LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/12

HITZALDIA ONDARRUN


EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO
MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK
1952-2012


HITZALDIA


MARTXOAREN 16an
LARUNBATEAN


ARRATSALDEKO 7etan


ONDARRUKO GAZTETXEAN   

Hizlaria: Fermintxo Santxez Agurruza
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA blogekoa 


HITZALDIAREN ESKEMA


1.- Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren aurrekariak:
      EAE-ANV eta EPK-PCE, 1921-1937.


2.- ETAren sorrera: Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu 
      Iraultzailearen abiatzea : 1952-1962


3.- V Biltzarra: Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu
     Sozialistaren sorrera eta espainolismo "marxista-leninisten"
     zatiketak: 1963-1973. Burgosko auzitik Carreroren
     exekuziora.


  

4.- Zatiketen garaia eta ETAren estrategia berria: 1974-1981
     LAIA, Iparretarrak, ETA pm, ETA m.
     Estrategiaren zutabeak: KAS, HB, herri mugimenduak...


5.- Bloke politiko-militarraren likidazioa: 1974-1984.
    EIAren marxismo-leninismotik PSOE eta PNVren besoetara. 

  

6.- Sozialdemokraziaren aurkako borroka, Aljeriako
     elkarrizketak eta negoziazioaren estrategiaren porrota: 
     1982-1992. 


7.- Alternatiba Demokratikotik Lizarra-Garazirat: 1993-2000. 
     Subiranismo burgesaren porrota.


8.- Inperialismoaren ofentsiba globala, ilegalizazioak, Loiolako
     elkarrizketen porrota eta aldaketa estrategikoa: 2001-2007

 

9.- Altsasuko prentsaurrea, Mitchell printzipioak eta ENAMen 
     likidazioa: 2008-2012


10.- Zer egin?  Euskal Iraultza Sozialistaren alde, Euskal Errepublika Sozialistaren bidean! 2013- ...

2 iruzkin:

  1. OSO ONA MAKINA SEGI HORRELA

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, jendea! Zuen herrietan horrelako hitzaldia antolatzeko prest bazarete, idatzi blog honetara, ni joanen naiz deitzen nauten tokietara. Ondarruko esperientzia oso ona izan zen, eta gustora aritu ginen eztabaidan.

    Badakizue, hitzaldiaren gidoia gustokoa baduzue, jarri harremanetan nirekin eta zerbait eginen dugu...

    ErantzunEzabatu