LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/29

PNVren diskrezioa eta PPren neofrankismoa aldebakartasunaren lurralde miresgarrian...



PRESOAK ETXERA?

ALDEBAKARTASUNAREN MIXERIAK...



BASQUE PEACE PROCESS IN WONDERLAND:

"IT'S AMAZING, MAN, 
THE WAR IS OVER FOR THEM, 
BUT NOT FOR US,
ARRIBA ESPAÑA !!! "


argia 

Presoen gaian

 Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik,

 Urkulluk hala eskatu arren

 

Lander Arbelaitz

2013-04-29


Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez.

EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “Ezker Abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.

Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoyren arteko “bilera diskretuan” presoen gaian pausoak eman ditzan eskatu zuen lehendakariak. Presoak Euskal Herriko kartzeletara edo inguruan daudenetara hurbiltzeko plan bat osa zezala eskatu zion, edo hirugarren graduak onar ditzala eta preso gaixoak aska ditzala, bereziki larrien daudenak.

PP ez dago gai honetan pausorik emateko prest, EuropaPressek iturri popularrak aipatuz argitaratu duenez. “Ez behintzat ETAk existitzeari utzi eta presoek damu minimo bat erakusten ez duten bitartean”.

Imagen

Rajoyren gobernuari eta PPri arazoak ekarri zizkion Josu Uribetxeberria askatzeak, albiste agentziak dioenez. Honen ondorioz, Langraitz Bidea hautatu duten presoei ere ez diete onurarik onartu orduz geroztik. PP-k AVT biktimen elkarteari hitz eman dio ez dituztela preso gaixoak askatuko Uribetxeberriarekin egin bezala.


Berria.info

EUSKAL PRESOAK


Espetxe politika "epeka" egokitzea

 proposatu dio Urkulluk Rajoyri
Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarrean.

 "Bizi dugun errealitatera" egokitutako plan bat aurkeztu dio, baina Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aitortu du ez duela erantzunik jaso.
Berria.info   2013-04-29 - 13:44:42

Bilbon hitzaldi bat egin du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta bertan jakinarazi du espetxe politika "epeka" egokitzeko proposamen bat aurkeztu ziola Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.

"Egoera berrira" egokitzeko proposamen "zehatza" aurkeztu diola azaldu du gaur Urkulluk. Testuan "bakearen eta bizikidetzaren esparruetan lan egiteko aukeren" inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu Urkulluk.

 Uste du "eman beharreko" urratsak daudela iraganean eragindako oinazearen inguruan, eta erantsi du "gaur egun preso dauden asko" daudela hori egiteko prest. Madrilek, berriz, espetxe politika "malguago" bat ezar dezakeela iritzi dio Urkullluk. 

Aitortu du ez duela Rajoyren erantzunik jaso, baina gaineratu du lanean jarraituko duela.

Halaber, Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du ekainean aurkeztuko duela "Bakeari, Giza Eskubideei eta Bizikidetzari buruzko Plan" berria. Plan horrek Oroimenaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko proposamena jasoko du.

Ezetzari aurre

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak espetxe politikaz eta EAJk horren aurrean duen jarreraz jardun du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Esan du "ongi" dagoela PPri esatea espetxe politikan aldaketak behar direla, baina gaineratu du ezekoaren aurrean eskaerak egitetik "haratago" joan beharra dagoela.


HERRIAREN MOBILIZAZIO HANDIEK
 ETA ERAKUTSITAKO
 DETERMINAZIO GOGORRAK
 EKARRI ZUTEN
 JOSU URIBETXEBERRIA ETXERAT,
 ETA BORROKA HORRETAN
 ORAINGO EZKER ABERTZALEAren
ZUZENDARITZAK
   SUHILTZAILEARENA EGIN ZUEN
 ARGI ETA GARBI.

PRESOAK ETXERAT EKARTZEKO
MOBILIZAZIO GOGOR, AUSART
 ETA ERRALDOIAK BEHARKO DIRA,
LEGALITATE
 FRANTSES-ESPAINOL BURGESA
HAUTSIKO ETA BIRRINDUKO DUTENAK,
ORAINGO
 "NORMALITATE SASIDEMOKRATIKO"
USTEL HAU HANKAZ GOITI
PARATUKO DUTENAK, 
DESOBEDIENTZIA ETA INTSUMISIOAREN BIDETIK. 

ETA HONEK
 KOSTO HUMANO
 ETA INSTITUZIONALAK
 UKANEN DITU,
PIPERPOTO
 MONARKIKO-ESPAINOLISTAK 
GURE UDALETXEETATIK
KENTZEAK
EKARRIKO DITUEN BEZALA.

HORRETAN ARITZEKO
 PREST OTE DAGO
ORAINGO EZKER ABERTZALEAREN 
ZUZENDARITZA?
ZEREN ZAIN DAUDE?
ALDEBAKARTASUNA ZER IZAN DA
AZKEN HIRU URTE HAUETAN?
ZEIN IZAN DIRA BERE EMAITZAK?

Imagen

Hiru urte joan dira "Zutik Euskal Herria" onartu zenetik, eta presoen egoera ez da hobetu, okerrera jo du nabarmen. Bidean hamaika istripu, hiru hildako, horietariko bat hotz-hotzean eraila, Estatu Terrorismoaren ekintza paradigmatiko lazgarria, Espainiak eta Frantziak marra gorri guzti-guztiak zeharkatu dituzte harro-harro eta arazorik gabe... Eta krisi ekonomiko kapitalistaren aitzakiaz, Oligarkia frantximant eta espainolistek, Burgesia alemanaren aginduz, ikaragarrizko erasoa egin dute Euskal Herri Langilearen aurka...
        


Nork bere ondorioak atera ditzala. Eztabaida argitzeko, hona hemen "Zutik Euskal Herria" txosteneko pasarte batzuk. Hiru urte joan dira geroztik, eta Oraingo Ezker Abertzalea instituzio GUZTIETAN daude, goxo-goxo... Noizko desobedientzia zibila, intsumisioa, masa-borroka eraginkorra eta ekinbide politiko-militarra likidatzeko erabili ziren promesa eta espantu guztiak? EIAk ere ez al zuen gauza bera agindu 1981ean? Oroimen historikoa hainbertze galdu orte dugu? Ez al gara oroitzen zer ziren ETA pm, EIA, Euskadiko Ezkerra?
 

Zertan ari dira? Zertan ari gara? Noiz hasiko gara esnatzen?
  

Zutik Euskal Herria
   

"Izan ere, konpromisoaren ordua da. Urratsak egiteko ordua. Eta une honetan, Ezker Abertzaleak jakin badaki gako nagusia ez dela gainerako eragileak zer egiteko prest diren ezagutzeko zain egotea. Gakoa guk geuk egin beharrekoan dago, gure Herriari erantzuteko. Hartara, gure indarrak eta arrazoibideak egoera berriak sortuko ditu, gainerako eragileen jokabidea baldintzatu ahalko dute eta, are garrantzitsuagoa dena Euskal Herria bere buruaren jabe izateko bidean gero eta herri babes handiagoa sortuko dute.

Apustu politiko hau egitea gure erabakia izan da, askapen prozesuan aurrera egiteko bide eraginkorra delako, eta gure herriaren nahiari erantzuten diolako. Gure erabakiek gure borondatearen eta Herri gogoaren ondorio izan behar dute beti, ez beste ezerk behartuta, ez beste inoren borondatearen ez beste ezeren menpekoa.
    
Hitza ematen dugu. Egoera demokratikoa eskuratzeko azken urteotan ereindako itxaropena eta baldintzak ez ditugu galtzen utziko. Urrutira joan gabe, azken boladako herri mobilizazioek garbi erakutsi dute prozesu demokratikoa bitarteko politikoen bidez modu egokian bideratzeko masa kritikoa izan badela. Gainera, Ezker Abertzaleak baiezta dezake beste eragile batzuk, bai Euskal Herrian bai nazioartean, bidaia hau elkarrekin egiteko prest direla, bakoitza bere erabaki propioetatik. Hori dena sendo gara ahal dadin, Ezker Abertzale osoari dagokio baldintzak elikatzea. Ez diogu gure historiari huts egingo. Ez diogu gure Herriari huts egingo.
Eztabaidaren ondorioa da eragiteko molde guztiak fase politiko berriak eskatzen duen apustuaren zerbitzura kokatzea, ziklo berriak eskatzen duen indar metaketaren mesedetan alegia. Beraz, indar metaketaren norabidean masa borroka, borroka instituzionala eta borroka ideologikoa, indar harremanen aldaketa eta nazioarteko babesa bilatzea izango dira prozesu demokratikoaren tresna bakarrak. Herri babesa izango da berme bakarra, eta herri mugimendua akuilurik eraginkorrena.
Soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabiliko dituen ekintza batasunaren eta herri aktibazioaren eraginarekin eraikiko da marko demokratikoa.
 

Prozesu demokratikoa erabateko indarkeriarik eta esku sartzerik gabe garatu behar da, alderdien arteko elkarrizketa eta negoziazioa Mitchell senatariaren printzipioen baitan arautuz. Inork ezingo du indarkeria edo mehatxua erabili alde anitzeko negoziazioaren garapena edo emaitza baldintzatzeko, ezta prozesu horretan erdietsitako akordioa aldatzeko ere.


Prozesu demokratikoak geroz eta antolakuntza, indar metaketa, borroka eta babes herritar handiagoa ekarri behar du berarekin, eta horri guztiari esker tarteko helburuak eta ekimenak bideratu ahalko dira: besteak beste, gutxieneko askatasun demokratikoak eskuratu eta presoen askatasunerako urratsak egin, nazio eraikuntza eta egituraketa arnasberritu, nazioarte mailako ofentsiba politikoa indartu, eta negoziazio politikoari bultzada eman.

Imagen

Aldaketa politikoari Ezker Abertzaleak aldaketa soziala gehitu nahi dio, elkarlotzea bien berme dela uste baitu. Aldaketa sozialik gabeko aldaketa politikoa hanka-motz geratuko litzateke, eta aldaketa politikorik gabeko aldaketa soziala ezinezkoa da. Beraz, eredu neoliberalak ezartzen duen bidegabekeriari aurre egiteaz gain, aldaketa politikoaren norabide egokia eta herri zein langile sektoreen indar metaketa ere ahalbidetuko lituzke garatu behar dugun ezkerreko borrokak. Sindikalgintzak egin behar duen lan funtsezkoa da. 
Aldaketa soziala nahi dugu ezkerreko independentistok, eta horretarako ezinbestekoa da, besteak beste, herri mugimenduaren, praktika feministaren, hizkuntza eta hezkuntza eredu berrien, kulturgintzaren eta gazte indarraren hauspoa. Apustu politiko honetan aurrera egiteko, etorkizunean Ezker Abertzaleak eremu politiko eta instituzionalean eta, jakina, gatazkaren konponbiderako akordio politiko erabakigarria lortzeko alderdien mahaian ordezkaturik izateko, eragile politiko legal baten beharra izango du. Beraz, prozesu demokratikoan garatu beharreko jardun politiko, mobilizatzaile, ideologiko eta instituzionalean aritzeko berau izango da independentista et sozialista guztien erreferentzia Euskal Herri osoan, dena dela hartzen duen izena eta egitura legala.
Ezker Abertzalea
Euskal Herria, 2010eko otsaila
 
 

3 iruzkin:

  1. Zuzenketa bat : hiru preso (bederen) izan dira erahilak.
    Denek ahantzi duten MIKEL IBAÑEZ exterminatu zuten 2011an.
    Etxean preso zen minbiziak jota, eta eskatu zuen egunean ordu batzuz kanpora ateratzeko baimena ibili ahal izateko. Orduan epaileak berkartzelaratu zuen erranez "kartzelan ibiltzeko aukera izango" zuela !!!!
    Ondotik berriz atera zuten, eta gutxira hil zen.

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker, lagun anonimoa!

    Eta bai, nik ere ahantzia nuen MIKEL IBAÑEZen heriotza. Horregatik barkamena eskatzen diet bere senide eta lagunei, bihotz-bihotzez. Barkatu, lagunok, bainan ez nintzen oroitzen, edota bere momentuan ez nintzen ohartu. Zuen senide eta laguna Estatuaren terrorismoak hil zuen, eta oso esanguratsua da, ASKATASUNA desagertu zenetik, terrorismo burges, frantximant eta espainolistaren aurkako salaketa lana nola apaldu/desagertu den. Bainan horrek ez du ene hutsa zuritzen, jakina!

    "Mikel Ibañez Espainiaren esku utzi du Frantziak
    Iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iritsi zenean. 1995ean epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren hilketa batekin zerikusia zuelakoan, baina errugabetu egin zuten orduan.
    Berria.info 2008-02-28 - 17:56:22

    Mikel Ibañez Oteiza elgoibartarra Espainiaren esku utzi du Frantziak. Arratsaldeko lauetan iritsi da Espainiara, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak agertu duenez.Ibañez iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iristean. Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz atxilotu zuten, 1988an ETAk Elgoibarren (Gipuzkoa) hil zuen Francisco Javier Zabaleta Azpitarteren kontrako atentatuarekin zerikusia izatea egotzita.Aurretik, 1992an Montevideon atxilotu zuten, eta 1994an Espainiara estraditatu zuten Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralderekin batera. Estradizio horien kontra protesta handiak izan ziren Uruguain, eta bi lagun hil zituen hango Poliziak.
    1995ean epaitu zuten Ibañez, ETAk Eibarren (Gipuzkoa) egin zuen hilketa batean parte hartzea egotzita. Orduan, errugabetu egin zuen Auzitegi Nazionalak.

    ErantzunEzabatu
  3. "Mikel Ibañez presoak minbizia duela eta, aske uztea eskatu dute. Mikel Ibañez Oteiza 2007ko martxoan atxilotu zuten, Parisen, eta ia urtebete geroago, otsailean, Espainiaratu zuten. Orain, Soto del Realgo espetxean dago, eta duela gutxi barrabiletako minbizia atzeman diote medikuek. Hori dela eta, Elgoibarren Ibañez aske uzteko eskatzen duen agiria aurkeztu zuten atzo. Agiriarekin bat egin dute, besteak beste, Haritz dantza taldeak, AEK-k, LABek, K104 musika taldeak, herriko espeleologia taldeak, Markel Bergara eta Iñigo Arriola futbolariek, Uxue Alberdi bertsolariak eta Jon Gurrutxaga musikariak. Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoen kontra heriotza zigorra ezarri dutela eta politika horrek Mikel Ibañez egoera larri horretara eraman duela salatu dute, «gaixotasuna sendatu beharrean okerrera egin duelako». Ibañez eta eritasun larriak dituzten presoak aske uzteko exijitu dute."

    "EUSKAL PRESOAK
    Mikel Ibañez errefuxiatu eta preso ohia hil da

    Bere osasun egoera dela eta, kontrolpean zegoen aske 2008ko maiatzetik; osasun arazo larria izan arren, 2010ean hilabete batez preso izan zuten.

    Berria.info 2011-04-08 - 19:49:17

    Mikel Ibañez preso ohia gaixotasun larri baten ondorioz hil da. Atzo aurkitu zuten gorpua, Eibarren (Gipuzkoa) zuen etxean, eta bihar goizean agerraldia egingo dute Ibañezen senideek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin batera. Ibañez kontrolpean zegoen aske, bere osasun egoera dela eta. 2008. urtean egin zuen okerrera Ibañezen osasun egoerak. Espetxean zela ospitaleratu egin behar izan zuten, eta minbizia zuela jakin zuen orduan. Ebakuntza egin eta espetxera eraman zuten berriro. Diabetesa eta psoriasia ere izan zuen, eta tratamenturik ez zuela jaso salatu dute. Osasun egoera aintzat hartuta, 2008ko maiatzean jarri zuten kontrolpean aske. 2010eko uztailean bihotzekoak jota sartu zuten Donostiako ospitalean, baina abuztuan berriro atxilotu zuten, dagoeneko osatuta zegoela argudiatuta. Hilabete geroago utzi zuten berriro aske, kontrolpean. Urtarrilean, aske utzi zuten, baldintzapean. 1992an Uruguain atxilotu zituzten errefuxiatuetako bat izan zen Ibañez. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak espetxe erakundeei "utzikeria handiz" jokatu izana leporatu die ohar baten bidez. "Osasun asistentzia egokia" izateko eskubidea denbora luzez "ukatu" egin diotela deitoratu du AAMk, "bai espetxean, bai etxean preso izan duenean". Ondorioz, Ibañezen heriotzaren atzean "errepresioaren eta espetxe politika ankerraren itzala" dagoela salatu dute. Biharko agerraldian Ibañezen senideekin batera, haren medikuak, abokatuak, ezker abertzaleak, LABek eta Gazte Independentistak ere hartuko dute parte. Ibañezen osasun egoeraren bilakaeraren gaineko irakurketa egingo du sendagileak, eta gaixotasun larriak dituzten euskal presoen inguruko balorazioa egingo du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Igandean manifestazioa Elgoibarren Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera salatu eta horien berehalako kaleratzea aldarrikatzeko manifestazioa egingo du AAMk igande honetan Elgoibarren, heriotza zigorrik ez, gaixo dauden presoak kalera! lelopean. Manifestazioa 18:00etan aterako da Elgoibarko plazatik. Etxerat-ek atsekabea eta dolua azaldu nahi izan du Mikel Ibañez euskal preso politiko ohiaren heriotza dela eta. Horrekin batera, "berotasuna, gertutasuna eta prestasuna" agertu diete Ibañezen senide eta lagunei."


    Eskerrik asko zuzenketa honengatik, lagun anonimoa! Milesker, zinez eta benetan!

    Fermintxo



    ErantzunEzabatu