Kurdistan PKKren su-etenaren zain
2013ko martxoaren 20an
Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan bihar, martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan
PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP
alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz
herri, eta bihar Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia
baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa
betetzen bada.
Ikusmin handia piztu da
eta 400 kazetari akreditatu daude biharko ekitaldia jarraitzeko,
horietatik 150 atzerritarrak. Bi milioi pertsona batzea espero dute
antolatzaileek Newroz historiko honetan. Orain urte batzuk, Karlos Zurutuzaren argazkiekin Newroz-i buruzko diaporama egin genuen, eta benetan gomendatzen diot ikustea ekitaldi honen dimentsioei buruz ideia bat egin nahi duenari.
Öcalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik. Urte luzez
isolatuta eduki ostean –eta protesta latzen ondoren–, Turkia berarekin
elkarrizketa prozesu batean da. Bisitak onartu dizkiote eta PKKren ildo
ideologikotik gertu dabilen BDP alderdiko delegazio bat
berarekin izan zen astelehenean. Horiek zabaldu dute Kurdistango
Langileriaren Alderdiak su-etena iragarriko duela bihar. “Adierazpen
honek, gatazka kurdua konpontzeko behar diren alor militar eta
politikoari buruzko informazioa izango du”, Öçalanen hitzak zabaldu
dituzte.
Ondorengo mezua bidali zion Öcalanek Turkiari, FiratNews webgunean irakur daitekeenez:
"Gatazka kurdua konpontzeko abiatu genuen prozesu hau pixkanaka aurrera doa. Turkiako herrialde osoaren demokratizazioa bultzatzeko esfortzua egiten ari gara. Martxoaren 21eko Newroz ospakizunetan zabaltzeko adierazpen historikoa prestatzen ari naiz. Nire helburua desarmearen gaia konpontzea da denborarik galdu gabe eta heriotza gehiagorik gabe. Alderdi politikoek eta parlamentuak emango dioten babesak garrantzi handia dauka. Babesa lortuz gero, nire proposamenak praktikara eraman ditzakegu. Sinistu nahi dut parlamentuak eutsi egingo diola misio historiko honi eta erretiratzea gertatuko dela eta bake iraunkorra ezar dezakegula. Iritzi publikoari zuzenduriko informazio xeheagoa laster emango dut."
Bitartean, Kurduek Newroz ospatzen jarraitzen dute, bake-garai baten atarian izan daitezkeela sinetsita.
Lander Arbelaitz
Donostia, 1985.
Argiako kazetaria eta webguneko erredaktore burua.
2013ko martxoaren 21ean:
KURDISTAN :
PEACE PROCESS IS COMING!
WHAT A WONDERFUL WORLD!
1978an sortu zen PKK Kurdistango Langileen Alderdia, Abdullah Ocalanen eskutik. Sozialismoa eta abertzaletasun kurdua dira erakundearen jatorrizko ezaugarriak, eta 1960-70 hamarkadetan Turkiak eta Kurdistanek bizitako egoera sozioekonomikoa dago ezkerreko abertzaletasun horren atzean. Turkian 1970an estatu kolpea eman zuten militarrek gogor jazarri zuten mugimendu kurdua, eta 1973tik aurrera gobernu zibil bat berrezartzeak ahalbidetu zuen Ocalanek, Ankaran politika zientziak ikasten ziharduenak, alderdi bat egituratzea.
1980an beste estatu kolpe bat eman zuten militarrek Turkian, eta berriz ere estu hartu zituzten kurduak. Horrela, alderdia militarizatu eta 1984an altxamendu armatu bati ekin zion PKK-k Turkiaren aurka. 1993an, su etena eman zuen Ocalanek, PKK alderdi politiko gisa legeztatzearen truke. Meniak ez zuen luzaroan iraun, Turgut Ozal Turkiako lehen ministro zena eta PKKrekin negoziatzearen alde zegoena hil baitzen urte hartan bertan. Militarrek hartu zuten boterea beste behin, eta alderdi kurduari militarki eraso egitea lehenetsi zuten.
1999. urtera arte iraun zuen egoera horrek. Ocalan atxilotu zuten Kenian, eta ordutik preso dute Marmara itsasaoan, Imrali irlan. Urte horretan bertan beste su eten bat eman zuen PKK-k, eta 2004an hartu zituen berriro armak. Garai horretarako, ordea, planteamendu politiko berri bat onetsi zuen PKK-k: konfederalismo demokratikoa deiturikoa. Proposamen horren arabera, Iranen, Iraken, Turkiaren eta Siriaren menpe dauden eremu kurduek gobernu autonomo zabal bat izango lukete, eta horiek estatu konfederal baten antzerako egitura bat osatuko lukete. KCK Kurdistango Herrien Konfederazioa arduratu da ideia hori mamitzeaz.
2006az geroztik menia ugari eman ditu PKK-k, baina indarkeria gogortu egin da azken urteetan. Guztira, 40.000 pertsona baino gehiago hil dira gatazkaren ondorioz 30 urtean. 2009tik 2011ra Oslon aritu ziren hizketan PKK eta Turkiako Gobernua, baina negoziazioak eten egin zituzten. Osloko hizketaldiak amaitu ostean, ehunka kazetari, abokatu eta politikari -baita BDP legezkoa den alderdi kurduko kideak ere- atxilotu ditu Turkiak. 2012an, 688 presok 68 eguneko gose greba egin zuten, besteak beste Ocalan aske uzteko eta kurdueraz publikoki hitz egiteko eskubidea errespetatzeko eskatuz.
Iazko urte amaieran, ordea, Ocalanekin elkarrizketa prozesu bat abiatu zuten Turkiako zerbitzu sekretuek, gatazka konponbidean jartzeko. Hala ere, hiru militante kurduren hilketak Turkiaren Gobernuaren gainean jarri zituen begiradak; kurduek salatu zuten Ankararen eta PKKren arteko elkarrizketa oztopatzeko saioa izan zirela hilketak.
“Armak albo batera utzi eta ideiak hizketan jartzeko unea da. Gure indar armatuak [Turkiako] mugetatik ateratzeko unea. Gure bizitzetako hamarkadak sakrifikatu ditugu, baina pozik besterik ezin dugu egon, ez da alperrik izan. Kurduak existitzen ez ginela zioen paradigma goitik behera erori da eta nortasuna indartu dugu. Hau hasiera da, ez amaiera”.
Öcalanek adierazi du beren borroka ez zela jendearen aurka, errepresioaren eta injustizien aurka baizik. Egun politika egiteko moduan daudela dio. Gutxiengo etnikoen berdintasuna aldarrikatu du Öcalanen borroka berriaren hasiera da. Herri guztien artean berdintasuna lortzera dei egin du: kurduak, turkiarrak, arabiarrak, armeniarrak, turkomanoak, pertsiarrak…
PKK eta Turkiako gobernua negoziazio prozesu batean murgilduta daude. Joan den irailean milaka preso kurduk gose grebari ekin zioten hainbat baldintza eskatuz: hainbat hizkuntza eskubide eta Öcalanentzat espetxe baldintza hobeak. Egoera muturrera heltzen ari zenean, Öcalanek berak protesta amaitzkeo eskatu zuen, eta handik gutxira, Ankarak jakinarazi zuen elkarrizketa prozesu bat abiatu zutela inteligentzia zerbitzuek Öcalanekin.
Ordutik aurrera, bi aldeetan mugimenduak izan dira, eta adibidez, urtarrilean Öcalan bisitatzen utzi zieten BDP alderdiko bi ordezkaritzari, baita kurduera hizkuntza erabiltzea ere epaiketetan. Ondoren ordea, hiru ekintzaile kurdu hil zituzten Parisen operazio ilun batean eta egoera pixka bat nahaspilatu zen. Martxoaren 13an ordea, PKKk bahitua zituen zortzi turkiar askatu zituen, bake elkarrizketak bultza asmoz.
1984an PKKk armak hartzea erabaki zuenetik, 45.000 pertsona hil dira eta milaka preso kurdu dira egun kartzela turkiarretan.
OHARRA: Honetaz guztiaz pentsatzen dudana iruzkinetan agertuko dut aurki. Bainan albiste honen musika eta doinua ezagun egiten zaizkit, nonbait... "nihil novum sub sole", edota, "it's all right, man, another one falls..."
Hala ere, ziur naiz Kurdistango Iraultza Sozialistak aitzina joko duela, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik!
Eztabaidan hasteko, hona hemen SORTUk Kurdistango egoeraz adierazi duena. Aski argigarria. Abdullah Ocalan Imrali irlako espetxean dute, eta Otegi Logroñokoan, bainan emaitza aski berdina izanen delakoan nago... den-dena Oslon egosi baita! Inperialismoaren "peace process" gehienen hiriburua!!! Nihil novum sub sole!
Azken hamarkadetan Newroz eguna oso egoera zailean ospatu da. Turkiar estatuak errepresio bortitza eman du plantan.
Aurtengo Newroz testuinguru berezian gertatzen da. Kurdistan Herriak pairatzen duen ukazioa iturburu duen gatazkari konponbide demokratikoa bilatzeko aukerak zabalik daude.
Abdullah Öçalan buruzagi kurdu historikoa 1999an atxilotua izan zen. Handik hamar urtera, 2009ean, PKKk (Kurdistango Langileen Alderdia) eta Turkiar estatuko ordezkariek elkarrizketa prozesu bat hasi zuten konponbide baten bila, Oslon.
Elkarrizketa horien ibilbidea ez da erreza izan. Turkiar estatuak prozesua itxitzat eman ostean, Kurdistango Askapen Mugimenduak emandako urratsei esker egun konponbide prozesu baterako atea zabaldu da.
Newrozen karietara plazaratu den adierazpena posible egiteko BDP alderdiko ordezkariek eta preso dagoen Öçalanek jokatu duten paperak aipamen berezia merezi du.
Momentu itxaropentsu hauetan SORTUk Herri kurduaren ausardia eta bere askapen mugimenduaren adorea goraipatu nahi ditu.
Era berean, bere hastapenetan dagoen negoziazioa konponbide prozesu sinesgarri eta funtsezko batera igarotzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Horretarako Abdullah Öçalan, Imrali, gizon bakarreko kartzelatik, ateratzea premiazkoa da. Era berean, preso politiko guztien askatzea eskatzen dugu.
Bukatzeko, SORTUko ordezkariak, Gorka Elejabarrietak, Amed-en (Diyarbakir) bertan egin duen bezala, askatasunaren bidean gure babesa eta laguntza izanen duela adierazi nahi diogu Kurdistango Herriari.
2013ko martxoaren 21ean:
KURDISTAN :
PEACE PROCESS IS COMING!
WHAT A WONDERFUL WORLD!
PKK-ko indar armatuak Turkiatik erretiratzera deitu du Ocalanek
Newroz eguna ospatzen dute gaur mundu osoko
kurduek, eta egun horren karietara, Abdullah Ocalan PKK-ko buruzagiak
esan du gaurkoa ez dela "borrokaren amaiera, beste borroka eredu baten
hasiera baizik"
Berria.info 2013-03-21 - 13:01:10
"Politikaren garaia da, ez
armena". Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen alderdiko buruzagi
presoak eskatu du PKKren indar armatuak Turkiatik erretiratzeko, eta
nabarmendu du gaurko eguna ez dela "borrokaren amaiera, beste borroka
eredu baten hasiera baizik". Armek "isildu" egin behar dutela eta
"pentsamenduek" hitz egin behar dutela adierazi du Ocalanek:
"Pentsamendua, ideologia eta politika demokratikoak dira borrokaren
oinarri berria".
Goizean hasi dira Newroz eguneko ospakizunekin, eta ehunka milaka kurdu batu dira Ameden. BDPko bi diputatuk irakurri dute Ocalanen adierazpena, turkieraz eta kurdueraz. Urteetako borroka "garesti" ordaindu dutela oroitarazi du PKK-ko buruak, baina gaineratu du borroka hori ez dela "alferrik" izan.
Herritarren batasuna eraikitzera deitu du, eta oroitarazi du borroka armatua "jazarpen oro" jasaten dutenen aldekoa izan dela, ez herritarren aurkakoa.
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak 1984. urtean bide armatuari ekitea erabaki zuen, Turkian bizi diren hamabi milioi kurduen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko xedearekin. Geroztik, 45.000 hildako inguru izan dira. 1999. urtean, PKK-ko buruzagi Abdullah Ocalan atxilotu zuten, eta irla batean du preso Turkiak.

PKK: 35 urte borrokan
1978an sortu zen PKK Kurdistango Langileen Alderdia, Abdullah Ocalanen eskutik. Sozialismoa eta abertzaletasun kurdua dira erakundearen jatorrizko ezaugarriak, eta 1960-70 hamarkadetan Turkiak eta Kurdistanek bizitako egoera sozioekonomikoa dago ezkerreko abertzaletasun horren atzean. Turkian 1970an estatu kolpea eman zuten militarrek gogor jazarri zuten mugimendu kurdua, eta 1973tik aurrera gobernu zibil bat berrezartzeak ahalbidetu zuen Ocalanek, Ankaran politika zientziak ikasten ziharduenak, alderdi bat egituratzea.
1980an beste estatu kolpe bat eman zuten militarrek Turkian, eta berriz ere estu hartu zituzten kurduak. Horrela, alderdia militarizatu eta 1984an altxamendu armatu bati ekin zion PKK-k Turkiaren aurka. 1993an, su etena eman zuen Ocalanek, PKK alderdi politiko gisa legeztatzearen truke. Meniak ez zuen luzaroan iraun, Turgut Ozal Turkiako lehen ministro zena eta PKKrekin negoziatzearen alde zegoena hil baitzen urte hartan bertan. Militarrek hartu zuten boterea beste behin, eta alderdi kurduari militarki eraso egitea lehenetsi zuten.
1999. urtera arte iraun zuen egoera horrek. Ocalan atxilotu zuten Kenian, eta ordutik preso dute Marmara itsasaoan, Imrali irlan. Urte horretan bertan beste su eten bat eman zuen PKK-k, eta 2004an hartu zituen berriro armak. Garai horretarako, ordea, planteamendu politiko berri bat onetsi zuen PKK-k: konfederalismo demokratikoa deiturikoa. Proposamen horren arabera, Iranen, Iraken, Turkiaren eta Siriaren menpe dauden eremu kurduek gobernu autonomo zabal bat izango lukete, eta horiek estatu konfederal baten antzerako egitura bat osatuko lukete. KCK Kurdistango Herrien Konfederazioa arduratu da ideia hori mamitzeaz.
2006az geroztik menia ugari eman ditu PKK-k, baina indarkeria gogortu egin da azken urteetan. Guztira, 40.000 pertsona baino gehiago hil dira gatazkaren ondorioz 30 urtean. 2009tik 2011ra Oslon aritu ziren hizketan PKK eta Turkiako Gobernua, baina negoziazioak eten egin zituzten. Osloko hizketaldiak amaitu ostean, ehunka kazetari, abokatu eta politikari -baita BDP legezkoa den alderdi kurduko kideak ere- atxilotu ditu Turkiak. 2012an, 688 presok 68 eguneko gose greba egin zuten, besteak beste Ocalan aske uzteko eta kurdueraz publikoki hitz egiteko eskubidea errespetatzeko eskatuz.
Iazko urte amaieran, ordea, Ocalanekin elkarrizketa prozesu bat abiatu zuten Turkiako zerbitzu sekretuek, gatazka konponbidean jartzeko. Hala ere, hiru militante kurduren hilketak Turkiaren Gobernuaren gainean jarri zituen begiradak; kurduek salatu zuten Ankararen eta PKKren arteko elkarrizketa oztopatzeko saioa izan zirela hilketak.
Aro berria Kurdistanen,
armak ixilaraztea erabaki du PKKk
Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu dira iragarpena egiteko antolatu duten ekitaldian. Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatu dute estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea aldatuko duen berria emateko. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute BDP alderdiko bi kidek. Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute.“Armak albo batera utzi eta ideiak hizketan jartzeko unea da. Gure indar armatuak [Turkiako] mugetatik ateratzeko unea. Gure bizitzetako hamarkadak sakrifikatu ditugu, baina pozik besterik ezin dugu egon, ez da alperrik izan. Kurduak existitzen ez ginela zioen paradigma goitik behera erori da eta nortasuna indartu dugu. Hau hasiera da, ez amaiera”.
Öcalanek adierazi du beren borroka ez zela jendearen aurka, errepresioaren eta injustizien aurka baizik. Egun politika egiteko moduan daudela dio. Gutxiengo etnikoen berdintasuna aldarrikatu du Öcalanen borroka berriaren hasiera da. Herri guztien artean berdintasuna lortzera dei egin du: kurduak, turkiarrak, arabiarrak, armeniarrak, turkomanoak, pertsiarrak…
PKK eta Turkiako gobernua negoziazio prozesu batean murgilduta daude. Joan den irailean milaka preso kurduk gose grebari ekin zioten hainbat baldintza eskatuz: hainbat hizkuntza eskubide eta Öcalanentzat espetxe baldintza hobeak. Egoera muturrera heltzen ari zenean, Öcalanek berak protesta amaitzkeo eskatu zuen, eta handik gutxira, Ankarak jakinarazi zuen elkarrizketa prozesu bat abiatu zutela inteligentzia zerbitzuek Öcalanekin.
Ordutik aurrera, bi aldeetan mugimenduak izan dira, eta adibidez, urtarrilean Öcalan bisitatzen utzi zieten BDP alderdiko bi ordezkaritzari, baita kurduera hizkuntza erabiltzea ere epaiketetan. Ondoren ordea, hiru ekintzaile kurdu hil zituzten Parisen operazio ilun batean eta egoera pixka bat nahaspilatu zen. Martxoaren 13an ordea, PKKk bahitua zituen zortzi turkiar askatu zituen, bake elkarrizketak bultza asmoz.
1984an PKKk armak hartzea erabaki zuenetik, 45.000 pertsona hil dira eta milaka preso kurdu dira egun kartzela turkiarretan.
OHARRA: Honetaz guztiaz pentsatzen dudana iruzkinetan agertuko dut aurki. Bainan albiste honen musika eta doinua ezagun egiten zaizkit, nonbait... "nihil novum sub sole", edota, "it's all right, man, another one falls..."
Hala ere, ziur naiz Kurdistango Iraultza Sozialistak aitzina joko duela, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik!
AZKEN ORDUKO ERANSKINA
Eztabaidan hasteko, hona hemen SORTUk Kurdistango egoeraz adierazi duena. Aski argigarria. Abdullah Ocalan Imrali irlako espetxean dute, eta Otegi Logroñokoan, bainan emaitza aski berdina izanen delakoan nago... den-dena Oslon egosi baita! Inperialismoaren "peace process" gehienen hiriburua!!! Nihil novum sub sole!
SORTUk
Herri kurduaren ausardia eta bere askapen mugimenduaren adorea goraipatu nahi ditu
- Created on Thursday, 21 March 2013 12:30
Azken hamarkadetan Newroz eguna oso egoera zailean ospatu da. Turkiar estatuak errepresio bortitza eman du plantan.
Aurtengo Newroz testuinguru berezian gertatzen da. Kurdistan Herriak pairatzen duen ukazioa iturburu duen gatazkari konponbide demokratikoa bilatzeko aukerak zabalik daude.
Abdullah Öçalan buruzagi kurdu historikoa 1999an atxilotua izan zen. Handik hamar urtera, 2009ean, PKKk (Kurdistango Langileen Alderdia) eta Turkiar estatuko ordezkariek elkarrizketa prozesu bat hasi zuten konponbide baten bila, Oslon.
Elkarrizketa horien ibilbidea ez da erreza izan. Turkiar estatuak prozesua itxitzat eman ostean, Kurdistango Askapen Mugimenduak emandako urratsei esker egun konponbide prozesu baterako atea zabaldu da.
Newrozen karietara plazaratu den adierazpena posible egiteko BDP alderdiko ordezkariek eta preso dagoen Öçalanek jokatu duten paperak aipamen berezia merezi du.
Momentu itxaropentsu hauetan SORTUk Herri kurduaren ausardia eta bere askapen mugimenduaren adorea goraipatu nahi ditu.
Era berean, bere hastapenetan dagoen negoziazioa konponbide prozesu sinesgarri eta funtsezko batera igarotzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Horretarako Abdullah Öçalan, Imrali, gizon bakarreko kartzelatik, ateratzea premiazkoa da. Era berean, preso politiko guztien askatzea eskatzen dugu.
Bukatzeko, SORTUko ordezkariak, Gorka Elejabarrietak, Amed-en (Diyarbakir) bertan egin duen bezala, askatasunaren bidean gure babesa eta laguntza izanen duela adierazi nahi diogu Kurdistango Herriari.
Maite Ubiria eta Gorka Elejabarrieta,
SORTUren Nazioarteko Harremanetarako Lantaldeko kideak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina