LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/15

RODOLFO ARES, HILTZAILE TERRORISTA!

BERRIA, ARGIA eta GARAtik hartua:

Istilurik ez zegoela jakin arren

 kargatu zuen Ertzaintzak

 Cabacas hil zun gauean

 

Liskarrik ez zela jakin arren, oldartzea agindu 

zuen Deustuko ertzainburuak,  

"UGARTEKO" ezinenekoa.

 

'Gara' egunkariak gaur argitaratu ditu ertzainburuek arratsalde horretan izan zituzten elkarrizketak. 

Buruari aurretik kargatzeko beharrik ez zegoela ohartarazi zioten arren, agindua eman zuen: "Aginduak errepikatuko ditut garbi geratu daitezen (...) Sartu kalexkan daukagun guztiarekin, Herrikoan sartu (...) Orduan egongo da egoera kontrolpean".

 

 

Berria.info   2013-04-15 - 12:24:52 

Gara-k jakitera eman duenez, hiru aldiz ohartarazi zioten agindua eman zuenari ez zegoela kargatzeko motiborik. Hala ere, ikerketa ofizialak ez du oraindik inor auzipetu. 

Lehen aldiz ertzainak Maria Diaz de Haro plazara iritsi zirenean ohartarazi zuten. Borroka bat zegoela zioten ertzainek (borrokan aritutakoan atxilotu ere egin zituzten egun batzuk geroago), baina elkarrizketan ertzainek eurek diote amaituta zegoela iritsi zirenerako. Hala ere kargatu egin zuten, eta orduan bota zizkietan botila batzuk, ez lehenago.

Egoera kontrolpean izan arren, ertzain gehiago bidali zituzten Deustuako komisaldegitik, eta horiek ere ohartarazi zuten ez zegoela arriskurik han

Operazio horretako arduradunak, ordea, agindua eman zuen, Herriko tabernarekin (beti ere Gara egunkariaren arabera) tematuta. "Ea ba, aginduak errepikatuko ditut garbi geratu daitezen. Oraintxe esan diot lanean ari den taldeko ofizialordeari. Sartu kalexkan, Herrikoan sartu, hartu egoera kontrolpean eta erasotzaileak izan daitezkeenak kontrolatu edo bota, eta posizio guztia hartu. Orduan egongo da kontrolatuta egoera".

Elkarrizketek orain arte lekukoek esandakoa berresten dute. Ertzaintzak lehen unetik jakin zuen larri zauritu zutela "herritar bat". 

"Pilotakada bat izango zen", entzun daiteke elkarrizketa horietan. Hala ere, Ertzaintzak lehen egunetan baztertu egin zuen aukera hori eta ez zuen ezer esan; gaztea koma egoeran egon zen 72 orduetan ere ez zuten argitu. Gara-k argitaratutako elkarrizketak agerian uzten duten lekukoek esandakoa egia dela.

 Rodolfo Aresek gezurra esatea leporatu zien.

Jaurlaritzak Cabacas pilotakada batek hil zuela hasieratik jakin zuela baieztatu du grabazioak. 

Orduko barne sailburu Rodolfo Ares aukera hori baztertzen saiatu zen, balizko beste arrazoi batzuk aipatuz. 

 
 BURGESIAK,
 OLIGARKIAK,
 KAPITALISMOAK,
 INPERIALISMOAK,
NAHI DUTENEAN, 
NAHI DUTEN MODUAN, 
NAHI DUTENA
HILTZEN DUTE...

EUSKAL HERRIAN
 ETA MUNDUKO LAU BAZTERRETAN... 


PILOTAKADAZ, 
EDOTA ESPETXEAN, 
HIPOTEKA ETA ETXEGABETZEEN BIDEZ
 EDOTA LAN ISTRIPUZ,
TORTURAPEAN
EDOTA TIROKA,
GOSEZ
EDOTA ERASO INPERIALISTA BATEAN,
BIZIRIK ERRETA,
BONBEK LEHERTUAK, 
URANIOZ POZOITUAK   ...  

BEREN DIKTADURARI
DEMOKRAZIA 
ERRATEN DIOTE,
ETA HERRI LANGILEEN BOTEREARI,
DIKTADURA,
TOTALITARISMOA,
TERRORISMOA...

HAIEK DIRA DIKTADOREAK!
HAIEK DIRA TOTALITARIOAK!
HAIEK DIRA TERRORISTAK!

LANGILEOK 
KAPITALISMOA 
SUNTSITUKO DUGU,
ETA BURGESIA
PLANETA HONETATIK 
DESAGERTUKO DA
BETIKOTZ!   

EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA
DA IRTENBIDE BAKARRA!!!

BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!

JO TA KE IRABAZI ARTE!!! 

HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!!

 Placa en recuerdo de Cabacas en el lugar en que cayó mortalmente herido. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

    

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina