LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/27

ETAren AGIRIAREN KRITIKA


 



Oraintxe bertan, 2013ko martxoaren 27an, izan dugu ETAren agiriaren berri, eta erabaki dut blog honetara ekartzea. Geroko uzten dugu testu honen kritika zehatza eta zorrotza, bainan erraten ahal dut azken hilabeteotan blog honetan idatzitako kritika, gogoeta, hausnarketa eta balorazio guztiak berretsi dizkidala agiri honek. Hementxe bertan ezarriko ditut ene ekarpenak, bihar-etzi, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen hitzak xeheki eta astiro aztertu ondoren.

Uste dut biziki garrantzitsua dela ETAren iritzi eta balorazioak lehen eskutik, zuzen eta zentsurarik gabe irakurtzea, nork bere iritzia osa dezan. Azpimarrak gureak dira, jakina, geroko gogoeten oinarri. 




ETAren Agiria Euskal Herriari


Euskadi Ta Askatasuna



Euskadi Ta Askatasunak, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileak, agiri honen bidez honokoa jakinarazi nahi dio Euskal Herriari:

Azken asteotan, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera ezkor eta oztopatzailearen ondorioz, gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da.



Horren harira, ETAk honako argipen hauek egin nahi ditu:

1.- ETAren Ordezkaritzaren eraketa eta elkarrizketa mahaiaren sorrera, ETAren erabaki historikoaren aurretik eta nazioarteko eragile jakinen babesarekin, Espainiako Gobernuak eta ETAk hartutako konpromisoen emaitza izan zen. Honen helburua gatazkaren ondorioen agendaren gainean konponbidea elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik abiatzea zen. 

ETAk bakerako bide-orri hartatik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu. Espainiako Gobernuak berriz, bere hitza jan zuen eta, prozesua ezagutzen zuten nazioarteko eragile guztien harridurarako, hartutako konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen ETAren erabakiaren iragarpenaren ondotik. Horrela, jarduera errepresiboarekin eta euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen urratzearekin jarraitzeaz gain, bake elkarrizketari uko egin zion, konponbide prozesuari kalte handia eraginez.

ETAk Espainiako zein Gasteizko gobernuen aurrean egoera zuzentzeko gestioak egin zituen, baina ordurako PSOEk prozesua desitxuratzeko eta usteltzen uzteko erabakia hartua zuen, egunetik egunera gero eta ageriago gelditu delarik.

2.- ETAk, hala ere, bere konpromisoari eutsi dio eta, bere Ordezkaritzaren bidez, konponbide prozesuan aurrera egiteko eta bake elkarrizketak zabaltzeko ahalegin ugari egin du.

3.- 2011ko azaroko hauteskundeen ondoren osatutako Espainiako Gobernuak konponbide prozesuan ordura arte aurreratutakoaren berri zehatza izan du hasiera-hasieratik. Espainiako Gobernuak, beraz, gatazkaren ondorioak gainditzeko elkarrizketa gunea prest zegoela eta ETAk bururaino iristeko konpromisoa duela jakin bazekien.

Espainiako Gobernuaren jarrera ezkorra izan arren, ETAk modu serio eta eraikitzailean jokatu du uneoro, bai Espainiako Gobernuak gogoeta egiteko denbora eskatu duenean, bai eta harreman bide diskretu eta egonkor bat eraikitzeko aukera sortu denean ere.
 

Espainiako Gobernuak, baina, ez du inolako seriotasunik erakutsi eta elkarrizketa gunea hiltzen uztera jo du, Inteligentzia Zerbitzuen bitartez zuzenean erasotu eta saboteatu ez duenean.
 
4.- ETAk bere konpromisoaren berri eman dio Frantziako Gobernuari ere eta konponbide prozesuaren aukera elikatzeko proposamen eta eskaintza zehatz eta ausartak egin ditu. Frantziako Gobernuak, ETAren proposamenen sendotasuna aitortu arren, Espainiako Gobernuaren itxikeriarekin lerrokatzea erabaki du, edozein urrats Espainiako Gobernuaren erabakien esku utzita.

5.- ETAk konponbide prozesua babesten duten nazioarteko hainbat eragile eta pertsonalitateri bere gogoeta eta proposamenen berri eman dio. ETAren urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila nabarmendu dute guztiek, Espainiako Gobernuaren jarrerak ezinegona eta ulertezintasuna sortu dituen bitartean.

6.- Hilabete hauetan zehar, ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen arteko harremana eta lankidetza iraunkorra izan da, egiaztatzearen eremuan emaitza onuragarriak utziaz.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak berretsi berri duenez, ETA bere konpromiso guztiak betetzen ari da, Espainia eta Frantziako estatuen jarrera erasokorrak egoera arriskutsuak eta zailtasun erantsiak sortu dituen arren. Zentzu horretan, ETAk bere kide guztien ardura eta konpromiso maila nabarmendu nahi du, Estatuen arduragabekeriaren aurrean istripuak eta enfrentamenduak ekiditeko erabakigarria izaten ari baita.
 
Espainiako estatuak konponbide aukera oro deuseztatzeko darabilen jokabidearen ondorioz, negoziazio eta elkarrizketa gunea desegin izanak ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen arteko harremana zailduko du aurrerantzean. Horrenbestez, ekarpen eraikitzaileak egiteko aztertzen ari ziren aukerak kolokan gelditu dira.

7.- Bestalde, ETAk argitu nahi du armagabetzearen gaia Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bere sorreran jaso zuen mandatutik kanpo dagoela eta, hortaz, ez dela egon eta ez dagoela ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lan-agendan.

ETAren iritziz, gai hau maltzurkeriaz erabiltzen ari da, Estatuek konponbide prozesuaren blokeoan duten erabateko ardura estali asmoz.

8.- Edonola ere, ETAk armagabetzearen gaiaz hitz egiteko prestutasuna agertu duela oroitarazi nahi du, gatazkak eragin dituen ondorio guztiak behin betiko gainditzea helburu izango duen elkarrizketa agenda baten baitan.

Horretarako, iazko azaroan bake elkarrizketetarako aurkeztu genuen proposamen zehatza indarrean dagoela berretsi nahi dugu.
 
9.- Negoziazio fronteari dagozkion gaiak beharrezkoa den diskrezioarekin jorratu ohi ditu ETAk. Alta, prozesua kaltetzea beste helbururik ez duten toxikazio eta filtrazio interesatuen aurrean, ETAk argipenak emateko beharra ikusi du, euskal herritarrek gertaera hauen berri zuzena izan dezaten.

Elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian.
 
Gauzak horrela, gero eta ulergaitzagoa da PNV Espainiako Gobernuari behin eta berriz eskaintzen ari zaion babesa. Ulergaitza da, halaber, PNVk Espainiako Gobernuaren itxikeria estaltzeko eta kritika oro saihesteko diskrezioaren argudioa erabiltzea, benetan kontuzko gaiak direnen inguruan plaza publikoan arduragabe espekulatzen ari den bitartean.

ETAk gogoetarako deia egin nahi die eragile guzti-guztiei, Espainia eta Frantziako estatuen erasoen eta gatazkaren konponbidearen blokeoa betikotzeko asmoen aurrean norberak egin dezaken ekarpena azter dezaten. Zentzu horretan, Euskal Herritik eta nazioartetik konponbidea sustatzeko egin daitekeen zentzuzko ekarpen oro onuragarria dela uste dugu.
ETAk, bere aldetik, behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean jarraituko duela eta izendatutako Ordezkaritza aktibo mantenduko dela jakinarazi nahi du

Ez dugu zailtasunen aurrean etsiko, Euskal Herriak bakea eta askatasuna merezi eta behar duelako.
         
             GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

             GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

                    JO TA KE INDEPENDENTZIA

                                           ETA

                   SOZIALISMOA LORTU ARTE!

              Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 17an
                               Euskadi Ta Askatasuna

                                           E.T.A.
 

  

ETAren AGIRIAREN KRITIKA




1.- "Euskadi Ta Askatasunak, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaileak, agiri honen bidez honokoa jakinarazi nahi dio Euskal Herriari:


Euskadi Ta Askatasuna-ko I. Biltzarrean, 1962an, ETAk, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzaile gisa definitu zuen bere burua. 1967an egindako V. Biltzarrean, definizo hori osatu eta zehaztu zen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista sortuz. Hortik jaio zen ETAren gaur egungo definizioa, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea. Bien arteko sintesia. Izendapen mamitsu, argigarri eta esaguratsu hau gaur arte mantendu da, ETAren azken agiri honetan ikus dezakegun bezala.

Sozialismoa Iraultzailea, mundu guztiak dakien bezala (nahiz eta batzuei azkenaldi honetan -azken urteetan...- ahantzi bide zaien, edo atzendu, bederen, nonbait...), Marx eta Engels-en ildoan kokatzen da, inolako dudarik gabe. Aski da edozein informazio iturritara jotzea, hori egiaztatzeko:  

"The term Revolutionary Socialism refers to socialist tendencies that subscribe to the doctrine that a Social Revolution is necessary in order to effect structural changes to society. More specifically, it is the view that Revolution is necessary to achieve a transition from Capitalism to Socialism. Revolution is not necessarily defined as a violent insurrection; it is defined as seizure of political power by mass movements of the Working Class so that the State is directly controlled by the Working Class as opposed to the Capitalist Class and its interests as a precondition for transitioning toward or establishing Socialism. Revolutionary Socialism includes a diverse range of social movements that sometimes define "Revolution" differently from one other. It includes Orthodox Marxist tendencies such as Luxemburgism and Impossibilism, as well as Leninism and Marxism-Leninism - which are based on the theory of Vanguardist-led revolution; as well as Revolutionary Syndicalism; Revolutionary Democratic Socialism and Anarchism. It is used in contrast to the reformism of Social Democracy, which is not anti-capitalist, and is opposed to movements that seek to gradually ameliorate the economic and social problems of capitalism trhough political reforms. Revolutionary Socialism also exists in contrast to the concept of small revolutionary groups seizing power without first achieving mass support, termed Blanquism."

Etxebarrieta anaiak, Txabi eta Joxantonio, oker ez banago (eta oker banago irakurleek zuzenduko didate hanka sartzea...) Marxismo-Leninismoan kokatzen ziren, argi eta garbi, eta berdin egin zuten Burgosko auziko preso gehienek, haien artean Jokin Gorostidi. Joxe Migel Beñaran Ordeñari buruz, datu kontraesankorrak badira, iturri batzuk diote marxista-leninista zela, bertze iturri batzuk, aldiz, marxista iraultzailetzat jotzen zuela bere burua, bainan aldi berean Lenin sakonki estudiatua eta aplikatua zuela. Dudarik ez dago, dena den, Argala marxista zela goiti-beheiti. Hona hemen bere autobiografiako pasarte batzuk:  

"Se me escapaba el carácter antagónico del enfrentamiento burguesía-proletariado 

(...) Comencé a estudiar la teoría marxista (...) Como resultado de ambos factores -estudio del marxismo y resurgir nacional vasco-, tomé conciencia clara de la existencia de Euskadi como nación diferenciada, integrada por siete regiones separadas por las armas de los Estados opresores, español y francés; de la división de la sociedad en clases enfrentadas por intereses irreconciliables; de que Euskadi misma no era una excepción en este sentido, comprendí lo que fue la "evangelización de América" por los españoles y el "glorioso alzamiento nacional"; que no se trata de que los ricos ayuden a los pobres, ni únicamente de que se aumenten los salarios de la clase obrera, sino de socializar los medios de producción; que para lograr la solidaridad social es precisa una profunda revolución cultural, y que para ello, no basta con la buena voluntad, sino que es precisa una transformación del modo de producción capitalista actualmente dominante por otro socialista; que para ello es preciso que la clase obrera obtenga el poder político; que un aparato de estado no es neutral y que esto obliga a la clase obrera a destruir el estado burgués para crear otro propio; que la burguesía recurre a las armas cuando ve en peligro sus privilegios, lo que induce a pensar que si la clase obrera no se plantea el problema en términos semejantes, tendremos ocasión de presenciar muchas matanzas y pocas revoluciones. Iniciado este proceso de compensión, que espero jamás llegue a considerar suficientemente maduro, se me planteó la entrada en ETA, y acepté.

 (...) Su esquema, (oharra ETA VI autoizendatutako taldea, geroago LCR-LKI bilakatu zena) copia exacta del aplicado por Lenin en la URSS, lo encontraba erróneo en Euskadi. (...) El Pueblo Vasco ha tenido ocasión de comprobar a lo largo de la historia que una revolución socialista a nivel de estado no es la solución automática de su opresión nacional; que los partidos obreros españoles están demasiado impregnados del nacionalismo burgués español. Por otra parte, el logro de la independencia exigía la derrota del Estado español en Euskadi, es decir, una verdadera revolución política que sólo podría ser llevada a cabo por las capas populares bajo la dirección de la clase obrera, única capaz de asumir hoy en Euskadi con todas sus consecuencias, la dirección de un proceso de tal envergadura. (...) Hoy, frente a la doble solución -pequeño-burguesa vasca o socialista española- que se le presentaba al Pueblo Vasco en el primer tercio de siglo, un sector de la clase trabajadora está en condiciones de ofrecer una tercera vía: LA REVOLUCIÓN SOCIALISTA VASCA. 

(...) La opción que hoy ofrece el sector patriótico de la clase obrera vasca no es únicamente una opción para Euskadi, sino indirectamente también para los trabajadores españoles y franceses en cuanto que la REVOLUCIÓN SOCIALISTA VASCA no puede sino potenciar las de sus respectivos países. Ello constituye la mejos aportación que la clase obrera vasca puede hacer a los trabajadores de todo el mundo."

Zertara heldu da kalaka eta matraka hau

Lehendabizi, irakurle orori azaltzeko blog hau "EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA" deitzen dela, ez txiripaz edota kapritxoz, gogoeta luze baten ondorioz baizik, eta helburu zehatz batekin aukeratu zela iendoen hau. Orain, testu hau argitaratu ondoren, argiro erraten ahal dut blog honen izena, Argalaren gogoeta honetatik zuzen-zuzenean piztu eta sortu zela: Euskal Herria Langileak bi bide oker izan ditu aitzinean azken 100 urtetan: nazionalismo basko burges ttipia ala sozialismo espainolista. 

Oraingo Ezker Abertzaleak, ETA eta ENAM osoaren historia, helburu, teorizazio eta esperientzia guzti-guztiak bazterrerat utzirik, aldaketa estrategikoa egin du, eta ezkerreko nazionalismo basko burges ttipian mugildu da erabat. Horren aurrean, sektore batzuk aktibatu dira, eta berriz ere, sozialismo-komunismo espainolista proposatzen digute. Alternatiba faltsu eta oker honen aurka, Euskal Langileriak, Euskal Herri Langile osoak, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren bandera jaso eta altxatu behar du berriz ere, 1967-1977 urteetan bezala. Eta ekimen hori, jakina, langile-klase kontzientzia nazional euskaldun iraultzailea duen Langileriaren sektoreak hartu behar du, Euskal Herri Langilearen bihotz teoriko eta praktikoa. Eta hauxe da blog honen funtzio eta helburu nagusia: langile-klase kontzientzia nazional euskaldun iraultzailea duten militanteak bildu eta elkartzea.

Eta bigarrenik, eta inportanteena, ETAren agiria irakurtzean, galdera bat egin nahi dudalakotz. Galdera oso xinplea da: Non dago gaur egungo ETAren Sozialismo Iraultzailea? Non dago bere estratagia sozialista iraultzailea gure lau helburu historikoak -Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea- erdiesteko? 

Kapitalismo Inperialistak 1929az geroztik izan den krisi ekonomiko-politiko militar handiena pairatzen duen/dugun honetan, nik ez baititut inon ere ikusten ETAren planteamendu sozialista iraultzaileak... Norbaitek ikusten al ditu? Non? Zertan?  

Independentismo erradikala, bai, burgesia nazionalista baskoarekin aliantzak, bai, Inperialismo anglo-saxoi eta sionistarekin itunak eta paktuak, ere bai, baina Kapitalismoa suntsituko duten eta Euskal Iraultza Sozialista aurrera eramanen duten planteamenduak... ez ote dira ahantzi xamarrak? Atzenduak? Geroko gerotan galduak? Etapismo zorrotz, zurrun eta gaizki ulertu batean amilduak? Baldintza ikaragarri gogorretan eutsi beharrak eragindako taktizismo batean hondoratuak? Kapitalismoaren eraso errepresibo eta  ideologiko etengabeek lausotuak eta azkenean utziak? Nork bere erantzunak ukanen ditu, eta nik idazki honetan neureak emanen ditut.

Hona hemen, hitzez hitz, ETAk, 1973ko abuztuan Hazparnen egindako VI. Biltzarreko lehen partean, onartu zuèn idazki nagusia. Hau da, agiri ofiziala. Azpimarrak gureak dira, jakina.



POR QUÉ ESTAMOS POR UN
ESTADO SOCIALISTA VASCO

"Nuestro objetivo fundamental es la creación de un Estado Socialista Vasco dirigido por la clase trabajadora de Euskadi como instrumento para alcanzar una sociedad vasca sin clases, una Euskadi auténticamente comunista; como instrumento -en suma- para nuestra total e íntegra liberación como trabajadores vascos.

En el plano social, nuestra lucha liberadora se desarrolla y viene enmarcada desde una pespectiva revolucionaria de clase, desde la perspectiva más consciente y auténticamente revolucionaria: la comunista.

En el plano nacional, luchamos por la liberación de Euskadi desde una perspectiva independentista; lo que ciertamente nos distingue de muchas otras organizaciones socialistas. Pero el abanico de corrientes pro-independentista en nuestro país es amplio, abarcando a diferentes clases. Lo que es determinante, lo que da impronta reaccionaria o revolucionaria a tal reivindicación, es su contenido, lo que en realidad ha condicionado a unos y otros para posicionarse en tal sentido. 

Nosotros no somo independentistas porque creamos que españoles y franceses nos roban dinero y lo mejor de nuestra juventud y busquemos edificar una sociedad vasca opulenta, ni porque los vascos seamos superiores y no nos convenga tener contacto alguno con maketos, belarrimotzas o cosas por el estilo, ni condicionados por el odio étnico que España y Francia nos tienen, etc... Todo lo contrario: si éstas fueran las únicas razones que justificasen la independencia de Euskadi, sino existiesen otros motivos, nos opondríamos con todas nuestras fuerzas a tal reivindicación por burguesa, racista y cabalmente reaccionaria.  

Nosotros somos independentistas porque creemos que nuestro problema como trabajadores vascos, nuestro problema como clase explotada en un contexto de pueblo nacionalmente oprimido, ni puede solventarse dentro del marco español o francés; ciertamente que nuestra liberación como clase sería viable en el marco de un Estado Socialista Español o Francés. Pero en nuestra opinión, sólo un Poder Político Independiente en nuestras manos, es decir, sólo un Estado Socialista Vasco podrá garantizar la resolución de la otra cara del problema, nuestra liberación como miembros de una comunidad nacional oprimida: Euskadi.

Las razones que nos mueven a posicionarnos en tal sentido son:

     - el hecho de que el problema nacional vasco, al englobar tanto a
       Euskadi Norte como a Euskadi Sur, desborda los marcos
       estatales español o francés.

     - el convencimiento de que el problema cultural del Pueblo
       Vasco no puede ser resuelto desde una perspectiva no vasca;
       aunque pretendidamente internacionalista. (Un proletariado de
       nación opresora se comporta -a nuestro juicio- con sentido 
       auténticamente internacionalista con un Pueblo oprimido 
       cuando las relaciones entre ellos se establecen en base a la
       decisión por parte del primero de no inmiscuirse en absoluto
       en la elección del futuro del Pueblo oprimido, considerando
       que tal elección le atañe exclusivamente a éste.)

Vayamos pues por partes: 

La solución al problema nacional vasco exige la resolución a la opresión cultural, es decir, a la cuestión de la lengua y del conjunto de la cultura del Pueblo Vasco.

Partamos del principio que tal problema exige, desde un punto de vista revolucionario, la consecución de la igualdad real entre todas las lenguas y culturas, o, dicho en otros términos, la desaparición de la menor desigualdad o discriminación entre ellas. Nosotros mantenemos que entonces la paridad lingüística sólo será viable y real mediante la euskerización de nuestro país, es decir, mediante la transmisión de la lengua nacional vasca al conjunto de la población de Euskadi. Esta será la única situación de bilingüismo auténticamente revolucionaria. El resto de las soluciones proyectadas para la resolución del problema lingüístico y cultural vasco, representadas por programas tales como "bilingüismo de opción" y otros -rebosantes de formulaciones tan vagas y abstractas como "libertad para el Euskara"- rehuyen el enfrentamiento con la raíz de tal cuestión. En efecto, tales programas, no apoyando la total y competa euskerización del Pueblo de Euskadi, no logran extraer a la lengua nacional vasca de la situación de inferioridad en que se encuentra, limitándose a mejorar, pero no a acabar con tal estado de cosas.

Quienes preconizan soluciones de tal género parecen olvidar que sus ciertamente modestos objetivos dejarían al Euskara en situación de diglosía respecto al Español (o Francés), colocándose de este modo en franca contradicción con sus proyectos iniciales de paridad e igualdad revolucionaria para nuestra lengua nacional. (Diglosía: situación en la que, a pesar de la libre coexistencia e igualdad formal entre dos o más lenguas, una de ellas conserva un puesto provilegiado en base a su importancia y frecuencia de uso -heredadas de situaciones de desigualdad anteriores-, manteniendo prácticamente  en situación de inferioridad y opresión al resto de las lenguas, en franca contradicción con el bilingüismo oficial. La diglosia, que perpetúa las desigualdades y opresiones nacionales, es la situación dominante hoy en Lituania, Moldavia y otras repúblicas no-rusas de la URSS.

Por otra parte, cada lengua confiere una visión del mundo y de la sociedad particular, distinta. Ciertamente que tal estructuración del pensamiento queda relegada a un segundo plano por la aportación resultante de la pertenencima a una determinada clase; es decir, el entramado mental mediante el cual descomponemos e interpretamos de una forma determinada la realidad tiene un origen principal en nuestra extracción de clase. Pero decimos principal y no único, porque la contribución de la lengua, a pesar de tener un carácter secundario, no puede despreciarse, a riesgo de caer en la liquidación pura y simple de la impronta nacional de cada proletariado. Tal visión nos desmarca así mismo del esencialismo lingüístico, puesto que afirmando que dicho entramado mental no es aséptico a la lucha de clases, superamos el error idealista de sublimar el papel de la lengua en base a la abstracción del rol que juega cada clase.

Afirmamos entonces que nuestra realización total e integral, como trabajadores vascos solamente será posible cuando se nos devuelvan íntegramente los mecanismos de apropiación lógico-simbólicos que se nos han arrebatado, cuando contrarrestemos los efectos de la opresión recuperando totalmente la manera de ver e interpretar la realidad vasca (euskaldun), desde una óptica indudablemente comunista.

Todo ello implicaria un inmenso y gigantesco esfuerzo cultural: construución de ikastolas revoluionarias en todos y cada uno de los rincones de nuestro país, encauzamiento revolucionario al Euskara de toda la clase trabajadora y del resto del Pueblo de Euskadi partiendo de una situación de diglosia respecto a nuestra lengua, unificación literaria del Euskara, implantación de métodos pedagógicos revolucionarios en las ikastolas populares, programación de planes de enseñanza populares vascos, edificación de una Universidad Popular Vasca, alfabetización de los euskara-parlantes, analfabetos, etc... Este programa -que supondría la efectiva re-euskarización de Euskadi- no puede ser llevado a cabo sino desde una perspectiva que asuma íntegramente la verdarera colosal dimensión del problema cultural vasco.

Y para ello es necesario un Estado Socialista Vasco.

Porque en un Estado Socialista Español que englobase a Euskadi Sur la solución de este inmenso problema se vería muy posiblemente condicionada a la de problemas de carácter básico, primario como el subdesarrollo de las zonas marginadas, la elevación del nivel de vida del Pueblo español, el desarrollo de las fuerzas productivas, etc... Todo ello podría conllevar la postergación de la solución a la cuestión vasca hasta la resolución de tales problemas. Por otra parte, no existen garantías de que las organizaciones revolucionarias que empuñasen los mandos de tal Estado comprendieran en su verdarera dimensión nuestro problema nacional y obrasen en consecuencia. De hecho, los programas de las actuales vanguardias españolas cara a la cuestión vasca no contienen sino soluciones parciales e incompletas que -si bien a ellas les parecen satisfactorias- nos conducirán inevitablemente a la diglosia.

Todo ello posiblemente acarrearía funestas consecuencias cara a las relaciones entre ambos pueblos: no tardarían en aparecer corrientes de chovinismo vasco anti-español entre el Pueblo de Euskadi, como lógica y legítina reacción a la presumible consternación de la solución de nuestro problema nacional. Tales corrientes no tardarían en generalizarse y consolidarse como consecuencia de la frustración que para todo nuestro Pueblo supondría ver injusta y definitivamente diferida la solución a su problema nacional -problema auténticamente importante para él como ha quedado patentizado en mil ocasiones- mendiante la aplicación de los incorrectos programas que las vanguardias españolas tienen preparados para la resolución de la cuestión vasca.

 Para evitar todo ello, es decir, tanto para no demorar un instante la resolución a consecuencia del problema nacional vasco en su faceta cultural, como para por ello mismo poder abortar toda posible erupción de chovinismo de funestas consecuencias y resultados para la Revolución Proletaria Vasca y Española, creemos que nuestro Pueblo debe optar -y el Pueblo Español debe comprenderlo así- por la independencia como única vía que garantice totalmente (es decir: sin lugar a dudas) la resolución correcta y completa a su problemática específica.

 Por ello estamos por u
Estado Socialista Vasco.

Existe así mismo otra realidad que -a nuestro entender- apoya la lucha por un Estado Socialista Vasco: el hecho de que el problema nacional vasco desborda los marcos estatales español y francés; en ambos casos, existe una franja de territorio vasco que queda fuera de sus respectivos dominios, englobado en uno y otro caso dentro del entramado estatal vecino. Tal problemática no es asumida por ninguna de las vanguardias revolucionarias de España o Francia: para las primeras, el hecho nacional vasco se circunscribe exclusivamente a Euskadi Sur o, en ciertos casos, a Bizkaia, Araba y Gipuzkoa; para las segundas, a Euskadi Norte, cuando no consideran que tal problema es inexistente.

Euskadi Norte con 200.000 habitantes, vive marginada social y económicamente por la política económica parisina, condenada a desaparecer como comunidad nacional en el marco político-cultural-económico del Estado Francés; la situación de pobreza y abandono en que la parte norte de nuestro país se encuentra es consecuencia de una larga serie de trabas estructurales y no meramente coyunturales. Es decir: los flujos económicos determinantes de tal situación tienen un carácter profundo, estable.

Por otra parte, la incomprensión de la problemática nacional de Euskadi Norte por parte de las vanguardias francesas es total. No se trata pues de concepciones erróneas, de asumir sólo parcialmente la complejidad de nuestro problema específico -como sucede con las vanguardias españolas-, sino de la liquidación pura y simple de tal problema, considerándolo inexistente.

Por ello, el Pueblo Vasco del Norte ha comprendido que no tiene sino una alternativa de liberación y realización: éstas serán posibles únicamente en el marco de un Estado Socialista Vasco que englobe a Euskadi Norte y Sur en un aparato político único; todas sus esperanzas de desarrollo social y nacional están centradas pues en el empuje que les ofrecería el impulso y la potencia de Euskadi Sur.

Ello implicaría la ruptura de la unidad forzada de mercado impuesta por la oligarquía española, con vistas a la estructuración y articul de nuevos flujos y circuitos económicos orientados hacia Euskadi Norte que garantizasen su permanencia y realización como comunidad social; lo que exigiría una autonomía total por nuestra parte, trabajadores de Euskadi Sur, en materia de política económica. Y tal independencia a la hora de las decisiones sobre la orientación de nuestras posibilidades económicas presupone un Poder Político Propio e Independiente, un Estado en manos de los trabajadores de Euskadi, un Estado Socialista Vasco.

(Esto de ningún modo significa -y quien así lo entienda se equivoca- un corte radical con todos los hilos económicos que hoy nos unen al resto del Estado español, movidos por el ánimo de abandonarlo a su suerte, guardando para nosotros solos todo el potencial económico de Euskadi: tal actitud sería indigna de comunistas, por chovinista, burguesa y anti-internacionalista. Nuestra obligación como revolucionarios es volcarnos en colaborar a la edificación del socialismo allí donde necesiten nuestra ayuda. Por ello, los otros Pueblos del Estado, por su situación inferior  y problemático desarrollo, junto con lo que habrán supuesto para nuestra propia liberación, deben recibir todo el apoyo del Pueblo Vasco.)

Este es nuestro segundo argumento en pro del Estado Socialista Vasco.

El Estado Socialista Vasco -por fin- no tendrá una existencia perpetua: lo necesitaremos únicamente mientras estemos empeñados en la resolución de nuestro problema nacional y en la reconstruución económica y social de Euskadi Norte. Una vez cumplidas estas tareas, la existencia de un Estado autónomo para el Pueblo Vasco habrá dejado de tener sentido.

A consecuencia de ello, en tal momento nuestro deber internacionalista será unirnos en pie de igualdad con todos los pueblos y proletarios del mundo -comenzando por los más próximos- para proseguir la edificación de la sociedad mundial sin clases. 

Como revolucionarios comunistas que somos, luchamos contra toda opresión; luchamos pues contra la opresión nacional. Y, por eso mismo, estamos por la Independencia de Euskadi, por un Estado Socialista Vasco. Lo único que nos mueve a ello es la convicción plena de que de otro modo no obtendremos la respuesta correcta a la cuestión que nos plantea nuestra existencia como Pueblo Vasco oprimido, explotado y dividido. Absolutamente esto y nada más.  

¿Quién puede dudar de que obrando así no pretendemos sino ser revolucionarios honrados?"  

Testu luze eta biziki garrantzitsu honetan argi eta garbi ageri da 1973ko abuztuan ETA erakundeko militantziaren gehiengoa komunista iraultzailea zela, inolako duda eta zalantza barik.

Geroago, emeki emeki eta polliki polliki, gauzak aldatzen hasi ziren. Definizio komunista desagertu zen 1974ko azaroan miliek hau da, E.T.A. (m)-k, argitaratu zutèn Agiri Gorrian, eta bertan hauxe irakur daiteke: "E.T.A., Euskal Erakunde Abertzale Iraultzailea". Geroago, ETAm eta ETA pm -Bereziak- elkartu zirenean, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailea izendapena onartu zen, orain arte mantendu dena.

Ezker Abertzalea ez da azken 40 urteetan (1973-2013) bereziki, zorrozki, sakonki eta osorik marxista izan, eta formazio teorikoa ez zen biziki sakona izaten, baina 1967-1989 urteetan, bederen, ENAMen gehiengoa, argi eta garbi, Marx eta Engels-en Sozialismo Zientifiko eta Iraultzailearen bidean kokatzen zen, bereziki KAS, Koordinadora Abertzale Sozialistako erakunde guzti-guztiak: HASI, JARRAI, ASK, LAB eta EGIZAN. Materialismo historikoa eta dialektikoa estudiatzen ziren, premilitantzia ikastaroak egiten genituen, formazioaren arloak baziren erakunde bakoitzean... eta militantzia guztia sozialista iraultzailetzat jotzen zuen bere burua, eta komunistatzat ere kasu askotan.

Egia erran, ETAko azken teoriko marxista handia Argala izan zen. Geroztik ENAM haren errenta haietatik bizi izan zen, baina errenta hain handiak izanik, ez ginen sobera pobre... Bide zuzenean ginen... Arazoa lehertu zen Bloke Sozialista Sobietikoa kolapsatu zelarik, 1985-1991 urteetan.  Perestroika eta glasnot abiatu ziren Sobiet Batasunean, Mikhail Gorbatxov sozialdemokrata erreformista eta likidazionistaren eskutik, eta geroago Boris Jeltsin ustel, hiltzaile eta kontrairaultzaile kapitalistaren gidaritzapean. Urte nahasi eta kritiko horietan, HASIko krisia eta zatiketa,  Aljeriako elkarrizketa politikoen porrota, eta berehala, Bidarteko erorketa eta 1992ko ofentsibaren derrota...

Egoera horretan, ETAk, KASek, HBk eta ENAM osoak gogoeta estrategiko sakon bat egin behar zuten/genuen, Sobiet Batasuneko kolapsoa eta Europa ekialdeko Estatu Sozialisten desagertzea baloratzeko, Kontrairaultza kapitalistaren ofentsiba orokorra (Reagan, Thatcher, Wojtyla...) aztertzeko eta Euskal Iraultza Sozialistaren branka tinko eta zuzen mantentzeko. 1967-1977 urteetan erabakitako ildoak eta egindako aiztinamendu teoriko eta praktikoak berritu behar ziren, Estatu Sozialisten hondoratze lotsamangarri horren aitzinean, eta Nazio Askapen Mugimenduen ahultze estrategikoen aurrean: Nikaragua, El Salvador, Guatemala...

Horretarako, lanabes teoriko eta kognitiboa bagenuen, Materialismo Historiko eta Dialektikoa, Sozialismo eta Komunismo Zientifikoa, Teoria Iraultzailea, edota, gehienetan -gaizki- erraten de bezala, Marxismoa. Kuban, Alderdi Komunistak horrelako eztabaida eta zuzentze prozesua egin zuen, Fidel Castroren gidaritzapean, Ernesto CHE Guevararen gogoeta eta pentsamenduaren iturrietara joz. 

Hemen ez zen halakorik izan, zorigaitzez. Eta hau gogoeta erabat autokritikoa da, prefosta, urte horietan ENAMen ardurak izan nituelakotz... 

1991-1992 urteetan eztabaida estrategiko ikaragarri sakon bat egin behar zen, oinarri eta printzipio sozialista iraultzaileak indarberritzeko eta Teoria Irautzailea tinkotu, sakondu eta biziberritzeko, bainan zoritxarrez, ez genuen aski formazio politiko-filosofikorik horrelako gogoeta erraldoiak (oraindik mundu mailan erabat bukatu ez direnak...) egin ahal izateko. Hala gertatu zen, eta balorazio arras autokritikoa egiten dut neure buruaz eta jokaeraz urte zail haietan. Kontua da orain, 20 urte geroago, horren bilan eta balantze (auto)kritikoa egitea, Euskal Iraultza Sozialistaren ildoan segitzeko. Orduan egin ez zena, gaur egun, 20 urte ondoren, aiseago egiten ahal dugu, Historiak, hots, klase borokaren garapenak, kontu eta arazo asko argitu dituelakotz.

Kataklismoa politiko-ekonomiko-militar-teoriko-ideologiko horren erdian, eta Kapitalismoaren euforia mugabearen aurrean (1990-1991 urteetan yankiak Iraken saru ziren lehen aldikotz, Nikaraguan FSLNk 1990ean galdu zuen boterea, eta lehenago, FMLNren ofentsiba orokorrak porrot egin zuen 1989ko abenduan...), ENAM krisi estrategiko sakonean murgildu zen, zeren eta Aljeriako elkarrizketen porrotari, 1992ko ofentsiba orokorraren derrota gehitu behar zitzaion. Krisi horretatik 1993-1995 urteetan irten ginen, eta estrategia berriaren zutabea, Alternatiba Demokratikoa izan zen. Gogoeta luze eta korapilatsuaren emaitza izan zen, baldintza oso gogorretan egina. Ahal bezala jo genuen aitzina, bainan ez ginen errenditu, ez amore eman, ez atzera jo.

Tamalez, ordurako ETA, KAS, HB eta oro har ENAM osoaren formazio sozialista iraultzailea, marxista, nahiago baduzue, oso pobrea zen. 

Eta formazio sozialista/komunista iraultzailea ez baduzu, klase borrokaren sokatira gupidagabe honetan, Teoria Iraultzailea etengabe landu eta garatzen ez baduzu, etengabeko gatazka teoriko-ideologiko errukigabe honetan, laster ala berandu ideologia burgesak eta burges ttipiak sartzen zaizkizu zirrikitu guztietatik, eta zu bizirik irensten zaitu. Erran nahi baita Sistemaren ideologiak asimilatzen zaituela emeki-emeki...  Hauxe da Historian zehar izan diren mugimendu iraultzaile guztien esperientzia.

Eta horixe bera gertatu zitzaigun, horixe bera gertatu zen ENAMen baitan, 1995-2005 urteetan, Lizarra-Garazitik Anoetako proposamenera doan ibilbide estrategiko horretan. Zeren eta Alternatiba Demokatikoaren eta Prozesu Demokratikoaren kontzeptuen sustraietan, planteamendu sozialista iraultzaileak zeuden, baita komunista libertarioak ere, Herri Boterearen estrategiaren ingurukoak, Euskal Iraultza Sozialistaren aldekoak. 

Hau da, Alternatiba Demokratikoak bazituen bi irakurketa posible: bata iraultzailea eta bertzea erreformista. 

Batak Demokrazia Herri Boterearen garapen gisa ulertzen zuen, hots, DEMO-KRAZIA, "HERRIAREN BOTEREA", eta beraz, planteamendu antikapitalistak egiten zituen, haustura demokratikoaren aldekoak, Burgesiaren Diktaduraren aurkakoak, langileen eta herri mugimenduek eraiki beharreko kontrabotereen aldekoak. Euskal Demokrazia erdiestea, Euskal Iraultza Sozialistaren lehen fasetzat jotzen zen, hau da, Euskal Herri Boteeraren lehen urratsa,  Errusiako Iraultzen ildotik: 1905, 1917ko otsaila, 1917ko urria-arazoa...

Bertzeak, aldiz, Demokrazia hartzen zuen bere erranahi "normalean", hau da, ideologia burgesaren baitan, Burgesiaren Diktadura alderdi politiko eta parlamentuen bidezko kudeaketa eta gobernatzearen ildotik -"eskuinetik" ala "ezkerretik"- eta ondorioz, Euskal Demokrazia kapitalismoaren mugen barnean ulertzen zuen

Alternatiba Demokratikoa E.T.A.-ren baitan aurkeztu zenean, ondoan bazuen lan teoriko luze eta konplexu bat, bere kokapen estrategikoa azaltzen zuena: "Faxismoa, Estatua, Kapitala eta Euskal Iraultza". Bertan Alternatiba Demokratikoaren irakurketa iraultzailea egiten zen, 1993ko muga eta laino guztiekin, jakina, eta garai hartako anbiguitate ororekin, prefosta. Bainan horren berri jakin nahi duenak aski du lan hura berreskuratzea, ZUTABE batean argitaratu zelakotz. Bistan da, gogoeta hauek autokritikoak dira erabat. Orain argiago ikusten dira 1993-1994 urteetan erabat lainotuta agertzen ziren arazo eta perspektibak, denborak eta praxiak ematen duten ikuspegiarekin. Kritika hauek autokritikak ere badira, noski baino noskiago!

2005az geroztik, Teoria Iraultzaile oro abandonaturik, klase ikuspegia eta klase kontzientzia lausoturik, Euskal Herri Langilea, Euskal Iraultza Sozialista, Langileria bexalako erramoldeak bazterturik, ENAM gero eta ataka estuagoan sartu zen/zuten/genuen, eta ondorioak denok ikusi eta pairatu ditugu. 1902an Leninek idatzi zituèn hitzak bete egin ziren bete-betean gure artean: 
  
Teoria Iraultzailerik gabe ez dago Mugimendu Iraultzailerik. Are gehiago: abangoardiazko Teoria Iraultzaile batek gidaturiko alderdi batek bakar-bakarrik betetzen ahal du abangoardiazko gudariaren eginkizuna” (“Zer egin?”, 1902).

Gaur egungo Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen ildoa kritikatzen hasteko, lehen urratsa hauxe da: behialako Euskal Sozialismo Iraultzailea eta gaur egungo independentismo burges ttipia konparatzea, eta honaino nola iritsi diren/garen argitzea. Horregatik ETAren agiriaren kritika luze hau honela hasten da, hasieratik, erakundearen autodefinizo historikotik. Kritika hau Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen historiatik, helburuetatik, praxitik, teorizazioetatik, esperientzietatik eta estrategia iraultzailetik eginen baita, eta ez bertze inondik ere.

ETAk Euskal Herriari jakinarazi nahi dio bere gogoeta. Bainan Euskal Herria kontzeptu interklasista da, Euskal Herria gure Nazioaren izena da, eta bertan, Langileria, gainontzeko sektore beharginak, eta Burgesiaren frakzio ezberdinak sartzen dira. Hori da erakunde sozialista iraultzaile baten hizkera? Non gelditu da V. Biltzarrean agertu zen EUSKAL HERRI LANGILEA kontzeptua? Non ETAren historian beti agertu izan diren EUSKAL ESTATU SOZIALISTA eta EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA helburuak

Zergatik agertzen dira behin eta berriz Oraingo -eta Lehengo- Ezker Abertzalearen diskurtso eta azterketetan "gizartea" "jendartea", "gehiengo sozial eta politikoa", "normalizazio politiko eta demokratikoa", "arduraz jokatu" (nori eta klase zein nazio etsaiari erran ere!!! Bistan da arduraz jokatzen dutela, gu txikitzeko, prefosta, guk baino hamaika mila aldiz handiagoa den klase kontzientzia burges kapitalista frantses eta espainol zorrotza dutelakotz!!!), "espazio barneratzaileak", "indar politiko guztien arteko oinarrizko adostasunak", "bake eta demokrazia marko bat", eta ideologia burgesaren eta burges ttipiaren hiztegi guzti-guztia... 

Borroka teoriko-ideologikoa giltzarri da mugimendu iraultzaile batendako, horretan ezin da sekulan amore eman, bertzenaz Burgesiaren ideologiak txikitzen baitzaitu. Historian horrelako hamaika adibide daude, eta euskaldunok, tamalez, ez gara salbuespena izan.

Laburbilduz: bere burua "sozialista iraultzailetzat" jotzen duen edozein erakunderen gogoeten abiapuntua, klase borroka eta oro har botere harremanen azterketa da. Hori egin gabe ez baitago egoera ulertzerik, are guttiago iraultzerik. 1974ko azaroan, erakunde PMren zatiketa gertatu ondoren, ETAk argitaratu zuen Agiri luze hartan (Agiri Gorria), egin zuèn lehendabiziko gauza Euskal Herriko/Herriaren klaseen azterketa izan zen. Oraingo Euskadi Ta Askatasunak Euskal Herrian gertatzen den klase borrokaren azterketa zehatza egiten du, ala planteamendu abertzale-nazionalista hutsetatik abiatzen da? Nork bere erantzuna izanen du. Oraingo Euskaldi Ta Askatasunak Teoria Iraultzailea estudiatu, ikasi eta garatzeari erabateko garrantzia ematen dio, ala bigarren kontu bazterrekoa da Sozialismo/Komunismo Zientifikoa eta Materialismo Historiko/Dialektikoa landu eta sakontzea? Nork bere arrapostua ukanen du. Idazki honetan agertuko dira nereak...

Esperientzia historiko guztiek konfirmatzen dute mugimendu iraultzaileak erreformista, sozialdemokrata edota likidazionista bilakatzen hasten direnean, desagertzen den lehendabiziko gauza militanteen formazio teoriko-kritikoa dela. Eta bigarrena, barne eztabaidaren maila politiko-ideologikoa, eta hirugarrena, erabaki taktiko-estrategikoei buruzko gardentasuna. Eta ENAM ez da salbuespena izan, lege honen konformizio distiratsua baizik! 

Jakina, mundua aldatzeko, Kapitalismoa suntsitzeko, Iraultza Sozialista egiteko, Komunismoa eraikitzeko, kristoren gogoeta eta eztabaidak egin behar dira, luzeak, aspergarriak, mingarriak, astunak (hasi Marx, Engels, Lenin, Stalin, Mao, CHE eta gainontzeko guztiak, Bakunin, Kropotkin eta Malatesta barne, irakurtzen eta estudiatzen, to!). Sistema Kapitalista eta Inperialista “ezkerretik” kudeatu eta gobernatzeko, aldiz, ez da hainbertzee espantu behar. Aski da (Burgesien) Unibertsitateetan tretabutako gestore, intelektual eta kudeatzaile profesional eta jatorrak. 

Baina ENAM zer da, ETA zer da, “ezkerrekoa” ala sozialista iraultzailea? Hau da, kapitalismoa “ezkerretik” kudeatu nahi dugu (horretan mundu osoko sozialdemokraziak 150 urte bederen eman du, “nihil novum sub sole”…) ala Euskal Iraultza Sozialista egin, hots,  Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea lortu nahi dugu? Eta gainera, Sozialismoa ez al da Komunismoranzko trantsizioa? Non gelditu dira gogoeta hauek guztiak Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzailearen praxian?  


2.- "Azken asteotan, Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera ezkor eta oztopatzailearen ondorioz, gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da.

Azken urteetako arazo estrategiko guztien muinerat iritsi gara: "elkarrizketa eta negoziazioaren estrategia", alegia. Eta estrategia hori lotura zuzena du aurreko paragrafoan behin eta berriz aipatzen den Teoria Iraultzailearekin. Hots, Teoria Iraultzailean sakondu gabe ez dago azken 40 urteetan ENAMen baitan gertatutakoa ulertzerik.



1979-2009ko etapan, 30 urteetan, urratsez urrats eta pausoz pauso,  aldaketa taktiko eta estrategiko luze eta paulatinoa gertatu zen, ENAMen baitan. Planteamendu sozialista iraultzaileetatik, hots, Langileriak boterea hartu, Estatu Burgesa(k) suntsitu eta Sozialismoa eraikitzea bilatzen duen estrategia iraultzaile global eta integral batetik, negoziazioaren estrategiarat pasatu zen, planeta honetako Nazio Askapen Mugimendu gehienak bezalaxe. 

Eta horretaz bilan eta balantze historiko bat egin behar dugu, ez duzue uste? Nik neurea egin dut, prefosta, eta hortik irten da blog hau, baita kritika hauek ere. 1967an, CHE Bolivian hil zutelarik, ildo estrategiko bat indargabetu zen, borroka armatuaz Iraultza Sozialista egitearena, Inperialismoa dagoen tokian dagoela suntsitzearena, "Vietnam bat, bi hiru sortzea"-rena; estrategia hori, Nazio Askapenerako Iraultza Sozialistarena, aurrera eraman zuten Alderdi Komunistek Txinan eta Vietnamen, Mao eta Ho Txi Minh-en gidaritzapean. Kaxu! Vietnamgo Iraultza Sozialistaren abibideak ezin hobeki frogatzen duen bezalaxe, Nazio Askapen eta Sozialismorako estrategia politiko-militar iraultzaile global eta integral horretan, etsaiarekin taktikoki negoziatzeak bere tokia badu, beti ere ildo, erakunde eta zuzendaritza iraultzailearen mende.

Estrategia iraultzaile honen ordez, bertze bat, Sobiet Batasunetik zetorrena, alegia, nagusitu zen: Negoziazioaren Estrategia, hain zuzen ere, “elkarbizitza baketsua”ren ildotik (Espainolez, “la coexistencia pacífica”; Frantsesez “la coexistence pacifique”) abiatu zena.

Badakigu zer pentsatzen zuen CHE Guevarak honetaz guztiaz, eta nire ustez, denborak, hots, praxiak, arrazoia eman dio goiti-beheiti. Negoziazioaren estrategia guztiek porrot egin dute leku orotan. Ikaragarrizko tresna estrategiko-ideologikoak izan dira Inperialismoarendako, eta ederki baliatu du Sistema Kapitalistak mugimendu iraultzaileen, eta bereziki mugimendu komunista iraultzaileen ahulezia teoriko eta praktiko hori. Negoziazioaren estrategia aplikatu den prozesu iraultzaile orotan, Iraultza Sozialistak zapuztu dira erabat, eta mugimendu iraultzaileak Sistema Kapitalista eta Inperialistan integratu dira: Hegoafrika, Irlanda, Guatemala, El Salvador, Nikaragua, eta bide beretik abiatu gara Euskal Herrian, Kurdistanen eta Kolonbian...

Jakina, CHE Guevarak 1960 urteetan bultzatu eta sustatu zuèn eztabaida estrategiko hura gure artean ere egin beharreko eztabaida bat da. Hau da: CHE Guevararen "Vietnam bat, bi hiru, asko sortu!" versus Khrustxev eta Breznev-en "Klase etsaiarekin negoziazio politikoa eta Kapitalismoarekin koexistentzia baketsua"

Eztabaida estrategiko horrek azaldu eta esplikatzen du mugimendu iraultzaileen ibilbidea eta bilakaera azken 40 urteetan. Eztabaida hori, modu gordin, garratz eta tragikoan egin zen FMLNren baitan, eta bereziki FPL erakunde politiko-militar marxista-leninistan, 1979-1983 urteetan. Denborak nori eman dio arrazoia, hots praxi iraultzaileak zer seinalatzen du? Zer gertatu zen garai batean Inperialismoa dardarka jarri zuèn Ertamerikako Iraultzarekin? Nork bere iritzia izanen du. Nirea da Ertamerikako Iraultzak likidatuak izan zirela sistematikoki, Inperialismoaren gidaritzapean, mugimendu iraultzaileetan infiltratuta -edota etsipenez amore emandako- zeudèn erreformista batzuen eskutik. Eta likidazionista horiek badituzte izen eta abizenak: FSLN, FMLN eta URNG-ko zuzendaritzak. Adibide paradigmatikoa nahi duzue? Joaquín Villalobos, garai batean ERP erakunde politiko-militarrreko buruzagia. Saltseatu pixka bat Interneten, ea nor den pertsonaia hau, garai batean FMLNko ildo estrategikoa markatu zuena, behin FMLNren baitan didaritza zeramàn FPLko sektore iraultzailea -Cayetano Carpiok gidatzen zuena, "Marcial  komandantea"- maniobra ilun eta zikin batez indargabetu eta likidatu ondoren.

Euskal Herrian Negoziazioaren Estrategiaren bilana egin dugu? Horregatik eta horretarako abiatu nuen iazko uztailean blog hau, eta horregatik erabaki dut ETAren azken agiriaren kritika zehatza eta zorrotza egitea, eztabaida gure artean, euskal iraultzaileon artean, euskal abertzale sozialisten artean pizteko.

Harira joz, gure etsai mortalak diren Frantzia eta Espainiaren jarrerak ez dira inolaz ere "ezkor eta oztopatzaileak", guztiz logiko eta koherenteak baizik

Kalifikatibo hauek erabili izanak frogatzen du, bertze behin ere, ETAren zuzendaritza noraino dagoen "Negoziazioaren estrategia"ren ideologia burges-erreformistaz kutsatua eta toxikatua. Zeren eta Estatu Frantses eta Espainolen helburua ez da "euskal gatazka" elkarrizketaz, bakebidez edota negoziazioez konpontzea, ezta hurrik eman ere. Bi estatu zapaltzaile, etnozida, kapitalista, inperialista eta terrorista hauen helburua, bistan denez, Euskal Herri Langilearen borroka askatzaile eta iraultzaile oro likidatzea da. Eta norbaitek zalantza izpirik balu, Xabier Lopez Peña gudariaren asasinatze hotzaz hausnarketa zintzoa egin dezala, ea zer izan den hori... Egunak aitzina doazen heinean gero eta datu objektibo gehiago ageri dira, estatu-krimen terrorista bat izan dela, hleburu argi batekin: presoen kolektiboa eta ETAko militantziari abisu zehatz bat ematea: "damutu, belaunikatu, barkamena eskatu ala HIL!!!"

Egia latza eta garratza buruz buru ikusteko ausardia eta adorea ukanen dugu? Ez dago inolako Bake Prozesurik, baizik eta Kapitalismo Inperialistak maisuki gidatzen ari den BAKETZE eta NORMALIZATZE (hots, Kapitalismoan eta Sistema Inperialistan integratze eta asimilatze) prozesua. Horretarako, aurreko pazifikazio prozesuetan metatutako esperientziaz baliatzen ari dira, eta jokatu beharreko paperak ederki banatu: batzuk "borondate oneko negoziatzaile zintzoak" diren bitartean, bertze batzuk, Frantzia eta Espainia, "jarrera ezkor eta oztopatzailea" dute. Den-dena kordinatuta dago, bistan da, "espantu demokratikoz" eta "we're sorry but the spanish governement, you know..." 

ETAk berak jakinarazten digu "elkarrizketa eta negoziazio gunea" desegina izan dela. Zer erran nahi du honek? Ba Inperialismoak bere helburuak banan-banan eta inolako kosturik gabe erdiesten ari dela: borroka armatua behin betikotz amaiturik, atxiloketek berdin-berdin jarraitzen dute, eta laster ez da norekin negoziatu geldituko. "En el día de hoy, cautiva y desarmada la ETA, han alcanzadolas tropas nacionales sus últimos objetivos políticos y militares. La Guerra del Norte ha terminado".

Gaue egungo Nazio Askapenerako Euskal Erakunde Sozialista Iraultzaile hau nola egoten ahal da hain itsu -edo itsututa- ez ohartzeko Inperialismoak ezarritako tranpa batean jausi dela? Nola ez da konturatzen ez dela inolako negoziaziorik izanen, Frantzia eta Espainia beren helburu politiko eta militar guzti-guztiak erdiesten ari direla, ENAM "aldebakartasuna"-ren izenean sistematikoki amore ematen ari delakotz? Nola da posible EPPK-ren eledunek esperantza eta espektatiba faltsuak zabaltzea egoera eziin larriago honetan?

Xabier Lopez Peñaren asasinatzea aski izanen da batzuk beren lilura eta eldarnio erreformistetatik esnatzeko? Burgesia inperialistaren toxikaxioa noraino iritsiko da? Santoña eta Bergara berriak ikusiko ditugu? 


 3.- "ETAren Ordezkaritzaren eraketa eta elkarrizketa mahaiaren sorrera, ETAren erabaki historikoaren aurretik eta nazioarteko eragile jakinen babesarekin, Espainiako Gobernuak eta ETAk hartutako konpromisoen emaitza izan zen. Honen helburua gatazkaren ondorioen agendaren gainean konponbidea elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik abiatzea zen."

Puntu honetan ez naiz sobera luzatuko, jadanik erran beharreko gehiena errana baita "konponbideaz elkarrizketaz eta negoziazioaren bideaz"

Baina bai azpimarratu nahi dudala eufemismo triste hori: "ETAren erabaki historikoa". Bere historia luzean, ETAk erabaki historiko aunitz (funtsean, guztiak, baina tira...) hartu ditu... zein erabaki historikoz ari da Agiria? Bistan da, deok badakigu zein den "erabaki historiko hori" : 2011ko urriaren 20an  argitaratu zutena, hots, estrategia iraultzaile politiko-militarra behin betikotz abandonatze zuela ETAk, eta ondorioz, borroka armatua ere. Aski esanguratsua da gaur egungo ETAren zuzendaritzak eufemismo eta zirkunlokio hori erabili izana. Zergatik ote? Egindakoaz lotsatzen ote dira? Eta ahalketen ez badira, zergatik erabiltzen dute horrelako aipamen zeharkakoa, zuzen eta artez erran beharrean?

PSOEko sozialmemokraziarekin, barkatu, tronpatu naiz, sozialdemokraziarekin lotutako akordioak ez direla bete? Baina noiz bete egin du PSOEk bere hitza? Amnistia osoa ez, bainan amnesia osoa bai eskuratu dutela batzuk! 

4..- "ETAk bakerako bide-orri hartatik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu. Espainiako Gobernuak berriz, bere hitza jan zuen eta, prozesua ezagutzen zuten nazioarteko eragile guztien harridurarako, hartutako konpromiso guztiak bertan behera utzi zituen ETAren erabakiaren iragarpenaren ondotik."

 Puntu honetan ez dakit jadanik negar ala irri egin, benetan... ETAk, bere garaian PNVk egin zuen bezal-bezalaxe, Inperialismoarekin hitzartutako "bakerako bide-orri hartatik zegozkion konpromiso guztiak bete ditu". Jakina! Baina zertarako beteko ditu bere konpromisoak Espainiako Gobernuak, eta batez ere Espainiako Estatua mendez mende burdinazko eskuz kontrolpean ukan duen Oligarkiak? Zertarako beteko dituzte haiek bere konpromisoak EUSKAL HERRI LANGILEAREN BORROKA ARMATU IRAULTZAILEA BEHIN BETIKOTZ AMAITU DELA UNILATERALKI ALDARRIKATU ONDOREN?

Batzuk diote Euskal Iraultza Sozialista "iraganeko eta gaztaroko amets polita" izan zela, eta haren ordez, Txanogorritxuren ipuina kontatzen digute, edota Errauskinerena, non printze xarmant begi urdin batek musu emanen baitio lotan eta zapalduta dagoen Euskal Herriari, biok Euskal Estatuan pozik eta zoriontsu bizitzeko, Kapitalismo Inperialistaren krisi globaletik at... amen!!!

Eta nazioarteko eragileen "harridura"? Hori ez da Txanogorritxu, ez Errauskine, ene herrian horri "tipula malko" erraten diogu... Baina noiz ohartuko dira Oraingo ezker Abertzaleko buruzagi hauek "Nazioarteko Komunitatea" eta "Nazioarteko eragileak" Maroto (eta Espartero...) baino traidoreagoak direla?  Jakina, zure asmoa Bergarako n¡besarkada errepikatzea baldin bada, normala da ez ohartzea aurrean duzun gorbatadun "egiguren" hori Espartero eta Maroto baino traidoreagoa dela, Ajuriagerra eta Mussolini baino zital eta gezurtiagoa... Baina norena da arazoa? Betiko "egiguren" horiek beren lana egiten dute beti, horretarako ordaintzen diete-eta. Arazoa, eta larria gainera, deustaz konturatu nahi ez duten ustezko buruzagi politiko "independentista" horiena da.

Begira, gaur bertan, apirilaren 8an, jakin dugu Donostiako zortzi gazteri berretsitako kondena... SEI URTE gazte abertzale iraultzaileak izateagatik... Zer nahi duzue erratea? Hauxe duzue "basque peace process" bete-betean! Euskaldunak errenditu ondoren, unilateralki eta aldebakartasunez, jakina, DENAK ESPETXERAT!!! erran digute harro eta ozenki Estatu Espainoka eta Frantsesak. Eta espetxean damutzen ez denak badaki: Xabier Lopez Peñaren adibidea hortxe duzue. Eta damutzen direnak, bortz axola, Langraizko bidea ere itxita dago. Behin eta berriz orriotan errepikatu izan dugun bezalaxe, neofrankisten helburua, Oligarkia Espainolistarena, eta beren morroi sozialdemokratena, hauxe da "cautiva y desarmada la ETA, han alcanzado las tropas nazi-onales sus últimos objetivos políticos y militares. La Guerra del Norte ha acabado".

Jakina, hau guztia 2007an ikustea aski zaila zen, ez zen bat ere erraza 2009an, eta oraindik ez zen aise ikusten ahal 2011ko urrian, Euskal Herri langilearen sektore askorendako, bederen. Bainan etsaiek emandako kolpe eta zafraldiak jasan ondoren, gero eta militante gehiago ohartzen hasiak direla den-dena engainu handi bat izan dela, eta bide honetatik ez goazela inora, erabateko derrotara ezbada, eta errendizio umiliagarri eta katastrofiko batera. Eta erne, zeren eta lerro hauek apirilaren 8an idazten ari gara, eta hurrengo asteetan Espainiak eta Frantziak karta gehiago jarriko dituzte mahai gainean, eta pieza gehiago mugituko xake-taulan...  
  
5.- "Espainiako Gobernuaren jarrera ezkorra izan arren, ETAk modu serio eta eraikitzailean jokatu du uneoro, bai Espainiako Gobernuak gogoeta egiteko denbora eskatu duenean, bai eta harreman bide diskretu eta egonkor bat eraikitzeko aukera sortu denean ere."

Ai, zer txintxoak garen gu, euskaldunok, eta zer gaiztoa den Franco; zer demokratikoak gu, PNVko kristau-demokratok, eta zer traidoreak Frantziako Gobernua, Charles De Gaulle, Vatikanoa, Pio XII "Aita Santua", Estatu Batuak, Eisenhower... Nolako gizabidez eraman genuen aurrera gerra, faxista guztiak barkatuz eta defendituz, eta Bilboko industri guztia nazi-faxista-frankistei suntsitu gabe entregatuz, Santoñan Euzko Gudarostea salduz eta Errepublika Espainola (eta Euskal Herri Langilea, jakina) traizionatuz, eta abar, eta bar, etabar... Eta zer gaizki portatu diren denak gurekin! Mundu honetan ez dago justiziarik...

Munduko Gobernu burges guztiek haluzinatuta egon behar dute ETAren gaur egungo zuzendaritzarekin, baina zer nahi duzue? Euskaldunok musutruk errenditu dira, ez diegu ezetz erranen, ezta? Dohainik atera zaie Europako Inperialismoari, Estatu Batuei, OTANi, Espainiari eta Frantziari Euskal Herri Langilearen erreistentzia armatua bukatzea: urtebete joan da eta presoek segitzen dute gatibu eta urrun, atxiloketak egiten dituzte egunero, Kapitalismoak ikaragarrizko terrorismoa zabaltzen du Euskal Langileriaren aurka, krisiaren aitzakiaz, eta langileak hasi dira suizidatzen, hipotekak ezin pagatzu eta etxegabetzeen aitzinean desesperaturik...

"C'est un miracle!" erranen dute, ziur aski, gure etsai mortal eta amorratuak diren burges frantsesek... "Es la victoria de la Democracia y del Estado de Derecho! Arriba España!!!" erranen dute gure arerio zitalak diren burges neofrankistek...

Eta guk, bitartean, euskal langileok, zer diogu?


6.- "Espainiako Gobernuak, baina, ez du inolako seriotasunik erakutsi eta elkarrizketa gunea hiltzen uztera jo du, Inteligentzia Zerbitzuen bitartez zuzenean erasotu eta saboteatu ez duenean." 

Espainiako Gobernuak ez duela seriotasunik? Baina non bizi da gaur egungo ETAren zuzendaritza? Espainiako Gobernua oso serioa da, 50 urtez armak eskutan borrokan aritu den erakunde iraultzaileak borroka armatua musutruk utzi ondoren, "España, una, grande y libre!" ari da segurtatzen. Hau da, Oligarkia Espainolistaren Diktadura "per secula seculorum amen". Hori baino kontu serioagorik!

Halako ergelkeriak erraten dira klase-perpektiba eta Teoria Iraultzailea abandonatzen direnean, eta zure/gure etsaien ideologia iresten eta barneratzen hasten zarenean. Lehenago erran izan zituzten Bandresek eta Onaindiak Euskal Herrian, bainan gaur egungo ETAren ahotan entzun beharra ere!!! Seriotasuna eskatzen diozu zure klase- eta nazio-etsai amorratuari? Erotu zara ala? Ez al dakizu berak nahi duena dela ZU SUNTSITZEA EDOZEIN PREZIOTAN, eta bortz axola zaiola berari zure "seriotasuna"? Espainiak eta Frantziak badute beren seriotasun propioa: ENAM behin betikotz txikitzea eta desagerraraztea. Horretan biziki serioak dira, Xabier Lopez Peñaren heriotzak erakusten digun bezala.
 
7.-  "ETAk bere konpromisoaren berri eman dio Frantziako Gobernuari ere eta konponbide prozesuaren aukera elikatzeko proposamen eta eskaintza zehatz eta ausartak egin ditu. Frantziako Gobernuak, ETAren proposamenen sendotasuna aitortu arren, Espainiako Gobernuaren itxikeriarekin lerrokatzea erabaki du, edozein urrats Espainiako Gobernuaren erabakien esku utzita." 

Zertarako segi? ETAren proposamenen sendotasunari Errepublika Frantesak erantzun sendoa eman dio: Xabier Lopez Peña hotz-hotzean exekutatu dute, zinezko eta benetako estatu-krimen terrorista baten bidez. Eta orain zer? Zer erran behar dute Oraingo Ezker Abertzalekoek? Eta zer egin behar dute? HERRIRA taldearen diskurtso humanista eta despolitizatuaren gibelean babestu, Xabier Lpoez Peña "espetxe politika kriminalak" hil duela errateko? Hori ez da egia! Hori gezurra da! Xabier Lopez Peña ez du inongo "espetxe politikak" hil, FRANTZIAK HIL EGIN DU, ASASINATU EGIN DU, EXEKUTATU EGIN DU HOTZ-HOTZEAN HELBURU POLITIKO GARBI BATEKIN: EUSKAL HERRI LANGILEARI ORO HAR ETA EUSKAL GUDARI PRESOEI BEREZIKI ERRATEA EKINTZA IKARAGARRI ETA TERRORISTA BATEN BIDEZ IRTENBIDE BAKARRA ERRENDIZIOA, DAMUTZEA ETA BELAUNIKATZEA DELA, BIZIRIK SEGITU NAHI BADUTE, BEDEREN.

Frantziak segitu du ETAko militanteak atxilotzen azken urte honetan, sakabanaketa eta deportazioa (Euskal Herritik kanpo preso egotea, deportatuta egotea da!) mantendu ditu, etnozidioa aurrera darama, Euskara ez baita ofiziala Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Zuberoan; Ipar Euskal Herriak ez du inolako aitortza instituzionalik eta ekonimikoki bazterturik segitzen du, Jon Anza desagerrarazi zuen, Xabier hil... eta bitartean, oraingo ETAren zuzendaritzak, honelako perlak idazten dizkigu agiri batean, erran beharrean behingoz ERREPUBLIKA FRANTSESA EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAI INPERIALISTA dela, ESPAINIAKO ERRESUMA BEZAIN ETSAI ZITALA.

 
8.- "ETAk konponbide prozesua babesten duten nazioarteko hainbat eragile eta pertsonalitateri bere gogoeta eta proposamenen berri eman dio. ETAren urrats eta proposamenen koherentzia eta konpromiso maila nabarmendu dute guztiek, Espainiako Gobernuaren jarrerak ezinegona eta ulertezintasuna sortu dituen bitartean."


9.- "Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak berretsi berri duenez, ETA bere konpromiso guztiak betetzen ari da, Espainia eta Frantziako estatuen jarrera erasokorrak egoera arriskutsuak eta zailtasun erantsiak sortu dituen arren. Zentzu horretan, ETAk bere kide guztien ardura eta konpromiso maila nabarmendu nahi du, Estatuen arduragabekeriaren aurrean istripuak eta enfrentamenduak ekiditeko erabakigarria izaten ari baita." 


OHARRA: testu hau biziki luzea izanen da eta ezin dut den-dena aldi berean idatzi. Geroago segituko dut. Sarri artio!

  
10.- "Edonola ere, ETAk armagabetzearen gaiaz hitz egiteko prestutasuna agertu duela oroitarazi nahi du, gatazkak eragin dituen ondorio guztiak behin betiko gainditzea helburu izango duen elkarrizketa agenda baten baitan. "
  
11.- "Elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian."
 12.- "Gauzak horrela, gero eta ulergaitzagoa da PNV Espainiako Gobernuari behin eta berriz eskaintzen ari zaion babesa. Ulergaitza da, halaber, PNVk Espainiako Gobernuaren itxikeria estaltzeko eta kritika oro saihesteko diskrezioaren argudioa erabiltzea, benetan kontuzko gaiak direnen inguruan plaza publikoan arduragabe espekulatzen ari den bitartean."

Ulergaitza? Erabat koherentea beren klase-interesekin! Baina zer da EAJ-PNV? Ez al da burgesia autonomista basko-espainolaren alderdia? Eta zertarako sortu zuen burgesia baskoak, ez bada bere interes politiko, ekonomiko eta ideologikoak defenditzeko?

Iruzkin hau apirilaren 10ean idazten ari naiz. PNVren zipaioak Donostiako Askegunean sartu dira, Oligarkia neofrankista eta espainolistaren lan zikina egitera, beti egin izan duten bezala. gazte bat espetxerat eraman dute, zaurituak, txikizioa... Hori da burgesia baskoaren benetako aurpegia. Non da orain Iker Casanova? Ez al zen bera PNVrekin paktuak egin behar zirela behin eta berriz erran zuena?  Zer espero zenuten Euskal Herriko burgesia basko-espainolarengandik? Ez al genizuen behin eta berriz erran? Nola egoten ahal zarete hain itsu, hain alienatuta, hain asimilaturik? 

Zer erran behar du orain ETAk? Norvegiatik espultsatuak bere ordezkariak, bere militanteak sistematikoki atxilotuak Frantzian, bere ordezkaria Suitzako bake elkarrizketetan asasinatua, bere presoak sakabanatuta eta deportatutik Estatu Frantses eta Espainoleko lau izkinetan, langileriaren kontrako eraso kapitalista basatia, non jendea suizidatzen hasia baita etxegabetu aitzin, nonahi mixeria, prekaritatea, esplotazioa, burgesiaren zapalkuntza, terrorismo patronala, diru eta merkatuen tiraniaren bortizkerian odoltsua, gazte iraultzaileen aurkako eraso etangabeak... 

Eta oraindik ez duzue ulertzen PNVren jarrera? Zuen erakundearen izena ez al da, bada, Nazio Askapenerako Euskal Erakunde SOZIALISTA IRAULTZAILEA
 
13.- "ETA gogoetarako deia egin nahi die eragile guzti-guztiei, Espainia eta Frantziako estatuen erasoen eta gatazkaren konponbidearen blokeoa betikotzeko asmoen aurrean norberak egin dezaken ekarpena azter dezaten. Zentzu horretan, Euskal Herritik eta nazioartetik konponbidea sustatzeko egin daitekeen zentzuzko ekarpen oro onuragarria dela uste dugu. ETAk, bere aldetik, behin betiko konponbidea eraikitzeko lanean jarraituko duela eta izendatutako Ordezkaritza aktibo mantenduko dela jakinarazi nahi du."
14.- "Ez dugu zailtasunen aurrean etsiko, Euskal Herriak bakea eta askatasuna merezi eta behar duelako."  



Zer gelditzen da klase borrokaren ikuspegi sozialista iraultzailea abandonatzen denean? Kalaka nazionalista eta matraka independentista burges ttipia, jakina. Hona hemen adibide garbia:


ETA-ren 2013ko Aberri Eguneko agiria

 Euskal Herriari



Aberri Eguna aldarrikapen eta ospakizunerako eguna da Euskal Herria sentitu eta maite dugun herritarrontzat. Gure Herriko karriketan, sarraski espetxeetan, erbestean edo ihesean izan, identitate nazional eta kulturalaren defentsak eta Herriaren askatasun nahiak milaka herritar batzen gaitu.

Gaur, Iruñea, Euskal Herri osotik hurbildutako milaka abertzaleren itsasoa izanen da. Gazte independentisten Urduñako egunotako topaketa berriz, belaunaldi berrietatik datorren ur emari berria da askapen prozesurako. Nafar eta bizkaitar, arabar eta zuberotar, gipuzkoar eta lapurtar, Herri bakar batean biltzen gara guztiok. Horixe da gure izaera, horixe gure indarra.


Egungo egoera eta trantsizioa  (sic!!!!) egiteko aukera

Mendeetako gatazkaren muinean den ukazio eta zapalkuntzak ondorio sakonak utzi ditu gure Herrian. Espainia eta Frantziak, Euskal Herriaren nazio izaera eta euskal herritarron erabakitzeko eskubidea ukatu dute betidanik. Madril eta Paris dira, oraino, Euskal Herriari buruzko erabaki nagusiak hartzeko lema eskutan dutenak. Erabaki horien zutabeak euskal herritarrekiko gutxiespena eta eskubide nazional, kultural, ekonomiko eta sozialen urraketa dira.

Euskal Herriak bizi duen egoera kritikoaren hazia atzetik dator ordea. Duela 30 urte baino gehiago indar autonomisten onespenarekin itundu zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian indarrean den eredu politiko, instituzional, ekonomiko eta kulturala. Diktadura frankistaren erreformarekin Euskal Herriaren zapalkuntza prozesuan eta gatazkaren luzapenean ziklo berri bat zekarren ituna, hain zuzen.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan berriz, gutxieneko egiturarik ere ez dugu. Frantziak, aitortza politiko eta instituzionalari, Euskararen berreskurapenari, bertako ekonomiari eta antolaketa moldeei mespretxuz erantzun die. Azken hamarkadetako zenbait sasi-tresnen sorrerak, Euskal Herriaren aldeko aldarriak bertan ainguratzea eta asimilazio saiakera itxuratzea bilatu du.

Aitzitik, zauri guztien gainetik, Euskal Herria bizirik eta askatasunerako ateak zabalik dituela heldu da ataka honetara, Herri eskubideen aldeko urteetako borrokak ireki baitu Euskal Herriaren bilakaera aldatzeko aukera. Eztabaida irekia dago eragileen barnean eta herritarren artean, lurralde osoan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian indarrean dauden marko juridiko-politikoak eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako gutxieneko egitura eza gainditu beharreko errealitateak dira. Jokaleku horietan zatiturik jarraitzen dugu, euskal herritarron hitzak bahiturik eta gure Herriaren biziraupena bera kolokan.

Euskal Herriko historiak, aldaketa prozesuek dituzten aukera eta arriskuen aurrean aukerari erabakitasunez heldu behar zaiola garbi adierazten digu. Aukera Euskal Herrian egin beharreko bidean dago, euskal eragile eta herritarren eskutik konponbide prozesuan urrats berriak eragin eta aldaketa politiko eta sozial sakonak gauzatzeko izango den gaitasunean. Arriskua berriz, beste behin, konponbide prozesua eragotzi eta Euskal Herria Estatuen kartzelan mantentzeko asmoz Espainia, Frantzia eta beren interes partikularren babesean diharduten eragileen eskutik dator.

Azken hilabeteetan Herri, langile eta emakumeekiko zapaltzailea den sistema kapitalistaren krisiaren aitzakian, agorturik dagoen zikloa luzatzeko erabakiak bata bestearen atzetik ezagutzen ari gara. Hezkuntza sistema arrotzak gehiago bihurritzeko erreformek, Euskararen zokoratzeak edota langileriaren eta oro har herritarren eskubide guztiak suntsitzeko neurri bidegabeek, inboluzio prozesu baten baitan Euskal Herriaren burujabetzarako aukerak gehiago murriztea dute helburu.

Gatazkaren konponbide prozesuan jazotzen ari dena hari honi lotu behar zaio. Sorturiko aukera historikoari eta egindako urratsei arduraz heldu beharrean, euskal jendarteak duen bake irrikari hesia jarri asmoz ari dira. Gatazka eta sufrimendua luzatzeko jokabide itxi eta errepresiboa ez dator bat gehiengoak adierazten duen konponbiderako borondatearekin.

Erasoak eraso eta oztopoak oztopo, Euskal Herrian jokaleku berriak zabaltzeko aukerak daudela uste du ETAk:

-Gatazkari konponbidea eman eta bake justua lortzeko, elkarrizketa eta akordioarekiko aldekotasuna erabatekoa da euskal jendartean.

-Gero eta sektore gehiagok Euskal Herriaren aitortzan eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidean oinarrituriko aldaketa politiko eta sozialak eskatzen ditu.

-Proiektu independentista, alternatiba indarberritu eta sendo gisa ageri da lurralde osoan.

Euskal Herrian dago Estatuen erasoei balazta jarri eta aldaketa burutzeko giltza. Euskal jendarteak eskatzen dituen adostasun berriak lortu eta Estatuen eta munduaren aurrean Herri gisa ahots propioz jarduteak eragingo baititu sakoneko mugimenduak.

Independentzia, beharretik gauzatzera

Gaur gaurkoz, proiektu politiko ezberdinen artean independentzia da Euskal Herriaren eta Euskararen biziraupena ziurtatzeko eta maila orotako erabakiak hartzeko aukera bideragarri bakarra. Batzuentzat inposizioa eta galbidea omen litzateke, besteentzat berriz, ez omen da unea. Deigarria da halako esanak Euskal Herria zatitu, larrialdi egoeran jarri edo euskal herritarron borondatea ukatzen dutenen ahotik entzun behar izatea. Galbide eta zama handiagorik ba ote da euskal herritarrontzat? Estatuen menpe egotea zertan da onuragarri?

Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun emakume eta gizonei mehatxurik gabe hitza emanez erabaki eta eraiki behar den Herri proiektua da independentzia. Egitasmo horretan, euskal jendarteko sektore guztiek dute lekua, Herri batek dituen erronkez, antolaketaz eta garapenaz ari garen heinean, Herri prozesu parte hartzaile eta demokratikoa izan behar baita.

Euskal Estatuan egituratzen da independentziarako aukera. Munduko esperientzietatik zer ikasia dugun arren, berezko izaera nazional, kultural eta balore komunitarioak aintzat hartuko dituen eredua eraikitzeko erronka aurrez aurre dugu. Herriak, kulturak, langileak, emakumeak eta ama lurra zapalduz herritarrak erabakietatik kanpo jartzen dituen sistema kapitalista inondik ere ez da begiratzeko moduko ispilua. Aldiz, Herri ondasuna eta erabakiak Herriaren esku jarriz, errespetua eta berdintasuna oinarri dituen Sozialismoak langile eta oro har herritarren atxikimendu eta onespen zabala jaso lezake hurrengo urteetan.

Euskal Herriak, zilegitasuna ez ezik, badu nahikoa gaitasun eta argudio munduan aske eta burujabe izateko. Baditugu kohesiorako funtsezko diren lurraldea eta berezko hizkuntza. Baditugu nazio askoren pareko baliabide eta aberastasun kultural, ekonomiko, sozialak eta naturalak. Badugu ere Herri egituretan eta mugimenduetan antolatzeko eta herritarren arteko auzolanean proiektuak aitzinatzeko eskarmentua. Eta batez ere, baditugu nazio baten partaide garenon kontzientzia kolektiboa eta aske bizitzeko Herri gogoa. Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen dugunon egitasmoa sendoa da.

Borondate hori urrats emailea den Herri prozesuan egituratzeko parada orain da. Hesiak gainditu eta Euskal Herriaren burujabetzarako tresnak sortzeko erabakietan sakontzeko unea, hain zuzen. Langile mugimendutik hasiz, herri mugimenduko sare zabaleko eremuetatik igaro eta eragile politiko eta erakundeetaraino, denen arteko elkarlan bidean urratsez urrats aurreratzea izango da Euskal Herriari buruzko erabakiak hartzeko lema eskuz alda dezakeen indarra.

Herri proiektua gauzatzeko dugun erronka itzel baina eder honetan, euskal herritar bakoitzaren eguneroko konpromisoa, parte hartzea eta borroka ezinbestekoak dira. Norberak aurkitu beharko du bere gogoa eta ekarpena bideratzeko tokia, horretarako ugaritasun nahikorik baita. Herrigintzan gero eta indar gehiago antolatu ezkero, herri zutabeak sendoagoak izango dira. Horregatik, euskal herritarrok eta zehazki abertzaleok, siglen eta kontsignen gainetik, ziklo aldaketa Euskal Herriaren ardatzean burutu dadin erantzukizun handia dugu.

Bide horretan, euskal preso eta iheslari politikoen parte hartzeko baldintzek gainerako herritarren parekoak izan behar dute. Guztiak Euskal Herriko karriketan aske egon behar dira konponbide prozesua atzeraezin bihurtu eta herriarekin batera Euskal Herri aske eta burujabea eraikitzeko. Etxeratze prozesua bizkortzeko urrats ausart eta erabakigarrien ordua da.

Hain justu, Aberri Eguneko azken aipua, aberriarekiko maitasuna espetxe eta erbestean zigorrarekin ordaintzen ari diren euskal herritarrentzat da. Bereziki gogoan hartu nahi dugu espetxe politika krudela azken unera arte pairatzeagatik zendu berri den Angel Figueroa euskal borrokalaria. Bere heriotzak eragin digun samin sakona agertzearekin batera, lagun eta senitartekoei gure doluminik sentituenak eman nahi dizkiegu.

ETAk, Euskal Herriaren gogoekin bat egin eta bakea eta askatasuna lortzeko orain arteko erabakitasun berarekin jarraitzeko konpromiso irmoa berresten du.



Gora Euskal Herria askatuta!

 Gora Euskal Herria sozialista! 

 Jo ta ke independentzia eta sozialismoa 
lortu arte!

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 31ean

Euskadi Ta Askatasuna

E.T.A.

 
(*) Oharra: Agiri hau Xabier Lopez Peñaren heriotza jakin baino lehenagokoa da. Agiri berriaren zain gara, estatu-krimen terrorista honen balorazioa jakiteko...

 

23 iruzkin:

  1. Ezker abertzalean nagusitu diren posizio erreformistak ez dira nere irudiz marxismo-leninismoaren urruntzearekin ulertzen, euskal askapen (integral) mugimenduak berak osatu duen teoria iraultzailearen oinarrien aldaketarekin baizik.
    Gaiak azterketa luzea eta historiaren errepaso sakona eskatuko luke eta ez naiz ni horretan murgilduko,baina puntu batzuk azpimarratuko nituzke: marxismo-leninismoaren irakurketa bere horretan,eduki abertzalerik gabe,azpimarratuko dut ABERTZALErik gabe,garatu duten ildoak felipeetatik,zelula gorrietara eta Argalak zilegitasunik ematen ez zion VI. hura arte,ez dira lehen aipaturiko teoria iraultzailean kokatu.V.asanbladako testuak gogora ekartzea komeniko litzateke eta ikusi beharko litzateke zuten eduki abertzale erradikala,hura bai ERRADIKALA.Autodeterminazio eskubideren irakurketa leninistaren ekarpena ere VI.haren ildoko ekarpena izan zen,ordura arte INDEPENDENTZIA helburu estrategiko bezainbat eskubidetzat ere barneratzen baitzen.Bestalde eta nere ustez oker zebiltzan arren Joxeantonio zein Txabi Euskal Fronte Nazional baten aldeko kokatu ziren argi eta garbi,marxista-leninistak izan arren.Uste dut puntu horretan, sistemarekiko hastura eta iraultza faseetan garatzea askapen mugimenduaren teorian txertatu izan dela (berdin Argalaren kasuan ere).Diferentzia ez dago faseen ezarpenean edo ezean,helburu estrategikoen lausotzean eta helburuak eskuraezin bihurtzen dituen estrategia erreformista baten nagusitzean baizik.

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa EKI!

    Zure iruzkinari erantzunen diot hal bezain zehatz eta zorrotz. Kontuan hartu irakurri duzun kritika hau bukatu gabe dagoela, zinez luzea izanen dela, eta agian oso-osorik irakurri ondoren zure iritziak alda datikezkeela...

    Zure iruzkineko lehen paragrafoan hauxe diozu: "Ezker abertzalean nagusitu diren posizio erreformistak ez dira nere irudiz marxismo-leninismoaren urruntzearekin ulertzen, euskal askapen (integral) mugimenduak berak osatu duen teoria iraultzailearen oinarrien aldaketarekin baizik." Baieztapen hau antidialektiko eta mekanizista xamarra iduritzen zait, zeren eta ahantzi zaizu, nonbait, erratea, Euskal Askapen (integral) Mugimenduak berak osatu duen Teoria Iraultzailearen oinarriak hasiera-hasieratik Sozialismo Zientifikoan, Materialismo Historiko eta Dialektikoan edota )nahiago baduzu) Marxismoan errotu zirela. Hau da, ETAk bereziki eta ENAMek oro har 1952-2012 urteetan garatu zutèn Teoria Iraultzailearen muina, mamia eta bihotza Teoria Sozialista Iraultzailean oinarritzen da, bereziki 1962-1992 urteetan. Hori ukatzea ezinezkoa da, agiri historikoak eta militanteen testigantza biziak kontuan hartzen badira.

    EKI, behin baino gehiagotan errana eta adierazia dut blog honetan ni ez naizela marxista-leninista, areago, ni ez naizela ezta marxista ere. Ni Askagintzako Teologiako fededun komunista iraultzailea naiz, edota izaten saiatzen naiz, hobeki erranda. Hau da, nik ez dut marxismo eta marxismo-leninismo bezalako erramolde pertsonalistak ibiltzen, nahiago dut proiektu askatzaileari lotutako izendapenak, Marxek eta Elgelsen beraiek ere nahiago izan zituztenak: Sozialiamo/Komunismo Zientifikoa, Materialismo Hstoriko eta Dialektikoa, Teoria Iraultzailea, eta abar. Jakina, Teoria Iraultzailearen oinarriak, Marxek, Engelsek, Leninek, Stalinek, Maok, CHEk eta gainontzeko komunista iraultzaileek ezarri zituzten. Ez dut hemen zerrenda eginen sobera luzea baita.

    Beraz, uste dut biok funtsean gauza bera erraten ari garela: ETA eta ENAMen Teoria Iraultzailearen oinarrien aldaketak ekarri du oraingo krisi estratategiko ikaragarri larri eta sakon hau. Bistan da, ENAMek 1952-2012 urteetan garatu zuèn Teoria Iraultzailearen zutabe, bizkarrezur eta ardatza, jendeak oro har "Marxismoa" deitzen duen Teoria Iraultzailea da, Euskal Herrian gertatzen den klase borrokara egokitua eta moldatua, praxiaren bidez.

    Uste dut baieztapen honekin biok ados izanen eta egonen garela.

    ErantzunEzabatu
  3. "Gaiak azterketa luzea eta historiaren errepaso sakona eskatuko luke"ela diozu, eta horixe bera da, hain zuzen, "ETAren agiriaren kritika" izeneko idazkian eginen dudana. Testua, beharbada, "Txatarra Txostena" bainoluzeagoa izanen da, baina zer eginen diogu, uste dut egoeraren larriak eskatzen duela ahoan bilo eta legarrik gabe mintzatzea, eta kontu korapilatsu hauek astiro eta xeheki azaltzea. Horregatik ari naiz artikulu hau atalka idazten ari.

    Ados nago zurekin, EKI, Euskal Herrian, Marxismo-Leninismoa, eduki abertzalerik gabe, ez zait bat ere interesatzen, areago, erabat kontra nago, zeren eta ez baitago Marxismo-Leninismo abtraktu, zerutiar eta aingerutar huts-hutsa, (hori Idealismoa da, "Marxismoz" mozorratua...), baizik Marxismo-Leninismo zehazt eta konkretua (egia beti konkretua da). Beraz, Euskal Herrian, Marxismo-Leninismoa ez bada nazio zapalduaren alde agertzen, eta bereziki Nazio zapaldu horretako Langileria eta Proletalgoaren aldeko edukiez betetzen eta elikatzen, orduan, ezinbertzez, Oligarkia Espainol eta Frantsesaren Nazionalismo burgesaren arloan kokatuko da, eta orduan, ezinbertzez berriz ere, kontrairaultzaile bilakatuko da. ETAren historia guztiak tesi hau frogatzen du, eta ENAMen ibildeak ere gauza bera erakusten eta irakasten du.

    EKI, ni eduki abertzale erradikala baino, nahiago dut PRAXI abertzale erradikala. Eta zentzu honetan, blog hau ildi horretan kokatzen da: Euskaraz egiten dugu, eta kitto, ez gara eztabaidetan sartzen, ezta sasi elebitasun -elebikeria- "orekatu" horietan. Euskaldun iraultzaileak gara, eta iraultzaile euskaldunak, beraz, gure HIZKUNTZA NAZIONAL BAKARREAN pentsatu, idatzi eta eztabaidatzen dugu. Hori da ene ustez erradikala izatea, hasiera-hasieratik, hots, erroetara jotzea eta erroetatik abiatzea. Eta gure herriaren erro eta sustraia, Euskara da. "Errotu eta gogotu, jakin eta ekin!", edota "Erroa eta gogoa, jakintza eta ekintza!" edota "Oina eta bihotza, burua eta eskua!". Hau da Euskal Iraultza Sozialistaren lauburuaren erranahia, zeina ageri baita blog honen azalean, izar gorriarekin batera.


    ErantzunEzabatu
  4. EKI, uste dut oker zaudena zu zarela, ez Txabi eta Joxantonio Etxebarrieta! Bi iraultzaile hauek ez ziren agertu Euskal Fronte Nazional baten alde, "marxista-leninistak" izan arren, bainan alderantziz EUSKAL MARXISTA-LENINISTAK ZIRELAKOTZ. Kontua da komunista iraultzaileok, III: Internazionaleko garaietatik eta bereziki Txinako Iraultzaz geroztik, Vietnamgoa ahantzi gabe, eta argiki Mao Ze Dong zein Ho Txi Minh-en gogoeta teorikoak eta ekinbide praktikoak AZTERTU, ESTUDIATU ETA IKASI ondoren, badakigu aski ongi zer den Nazio Askapenerako Frente Nazional Antinperialista bat. Txinan, Viet Nam-en, Kuban, eta bertze hamaika prozesu uraultzaileetan ikusi eta ikasi dugu Fronte Nazional horiek Langileriak hegemonizatu behar dituela, hots, Nazio zapalduko Proletalgoaren abangoardia-antolakundea den Alderdi/Erakunde komunista batek -sozialista iraultzailea nahiago baduzu-. Frente Nazional batean bi klasek bakarrik izaten hal dute gidaritza eta hegemonia: bertako burgesia nazionalista, ala langileria iraultzailea. Azter ditzagun orain Lizarra-Garazi, Loiola eta gaur egungo esperientziak plateamendu hauen argitan...

    Diferentzia, ene ustez, EKI, zuk aski ongi erraten duzun bezala, "helburu estrategikoen lausotzean eta helburuak eskuraezin bihurtzen dituen estrategia erreformista baten nagusitzean" datza. Bainan kontuan hartu behar da helburu estrategikoen lausotze hori nondik datorren. Eta iturrian, Teoria Iraultzaile, eta zehazkiago, Praxi Iraultzailearen ahultze-lausotze-biguntze-ahanzte bat kausituko duzu beti. Eta horren ondorioz, Euskal Etengabeko Iraultza Iraunkorraren (ez naiz trotskista! Marxen kontzeptuari buruz interpretazio ezberdinak badira, eta nik Leninena nahiago dut, Stalinek ere ongi azaldu zuena, eta CHEl bere gailurrerat eraman zuena, praxi iraultzaile heroiko betz...) zurruntze eta eskematizatze lehor horren ondorioz, etapismo izoztu batean erortzea. Oroitu Oraingo Ezker Abertzaleak, bere ildo erreformista, likidazionista eta sozialdemokrata zuritu eta Teoria Iraultzaileaz jantzi nahian, "Iraultza Nazional Demokratikoa" kontzeptua plazaratu duela. Mami handiko konstrukto ideologikoa, Oraingo Ezker Abertzalean gelditzen diren iraultzaileak (eta aunitz dira!!!) nahasi eta desarmattzeko asmoz sortua.

    Aski kalaka gaurkoz. Arras gustora aritu naiz zurekin eztabaidan, EKI, eta uste dut, ñabardurak ñabardura, funtsean ados garela. Berriz ere eskaria eta gonbidapena egiten dizut: idazti luze eta zabal zeure ikuspegi eta gogoetak testu batean, eta pozaren pozez argitaratuko dugu blog honetan!

    Izan ongi!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  5. Hasteko agur eta ohore Xabier gudariari!
    Fermintxo,zure iruzkinetako lerroa artikulukoa baino gehiago gustatu zait.Hala ere gauza batzuetan ez nago ados zurekin,funtsean hala egon gaitezkeen arren.
    Askapen mugimenduaren teoria iraultzailearen oinarria ez da marxismoa bere horretan,marxismoa ere bilduz,askapen nazional eta soziala uztartzen dituen NAZIONALISMO IRAULTZAILEA baizik.Etxebarrietatarrek ederki bultzatu zuten kontzeptu hori eta baita lan eskerga egin ere bai abertzaletasun internazionalista bat garatzeko eta bai nazionalismoaren baitan,nazionalismo burgesa eta iraultzailea ederki desberdintzeko ere.
    Dakizun bezala ordea,nazionalismo kontzeptua bera ikuspuntu marxista-leninista zurrunetik herejia hutsa da eta marxista anitzek ez du inoiz ulertu Etxebarrietatarrek besteren artean defendatu zutena.Azken adibideetariko bat bere burua marxistatzat definitzen duen Arnaldo Otegirekin izan dugu,oker ez banaiz Askapenaren urteurrenaren harira idatzitako gutunean ezker abertzalea internazionalista eta ez nazionalista dela adierazi zuenean.Argigarria hain oinarrizkoa den nazionalismo iraultzailearen kontzeptuaren inguruko noraezaz.
    Garapen dialektiko baten baitan NAZIONALISMO IRAULTZAILEA oinarri izan duen teoria iraultzailearen baitako eduki sozialista ere garatzen joan da,marxismo-leninismotik bezala beste korronte sozialisten emaritik ere hartu eta emanez.Adierazgarria da "sozialista iraultzaile" definizio ireki baina aldi berean argi hori ere,kontzeptu gisa marxista-leninista irakuketatik beste herejiatzat jo daitekeena,kontzeptu mailan "SR" zakupean sartuz...
    Uste izan dut zure irakurketak elikatzen duela nere ustez okerra den irakurketa bat eta finean planteamendu leninistak nazio arazoa ulertu gabe aplikatu nahi dituztenen (hots Argalak VI.ari leporatzen zionaren era beran)irakurketa,zeinaren arabera "ezker abertzalea supernazionalista huts bihurtu den sozialdemokrazia besarkatzen duen bitartean".Errealitatea da sozial mailan bezala nazionalean ere gauzatzen dela biraketa erreformista (nazio antolakuntza baztertuz Ernai lau herrialdetara mugatzea horren erakusle).
    Ezker abertzalea mugimendu marxista-leninista bat bihurtzeko saioak historikoki likidazionismoarekin eta espainiar/frantziar sozial inperialismoarekin lotu izan dira eta saio horiek ezereztatu egin dira felipeetatik hasita.Saioak egon dira ere ezker abertzalea mugimendu erreformista-legalista bihurtzeko ere eta horiek atzo arte ere ezeraztatu ziren.Aldea hor dago,atzotik (Zutik Euskal Herriatik)ofizialki ere gain hartu duela azkeneko horrelako saioak eta hortik nazioarteko kapitalismoa etsai gisa ikustetik aliatu gisa ulertzera emaniko jauzia,hortxe gakoa eta hortxe erronka!
    Izan ongi zu ere!

    ErantzunEzabatu
  6. Aupa, EKI!

    Eta bai, agur eta ohore Xabier Lopez Peña, gudaria eta militante iraultzailea! Gero eta argiago dago Estatu Frantsesak eta Estatu Espainolak,gure bi Estatu etsaiek, hil egin dutela hotz-hotzean. Abisu lazgarria eta mezu zinez terrorista espetxeetan eta sasian diren -dauzkaten- gudari eta militante guztiendako, eta bidenabar, euskal herritar ororendako. "Damutu, belaunikatu ala hil!!!!" oihukatu digute aurpegirat, ezin modu krudel eta ankerragoan. Blog honetan bertan agertu dut gogoeta hori, "Cautivo y desarmada el Ejército Rojo" idazkian.

    Goazen zure kritikara. Arras konten eta pozik nago gure arteko eztabaida honetaz, polemikak eta elkarrizketa kritiko hauek parada ematen baitigute gure pentsamenduak zorrozteko, argitzeko, ñabartzeko... Aukera hau baliatu behar dugu orain, garai nahasi hauetan, denon artean Euskal Iraultza Sozialistaren estrategia eta ildo politiko berria -zahaberria erranen nuke nik- eraiki eta osatzeko.

    Geroago segituko dut, medikuarengana joan behar naiz-eta!

    Sarri artio!

    ErantzunEzabatu
  7. Aupa, EKI, berriz ere!

    Iruzkinen bidezko eztabaida hauek parada ematen digute gure pentsamenduan sakontzeko, eta hori giltzarria da gaur egun, ENAM likidatzen ari den honetan, zeren 1952-2012 zikloa amaiturik, zikloa berri bat ireki behar da Euskal Iraultzan. Eta ziklo hori zabaltzeko, gogoeta estrategikoa, kritika eta autokritika sakonak, ikertze eta sakontze teoriko berritzaileak, ENAMen historiaren bilan eta balantze zorrotzak... denetarik behar izanen dugu!

    EKI, zure iruzkinaren hasieran hauxe diozu: "Fermintxo,zure iruzkinetako lerroa artikulukoa baino gehiago gustatu zait". Hori logikoa da, zeren eta, erran dizudan bezala, "ETAren agiriaren kritika" idazkia ez dago amaituta. Testu luzea egin nahi dut, jendeak argi eta garbi uler dezan, behingoz, Oraingo Ezker Abertzaleri egiten dizkiodan kritiken nondik norakoak, zergatiak eta arrazoiak. Orain arte, borroka teoriko-ideologiko sutsu, zorrotz eta gupidagabe honetan, (eta hala behar du, Euskal Iraultza Sozialista aurrera joanen bada!) ene gogoeten logika osoa ez dut agertu erabat, eta garaia da hori egi dezadan. Horregatik ene posizioa zehaztu eta ñabartzen dudalarik, seguraski hobeki ulertzen duzu, eta adosago egoten zara. Azken finean biok ENAMen baitan eraman dugu militantzia, nire kasuan 1984tik aitzina.

    Zuk ezin hobeki diozun bezala, "Askapen mugimenduaren teoria iraultzailearen oinarria ez da marxismoa bere horretan,marxismoa ere bilduz,askapen nazional eta soziala uztartzen dituen NAZIONALISMO IRAULTZAILEA baizik". Erabat ados, eta blog hau bere osotasunean segitzen baduzu (eta hala egiten duzula uste dut), ohartuko zarateke iturri askotatik edaten dudala, ez bakarrik "marxismoa" deitu ohi den Teoria Iraultzaile horretatik. Teoria Iraultzaile Sozialista/Komunista horrek baditu izendapen ez pertsonalistak, (Marxismoa, Leninismoa, Kautskismoa, Trostkismoa, Stalinismoa, Maoismoa...)baizik eta proiektuari lotuak, historikoki Marxek eta Engelsek berak erabili izan zituztenak, eta filosofikoki zein epistemologikoki, hagitzez egokiagoak: Sozialismo Zientifikoa, Materialismo Historikoa, Materialismo Dialektikoa... Blogean behin baino gehiagotan aipatu dut hori, EKI!

    Bertze iturri horiek, ene kasuan, Euskal Herri Langilearen historia da, dudarik gabe, eta horregatik agertu dira, berteak bertze Agosti Xaho, Eustakio Mendizabal "Txikia", Manex Erdozaintzi Etxart eta Gabriel Arestiren biografiak. Txabi Etxebarrieta ere agertu da laburki, Jokin Gorostidiren ahotan...Soziolinguistikak ere garrantzi handia du ene gogoetetan, eta Joxe Manuel Odriozolaren idazkiak maiz askotan agertu dira blog honetan. Gugandik, lurrez zein gogo-bihotzez, hain hurbil diren irlandar iraultzaileak ere agertu dira orriotara, Bobby Sands-en biografia, adibidez, edota Mariam Price-ren tortura etengabea eta asasnatze planifikatua, baita IRA berriaren sortze-agiria ere. Ekologia ere jorratua izan da, Fukushima edota AHTren kontako borrokak. Feminismoa, zorionez, berriki sartu da blog honetan, indartsu sartu ere... Joxe Azurmendiren pentsamendua ere jorratu da orriotan, Askagintzaren Teologia zeharka agertu zen Manex Erdozaintzi-Etxart poeta eta fededun iraultzailearen biografian...Gainera, lagun batzuk animatu dira blog honetan idaztera: HITX-eko burkideak, Josu Iraeta, Izar Gorri... zu zeu ere!

    Denetarik jorratzen da blog honetan, eta honek eragin du "Euskal Herria Sozialista"-ko blogekoek erratea "ustatxa" naizela, "kamaleohia", "nazional-trotskista", "kulturalista", eta horrelako perlak. Niri bortz, jakina, idazki luze eta gogor batean adierazi nuen, ene ustez, nor diren.

    ErantzunEzabatu
  8. Segi dezagun NAZIONALISMO IRAULTZAILEAz mintzatzen, edota ABERTZALETASUN IRAULTZAILEAz, nahiago baduzu. Bistan da "Marxismoa" ez dela bere iturri bekarra. Jakina! Bainan ETAren abertzaletasun iraultzaileari Sozialismo Zientifikoa ketzen badiozu, Materialismo Historiko-Dialektikoa erauzten badiozu, zer gelditzen zaizu esku artean? BRANKA eta Txillardegiren euskaltzaletasun independentista, eta Sozialismo Humanista? Beltzaren komunismo libertario abertzalea? Ongi da, horiek ere Abertzaletasun Iraultzailearen parte dira, prefosta, baina nor nagusitu zen V. Biltzarrean? Eta zein zen militante horien Teoria Iraultzaile erreferentziala? Ez al zen Marxismoa, Marxismo-Leninismoa, Maoismoa, edo dena dela hori? EKI, hori ez didazu ukatuko ezta? Zeren ez baitut pentsatu nahi zu abertzale independentista erradikal antikomunista horietarik zarela... Ez dut uste, baina baztutan hala ematen du!

    Joxe Antonio eta Txabi Etxebarrieta, Jokin Gorostidi eta bertze hamaika militantek V. Biltzarrean eraiki zutèn Abertzaletasun Iraultzailea, "Nazio Askapenerako Euskal Mugimendu SOZIALISTA"ren baitan garatu en, halakoxea baitzen orduan ETAren izendapena. Burgosko presoen gutuna irakurria dukezu, hain segur... Ez naiz gehiago luzatuko, funtsean ados baikara.

    ErantzunEzabatu
  9. Oso oker zaude, EKI, benetan. Zuk deitzen duzun "ikuspegi marxista-leninista zurruna", ez zen ez marxista eta ez leninista, oportunista, erreformista, espainolista eta likidazionistabatzuen mozorro ideologikoa baizik. Oroitzen bazara, eta uste dut gogoratuko zarela, TXATARRA txostenaren benetako izenburua "Análisis y crítica del españolismo social-choviista". Eta geroago MCE eta EMK sortu zituzten "marxista-leninista" horiek (ondoko urteetan ikusi dugu nolako "marxistak" eta nolako "leninistak" izan diren!!!), espultsatuak izan ziren ETAtik V: Biltzarrean:

    "Se acusa a dicha tendencia (la de la Oficina POlítica) de:

    a) Revisionismo españolista y revisionismo legalista, en total oposición a la línea revolucionaria de ETA.

    b) Sostener un sistema ideológico desconectado de la realidad y, por tanto, sostener un sistema idealista.

    c) Ser una tendencia no-vasquista, introducida solapadamente en ETA, y haber ocultado para ello su naturaleza españolista.

    d) Constituir un uevo brote de social-oportunistas y estar, por lo tanto, en total oposición con la ideología revolucionaria de ETA."

    Eta garai hartakoak dira F. Krutwig-ek, ETAko militantea zelarik, izkiriatu zituèn "La cuestión vasca" eta "Nacioalismo revolucionario" idazkiak. Testuok irakurtzen badituzu (segur aski irakurriak dituzkezu...) ohartuko zara bertan Marx, Engles, Lenin, Stalin, Mao, Fidel Castro agertzen direla...Uste dut Stalin eta Mao Ze Dong marxista leninistak izan zirela, eta biak abertzale sutsuak izan ziren, bata errusiarra (Gerra Patriotiko Handia izan zen sobietarrendako nazien aurkako II. Mundu Gerra) eta bertzea txinatarra.

    "Marxista-leninista" bezala ETAren historian agertu izan diren erreformista espainolista horiek, geroago MCE-EMK eta LCR-LKI sortu zituztenak, edota EIA-Euskadiko Ezkerra PSOE eta PNVren besoetara eraman zituzten liki haiek,meza saindua erraten ahal dute, nahi duten guztia, bainan ez ziren zinezko eta benetako marxista-leninistak, ez bederen Lenin, Stalin,Mao,Ho Txi Minh eta CHE izan ziren bezala... Oportunista fartsante batzuj izan ziren "marxismo-leninismoz" mozorrotuta, berriki "Euskal Herrtia Sozialista" blogekoak diren bezalakoak.

    EKI, segitzen dut pentsatzen oker zaudela, eta ETAren historiak frogatzen duela, behin eta berriz, Marxismo-Leninismo abertzale eta euskalduna izan dela, badela eta izanen dela Euskal Iraultza Sozialistaren aldeko borrokan. bertze kontu bat da, eta badirudi ez didazula sinesten, auskalo zergatik, nik jadanik hamaika mila aldiz errepikatu dudala ez naizela marxista-leninista, ezta marxista ere, ni Askagintzaren Teologiako fededun komunista iraultzaile bat naizela. Edo horretan saiatzen naizela, bederen.

    EKI, berriz ere erraten dizut, oker zaude: "Ezker abertzalea mugimendu marxista-leninista bat bihurtzeko saioak historikoki likidazionismoarekin eta espainiar/frantziar sozial inperialismoarekin lotu izan dira eta saio horiek ezereztatu egin dira felipeetatik hasita." Historikoki ezereztatu zena, ez da izan Marxismo-Lenismoa, EKI, benetako historia ez duzu ezagutzen, edota gaizki kontatu dizute, edota zure posizio teoriko eta praktikoen arabera berridazten eta berrikusten duzu. Benetan ezereztatu zena, indargabetu, espultsatu eta Euskal Herri Langilearen aitzinean gogorki eta gupidagabeki salatu izan zena, oportunismoa, likidazionismoam espainolismoa, erreformismoa, eta "marxista-leninistaz" ederki mozorrotutako sozialdemokrata politikillo-batzuk izan ziren.

    Hain zuzen ere, gaur egun egiten ari garen gauza bera.

    Besarkada bat, EKI, bihotz-bihotzez!

    Zure erantzunaren zain...

    Fermintxo



    ErantzunEzabatu
  10. Nik azpimarratu dut askapen mugimenduaren teoria iraultzailea abertzaletasun iraultzailea dela eta marxismoa,baita marxismo-leninismoaren ekarpena ere,gure kasuan askapen integralerako enbor horretan kokatzen direla eta aurreko idatzian esan nuen bezala enbor horretan garatu izan direla dialektikoki.Nazio eta klase askapenaren uztartze horretan sozialismo iraultzailearen kontzeptu ireki bezain argia dela ere aipatu nuen.Horregatik askapen mugimenduak bildu ditu bere baitan korronte sozialista desberdinetan koka daitezkeen jendeak ere.90eko hamarkadan enbor horren eduki sozialista zehazteko saio bat egin zen eta "sozialismo identitario" kontzeptua atera izan zen.Ez naiz sartuko izendapenarekiko nere iritzian,baina finean sozialismoa enbor teoriko propio horretatik ulertzeko saio (oso zehaztugabe) gisa uler daiteke.Hala ere ikusten ari gara,marxista-leninismo zurrunaren baitan (espainol txobinistak izan gabe) koka daitezkeen ESI edo Kimetzekoentzat kontzeptu hori herejia bat dela eta gainera oraingo ezker abertzalearen biraketa erreformistarekin lotzen saiatzen direla.Ikuspuntu zurrun hortatik "Herria" bezalako kontzeptu "interklasistak" batzuk ez dituzte gustuko,baina zure kritika bat hortik joateak harritu ninduen.Eskerrak "Herriak ez du barkatuko!" lema erabiltzelko ez duzun klase eragozpenik!Gure kasuan marxismo-leninista ikuspuntuak abertzaletasun iraultzaileraen enborrean txertatuak izan dira,sozial-inperialistak izan gabe ere enborra soilik eta osoki marxismo-leninismoan oinarritu nahi izan dutenak izan dira eta badira eta gogoratzen baduzu Argalak VI.ari egindako kritikan txobinismoa baino, Leninen plateamenduak zehazki-mehazki Euskal Herrian aplikatzeko saioa aipatzen zuen.
    Ez al zara zu ere idazki horretan ezker abertzaleari supernazionalista huts bihurtzearen leporatzen dion tesian murgildu?Hori ikusten duzu zuk udaletxeetan piperpotoak txintxo-txintxo onartzearen praxian?Edo nik bezala uste duzu ildo erreformista orokorra dela eta borroka sozialari dagokionean bezala nazionalari dagokionean ere horrela dela?
    Bukatzeko eta zalantzaren bat bazenu uxatzeko,nere ikuspegi sozialista emari ezberdinen uztarkeatik sortua dela argituko dizut.Jendarte antolakuntza ereduaren arloan hor nonbait kokatu nazekezu Kropotkin eta Pannenkoeken artean,baina ez noski nazio arazoaren beraien ikuspuntuan.Lenin guztiz aztergarritzat dut eta alboraezina estratega eta borroka politikoaren mailan,baina marxismoaren desbiderzatze jakobino bat ordezkatzen duela ere uste dut hein batean.Marx batipat ekonomiaren ezagupenaren aldetik estimagarri iruditzen zait eta bere lanik funtsezkoentzat "Kapitala" jotzen dut;gainerakoan materialismo historikoa kontuan hartzekoa iruditu arren ez dut teoria erabateko bezala ulertzen,areago marxismoaren hainbat eduki zientifikoak baino utopikoak iruditzen zaizkit,baina sektarismorik ez balego hori ez litzateke txarra,sozialista aintzindari utopiko haiek ere aintzat hartzekoak baitira;nola ez baita nazio arazora hobeki hurbildu diren etnomarxistak ere eta herrie eta langile-nekazarien borroka historikoak berak bagaudetatik burdinoletako matxinadetara.
    Ongi izan!

    ErantzunEzabatu
  11. Aupa, EKI!

    Euskal Iraultza Sozialistaren kinka larri honetan, eztabaidan sakontzea funtsezkoa da, eztabaida zorrotz, zehatz eta gupidagabea, borroka teoriko-ideologikoari lehentasuna emanez. Horregatik, EKI, zurekiko eztabaidan aski gogorra naiz, bainan inolaz ere zurekin, baizik eta zure ideiekin.

    Behin eta berriz errepikatu izan dudan bezala, eztabaida hau parada ezin hobea da euskaldun iraultzaileon artean, abertzale iraultzaileon artean taktika eta estrategia findu eta argitzeko, azken 60 urteetako ibilbidearen azterketa kritiko eta autokritikoa egiteko, eta azken buruan, Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailearen zutabe (zahar)berriak finkatzeko.

    EKI, euskal abertzaletasun iraultzailearen baitan historikoki Marxek eta Engelsek eraiki zuten Materialismo Historiko-Dialektikoak, edota Sozialismo Zientifikoak leku zentrala izan du, gutxienez 1967-1987 urteetan. Are gehiago, euskal abertzaletasun iraultzaileari ardatz horio kendu, ahuldu edota lausottzen bazaio, abertzaletasun burgeserat jotzen du ezinbertzez.

    Giltza, jakina, KLASE BORROKA, KLASE KONTZIENTZIA eta KLASE IKUSPEGIA da. Jakina, klase hori EUSKAL LANGILERIA da, EUSKAL HERRI LANGILEAren bihotza eta ardatza. Eta ene kasuan, orriotan erran izan dut maiz (badirudi ez duzula irakurri, baina tira...) EUSKAL LANGILERIA EUSKALDUNA izan behar dela Euskal Iraultza Sozialistaren subjektu hegemonikoa, Euska Herria berreuskaldunduko bada.

    Momentuz hemen uziko ditut gogoeta hauek, alabak ordanagilua eskatu baitit.

    Geroago segituko dut, EKI!

    Besarkada komunista iraultzaile euskaldun bat, bihotz-bihotzez!

    Zure lagun eta burkidea:

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  12. Baimentzen badidazue, nere ikuspundua emanen du...

    -Eki, ez dakit marxismoa zer den ongi dakizunez. Otegi-ren autodefinizio "marxista"ri edozeineko kreditua emaiteak alarma handia pizten dit...

    -Baita ere "sozialismo identitario"ri zure erreferentzia positiboa...
    Sozialismoak ez ditu 20 definizio. Oinarri oinarrian eta minimoki badago ekoizpen baliabideen sozializazioa, eta hau izan da 67-94 garaiko ENAMen zuzendaritza eta militantziaren gehiengoaren sozialismoaren definizioa.
    "Sozialismo identitarioa"ren (2001ean ofizialki onartua oker ez banaiz) muina "sektore publiko azkar bat" da...
    Aldarrikapen progresista gisa kontsidera daiteke, baina INOLAZ ERE sozialismotzat pasarazi. Hau errebisionismoa da, biziki larria gainera.

    -Argala-k ez zuen leporatzen VI. Biltzarrari "Lenin-en planteamenduak zehatz-mehatz" aplikatu nahi izatea, baizik-eta kontsideratzen, besteak beste !, EUSKAL HERRIKO EGOERAN iraultza boltxebikearen borroka "eskema" berdin-berdina ez zela egokia, hots, pentsatzen dut, Errusiar inperioko Herri guzien batzea Iraultza berdin batean. Herrialde konkretu batean garatutako iraultza konkretu baten KOPIA du kritikatzen. (baina bere autobiografian formulatua den moldean uste dut ez dela analisiko pundu pertinenteena)

    -Kapitulazio nazionalak ez du txobinismoa kentzen. Alderantziz ere erran genezake. Otegistek kaka egiten dute egunero askapen nazional, herrikoi, demokratiko, iraultzailearen gainean. Espainiar bandera, eta errepresentatzen duen erregimena !, onartzen dituzte instituzio burgesen beroan egoiteko.

    Baina ("gainera", zuzenago litzateke) aldi berean, beti esperantza ttipi bat dute inperialismo konkurente baten gerizapeko euskal Estatu "independente" baten lortzea, eta "gerizapeko" diodalarik, euskal Estatu inperialista "ahul" baten posibilitatea barne.
    Erabat CiU eta Mas en ildo higuingarrian.
    Horren froga batzu aipatzeko : "España es nuestra ruina" zion kartela,
    Otegi-ren "analisia ekonomikoak" non behin eta berriz "nuestra economia", "nuestro tejido industrial" hitzak erabiltzen dituen eta non besteak beste prekonizatzen duen euskal burgesiaren esportaketak eta inbertitzeak non bideratu...

    Honek izen bat du : txobinismoa eta sozial-inperialismoa.

    1973ko ETAren testu argitsuak magistralki kondenatzen zuen guztia !

    Beraz horretan Kimetz eta ESIren analisia oso zuzena da.

    ErantzunEzabatu
  13. Gabon, EKI, hemen nauzu berriro!

    Eztabaida hau aurrera doan neurrian, ñabardurak eta norberaren posizioak argituz doaz. Hona hemen, adibidez, erraten dUdanaren lekuko, 1967ko martxoan, ETAren V. Biltzarreko II. zatian, Getarian aurkeztu zèn "Informe Verde Revisado" izeneko idazkiaren zati bat, ene pentsamendua erabat laburbiltzen duena:

    "No basta una conciencia de clase, no basta una conciencia nacional, es necesaria una CONCIENCIA DE CLASE NACIONAL, puesto que sufrimos tanto las estructuras capitalistas como las imperialistas".

    EKI, uste dut honekin ados zaudela, ezta? Eta klase kontzientzia hori garatzeko, gidatzeko eta garaipenera eramateko, bistan da Sozialismo Zientifikoaren Teoria Iraultzailea behar dugula, hots, Materialismo Historikoa eta Dialektikoa. Jakina, Teoria Iraultzaile horren baitan hamaika egile eta militante sartzen dira: Marx eta Engels, noski, bainan ahnatzi gabe Lenin, Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht, Stalin, Trotski, Preobazhenski, Bukharin, Piatakov, Korsch, Pannekoek, Gramsci, Lucaks, Gorter, Ernst Bloch, James Connolly, Mao Ze Dong, Ho Txi Minh, Fidel Castro, Ernesto CHE Guevara, Cayetano Carpio "Marcial",Tomas Shankara, Amilcar Cabral, eta bertze hamaika. Ahantzi gabe, prefosta, Sozialismo Zientifikoa erabat onartu gabe ere, Sozialismo eta Komunismo Iraultzailean sartzen diren militanteak: Bakunin, Kropotkin, Malatesta, Carlo Cafiero, Camilo Berneri, Durruti... Honekin ere ados zaude?

    Zeren eta lehenago erran bezala, ETAren V. Biltzarrak onartu eta definitu zuèn Abertzaletasun Iraultzaileari bere osagai sozialista zientifikoa kentzen badiozu, esku artean duzuna ez da jadanik ETAren V. Biltzarreko Abertzaletasun Iraultzailea, ezta hurrik eman ere! Geratzen zaizuna Txillardegiren "abertzaletasun sozialista humanista" da. Eta bi kontzeptuak, hurbilak izanik ere alor askotan, ez dira inolaz ere gauza bera!!! Horregatik erraten dizut behin eta berriz oker zaudela, EKI, edota ETAren historia gaizki kontatu dizutela. Dokumentu historikoak eta lekukoen testigantzak hortxe daude, eta hobeki informatu behar zara, EKI!

    ErantzunEzabatu
  14. Txillardegik eta bere ingurukoek ez zuten inolaz ere onartu ETAren V. Biltzarrak definitu zuèn Abertzaletasun Iraultzailea. Frogak? Ai ama, haiek beraiek eman zituztenak!!! Begira nolako gutuna idatzi zuten 1967ko apirilaren 14an, V. Biltzarra amaitu eta hilabetera:

    "ETAko BURUZAGITZARI

    Agur:

    Euzkadi Ta Askatasuna (E.T.A.) deritzan Mogimendua abertzaletasunaren kinka gaisto batean sortu zan. Batzutan xuxen eta batzutan oker, gure ustez, betekizun garrantzitsu bat bete du gaur arte, euskaldun nazio-nahia indartuz, eta abertzale sozialismo bat sor dedin lagunduz.

    Hemendik aurrera kondaira-betekizun berri bat izan dezake E.T.A.k, eta hortara galerazten azkenak izango gera gu. Betekizun hori azkeneko bi urte hauetan gertatu dan aldakuntzak agerrarazten du: ezari-ezarian aldaturik, E.T.A. ez da gaur joera batzutako mogimendu bat, JOERA MARXISTA-LENINISTA bakar batean partidu bat baizik.

    Marxista ez diranek berek, halere, ezin dezaketa hau GUZTIZ kaltegarritzat jo, abertzaletasuna gaur politika-joera guztietara zabaldu dala erakusten baitu; eta hunek adierazten baitu ere abertzaletasuna helduagoa dagoela lehen baino.

    Baiña aurrerakoan gu Mogimenduan egoteak ez luke funtsik, aitzitik, iluntasun eta nahasketa iturri izan diteke; eta hauek galgarri gertatzen dira luzera. GUK, SOZIALISTA IZANIK ERE, MARXISMO-LENINISMOAREN XENBAIT PUNTU NAGUSI EZ DITUGU ONARTZEN, EZ FILOSOFIARI BURUZ ETA EZ POLITIKA-JOKABIDEAZ ERE; eta, hori dala-ta, E.T.A. erakundea uztea erabaki dugu.

    Bi funtsezko arrazoiñengatik luzatu dugu erabaki hau gaur arte.

    Lehendabizikorik, gure erabakiaren larritasunaz ongo oharturik, E.T.A. JOERA BITAKO mogimendu egon zedin saiatu gera azken bururaiño, joera hauek, noski, beti abertzaletasunean eta sozialismoan. Burrukako hillabete batzuen ondoren, ordea, aukera hori gaur ez dagoela iruditzen zaigu.

    Bigarrenekorik, E.T.A.k ideien eta pertsonen beren infiltrazio bat jasan du berriki. Batzuk, españazale marxista agintari ezagunen zerbitzuan jarrian ziran; eta "popular" hitzaren atzean Euskal Herria'rekiko beren gorrotoa nagusi dutenen menpean jokatzen zuten. Hein hortan gauzak, españazale okertzearen kontrako burrukan gure laguntza osoa eman nahi izan dugu. Gaur okertze hori nabarmen agertu da, eta garaituta dago; saldukeriaren zuzendariak E.T.A.-tik botaiak dira, eta ezereztatzera kondenaturik daude.

    Berriz ere esan nahi dugu bukatu aurretik, Euskal Herria'ren salbabide bakarra euskal erresuma bakar bat eraikitzean, eta euskaldun gizartea gizatar sozialismo baten arabera eratzean dagoela. helburu horrek zuzendu du gure biziera orain arte; eta helburu horretxek zuzenduko du etorkizunean.

    J.M. AGUIRRE BILBAO
    J.L. ALVAREZ ENPARANTZA
    J.M. BENITO DEL VALLE
    XABIER IMAZ"

    EKI, uste dut agiri honekin gure arteko polemika, Abertzaletasun Iraultzaileari dagokionez, behintzat, bukatutzat jotzen ahal dudala. Txillardegiren "Humanismo Sozialista", abertzaletasunaren baitako joera eta korronte bat da, jakina, bainan ez da inolaz ere, ETAren V. Biltzarak definitu zuèn Abertzaletasun Iraultzailea. Eta bi kontzeptuak nahasten dituena, edo tranpetan ari da, edo gezurretan, edota guztiz oker informatuta.

    ErantzunEzabatu
  15. Aupa, EKI!

    Orain ekinen diot gure arteko polemikaren bertze atalari, hots, "Sozialismo Iraultzailea" versus "Sozialismo Identitarioa".

    Hasteko, erran nahi dizut ENAMek bete betean asmatu zuela Sozialismo Iraultzailean kokatzean, azken honek oso definizo zabal eta aberatsa baitu. Bainan erne eta kaxu! Gauza bat da Sozialismo Iraultzailea, eta bertze bat, Ezkerreko Sozialdemokrazia. Batak Proletalgoaren Diktadura onartu eta babesten du, bertzeak inolaz ere ez. Historikoki, Ezker Abertzalean sektore sozialdemokrata oso indartsuak izan dira, batzuk eskuinekoak, eta bertze batzuk, aldiz, oso ezkerrekoak. Baina Sozialismo Iraultzaile eta Ezkerreko Sozialdemokraziaren arteko muga teoriko-praktikoa, duda izpirik gabe, Proletalgoaren Diktadura da. Gero, Sozialismo Iraultzailearen baitan denetariko korronteak daude, Komunismo Iraultzailea barne, eta bere baitan, Marxismo-Leninismo joera, zatiketa eta "tribu" guztiak (stalinistak, trotskistak, maoistak, guevaristak, hoxhistak...). Jakina, arlo honetan aurkituko dituzu Komunismo Libertarioa, eta bere joerak: Bakunin, Kropotkin, Malatatesta, Berneri, Emma Goldman...

    Nire ustez, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren definizo egokiena, Sozialista Iraultzailea da, hoenk aniztasunerako aukera ematen baitu, batasun iraultzaile batean.

    Egun hauetan, herriz herrie ta eskuz esku, ENAM berreraikitzeko plataforma bat zabaltzen ari da, batzutan orriotan aipatu izan dudana. Begira zer diote burkide horiek Sozialismoari buruz:

    "SOZIALISMOA: Euskal Herriaren Independentziak badu guretzat klase izaera: Euskal Errepublika Sozialista. Bertan Euskal Langileria izango da klase hegemonikoa, eta Euskal Herri Langilea subjektu bakarra. Sozialismoa klaserik gabeko sozietatea eraikitzeko trantsizio-aldia da eta proletalgoaren diktaduraren garaia: demokrazia, hau da, Herri Boterea langileentzat, eta diktadura burgesiarentzat. Ekoizpen tresna guztien jabetza soziala izango da, hots, ekoizpen baliabideen jabetza pribatua desagertuko da erabat. Taktikoki Euskal Estatu Sozialistaren alde gaude, langileen biltzarren boterea: Euskal Errepublika Sozialista."

    Zer iritzi duzu definizio horretaz? Erranen didazu, EKI!


    ErantzunEzabatu
  16. Jakina, nik uste dut "Sozialismo Identitarioa" engendro erreformista eta sozialdemokrata bat dela, "XXI. mendeko Sozialismoa" bezalakoa. Ez naiz "marxista-leninista zurruna", nire iturri filosofikoak Materialismo Utopista eta Askagintzaren Teologia baitira, baina bai komunista iraultzaile zorrotza. Eta komunista iraultzaile zorrotza naizen heinean, ezin dut irentsi Sozialismo/Komunismo Iraultzailearen adulterazioak eta urardotzeak. Eta aipatutako IDEOLOGIA horiek, ene ustez, Marx eta Engels-ek jadanik 1848an, "Manifestu Komunista"-n salatutako "sozialismo burges ttipia"-ren baitan kokatzen ditut.

    Oraingo Ezker Abertzaleari leporatzen diot nazionalismo basko burgesean amildu eta hondoratu dela, eta ondorioz, denok dakign bezala, Espainiaren aitzinean belaunikatu dela. Zeren eta PNVren historiak (baita EArenak ere!) ederki eta argiro frogatzen duen bezala, nazionalismo basko burgesak, bere KLASE IZAERAGATIK, bere KLASE INTERESENGATIK, ezin da inolaz ere independentista izan (praxiaz diot, jakina, ez uteroko Aberri Eguneko kalakaz eta homiliez) baizik eta autonomista. Eta oroitzen bazara, Oraingo ezker Abertzalearen programa Loilako elkarrizketa haietan, "Autonomia lau herrialdeetan" izan (omen) zen. Koherentea.

    Nazionalismo basko burgesak ezin du gidatu Euskal Herria independentziarantz. Euskal Herria independentziarantz eramaten ahal duen bakarra Euskal Herri Langilea da, eta bereziki zein nagusiki, Euskal Langileria. Eta prozesu hau, bere klase ezaugarriengatik, Iraultza Sozialista izanen da. Hots, Independentzia Iraultza Sozialista eginez erdietsiko dugu, eta ez burgesia baskoarekin, handi zein ttipi, aliantzak eginez. Honetan ere ados izanen zara nirekin EKI... ezta?

    ErantzunEzabatu
  17. Bistan da HERRIA kontzeptua erabiltzen dudala, eta erabiliko dudala! Baina noiz ikusi duzu Oraingo Ezker Abertzalea HERRIA aipatzen? Beren ahotan denetariko eufemismoak entzunen dituzu: "gizartea", "jendartea", "herritarrak", "sozietatea", "hiritarrak", "gehiengo soziala", eta ideologia burgesaren artsenal soziologikoam aurkitutako hiztegi guztia. Bainan HERRIA, inolaz ere ez!

    Jakina, komunista iraultzailea naiz, eta HERRIA kontzeptu oso zabalaeta lausoa denez, behar den guztietan zehazten dut, EUSKAL HERRI LANGILEA aipatuz, eta gehiago ñabartu eta konketatu behar delarik, EUSKAL LANGILERIA eta EUSKAL PROLETALGOA aitatzen ditut, beldur barik. Hara, azaldu dut ountu hau ere...

    Pozten naiz zure Sozialismo Iraultzailea Kropotkin eta Pannekoek-en artean kokatzen delakotz. Eztabaida luze eta maitsuak izanen ditugu horretaz, zinez aberasgarriak! Ez dut maite sektarismmoa, ezta dogmatismoa ere. Uste dut XIX. eta XX. mendeetako Iraultza guztien bilana egin behar dugula, teoria eta mugimendu iraultzaile guztien balantze orokorra, eta jakina, Kropotkin eta Pannekoek ere bertan sartzen direla. "Euskal Herria Sozialista" blogekoek berriki "kamalehoia", "nazional-trotskista", "Leninen etsaia", "ustatxa" eta horrelako perlak erran zizkidaten, hain zuzen ere blog honetan Karl Korsch, Anton Pannekoek, Gorter eta ezkerreko komunistak aipatzen nituelakotz, Langile Oposizioko Alexandra Kollontai eta Alexander Shliapnikov-ekin batera. Duela gutti kritika alarmista batzuk entzun behar izan ditut, ezen eta "stalinista" bilakatu omen bainaiz, zergatik eta Stalinen "Leninismoaren Oinarriak" blog honetan argitaratzeagatik! Honela ez goaz inora!!!

    Garai batean, Bakuninek egin zuen "Manifestu Komunista"ren lehen itzulpena Errusieraz, eta Carlo Cafierok "Das Kapital" obra erraldoiaren laburpen pedagogikoa, langileendako. Garai batean, Camilo Berneri eztabaidan aritzen zen Antonio Gramscirekin... Ni garai horien izpiritura itzuli nahiko nuke: denok, sozialista iraultzaileok, komunista iraultzaileok, feminista iraultzaileak, euskaltzale iraultzaileok, komunista libertarioak, marxista-leninistak...eztabaidan eta batez ere, ororen gainetik PRAXI IRAULTZAILEAN elkarrekin. Bandera gorria eta bandera beltza.

    Horregatik, blog hau,"Euskal Errepublika Sozialistaren alde borrokatzen garen iraultzaile guztion bilgunea" deitzen da.

    Milesker, EKI, eztabaidan aritzeagatik. Bertze lagun batek ere idatzi dizu. Blog hau emeki-emeki animatzen ari da... Aurrera!

    Xabier Lopez Peña eta borrokan hildako gudari iraultzaile guztiak gogo-bihotzean...

    Besarkada bat, EKI!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  18. Besarkada bana Fermintxo eta anonimo!Hau izango eztabaida honetan nere azken iruzkina,gaiaren tamainak trukea bukaezin jo dezakela argi baitago.Zorrotz arituko naiz ni ere:
    Hasteko askapen mugimenduaren teoria iraultzailea Abertzaletasun Iraultzailea dela argitzean,hortxe kokatu naiz ni,beraz hortik at kokatu zirenen zaku sozialdemokrata zuek bezainbat kritika dezaket ,beste arlo batzuetako ekarpenak estimatuz (hortan ere bat egingo dugu ziurrenik).Aipatua dut ere Abertzaletasun Iraultzaileak bere garapen dialektikoa izan duela eta marxismo abertzalearekin batera beste korronte sozialisten emaria ere jasotzen duela.Baldintzak abertzaletasuna eta sozialismoa dira.Sozialismoaren zein definizio?
    Esplotazioa oinarri duen sistemaren ordez,justizia eta askatasuna oinarri dituen sistema egikaritzea,horretarako esplotazioaren oinarrian dagoen produkzio-bideen jabegoa aldatu eta sozializatuz.
    Horrek nere ustez berari loturik darama bai iraultzaren beharra eta bai klase-borrokaren beharra iraultza sozialista burutzeko.Horiek ezinbesteko puntuak dira,beraz produkzio-bideen jabego kapitalista sektore publiko "sendo" batekin uztartzearen helburuak ez direla sozialistak argi dago.
    Ezinbesteko puntu horiek argiak dira beraz,baina hortik aurrera bai errealitatearen irakurketan eta bai estrategian ikusmolde sozialista desberdinak izan daitezke,horregatik sozialista izateari utzi gabe.
    Sozialista izateko baldintza da jabego pribatua jabego sozial/kolektibo bihurtzeko helburua,baita sistema kapitalista iraultzeko borroka ere,baina ez materialismo historiko eta dialektikoa,ezta langileriaren diktadura ere.
    Horiek ez dira helburuen mailakoak,irakurketa zehatzaren eta estrategiaren mailakoak baizik.

    ErantzunEzabatu
  19. Materialismo historiko eta dialektikoa Marx eta Engelsen ekarpena da,baina lehenago ere bazeuden sozialistak.Beste hainbeste langileriaren diktadurarekin.Marxismoan funtsezko tresna eta fasea da,baina Bakunin eta anarkista sozialistek ukatua.Aremuak zehazteko diot,ez nere iritzia emateko.
    Nere iritziz iraultzak funtsezko du langile boterea eta gure kasuan Euskal Estatu Sozialista,baina diktadura hitza burgesiaren sasidemokrazia definitzeko uztaz gain (inork ahaztu ez dezan sozialismoa sakatasuna dela),hurbilago nago Pariseko Komunako eredutik (Engelsek lehen langile diktaduratzat hartu zuen hartatik) alderdi burokratikoen diktadura izan direnetatik baino (jakinda horrek eztabaida askotarako gaia ematen duela).
    Anonimo uste dut oker zaudela "sozialismo identitarioa" sozialdemokrazikeri horiekin lotzen duzunean,horiek biraketa erreformistak azken urteetan eman dion zentzuaren isla besterik ez baitira.Izatez Abertzaletasun Iraultzailearen baitako eduki sozialista kontzeptualizatu eta definitzeko saio bat izan zelakoan nago;bere garain definitu ez eta orain eredu eskandinabiarrez ordezkatu nahi badute besterik da...
    Abertzaletasuna eta sozialismoa Abertzaletasun Iraultzailearen osagai,askapen integrala,osoa lortzeko (eta hortaz eduki feministak ere adibidez gaehitu beharrekoa).Txanponaren bi aldeak direla esan da maiz eta hala da askatasuna lortzeko,bakarra,nazionala nahiz soziala soilik ez baita aski.Baina lehen aipaturiko garapen dialektikoaren baitan uste dut badagoela nazio-arazoa sozialaren-pekotzat ulertzeko interpretazioa gainditzeko beharra ere.Azkeneko artikulua Joxe Manuel Odriozolaren da eta bera nazio-arazoa beregaina dela bikainkien agertu dunenetariko bat,dena marxismotik azaldu beharraren mugak argiki nabarmenduz.Nere ustez aintzat hartzekoak dira bai bere ekarpenak,baina zoazte ESI edo Kimetzekoengana Herri euskaldunaren kontzptuarekin...
    Fermintxo,plataforma hori ez dut ezagutzen,zurrumurru batzuk entzun arren eta testuko paragrafo horrekin ezin dezaket iritzi xeheagorik eman (blogeko artxibategian ere ez dut testu osoa topatu).Hala ere sozialismoaren definiziaoz eta langileriaren diktaduraz emana dut iritzia.
    Bukatzeko esan,artikuluaren mamira ber-hurbilduz ados nagoela orobat negoziazio prozesuen inguruko zure irakurketarekin.
    Ongi izan eta beste bat arte,nahi duenak har dezala eztabaidaren lekukoa!

    ErantzunEzabatu
  20. Aupa, EKI!

    Lehenik eta behin, bihotz-bihotez eskertu nahi dizut eztabaida honetan parte hartzean hartu duzun lan eta nekea, honek guztiak ahalbidetu baitu polemika zorrotz, aberats eta argigarria. Dialektika, hain zuzen ere, horixe bera baita, kontraesanen arteko elkarreraginen garapenaren teoria, logika eta filosofia. Eta kontraesanen bidez, polemika eta eztabaiden ondorioz, jotzen dugu aitzina iraultzaileok.

    Barkatu, EKI, polemikan zehar gogorregi jokatu badut, bainan iduritzen zait une nahasi hauetan bereziki zorrotzak izan behar garela eztabaida teoriko-ideologikoan, hain zuzen ere, gure artean dagoen konfusio eta nahasmendu orokorra argitzeko. Gogor jokatu dut zure ideia eta planteamenduekin, ez inolaz ere zurekin pertsonalki, buruz buru ezagutzen ez bazaitut ere, burkide eta militante gisa biziki estimatzen baitzaizut.

    Hau erranik,ekin diezaiodan berriz ere hika-mika honen soka tenkatzeari. EKI, ez dakit gazte ala zeharra zaren, bainan aski gazte zarelakoan nago, zeren ETAren historiaz zuk duzun ikuspegian eta irakurketan, Oraingo Ezker Abertzalearen berrirakurketaren zantzuak nabari ditut. Zure iritzi eta azterketetan, gaue egungo bertsio hegemonikoa ageri da, gutti goiti-beheiti. Bainan hori bertsio BAT da, eta ez fidelena, ene ustez . Ala zaharra bazara, BRANKAkoen oihartzunen bat, nonbait... soinu txillardegitarrren bat...

    Noan harirat: honat dokumentuak ekarriko ditut, idazki historikoak, denok ikusi ahal izateko ETAren V. Biltzarraz dagoen "errelato" hegemonikoa ez dela erabat egia, ez dela egia osoa, hau da, erdizkako gezurra dela. Eta hori ez ni bezalako txorpopito batek erraten duelakotz, baizik eta garai hartako agiri ofizialetan halaxe irakurtzen ahal delakotz baizik.

    ErantzunEzabatu
  21. Hona hemen horietariko baten zatia, biziki esanguratsu eta garrantzitsua: Burgosko prozesuan auzipetuak izan zirèn militateen idazkia. Izkiriatu zutelarik sententzien zain zeuden, gainera, 1970eko abenduaren 30ean bidali baitzioten ETAren Biltzar Ttipiari agiri luze bat. Hona hemen zatia:

    "Reconocemos que se ha celebrado la VI Asamblea Nacional de ETA, de la que han salido lor órganos de dirección que asuen con absoluta legalidad toda la representatividad de ETA. (...) ETA quedó definida en la V. Asamblea, sin cortapisas de ningún tipo, como ORGANIZACIÓN SOCIALISTA. Tampoco cabe ningún tipo de dudas en cuanto al tipo de socialismo que defendemos: NI HUMANITARISMO, NI REFORMISTA, NI NADA POR EL ESTILO: MARXISTA-LENINISTA.

    JOSU ABRISKETA KORTA
    BIKTOR ARANA BILBAO
    JOXE ANTONIO KARRERA AGIRREBARRENA
    JOXE MARI DORRONTSORO ZEBERIO
    JOKIN GOROSTIDI ARTOLA
    ENRIKE GESALAGA LARRETA
    FRANTZISKO XABIER IZKO DE LA IGLESIA
    FRANTZISKO XABIER LARENA MARTINEZ
    GOIO LOPEZ IRASUEGI
    MARIO ONAINDIA NATXIONDO
    TEO URIARTE ROMERO

    Burgosko epaiketan auzipetutako militanteez gain, Burgosko espetxean preso zeudèn ETAko militante hauek ere sinatu zuten idazki hau:

    KOLDO AIZPURUA
    IÑAKI BIAR
    JOSU BILBAO
    JEAN PAUL HARREGI
    IÑAKI ORBETA
    KOLDO UZKIZA
    TXOMIN ZILUAGA
    PEIO ZUGADI
    BINGEN ZURRIARRAIN

    Uste dut dokumentu hau aski argigarria dela, eta are gehiago bat ere, baina BAT ERE marxista-leninstak ez zirèn ETA V-k idazki horri egin ziotèn iruzkina:

    "Quien ha leído el documento de los presos de Burgos ha podido constatar que los de Burgos defienden UNA LÍNEA MARXISTA-LENINISTA ABERTZALE. Es decir, los de Burgos, al defender un Estado Vasco Independiente, la total "euskaldunización" de Euskadi y el Frente Nacional con participación de la burguesía nacional vasca está exactamente en la línea de la V. Asamblea, es decir, la adoptada después de la JUSTA EXPULSIÓN DE LOS FELIPES. Ahora bie, el documento de Burgos, que ha sido publicado por ETA-VI, defiende insistentemente la necesidad de un FNV con participación de la burguesía nacional vasca. Las contradicciones existentes entre los redactores y los editores es EXACTAMENTE la misma que existe entre el último Biltzar Ttipia y ETA V, entre la línea abertzale y el trotskismo español. ¿Por qué ETA-VI ha piblicado un documento que contradice su posición? Por dos motivos evidentes:
    1) Porque en este escrito los condenados, basándose en falsas y tendenciosas informaciones, creen descubrir en el antiguo Biltzar Ttipia... el "liquidacionismo"...
    2) Porque necesitan ahuyentar, por todos los medios posiblesel sueño de los "españolistas" y sobre todo, porquees VERAZ. Esto constituye, por parte de la "VI" un ejemplo de inmoralidad política."

    Nik uste dut agiri historiko hauekin argi gelditu dela EKI, ETAren V. Biltzarraren definizo eta izaera MARXISTA-LENINISTA ABERTZALEA. Nahiz eta gaur egungo sozialdemokrata askori ez gustatu, dokumentuak eta testigantzak hor daude.

    Bertze kontu bat da egia eta egitate historiko honetaz nork zer balorazio politiko egiten duen. Hor dena da libre, prefosta!

    ErantzunEzabatu
  22. EKI, ongi ulertzen dut zure azken iruzkina idaztea, zeren eta gai honek liburu aunitz izkiriatzeko ematen baitu, bainan egoera kaotiko honetan, hil ala biziko kontua da Euskal Iraultza Sozialistarendako afera guzti-guztiak xehe-xehe zein argi eta garbi aletzea, kritika zorrotzaren bidez, borroka teoriko-ideologikoa hagitz gogorra baitugu aitzinean. Horregatik ari naiz, etengabe, dokumentu historikoak kopiatzen eta argitaratzen, belaunaldi gazteek ETAren historiaren bertsio oso interesatua jaso baitute. Bistan da, IKER CASANOVA da-eta, ETAren historia laburra TXALAPARTA argitaletxean idatzi zuena, eta ARGALAren biografia!!! Hortik atera kontuak!!! Eta nor da "EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD" obra historiko erraldoiaren kontakizun nagusiaren egilea? IÑAKI EGAÑA. Logiko, koherente eta normala denez, idazle eta historialari hauen gaun egungo jarrera politiko erreformista ez da atzo goizekoa, erro sakonak ditu eta aspaldidanik heldu da. Eta horretarako eskubide guztia dute. Eta guk ere, haiek idatzitakoaz mesfidatzeko dretxoa ere badugu, bistan da!

    EKI, ezinago zuzen adierazten duzu zeure kokapen teoriko-praktikoa: "Sozialista izateko baldintza da jabego pribatua jabego sozial/kolektibo bihurtzeko helburua,baita sistema kapitalista iraultzeko borroka ere,baina ez materialismo historiko eta dialektikoa,ezta langileriaren diktadura ere." Erabat ados!!! SOZIALISTA izateko zuk diozuna behar da. Kontua da, aldiz, SOZIALISTA IRAULTZAILEA izateko zer behar den... Eta hor uste dut Proletalgoaren Diktadura sartzen dela, nonbait... eztabida luzerako gaia, hai segur...

    EKI, gauza bera egiten duzu paragrafo argigarri honekin: "Nere iritziz Iraultzak funtsezko du langile boterea eta gure kasuan Euskal Estatu Sozialista,baina diktadura hitza burgesiaren sasidemokrazia definitzeko uzteaz gain (inork ahaztu ez dezan sozialismoa askatasuna dela),hurbilago nago Pariseko "Commune"-ko eredutik (Engelsek lehen langile diktaduratzat hartu zuen hartatik) alderdi burokratikoen diktadura izan direnetatik baino (jakinda horrek eztabaida askotarako gaia ematen duela)."

    Bistan da, EKI, Sozialismoa Iraultzailearen baitan zure jarrerak oso zabalduta daude, eta blog honen helburua da, hain zuzen ere, euskal joera eta korronte iraultzaile guztien bilgunea izatea, DENOK ELKARREKIN eta DENOK BATERA AURRERA JOTZEKO EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN ALDE. Jakina, honek eskatuko digu deni malgutasuna, eskuzabaltasuna eta eztabaida sakonak. Horretan ari gara, ezta? STALINen "Leninismoaren Oinarriak" argiratatzeak, bertzek bertze, eztabaida hori piztea zuen helburu. Bainan eztabaida bertze toki batetik sutu da...

    ErantzunEzabatu
  23. EKI, badateke ni oos gaizki informatuta egotea "SOZIALISMO IDENTITARIO" delako horretaz, zeren eta kontzeptu hori plazaratu zelarik, ni Frantzian bainengoen preso. Beraz, oso informazio nahasia iritsi zitzaigun espetxeetara. Hala ere, hasieratik hartu nion kutsu erreformista, errebisionista eta "abertzaleroa"... Dena den, jatorrizko testuak badituzu, pozaren pozez argitaratuko ditugu blog honetan, horri buruzko eztabaida behar-beharrezkoa delakotz.

    EKI, uste dut buruz buru hitz egin beharko genukeela, zeren eta ez zaude oso ongi informatuta. Begira zer dizoun: "Azkeneko artikulua Joxe Manuel Odriozolaren da eta bera nazio-arazoa beregaina dela bikainkien agertu dunenetariko bat,dena marxismotik azaldu beharraren mugak argiki nabarmenduz.Nere ustez aintzat hartzekoak dira bai bere ekarpenak,baina zoazte ESI edo Kimetzekoengana Herri euskaldunaren kontzeptuarekin..." Begira, KIMETZ Euskal Herriko erakunde komunistako lagunekin luze eta zabal mintzatu naiz, eta harrituko zinateke Euskara eta Euskal Langileria euskaldunari buruz dituzten iritziak jakinen bazenitu, aski duzu haiei galdetzea, ez da bate ere zaila haiekin biltzea! Haiengandik hartu dut antolakunde iraultzaileko egiturak EUSKALDUNTZAILEAK izan behar direla. Pentsa! Zinez eta benetan erraten dizut, EKI, marxista-leninistekin eta krixto guztiarekin eztabaidatu beharko dugu Eusjal Iraultza Sozialista berriz abiatuko badugu!!!

    ESI taldeari dagokionez, harreman politiko eta pertsonal estua dut haietako militante batekin, Ekaitz Zabaltza Gaztelu. Ez da misterio bat elkarrekin zenbait hitzaldi eta ekimen antolatu ditugula, eta beren aldizkiariak, "POXPOLO KUTXA"n parte hartzen dudala. Haiek komunista iraultzaile marxista-leninistak, eta ni Askagintzako Teologiako komunista iraultzailea. Eta denok elkarrekin Euskal Iraultza Sozialistaren alde, eta Euskal Errepublika Sozialistaren bidean...

    Areago, begira Ekaitz eta biok elkarrekin idatzitako testu-plataforma teoriko baten pasarte hauek:

    "BERREUSKALDUNTZEA: Euskara da gure hizkuntza nazional bakarra. Euskararen Herriaren kontra mendez mende estatu eta botere zapaltzaileek egin duten etnozidioaren aurka gaude erabat. Gaur egun euskaldungoa gutxiengoa da Euskal Herrian. Euskal Iraultza Sozialistak berreuskalduntzea ekarri beharko du bere baitan, zinezko Iraultza izan dadin."

    "EUSKALDUNTASUNA: Euskara Euskal Herriaren hizkuntza nazional bakarra da. Euskal Iraultzaren subjektu hegemonikoa Herri Langile euskaldunak izan behar du, horrela bakarrik bermatuko baita euskaldungoaren biziraupena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea. Gure antolakundeak Euskaraz funtzionatuko du, bere egiturak euskalduntzaileak izango dira, eta bere militanteek Euskara jakin behar dute."

    EKI, espero dut datu hauek aurreiritzi batzuk gainetik kenduko dizkizula, eta erakutsiko gaur egun ere, 1967an, 1970ean eta 1972an bezala, EUSKAL MARXISMO-LENINISMO ABERTZALEA ere badela Euskal Herrian. Zorionez, erranen nuke nik...

    Besarkada gaitza, burkide!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu