LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/22

ELA : erreformismo sindikalaren mugak




AIZUE!!!


ARAZOA EZ DA NEOLIBERALISMOA,
ARAZOA EZ DA ESPEKULAZIOA,
ARAZOA EZ DA AUSTERITATEA:
 ARAZOA KAPITALISMOA DA!

(SINDIKALISMO ERREFORMISTAREN 
EZINAK ETA MIXERIAK... )

(AIZUE, ONGIZATEAREN ESTATUA EZ DA ITZULIKO, 
KAPITALAK EZ DU-ETA JADANIK BEHAR!!! ORAIN LEHIAKORTASUNA BEHAR DA, HOTS, LANGILERIAREN ESPLOTAZIO-TASAREN IGOTZEA, LAN INDARRAREN MERKETZEA, "GEHIO LAN EIN ETA GUTXIO KOBRAU")

(KAPITALAREN GAINMETATZEA DA KRISI HONEN GILTZA, IRABAZIEN TASAREN BEHERANZKO JOERA, GAINBALIOA HANDITZEKO ETA BURUTZEKO EZINA, LAN INDAR GERO ETA MERKEAGO ESKURATZEKO LEHIA GUPIDAGABEA, ESTATU INPERIALISTEN ARTEKO GERRA HOTSAK, KAPITAL FIKTZIOA BALIOTZEKO ESTRATEGIA ERRUKIGABEAK, MUNDU MAILAKO OLIGARKIA KAPITALISTAREN DIRU GOSE ASEEZINA ETA GENOZIDA, ESKLABUTZAREN ITZULERA, SODATAPEKO ESKLABUTZA ZAHARBERRIA...)

(KARL MARXen "DAS KAPITAL" IRAKURRI BEHAR DA HAU GUZTIA ULERTZEKO...) 

SOZIALDEMOKRATA BATEN AHOTIK...

EGIA BERDADERO BATZUK

KRISIAREN INGURUAN...  

ETA ALTERNATIBA SOZIALISTA IRAULTZAILE BATEN BEHAR GORRIA...









ADOLFO MUÑOZ, "TXIKI"

«ALIANTZAK BEHAR DIRA, 

BAINAN EZ 

PROIEKTU POLITIKO BATEN 

MESEDETAN"

 

 Adolfo Muñoz, ELAko idazkari nagusia, atzo, Martin Ugalde Foroan.

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

2013-03-22

ELAko idazkari nagusiak esan du 
Bildu erakundeetan sartu izanak
   eragin zuela 
           euskal gehiengo sindikalaren haustura.


Muñozek Martin Ugalde Foroan azaldu duenez, enpresetan antolatzea da gakoa

Miren Garate Andoain


«Gurekin zaila zen, baina hauekin ezinezkoa». Hala esan zion patronal bateko kide izandako batek, Adolfo Muñozi, iaz, gaur egungo enpresaburuen ordezkariei buruz. «Egia da, patronal honek dena pikutara bidali nahi du, ez dago orekarik eta ez dago ezer, egoera oso larria da», dio ELAko idazkari nagusiak.  

("Oreka"? Kapitalaren eta Lanaren arteko orekarik ez dago Kapitalismoaren baitan, bata nagusia da-eta, bertzea morroia... batak gainbalioaren bila ari da etengabe, langileek egiten duten gainlanak sortzen duen etekinaren xerka, eta bertzeak, ekoizpen baliabide eta produkzio lanabes guztiez gabeturik, bere lan indarra bakar-bakarrik saltzen ahal du. Sindikalismo erreformista erta sozialdemokratak sinestarazi nahi izan digu "Ongizate Estatuaren" baitan kapitalismo "zibilizatu" bat zegoela, Kapitalismo Inperialista horrek, bere erdigunean "lan harremanak" "modu demokratikoan" kudeatzen zituela, patronal eta sindikatuen artean dena "erregulatzen" zela, eta jakina, Keynes Handiaren teoria ekonomikoaren bidez, Kapitalismoak berezko dituen krisia behin betikotz amaituak zirela, eskaria eta eskaintza Estatu kapitalistaren esku hartze orekatzailearen bidez harmonizatua zela, eta Hazkunde Saindua betiereko izanen zela eta kala, kala, kala... amen, zu hor eta ni hemen!!!

"Ongizate Estatua" abiatu zen Kapitalismo Inperialistaren erdiguneko Estatu zentraletan, Iraultza Proletarioa indargabetzeko, eta Bloke Sozialistari aurre egiteko. Behin estatu Sozialistak hondoraturik, edota Kapitamismoranzko joera sendo eta irmo harturik, Inperialismoak ez dio jadanik inolako kontzesiorik egin behar Langileriari, eta lan indarraren prezioa jaisteari ekin dio, "lehiakortasunaren" izenean. Europako oligarkiak hori egin behar du, kate inperialistan bere bigarren mailako tokiari eutsi nahi badio... )

Uztailean are gehiago okertu daiteke egoera. Lan erreformaren eraginez, ultraaktibitatea desagertu da, eta horrek indargabetu egin ditzake lan hitzarmenak. «Nahiz eta hitzarmen sektorial bat sinatu, hark ez du lehen adina balio, enpresa hitzarmenak hura baino okerragoak izan daitezkeelako». ELAren iritziz, gaur egungo egoera ikusita, enpresetan egotea da sindikalismoaren gakoa. «Ez bazaude enpresetan, galduko duzu». Eta enpresetan lortzen dena, militanteen lanak baldintzatzen duela dio. «Guk bederatzi mila delegatu ditugu, baina denak ez dira militanteak. Horregatik, antolakuntza gure kezka eta eginbeharren erdigunean kokatu dugu».



(Muñoz jauna, zure azterketa ez da sakona, ez da estrukturala, eta horren ondorioz, diskurtso erreformista eta sozialdemokrataren sareetan harrapaturik zaude. Nagusiek, burgesek, ugazabek, patroiek, ez dute jadanik lan indarraren prezioa eta salneurria negoziatu nahi, ez dute zuekin batera kudeatu behar, ez dute sindikatu erreformisten beharrik Langileria disziplinatzeko eta alienatzeko. Krisiaren mamua behin eta berriz astinduz Langileria ikaratu eta terrorizatzeko plagintza zehatza dute. Miseria, pobreziaren lakra guztiak eta etxegabetzeak ugaritzen ari dira, honela langileok gure lan indarra merkeago sal dezagun. Langabeziaren tasak igotzen ari dira Europa osoan, historikoki eta estrukturalki  ahulagoa izan den Europa hegoaldeko estatuetan: Portugal, Espainia, Italia, Grezia, zeinetan XX mendean diktadura burges faxistek edota neofaxistek oso berandu arte iraun baitzuten... Europako plutokrazia finantzariak erabaki du lehiakortasun-jauzi kualitatibo behar duela kate inperialistan duen bigarren mailako postua betikotz ez galtzeko, eta honen ondorioz, eraso frontal ikaragarria egiten ari da Europako langile guztien aurka. Irtenbide bakarra dugu: Uraultza sozialista, eta beraz, antikapitalista.)

Martin Ugalde Foroan hitzaldia eman zuen, atzo, Muñozek, bere lehena Euskara hutsez. Erronka politiko, sindikal eta sozialak izan zituen hizpide. Eta batez ere aliantzetan garrantziaz mintzatu zen. «Euren zentzua bi galderetan datza: zertarako eta norekin. Aliatuek dena esaten dute». Sindikalismoan, kasurako, aliantza sendorik gabe posiziorik ezin dela irabazi esan zuen. Azkenaldian, ordea, euskal sindikalismoa elkarrekin aritzeko zailtasunekin dabil.


(Bistan da aliantzak behar ditugula! Baina ez EHBilduk hauteskundeak irabazteko, ez ELA eta LABek hauteskunde sindikalak irabazteko, ezta balizko "Ongizate Estatua"ren itzulera keynestarra prestatzeko. Aliantza behar ditugu Euskal Iraultza Sozialista egiteko, Euskal Errepublika Sozialista aldarrikatzeko, Euskal Herriko banka, entrepresa, lantegi guztiak nazionalizatu eta sozializatzeko, desarrollismo eta hazkunde kapitalista gelditzeko -eta bereziki AHT-, laburbilduz: langileen biltzarren boterea eraikitzeko, AMINISTIA OSOA erdiesteko, EUSKAL HERRI BOTEREA sortzeko, Independetzia eta Sozialismoa, biak batera... horretarako behar ditugu aliantzak!!!)

ELAren irudiko, Bildu erakundetan sartu izan da horren arrazoi nagusia. «Esparru sindikal abertzaleak aliantzak behar ditu, bainan ez proiektu alderdikoi baten mesedetan, baizik politikak aldatzeko. Gehiengo sindikalak interpelazio sozial hori egiteko ez zuen zailtasunik izan, harik eta Bildu erakundeetan sartu zen arte». Muñozek azaldu zuen Bilduk kutxak banku bihurtzea babestu izanak aldarazi egin zituela ELAren eta LABen arteko harremanak. «Gehiengo sindikalak ezin izan zuen ados jarri hori baloratzeko. Gure ustez, ezin da gune instituzional edo alderdirik interpelaziotik salbu utzi. ELAk politikarekiko duen hurbiltasuna, edo hurbiltasunik eza, politikaren edukiak markatzen du».


( ELAk ez du proiektu politikorik? Zein da bere funtzioa, Euskal Langileriaren lan indarra ahaik eta baldintza hoberenetan saltzea Kapitalismoaren baitan? Burgesiak "lan harremanak" deitzen dituen horiek kudeatu? Hori bukatu da, neska-mutilok, Kapitalak bere baldintzak eta exijentziak inposatuko ditu, estrukturalki horrela jokatzera behartuta dagoelakotz, Inperialismoaren Sistemaren baitako lehia gupidagabean... Langileriantzako irtenbide bakarra dago: Iraultza Sozialista eta haren bidez Kapitalismoa suntsitzea. Nois entzunen dugu horrelako diskurtsoa LABen ahotik? Eta ELAk noiz erranen du argi eta garbi arazoa ez dela neoliberalismoa, hau da Kapitalismoa kudetazeko manera zehatz bat (ilusio sozialdemokrata bizirik mantzentzeko nolabait...) baizik eta Kapitalismoa bera, bere burdin eta altzairuzko legeak, zeinak aldatzeko bi de bakarra klase borroka gordina baita... Noiz mintzatuko dira euskal sindikatuak argi eta garbi, eta ez eufemismo txepelen bidez?)

Gernikako Akordiotik kanpo

Euskal Herriko egoera politikoaz ere aritu zen. ELAri maiz egin zaion kritiketako bat da Gernikako Akordioan parte hartu ez izana. «Bi arrazoi zeuden horretarako. Bata, ETAk egin behar zuena egiteko ELA ez zen beharrezkoa eta, bigarrena, ELAk eredu sozialaz hitz egin nahi zuela. Erantzun ziguten ez zela unerik egokiena eredu sozialaz hitz egiteko. Norbaitek uste bazuen ELArekin bidea egitea posible zela esparru soziala baztertuz, oker zebilen», esan zuen Muñozek.



(Muñoz jauna, Oraingo Ezker Abertzalea erabat etapista denez, lehen-lehenik "normalizazio demokratikoa" egin nahi du, "gatazka behin betikotz gainditu", eta gero, gero, gero... "sopas en caldero"... Ez da garaia inolako adiskidetze, normalizazio eta "gatazkagainditze" baterako, garaia da KLASE BORROKA indartu eta aregotzeko, borroka sozial guztiak berpizteko eta Burgesia guztiei (frantsesa, espainola, baskoa, navarreroa, baita euskalduna ere!) hortzek erakusteko, Iraultza Sozialistaren bidean! Baina prefosta, Muñoz jauna, zuk ez duzu Iraultza Sozialistan sinesten, Ainhoa Etxaidek sinisten ez duen bezal-bezalaxe. Zu, Ainhoa bezala, Kapitalismo eta Inperialismoaren krisi global honek jokoz kanpo utzi duen burokrata sindikal bat zara, galdurik eta noerezean dabiltan sindikalista erreformista batzik garai iraultzaileetan...)

Normalizazio politikoaren zein unetan gauden ez dakiela gaineratu zuen. «Zerbait esatekotan, prozesua geldirik dagoela esango nuke. PPk normalizazio politikoari ez dio ekin nahi, eta hori arazo bat da. Muturreraino eraman nahi du espetxeetako politika». Alde horretatik, atzerriko auzitegiek Euskal Herrian pairatu diren gehiegikeriak alde batera uztea oso ondo legokeela dio.



(Barkatu, baina "basque peace process" ez dago geldirik, aurrera doa ongi eta zintzo, prozesu honen zinezko helburua Euskal Herri Langilearen borroka iraultzaile guztiak suntsitu, likidatu eta indargabetzea baita. Kolapsatzen ari dena da Oraingo Ezker Abertzaleak saldu nahi izan duen ke bakezale eta erreformista da, ilusio faltsu "demokratikoak". Kolapsatzen ari dena, "El tiempo de las luces" dugu.)

«Alderdi batzuek uste zuten legez kanporatzea behin betikoa zela. Hobeto esanda, alderdi batzuek nahi zuten legez kanporatzea behin betikoa izatea», nabarmendu zuen. Horri lotuta, esparru sindikalean ere «balio demokratiko eskasak» ikusten ditu. «Espainiako nazionalismoak 'elkarrizketa sozial' eredua EAEra hedatu zuen, gutxiengo sindikalarekin, Jaurlaritzaren politikak laguntzeko eta Lan Harremanetako eta Gizarte Babeseko Euskal Esparrua indargabetzeko».

Izan ere, krisi ekonomikoaren aitzakiaz, neoliberalismoa eta neozentralismoa batzen ari direla uste du Muñozek. «Segada» bat ikusten du ELAk. Konstituzioaren erreforma, Europarekiko Egonkortasun eta Gobernantza Ituna, eta Aurrekontuen Egonkortasunerako Legea aipatu zituen. «Eta, azkenik, oinarrizko legeak etorri dira. Oinarrizko legeak edonoiz eta edozertarako. PPk eta PSOEk erabaki dute krisiaren aurkako neurriak oinarrizko lege direla. Eta Euskal Herrian hori onartu egiten da». Euskal administrazioek men egiten badute, estatuaren delegazio bihurtzen direla esan zuen. «Gaur, Euskal Autonomia Erkidegoan, behintzat esparru ekonomiko eta sozialean, baita kulturalean ere, PPk agintzen du».

Atzoko hitzaldian, Muñozek EAJri leporatu zion «neozentralismo» horri aurre ez egitea. «Jaurlaritza berriak Madrilekiko harreman aldebikoaz hitz egiten du. Madrildik, ordea, inboluzioa besterik ez dator» Nafarroan ere, Gobernua, patronala, CCOOk eta UGT elkarrekin bat datozela adierazi zuen. «Langileen %35 ordezkatzen duen errealitate sindikala nafarra ez bailitzan jokatzen dute». Hala, planto egiteko eskatu zien alderdi politikoei.


Politika, Kapitalaren menpe

Egoera beltz ikusten du ELAko idazkari nagusiak. Arlo sozial guzti-guztia desegiten ari direla azaldu zuen. Muñozen esanetan, politika botere ekonomikoaren menpe dago, eta hori «drama bat» da. «Menpekotasun horren ondorioz, gobernuetan zein alderdi dagoen gorabehera, gauza bat ez da aldatzen: politika neoliberala».



( Hona hemen langile iraultzaile batzuk eskuz esku banatutako orri argigarri batean erraten dutena, martxoaren 3an gogoan dutela:

 "Hamarkada batzuk igaro diren arren euskal langileon egoerak ez du batere hobera egin. Franco hil ezkeroko "erreformarekin", hau da, Monarkia Borboitarraren II Berrezarkuntzarekin, dena “ondo lotuta” zeukatela argi utzi zigun Espainiar Oligarkiak bere Estatuaren aparatuen laguntzarekin langileon esplotazioa eta nazio zapalduon egoera bere horretan mantentzeko helburuarekin inposatutako Konstituzioaren bidez. Eta zeozer aldatu zuten, bai, baina denak berdin irauteko helburuarekin.




Ordudanik, Burgesiak eta euren Estatuaren mesedetan Langileriaren borroka desitxuratzen eta itzaltzen saiatu diren sozialdemokratek aldarrikatutako “Ongizate Estatu Demokratikoaren” gezurraren gainbeherak argi uzten digu euskal langileoi zer den horretaz guztiaz geratu zaiguna: langabezia, kaleratze librea, lan esplotazioa, esku lanaren merketzea, bereziki gazteriaren eta emakumeen lan baldintzen esklabutzea... laburbilduz, erreximen faxista baten tankerako terrorismo pratronala, legedia inkisitorialak, errepresio basatia eta Herri zein Langile Klaseak zapalduta mantentzeko hauteskunde ustel eta “hitzarmen sozial”aren iruzur etengabea.
Mundu mailan Kapitalismoak inoiz pairatutako krisialdi sakon eta beltzenaren testuinguruan langileon oroimenera ekartzen dugun 2013 honetako Martxoaren 3a, Euskal Langileriari klase antolakuntza independenterako eta borroka iraultzailerako deia egiteko aprobetxatu nahi dugu.
Gasteizen erori eta zauritutako euskal langileek, mundu osoko langile mugimenduak izerdiz eta odolez idatzitako historiaren kapitulu bat idatzi zuten Euskal Herrian eta harrotasun osoz diogu eurek hartutako bidea, klase ANTOLAKUNTZA eta BORROKA iraultzailearena, euskal langileoi gure askapen sozial eta nazionalerako geratzen zaigun bide baliagarri bakarra dela. 
 
Kapitalisten jokoaren arauak onartu eta euren aurrean makurtzen diren burgesia eta sozialdemokraten alderdi eta sindikatuek langileen aurrean duten sinesgarritasun apurrarekin behingoz amaitu, terrorismo patronalari erantzun kolektiboa emateko langile asanbladak osatu eta pairatzen dugun ofentsiba kapitalistaren aurrean borroka molde erradikalak erabiltzea da, beste gauza batzuen artean, uneak langile klaseari ezartzen dizkion betebehar historikoak.






Burgesiaren zapalkuntza faxistaren aurka 

eta


sozialdemokraten saldukeria erreformistaren aurrean:





EUSKAL HERRI LANGILEAREN




FORMAKUNTZA,



ANTOLAKUNTZA ETA 



BORROKA IRAULTZAILEAREN ALDE!!!"
Langile iraultzaile hauek ezin argiago erran dute erran beharrekoa. LAB eta ELAko langileak noiz esnatuko dira beren lozorro erreformistatik eta beren ilusio faltsu sozialdemokrata horietatik? Txipre ez al da estatu subiranoa? Zer konponduko du balizko Estatu basko burgesak, langileok Iraultza Sozialista egiten ez badugu? Ez dugu ikusten zer gertatzena ri den Irlandan, Grezian, Portugalen...?)
 

Ustelkeria aipatu zuen. «Ez mundu ekonomikoan, ez hari babesa ematen dion mundu politikoan, erruduna Kapitala denean, ez dago deliturik». Eta ustelkeria politikoa baino eraginkorragoa, ustelkeria ideologikoa dela dio.

«Zerbait zarela sinetsarazi, eta boterera iritsitakoan justu aurkako erabakiak hartzea, hori da sozialdemokraziak egiten duena».

Hitzaldiaren bideoa hemen ikus daiteke:

www.berria.info

 

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA 
DA BIDE BAKARRA:

FORMAZIOA, ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA ANTIKAPITALISTA,
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN BIDEAN!!!

JOTAKE IRABAZI ARTE!  

1 iruzkin:

  1. Sindikatuek ez dute inoiz Iraultza egingo, kopon! Gora langileen biltzarrak! Gora autonomia obreroa!

    ErantzunEzabatu