AZKEN ORDUKOA:
XABIER LOPEZ PEÑA, "THIERRY"
PRESOA HIL EGIN DUTE
ESPAINIA ETA FRANTZIA
ESTATU KAPITALISTA TERRORISTEK
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!!
Bihotzeko arazoak zituen, eta erietxean
zegoen martxoaren 11tik. Azken egunetan okerrera egin zuen haren osasun
egoerak, eta Herrira-k baieztatu duenez, hil egin da Parisko
Pitie-Salpetriereko ospitalean. Galdakaokoa zen, eta 54 urte zituen.
Berria.info 2013-03-30 - 15:54:42
Martxoaren 13an odol isuria izan zuen burmuinean, eta ebakuntza egin zioten. BERRIAk jakin ahal izan zuenez, ostegunean egoera okertu zen, eta Zainketa Intentsiboen Unitatean sartu zuten.
Familiakoek astebete geroago jakin zuten arren, martxoaren 11n eraman zuten presoa erietxera Fleury-Merogis espetxetik (Paris). Etxerat-ek jakinarazi zuenez, gaitz kardiobaskularrak zituen, eta egun horretan bihotzekoak eman zion. Corbeil-Essonnesko erietxera eraman zuten aurrena, baina "zailtasunak" izan ostean, erietxez aldatu zuten martxoaren 13an, eta Pitie-Salpetriereko ospitalera eraman zuten. Ebakuntza bat egin zioten han.
2006-2007an Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean izan ziren negoziazioetan parte hartu zuen Lopez Peñak. 2008ko maiatzean atxilotu zuten, negoziazio mahaia apurtu ostean.
Bihotz zolaraino hunkiturik, bigarren aldiz negar egin behar dugu martxoan, lehenago Angel Figeroa hil baitzen, ez, ez zen hil, hil baitzuten Frantzia eta Espainia deitzen diren estatu burges, kapitalista eta terrorista horiek. Zer erran? "Basque Peace Process" kolapsatzen ari da ezinbertzez, Inperialismoaren zinezko eta benetako helburua ez baita Euskal Herri Langilearentzako bake eta askatasuna (bai to!) baizik eta Euskal Iraultza Sozialista likidatzea eta herri borroka iraultzaile guztiak indargabetzea. Eta alde horretatik, jakina, "Basque Peace Process" ez da kolapsatzen ari, ezta hurrik eman ere, aitzina doa gero eta hobeki, gero eta ageriago: borroka armatuarekin behin betikotz bukatu eta urtebetera, zein da benetako egoera? Ez Oraingo Ezker Abertzalearen politiko profesional liberatuena, baizik eta Euskal Herri Langilearena, euskal langileona, eta bereziki, preso dituzten euskal gudari eta borrokalari iraultzaile guztiena. Erantzuna begi bistan dago...
Xabier Peñaren heriotza, Aberri Egunaren bezperan, aski izanen da Oraingo
Ezker Abertzalean ari diren milaka eta milaka militante zintzo beren
lozorro erreformista eta sozialdemokratatik esnatzeko? Ala zenbat trajedia -asasinatze terrorista- holako behar izanen dira hartutako bide okerraz ohartzeko? Ez dago garbi, honezkero, bi Estatu etsaien helburua ENAM erabat suntsitzea dela, betikotz, 1937an bezala, belauniko eta umiliaturik, "cautivo y desarmado el Ejército Rojo...", eta eginkizun horretan Inperialismoaren laguntza guztia ukanen dutela? EAJ-PNVk 1937-1959 urteetan egindakotik ez dugu deus ere ikasi? Ez gara argazki honetaz oroitzen, ala? Frantziak, Vatikanoak, Estatu Batuek PNVren "zintzotasun demokratikoa", "modu serio eta eraikitzailean jokatzea", urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila" eta proposamen zintzotasuna", hori guztia -CIArentzako egindako lan guztiak barne- zakarrontzirat bota, zakurraren ipurdirat, eta Francisco Franco besarkatzera joan ziren... Uste al duzue oraingo Inperialismo Kapitalistak desberdin jokatuko duela, nahiz eta Euskal Herria "txintxo" portatu "nazioarteko komunitatearekin"?
Nola egoten ahal zarete hain itsu?
Aberri egun honetan, hildako euskal gudari guztiak gogoan, preso ditzuten euskal iraultzaile guztiak bihotzean, hauxe erran nahi dugu geure indar guztiez:
JO TA KE IRABAZI ARTE !!!
AGUR ETA OHORE, XABIER !!!
OMENALDIRIK ONENA,
G A R A I P E N A !
"Iraultza batean,
benetakoa denean,
IRABAZI ALA HIL!"
Ernesto CHE Guevara
IRABAZI ARTE, BETI!!!
ETXERAT:
"KARTZELA KONDENA
HERIOTZ KONDENA
IZATERA PASATZEN DA"
IZATERA PASATZEN DA"
2013-04-01
Etxeratek Xabier Lopez Peñaren heriotza eta bere inguruan egondako argitasun falta salatu ditu.
Nagore Lopez de Luzuriaga (Etxerat):
"EGOERA OSO ILUNA DA"
"EGOERA OSO ILUNA DA"
Hasteko,
Xabier Lopez Peñaren senide eta lagunei gure doluminak eta elkartasun
sendoena helarazi nahi dizkiegu. Jasan behar izan duten egoera eta
tratamendua lotsagarri eta onartezinak dira, gogorki salatzen ditugu eta
bakoitzaren ardurez egia osoa izatea exijitzen dugu.
Beste behin ere, espetxeko administrazioaren bortizkeriak larriki jo du familia bat, krudelkeria azken muturreraino emanez. Garrantzitsua deritzogu gogoraraztea Xabier Lopez Peñaren heriotzak izan duen informazio eza eta gardentasun falta.
Martxoaren 11n ospitalera joan zen zaintza batzuk jasotzera soilik, eta 19 egun beranduago hilda dago. Ospitaleratu zutenetik, senideek eta abokatuak bere berri izan arte bederatzi egun igaro ziren. Zorigaiztoko ebakuntza batek eraginda, ziurrenik, bere egoera larria izatera pasa zen, egonkor zegoen arren. Bere egoerak okerrera egin zuen burmuin isuri baten ondorioz ematen duenez. AIGra eraman eta bertan bihotzeko batek eman ziola pentsa genezake; baina ezin ziurtasunez jakin, izan ere oraindik ezin izan baitute ez Xabier bera ikusi ez eta inolako informerik izan.
Autopsian konfiantzazko medikurik egoten ez dute utzi, eta heriotza bera ere ez zitzaion familiari jakinarazi, 13 ordu beranduago bisitan zihoazela eta jakin zutenera arte. Senideek egun guzti hauetan izan duten informazio falta eta informazioa jasotzeko ezarri dizkieten zailtasunak egoera oso iluna dela erakusten digute. Eta heriotzaren aurretik eta ondoren erantzunik gabeko hainbat galdera geratu dira zalantzan. Galdera gehiegi. Horregatik gardentasun osoz guzti hau argitzea exijitzen dugu.
Doluminekin batera, beraz, sentitzen ditugun pena eta izugarrizko amorrua ere adierazi nahi ditugu. Urte asko daramatzagu egoera horietara ekartzen gaituen espetxe politika ozenki salatzen. Urte asko daramatzagu neurri berezien desaktibazioa eskatzen, beste dramak itxoin gabe. Eta etengabe drama horiek bizitzen segitzen dugu, bi estatuen isiltasun eta mespretxu osoa jasoz erantzun bezala.
Presondegian, kondena luzeek, baldintza kaskarrek eta neurri bereziek sortzen edota larritzen dituzte eritasunak. Eta presoak, behin eri, berriz baldintza kaskar, neurri berezi eta espetxeak ematen dituen oztopo guztiengatik, EZIN DU bere burua sendatu behar eta mereziko lukeen bezala. Horregatik, eskubideen errespetua - tartean jarraipen mediku egoki eta zuzena izateko eskubidea - eta larriki eri diren presoak berehala askatzea aspalditik eskatzen dugu.
Nahiz eta aldarrikapen hori gero eta gehiago garatu Euskal Herriko eta nazioarteko gizartetan, elkor eta geldirik jarraitzen du frantziar estatuak ere. Modu hotz eta krudel batez aplikatzen ditu diseinatutako plan goibelaren osagarri guztiak.
Sendatzeko eskubidea ukatzea kondenen luzapen amaigabearekin artikulatuz, kartzela kondena heriotz kondena izatera pasatzen da. Urrunketa eta sakabanaketa politika funtsezko tresna bat da plan horretan, senideen, abokatuen eta konfiantzazko medikuen egoera ahalik gehiena zailduz, Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatu den bezala.
Duela bi aste hil zen Angel Figeroarekin, 16 preso hil ziren orain arte preso zeudela, eta beste 9 espetxetik atera eta laster. Beste bat aste honetan, nork segituko du guri eta gure senideei aplikatzen diguten politika hiltzailea dela ukatzen?
Beste adibide ainitzen artean, hilabete honetan, Lannemezan-eko kartzelan dagoen Ibon Fernandez-en kasua salatu genuen. Bi urte pasatu dira diagnostikoa eman arte : esklerosi anizkoitza. Aste batzuk leheneago, Saint Maurko kartzelan gau oso batean Jon Bienzobas odolez husten utzi zutela salatu genuen ere bai. Eta gaur Xabier-ena. Hori guztia frantziar agintarien eskutik. ASKI DA. Aski da hitz politak entzun arren, infernu horretan berdin-berdin segitzea.
Eta guzti honetako sekulako ardura du Frantziako gobernuak. Gure eta gure senideen bizitzekin jolasteaz utzi behar du. Politika krudel eta kriminal honekin bukatu behar da IA.
Honenbestez, gaur hemen salatzen ari garen zoritxarreko eta muturreko egoera hau errepika ez dadin beharrezkotzat jotzen dugu:
- Xabierren heriotzaren inguruko nondik -norakoak gardentasun osoz argitzea.
- Frantzia eta Espainiako kartzeletan dauden 15 preso eri askatu behar dira BEREHALA. Baita neurri zorrotzekin haien etxetan espetxeratze arinduan direnak ere. Eskubideak, eta tartean SENDATZEKO eskubidea, errespetatuak izan behar dira ORAIN.
- Kondenak luzatzen dituzten neurri guztiekin amaitu behar da.
- Sakabanaketa, urrunketa eta isolamendu mota guztiak, desaktibatu behar dituzte BEREHALA.
Eta azken finean, guztia laburbilduz: gure senide eta lagunak ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU!
Itsaso Idoiaga Jaiki Hadi elkarteko kide gisa mintzatu da. Euskal presoen osasunaren jarraipena egiten 30 urte baino gehiago daramatzan elkarte honen izenean Idoiagak nabarmendu du "azken urteetan ikusi dugunarekin ez da batere aldatu egoera".
Xabier Lopez Peñaren osasun historialaren kontakizuna egin du, bihotzeko arazoa 2009an diagnostikatua izan zela ekarri du gogora eta horri konponbidea emateko ebaketa 2010ean egitea aurrikusia zela.
Jarraipen medikalaren azterketa eginez bi galdera nagusi direla nabarmendu du. Alde batetik bihotzeko arazoari konponbidea atxemateko egin zen ebaketa motaren inguruzko zalantza agertu du. Presoak bihotzeko arazo larria zuela eta egokiena izanen litzateken ebaketa konplikatu bat egin beharrean errekuperazio errezago bat egitea deliberatu zuten. Ebaketa honek ez zituen ondorio egokiak izan eta egina izan zen Corbeil-Essoneko erietxetik Pitié-Salpetriere ospitalera eraman zuten.
Pitié-Salpetriere garun infartoa edo "AVC" delakoa izan zuen eta han etengabeko zaintzako gela batetara eraman beharrean ospitaleko gartzelara eraman zuten. Hortan agertu du Idoiagak bigarren zalantza, horrelako egoeratan diren pazienteak beti etengabeko zaintzara eramaten direlako. Han zelarik burmuin-isuria izan zuen. Ondoren etengabeko zaintzara eraman zuten, eta egoera egonkorrean zela esan zuen medikuak. Handik oren batzuetara zendu zen euskal presoa eta medikuak bihotzeko baten ondorioz izan zitekeela erran du, baina ezer konfirmatu gabe.
Azterketa orain Pariseko Institutu Mediku Legalean egiten ari dira eta abokatuak salatu duen gisara, autopsian ez dute onartu konfiantzazko mediku baten presentziarik.
Etxerat eta Herrira
Etxeraten izenean Nagore Lopez de Lusuriaga eta Muriel Lucantis mintzatu dira. Elkarteak "gartzelak eta ospitalak izan duten tratamendu lotsagarria" salatu dute. Informazio eza eta gardentasun falta ere izan direla nabarmendu dute eta norberaren ardurak hartuak izanen dela espero duela ere gaineratu du Etxeratek.
"Duela bi aste hil zen Angel Figeroarekin, 16 preso hil ziren orain arte preso zeudela, eta beste 9 espetxetik atera eta laster" nabarmendu du Etxeratek. Gaineratu du "Beste adibide ainitzen artean, hilabete honetan, Lannemezan-eko kartzelan dagoen Ibon Fernandez-en kasua salatu genuen. Bi urte pasatu dira diagnostikoa eman arte : esklerosi anitzkoitza. Aste batzuk leheneago, Saint Maurko kartzelan gau oso batean Jon Bienzobas odolez husten utzi zutela salatu genuen ere bai. Eta gaur Xabierrena".
Baieztapen hau egin ondren Estatu frantziarrari duen ardura hartzeko ere eskatu dio "aski dela" gaineratuz. Ardura hori Xabierren heriotzaren inguruko nondik-norakoak gardentasun osoz argitzean datza batetik. Aldi berean egun Estatu frantsesean eta espainolean eri diren 15 presoak askatzea exigitu die bi Estatuei, kondenak luzatzen dituzten neurri guztiekin amaitzea eta sakabanaketa, isolamendu eta urrunketa politikekin bukatzea.
Herrirak Nagore Garzia eta Garbiñe Erasoren ahotik "Parisetik jaso den informazio falta" salatu du. Eta gaur egungo espetxe politika bakea eraikitzeko konponbiderako oztopo handi bat dela nabarmendu du. Gogora ekarri du euskal gizartearen gogoa, Baiona eta Bilboko manifestazio handiei erreferntzia eginez.
"Herrira lanean da hau berriz errepikatu ez dadin eta politika krudel hau desagertu dadin. Konponbide klabeetara aldatzea derrigorrezkoa da" gaineratu du mugimenduak. Hori dela eta hainbat mobilizazio antolatu ditu. Ostiralean Baiona, Donibane Garazi, Maule, Hazparne eta Donibane Lohizunen eginen diren elgartaratzeetara deitu du, eta astean zehar beste ekimen batzuen berri ere emanen duela gaineratu du.

YOLANDA MOLINA ABOKATUAK:
"EZ DUGU INOLAKO HIPOTESIRIK BAZTERTZEN"
Yolanda Molina Xabier Lopez Peñaren abokatuak presoaren heriotzera
eraman duten egoeren kontakizuna egin du Herrirak eta Etxeratek gaur
goizean Baionan antolatu duten prentsaurrekoan.
Zerbitzu
penitentziarioak eta Pariseko ospiteleko zerbitzuak izan duten
jokabidearengatik salatuko dituela jakinarazi du eta "basatiak" bezala
portatu direla gehitu du emozioz beteriko kontakizun batean. Familiak
oraindik ez du presoaren gorpua ikustea posible izan. Herrirak eta
Etxeratek ere erakunde frantsesek familiarekiko izan duten jokabide
"krudela" salatu dute. Izan ere euskal presoa ospitalera sartua izan eta
9 egunetara izan baitzuten horren berri. Aldi berean presoaren
kokagunea ezagutzeko izan dituzten zailtasunak ere agerian utzi ditu
Molina abokatuak.
Itsaso Idoiaga Jaiki Hadi elkarteko medikuak Lopez
Peñari egin jarraipen medikalaren egokitasuna zalantzan jarri du, "AVS"
baten ondoren etengabeko zaintzara eramana izan beharrean
Pitié-Salpetriere ospitaleko gartzelara eramana izan baitzen. Presoaren
heriotza ekarri duen egoera honen salatzeko Herrirak ostiralean mobilizazioak deitu ditu Baionan, Donibane Garazin, Maulen, Donibane Lohizunen eta Hazparnen.
Herrirak eta Etxeratek antolatu duten prentsaurrekoan Yolanda Molina abokatuaren kontakizunak emozioak piztu ditu. 19 egunen buruan Xabier Lopez Peñaren heriotzara eraman duten ibilbide eta erabakien berri eman du. Aldi berean bera abokatu gisa eta familiak pairatu behar izan dituzten jokabide "krudelen" kontakizuna egin du. Gartzelako zerbitzuak eta ospitalekoak "basatiak" bezala portatu direla erran du behin baino gehiagotan. Eta presoaren egoera kritikoa zen mementuetan eta behin heriotzaren berri izan ondoren familia krudelki tratatua izan dela erran du. Nabarmendu du informazioa lortzeko borrokatu egin behar izan dela eta familiak oraindik gorpua ikusteko paradarik ez duela izan.
Hiru asteko kontakizuna
Yolanda Molinak euskal presoaren heriotza ekarri duen egoera ezberdinen kontakizuna hiru astetan banatu du. Lehen astean, martxoaren 11an, Fleury Merogiseko gartzelatik Xabier Lopez Peña atera eta ospitalera eraman zuten. Jakitera eman denaren kontra ez zuen bihotzekorik izan, bihotzeko ebaketa egitera eraman zuten. Familia eta abokatuak ez zuten horren berririk izan. Fleuryko gartzeko beste euskal presoek eman zuten jakitera.
Bigarren astean, martxoaren 18an, presoaren kokagunearen bila hasten da abokatua, baina ez du erantzunik jasotzen. 19an ikusi nahi duela erraten du eta Pitié-Salpetriere ospitalera joaten dira, bainan ez dute atxematen. Ospitale osoa gelaz-gela bilatu ondoren norbaitek AVC baten ondorioz non zen erran zien. Abokatua ikustera joan zenean "oso gaizki" zela adierazi du. Baina hala ere hiru polizi armatu ziren atean. Egoera ikusita presoaren askatasuna eskatu zuen abokatuak.
Hirugarren astean, martxoaren 25ean. Molina presoaren kokagunearen bila ari zelarik, Abokatu Orokorrak "hiltzaile batengatik denbora galtzeaz aski zela" errran ziola salatu du. Ospitaleko presondegira joatean Lopez Peña han zela eta etengabeko zaintzara eraman zutela erran zion, burmuin-isuri baten ondorioz. Inork ere ez zien erran horrelakorik. Bertako medikuak "egoera egonkorrean" zela erran zion eta normalean bizirik aterako zela.
Ostiralean familia ailegatu zen eta euskal presoa ikustera joan zenean poliziek izan zuten jokabidea salatu du beste behin. Larunbatean eguerdiko ordu batetan familia Xabier Lopez Peña ikustera joan zelarik presoa gauean hila zela erran zieten. Ez familiari ez abokatuari ez zioten heriotzaren berri eman. Ospitaleko arduradunek horren berri ematea debekatu zietela erran zuen, eta gartzela zerbitzuek erranen zietela.
Larunbatean gorputegian ez zieten presoaren gorpua ikusten utzi eta biharramunean Institutu Mediku Legalera joateko erran zieten, baina bertan igandea eta astelehena jai egunak zirela eta ezin zutela ikusi erran zieten.
Bihar entsaiatuko dira presoaren gorpua ikusten.
Xabier Lopez Peñaren neska-laguna den Ainhoa Ozaera euskal presoaren egoera ere gogoan izan du abokatuak. Fleuryko gartzelan den presoak hiru aste horietan sufritu duen indenfentsio, laztura eta iraultza salatu du Molinak.

Jaiki Hadiko medikua
Itsaso Idoiaga Jaiki Hadi elkarteko kide gisa mintzatu da. Euskal presoen osasunaren jarraipena egiten 30 urte baino gehiago daramatzan elkarte honen izenean Idoiagak nabarmendu du "azken urteetan ikusi dugunarekin ez da batere aldatu egoera".
Xabier Lopez Peñaren osasun historialaren kontakizuna egin du, bihotzeko arazoa 2009an diagnostikatua izan zela ekarri du gogora eta horri konponbidea emateko ebaketa 2010ean egitea aurrikusia zela.
Jarraipen medikalaren azterketa eginez bi galdera nagusi direla nabarmendu du. Alde batetik bihotzeko arazoari konponbidea atxemateko egin zen ebaketa motaren inguruzko zalantza agertu du. Presoak bihotzeko arazo larria zuela eta egokiena izanen litzateken ebaketa konplikatu bat egin beharrean errekuperazio errezago bat egitea deliberatu zuten. Ebaketa honek ez zituen ondorio egokiak izan eta egina izan zen Corbeil-Essoneko erietxetik Pitié-Salpetriere ospitalera eraman zuten.
Pitié-Salpetriere garun infartoa edo "AVC" delakoa izan zuen eta han etengabeko zaintzako gela batetara eraman beharrean ospitaleko gartzelara eraman zuten. Hortan agertu du Idoiagak bigarren zalantza, horrelako egoeratan diren pazienteak beti etengabeko zaintzara eramaten direlako. Han zelarik burmuin-isuria izan zuen. Ondoren etengabeko zaintzara eraman zuten, eta egoera egonkorrean zela esan zuen medikuak. Handik oren batzuetara zendu zen euskal presoa eta medikuak bihotzeko baten ondorioz izan zitekeela erran du, baina ezer konfirmatu gabe.
Azterketa orain Pariseko Institutu Mediku Legalean egiten ari dira eta abokatuak salatu duen gisara, autopsian ez dute onartu konfiantzazko mediku baten presentziarik.
Etxerat eta Herrira
Etxeraten izenean Nagore Lopez de Lusuriaga eta Muriel Lucantis mintzatu dira. Elkarteak "gartzelak eta ospitalak izan duten tratamendu lotsagarria" salatu dute. Informazio eza eta gardentasun falta ere izan direla nabarmendu dute eta norberaren ardurak hartuak izanen dela espero duela ere gaineratu du Etxeratek.
"Duela bi aste hil zen Angel Figeroarekin, 16 preso hil ziren orain arte preso zeudela, eta beste 9 espetxetik atera eta laster" nabarmendu du Etxeratek. Gaineratu du "Beste adibide ainitzen artean, hilabete honetan, Lannemezan-eko kartzelan dagoen Ibon Fernandez-en kasua salatu genuen. Bi urte pasatu dira diagnostikoa eman arte : esklerosi anitzkoitza. Aste batzuk leheneago, Saint Maurko kartzelan gau oso batean Jon Bienzobas odolez husten utzi zutela salatu genuen ere bai. Eta gaur Xabierrena".
Baieztapen hau egin ondren Estatu frantziarrari duen ardura hartzeko ere eskatu dio "aski dela" gaineratuz. Ardura hori Xabierren heriotzaren inguruko nondik-norakoak gardentasun osoz argitzean datza batetik. Aldi berean egun Estatu frantsesean eta espainolean eri diren 15 presoak askatzea exigitu die bi Estatuei, kondenak luzatzen dituzten neurri guztiekin amaitzea eta sakabanaketa, isolamendu eta urrunketa politikekin bukatzea.
Herrirak Nagore Garzia eta Garbiñe Erasoren ahotik "Parisetik jaso den informazio falta" salatu du. Eta gaur egungo espetxe politika bakea eraikitzeko konponbiderako oztopo handi bat dela nabarmendu du. Gogora ekarri du euskal gizartearen gogoa, Baiona eta Bilboko manifestazio handiei erreferntzia eginez.
"Herrira lanean da hau berriz errepikatu ez dadin eta politika krudel hau desagertu dadin. Konponbide klabeetara aldatzea derrigorrezkoa da" gaineratu du mugimenduak. Hori dela eta hainbat mobilizazio antolatu ditu. Ostiralean Baiona, Donibane Garazi, Maule, Hazparne eta Donibane Lohizunen eginen diren elgartaratzeetara deitu du, eta astean zehar beste ekimen batzuen berri ere emanen duela gaineratu du.
Hau guztia irakurri ondoren, norbaitek zalantzarik ñimiñoena ere badu, Xabier hil egin dutela, hotz-hotzean? Nor ez da Jon Antzaz oroitzen? Zer adierazi nahi dute zapaltzen gaituzten bi Estatu hiltzale eta terroristek asasinatze honekin? Bada mezu zuzen bat Euskal Herri Langilearendako? Non da "Basque Peace Process" euskal preso politikoen aurkako eraso fontal honen aitzinean? Non da "Nazioarteko Komunitate" famatu hori, arazo guztiak mirakuloski konponduko (omen) dizkiguna?
ESNA GAITEZEN BEHINGOZ!
UTZI ILUSIO FALTSUAK!
BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
DA IRTENBIDE BAKARRA!!!
XABIER ERAILA IZAN DA,
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!
JO TA KE IRABAZI ARTE!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina