EMAKUMEA,
ARRAZA,
KLASE SOZIALA
 
          
Angela Davis, artxiboko irudi batean.     
Hiru ezaugarri horiek bat egiten dute Angela Davisengan, joan zen 
gizaldiko 70eko urteetan gazte ginenontzat oso ezagun bihurtu zen 
emakume afroamerikarra. Nor dugu Angela Davis?
 
 
 Duela 69 urte Alabaman –AEBetan– jaio zen esklabo jatorriko familia 
batean, lurralde honetan arraza bereizkeria gori-gori zegoen garaian. 
Bere gurasoek, batak zein besteak, beltzentzat soilik egindako 
ikastetxeetan egin zituzten ikasketak, Angela ez zen salbuespena izan. 
Lehen Hezkuntza eskola horietako batean burutu zuen, zurien eskolak 
baino baldintza askoz okerragoetan. Bere auzoari Dinamyt hill –Muin 
dinamitatua– deitzen zioten, Ku Klux Klanekoek maiz lehertzen 
baitzituzten dinamitaz familia afroamerikarren etxeak.
 
 
Hamalau urte zituelarik New Yorkera joan zen bizitzera amarekin. Hiri 
horretan beltzak eta zuriak berdintasunean ikas zezaketen ikastetxe 
batean bigarren hezkuntza bukatu zuen. Ibilbide luze baten ondoren 
filosofian graduatu zen. Doktoregoa Herbert Marcuse filosofoaren 
gidaritzapean lortu zuen. Kalifornian Los Angelesko Unibertsitatean 
irakasle lanetan hasi zen.
Arraza beltzaren eta emakumearen askatasuna klase borrokatik at ezin 
direla geratu pentsaturik, 1968 urtean AEBetako Alderdi Komunistako kide
 egin zen. Urte horietan espetxeratuta zeuden pertsonen bizi baldintzak 
hobetzeaz arduratu zen. Soledad brothers izeneko auzian sartuta
 zegoelarik, 1970eko abuztuaren zazpian hilketa batzuk gertatu ziren 
Soledad anaiak epaitu behar zituen epaitegian. Angelari leporatu zioten 
hiltzaileek erabili zituzten armen jabe izatea.
 Angelak ihes egin zuen, FBIk kriminalik bilatuenetako bat bihurturik, 
mundu osoan ezagutu genuen heriotza epai izateko arriskuan zegoen andre 
ausart hura. Azkenik, New Yorkeko motel batean aurkitu, espetxeratu eta 
epaitua izan zen, hamasei hilabete gelaxka batean igaro ostean. Pertsona
 zuriak soilik osatutako epaimahai batek errugabetzat jo zuen auzi 
guztietan. Orduan, Kaliforniako gobernadore Ronald Reaganek galarazi 
zion lurralde horretako unibertsitateetan klaseak ematea. Hala ere, gaur
 egun Kaliforniako Santa Cruz Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu.

 Ez da denbora luze Emakumea, arraza, langile klasea bere 
liburua ezagutu dugula. Saiakera sakon, argi eta zehatz honen bidez 
emakume beltz eta esklaboen bizitza erakusten digu bere gordintasunean, 
ohartarazten gaitu ere andre horien askatasunaren bideak eta emazte 
zurien feminismoak nola elkar gurutzatu ziren, hauek askotan haien 
zapaltzaile bihurtzen zirelarik.

“Sistema esklabistak esklabo beltzak ondasun higigarritzat hartzen 
zituen, emakumeak gizonak lez ekonomikoki errentagarriak, lan indar 
banakakoak bezala hartuak ziren, generorik gabekoak euren jabeentzat. 
Andre esklaboa lanaldi osoko langilea zen, noizbehinka soilik emazte, 
ama edo etxekoandre”.
 
 
 Davisek zera kontatzen digu ere, emakume esklaboek gizonengandik 
dituzten desberdintasunagatik modu berezian sufritzen zutela: sexu 
gehiegikeriak, andreek bakarrik jasan zitzaketen tratu txarrak.
 
 
 Angelak adierazten du esklabotza garaietatik aurrera sexualitatea 
bereziki azpimarragarria izan dela afroamerikarrentzat. Sistema 
esklabistak askatasun ekonomikoa edo politikoa ukatu ziela esklaboei, 
baina ez askatasun sexuala, jaunei horien ugalketa komeni baitzitzaien. 
Libreak ez ziren pertsonentzat sexua askatasun adierazpenaren 
errealitate ukigarria bihurtu zen. Gaur gazte suminduengan konfiantza 
osoa duela adierazi du, horiek baitaukate sua.

 
  
 


 
    
Lehenik eta behin, ene eskerrik beroenak, bihotz-bihotzez, Amaia Lasari eta ARGIA aldizkariari artikulu bikain honengatik.
ErantzunEzabatuBigarrenik, eta bitxikeria jakingarri gisa, Angela Davis Euskal Herran bizi izan zen hilabetez, 1963ko irailean, haiz zuzen, Lapurdin. Miarritzen, prezeski.
Hirugarrenik, hona hemen Angela Davis-en bibliografia euskaldunok jakin ohi ditugun hiru erderetan: Frantsesez, Espainolez eta Ingelesez:
INGELESEZKO BIBLIOGRAFIA;
1.- If They Come in the Morning: Voices of
Resistance (1971)
2.- Frameup: The Opening Defense Statement Made(1972)
3.- Angela Davis: An Autobiography (1974)
4.- Women, Race and Class (1981)
5.- Violence Against Women and the Ongoing Challenge
to Racism (1985)
6.- Women, Culture and Politics (1989)
7.- Blues Legacies and Black Feminism: Gertrude Ma
Rainey, Bessie Smith, and Billie Holiday (1999)
8.- The Angela Y. Davis Reader (1999)
9.- Are Prisons Obsolete? (2003)
10.-Abolition Democracy: Beyond Prisons, Torture,
and Empire (2005)
11.- The Meaning of Freedom (City Lights, 2012)
ITZULPENAK FRANTSESEZ ETA ESPAINOLEZ:
1.- Femmes, race et classe, trad. Dominique Taffin-
Jouhaud et le collectif des femmes, 2e éd
Paris, Des femmes; Antoinette Fouque, DL 2007
(ISBN 978-2-7210-0552-6)
2.- Les goulags de la démocratie: réflexions et
entretiens, entretiens recueillis par Eduardo
Mendieta, trad. Louis de Bellefeuille, Vauvert,
Au diable vauvert, 2006, 156 p. (ISBN
2-84626-115-6)
3.- "Angela Davis, Autobiographie", trad. Cathy
Bernheim, ed. Albin Michel, (1975)
4.-Angela Davis parle, Angela Davis, Paris, Éditions
sociales, 1971, 95 p.
5.- S’ils frappent à la porte à l’aube,
Davis, Aptheker Bettina, Paris, Gallimard, 1972,
322 p.
6.- "Mujeres, raza y clase" (Akal, Colección
Cuestiones de antagonismo)
Zergatik ez duzue argitaratzen zerbait Steve Biko eta Malcom X militanteei buruz? Nik uste dut euskaldunok asko ikasi behar dugula "kontzientzia beltza" mugimendutik eta afroamerikarren borroketatik... Eta Pantera Beltzak?
ErantzunEzabatuAnimatzen banaiz publikatuko zenukete? Milesker erantzuteagatik!
Izar Beltza
Aupa, Izar Beltza!
ErantzunEzabatuEta zuk zeuk idatziko bazenu? Zeure ekarpen guztiak ongi etorriak izanen dira, benetan! Animatu eta idatzi zerbait horri buruz! Guk gustora asko argitaratuko dugu.
Izan ongi, lagun anonimoa!
Fermintxo