LENINISMOAREN OINARRIAK (2)
J.V. Stalinek,
Sverdlov Unibertsitatean 1924an
belaunaldi leninistari emandako hitzaldiak
BAT:
LENINISMOAREN SUSTRAI
HISTORIKOAK
Leninismoa Inperialismoaren garaian sortu eta garatu zen, Kapitalismoaren kontraesanak
muturreraino iritsi zirenean, Langile Iraultza egungo ekintza-gai bihurtu
zenean, Langile Klasearen Iraultzarako trebakuntza maila gorenean zegoelarik,
aro berri bat zabaltzear, hots, Kapitalismoaren aurka azken kolpea emateko tenorea zabaltzear zegoenean.
Leninek Inperialismoa, “hilzorian dagoen Kapitalismoa” izendatu zuen. Zergatik? Inperialismoak Kapitalismoaren kontraesanak erabat gordintzen dituelako, azken mugetara
eramaten dituelako eta kontraesan hauek pixka bat gehiago tenkatuz gero Iraultza hasten delako. Kontraesan hauetatik hiru nabarmenduko ditugu.
Lehena, Lanaren eta Kapitalaren arteko kontraesana da. Inperialismoak herri industrializatuetako
trusten, korporazio monopolisten, banketxeen eta finantza oligarkiaren
erabateko boterea ordezkatzen du. Erabateko botere honen aurka, Langile Klasearen ohiko tresnak -sindikatuak eta kooperatibak alde batetik eta alderdi
parlamentarioak eta borroka parlamentarioa beste alde batetik- baliogabeak
direla argi geratzen da. Inperialismoak milioika langilek osatutako masak
bidegurutze honetan jartzen ditu: ala Kapitalaren esanetara gero eta gehiago
makurtzen zarete, antzinako pasibotasunean erortzen zaretelarik, ala arma berri
bat eskuetan hartzen duzue. Inperialismoak Langile Klasea Iraultzara darama.
Bigarren
kontraesana, besteren lur eremuak, lehengai iturri berriak lortzear, finantza
zirkulu ezberdinen eta potentzia inperialista ezberdinen artean datza.
Inperialismoa Kapitala lehengaien jatorrizko lurretara esportatzean datza,
iturri horiek modu monopolistan ustiatzeko etengabeko borrokan, lehengaiez
gainezka dauden lur horiengatiko gatazka sutsuan, jada banatutako mundua modu
berri batean banatzeko saiakeretan, lur berriak konkistatzera doazen finantza
talde eta nazio boteretsu berrien eta euren konkistak babestu nahi dituzten
finantza talde zaharren eta gainbeheran dauden nazioen aurkako gatazka etengabean datza. Kapitalisten talde ezberdinen arteko borroka gordin honen
berezitasuna, nahitaez, besteren lurrak lortzeko guda inperialistak sorrarazten
dituela da. Guda hauek, azken finean, Inperialismoa ahultzen du, Kapitalismoa
arrakalatzen du eta Iraultza Proletarioa hurbiltzen, Iraultza hau bat-bateko
beharrizan bat eginez.
Hirugarren
kontraesana, Nazio “zibilizatu” sorta baten eta kolonietako eta azpiratutako Herrietako ehundaka milioi gizon-emazteen artean datza. Izan ere, Inperialismoa
kolonietako eta menpeko Herrietako ehundaka milioi gizon-emazte horien esplotazioa
modurik gogorrena, gupidagabeena eta lotsagabeena da. Etekin gizen baino gizenagoak ateratzea: horra esplotazio eta zapalkuntza honen arrazoia. Baina Herri hauen esplotazioa aurrera eramateko, Inperialismoa Herri horietan
trenbideak, lantegiak, industriguneak eta merkatal-guneak eraikitzera behartuta
agertzen da. “Politika” honen ondorioz, nahitaez, Herri horietan Klase Proletarioa agertuko da, intelektualeria herrikoi bat sortuko da eta hauek
nazio kontzientzia sorraraziko dute eta askapen mugimendua azkartuko. Kolonia
eta azpiratutako Herri guztietan, salbuespenik gabe, agertu eta zabaltzen ari
diren mugimendu iraultzaileei so eginez, hau egiaztatua dagoela argi geratzen
da. Hau oso garrantzitsua da Langileriarentzat, koloniak eta Herri azpiratuak Kapitalismoaren erreserba izatetik Langile Iraultzaren erreserba bihurtuz, Kapitalismoaren egoera ahuldu egiten duelako.
Laburbilduz, hauek dira Inperialismoak ernaldutako kontraesan nagusiak, lehengo goranzko Kapitalismoa hil-hurreneko Kapitalismo bihurtu dutenak.
Orain
dela hamar urte lehertutako guda inperialistaren garrantzia, batez ere hiru
kontraesan hauek sorta batean batzean eta hirurak batera agerraraztean datza,
modu honetan Langileriaren borroka iraultzaileak azkartuz eta erraztuz.
Beste
era batean esanda: Inperialismoak, Iraultza Proletarioa saihestezin egiteaz
gain, Kapitalismoaren aurkako eraso zuzenerako baldintza onuragarriak prestatu
ditu.
Hau
da Leninismoa ernaldu duen nazioarteko egoera.
“Ongi
dago, hau halaxe da” esango du norbaitek; “baina zer zerikusi du honek Inperialismoa loratu den Herri klasikoa ez den Errusiarekin? Zer zerikusi du
honek guztiak Errusian ihardun zuen Leninekin? Zergatik izan zen Errusia Leninismoaren sorlekua, Iraultza Proletarioaren teoria eta taktikaren
jaioterria?” galdetuko du aurreko horrek.
Kontraesan
horien guztien puntu komuna Errusia zelako.
Errusia,
beste edozein Herri baino gehiago, Iraultza-gose zelako eta honek kontraesan
hauek modu iraultzailean gainditzeko gai egiten zutelako; horra aurreko
galderei erantzuna.
Lehenik
eta behin, Errusia tsarista mota guztietako zapalkuntzetan –kapitalista,
koloniala eta militarra- modurik gizagabeenaren eta basatienaren iturri zela
esanen dugu. Nork ez daki Errusian Kapitalaren erabateko boterea agintekeria
tsaristarekin batzen zela, eta errusiar nazionalismo oldarkorrarekin nahasten,
tsarismoak Herri ez errusiarren aurka eginiko basakeriekin eta guda kolonialen
ondorioz anexionatuak izan ziren zonalde zabalen –Turkia, Pertsia, Txina- esplotazioarekin
elkartzen? Lenin zuzen zegoen tsarismoa “Inperialismo militar-feudala” zela
zioenean. Inperialismoaren ezaugarri petralenak bilbatuta eta hamaika aldiz
biderkatuta: horra tsarismoa.
Gainera, Errusia tsarista Mendebaldeko Inperialismoaren erreserba garrantzitsua zen, bere ateak Kapitalismoari zabal-zabalik eskaintzen zizkiolako. Inperialismo honek, Errusiaren ekonomiarentzat hain garrantzitsuak diren adar osoak, erregaiak eta metalurgia kasu, bere eskuetan zituen eta baita ere milioika soldadu bere zerbitzura. Gogora ezazue hamalau milioi soldaduk osatutako errusiar armada, guda-fronteetan ingeles eta frantziar Kapitalismoaren etekin itzelen alde bizia eman zuena.
Gainera,
tsarismoa ez zen soilik Inperialismoaren Eki Europako txakurra, populazioarengandik
milioiak eta milioiak ateratzeko mendebaldeko Inperialismoaren morroia ere
bazen: tsarismoak Parisen, Londresen, Berlinen edota Bruselan ateratzen zituen
finantza akzioen interesak.
Azkenik,
tsarismoa; Turkia, Pertsia edota Txinaren zonalde zabalak banatzerakoan
Mendebaldeko Inperialismoaren aliaturik fidagarriena zen. Nork ez daki
tsarismoak gerra Ententeko inperialistekin aliantzan egiten zuela, Errusia gerla
honen oinarrizko elementu bilakatuz?
Horregatik,
tsarismoaren eta mendebaldeko Inperialismoaren interesak elkarlotuta zeuden,
uztarri bereko lagun izanik.
Arriskatuko
al zen Mendebaldeko Inperialismoa, Ekialdean Errusia zahar tsarista eta burgesa
bezalako aliatu garrantzitsu bat eta aldi berean baliabide iturri hain emankor
bat galtzera bere indar guztia tsarismo hori defendatzeko eta eusteko Errusiako
Iraultzaren aurka erabili gabe? Ez, jakina ezetz!
Honelaxe,
hemendik zera ondorioztatzen da: tsarismoa kolpatzen zuenak Inperialismoa
kolpatzen zuela, tsarismoaren aurka matxinatzen zena Inperialismoaren aurka
matxinatzen zela eta tsarismoa suntsitzen zuena Kapitalismoa suntsitu beharrean
aurkitzen zela. Tsarismoaren aurkako Iraultza eta Inperialismoaren aurkako Iraultza, hots, Iraultza Proletarioa, gauza berbera izateko bidean zeuden eta
halaxe behar zuen.
Bitartean, Errusian, inoiz gertatutako Herri Iraultzarik handiena borborka ari zen, bere aitzindaritzan munduko Langileriarik iraultzaileena zuelarik eta Proletalgo honek aliatu garrantzitsu bezala Errusiako nekazari iraultzaileak zituelarik. Frogatu beharra al dago halako Iraultza bat ezin zitekeela bide erdian gelditu, eta irabaziz gero, Inperialismoaren aurkako matxinadaren bandera eskuan eramanaz aurrera egin behar zuela?
Horregatik,
Errusia, Inperialismo ezberdinen kontraesanen amankomuneko puntua zen; ez
bakarrik Errusian kontraesan hauek modu nabarmenean, bereziki basati eta
jasangaitzean adierazten zirelako, eta ez bakarrik Errusia Mendebaldeko Inperialismoa Ekialdeko koloniekin elkartzen zuen azken honen helduleku garrantzitsua
zelako; baita kontraesan hauek modu iraultzailean gainditzeko gai zen indar bat
Errusian soilik zegoelako ere.
Eta
honetatik hau ondorioztatu daiteke: Errusiako Iraultzak proletarioa behar zuela
izan, eta gainera, hasierako unetik izate internazional bat behar zuela izan;
mundu mailako Inperialismoarentzat bere oinarriak dardarka jarriko zituen
danbateko bat izango zelarik.
Muga
al zitezkeen errusiar komunistak Errusiar Iraultzaren baitan muga nazionalen
barneko testuingurura? Ezta hurrik eman ere! Haatik, bai barne egoerak (krisi
iraultzaile sakona), zein kanpo egoerak (gerra); testuinguru horretatik
irtetera, borroka mundu mailako oholtzara eramatera, Inperialismoaren miseria
guztiak agerian jartzera, Kapitalismoaren hondamendiaren derrigortasuna
frogatzera, sozialtxobinismoa eta sozialpazifismoa
suntsitzera eta azkenik, euren Herrian Kapitalismoa lurperatzera eta Proletalgoarentzat Herri guztietan Kapitalismoa uzkailiko duen arma berri bat
–Iraultza Proletarioaren teoria eta taktika- eraikitzera bultzatzen zituen.
Errusiar komunistek ezin zuten beste modu batera jokatu; bide honetatik
bakarrik lor zitezkeelako mundu mailan Errusiar Iraultza Kapitalismoaren
berrezarpenaren aurka sendotuko zuketen aldaketak.
Errusia
eta Leninen artean, XIX. mendearen 40. hamarkadan, Marx eta Engelsen eta
Alemaniaren artean gertatu zen antzeko gauza bat gertatu zen. Orduan, Errusia
XX. mendearen hasieran zen bezalaxe, Alemanian iraultza burgesa gertatzekoa
zen. Honela mintzo zen Marx Manifestu Komunista idazterakoan:
“Komunistak, batez
ere, Alemaniari so ari dira, Alemania Iraultza Burges baten atarian dagoelako
eta bertan Iraultza, europar testuinguruan orain arte izan diren baldintzarik
aurrerakoienetan gertatuko delako, Proletalgoa Ingalaterran XVII. mendean edota
Frantzian XVIII. mendean izan zena baino askoz ere garatuago dagoelarik; beraz,
Alemaniako Iraultza Burgesa ezin da izan Iraultza Proletarioaren hitzaurrea ez
den beste ezer”.
Beste era batera esanda: Iraultzaren erdigune nagusia Alemania zen.
Ez
dago zalantzarik arestian aipatutako arrazoi horregatik Alemania izan dela Sozialismo Zientifikoaren sorlekua, eta Marx eta Engels bere sortzaileak.
Berdina,
baina are arrazoi handiagoz, esan genezake XX. mende hasierako Errusiari buruz.
Garai horretan, Errusia Iraultza Burgesaren atarian zegoen, eta Iraultza hau
XIX. mendeko 40. hamarkadako Alemaniakoa baino aurrerakoiagoa zen testuinguru
baten kokatua zegoen, ordukoa baino Proletalgo garatuago batekin (zer esanik
ez, Frantziakoarekin eta Ingalaterrakoarekin konparatzen badugu); beraz, inoiz
baino gehiago, Iraultza Burges honek Iraultza Proletario baten hitzaurre izan
behar zuen.
"Gaur, historiak guri
(hau da, errusiar marxistoi, J.St) planteatzen digun premiazko zeregin hau,
gaur egun edozein Herritako proletalgoak duen premiazko zereginetan iraultzaileena
da”.
“Zeregin hau burutzeak, hots, ez bakarrik europar erreakzioaren, baizik eta gaur egun halaxe definitu dezakegunez, asiar erreakzioaren azken gotorlekua suntsitzeak, errusiar Langileria nazioarteko Proletalgo iraultzailearen abangoardian jarriko luke” (IV lib. 382 orr)
“Zeregin hau burutzeak, hots, ez bakarrik europar erreakzioaren, baizik eta gaur egun halaxe definitu dezakegunez, asiar erreakzioaren azken gotorlekua suntsitzeak, errusiar Langileria nazioarteko Proletalgo iraultzailearen abangoardian jarriko luke” (IV lib. 382 orr)
Beste
era batera esanda: Iraultzaren erdigune nagusia Errusia zen.
Eta
argi dago Errusian Iraultzaren garapenak Leninen iragarpen hau sobera frogatu
duela.
Eta
hau kontuan izanik... harrigarria al da halako Iraultza bat aurrera eraman
duen eta halako Proletalgo bat duen Herria, Langile Iraultzaren teoria eta
taktikaren aberri izatea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina