LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/22

GUANTANAMO

 

 argia

 

100 PRESO BAINO GEHIAGO

EGON LITEZKE GOSE GREBAN

 GUANTANAMON

 

Lide Hernando  2013-03-21 

 

Guantanamo baseko Delta esparrua (argazkia: usahitman.com)

AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.

Gose greban dauden presoen kopurua ez dago argi. AEBetako militarrek 21 lagun direla dioten arren, presoen abokatuek datu horiek ezeztatu dituzte, eta gose greban dauden presoak 100tik gora direla salatu dute. Basean atxilotuta daudenak guztira 160 direla kontuan hartuz, zifra handia da hori.

Zenbait arrazoirengatik hasi dute protesta presoek, euren abokatuek argitu dutenez. Baseak legez kanpo jarduten duenez, preso gehienen konfinamendua zehaztu gabe dagoela diote, eta haietariko asko epaiketarik gabe kartzelaratu dituztela. Bestalde, presoak kexu dira kartzelako guardiek behin eta berriz euren gelaxkak erregistratu eta Koranak, musulmanen liburu sakratuak, konfiskatu dizkietelako.

Greban dauden presoetatik bi ospitaleraturik daude desidratazio larria dela eta, eta beste zortziri elikagai likidoak sartzen dizkiete, horrenbeste pisu galtzeak ekar dezakeen osasun-okertzea ekiditeko. Gualeb Al-Bihani preso yemendarra defendatzen duen abokatuak dio bere bezeroak 30 egun daramatzala greban, eta 10 kilo baino gehiago galdu dituela dagoeneko. Gainera, “osasun-laguntza ukatu egin zitzaion, diabetesa eduki eta bere egoera oso larria zen arren”.

Egoeraren larritasuna dela eta, hamabi abokatuk gutuna idatzi diote baseko komandanteari. Bertan, presoen osasun egoera larria (zorabioak, pisua galtzea, odol-isurtzeak) salatu dituzte, eta Korana konfiskatzeak “erlijio-sinesmenenganako errespetu falta” suposatzen duela esan dute. Preso gehienak musulmanak dira: Yemengoak, Afganistangoak edota Saudi Arabiakoak, kasu.

Hau ez da Guantanamoko baseko presoek gose greba egiten duten lehenengo aldia, hala ere. 2005ean ere izan ziren bi greba esanguratsu. Barack Obama AEBetako presidenteak legez kanpoko base militarra kenduko zuela agindu zuen 2009an; baina ez du oraindik halakorik egin.
 

Honaino ARGIA aldizkariak argitaratu duen albistea... Zer erran? Inperialismoaren terrorismoa mugagabea dela? Tortura dela Kapitalismoaren euskarri gorena, langileen artean terrorea zabaltzea, beldurraren beldurrez matxina ez gaitezen? Euskal preso politikoek pairatzen duten etengabeko tortura minutuero eta segunduero gogo-bihotzean sentitzen dugula? AMNISTIA OSOA erdiesteko gure odolaren azken tanta isurtzeko prest gaudela? Gudari iraultzaile miresgarriek merezi duten elkartasuna errotik politikoa behar duela, eta beraz, Sistema terrorista honen aurkakoa? Ines del Río eta gainontzeko lagun, burkide eta adiskideak gogoan ditugula etengabe? 

Hona hemen albiste bat, Espainiako Guantanamotik iritsia:

 Ateak Ireki


2013/03/21

Xabier Rey eta Oskar Barreras presoak protestan bakarturik dituztela salatzeko

Xabier Rey Donibaneko presoa liskar bat izan zuen Puerto IIIko kartzeleroekin eta isolamendura eeraman zuten. Ondoren Oskar Barreras planto egin zuen eta isolamenduan zegoenean kolpatu zuten.

Xabier Rey presoa isolamenduan bakartu dute urtarriletik Puerto III espetxean, funtzionarioekin izandako liskar baten ondotik. Oskar Barrerasek Reyren berririk ez zutela eta isolamenduan geratuko zela ikusita plantoa burutu zuen eta bera ere isolamendura eraman zuten.
Isolamenduko galerietan egonik ere, banatuta izan dituzte, elkarrekin komunikatu ezinik. Ezta aurretik isolamenduan ziren Dani Pastor eta Jose Mari Etxeberriarekin ere.

Gauzak horrela, protesta moduan erabaki zuten, zenbaketetan ez altxatzea, funtzionarioek eskatzen diotenaren aurkakoa eginez. Aste guztian eman zuten protesta aurrera, inongo arazorik gabe, baina martxoaren 10era arte. Goizean funtzionario batek zutitzeko agindu zion eta Barrerasen ezezkoa jasotzean, funtzionarioak lankideak deitu zituen. Ziegan sartu zitzaizkion funtzionarioak, besoa bihurrituz eta lepotik heldu zuten eta ukabilkada bat ere eman zioten bularrean. Modu honetan helduta beste ziega batera eraman zuten. Biluzarazi, iraindu eta presionatu egin zuten bertan. Berriro jantzi eta 72.art ezarri zioten beste galeria horretan. Aipatzekoa da bere galerian ziren preso sozialen erreakzioa. Bere oihuak entzutean zarataka hasi eta hurrengo goizean gose eta patio grebari ekin ziotelarik, bera itzuli artean.
Gertaera honen aurrean Barrerasek salaketa bat sartu du Puerto IIIko zaintza epaitegian. Eta Puerto III espetxean dauden euskal preso politikoek ere protesta moduan, martxoaren 19an plantoa egin zuten.
Etxerat elkarteak salatu du presoen eskubideak berriz ere "zapaltzen" direla. "Barreras kolpatua, mehatxatua eta iraindua izan da, bera eta Xabier Rey presoak bakarturik daudela salatzeko protesta bat egin izanagatik. Beste behin, egoera onartezin eta eskubide urraketa baten aurrean aurkitzen gara". 
 
ETXERAT  elkarteko lagun maitagarriok, aurrekoa ez da "egoera onartezin eta eskubide urraketa". Errespetu eta begirune guztiarekin erran behar dizuet salatu duzuena, Estatu Burges baten eguneroko terrorismo kapitalista dela, eta irtenbide bakarra, borroka iraultzailea dela, Estatu zapaltzaile hori irauli eta suntsitzeko, eta horren ondorioz, AMNISTIA OSOA erdiesteko. Hau da, Amnistia dugu garaipena lortu duen borroka baten emaitza, eta garaipena lortu ezean, 1977an bezala, berehala izanen dira presoak berriz ere, indultuak eta kaleratzeak gertatu badira ere. Euskal Herrian eta Guantanamon, Iraultza da bide bakarra. Etsaiek ez digute deus ere oparituko, eta borroka partzialak egokiak eta beharrezkoak badira ere, iparra argi izan behar dugu: AMNISTIA OSOA. 
Esperatze arinduan aurkitzen den Angel Figeroa presoa hil da


ANGEL FIGEROA, GOGOAN ZAITUGU!

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!

OMENALDIRIK ONENA, GARAIPENA!
2013-03-14
Esperatze arinduan aurkitzen den Angel Figeroa presoa hil da.
Espetxeratze arinduan aurkitzen zen Angel Figeroa presoa hilda aurkitu dute gaur, bere etxean. Oraingoz ez dago bere heriotzaren inguruko datu gehiagorik, dagoen momentuan egingo da publiko. Ziurtasunez dakiguna da, preso zegoela hil dela Figeroa, ez baizioten askatasunik eman. 
 

GUANTANAMOTIK PUERTORAT,
 OIHU BAKARRA:

INPERIALISMOA SUNTSITU,
IRAULTZA SOZIALISTA EGIN,
AMNISTIA OSOA LORTU!!!
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina