LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/26

"Cautivo y desarmado el Ejército Rojo"...




"CAUTIVOS Y DESARMADOS":
NEOFRANKISTEN GARAIPEN ASMOAK
EUSKAL HERRI LANGILEAREN AURKA


1939ko apirilaren 1ean, Francisco Franco genozida faxista nazional-katolikoak bere azken gerra-partea sinatu zuen: "En el día de hoy, cautivo y desarmado el Ejército rojo, han alcanzado las tropas nacionales sus últimos objetivos militares. La guerra ha terminado."

74 urte pasatu dira geroztik, bainan Estatu Espainolean klase sozial berberak agintzen du, hau da, klase sozial berberak kontrolatzen du Estatu Burges espainola, hots, Oligarkia Neofrankistaren diktaduraren aparatu politiko, militar, ekonomiko eta kulturala. Eta prefosta, "Marxismoaren kontrako gerra" ez da bukatu. Ez Marxismo errebisionista eta erreformista ongi hezi eta edukatua, marxismo akademiko eta ekonomizista, Espainiako Konstituzio monarkiko, kapitalista, inperialista eta etnozida onartu zuèn "Marxismo" espainolista eta likidazionista hura, baizik Iraultza Sozialista, Iraultza Proletarioa, Iraultza Komunista indar guziez, hortzez eta haginez bultzatzen duen zinezko eta benetako Marxismo Iraultzailea. Eta are gehiago, Marxismo horrek sustatu eta gidatzen duen Iraultza hori "separatista" baldin bada. Orduan akitu dira komeriak, zeren "antes una España roja que rota"

Dena burdin eta altzairuzko logika gupidagabe batean gertatzen ari da: Oligarkia (Neo)Frankistak erabateko garaipena behar du Euskal Herri Langilearen aurka, 1937an bezala, eta horretarako, Santoña berri bat nahi du. Hau da, Euzko Gudarostea bezala, gaur egungo gudari iraultzaileak ere "gatibu eta desarmaturik" nahi ditu Estatu Espainolak. "Cautivo y derrotado" ez bakarrik ETA, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea, baizik eta ENAMen aritu garen guzti-guztiok, den-denok, "cautivos y derrrotados", eta betikotz, gainera. Horretarako, eta Gerra Karliesten eskarmentua harturik, Estatu monarkiko neofrankista honek Bergarako Besarkada ere bai behar du, Jesus Egiguren euskaldun espainolista sozialdemokratak maiz askotan ezin hobeki erran izan duen bezala. Eta behin Joseba Egibarrek idatzi izan zuen bezala, Bergarako Besarkada berri honetan, badira Maroto eta Muñagorri... "Behin batian Loiolan, erromeria zan, hantxe elkartu ziran jaun agurgarriak..."

Jakina, erabateko garaipen absolutu hori oso zaila da irensten Oraingo Ezker Abertzaleari, haiek molde eta estilo sozialdemokratak nahiago baitituzte, Irlandan edota Hegoafrikan bezala: sasi negoziazio batzuen itxurak, preso batzuk kaleratzea... halako zerbait egin zen Ertamerikako Iraultza Sozialista likidatzeko, Nikaraguan, ElSalvadorren, Guatemalan... Horrelako zerbait egiten saiatzen ari da Inperialismoa, berriz ere, Kolonbian eta Kurdistanen... 

Inperialismo anglo-saxoi eta sionistak gaur egun SORTU alderdiko zuzendaritza osatzen dutenei urrea eta zilarra agindu eta hitz eman zizkien, borroka iraultzaile guztiak inadargabetzearen truke. Jakina, ohiko "peace process" homologatu bat, Euskal Herri Langilea ongi nahasteko eta errendizio triste eta patetiko bat sekulako garaipena bailitzan aurkeztu ahal izateko euskal langileen aitzinean. Munduan zehar hamaika prozesu iraultzaile likidatu ditu honela Inperialismoak, eta gaur egun hori zientzia burgesaren adar bat bilakatu da, bere aditu, ideologo, katedratiko eta experto saldoarekin... Teknika bilakatu da: nola suntsitu Herri Langileen prozesu iraultzaileak, eta derrota hori nola mozorrotu, ongi saltzeko. Langileriak Demokrazia Burgesa, Bakea, Giza Eskubideak, Humanismoa, Zuzenbide Estatua eta gainontzeko lerdokeria ideologiko burgesak irensteko prest balego bezala...


Arazo ttiki batzuk dituzte Oraingo Ezker Abertzaleko buruzagiek: Estatu Espainoleko klase eta nazio-egitura konplexu eta inestablea, Oligarkia Neofrankistaren tradizio faxista eta nazional-katolikoak, Monarkia borboitarraren tradizio ustel, nepotista, etnozida, autoritario eta ultrazentralistak, "faxiktimek" sortutako ideologia neofaxista eta neofrankista histerikoa, "Espainia"ko krisi ekonomiko abisala, hots, Francisco Francok (eta Inperialismo yankiak, bistan da!!!) "atado y bien atado" utzi zuèn Estatu kapitalista neofrankistaren krisi orokor eta (espero dezagun) terminala. Baldintza hauetan, ez dago euskaldun nazionalista burgesei kontzesiorik egiteko inolako tarterik, ez euskaldunei, ez katalanei, eta are guttiago Estatu Espainoleko Herri Langileei, prefosta!!!
     
Teoria Iraultzailea abandonatzen delarik, irtenbide bakarra izan ohi da: Ideologia Burgesaren besoetara erori, jausi eta amiltzea, hondogabeko endakatze politiko eta ideologikoan... Hori ikusi dugu Ertamerikan (adibideak milaka badira ere, Joaquín Villalobos FMLN-ERPko komandantearen ibilbidea paradogmatikoa da...), ikusi dugu Irlandan (Gerry Adams eta Martin Mac Guiness Brtiania Handiko erreginari men egiten, irlandar errepublikarren kontrako salatari bilakaturik...), ikusi dugu Hegoafrikan (ANCk zuzentzen duen txakurrada burgesa meatzariak sarraskitzen eta masakratazen multinazional terrorista baten medesetan...) eta bertze hamaika tokitan ere ikusi eta ikusiko dugu. "American way of peace process, man!!!"


Horregatik, SORTU, Oraingo Ezker Abertzalearen alderdia, kea saltzen ari da etengabe. Honen froga argia? Begira zer pasatu den aspaldian damutu zirèn eta etsaiaren eskakizun guzti-guztiak bete diztuzten preso politiko euskaldun batzuekin:



EiTB.com

Bakea Euskal Herrian: espetxe-politika

'Langraiz Bide'ko 

hiru presoren hirugarren gradua

 garalazi dute

Erredakzioa

2013/03/25

Iñaki Rekarte, Kepa Pikabea eta Aitor Bores ETAko kideei hirugarren gradua ematea galarazi du Barne Ministerioak, preso hauek 'Langraiz Bide'arekin bat egin duten arren.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
  • Espainiako Barne Ministroa, OPUS DEIko neofrankista, José Fernández Díaz


  • 'Langraiz Bide'arekin bat egin duten Iñaki Rekarte Ibarra, Kepa Pikabea Ugalde eta Aitor Bores Gutierrez ETAko hiru presoei hirugarren gradua ematea galarazi du Barne Ministerioak, Europa Pressek zabaldu duenez. Aipatutako presoak Arabako Zaballa kartzelan daude espetxeratuta. ETAtik aldendu ostean, talde armatutik eta Presoen Kolektibotik kanporatu zituzten.
Espetxeetako Tratamendurako Batzordeek egindako proposamenak Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak jaso behar ditu, aldeko ala kontrako iritzia emateko. Angel Yustek zuzendutako Sailak urtarrilaren 13an aurkeztutako hiru proposamenak errefusatu ditu. ETAko hiru kide horien abokatuek erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu dute. Azken hitza Auzitegi Nazionaleko Espetxeetako Zaintzaren epaileak izango du.

ETAko preso hauei ezarritako espetxe-zigor luzeak eta oraindik ordaindu behar dituzten kalte-ordainak izan dira, besteak beste, hirugarren graduaren eskaerak errefusatzeko arrazoiak. Izan ere, Rekartek 1.200.000 euro ordaindu behar ditu oraindik ere, eta Boresek, berriz, 600.000 euroko zorra du.

Barne Ministerioak agortutzat eman du aurreko Gobernu sozialistak sustatutako 'Langraizeko Bidea'. Jorge Fernandez Diazek zuzendutako Sailak azpimarratu duenez, 'Langraiz Bidea' "iraganeko kontua da". Horren ordez, Barne Ministerioak ETAko presoak gizarteratzeko planaren alde egin du. Hala ere, urtebete geroago plan horrek ez ditu emaitzarik eman, eta terrorismoaren biktimek plana gaitzetsi dute.


"En el día de hoy, cautiva y derrotada la ETA y el resto de los rojo-separatistas y del contubernio judeo-masónico, han alcanzado las tropas  Nacionales sus últimos objetivos políticos y militares.
LA GUERRA DEL NORTE HA TERMINADO.
 Madrid, 1 de abril de 2014. 
75. Año de la Victoria. 
El Generalísimo,
 Felipe VI""


Politika

Presoak

Zer da 'Langraizko bidea'?

Erredakzioa

2012/04/26

ETAko presoek biktimei barkamena eskatu
eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu behar dute
bide hau aukeratu ahal izateko.


Langraizeko espetxea.

Langraizko (Araba) espetxeak eman zion izena Rajoyren Gobernuak ETAko presoak gizarteratzeko defendatutako bideari: 'Langraizko bidea'.

Zapateroren Gobernuak Langraizko espetxea aukeratu zuen hiru baldintza betetzen zituzten ETAko presoak Euskal Herrira hurbiltzeko. Borroka armatutik aldendu, biktimei barkamena eskatu eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu behar dute presoek 'Langraizeko bidea' hartu ahal izateko. 

Horiek dira 'Langraizko bidearen' hiru oinarri nagusiak. Bide hori aukeratzen duten ETAko presoek hirugarren gradua lor dezakete (egunez kartzelatik atera ahal izateko eta asteburuetan baimenak lortzeko). 

Horrez gain, zigorraren hiru laurdenak betetakoan, gizarteratze aurreikuspen positiboak dituzten presoek baldintzapeko askatasuna lor dezakete. 

PP Espainiako Gobernura iritsi zenetik, Barne ministroak behin eta berriz esan du presoak gizarteratzeko neurri bakarra 'Langraizko bidea' izango dela. ETAk borroka armatua utzi behar zuela iragarri ondoren hartutako neurri bakarra izan da.

AVTk eta Voces contra el Terrorismo elkarteek gogor kritikatu dute 'Langraizko bidea', baina Espainiako Barne Ministerioak baldintzapeko askatasuna onartu dio dagoeneko Jose Manuel Fernandez Perez preso ohiari. 

Bestalde, Jesús Loza lehendakariak elkarkidetzarako izendatutako ordezkariak ETAren iragarpenaren ondoren ‘Langraizko bidea’ ahalik eta gehien "azkartzeko" eskatu du.
 



Preso politiko batzuei, aspaldian Estatuak ezarritako baldintza guztiak bete egin dituztenei, Oligarkia Neofrankistak eta bere frankizia den PPk hirugarren gradua bera ere ukatzen badie, zer gertatuko da tinko mantentzen diren gudari eta iraultzaile guztiekin? Eta zer egin beharko dute euskal preso politikoek baldintza neofaxista hauetan kalera irteteko? Zer eskatuko die Estatu Espainolak? Eta zertan ari da SORTU kea saltzen eta ilusio faltsuak pizten presoen senide eta haideen artean? Afera seriosa da, eta mingarria... Preso batzuk, eta ez gutti, oso kezkatuta daude, eta haserre, konfiantza politikoa galdu dute Oraingo Ezker Abertzaleko zuendaritzan... Noiz arte mantenduko dira xutik bake prozesu ustel honen lilura xoragarriak? Noiz esnatzen hasiko da Euskal Herri Langilea, eta argiro ohartuko bide honetatik ez goazela inora, erabateko porrot eta derrotara ez bada? Noiz konturatuko dira militante abertzale eta iraultzaile zintzoak (eta milaka badira oraindik Ezker Abertzalearen baitan lanean eta borrokan...) bide honek ez duela fitsik emanen?

Euskal iraultzaileok biltzen ari gara, elkarrekin eztabaidatzen eta  autokritika egiten, egindako haNka sartzeetatik ikasten, eta hurrengo batailak prestatzen. Iparra argi eta garbi dugu, betikoa: Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea. Lehengo lepotik dugu burua... aski gogorra, gainera!


  "NI CAUTIVOS NI DESARMADOS" !!!

JOTAKE IRABAZI ARTE!!!

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN ALDE

EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!! 
 FRANKISMOAK INPOSATUTAKO 
II BERREZARKUNTZA ETA ERRESTAURAZIO BORBOITARRAREN AURKA!





OLIGARKIA NEOFRANKISTAREN KONTRA, 
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA DA BIDE BAKARRA!








PRESOAK KALERA,
AMNISTIA OSOA!!!

AMINISTARIK GABE,
BAKERIK EZ!!! 

ZUEK, FAXISTAK,
ZARETE TERRORISTAK!!!

KAPITALAREN ETA 
INPERIALISMOAREN 
DIKTADURAREN AURKA,
EUSKAL LANGILEON
FORMAZIOA,
ANTOLAKUNTZA ETA
BORROKA IRAULTZAILEA!!! 


 

2 iruzkin:

  1. Nola demontre askatu nahi dituk hik presoak? "Euskal Iraultza Sozialista" eginez? Eta iraultza zoragarri hori noiz gertatuko da? Eta bitartean, zer egin behar dute presoek? Hire bloga irakurri, ilustratzeko? Zer erraza den ordenadore batean, etxean goxo-goxo idaztea...

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa, lagun anonimoa!

    Nik euskal gudari eta iraultzaile presoan AMNISTIAREN BIDEZ askatu nahi ditut, orain arte beti aldarrikatu izan dugun bezalaxe. Eta AMNISTIAri buruz begira Argaak zer zioen 1978ko abenduan:

    "Si hoy hay que luchar por la amnistía, también pienso que la amnistía no puede ser separada de un conjunto de medidas políticas que son las únicas que pueden hacerla efectiva. (...) La amnistía no puede ser una medida aislada, sino el resultado de una lucha que ha llegado al éxito, que ha dado los frutos por los que se desarrollaba. (...) La mnistía no puede ser real en tanto haya partidos que sean ilegales. (...) Por otra parte tampoco podemos considerar que hay una verdadera amnistía en tanto que la Guardia Civil, la Policía Armada o la Policía Secreta ande por las calles tranquilamente (...) para que haya una verdadera amnistía estas fuerzas represivas tienen que salir de Euskadi porque la convivencia entre ellos y nosotros es abolutamente imposible."

    Beraz, aspaldiko kontua da hau. Presoak kalera irtengo dira borroka hau irabazten dugunean, ologarkia frantses eta espainola garaitzen ditugunean. Ezin erran aldez aurretik hori Euskal Iraultza Sozialistarekin batera gertatuko den, edo lehenago, Euskal Herri Langilearen presio eta borrokaren ondorioz. Garbi dagoena da presoak kalera aretako direla Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta sozialaren bidean, eta ez banan banako neurri damutzaileekin. Horrela kalera ateratzen ahal dira banaka batzuk, bainan umiliaturik, politikoki eta pertsonalki hautsiak, damutuak, etsaiei barkamena eskaturik, eta borrokari bizakarra emanik. Eta gaur egungo Gobernu espainol neofrankista eta neofaxista honekin, eta horrela ere, Langraizko preso damutuen bide tristeak argiro frogatzen duenez.

    Ordenadore baten etxean goxo goxo idatzi aitzin ni ere preso politikoa izan nintzen zenbait urtez. Eta gaur egun, herri borroka eta mugimenduetan parte hartzeaz gain, hori da aukeratu dudan bidea: gogoeta teorikoa, formazio iraultzailea, kritika arrazoitua eta eztabaida politikoa. Baliteke zure gustokoa ez izatea, bainan hauxe da erabaki dudana.

    Izan ongi!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu