BERRIA
2013-04-27
Ernairen webgunea
ixteko agindu du
Auzitegi Nazi-analak
Xabier Lopez Peña euskal presoa zena «goraipatzegatik» hartu du erabakia Eloy Velasco epaileak
Jokin Sagarzazu
Ernai gazte antolakundearen webgunea behin behinean
ixteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, «kautelazko neurri»
gisa. Fiskaltzak hala eskatuta hartu du erabakia Eloy Velasco instrukzio
epaileak. Webgunean Xabier Lopez Peña zenaren argazki bat ageri zen
«Agur eta ohore» esaldiarekin. Horrekin «terrorismoa goratu» ote den
ikertzen ari da epailea. Webgunea «berehala blokeatzeko» agindu du. Ez
du beste neurririk agindu. Efe berri agentziak,baina, jakinarazi du
pertsona bat inputatu duela epaileak, webgunearen arduraduna delakoan,
eta maiatzaren 9rako deitu duela deklaratzera. Autoan, halere, ez da
horrelakorik ageri.
Espainiako Poliziak Nafarroan duen goi agintaritzak eta Lurraldeko Informazio Brigadak egindako ikerketa batean oinarrituta dago erabakia. Velascok haiei eskatu die, hain zuzen ere, webgunea berehala blokeatzeko eta blokeo hori mantentzeko. Epailearen arabera neurri hori hartu behar da «delituzko ekintzaren jarraipena saihesteko». Eta neurri hori indarrean mantendu behar da «delituzko goratzearen arduradunak ezagutzeko ikerketak jarraitu bitartean». Era berean, azaldu du erabakiaren berri eman behar zaiela webgunearen administratzaileari, enpresa erregistratzaileari eta zerbitzariari.
Martxoaren 29an hil zen Lopez Peña Parisko ospitale batean, eta Euskal presoaren hilotza Euskal Herriratu zutenean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak diligentziak ireki zituen, egin ziren ekitaldietan «terrorismo goratu» ote zen ikertzeko. Horren harira, Apirilaren 15ean, Iker Rodrigo Sortuko Bizkaiko koordinatzaileordea atxilotu zuen Guardia Zibila, Velascok aginduta, eta, egun bat geroago, galdeketa egin zion, Sondikako aireportuan Lopez Peñaren hilotzari eginiko harreran izan zelako. Ekitaldia antolatu izana leporatu zion epaileak Rodrigori. Deklaratu ostean, baldintzapean libre utzi zuen.
Era berean, Fiskaltzak EAEko fiskalburuari bidali zion Maribi Ugarteburu eta Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide eta SORTUko kideei buruzko ikerketaren zatia — ekitaldian parte hartu zuten biek—. Legebiltzarkideak direnez, EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalari dagokio haiei buruzko ikerketa egitea. Javier Kalparsoro fiskalburuak, baina, herenegun esan zuen momentuz ez diela deklarazioa hartuko.
ERNAIk, ohar baten bidez, salatu du konponbide prozesuaren «blokeo egoera» mantentzeko beste «ahalegin» bat dela erabakia. Azaldu du eskubideak «sistematikoki» urratzen jarraitzen dutela Espainiako Estatuko «aparatu guztiek», Ezker Abertzalea «kriminalizatu» eta bere posizioa «ahultzeko» asmoz. Hala ere, gazte antolakundeak berretsi du lan egiten jarraituko duela, konponbide prozesuak aurrera egin dezan. «Hori delako Euskal Herriko gazteriak nahi duena. Hori baita Euskal Herriko jendarteak exijitzen diguna», nabarmendu du.
Itxi, badaezpada
Autoan aipatzen den ustezko delitua argitu aurretik hartu du webgunea ixteko erabakia epaileak, badaezpadako edo «kautelazko neurri» gisa. Eta agindu du blokeatuta mantentzeko, ikerketa judiziala amaitu arte, gutxienez. Ustezko delituaren «larria» kontuan hartuta, horrelako neurri bat har dezakeela uste du epaileak, eta heldulekuak topatu ditu Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko 34/2002 legearen 11, 35 eta 38.2b artikuluetan. Epaileak, baina, ez du azaldu erabakiak bat egiten duen Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluarekin —adierazpen askatasuna—.
Ez da lehenengo aldia gazte mugimenduaren webgune bat Auzitegi Nazionalaren jo puntuan jartzen dutena. 2009ko uztailean hiru pertsona atxilotu zituzten Gaztesarea.org webgunearen aurkako operazio batean. Segi gazte erakundearekin lotu zuten komunikabidea. Hala ere, Fernando Andreu epaileak ez zuen webgunea ixteko agindu, eta, 2010eko urtarrilean, itxi zuten sortzaileek beraiek. 2011an, berriz, Apurtu.org itxi zuen Auzitegi Nazionalak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka Nafarroan eginiko operazio batean.

ERNAIrekin ELKARTASUNA!!!
ZUEKIN GARA, LAGUNOK!!!
DIFERENTZIA ETA EZBERDINTASUN
POLITIKOEN GAINETIK,
AURRERA LAGUNOK!!!
AGUR ETA OHORE,
GUDARI IRAULTZAILEA!!!
HEMEN GARA, EZ GARA EZKUTATZEN!
ZUEN MONARKIA
ESPAINOLISTA, INPERIALISTA,
NEOFRANKISTA, NAZIONALKATOLIKO, KAPITALISTA ETA USTELA
IRAULI ETA SUNTSITU NAHI DUGU!!!
ZUEN ERREPUBLIKA BURGES
FRANTXIMANT, ETNOZIDA,
KAPITALISTA-INPERIALISTA
ARRAZISTA ETA NUKLEARRA
IRAULI ETA SUNTSITU NAHI DUGU!!!
AGUR ETA OHORE,
XABIER,
EUSKAL HERRI LANGILEAREN
GUDARI IRAULTZAILEA!!!
EUSKAL HERRI LANGILEAK
XABIER DU MENDEKATUKO:
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA EGINEZ,
BURGESIAREN DIKTADURA SUNTSITUZ,
EUSKAL
ERREPUBLIKA
SOZIALISTA
ERAIKIZ!!!
XABIER, HIRE BORROKA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina