"Bestetik askapen borroka honetan ia egunero dugu eroritako borrokalariren baten urteurrena eta kasu gehien-gehienak ia oharkabean pasatazen dira... Martxoaren 27an adibidez 16 urte bete ziren Josu Zabalaren erailketatik eta nik behintzat inon ez dut ikusi ez omenaldi eta ez gertakariaren salaketa ekimenik ere... Mintegi, Casanova eta abarrek Buesa eta beste omentzen dituzten honetan argigarria, dugun sasi-normalizazioaz eta batzuen jokaeraz!"
EKI, blogeko partaidea.
"EKI, hire aipamenak bihotz zolaraino hunkitu naik, Josu Zabala eta biok elkarrekin ibili baikinen AEKn, Iruñezar euskaltegian, hain zuzen ere. Eta ondoren erakundean, Nafarroa taldean, baina garai ezberdinetan... Eta nik ere bere urteurrena ahantzi diat! Hanka sartze hau gaur bertan zuzenduko diat... Milesker Basajaunaren oroitzapen maitagarria nigan berpizteagatik, bertze arrazoin (eta sentimendu!) handi bat borroka honetan segitzeko!"
Fermintxo
JOSU ZABALA SALEGIren
ASASINATZEAREN 16. URTEURRENA
IZAN ZEN MARTXOAREN 27an...
Josu aspaldian ezagutu nuen, 1989 urte aldera, Nafarroako AEKn irakasle sartu zenean. Garai gogorrak ziren haiek, Gabriel Urralburu ustela Nafarroako lehendakaria baitzen, jaun eta jabe harroputz "sozialista", eta lapur profesionala. Ia-ia oraintxe bertan bezala...
Nafarroako AEK subentziorik gabe utzi zuen jauntxo feudal ebasle hark, Gobernu foralak kontrolatu nahi baitzuen gure barne funtzionamendua, batez ere gau-eskola eta euskaltegien artean ezarria geunuèn elkartasun ekonomikoaren sistema. Borroka urteak izan ziren AEKko militante guztiendako: ikasleak, irakasleak, laguntzaileak... Jo ta ke aritu ginen, gogoz eta gogor, inolaz ere amore eman gabe. Azkenean, Gabriel Urralburu polikero profesional ustel eta sozialdemokrata hura espetxerat igorri zuen Sistemak berak, beren lapurreten gehiegikeriek aztoraturik, eta AEK-k aurrera segitzen du, berriki 18. KORRIKA antolatu ondoren. Euskal Herria bizi da, eta Euskal Herriaren bihotza den Euskal Herri Langilea, bere lozorrotik esnaturik, gero eta mobilizatuago ari da fronte guztietan... Eta Euskal Herri Langilearen bihotza den Euskal Langileria? Hori ere hasia mugitzen, grena orokorretik greba orokorrera, ERE eta erregulazioen aurka, etxegabetzeen kontra... Urralburu joan zen, eta Miguel Sanz eta Barcina ere joanen dira...
Josu gogotsu, indartsu eta umoretsu sartu zen AEKn, eta betikotz utzi zidan oroitzapen hunkigarria. Horregatik lerro hauek argitaratzea erabaki dut, lagun, burkide eta adiskidearen omenez...
Basajaun Aberri Egun bezperan hil zuten, Xabier Lopez Peña ere Aberri Egun bezperan hil duten bezalaxe... Estatu-krimen terrorista eta lazgarriak, mezu makabro eta diabolikoak Euskal Herri Langilearendako...
Zer gehiago erranen nuke? "Iraultza batean, benetakoa denean... IRABAZI ALA HIL!!!" Josu, ez haut ahantzi, ezta ahantziko ere! Hire bidea ene bidea ere baduk! Irabazi arte, beti!
Josu Zabala Salegi, Basajaun ezizenaz ezaguna (Iruñea, Nafarroa, 1976 - Deba, Gipuzkoa, 1997ko martxoaren 27a) ETAko militantea izan zen. 1997ko martxoaren 27an hilik aurkitu zuten Itziarko Itsaspe auzoko larre batean, Aberri Egunaren bezperan, bihotzean tiro bat zuela.
Iruñean jaio eta Arrosadia auzoan bizi izan zen. Hala ere, Etxarri Aranatzen ere bizi izan zen eta lotura berezia izan zuen beti Sakanarekin. Bere familiak han zuen etxe bat, eta hara joaten zen bera ahal zuen guztietan. Etxarri Aranatzen koadrilla bat bazuen, eta oso inplikaturik ibili zen Sakanako herri ekimenetan, hala kulturan nola kirolean ere.
Hiriko ume baten haurtzaro normala bizi izan zuen. Geroago UBI ikasi, eta Euskaraz alfabetatu ondoren AEKko irakasle egin zen. Ikasle eta irakasleen artean ospe handia erdietsi zuen, Euskara ezin hobeki irakastez gain, euskal kultura eta nortasuna ederki transmititzen zuelakotz, maitasunez eta maisutasunez.
AEKko Mendigoizale Taldea sortu zuen. "Basajaun" ezizena jarri zioten naturarekin zuèn lotura estu eta sakonarengatik. Baita bere irudi eta itxuragatik ere, zinezko Basoko Jauna ematen baitzuen. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarte euskaltzaleko kide ere izan zen. Euskal kulturaren aldeko ekimen guztietan parte hartzen zuen, eta oraindik oroitzen dira Iruñeko Alde Zaharreko ihauterietan egin zuen ekarpena, Mari Trapu pertsonaiarekin. Sanferminetan KATU tabernan aritzen zen lanean, eta ezagunak ziren bere parrandak eta umore oneko ateraldiak. Iruñseme zen, iruñseme fierra, zinez eta benetan. Iruñeko Alde Zaharreko Iruñezar ikastetxeko arduraduna zen ihes egin behar izan zuenean.
Josu Zabalak Euskal Herria maite zuen ororen gainetik, Euskara Ta Askatasuna. Maitasun honen ondorioz, Euskal Herria askatzeko, ETAn sartu zen, Nafarroa taldean. Iruñean izan zèn erorketa bat zela-eta, dena utzi eta sasirat jo behar izan zuen. Sasitar bilakatu zen, Euskal Herria askatzeko.
Josu Zabalak Euskal Herria maite zuen ororen gainetik, Euskara Ta Askatasuna. Maitasun honen ondorioz, Euskal Herria askatzeko, ETAn sartu zen, Nafarroa taldean. Iruñean izan zèn erorketa bat zela-eta, dena utzi eta sasirat jo behar izan zuen. Sasitar bilakatu zen, Euskal Herria askatzeko.
Martxoaren 28an Ertzaintzak
Itziarko Itsaspe auzoan aurkitutako hilotz bat identifikatzeko laguntza
deialdia zabaldu zuen. Gorpua mendizale batzuek aurkitu zuten 27an.
Hilotzak bala zuloa zuen bularrean eta pistola bat zegoen bere ondoan.
Bi bertsio
Juan Maria Atutxak
emandako bertsio ofizialaren arabera bere burua beste egin zuela esan
zuen, baina bere familiarrek bertsio horretan kontraesan ugari
azpimarratu eta gerra zikinaren ekintza izan zela aldarrikatu dute behin eta berriro.
EAJ-PNVren zitalkeria burges eta basko-espainola oroitzeko, hona hemen Arzalluz-ek (orain jatorrarena egiten ibilki da, nonbait...) eta Atutxak orduan erran zutena: "Xabier Arzalluz, presidente del Partido Nacionalista Vasco, tildó de "irresponsabilidad" hablar de la muerte de Josu Zabala cuando la investigación no ha terminado. "No sabemos nada. El Egin dice una cosa y el Abc otras. Me parece absolutamente irresponsable", dijo, "que hablemos sin ninguna investigación seria". El consejero Atutxa se refirió al miedo que tienen algunos militantes de ETA a abandonar las filas de la organización terrorista, ante lo que optan por el suicidio. Recordó los recientes casos del preso José María Aranzamendi, que se ahorcó el 7 de febrero en la cárcel de Alcalá-Meco, y del dirigente de HB Eugenio Aranburu, Txo, que se ahorcó el 10 de febrero en un caserío de Mallabia (Vizcaya)."
EAJ-PNVren zitalkeria burges eta basko-espainola oroitzeko, hona hemen Arzalluz-ek (orain jatorrarena egiten ibilki da, nonbait...) eta Atutxak orduan erran zutena: "Xabier Arzalluz, presidente del Partido Nacionalista Vasco, tildó de "irresponsabilidad" hablar de la muerte de Josu Zabala cuando la investigación no ha terminado. "No sabemos nada. El Egin dice una cosa y el Abc otras. Me parece absolutamente irresponsable", dijo, "que hablemos sin ninguna investigación seria". El consejero Atutxa se refirió al miedo que tienen algunos militantes de ETA a abandonar las filas de la organización terrorista, ante lo que optan por el suicidio. Recordó los recientes casos del preso José María Aranzamendi, que se ahorcó el 7 de febrero en la cárcel de Alcalá-Meco, y del dirigente de HB Eugenio Aranburu, Txo, que se ahorcó el 10 de febrero en un caserío de Mallabia (Vizcaya)."
Argitu gabeko kontuak
Bertsio ofiziala kolokan jartzen dituen datu ugari aipatzen dituzte familiarrek:
1. - Hilik agertu zen tokiaren inguruko inork ez zuen tirorik entzun.
2. - Bere inguruan ez zeukan ezer eta kamiseta, frakak eta kirol-oinetakoak besterik ez soinean. Oinetan itsatsitako lurra ez zen Itsaspekoa.
3.- Ondoan agertutako pistolak ez zuen inongo hatz-aztarnik. Pistola h erdoilduta zegoen, eta Zabalak zuena berria zen. Bala ez zen bertan topatu.
4.- Hilotza kubito supino egoeran zegoen.
5.- Bertan ez zen odol arrastorik agertu, ez gorputz ehunik ez arropa zatirik. Zigarrokin batzuk zeuden, eta ez ziren poltsikoan zeukan paketearen markakoak.
6.- Ez zeuzkan lau egun aurretik Bilbon zeuzkan dokumentazioa, giltzak eta dirua.
7.- Lehen autopsiaren lehen 13 minutuak soilik grabatu ziren (une horretan zinta amaitu "bide" zen).
8.- Buruaren alboetan eta eskumuturretan zeuzkan gorriuneak ez ziren ikertu. Ez da jakin zergatik zituen marka horiek.
ETAren adierazpenak
Martxoaren 29an ETAren izenean hitz egin zuen pertsona batek adierazi
zuen Zabala martxoaren 23an (igandea) desagertu zela, eta poliziek
bahitu eta hil egin zutela. Egun horretan Korrika ospatzen zen Bilbon eta hitzordu bat zeukan La Tortilla tabernan. Hara zihoala ikusi zuten azken aldiz. Gero inguruan zebilen jendetzaren artean desagertu zen.
ETAk emandako adierazpenaren arabera, Basajaun militante indar
eta kementsua zen ikusi zutèn azken aldian, eta Bilbo zen bere jarduera
eremua. ETAk Ertzaintzaren erantzukizuna ere iradoki zuen: "Ordu
horietan berarekin egin dutena polizia indarrek bakarrik dakite, eta
beraien artean ziur asko Autxak eta bere zipaioek, datuak ezkutatzen
gehien ahalegindu direnak beraiek izan dira-eta."
Auzibidea
Ekainaren 7an Eibarko
epaitegiak eskatutako peritu txosten baten ondorioz jakin zen Zabalaren
ondoan aurkitutako pistolan ez zegoela ehunik ez odol arrastorik ere.
Horretara bertsio ofizialak esandakoaren kontra ETAko kideak ezin izan
zion bere buruari "kanoia ukituz" tirorik egin.
MARIA JESUS SALEGI,
JOSU ZABALAren AMA:
"Josu torturatuta hil zuten
eta salatu beharra dugu"
Nerea Uranga
Itziarren hilda agertu zen Josu Zabala nafarraren ama da
Maria Jesus Salegi azpeitiarra.
Azpeitiarra da Maria Jesus Salegi Kortatxo-koa. Ezkondu
zenetik
— orain 35 urte—, Iruñean bizi da. Semea, Josu Zabala Basajaun ETAkidea,
bihotzean tiroa zuela azaldu zen Itziarren, mendian, 1997ko martxoaren
27an. Maria Jesus Aste Santuan Estrasburgen izan da semearen kasua
salatzeko, senitartekoekin eta lagunekin batera. Handik bueltan egon da
Uztarria emakume azpeitiar honekin, Iruñean bertan.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du Josu Zabala zure semearen kasua onartu. Espainiako Justiziak eskaintzen dituen aukera guztiak agortu ondoren, Estrasburgera jo duzue.
Hasieran Eibarko Epaitegiari zegokion kasua, eta han artxibatu egin
ziguten. Gero, Gipuzkoako Entzutegi Probintzialera jo genuen, eta han
ere Josuk bere buruaz beste egin zuela ondorioztatu eta artxibatu egin
zuten kasua. Gero Auzitegi Konstituzionalak ez zigun kasua onartu, ez
zeukan kasua argitzeko eta aztertzeko asmorik. Orduan Estrasburgera
jotzea erabaki genuen, kasua salatzera. Batik bat, horrelako heriotzak
eta hilketak ez daitezen zigorrik gabe gelditu inon ere. Uste dugu
familia bakoitzak gure salaketa jarri egin behar dugula. Horrelako
zerbait gertatzen denean, familia bakoitzak bere ahalegina egin behar
duela, hori pentsatuta ari gara; batzuei ondo irudituko zaie eta beste
batzuei, berriz, ez.
Estrasburgora prentsaurrekoa eman eta kasua salatzera joan gara.
Hasieran salaketa bertako legebiltzarrean egiteko asmotan ginen, baina
han nolako salaketa zen ikusi zutenean, atzera bota zuten. Hala ere,
prentsaurrekoa eman genuen. Gero, bosgarren urteurrena zenez,
txalaparta-eta eman genituen hemendik, eta omenaldia egin genuen. Oso
ondo irten zuen denak. Orain zain gaude, ea Estrasburge-ko Giza
Eskubideen Epaitegiak kasua aztertzea onartzen duen.
Baina zuek ba al dituzue frogak Josu bere buruaz beste egin ez zuela adierazten dutenak?
Guk baditugu frogak, baina ez dizkigute onartzen. Gorputza lehen
unean baltsamatu egin zuten, senideon baimenik gabe, eta hor froga asko
galdu egiten dira, autopsia egiteko. Gero, oinetakoetan ez zuen gorputza
topatu zuten lekuko lurrik; pistolak ere kolpekaria jasota zeukan, eta
hau bakarrik ez da igotzen, tiroa botatzen denean jaitsita gelditzen
delako; giltzarik ez zeukan, ezta karterarik ere, ezer ez zeukan
soinean. Kontu hauek guztiak ez dituzte froga gisa onartzen. Ez zaie
interesatzen kasua aztertzea, eta, orduan, hainbat aitzakia jartzen
dituzte. Ezintasuna nagusi dugu, baina gure ahalegina egingo dugu, eta
zerbait lortzen badugu, ondo.
Estrasburgen kasua aztertzea onartuko balute, aurrera; baina ezezkoa balitz, ba al dago beste aukerarik?
Estrasburgekoak atzera botako balu, nik uste dut jada ez daukagula
ezer asko egiterik. Bestela, berriz, guretzako gehiegizko lana
litzateke, ez da broma izango; diru aldetik, abokatu kontuak eta gauza
asko daude hor. Lan handia da, estatu bati jartzen baitiozu salaketa.
Baina hor ginateke.
Eta erantzuna noizko?
Ez dakigu, sei hilabete dira kasua aztertzeko eskaera sartu genuela.
Uste genuen Gabonetarako erantzuna izango genuela. Eta une hauetan kasik
nahiago erabakitzen ez badute, Jose Maria Aznar Espainiako presidentea
baitago Estrasburgeko lehendakaritzan.
Eta bost urte nola pasatzen dira horrelako borroka batean murgilduta?
Jende askok kontua erdi ahaztuta edukiko du eta normala da. Baina
familiarentzat ez da denbora pasatzen. Ohitu egiten da samin horrekin
bizitzen; familiak ez du gainditzen pertsona hori hil egin dela,
oroitzapenean beti bizirik delako. Gure barruan bizirik dago. Gainera,
Josu zen bezalakoa izanda, zer heriotza eman zioten ikusita...
Torturatuta hil zutela garbi dugu. Gure lana da salaketa egitea, eta
horrek eramangarriago egiten du dena. Zailagoa litzateke etxean
geldituko bagina.
Artikulu hunkigarri eta bikaina bai!
ErantzunEzabatuAipatzen duzun bezala Josu eta Xabier Aberri Egunaren bezperatan erail zituzten.Askok gogoratzen dugu ordukoan berri lazgarriak Gazte Martxa bete-betean kolpatu zuela eta bertan behera gelditu zela,halako une batean militantzia guztia erantzunera bideratu behar delako.
Agur eta ohore guztiei eta Xabierren gorpuaren aberriratzeari adi egon beharko mobilizatzeko!
Aupa EKI!
ErantzunEzabatuBerriz ere gonbidapena egiten dizut, nahi baduzu, "Euskal Iraultza Sozialista" blogean parte hartzeko, modu antolatu eta kolektiboan. Kontua da blog hau ez izatea ene ekimen petsonala, baizik eta militante iraultzaileen talde baten ekimen kolektiboa. Ez ildo politiko zehatz bat zabaltzeko, baizik eta Euskal Iraultza Sozialista eta Euska Errepublika Sozialistaren alde borrokatzeko prest garen guztio bilgunea izateko, jakinda joera, korronte eta sentsibilitate oso plural, anizkun eta diferenteak direla gure artean. Helburua da, hain zuzen ere, denon arteko eztabaida sustatzea eta emeki-emeki 1952-2012 urteetan ENAMek egindakoaren bilan eta balantze orokorra egitea, hemendik aitzina Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzailea berreraikitzeko zutabe teoriko eta praktiko sendoen gainean.
Iduritzen zail lantegi horretan, EKI, ekarpen garrantzitsuak egiten ahal dituzula, egiten ari zarela. Zergatik ez elkartu, elkar ezagutu eta elkarrekin blog haun indarberritu?
Hitzordua heldu den ortziralean duzu, Berriozarko Udaletxeko Kulturgunean, arratsaldeko 7etan. Orduan eratuko da "Euskal Iraultza Sozialista" gogoeta taldea.
Izan ongi, eta sarri artio, agian!
Zure burkidea,
Fermintxo