FORMAZIO KOMUNISTA IRAULTZAILEA
INDARTZEKO SORTU DA
ELEKA KOLEKTIBOA
NOR GARA
Orain
dela 150 urte, Industria Iraultzaren hasieran, landatik hirira joateko
beharrean aurkitu ziren milioika nekazari txirotu eta deserrotu, eta Burgesia industrial jaioberriaren eskuetan erori. Industria sortu
berriaren lan-indar bihurtu zituen klase berri hark, eta esplotazio eta
miseria izugarria jasanarazi, lanaldi amaiezinak eginez eta gose
soldatak jasoz. Ondorioz, Teoria Iraultzaile berria sortu zen: Komunismoa.
Lehenagoko beste filosofia sozialistetan ez bezala, helburua ez zen
erreforma soziala edota Langileriaren eta nekazarien egoera hobetzea
bakarrik, baizik eta baita Sistema Kapitalista suntsitzea ere, eta
boterea langile-klaseak hartzea.
Harrezkero, mende eta erdi igaro dela,
aurrerapen demokratiko faltsu baten eraikuntzaren bidetik joan da
historia. Klase-kontraesanak Kapitalismoaren ildoen mende egituratu
dira, betiere haren botere-interesaren arabera. Etengabeko krisi
politiko eta ekonomikoek, menderakuntza-sistema sakontzeko diseinatuek,
bi mundu gerra eragin zituzten, eta egonkortasun ekonomikoaren eta
gizarte-ongizatearen egonkortasun-aldiak ekarri, baina mugimendu
iraultzaileak saihesteko soilik, Parisko Commune, XIX. mendean, eta
1917ko Iraultza Errusian adibidez, gero eta aseezinagoa zen garapen
kapitalista kolokan jar baitzezaketen.
Petrolioaren krisialditik,
1970eko hamarkadatik, gainbeheran sartu zen ongizate estatu keynestarra, Sozialdemokraziak 1945etik kudeatzen zuena, eta, horrekin batera, lan-
eta gizarte-eskubideak pixkanaka galtzen hasi ziren. Reagan eta
Tatcher-ek bultzatu zituztenen moduko lege-aldaketen bidez, ekonomia
kontrolatzeko gaitasuna mugatu zitzaien gobernuei, eta XIX. mendeko Liberalismo ekonomikoaren laissez faire delakora itzuli: ugazabaren
erabateko agindua berrezarri zuten, industrializazioaren hasieran
bezalaxe.
2008ko finantza-krisiak, 2013an modu
basatian indartu zaigun Sistema-krisiak, arrakastaz burutu du borroka
gogorren bidez irabazitako giza eskubide, eskubide sozial eta politiko
guztiak deuseztatzeko zeregina. Ondorioz, pobrezia, bazterketa eta
esplotazioa areagotu dira. Egungo egoeran, beraz, berebiziko garrantzia
du, berriz ere, Marxen eraldaketa sozialerako filosofia eta ideologia
komunistaren garapenak, Langileriaren alienazioaren kontra borrokatzeko
eta askatzaileak eta gizakiaren duintasunerako bidezkoak diren beste
bizimolde batzuk sortzeko.
Hainbat hamarkadatan zokoratuta egon
ondoren, badirudi ostrazismotik ateratzen ari direla Komunismoaren
printzipioak, Demokrazia burgeseko Sozialdemokraziak inposatu nahi zuen
tokitik. Berriz ere eraldaketarako eta praktika iraultzailerako tresna
erreal eta egokia dela ikusten da: Herri Langilearen baitara sistemak
ekarritako zapalkuntza ikustarazteko beharrezkoak diren kontraesanak
ezartzeko gai.
Euskal Herria ez da bereizten edo
urruntzen errealitate horretatik. Aitzitik, era bikoitzean murgiltzen da
bertan, egungo neoliberalismoaren politikek, Europan nagusi direnek,
indartzen dituzten bi Estatuen mende, espainolaren eta frantsesaren
mende egoteagatik, betiere, EBren helburu eta interes berdinak dituen Burgesia baskoaren lankidetzaz.
Egoera horrek behar politiko eta sozial
bihurtu du Independentziaren aldeko borroka historikoa. Izan ere, Independentziak soilik eman ahal izango digu diruzalekeria
kapitalistatik urrunduko den eta gure ametsetarako irekia izango den
etorkizuna eraikitzeko ahalmena. Eraikuntza horretan, bere burua
komunistatzat daukan orok parte hartu behar du, bere ekarpen iraultzaile
eta militantearen bidez. Izan ere, geure burua komunistatzat jotzea ez
da pentsamendu iraultzailea egituratzea edo teorizatzea bakarrik. Lan
egitea ere bada, antolatzea eta kalean bizitzea, askatasuna,
berdintasuna eta elkartasuna oinarri dituen praktika eta kultura
iraultzailean. Errealitatearen eraldaketarantz egiteko, eta mendeko
klase izatetik, berezko klase izateko. Kapitalismoaren aurka eta
duintasunaren eta eskubideen alde borrokatzen den edozein lekutan,
pentsamendu eta kultura komunista berpiztuko dira. Izan ere, hura
eraikitzen ari gara Utopiarantz goazenean.
Horregatik guztiagatik jaio da ELEKA.
Bide berriak egiteko. Aurreiritzi gris eta zaharrak desegiteko. Egungo
euskal komunistok pentsatzen duguna ezagutzeko: zer ginen, zer garen eta
zer izan gaitezkeen. Eta, batez ere, beste etorkizun bat izateko aukera
dugula erakusteko. “Ortzemuga handituko den eremuan, lapurtu dizkiguten
irribarre guztiak jaso ahal izateko”, Parisko Commune-ko poeta anonimo
batek zioen moduan.
ELEKAk heziketa iraultzailearen eta lan teorikoaren alde egingo du, Ezkerrak irekitako bideak berriro
aurkitzeko. Komunismo berrituaren alde eta etorkizunaz maitemintzeko
xedea lagun. Izan ere, burkide batek idatzi zuenez, “etorkizunaz
maitemintzeak bizi berria emango dio bizi izandakoari. Gaztetu egiten
gaitu, eta ausardia itzuli”.
ELEKAk isilune urrundu bat urratuko du;
aisialdiaren kultura globalizatuak herriarengandik hurbila eta kalitate
handikoa den kulturari inposatzen diona, alegia. Beste kultura bat,
sentipenaren edertasuna eta konpromisoaren indarra dituena. Ederto
azaldu zuen haren izaera Pablo Neruda poeta komunistak, Nobel saria
hartzen ari zela: “Ulertu nuen nire giza zeregina herri antolatuaren
indar handiari lotzea zela, eta ez beste ezer, arimaz eta odolaz, suaz
eta esperantzaz lotzea, uhar zabal horretatik soilik sor daitezkeelako
idazleek eta herriek behar dituzten aldaketak”.
Burgesiak salbaziorako saltzen digun
gehiegizko indibidualismoaren aurrean, giza elkartasun iraultzailea
berreskuratuko du ELEKAk eguneroko praktikan zein egitasmo sozialetan, Herritik eta Herriarentzat. Elkartasun posible bat, egungo borroketan
errotuta dagoena, eta oroimen historikotik ekarria. Eta ELEKAk irmo
eskatzen ditu justizia eta egia harentzat. Ideien egia, Euskal Herrian
eta Euskal Herritik kanpo emakume eta gizon asko heriotza, espetxea edo
tortura jasatera eraman dituzten ideiak. Euskal Herriaren Klase eta Herri Askapenaren alde tinko mantendu ziren militanteak izan ziren,
euren borreroei aurre egin zietenak, eta ulertu zuten azken haiek eta ez
beraiek zirela bidegabekeriaren errudun bakarrak.
Laburbilduz, ELEKA jaio zaigu benetako
Euskal Herri independente eta sozialista baten beharra sentitzen dutenei
irekitzeko, bizitza bizi izatea merezi duela sinetsi eta hura helburu
duen militantziari irekitzeko.
BERRIA
2013-04-21
Eleka sortu da,
«heziketa iraultzailea
eta ideologikoa sustatzeko» helburuz.
Elkarte berriak Ezker Abertzalean kokatzen du bere burua, eta «kultura komunista» berpiztu nahi du
Gotzon Hermosilla
Portugalete
«Heziketa iraultzailea eta ideologikoa» sustatzea,
«langileen prestakuntza politikoa» bultzatzea eta «kontzientzia kritikoa
eta militantzia politikoa» suspertzea. Horiexek dira ELEKA erakunde
sortu berriak bere buruari ezarri dizkion helburuak. Portugaleten egin
dute elkarte berriaren aurkezpena, eta, dagoeneko, lehenengo egitasmoak
iragarri dituzte: maiatzaren 2tik 4ra jardunaldiak antolatuko dituzte
Donostian eta Bilbon.
Prestakuntza ideologikoa lehentasun izanik, jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, hausnarketa taldeak, herri eskolak eta antzekoak antolatuko ditu Eleka-k. Baina «Nazio Askapenerako Mugimenduaren ondare ideologikoa jaso eta berregitea ere» izango da elkarte berriaren lan esparrua, eta, hortaz, memoria historikoaren auziari ere helduko diotela iragarri dute.
ELEKA-k Ezker Abertzalearen esparru politikoan kokatzen du bere burua, eta «independentzia eta sozialismoaren alde diharduten guztiei» gune irekia eskaini nahi die. Alde horretatik, tradizio politiko hori osatu duten «iturri guztiak» hartu nahi ditu aintzat, eta Jesus Larrañaga, Txabi Etxebarrieta, Jose Miguel Beñaran Argala eta «sasian askatasunaren alde jardun duten guztien ekarpenak» goraipatu dituzte.
Prestakuntza ideologikoa lehentasun izanik, jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, hausnarketa taldeak, herri eskolak eta antzekoak antolatuko ditu Eleka-k. Baina «Nazio Askapenerako Mugimenduaren ondare ideologikoa jaso eta berregitea ere» izango da elkarte berriaren lan esparrua, eta, hortaz, memoria historikoaren auziari ere helduko diotela iragarri dute.
ELEKA-k Ezker Abertzalearen esparru politikoan kokatzen du bere burua, eta «independentzia eta sozialismoaren alde diharduten guztiei» gune irekia eskaini nahi die. Alde horretatik, tradizio politiko hori osatu duten «iturri guztiak» hartu nahi ditu aintzat, eta Jesus Larrañaga, Txabi Etxebarrieta, Jose Miguel Beñaran Argala eta «sasian askatasunaren alde jardun duten guztien ekarpenak» goraipatu dituzte.
Kultura komunista berpiztu
ELEKA-ren sorrera agirian, «komunismoaren oinarriak» aldarrikatzen dituzte, eta «eraldaketarako eta praktika iraultzailerako tresna egokiak» direla adierazten dute. «Komunismo berrituaren» ildo horretan, «aurreiritzi gris eta zaharrak desegin eta bide berriak egiteko» deia egiten dute aipatutako agirian.
Balio iraultzaileekin batera, Independentziaren beharra ere nabarmentzen dute ELEKA-ren sortzaileek, «independentziak soilik eman ahalko baitu diruzalekeria kapitalistatik urrunduko den eta gure ametsetarako irekia izango den etorkizuna eraikitzeko ahalmena».
Era berean, «pentsamendu iraultzailea egituratzeaz eta teorizatzeaz» harago, lan politiko zehatzetan parte hartzeko deia ere egin dute: «Geure burua komunistatzat jotzea lan egitea ere bada, antolatzea eta kalean bizitzea».
ELEKA-ren lehenengo ekimena maiatzaren 2tik 4ra Donostian eta Bilbon antolatuko dituzten jardunaldiak izango dira. Jardunaldi horien xedea «Euskal Herriko errealitatearen eta nazioarteko egoeraren arteko harremana aztertzea» eta «langile klaseari eragiten dioten gaien inguruan eztabaidatzea» izango da.Omenaldia
ELEKA-ren aurkezpen ekitaldian Ezker Abertzalearen kide ezagun ugari agertu dira. Han egon dira, besteak beste, SORTUko Iker Casanova, LABeko Jagoba Zulueta, Askapenako Walter Wendelin eta beste zenbait. Beste aldetik, ekitaldian omenaldia egin diote Jesus Larrañaga euskal komunista historikoari, eta lore sorta eskaini diete haren senitartekoei.
Jesus Larrañaga Txurruka
Jesus Larrañaga Txurruka, Goierri, (Urretxu, Gipuzkoa, 1901eko apirilaren 17a - Madril, Espainia, 1942ko urtarrilaren 21a) euskal herritar politikari eta sindikalista komunista izan zen.
Biografia
Joakin aita kontratista zuen, Azkoitiko Goierri
baserrian jaioa. Haren lanbidea zela eta, familia osoak sarritan
aldatzen zuen bizilekua, lana zegoen tokietara joateko. Margarita
Txurruka ama ere azkoitiarra zuen, lisatzailea ogibidez. Lau
anai-arreben artean hirugarrena zen Jesus. Familia elizkoia izaki,
Jesusen bi anaiak apaiz jesuita egin ziren. Beasaingo (Gipuzkoa) Jose Martin Arana kalean bizi izan ziren.
1912an, Colegio Apostólico de Javier ikastetxera bidali zuten gurasoek, Zangozan (Nafarroa).
Zentru hartan, apaiztegian sartu aurreko prestakuntza ematen zieten
ikasleei. Ikastetxeko agirien arabera ikasle ona izan zen, izan ere, han
egon zen hiru ikasturteetan "bikain" atera zuen ebaluazio guztietan
(1912-1915). Jesuitek historikoki sakon landutako oratorian
trebatu zen garai hartan, geroagoko bizitza politikoan baliagarri
izango zitzaiona. Nahiz eta ikasle ona izan, ikastetxea utzi zuen, hango
diziplina zurruna ezin zuelako eraman. Ikasketak utzi baino lehen,
Comillasko Unibertsitate Pontifizioan (Kantabria) izena eman zuen 1916-1917 ikasturtean. 1917 edo 18an Beasainera itzuli eta CAF enpresan hasi zen lanean.
Lagun baten bitartez abertzaletu zen. EGIn izena eman zuen Ordiziko batzokian eta SOV sindikatu abertzale eta katolikoko kide egin zen. Irlandako mugimendu intependentistak, Eli Gallastegik Aberri
aldizkaritik hainbeste goretsitakoak, izugarri erakarri zuen Larrañaga,
garai hartako gazte abertzaleetan ohikoa zen bezala, eta berak ere
erreferentzia egiten dio kausa horri zenbait artikulutan. SOVek
deitutako greba batean parte hartzeagatik CAFetik kanporatu zuten.
1926an, Miguel Primo de Riverak
Beasainera bisita egin zuenean, jendartean ezkutatuta Larrañaga eta
lagun batek "Gora Euzkadi Askatuta" oihukatu omen zioten diktadoreari,
horren ondorioz atxilotuak izanik.
Diktaduraren aurkako ekintzetan parte hartzeagatik Frantziara ihes egin behar izan zuen. Lapurdiko Bokaleren eta Landetako Tarnosen artean zen burdinolan hasi zen lanean, Hegoaldeko langile asko Frantziara lan bila joaten ziren garaian Lehen Mundu Gerran hildako langileak ordezkatzera. Bokalek Frantziako Alderdi Komunistako auzapeza izan du 1920. urteaz geroztik. Nahiz eta EGIn zebilenean ere komunistekin zenbait hartu-eman eduki, Bokaleko giroari esker bihurtu omen zen, azkenik, Larrañaga komunista. Larrañaga Komunismora hurbilarazi zuten gauzetako bat izan zen komunismoak, eta Leninek bereziki, aldeztutako autodeterminazio eskubidea.
Urte eta erdi ondoren, 1927an, erbestetik itzuli zenean, Donostian amarekin eta Maria arrebarekin bizitzera joan zen Artzai Onaren
plazako etxebizitza batera, hango eraikin batean amak atezain gisa lana
aurkitu zuelarik. Garai hartarako bi anaiak hilak ziren, eta aitak
familia abandonatuta etxetik alde egina zuen. Karmen Agarrista Lauzirika,
ahizparekin San Martingo azokan arraindegi bat zeukana, ezagutu eta
harekin bikote-bizitza egiten hasi zen. Seme bat eta alaba bat eduki
zituzten: Semea jaio eta berehala zendu zen. Alabari, 1934an jaioa, Rosa
izena jarri zioten, Rosa Luxemburg komunista alemaniarrarengatik.
UGTko metal-alorreko sindikatuan izena eman zuen, Espainiako Alderdi Komunistako Euskal Federazioaren militante egin eta alderdiko zuzendaritzara iritsi zen. 1931ko apirilaren 12ko Donostiako udal hauteskundeetara hautagai aurkeztu zen Kontxako
barrutian, baina botu gutxi eskuratzeko, izan ere, komunistak oraindik
oso alderdi txikia eta ahula ziren. Gainera, garai hartan gainerako
alderdi ezkertzaleekin
batzearen aurkako politika ofiziala zuen Alderdi Komunistak, modu
horretan Errepublika helburu estrategiko gisa ukatuz, nahiz eta lau urte
geroago jokabide hori aldatu. Politika horren ondorioa izan zen Alderdi
Komunistak bere burua inguru politikotik bakartzea.
1934ko Asturiasko matxinadaren ondoko errepresioaldian, Larrañagak muga pasatzen lagundu zien Asturiastik ihesi ateratako iraultzaileei, xede horrekin sortutako militante-sare batean parte hartuz.
1935ean Euskadiko Partidu Komunistaren sorreran parte hartu zuen, besteak beste, Dolores Ibarruri eta Juan Astigarrabiarekin batera. Urte hartako uztail eta abuztu bitartean egindako kongresuan, Kominternak jarrera aldatu zuen gainerako ezkerreko organizazioekin egin beharreko aliantzei zegokionez, eta sozialista, anarkista eta kristauekin elkalanean aritzera eta haiekin herri-fornteak osatzera deitu zituen Europako komunistak, modu horretan faxismoari aurre egiteko.
Donostiako pilotaleku batean 1935ean egindako mitin komunistan, Jose Calvo-Sotelok garai beretsuan esandakoari erantzunez, honek esan baitzuen nahiago zuela "Espainia gorria, Espainia apurtua baino", horrela esan zuen Larrañagak,: (itzulpena) "Calvo Sotelok badaki, eta hor duzue SESBko (Sobietar Batasuneko)
adibidea, Espainia gorri bat, hain zuzen ere, berak gaitzesten duen
horixe izango dela: hautsitako Espainia. Hau da: Federazioa, Sobietar
Errepublika Sozialisten Batasun Iberiarra. Errusia gorria alegia, Sobietar Errusia, gaur Errepublika Sozialisten Batasuna dena, SESB, «antzinako» Tsarren
Errusia Batuaren ordez. Espainia langilea, garailea, gorria, apurtutako
Espainia inperialista baino ez da. Eta Euskadi librea eta Katalunia
librea eta Galizia librea... Espainia gorria helduko balitz,
Calvo-Sotelo eta beretarrak langileen fusilatze-pelotoien eskuetan
utziko genituzke".
Horrela bada, Jesus Larrañaga Gipuzkoako Fronte Popularraren zerrendan hautagi aurkeztu zen 1936ko otsailaren 16ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Ez zen hautetsia irten. Boz haietan Gipuzkoan EAJak 4 diputatu eskuratu zituen, eta Fronte Popularrak 2, CEDA eskuinak osatutako koalizioak Gipuzkoan aurkezteari uko egin baitzion. Hauteskundeen ondoren, gazteria sozialistak eta komunistak erakunde bakarrean elkartzeko prozesuan parte hartu zuen, Juventudes Socialistas Unificadas (Gazteria Sozialista Batua) erakundea sortzeko.
Gerra piztu zenean 1936ko uztailean, altxatuei aurre egiteko asmoz Donostiatik Gasteiza
abiatutako zutabearen buruetako bat izan zen Larrañaga, Perez Garmendia
komandantearekin batera, altxamenduak Donostian oporretan arrapatu
zuena. Loiolako militar altxatuak Donostia bereganatzen ari zirela
ikusita, zutabeak itzultzea erabaki zuen hiriaren kontrola
berreskuratzeko. Gero, Errepublikako gobernuaren indarra ia ezdeusa
zelarik, Donostian milizien bitartez ordena publikoa mantentzeko lanak
zuzentzen nabarmendu zen.
Gipuzkoako Defentsa Batzordean Gerra-Komisario izendatu zuten.
Nonbait, gerra-presoak epaiketarik gabe fusilatzeko aginduak eman
zituen. Geroztik Gipuzkoan, Bizkaian, Kantabrian eta Asturiasen
borrokatu zen, harik eta errepublikaren Iparraldeko Frontea garaitua
gelditu zen arte. Gipuzkoako fronteak iraun zuen bitartean, hornigaiak
eta armak eskuratzeko arazoari aurre egin behar izan zion.
Gipuzkoa faxista frankisten eskuetan gelditu zenean, Larrañagak eta bere
familiak Bilboko Kolon Larreategikoren 10. zenbakia hartu zuten
bizilekutzat, kartzelaratutako faxista batena etxea. Gero, Oviedoren aurkako erasoan hartu zuen parte urriaren 1ean, batailoi baten buru zela: Larrañaga batailoia. Larrañagaren izena jendartean ezaguna eta errespetua izaten hasiko zen.
Francisco Largo Caballero Errepublikako presidente zela, Madrildik Goierri izendatu zuten Euzko Gudarosteko Komisario Ikuskatzaile. Erabaki hori EAJak ez zuen begi onez ikusi, alderdi hau arduratua baitzegoen komunistak bereganatzen ari ziren indarra zela eta.
Iritsi zelarik Bilbo hustu eta hiria frankisten eskuetan uzteko unea, industria-makinaria astuna suntsitzeko agindua eman zuen Indalecio Prieto
Errepublikako defentsa ministroak, hauek faxisten eskuetan eror ez
zitezen. Nahiz eta Larrañaga agindua betetzen saiatu, erabaki horri
aurre egin zioten EAJak eta Jose Antonio Agirre lehendakariak. EAJko Gordexola batailoiak ametrailadora-tiroka defendatu zituen Bilboko Labe Garaiak, hauek suntsitzera joandako Larrañaga
batailoiaren kontra. EAJaren erabakiari esker Bilboko industriak osorik
iraun zuen gerraostean eta hiria ez zen suntsitua gelditu, baina
horrekin batera, arma lantegiak eta Bilboko industria siderurgikoa
faxisten eskuetara igaro ziren.
Ekainaren 19an, Jesus Larrañaga komisarioaren eta Prada koronelaren aginduetara zeuden 18.000 gudarik Santanderrerako bidea hartu zuten, eta Santander-Asturiasko armadan sartu ziren.
Abuztuaren 21ean Prieto ministroak komisario kargua kendu zion Larrañagari eta Euskadi Roja euskal egunkari komunista kalean banatzea debekatu zen, Larrañagak Turtziozeko
mitin batean Euzko Jaurlaritzak Bilboren ebakuazioan hartutako
jokabidea eta, orohar, Iparraldeko Fronteko deskoordinazioa salatu
zituenean. Horrela, Larrañaga soldadu arrunt gisa borrokatzera pasa zen,
Joan Ibarrola Goardia Zibileko Teniente Koronelaren agindupean, 51.
dibisioan.
Urriaren 20an, erresistentziaren azken unean, Xixon
ekialdean faxisten etorrera mantsotzea lortu zuten Larrañagaren bi
batailoi komunistek eta zenbait gudari anarkistek. Handik portu aldera
zihoazen, itsasoz alde egiteko asmoz. Portuan itsasontzi bat hartu ahal
izan zuen, 9000 gudarirekin batera, Yeuko uhartera (Frantzia) bidean.
Frantziatik Espainia erdialdera itzuli zen gerrara, PCEren antolakuntza-lanetan aritzera. 1937ko Espainiako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralean parte hartu eta Euskadiko Partidu Komunistako iheslarien jardueretan egin zuen lan. EPKk Kataluniako San Donu herrian Batzorde Nazionalaren egoitza jarri zuen, Jesus Larrañaga batzorde politiko-militarrean sartua zegoela.
Valentzian, gerra geldiarazteko eta Francorekin bakea negoziatzeko asmoz Segismundo Casado koronel errepublikarrak Juan Negrinen
gobernuaren aurkako golpea eman zuenean PSOEko eskuinaldearen, CNTren
eta sektore militar baten laguntzaz, Larrañaga Valentzian egon zen
golpearen kontrako erresistentzia antolatzen. Negrin Errepublikako
presidenteak eta Alvarez del Vayo Gobernuko presidenteak ordurako
Frantziara ihes eginak zirela jakinda, erabaki zen irtenbide bakarra
ihesaldia antolatzea zela. Horrela, Larrañagak ahalik eta militante
komunista gehien salbatzeko ardura hartu zuen bere gain.
Alacantetik
itsasontzi gutxi batzuk irten ziren, eta Larrañaga zeraman ontzia
italiar dibisio batek geldiarazi zuen. La Albaterako preso-esparruan
sartu zuten, beste 25.000 lagunekin batera. Buruzagi komunista ezaguna
baitzen, uneoro ezkutatuta egon behar izan zuen. Harrigarriki,
esparrutik ihes egitea lortu zuen: Maribel Larrañaga arrebak dioenez,
uniforme militar batez mozorrotuta lortu zuen; beste baten arabera,
bazter batean pixa egiten ari denaren itxurak egiten; EPKren arabera,
ordea, alderdikide batek emandako salbokonduktu pertsonal baten bitartez
lortu omen zuen ihes egitea. Gainera, Goierrik Alacant, Valentzia, Zaragoza eta Nafarroa zeharkatu behar izan zituen, bakarrik, oinez eta gabezia izugarriekin, harik eta muga igaro eta Bokaleko komunisten artean babesa lortu zuen arte.
Erbestean zela, Frantzian, New Yorken eta Kuban bizi izan zen.
1941ean, alderdiak Lisboara
bidali zuen itsasontzi batean ezkutatuta, handik Espainiara sartu eta
Jesús Hernandez eta Pedro Checa burkideen laguntzaz alderdia
berrosatzeko. Lisboan, baina, Portugaleko poliziak atxilotu zuen eta Espainiako agintari frankisten eskutan utzi. Gerra-kontseilu batean heriotzera kondenaturik, 1942ko urtarrilaren 21ean Madrilgo
La Almudena hilerriko horma batean fusilatu zuten beste burkide
batzuekin batera, haien artean Manuel Asarta, Jaime Girabau eta Isidoro
Dieguez.
Bibliografia
- Egido, José Antonio (1994): Jesús Larrañaga. Comunista y abertzale. Madril: Vosa.
ELEKAri EGINDAKO PROPOSAMENA:
EUSKAL HERRI
UNIBERTSITATE GORRIA
(EHUNGORRI)
Atzo lagun batzuk elkartu ginen Portugaleten, ELEKA, Jesus Larañaga kolektiboaren aurkezpenean. Ondoren bildu ginen, ELEKA elkarteari proposamen bat egiteko: uda honetan, zehaztu beharko liratekeen data eta tokian, Teoria Iraultzaileari buruzko mintegi intentsibo bat egitea, bortz egunekoa: EUSKAL HERRI UNIBERTSITATE GORRIA, (Ehungorri). Dena Euskaraz, jakina, zeren gaur egun, eta zorigaitzez, Teoria Iraultzaile Sozialista eta Komunista erdarez lantzen baita, Hego Euskal Herrian Espainolez gehienbat, eta Ipar Euskal Herrian Frantsesez oro har. Bada garaia euskal iraultzaileok lan teorikoa eta formazioa gure hizkuntza nazional bakarrean lantzeko, ez zaizue iduritzen?
Astebeteko programa litzateke, oporrrak eta bakantzak profitatuz. Hona hemen behin-behineko gaitegia:
ASTELEHENA: KARL MARX eta FRIEDRICH ENGELS
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- Marx eta Engels: biografia intelektuala.
- Sozialismo eta Komunismo Zientifikoaren oinarriak
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Das Kapital": ekonomia politikoaren kritika.
- Henryk Grossmann-en ekarpena.
- Marxek "Das Kapital" idazteko erabili zuèn metodoa.
- Kapitalari buruzko polemika: Eduard Bernstein,
Mikhail von Tugan-Baranovski, Rudolf Hilferding,
Rosa Luxemburg, Otto Bauer, Lenin, Karl Kautsky,
Nikolai Bukharin, Anton Pannekoek, Paul Mattick,
Roman Rosdolsky, Paul M. Sweezy...
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- Eztabaida: krisi kapitalista globalaren gaur egungo fasea,
2007-2013: bilana eta pertspektiba iraultzaileak,
"Das Kapital"-en argitan.
ASTEARTEA: LENIN
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- LENIN eta Alderdi Boltxebikearen eraikuntza: 1893-1924.
9etatik 10etara.
- LENIN eta Nazio zapalduen autodeterminazioa.
10etatik 11etara.
- LENIN eta Sozialismoaren eraikuntza. Estatua eta Iraultza.
12etatik ordu 1era.
- LENIN eta Filosofia. Materialismoa eta Enpirikritizismoa.
Ordu 1etik ordu 2etara
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- LENIN eta Inperialismoa.
Inperialismoa, Kapitalismaren fase gorena. Azterketa kritikoa.
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- Gaur egungo Inperialismo globalaren azterketa,
LENINen teoriaren argitan: Iraultza Proletarioen garai berria.
ASTEAZKENA:BOLTXEBIKEEN EZTABAIDA HANDIA
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- STALINen biografia politiko militantea.
- Bere sei idazki teoriko nagusien azterketa kritikoa:
Marxismoa eta nazio-arazoa, Leninismoaren oinarriak,
Materialismo historikoa eta dialektikoa,
Trotskiren aurkako idazkiak,
Marxismoa eta hizkuntzalaritza
Sozialismoaren arazo ekonomikoak
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Boltxebikeen arteko Eztabaida Handia eta inguruko ekarpenak:
Sozialismoa Herrialde bakar batean versus Iraultza Iraunkorra.
- Errusia, Alemania, Hungaria, Bulgaria, Italia, Txina, Espainia...
eta gainontzeko Iraultzen azterketa kritikoa.
- III. Internazionalaren bilan eta balantze kritikoa.
- Stalin, Trotski, Zinoviev, Kamenev, Bukharin, Kollontai, Radek,
Preobazhenski, Piatakov, Rakovski, Rosa Luxemburg,
Karl Liebknecht, Bordiga, Riazanov, Pannekoek, Gorter,
Gramsci, Lukacs, Korsch, Nin, Mao...
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- Iraultza Sozialistak XXI. mendean:
- Urriko zikloaren bilan kritikoa. Estrategia Iraultzailea
gaur egun.
ORTZEGUNA: MAO TSE TUNG eta CHE GUEVARA
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- Mao Tse Tung eta Asiako Iraultzak: Txina, Korea, Vietnam, Laos, Kanputxea, Indonesia, Filipinak, Nepal, India...
- Mao Tse Tung eta Errebisionismoaren aurkako borroka.
- Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Kongresua.
- Enver Hoxharen kritika.
- Mao Tse Tung eta Kultur Iraultza Proletarioa.
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Ernesto CHE Guevara: Vietnam bat, bi hiru... sortu!
- CHE eta "Das Kapital": balioaren legea Sozialismoan.
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- "Bigarren Eztabaida Handia":
"Vietnam bat, bi hiru, asko sortu" versus
"Koexistentzia baketsua".
- Errebisionismo sobietarra versus Etengabeko Iraultza.
ORTZIRALA: ENAM, EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO
MUGIMENDUA, 1952-2012.
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- ENAM-en historia eta bihurguneak: 1952-2012.
1.- Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren aurrekariak:
gaur egun.
ORTZEGUNA: MAO TSE TUNG eta CHE GUEVARA
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- Mao Tse Tung eta Errebisionismoaren aurkako borroka.
- Sobiet Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Kongresua.
- Enver Hoxharen kritika.
- Mao Tse Tung eta Kultur Iraultza Proletarioa.
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Ernesto CHE Guevara: Vietnam bat, bi hiru... sortu!
- CHE eta "Das Kapital": balioaren legea Sozialismoan.
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- "Bigarren Eztabaida Handia":
"Vietnam bat, bi hiru, asko sortu" versus
"Koexistentzia baketsua".
- Errebisionismo sobietarra versus Etengabeko Iraultza.
ORTZIRALA: ENAM, EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO
MUGIMENDUA, 1952-2012.
Goizeko saioa (9etatik 2ak arte)
- ENAM-en historia eta bihurguneak: 1952-2012.
1.- Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren aurrekariak:
EAE-ANV eta EPK-PCE, 1921-1937.
2.-ETAren sorrera: Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzailearen
abiatzea : 1952-1962.
3.- V Biltzarra: Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialistaren sorrera
eta espainolismo "marxista-leninisten" zatiketak: 1963-1973.
Burgosko auzitik Carreroren exekuziora.
4.- Zatiketen garaia eta ETAren estrategia berria: 1974-1981.
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Euskal Iraultza Sozialistaren Teoria eta Estrategia.
- V. Biltzarra eta Etxebarrieta anaiak.
- VI. Biltzarra eta "Por qué estamos por un Estado Socialista
Vasco".
- ETA (m) eta Argalaren pentsamendua.
- ETA(pm)ren VII Biltzarra eta Otsagabia txostena. Pertur.
- KAS, Euskal Iraultzaren Bloke Gidaria.
LAIA, Iparretarrak, ETA pm, ETA m.
Estrategiaren zutabeak: KAS, HB, herri mugimenduak...
5.- Bloke politiko-militarraren likidazioa: 1974-1984.
EIAren marxismo-leninismotik PSOE eta PNVren besoetara.
6.- Sozialdemokraziaren aurkako borroka, Aljeriako elkarrizketak eta
negoziazioaren estrategiaren porrota: 1982-1992.
7.- Alternatiba Demokratikotik Lizarra-Garazirat: 1993-2000.
Subiranismo burgesaren porrota.
8.- Inperialismoaren ofentsiba globala, ilegalizazioak, Loiolako elkarrizketen
porrota eta aldaketa estrategikoa: 2001-2007.
9.- Altsasuko prentsaurrea, Mitchell printzipioak eta ENAMen likidazioa:
2008-2012.
Arratsaldeko saioa (4etatik 8ak arte)
- Euskal Iraultza Sozialistaren Teoria eta Estrategia.
- V. Biltzarra eta Etxebarrieta anaiak.
- VI. Biltzarra eta "Por qué estamos por un Estado Socialista
Vasco".
- ETA (m) eta Argalaren pentsamendua.
- ETA(pm)ren VII Biltzarra eta Otsagabia txostena. Pertur.
- KAS, Euskal Iraultzaren Bloke Gidaria.
Gaueko saioa (9etatik 12ak arte)
- Zer egin? Euskal Iraultza Sozialista XXI mendean: bilan
eta perspektibak.
eta perspektibak.
Aupa Fermintxo!!!
ErantzunEzabatuZe iruditzen erakunde berri hau? Zure iritzi pertxonala gustatuko litzaidake jakitea.
Aupa, Xabier!
ErantzunEzabatuELEKAko lagunek pertsonalki gonbidatu ninduten atzoko aurkezpenera, eta ni oso gustora joan nintzen. Uste dut militante GUZTIEN formazio teoriko iraultzailea funtsezkoa dela edozein prozesu iraultzailea aurrera eramateko. Formakuntza zorrotz eta sakona, kritikoa eta autokritikoa, eta praktikara bideratua, langileen borroka antikapitalistak indartzera, sustatzera, areagotzera. Normalean, erreformistek, errebisionistek eta sozialdemokratek ez dute formazioaren behar handirik izaten, Sistema Kapitalista "leuntzeko" ez baita aparteko gogoeta teorikorik egin behar. Arazoa da Kapitalismoa suntsitu, Sozialismoa eraiki, eta hura Komunismoranzko trantsiziotzat jotzen delarik: orduan, lan teorikoa funtsezkoa da, afera ez baita dagoena errepikatzea edota "goxatzea", errotik diferentea den Sistema sozial bat eraikitzea baizik: klaserik gabeko Herria. Orduan Teoria Iraultzailea garatzea hil ala biziko kontu bilakatzen da.
Egia erran, ene irudikotz ELEKAk oso itxura ona du. Hasteko, Jesus Larrañagaren babespean kokatzen da, eta aurreko testuan ageri da, labur bada ere, nor zen GOIERRI. Atzo Portugaleten aukera izan nuen bere alaba Rosa eta bere iloba Doritarekin hitz egiteko, eta kontu gehaigo ikasi nuen militante komunista iraultzaile miresgarri horretaz. Erabat hunkituta gelditu nintzen, Rosa eta Doritarekin hitz egin ondoren.
Bertzalde, ELEKAk argi eta garbi agertzen du bere nortasun KOMUNISTA, eta MARXen Teoria Iraultzailearekiko identifikazioa. Beraz, iduritzen zait proiektu izugarri interesgarria dela, eta euskal iraultzaileok gohoz eta gogor bultzatu beharrekoa. Nik ahal dudan guztia eginen dut ELEKAren alde, pentsatzen baitut formazioaren inguruan euskal iraultzaileok elkartzen ahal garela, eta ez iraultzaileok bakarrik: aurkezpenean SORTU eta LAB ere gonbidatuta zeuden (aldez aurretik abisatu zidaten, baina nik ez dut inolako arazorik mundu guztiarekin eztabaidatzeko, arrazoiz eta argudioz, buruz buru eta ahoan bilo eta legarrik gabe... Argalak erran ohi zuen bezala "nik denekin eztabaidatzen dut..."). Zehazki, ekitaldia amaitu ondoren erran zidaten hantxe ibiliak zirela Iker Casanova SORTUkoa eta Jagoba Zulueta LABekoa. ELEKAk gure arteko eztabaida eta polemika modu eraikitzailean antolatzea erdiesten badu, gauza ederra izanen litzateke...
Bainan ororen gainetik, militanteen formazioa. Eta horretan ari gara...
Aukera ederra gazteontzat ere formakuntza jasotzeko! Han izango gara!
ErantzunEzabatuMilesker! Espero dut ELEKA laster abiatuko dela indartsu, eta bere ekimenen artean, guk proposatutako EUSKAL HERRI UNIBERTSITATE GORRIA izatea. Aurten lehendabiziko experientzia eginen genuke, eta ondoren baloratuko genuke nola hobetu, udako saioez aparte neguan ere eta udaberrian antolatuz. Helburua da euskal militante iraultzaileak formatzea, gero norberak erabakiko du zein antolakundean hartzen duen parte...
ErantzunEzabatuAnimatu eta zabaldu zuen artean ekimen hau, ea aurtengo udako EHUNGORRIn jende aunitz elkartzen garen!
Besarkada bar!
Fermintxo
Txunditurik itxi nozue!
ErantzunEzabatuProposamen bat izateko ez dago itxiegi eta zuek aukeraturiko edukiez guztiz betea? Zer nahi duzue, langileria formatzea ala lauzpabost jakintsuen bakarrizketak eta pajeoak tartekatzea?
Unibertsitate mota honen beharra hain argi baduzue zergatik esaten diozue elekari? Egunak eta inkluso ordutegiak zehaztu dituzue, beraz, zergatik ez duzue zuek antolatzen? Ea hasierako formazio dialektiko baten beharra duten langile asko animatzen diren! Nik ez dut uste baino frogatzea da. Agian arrakastatsu bihurtzen da...
besarkada bat!
Aupa, lagun anonimoa!
ErantzunEzabatuZergatik utzi zaitugu txunditurik? Ongi ala gaizki? Iritzi txarra duzu, ala ona? Azalduko dizut xeheki gure asmoa.
Proposamena oso landua da, bai, eta helburu zehatz batekin: oinarrizko formakuntza sozialista-komunista iraultzailea jorratzea modu kolektibo batean, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean.
Horretarako, XIX. eta XX. mendeetako teoriko eta militante iraultzaile garrantzitsuenak aukeratu ditugu. Hauexek dira, gure ustez: MARX, ENGELS, LENIN, STALIN, MAO, CHE. Jakina, aukeratze oso subjektiboa da, eta eztabaidagarria, horregatik argitaratu dugu blog honetan, eztabaida pizteko, hain zuzen. Zure iruzkinak ere horixe bera nahi du, eta eztabaidaren bidez kontuak argittzen dira.
Uste dugu Sozialismo-Komunismo Zientifikoaren sortzaile eta teoriko nagusiak Karl Marx eta Friedrich Engles izan zirela, eta beraz, Teoria Iraultzaileari buruzko formazio aste bat beraien ideietatik abiatu behar dela. Abuztuan planteatu dugu, jende gehiena oporretan dagoelarik. Hala ere, bada jendea lanean ariko dena, eta hori kontuan hartuta, goizean-arratsaldean gai, hitzaldi eta eztabaida teorikoak jarri ditugu, eta gau partean, gaurkotasun handiko solasgaiak, denok parte hartu ahal izateko.
LENIN da teoriko eta gidari iraultzaile nagusia XX. mendearen lehen hamarkadetan, eta uste dugu bera lantzea, estudiatzea eta bere ideietan sakontzea guztiz logikoa dela. STALIN polemikoagoa da, dudarik ez. Blog honetan bertan argiro eta xeheki azaldu da zergatik uste dugun aurre egin behar zaiola Burgesia eta Inperialismoaren terrorismo intelektualari, eta STALINen gaia berriz aztertu eta baloratu. Gainera, STALINek gidatu zuen Sobiet Batasuna 30 urtez. Zuzen ala oker, eztabaigadai da, baina bere pentsamendua ezin da baztertu, Alderdi Boltxebikearen gehiengoarena islatzen zuelakotz. Arratsaldean sartu dugu boltxebikeen arteko polemika, eta jakina, hantxe dago TROTSKI. Ernesto CHE Guevararekin batera, uste dugu errebisionista bat izan zela. Estudiatu eta sakonki aztertu beharreo errebisionista, prefosta!
1917ko Errusiako Iraultza XX. mendearen lehen hamarkadetako esperientzia nagusia izan zen bezala, 1949ko Txinako Iaultza izan zen bigarren erdialdeko gertakari nagusia. Eta horretan gidari eta teoriko garrantzitsuena MAO TSE TUNG (edo MAO ZE DONG) izan zen, dudarik gabe. Hau ere militante polemikoa da, unanimitarerik sortzen ez duena bainan aldi berean sahietsezina.
ErantzunEzabatuAmaitzeko, gure ustez, militante komunista iraultzailerik osoena, koherenteena eta aldi berean teoriko paregabea, Ernesto CHR Guevara da. Eta horrekin batera, jakina, Kuba eta Ameriketako Iraultza Sozialistak.
Oinarri teroiko sendo hauen gainean, ortzirala, egun osoan, Euskal Iraultza Sozialistaz mintzatuko gara, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren historia, eta Euskal Herrian garatu den Teoria Iraultzailea. Honekin astea bukatuko genuke, helburu guztiz praktikoa dugulakotz: euskal militante iraultzaileak prestatzea.
Jakina, Langileria prestatu nahi dugu, baina kontzesiorik gabe, ez dugu uste langileak "haurrak" direla, eta dibulgaziozko gai teoriko oinarrizkoak bakarrik asmila ditzaketela. Marxek berak "DAS Kapital" obra erraldoia LANGILEENDAKO izkiriatu zuen, eta idazlan zientifiko txundigarria da. Urte luzez, Ezker Abertzalearen arazo nagusiena aktibismoa izan da, formazio falta, gogoeta teoriko eta estrategikoen hutsunea, exijentzia guztien apaltzea. Honek azalduko luke, gure ustez, nola nagusitu den erreformismoa hain erraz eta aise...
Metodologia klasikoa izanen da: azalpena eta eztabaida. Aldez aurretik hitzaldien gidoiak banatuko dira, eta oinarrizko bibliografia. Zuk uste baduzu gai horietariko batean parte hartzen ahal duzula, erraiguzu, mesedez. Momentuz Marx-Engels, Lenin eta Stalin-en gaiak dinamizatzeko jendea badugu, baina falta zaigu MAOren pentsamendua jorratuko duen lagun bat. CHE eta ENAM gure artean egiten ahal dugu, bainan nahiago dugu jende gehiagok parte hartzea.
ELEKAri erran diogu, pentsatzen dugulakotz behar-beharrezkoa dela instantzia unitario bat militanteen formakuntza antolatzeko, eta uste dugulakotz proiektu interesgarria dela, ez sektarioa eta zabala. Eta eztabaida beharrezkoa denez, nahiago dugu ELEKAko lagunekin antolatu,eta ez gure kaxa. ELEKAk proposamena bere gain hartuko ez balu, orduan bai, blog hoen izenean antolatuko genuke. Baina gure asmo eta interesa da Euskal Herriko talde iraultzaile guztiek parte hartzea horrelako Unibertsitate baten antolakuntzan, denon arteko eztabaidaz aberasteko. Ikusiko!
Besarkada bat zuretako ere, bihotz-bihotzez!
Fermintxo
Ei fermintxo lasai, beti egongo da norbait ados ez dagoena eta beti beste norbait, alde dagoena.
ErantzunEzabatuBakoitza bere ikuspuntua baino ez azaldatzen, zu lasai niri primeran irduitzen zait dena zehaztua egotea, zergatik ez! horrela zehaztu ikusiko dute, zer nqahi duzuen jorratu, ze ordutan eta abar... eta interesatuak daudenak, oin apuntatzea baino ez dute behar izango.
besarkada gorri bat, eta ea aurrera ateratzen den proiektua!
Laino beltza
Aupa, laino beltza!
ErantzunEzabatuArrazoi duzu, lasaitu behar naiz. dena den gustatzen zait azalpenak ematea eta kontuak esplikatzea. Egia da, zerbait proposatzen delarik beti izaten dira iritzi desberdinak, normala da. Proposamen honekin lanean ari gara lagun batzuk, eta egia erran, erronka izugarria da, gai hauek guztiak EUSKARAZ jorratzea. Horregatik seguraski urduri nago, nire formazio politiko gehiena Espainolez egin baitut, eta Frantsesez.
Ea uda honetan Euskal Herri Unibertsitate Gorria abiatzen dugun ELEKAko lagunekin, egoera nahasi honetan bide iraultzailea aurkitzeko denon artean...