2013-03-26  ETXERAT
Sevillan dauden euskal preso politikoak gose greban, Bellonek jasotako jipoi baten ostean.
Sevillako
 espetxean dauden euskal preso politikoak gose greban daude, espetxean 
izandako gertaera batzuen ostean. Pasa den asteburuan hasi ziren lehen 
arazoak Sevillan, izan ere, bisita normalak zituzten senide eta lagunak 
miatzen saiatu ziren funtzionarioak. Hiru senide eta lagun ukatu egin 
ziren miaketa hauek jasatera, zeren bisitak kristalarekin ziren, eta ez 
zuten inongo kontakturik izango presoekin. Beraz, hiru senide eta lagun 
bisitarik gabe gelditu ziren. Zuzendariarekin bilkura eskatu zuten 
presoek, eta Madrileko agindua zela esan zieten.
Gainera,
 atzo Sevillan dauden euskal preso politikoak itxialdi bat burutzen ari 
ziren euren ziegetan, Xabier Aranburuk Muret Seyssesen bizi behar izan 
zuen egoera salatzeko. Egoera hau aprobetxatuz,  funtzionarioak Arkaitz 
Bellon elorriarraren ziegan sartu ziren eta miaketa oso zorrotza egin 
zioten. Bera ere miatu zuten, ukimenezko miaketa zorrotz bat egin nahi 
zioten. Eta honen aurrean planto egitea erabaki zuen Bellonek. Bellon 
ukatzean, funtzionarioek izugarrizko jipoia eman zioten eta isolamendura
 eraman zuten.
Gertaera honen aurrean, bertan 
dauden beste euskal preso politikoek gose greba bat hastea erabaki dute.
 Batetik, bere kideek ez dakitelako Belloni buruzko ezer eta bestetik 
egoera hau salatzeko. Gainera, zuzendari ordearekin ere bildu dira 
egoera salatu eta azalpenak eskatzeko.
Beste 
behin, gure senide eta lagunen aurkako jarrera lotsagarrien aurrean 
aurkitzen gara. Gure senide eta lagunen eskubideak urratzen dira 
etengabe espetxeetan, eta gainera, mehatxu eta jipoiak ere jasaten 
dituzte. Etengabekoak dira gure senide eta lagunen eskubideak 
errespetatze aldera Euskal Herrian bertan eta Euskal Herritik kanpo egin
 diren eskaerak, eta hau da jasotzen dugun erantzuna. Guztiz onartezina 
da, eta eskubideen urraketa gogorra da. 
 
 Eta hona hemen HERRIRA mugimenduak egin duen balorazioa:
 
 2013/03/26
Arkaitz Bellon presoa
jipoitua izan da Sevillako espetxean
        Herrira mugimenduak Arkaitz Bellon preso elorrioarrak 
Sevillako espetxean funtzionarioen eskuetatik jasotako eraso fisiko eta 
jipoia salatu nahi ditu. Andaluziako espetxe honetan 13 euskal preso 
politiko daude eta gertakaria Bellonen ziegan egindako erregistro 
bortizaren baitan eman zen.
Azken bi astetan tankera honetako hiru albiste iritsi zaizkigu Espainia eta Frantziako espetxetatik. Xabier Aranburu ondarrutarrak golpe ugari eta umiliazio saiakerak pairatu zituen Mureten. Erabat biluzik izan zuten zigor ziegan eta ur hotzarekin indarrez dutxatu ondoren, sikatzeko toallak ukatu zizkioten. Espainian, Bellonekin gertatutakoaz gain, Oskar Barreras bilbotarrak ukabilkada gogorra jaso zuen Puerto III-n.
Albiste hauek orokortasunean du oinarri. Eskandalugarria da euskal jendartearen gehiengoak sufrimendua eta giza eskubideen urraketak behin betiko atzean utzi nahi dituenean, espetxetatik datozen berriek milaka euskal herritarrek bihotzak apurtzen dituzte.
Sufrimendu eta giza eskubide urraketa guztiekin amaitu beharra dago. Hortaz, ezinbestekoa da egunero 600 euskal presoen bizitzak arbitrarietate maltzur eta bortitz baten eskuetan uzten dituen eta astebururo milaka pertsonen integritatea arriskuan jartzen dituen espetxe politika anker honekin amaitzea.
Euskal jendartearen gehiengo erraldoi batek soluzioak eskatzen ditu, giza eskubide guztien errespetua, elkarlanerako espazioak abiaraztea eta bakean eta konponbidean aurrrera urratsak ematea. Eta bide horretan, indarrean dagoen espetxe politika eta bere ondorioz lazgarri guztien amaiera exijitzen du. Herrirak helburu horren mesedetan atsedenik gabe egiten du lan, aktibazio sozialik zabalena ahalbidetzen duten ekimenak eta iniziatibak abiaraziz.
Mila esker
Herrira

Geroago eginen ditut eraso lazgarri honi buruzko gogoetak... Orain sobera hunkituta nago...
AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!!!
BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!!!  
AZKEN ORDUKO OHARRA:
   
AZKEN ORDUKO OHARRA:
Oraintxe bertan jakin dugu, ETXERAT elkarteko weborriaren bidez, Sevillako euskal preso poltikoek gose grena bertan behera utzi dutela. Honako hau da informazioa: 
2013-03-26
Sevillan dauden euskal preso politikoek gose greba amaitutzat eman dute.
Gaur
 Etxeratek jakinarazi duen bezala, Sevillan dauden euskal preso 
politikoek gose greba bat hasi dute Arkaitz Bellon kideak jasotako 
jipoia  eta bere berririk ez izatea salatzeko. Bainan, azken berrien 
arabera gose greba amaitutzat eman dute, Arkaitz Bellon elorriarra 
beraiekin batera modulura eraman dutelako.
Geroko uzten dut afera honen balorazioa, artikulu honetan bertan eginen dudana. Albiste gehiago izanez gero, hemen bertan argitaratuko ditut. Izan ongi, lagunok!
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina