Nahikari Otaegi:
"Aste honetan sartuko naiz kartzelan,
zazpi hilabeteko alabarekin"
Jon Torner Zabala
2013-04-22
Segiko kide izateagatik kondenatutako Nahikari Otaegi gazte 
donostiarrak bere burua entregatuko du aste honetan. 
Donibane Lohizunen 
bizi da eta zazpi hilabeteko haurrarekin batera sartuko da espetxean sei
 urteko zigorra betetzera. Pasa den ostiralean Donostian atxilotu 
zituzten gazteen talde berekoa da Otaegi. Euskal Irratiek elkarrizketa egin zioten Ertzaintzak bere lagunak atxilotu eta ordu batzuetara.
"Beste egoera batean egongo banintz, ni ere Donostiako Bulebarrean izango nintzateke pasa den ostiralean, baina bi seme-alabarekin... gauzak lasaitasun handiagoarekin hartu nahi nituen", azaldu du Otaegik. "Aste honetan sartuko naiz kartzelan, zazpi hilabeteko alabarekin. Oraindik ez dugu erabaki zehazki zein egunetan aurkeztuko naizen, baina aurki egingo dut. 2009an ni askatzeko gurasoek jarri zuten fidantza gal dezaket epe jakin batean aurkezten ez banaiz. Bien bitartean, frantziar polizia bila ez etortzea espero dut".
 Alabarekin aurkezteari buruz galdetuta, "oso gaizki" daramala dio 
Otaegik. Dena den, "apur bat egoista izanda", umearekin sartzea hobe 
dela uste du: "Espetxe barruan afektiboki mugaturik zaude, bisitak 
kristalaren atzealdetik egiten dira, bis a bisak hilean behin izan 
ditzakezu... zentzu horretan haurrarekin sartzea kristorena da. 
Bestetik, ordea... Familian lau gara eta semea aitarekin geratuko da, 
familia erdibituko da". Otaegiren alabak zazpi hilabete ditu, eta 3 urte
 bete arte egon ahal izango da amarekin.
"Harro sartuko naiz kartzelara"
 Aske Guneko esperientziari dagokionez, "historia honetatik atera den 
gauzarik politena" dela dio Otaegik: "Jendeari aukera eman zaio parte 
hartzeko eta erantzuna izugarria izan da, oilo-ipurdia jartzen zait 
gogoratzen dudan bakoitzean. Kontzertuak eman dituzte, hitzaldiak, 
etxera lagundu gaituzte...".
 Azken mobilizazioekin alderatuz zer aldatu den galdetzean, "jendearen 
inplikazioa" aipatu du Otaegik: "Kroketak ekarri dituen jendea, 
hitzaldiak eman dituena, Ertzaintzaren jipoia jasotzeko prest egon 
dena... sarri, auzipetua zu zeu edo zure inguruko norbait ez bada, zure 
inplikazioa manifestazioan parte hartzera muga liteke, baina 
oraingoan... Honek guztiak indarra ematen dizu. Harro sartuko naiz 
kartzelara".
 
 Aurore Martinen aldeko mobilizazioak ispilu izan dituen mugimendua 
horretan ez geratzea espero du gazte donostiarrak. "Gazte ugari dago 
gure egoera berean, eta ez dut uste horretan geratuko denik. Jendea oso 
inplikatuta dago, oso haserre. Haserre hori nola bideratu jakitea da 
giltza".
"Lan politikoa egiteagatik zigortu gaituzte"
 "Militantzia politikoa egiteagatik jarri digute seina urteko espetxe 
zigorra", salatu du gazte donostiarrak: "Abokatuek diote sinesgaitza 
dela, frogarik ez dagoela, defentsak esandakoa apenas aipatzen dela... 
baina hau da dagoena".
 Otaegi 2007an atxilotu zuten Segikoa izateagatik: "Lan politikoa 
egiteagatik 26 lagun atxilotu zituzten, eta haietako 18 auzipetu. Nik 
urte eta erdi eman nuen kartzelan. Gehienak fidantzapean atera ginen 
2009an".

Duela zazpi hilabete jaio zen Allur, Oroitz Salegi eta
 Lierni Armendariz euskal presoen semea. Hala ere, Salegik ez du 
oraindik semea ezagutzen, zazpi hilabetean haurra ikustea galarazi 
diotelako. Atzo, Donostiako Antigua auzoko elkarte ugarik agerraldia 
egin zuten, «oinarrizko eskubideen urraketa hori» salatzeko.
1992tik dago preso Salegi. Lierni Armendariz presoarekin ezkonduta dago. Bikotea elkarrekin zegoen Mansillako espetxean (Espainia), baina Armendariz erditzekotan zegoela, Aranjuezko espetxera (Espainia) eraman zuten, kartzela hori bereziki prestaturik baitago horretarako.
Antiguako auzokideek ez dute ulertzen zein den Salegi, Armendariz eta bien semea banaturik egoteko arrazoia, kontuan hartuta semea jaio arte bikotea elkarrekin egon dela kartzela berean inolako arazorik gabe.
 
Nahikari Otaegik iragarri du
asteon aurkeztuko duela bere burua espetxean
Zazpi hilabeteko haurrarekin sartuko da espetxean. Auzitegi Gorenak zigortutako Donostiako zortzi gazteetako bat da Otaegi.
Berria.info   2013-04-22 - 11:53:16
Euskal Irratietan egin diote elkarrizketa Otaegiri. 
Bertan iragarri du aste honetan aurkeztuko duela bere burua espetxean. Espainiako epaitegiek zigortutako Donostiako zortzi gazteetako bat da Otaegi, eta, nahiz eta Ertzaintzak iragan ostiralean Aitor Olaizola, Oier Lorente, Adur Fernandez, Egoi Alberdi, Ekaitz Ezkerra eta Mikel Arretxe atxilotu, libre da oraindik Otaegi.
Zazpi hilabeteko haurrarekin sartuko da espetxean, eta 3 urteko beste ume bat ere badu Otaegik. Atzo plazaratu zuten elkarrizketa, eta sare sozialetan oihartzun handia izan zuen haren egoerak.
Bestalde, Aske Guneari elkartasuna adierazteko elkarretaratze bat egin zuten atzo Madrilgo Vallecas auzoan. Bi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta libre utzi dituzte gaur.

BERRIA 2013-04-21
Oroitz Salegi presoak ez du oraindik
semea ikusi,
jaio eta zazpi hilabetera
1992tik dago preso Salegi. Lierni Armendariz presoarekin ezkonduta dago. Bikotea elkarrekin zegoen Mansillako espetxean (Espainia), baina Armendariz erditzekotan zegoela, Aranjuezko espetxera (Espainia) eraman zuten, kartzela hori bereziki prestaturik baitago horretarako.
Antiguako auzokideek ez dute ulertzen zein den Salegi, Armendariz eta bien semea banaturik egoteko arrazoia, kontuan hartuta semea jaio arte bikotea elkarrekin egon dela kartzela berean inolako arazorik gabe.

2013-04-22
Bigarren Ibarra presoaren senideek jasan dute sakabanaketak aurten eragindako hirugarren istripua.
Apirilaren
 20an, larunbatean, Bigarren Ibarra preso bilbotarraren alabak eta 
anaiak istripua izan zuten eguerdian. 
Gasteizen, Lopidanan beste auto 
bati pasatzen utzi behar zioten lekuan, auto bat kolpatu zuten. 
Ibarraren anaia ondo dago, bainan, alabak mina hartu zuen gerrikoarekin 
eta toraxeko traumatismoa du. Bisitara zihoazela izan zuten istripua. 
Bigarren Ibarra Monterroson (Lugon) dago preso. Azkenean, zorionez bere 
senideek Monterrosora iritsi eta bisita egin ahal izan zuten.
Honakoa
 sakabanaketak 2013. urtean eragin duen hirugarren istripua izan da, eta
 istripu hauek 7 senide eta lagunek jasan dituzte. 
Sakabanaketa martxan 
jarri zenetik 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan. 
Istripu eta heriotza hauek sakabanaketaren ondorio zuzenetako bat dira. 
Horregatik, bada garaia sakabanaketarekin amaitu eta euskal preso 
politikoak Euskal Herrira ekartzeko. Eta ez soilik euren eskubidea 
delako, baita gure eskubidea delako ere!
Ertzaintzak
ARGIAko kide bati emandako tratua
gaitzetsi du
Euskal Kazetarien Elkarteak
Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) agiria plazaratu du, pasa den ostiralean Donostiako Bulebarrean ertzainek Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari eraso egin izanaren inguruan.
 
 Apirilaren 19an, ostirala, Donostian izandako kontzentrazio batean, 
Ertzaintzako hainbat kidek Lander Arbelaitz Argiako kazetariaren kontra 
egin zuten honek bere burua kazetari moduan identifikatu arren. 
Argitalpenak helarazitako bideoan ikus daitekeenez, agenteek lurrera 
botatzen dute eta, nahiz eta kazetaria dela oihukatzen duen, kolpeka eta
 bultzadaka eramaten dute beste komunikabideetako kideak zeuden musika 
kiosko bateraino.
EKEk, lehen-lehenik, erasoak jasan dituen kideari bere elkartasuna erakutsi nahi dio; eta, bigarrenik, bere sumintzea eta kezka adierazi nahi du euskal poliziak izandako jokabideagatik, kazetariak bere akreditazioa erakusten baitu, eta begi-bistan dago, grabatzen ari den tramankuluarekin batera.
Prentsa profesionalentzako gune bat mugatzearen erabakiari dagokionez, EKEk gogoratzen du, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eta baita gizarteari orokorrean, honelako erabaki bat soilik justifikatuta dagoela kazetariek poliziaren lana ez eragozteko edota beraien burua arriskuan ez jartzeko. Baldintza hauek nekez ematen dira kontzentrazio baketsuetan.
Ez da lekuko deserosorik saihestu behar kamarak eta erreportariak poliziaren parte-hartze tokietatik urrunduz. Gizarte demokratiko batean, kazetariek askatasun osoz mugitzeko eskubidea izan behar dute herritartasunaren informazioren eskubidea bermatu ahal izateko.
 EKE Euskal Herriko erakunde profesionalik garrantzitsuena da eta 
Espainiako Kazietarien Elkarteen Federazioan (FAPE) barneratuta dago. 
Federazio honek kazetariak identifikatzen dituzten txalekoak ditu, hauen
 helburua, honelako ekintzak ekiditea delarik.
  
Zer erraten ahal dut nik? Bihotza urraturik dudala, lehen-lehenik. Eta bigarrenik, munduko ergelik itsuenak ere ikusten duela hemen ez dagoela ez bake prozesurik, ez ostiarik, aldebakartasunez eta urratsez urrats egiten ari den amore emate eta errendizio lotsagarri bat baizik.
Politikero profesional batzuk maisuki gidatu duten prozesu likidazionista ahalkegarria, Bergarako besarkada, Santoñako traizioa, biak batera... Oraingo Ezker Abertzaleko aparato profesionala aski kontent da, instituzio guztietan goxo-goxo, bainan Euskal Herri Langilea?
Aurreko greban pikete batean parte hartzeagatik lau urte t'erdiko espetxea eskatzen dute bortz langilerendako. Eta hor ez dago ETArik, ez borroka armaturik, ez kale borrokarik, ez kristorik... Hor dagoena da Burgesia espainolista eta neofrankistaren diktadura terrorista, bertzerik ez...
Barkatu! Batzuk oraindik aipatzen baitute "déficit democrático" omen dagoela...
Klase sozial zapaltzaile eta genozida baten diktadura odoltsu eta inperialista, hori da "Espainiako Erresuma" deitzen den hori. Euskal Herri Langilearen beso armatua zen ETA. Erakunde horrek borroka armatua behin betikotz utzi zuen duela laster bi urte. Egoera hobetu da? Norendako? Langileendako? Presoendako? Presoen senideendako? Hipotekak dituztenendako? Langabetuendako? Euskararendako? Borrokan ari diren gazteendako? Ikasleendako? Prekaritatean ari diren beharginendako? Paperik gabeko etorkinendako? ERE bat jasaten duten langileendako? Murrizketak pairatzen dituzten ikasle eta irakasleendako? Osasungintzako langileendako? Langabezia saria kobratzen ez duten langabetuendako? Miserian eta GOSEZ EUSKAL HERRIAN BERTAN diren haurrendako?
Oligarkia espainola eta frantsesa, bitartean, gutaz irri eta pixa ahorat...
Eta burgesia baskoak, bere zakurrak igortzen dizkigu, txintxo-txintxo, 1936an Bizkaiko Labe Garaiak nazientzat txukun-txukun gorde izan zituen bezala, ertzainen bidez...
Nihil novum sub sole...
Imanol Murua kazetari zorrotzak honi guztiari "pedagogia demokratikoa" erraten dio...
Nago euskal langile askok ez ote diren lezioa ederki ikasten ari... geroak erranen...
 
EKEk, lehen-lehenik, erasoak jasan dituen kideari bere elkartasuna erakutsi nahi dio; eta, bigarrenik, bere sumintzea eta kezka adierazi nahi du euskal poliziak izandako jokabideagatik, kazetariak bere akreditazioa erakusten baitu, eta begi-bistan dago, grabatzen ari den tramankuluarekin batera.
Prentsa profesionalentzako gune bat mugatzearen erabakiari dagokionez, EKEk gogoratzen du, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eta baita gizarteari orokorrean, honelako erabaki bat soilik justifikatuta dagoela kazetariek poliziaren lana ez eragozteko edota beraien burua arriskuan ez jartzeko. Baldintza hauek nekez ematen dira kontzentrazio baketsuetan.
Ez da lekuko deserosorik saihestu behar kamarak eta erreportariak poliziaren parte-hartze tokietatik urrunduz. Gizarte demokratiko batean, kazetariek askatasun osoz mugitzeko eskubidea izan behar dute herritartasunaren informazioren eskubidea bermatu ahal izateko.
Euskal Herrian, 2013ko apirilaren 22an.

Zer erraten ahal dut nik? Bihotza urraturik dudala, lehen-lehenik. Eta bigarrenik, munduko ergelik itsuenak ere ikusten duela hemen ez dagoela ez bake prozesurik, ez ostiarik, aldebakartasunez eta urratsez urrats egiten ari den amore emate eta errendizio lotsagarri bat baizik.
Politikero profesional batzuk maisuki gidatu duten prozesu likidazionista ahalkegarria, Bergarako besarkada, Santoñako traizioa, biak batera... Oraingo Ezker Abertzaleko aparato profesionala aski kontent da, instituzio guztietan goxo-goxo, bainan Euskal Herri Langilea?
Aurreko greban pikete batean parte hartzeagatik lau urte t'erdiko espetxea eskatzen dute bortz langilerendako. Eta hor ez dago ETArik, ez borroka armaturik, ez kale borrokarik, ez kristorik... Hor dagoena da Burgesia espainolista eta neofrankistaren diktadura terrorista, bertzerik ez...
Barkatu! Batzuk oraindik aipatzen baitute "déficit democrático" omen dagoela...
Klase sozial zapaltzaile eta genozida baten diktadura odoltsu eta inperialista, hori da "Espainiako Erresuma" deitzen den hori. Euskal Herri Langilearen beso armatua zen ETA. Erakunde horrek borroka armatua behin betikotz utzi zuen duela laster bi urte. Egoera hobetu da? Norendako? Langileendako? Presoendako? Presoen senideendako? Hipotekak dituztenendako? Langabetuendako? Euskararendako? Borrokan ari diren gazteendako? Ikasleendako? Prekaritatean ari diren beharginendako? Paperik gabeko etorkinendako? ERE bat jasaten duten langileendako? Murrizketak pairatzen dituzten ikasle eta irakasleendako? Osasungintzako langileendako? Langabezia saria kobratzen ez duten langabetuendako? Miserian eta GOSEZ EUSKAL HERRIAN BERTAN diren haurrendako?
Oligarkia espainola eta frantsesa, bitartean, gutaz irri eta pixa ahorat...
Eta burgesia baskoak, bere zakurrak igortzen dizkigu, txintxo-txintxo, 1936an Bizkaiko Labe Garaiak nazientzat txukun-txukun gorde izan zituen bezala, ertzainen bidez...
Nihil novum sub sole...
Imanol Murua kazetari zorrotzak honi guztiari "pedagogia demokratikoa" erraten dio...
Nago euskal langile askok ez ote diren lezioa ederki ikasten ari... geroak erranen...
AURRERA
 EUSKAL GAZTERIA IRAULTZAILEA!!!
PNV,
ZIPAIO BASKOAK,
BURGES ZAPALTZAILEAK, 
NEOFRANKISTEN MORROIAK,
EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAIAK!
BORROKA DA 
BIDE BAKARRA!!!
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA 
DA IRTENBIDE BAKARRA!!!
GORA
EUSKAL
ERREPUBLIKA 
SOZIALISTA!!!
JO TA KE IRABAZI ARTE!!!
EZ ETSI,
EUTSI,
AIZKORAK HARTU,
MENDITIK JAUTSI,
ETSAIAREN GAINERAT JAUZI,
JAUSI,
ETA
HAUTSI!!!
JO TA KE IRABAZI ARTE!!!
EZ ETSI,
EUTSI,
AIZKORAK HARTU,
MENDITIK JAUTSI,
ETSAIAREN GAINERAT JAUZI,
JAUSI,
ETA
HAUTSI!!!
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina