, Burgesia espainolaren mertzenarioen iturrietatik, beti ere. Kontua da klase-etsaiaren ahotik aunitzetan egia agertzen dela, deformatua (klase interesen arabera, jakina), bainan hala ere jakingarria.
ErantzunEzabatuKontuan hartu, beraz, Euskal Herri Langilearen etsai baten irakurketa dela, har ezazue kontu handiz, baina lerro artean "irakurri":
"D. FERNÁNDEZ.
ETA ha entrado en una nueva fase. También el 'proceso' de intercambio de mensajes entre el Gobierno español y la banda a través de intermediarios. La cúpula etarra, su aparato político,se ha enrocado en unas líneas rojas que de momento no piensa cruzar. El Ejecutivo español, por su parte, no da los pasos que la dirección terrorista exige. Todo está, por tanto, en un punto muerto. Para algunos expertos consultados, "entramos en una fase peligrosa", lo que se ya se ha bautizado como "un final desordenado".
La dirección de ETA tuvo que abandonar Noruega a mediados de febrero precisamente por este enrocamiento. No se les expulsó.Sencillamente no se les renovo el permiso de estancia. En Oslo, 'Josu Ternera', Iratxe Sorzabal y David Pla, las tres cabezas visibles de ETA, han vivido (y recibido ayuda económica) durante algunas etapas de 2012 y 2013 mientras se reunían con la llamada comisión de verificación internacional, una comisión a la que el Gobierno de Rajoy no reconocía pero a la que escuchaba.
ErantzunEzabatuNoruega ha sido un fracaso. Por eso los tres etarras ya no están allí. Solo volverán si tienen algo nuevo que aportar. De momento, han huido con destinos desconocidos, aunque los servicios antiterroristas sabían que mientras no estaban en Oslo residían en dos ciudades de sendos países europeos. Fuentes solventes han apuntado a 20minutos.es que tras irse de Oslo hicieron escala en Suiza, donde se reunieron en secreto con el Centro Henri Dunant. Este centro de resolución de conflictos ya fue intermediario entre ETA y el Gobierno socialista de Zapatero.
Si se habla de presos, se habla de desarme
ErantzunEzabatuDe momento, la pelota está en el tejado de ETA. Ya sabe que el Gobierno no va a mover ficha. Y las posiciones que ETA ha traslado a los verificadores ponen todo el proceso en peligro. Lo que está claro es que la banda no va a anunciar una disolución de manera unilateral. El terreno que se pisa es pantanoso. ETA quiere hablar de presos, pero con el Gobierno. Y si habla de presos, hablaría entonces de desarme.
Los verificadores, por su parte, han pedido más gestos a la banda: por ejemplo que asuma la reinserción individual de sus presos y que se avance en el reconocimiento del daño causado a las víctimas. ETA sigue hablando de amnistías y en el capítulo de daño causado solo reconoce el de las "víctimas colaterales", como dijo hace unos días'Txeroki' (su último gran jefe militar) en un comunicado que leyó en un juicio.
El 20 de marzo será un punto de inflexión. Ese día, el Tribunal de Estrasburgo hablará de la'doctrina Parot'. El ministro del Interior, Jorge Fernández Díaz, ya ha advertido que si el Tribunal Europeo de Derechos Humanos decide derogar esta doctrina, muchos etarras sanguinarios quedarán en libertad y se generará una gran "alarma social".
¿Por qué esas posturas tan duras?
Algunos expertos consultados han mostrado su extrañeza por las posturas tan intransigentes de la actual dirección de ETA, "teniendo en cuenta que 'Josu Ternera' está a favor de la negociación y que Iratxe Sorzábal, por sus circunstancias personales, no ve con malos ojos una salida al proceso".
Iratxe Sorzabal tiene una hija llamada Lur que nació el 28 de agosto de 2009 en una clínica de la ciudad francesa de Annecy, en la frontera con Suiza e Italia. La niña, que este verano cumple cuatro años, es hija de Mikel Carrera Sarobe, alias 'Ata', el sucesor de 'Txeroki' al frente del aparato militar. Hoy está en prisión.
Pero a pesar de estos condicionantes, ETA sigue siendo exigente en sus mensajes: sigue hablando de que el Gobierno pida perdón por los GAL, de que se hable de víctimas en los dos bandos, de que las Fuerzas de Seguridad se vayan del País Vasco, de una salida para sus exiliados y como paso inmediato, el acercamiento de sus presos al País Vasco, es decir, el fin de la dispersión. Peticiones que el Gobierno no va a cumplir.
Fracaso de los verificadores
Lo que parece claro es que los verificadores no han cumplido sus objetivos, y según publicó el diario El País, habrían dado un ultimátum a ETA para que dé pasos importantes en su desarme. Si no se producen, los verificadores se disolverían.
Mientras, los servicios antiterroristas que trabajan fuera de nuestro país esperan órdenes porque la situación ha cambiado. Desde la llegada del PP, 40 etarras han sido detenidos, "porque han seguido en marcha las operaciones contra el aparato logístico-militar de la banda". Otra cosa ha sido la dirección política de ETA, que ha tenido, señalan las mismas fuentes, cierta "inmunidad policial" mientras se producía este intercambio de mensajes. ¿Qué pasará ahora?
En la actualidad se sabe que el aparato más fuerte de ETA es el de falsificación. Se sabe que ha recibido dinero, inversión con la que ha conseguido falsificar el DNI electrónico español. "Tienes unos 23.000 documentos falsos", señalan fuentes antiterroristas. También se sabe que ha conseguido duplicar documentos de estos países: Francia, Italia, Reino Unido, Costa Rica y México, lo que puede dar una pista de sus destinos.
Mientras, el presidente Rajoy ha desvinculado este miércoles en el Congreso a su Gobierno de la presencia etarra en Noruega. "No hemos negociado ni vamos a negociar", sentenció. "Lo único que esperamos es el anuncio de su disolución y después y siempre se aplicará la Ley. Es nuestra posición y es la de siempre".
OHARRA: informazio hau "Euskal Herria Sozialista" izeneko blogetik hartu dut. Nori berea!
Geroago idaztiko ditut gogoeta landuagoak, bainan argi dago Oraingo Ezker Abertzaleko zuzendaritza, aurreko prozesuatean bezala (Aljeriako elkarrizketak, Lizarra-Garazi, Loiola...) kea saltzen ari dela, bat ere erreala ez den egoera bat. Inperialismoak ETA eta Oraingo Ezker Abertzalea bere lakioan bildu du, eta xake mate hurbiltzen ari da, bere garaian, II Mundu Gerra ondoren, PNVri gertatu zitzaion bezala: ez dago "bake prozesurik", dagoena da errendizio umiliagarri baten ibilbide negargarria, Irlandan bezala, bainan are lotsagarriago, Inperialismo anglo-saxoia biziki inteligentea baita (horregatik menderatu du planeta hau erabat 200 urtez!) eta Inperialismo espainola, aldiz, ahulagoa eta zakarragoa (horregatik galdu zuten beren Inperioa hain fite...). Hau da, Oligarkia (neo)frankistak 1937koa bezalako derrota absolutua nahi du, Santoña eta guzti, Monarkiaren eta oro har erregimenaren egoera aski inestablea delakotz: krisi ekonomikoaren eraginez esnatzen ari den Langileria, Catalunyako mugimendu independentista, politiko profesionalen ustelkeria mugagabea, istema finantzarioaren kolapsoa, Europako Burgesia inperialistak (bereziki Alemaniako oligarkiak) ezartzen dizkieten baldintza ikaragarriak.... egoera ez dago Euskal Herrian kontzesioak egiteko, ezta hurrik eman ere! Egoera heldua da neofaxismo parlamentario bat abiatzeko, eta horretan ari dira egunero... Bitartean, zertan ari gara euskal iraultzaileok? Eskal Herri Langilea prestatzen ari gara datozen batailetarako?
ErantzunEzabatuOraingo Ezker Abertzalearen erreformismo sozialdemokrata kritikatzea biziki inportantea da, jakina, bainan aldi berean aski erraza. Zer egiten ari gara euskal iraultzaileok? (joera eta korronte guztietakoak: sozialista iraultzaileak, komunistak, feministak, ekologistak, komunista libertarioak, anarkistak, euskaltzaleak, independentistak, internazionalistak...)Euskal iraultzaileok biltzen ari ote gara alternatiba eta plataforma baten inguruan? Eztabaidatzen ari gara geure artean Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua berreraiki beharraz? Ohartu gara 60 urte ondoren agian tenorea iritsi dela Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzailea sortu, eratu eta zabaltzeko? Herri, auzo, hiri eta lantokietan Euskal Langileria prestatzen ari gara datozen gudaldi eta batailetarako? Euskal langileen klase kontzientzia indartzen ari gara lantegietan? 1931-2013 urteetako bilan eta balantze iraultzailea egina ote dugu, ENAMek egindako akatsak identifikatuz eta autokritikatuz? Honen guztiaren ondorioz, zuzentze eta hobetze neurriak, ildo politiko berria elaboratzen ari al gara? Gure formazio iraultzailea indartzen ari gara, Teoria Iraultzailea ikasi eta estudiatzen ari gara modu intentsiboan, Marx, Engels, Lenin, Stalin, Mao, CHE, Argala eta gainontzeko guztien testuak eta liburuak SISTEMATIKOKI irakurtzen, kolektiboki eztabaidatzen, egunero lantzen eta aztertzen eta garrantzitsuena dena, XXI. mendeko Euskal Herrian aplikatzen?
ErantzunEzabatuLagun eta burkideok! Galdera hauek irakurri badituzue, gustatuko litzaidake zuen erantzunak jakitea, zuen gogoetak, zuen hausnarketak, zuen pentsamenduak...
Egun hauetan, herri, hiri eta auzoetan plataforma bat zabaltzen ari da emeki-emeki eta eskuz esku, bi orrialdeko lantxo labur bat, euskal iraultzaileok ildo antikapitalista eta inedependentista elkartzeko ekimen bat. Hona hemen bere lehendabiziko paragrafoa:
ErantzunEzabatu"Euskaldun iraultzaileak gara, eta iraultzaile euskaldunak. Gure helburua, Euskal Herri Langilearen erabateko emantzipazio eta askatasuna da, eta zehazkiago, Euskal Langileriarena, klaserik gabeko Euskal Herrian. Hori lortzeko, zapalkuntza guztiak suntsitu nahi ditugu, eta bereziki botere zapaltzaile hegemonikoa den kapitalismoa, gainontzeko menderakuntza zaharragoak (eta sakonagoak) ahantzi gabe: patriarkatua, etnozidioa, arrazakeria, ekozidioa... Mendez mende txirikordatu diren zapalkuntza sare konplexu horiek gaur egun Inperialismoan integratu dira. Euskal Iraultza Sozialista egitea da gure xedea, beraz, euskal langileok Euskal Herri birbatu, independente, sozialista eta euskalduna eraikitzea."
Oraingo Ezker Abertzalea errotik eta sakonki kritikatzea beharrezkoa, ezinbestekoa da. Bainan aldi eta alde berean, euskal iraultzaileon alternatiba teoriko, politiko eta organizatiboa eraiki behar da. Zuri, irakurle, egiten dizudan galdera zuzen eta frontala hauxe da: Zertan ari zara? Nola baloratzen duzu hau guztia?
Zuen erantzunen zain, besarkada bero bana denedako!
Fermintxo
Aupa, jende, oraindik ez du inork fitsik ere erran! Animatu eta ekin eztabaidari!
ErantzunEzabatuIep,
ErantzunEzabatuBueno nere aldetik zertxobaitetan ari naiz. Eztabaidak pizten laguntzeko, behar zinuke jarri "Azken iruzkinak" atal bat blogaren eskuineko zutabean, bestela ikusezinak geratzen baitira!
Aupa, lagun anonimoa! Blog honetan agertzen diren iruzkinen berri instantean jasotzeko, aski duzu eskuineko lerroan, beheiti-beheiti agertzen den "Harpidetza" sailean, "Entrades" eta "Comentaris" sakatzea. Batak harpidetuko zaitu testu eta artikulu berrien berri ukaiteko, eta bertzeak iruzkin berrien berri izateko. Ni informatikan arras analfabetoa naiz, eta ez dakit horrek funtzionatzen ote duen, bainan horretarako paratu nuen hor. Erranen didazu ea egiazki ibilki denentz...Bertzalde, blogaren lagun ere izaten ahal zara, momentuz hiru adiskide eta burkide bertzerik ez dira, bainan uste dut haiek blogaren berri hartzen dutela haien posta elektronikoan...
ErantzunEzabatuBesarkada handi bat eta nahi duzun artio!
Gaur ETAk agiri bat plazaratu du eta bertan ikusten da Bake Prozesua izorratuta dagoela erabat, ez dagoela akordiorik, ez hitzarmenik, ez bide-orririk, ez kristorik ere. Zer egin behar degu guk? Besoak gurutzatuta esperoan egon? Ez al da mugitzeko ordua iritsi? "Zutik Euskal Herria"ren alde agertu ziren haiek zer diote orain? "Mugarri" ezkutatu zigutenak zertan ari dira orain? Nora goaz? Ez al degu berriz ere eztabaida estrategiko bat egin behar ezke abertzalean? Ze egoera franko aldatu da azken hilabeteetan. Eta presoak? Atzo Sevillako presoak gose greban, senideen istripuak, jipoiak, isolamendua, desorientazioa... Urtebete daramagu borroka armatua betirako bukatu zela... Nik pentsatu nuen Gobernuak zerbait egingo zuela, ez dakit, jestu bat sikiera... Presoak ez dituzte ezta hurbildu ere! Ez det esaten Euskal Herriratu, kia!, hurbildu ere ez dituzte egiten... Adarra jotzen digute ederki, eta gu bitartean, prentsaurreak egiten eta hitz politak esaten...
ErantzunEzabatuUste det garaia dela esnatzeko eta fundamentuzko eztabaida bat bultzatzeko ezker abertzalean, bestela ez goaz inora. Bueno, bai, derrota izugarrira, zeren, zertarako nahi degu hainbeste zinegotzi eta parlamentario edukitzea, gero gure presoak lehen bezain izorratuta badaude?