LENINISMOAREN OINARRIAK (1)
SARRERA
J.V. Stalinek,
Sverdlov Unibertsitatean 1924an
belaunaldi leninistari emandako hitzaldiak
Leninismoaren oinarriak: gai zabala
da hauxe. Gai hau osorik profitatzeko eta ustiatzeko, liburu oso bat, edo are
gehiago, liburu sorta oso bat beharrezkoa izango litzateke. Horregatik, guztiz
naturala da hitzaldi hauek Leninismoaren azalpen oso bat ez izatea. Hala ere,
aurkezpen xehe bat egitea beharrezko ikusten dut, gerora Leninismoa
bete-betean ikasteko abiapuntu gisa beharrezko izanen dena.
Leninismoaren oinarriak azaltzea ez
da Leninek munduaz zuen ikusmoldea aurkeztea. Leninen munduaren ikuskera eta Leninismoaren oinarriak ez dira gauza bera. Lenin marxista da, beraz, berak
munduaz duen ikuskera Marxismoan datza. Baina honek ez du esan nahi Leninismoaren oinarrien azalpena plazaratzeak Marxismoaren oinarrietatik hasi
beharko lukeenik. Leninismoa aurkezteak, Leninen lanetan eta pentsamoldean, zer
berririk eta berezirik dagoen azaltzea eta Marxismoaren ondareari, aurrez
zegoenarekiko egindako ekarpenak aurkeztean datza; hau da, Leninek berak
ekoizturikoa aurkeztea. Modu honetan mintzatuko naiz hitzaldi hauetan Leninismoaren oinarriez.
Zer da ba, leninismoa?
Batzuen aburuz, Leninismoa, Marxismoa Errusian emandako baldintza berezietara moldatua eta bertan aplikatua
da. Definizio honek egiatik zerbait badu ere, hankamotz geratzen da. Egia da
Leninek Marxismoa Errusian maisutasunez aplikatu zuela. Baina Leninismoa
soil-soilik Errusiako baldintza berezietan aplikaturiko Marxismoa izanen balitz,
orduan, Leninismoa fenomeno nazional bat soilik izanen litzateke, errusiar
gertakari bat besterik ez. Halere, jakin badakigu Leninismoa nazioarteko
gertakari bat dela, toki guztietan errotutakoa, ez Errusian bakarrik.
Horregatik, nire ustez definizio hau hankamotz geratzen da.
Beste batzuek diotenagatik, ordea, Leninismoa XIX. mendeko 40. hamarkadako Marxismoaren ezaugarri iraultzaileen
berpizkunde bat izanen litzateke. Marxismoaren aro bien banaketa hori, Marxismoa lehen aro iraultzaile baten eta aro berantiar moderatu baten
erdibitzen duen banaketa xinple eta ergel hori alde batera uzten badugu,
arestian aipatutako definizio honek, akastuna eta okerra bada ere, egiaren izpiren
bat baduela onartu beharko dugu. Egia da Leninek Marxismoaren eduki iraultzailea,
II Internazionaleko oportunista horiek usteldutakoa, berpiztu egin zuela. Bainan
hau ez da egia osoa. Egia ez da soilik berpiztu egin zuela, baizik eta aurrera
eraman zuela, Marxismoaren garapena Kapitalismoaren eta proletalgoaren
borrokaren baldintza berrietara egokituz.
Zer da leninismoa orduan?
Leninismoa, Inperialismoaren eta Iraultza proletarioaren garaiko Marxismoa da. Edo hobeki esanda: Leninismoa
orokorrean, Iraultza proletarioaren teoria eta taktika da, eta batez ere,
proletalgoaren diktaduraren teoria eta taktika da. Marx eta Engels garai
aurreiraultzailean (Iraultza proletarioaz ari gara) aritu ziren, oraindik Inperialismo garatu bat ez zegoenean, langileak oraindik Iraultzarako trebatzen ari zirenean, Iraultza proletario
saihestezina epe laburrera gertatzeke ez zegoenean. Lenin, ordea, Marx eta
Engelsen ikaslea berau, Inperialismo garatuaren aroan aritu zen, Iraultza
proletarioa zabalduz dabilen aroan, Iraultza proletarioak, Demokrazia Burgesa
suntsituz eta Langile Demokraziari eta Sobieten aroari hasiera emanez, herrialde
batean garaipena lortu duen aroan.
Horregatik,
Leninismoa
Marxismoaren osteko garapena da.
Leninismoa
Marxismoaren osteko garapena da.
Leninismoaren baitan nabarmentzen
dena bere berea duen izate iraultzaile eta borrokalari sutsua da. Hau egia bada
ere, Leninismoa berezi egiten duten ezaugarriak bi dira: bata, Iraultza
proletarioaren erroetatik ernaldu zela, honen zigilu-marka eramanaz; eta
bigarrena, II. Internazionaleko oportunisten aurkako borroka ideologikoetan, Kapitalismoaren aurka arrakastaz borrokatzeko ezinbestekoak diren borroketan
sendotu zela. Ezin dugu ahantzi Marx eta Engelsen eta Leninen artean, II.
Internazionalaren oportunismoaren nagusikeriaren aro luzea zabaltzen dela,
eta oportunismo honen aurkako borroka etengabea Leninismoaren zeregin garrantzitsuenetako
bat dela.
"LENINISMOAREN OINARRIAK" liburua "TEMPNADO EL ACERO" argitaletxe marxista-leninistak kaleratu zuen 2011an. Argitaletxe honek lan eder paregabea egiten du, zinezko testu iraultzaileak argitaratuz eta batez ere liburu komunista iraultzaileak, Burgesiaren diktadurak eta Kapitalaren terrorismoak sistematikoki zentsuratzen dituztenak.
ErantzunEzabatuItzulpena Pello Oxandabaratz ñagun eta burkideak egin zuen, biziki ongi eta zuzen. Nihaurrek zuzenketatxo batzuk egin izan ditut testuan, Euskara edertze eta airoste aldera. Hemendik besarkada beroa Pello Oxandabaratz lagunarendako, bihotz-bihotzez, bere lan hau blog honetan argitaratzeko baimena eman izanagatik!
Bidenabar, erran dezadan "TEMPLANDO EL ACERO" argitaletxeari ekonomikoki laguntzea betebehar iraultzailea dela ene ustez, eta animatzen zaituztet beren liburuak erosten. Gainera, aski merkeak dira, "Leninismoaren oinarriak", adibidez, 8 eurotan erosi nuen Iruñeko "La hormiga atómica" liburudendan.
"TEMPLANDO EL ACERO" argitaletxeko helbide elektronikoa: librosml.blogspot,com
Argitaletxe honetan aurkituko duzue, adibidez, LUDO MARTENSek idatzitako "OTRA MIRADA SOBRE STALIN" liburu arras interesgarria.
Nahiago iza dut argibide hauek iruzkin batean agertzea, eta STALINen liburuari sarrera edota hitzaurrerik ez egitea, jendeak zuzen jatorrizko testua irakur dezan, filtrorik gabe. Geroago eginen dut STALINen liburu mugarri honen azterketa kritikoa.
Besarkada bat!
Fermintxo
Bigarren iruzkina: jadanik blog honetan erran izan dudan bezala, Inperialismoaren terrorismo inteletualaren aurka, STALINen defentsa egin dut eta eginen dut beti. Komunista iraultzaile gisa, kritikoa izan behar dut ene buruarekin eta gainontzeko iraultzaile guzteikin, salbuespenik gabe. Zentzu honetan, STALINi egiten dizkiodan kritikak eta berari buruz ditudan iritzi eta gogoeta kritikoak agertuko ditut. Bainan Oligarkia eta Burgesiaren kalumnia, toxikazio, gezur eta maipulazio guztien kontra, STALIN eta Alderdi Boltxebikearen obra iraultzaile erraldoi eta heroikoaren defentsa eginen dut beti, hortzez eta haginez. Eta hau, egiari bizia zor zaionez, ESI taldeko lagun, adiskide eta burkideekin eztabaidatuz ikasi dut.
ErantzunEzabatuIzan ongi!
Fermintxo
Txundituta nago, STALINen "Leninismoaren oinarriak" artikuluetan sarrera gutti direlakotz eta iruzkinik ez... Irakurleen artean ez dago marxista-leninistarik, ala? Edota antistalinistaren bat, sikiera? Niri liburu oso inportantea iduritzen zait, eta oinarrizko formazio bat izateko ezinbestekoa, oso pedagogikoa baita, argia, zorrotza eta zehatza.
ErantzunEzabatuZuek zer uste duzue?