LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/04/09

DONOSTIAKO GAZTE AUZIPETUEN BORROKA




AZKEN ORDUKO ALBISTEA:
2013KO APIRILAREN 16AN

Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko Herri Harresia deitu dute


Gaur goizean gazteak atxilotzeko agindua jaso dute hauen abokatuek, Info7 irratiari adierazi diotenez. Irratian mezua zabaltzearekin batera, AskeGunera joateko deia luzatu diete herritarrei, euren babesa adierazi eta modu baketsuan erresistitentzia jartzera. Astearte goiza izan arren, denbora gutxian ehunka pertsona bertaratu dira.
Gazte zigortuek esker ona adierazi dute beste behin eta hemendik aurrera atxilotze aginduarekin euren etxeetara sar daitezkeela argudiatuta, AskeGunea 24 orduko planteamentu batera pasatzea erabaki dute. Zigortuetako sei ez direla hemendik aurrera bananduko adierazi dute, ez direla bakoitza bere etxera joango. Hortaz, herritarrei lo ere egitera joateko deia luzatu dute. Sirena hotsa ere prestatu dute ertzaintza joaten denean jartzeko.


"EUTSI ETA EZ ETSI!"


Kazeta.info 

Nahikari Otaegi SEGIko militante ohia: 

"Egoera zaila da bainan

  elkartasunak laguntzen gaitu"





Gaur Entzutegi Espainiarrak SEGIko zortzi gazte donostiarrak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du. Donostiako Aske Gunean dira orain gazteak eta edozein momentutan Ertzaintza joaten ahal da atxilotzera, asteazkenean Ekaitz Iberorekin pasa zen bezala.

Gazte zigortuek ez direla mugituko erran dute eta Donostiako Askegunera hurbiltzeko deia egin dute. 12:00etan elgarretaratzea izanen da eta ondoren adierazpenak eginen dituzte. Apirilaren 8an zortzi gazteek sei urterako gartzela zigorra jaso zuten SEGI gazte mugimenduaren parte izateagatik. SEGI talde terrorista gisara izendatua izan zen 2007an Estatu espainolean. Gazte horietako bat Nahikari Otaegi da. 

29 urteko gazteak bi haur ditu (hiru urte eta zazpi hilabetekoak), eta gartzelara joan beharko da lau urte eta erdirako, jadaneko urte eta erdi egin baititu gartzela prebentiboan. Otaegi gaur ez da Aske Gunera joan eta gartzelara haur txikiarekin aurkeztuko dela aitzinatu du.

"Talde terrorista batean parte hartu izana leporatzen digute. Batzuek Segiren parte izateagatik, 2007an Estatu espainolak talde terrorista izendatu baitzuen. Bertze batzuei Kale Borroka egitea egozten zaie" azaldu du Nahikari Otaegik.

18 gazte izan ziren inkulpatuak, bat Estatu frantsesean zen eta ez da besteekin epaitua izan. Beste 17ek lehen prozezua 2010ean izan zuten. "Nik neure lehen haurra izan berri bainuen prozezuaren lehen egunera soilik joan nintzen. Guk deklaratzeari uko egin diogu, torturak salatu zituztenak kenduta, horiek abokatuen galderei erantzun zieten" erran du Segiko kide ohiak. Bi inkulpatu aske utzi zituzten eta besteak sei urtetara kondenatuak izan dira.

Auzitegi Gorenera jo zuten ondoren, baina sententzia bera izan da. "Esaldi batzuk gehitu dituzte, baina orokorrean lehen sententziaren kopiatu-itsatsia izan da, akats ortografikoak barne" gehitu du.

Berriz helegitea aurkeztu zuten eta 15 pertsonetatik zazpi aske gelditu ziren, baina zortzi kondenatuak izan dira. Nahikari Otaegi akusatua izan da, horren arrazoiak horrela azaltzen ditu: "Atxilotu gintuztenean beste norbaitek gure auzoko arduradun gisara izendatu ninduen, eta gure etxean Kayolatik DVDa atxeman zute, SEGIren logoarekin. Bertzeendako "frogak" dira beraien etxeetan kamisetak, afitxak edo diskak atxeman dituztela da! Sententziak benetan ez du oinarririk. Guk ez dugu sententzia hori onartzen, bereziki Euskal Herriko egungo egoeran. Bertze behin erakusten du Estatuak ez direla mugitzen".

Gazteek berritz ere helegitea aurkeztuko dute Espainiako Epaitegi Konstituzionalean, baina horrek ez du aitzineko kondena gelditzen, eta bitartean gartzelaratuak izanen dira.

Elkartasuna
 
Kondenatuak izan diren gazteak ez direla gartzelara joanen erran dute, ez baitute epaia onartzen, hori dela eta Aske Gunea sortu da Donostian. Jendearen sostengua egunero bertan egiten diren ekintzetan sentitzen da.

"Gure egoera oso zaila da, baina elkartasunak anitz laguntzen gaitu. Donostiako erdigunean Aske Gunea antolatu dugu. Goiz guziz jende multzoak ateratzen dira kondenatu bat den auzo bakoitzetik Aske Guneraino eta itzulera era berean egiten da. Elgartaratzeak egiten dira egun guziz. Gizarteak benetako babes harresi bat egin du gure inguruan. Benetako desobedientzia zibil mugimendu bat da" nabarmendu du Otaegik.




BERRIA 2013-04-09






                                         Gazte auzipetuak:

 "Ez dugu onartzen epai hau.

 Kostako zaie gu eramatea"

 

Donostiako zortzi gazteren aurkako epaia salatzeko eman duten prentsaurrekoaren irudia. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

 

Auzitegi Gorenaren epaia ez dutela onartzen adierazi dute. Gainera, Aske Gunea aurkeztu dute, gazteei babesa emateko gune iraunkorra izango dena. Martxa batera deitu dute larunbaterako, zigortutako gazteei babesa azaldu eta epaia salatzeko. 17:00etan abiatuko da, Donostiako Bulebarretik. Auzitegi Gorenak atzo berretsi zuen Donostiako zortzi gazteri ezarritako seina urteko espetxe zigorra.








Jende asko batu da gaur eguerdian Donostiako Bulebarrean, Donostiako gazte auzipetuek bertan egin duten agerraldian. Gazteek eskubideen errespetuaz arduratzen den orori mobilizatzeko deia egin diete: "Denon ardura da". Gainera, konpromisoa eskatu diete herritarrei: "Herri harresia eraikitzeko konpromiso maila guztiak beharrezkoak izango dira".

Epaiaren ale bat apurtu dute agerraldian, hura ez dutela onartzen irudikatzeko: "Ez dugu onartzen epai hau. Kostako zaie gu eramatea".

Atzo arratsaldean jendetza elkartu zen, gazteei babesa adierazi eta epaiaren aurka protesta egiteko. Datorren larunbaterako, ordea, beste manifestazio bat antolatu dute: 17:00etan izango da, Donostian. Horrez gain, Bulebarrean jarri duten Aske Gunea aurkeztu dute, zigortuei babesa emateko gune iraunkorra izango dena.

Elkartasun gunean pasatuko dute eguna gazteek, egunero 09:00etatik 20:00etara. Elkartasuna eta babesa emango die jendeak. Handik etxera joateko bidean lagunduko dituzte. "Desobedientzia zibila, erresistentzia pasiboa... muga horien baitan gazteak babestu behar ditugu”.


Zazpi absolbitu eta zortzi espetxera

Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako hamabost gazte auzipetuetatik zortzi zigortu zituen: Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdiri ezarritako zigorra berretsi zuen atzo. Beste zazpiak, aldiz, absolbitu egin ditu: Ekaitz Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca eta Beñat Apalategi.


Donostiako gazte auziperatuak.
Gorenaren epaia. 

Aitor Olaizola. 
Espetxera zigortutako gaztea:








«Ez diegu erraza utziko; ikus dadila bakoitzaren jokaera» 

 

 

 Hodei Iruretagoiena BERRIAKO KAZETARIA

Atzo goizean jakin zuen Aitor Olaizolak sei urteko espetxe zigorra berretsi zietela berari eta beste zazpi laguni. Hala ere, indarra transmititzen zuen.

Zer moduz zaudete?

Gaur goizean jaso dugu epaiaren albistea, eta amorru horrekin gaude, berriz kartzelara joan beharko dugula jakinda.

Senide, guraso eta lagunen inguruan ere nabaria da tristezia eta amorrua. Amorrua ematen du injustizia hori berriz bizitzeak. Baina ez digute kenduko ez aurrera egiteko gogoa, ez alaitasuna, ez bizitzeko poza, ezta bizitzeko gogoa ere.

2007an izan zen zuen aurkako sarekada. Nola bizi izan dituzue azken urteak?

Sei urte dira sarekada izan zela, eta urte horietan sentimendu pila bat izan ditugu: atxilotu gintuztenekoak, lagunak inkomunikatu eta torturatu zituztenekoak, espetxera sartu gintuztenekoak... Gutako baten senideek istripua izan zuten, eta beste batzuek hainbat borrokaldi egin behar izan ditugu espetxean, gose grebak barne. Gero, kalera irten ginen, bermea ordainduta. Berriro poza, berriro epaiketa... Mila sentimendu dira, bizitza normal bat egiten uzten ez dizutenak. Beti zaude horrekin. Azkenean, gaur iritsi da azken epaia. Orain, elkarri animoak ematen eta geure burua prestatzen ari gara: nola etorriko diren, nola eramango gaituzten, eta nola egingo diogun aurre berriro espetxeari.

Espetxea, berriro. Zer esan nahi du horrek gazte batentzat?

Gutako gehienentzat bigarren aldia da, eta batzuentzat hirugarrena. Gazte-gaztetatik egon gara errepresioaren gurpil zoroan, eta gaztaroa guztiz baldintzatu digute. Ezin izan dugu aurrera begirako planik egin. Horrek sekulako amorrua ematen du, bizitza mozten dizu. Nola aurre egin? Tokatu zaigu hau bizitzea, eta aurrera egin behar dugu. Lagun batek esaten zidan bezala, apurtzen ez zaituzten egoerek indartu egiten zaituzte.

Politikoki, zer interpretazio egiten duzue?

Estatuak ez du aurrerapausorik ematen. Euskal Herria konponbiderako bidean jarri dugu, Euskal Herrian bertan.  

Normalizazioari begira sekulako aurrerapausoak ematen ari gara, baina estatua bere itxikerian dago, eta ez du errepresioa eten. 

Presioa eginez bakarrik mugituko dira. Guk mugitzen ez baditugu, ez dira mugituko.

Babes dinamika hasi zenuten. Zer pauso emango duzue orain?

Nahiko babes handia jaso genuen jendearen eta eragile politiko, sozial eta sindikalen eskutik. Orain, kartzelara sartu nahi gaituztela jakinda, aurrerapauso txiki bat eman eta babes hori elkartasun bihurtu behar dugu. Benetan erakutsi behar dugu ez dugula epaia onartzen. Eskubide zibil eta politikoen aldeko gunea jarriko dugu martxan, eta mundu guztia gonbidatzen dugu bertara babesa adieraztera. Eskubide zibil eta politikoen defentsa guztiok egin beharrekoa da. Beharrezkoa da ahalik eta jende gehienak batera lan egitea, ideologia ezberdina edukita ere. Horregatik da garrantzitsua jendea kalera ateratzea. Gero eta gehiago garela erakusten badugu, estatuari gero eta zailago jarriko diogu halako epaiak ematea. Eta baita Poliziari eta Poliziaren arduradunei ere atxilotze aginduak betetzea.

Bestalde, desobedientziari bide bat ireki nahi diogu. 

Jendea eramaten ari dira kartzelara, eta ematen du ez dela ezer gertatzen. Behingoz «nahikoa da» esateko garaia da. 

Ez dakigu nola aterako den, baina ahal dugun guztia jarriko dugu gure aldetik. Gure bila etorri nahi badute, etorri egin beharko dute gure bila. Ez diegu hain erraz utziko gu atxilotu eta espetxeratzen. Beste batzuek agindu eta bila etortzen badira, horrek ikusaraziko du zein den bakoitzaren jokabidea. Badakigu makineria osoa dutela gu eramateko, milaka polizia dituztela. Behintzat, ikus dadila beraiek daudela iraganean ainguratuta, eta Herri bat daukatela aurrean, ez diena utziko gazte gehiago kartzelara eramaten. Badakigu zaila dela, baina hori da gure nahia.

Zer esango zenioke gazteriari? Eta, oro har, gizarteari?

Mezu baikor batekin amaitu nahi dugu. Egia da gogorra dela hau guztia: espetxeratuko gaituzte, eta amorru handia ematen du. Baina jendeak ez dezala animoa galdu, aurrera jarraitu behar dugu. Duela astebete ikusi zen Urduñan milaka gazte prest daudela lanean eta borrokan jarraitzeko, Euskal Herriaren alde. Errepresioak sortutako egoerari aurre eginez, beste bide batzuk ireki dira, eta jende horrek guztiak erakutsi du lanean jarraitzeko prest dagoela. Eutsi horri, eta ez etsi.

Oro har, jendeari esango nioke denok jarri behar dugula zerbait hau gelditzeko. Denok ez badugu zerbait egiten, jarraituko dute jendea espetxeratzen eta gatazka ez da bukatuko."


DONOSTIAKO GAZTEEKIN
ELKARTASUNA :

 EUTSI ETA EZ ETSI!!!

DENOK 
JARRI BEHAR DUGU ZERBAIT 
HAU GELDITZEKO!!! 
 


Nahiz eta gazte hauek egiten dute irakurketa politikoarekin bat ere ados ez egon ("Estatuak ez du aurrerapausorik ematen. Euskal Herria konponbiderako bidean jarri dugu, Euskal Herrian bertan. Normalizazioari begira sekulako aurrerapausoak ematen ari gara, baina estatua bere itxikerian dago, eta ez du errepresioa eten"), ELKARTASUNA adierazi nahi diegu hemendik, eta dei egiten dizuegu ahalik eta gehien borrokatzeko denok haien alde, beren jarrera duina eta borrokalaria delakotz, diferentziak diferentzia. 

Bidea borroka da, eta gazte hauek planto eginez horixe erakusten digute. Gaur egun Euskal Herrian hil ala biziko kontua da erresistentzia zibil indartsua antolatzea, Estatuei aurre egiteko eta sistemaren kontraesan eta zapalkuntza terrorista guztiak agerian uzteko. Horren bidez kontzientzia iraultzailea (ber)piztuko dugu Euskal Herri Langilearen baitan, Euskal Iraultza Sozialistari bidea zabalduz.

Gazte hauen borroka babestu eta lagundu behar dugu, hortzez eta haginez. Biba zuek, langile gazteok! Jo ta ke irabazi arte!

 


AURREA EUSKAL GAZTEOK!!!!








ekaitz_iberoren_atxiloketa

BERRIA.info   2013-04-10 - 11:37:58

Ertzaintza

 Aske Gunean sartu da,

 eta Ibero atxilotu du

ekaitz_iberoren_atxiloketa

 

Ertzaintza Donostiako Aske Gunean sartu da, "bortizki", eta Ibero atxilotu dute. 12:00etan kontzentratzera deitu dute atxiloketa salatzeko.




BERRIAk jakin duenez, Ertzaintza Donostiako Bulebarrean zegoen Aske Gunean sartu da, eta Ekaitz Ibero atxilotu dute. Lekukoek esan dute "bortizki" sartu dela Ertzaintza. Twitterren azaldu dutenez, "hankaz gora" jarri dute Aske Gunea, eta txikitu egin dute.

Atzo altxatu zuten Gazte Gunea Bulebarrean, astelehenean zigortutako gazteei elkartasuna emateko. Torturapeko deklarazioetan oinarrituta, Gorenak kartzelaldia berretsi zien zortzi gazteri. Atzoko agerraldian gazteek esan zuten ez zutela onartzen epaia, eta hautsi egin zuten. 

Atxiloketa salatzeko, Eleak mugimenduak kontzentratzera deitu du eguerdirako.

ARGIA ALDIZKARIA
 
Donostiako gazte auzipetuen aldeko ‘Aske gunean’ sartu eta Ekaitz Ibero atxilotu du Ertzaintzak. Lurrean eserita zegoen jendea kolpatu dute ertzainek, lekukoek Info7 irratian adierazi dutenez.

Hainbat zauritu izan dira, eta Ertzaintzak kalte materialak eragin ditu 'Aske gunean'. Han bildutakoek, ordea, bertan jarraituko dutela adierazi dute. Beñat Apalategik, Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin duen gazteetako batek azaldu duenez, Ertzaintza oso gogor oldartu da Boulevardean bildutakoen kontra: "Ezin dugu baloraziorik egin datu ofizialik ez dugulako, baina zaurituak asko dira, poliziak zaurituak identifikatu ditu. Gurea indar eta elkartasun erakustaldia izan da, haiena biolentzia erakustaldia".

Info7-k Twitter bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak sorospen etxera eta hospitalera joan dira, antza, zaurituak identifikatzeko helburuarekin.

12.00etarako elkarretaratzea deitu dute Boulevardean. Bestalde, Leioan manifestazioa egingo da, 13:00etan Mikel Laboa plazatik.
Egunari 8:30ean ekin diote gaur gazteek. Hiru zutabetan banatuta, auzipetutako gazteak euren etxeetan jaso eta 'Aske gunera' abiatu dira herritarrak.


HAUXE DA
 BURGESIA NAZIONALISTA BASKOAREN EGINKIZUNA
 OLIGARKIA ESPAINOLISTAREN 
LAN ZIKINAK EGITEA!

PNV, BURGESIA BASKOAREN ALDERDIA,
EUSKAL HERRI LANGILEAREN ETSAIA!!!

ERTZANTZA, 
DIKTADURA BURGESAREN 
TXAKUR BASKOAK,
ESPAINIA NEOFRANKISTAREN ZIPAIOAK!!!  

EZ DAGO INOLAKO
BAKE PROZESURIK,
BERGARA ETA SANTOÑA BAIZIK!

JO TA KE IRABAZI ARTE!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!!!

BORROKA DA BIDE BAKARRA!!!

GORA EUSKAL GAZTERIA IRAULTZAILEA!!!   
 

"Azken aldian erreformistek eta traidoreek "beste eredu polizial bat" aldarrikatu dute. Baina ez da ergelkeria eta ameskeria erreakzionarioetan erori behar , ez zaizkie loreak jarri behar kateei: txakurrak txakurrak dira, ez dago "beste Gestapo eredu bat", "beste CRS eredu bat", "beste FBI eredu bat" edota "beste foruzaingo eredu bat". Pikutara errepresioari aurpegi atsegin bat jarri nahi diotenak! Edo indar errepresibo kapitalista-inperialistak edo proletalgoaren indar armatuak: hori irakatsi ziguten Marxek, Engelsek, Leninek, Rosa Luxemburgek, Stalinek, James Connollyk, Trotskyk, Maok, CHEk eta munduan izan diren iraultzaile guztiek"

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!!! 

Azken esaldi hauek IRAULTZA (Leninisme-Trotskisme) blogetik hartuak dira, eta nihaurrek moldatuak, ene pentsamoldera egokituak. Baina bada bertze jendek idatzi duena, eta hona hemen. Ni ez naiz ados bertan erraten guztiarekin, bainan argitaratzea erabaki dut, une hauetan lehentasuna Estatuen kontrako konfrontazio delakotz. Iraultzaile eta borrokalari guztien batasuna. Gerokoak gero!

Aspaldian oihukatzen genuen bezala:

HERRIAK BIZI BEHAR DU!!!
BATASUNA BORROKAN!!! 
IRAULTZA ALA HIL!!!
ASKATASUNA ALA HIL!!! 


 


DENOK GARA 

DONOSTIAKO GAZTE AUZIPERATUAK! 

DENOK GARA EKAITZ DE IBERO!

Ernai

Astelehenean Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazteren aurkako seina urteko epaia berretsi zuen. Erabakia salatu eta epaiari uko egiteko Eleak mugimenduaren baitan Aske gunea! martxan jarri da Boulevardean, atxilotze arriskuan dauden gazteak babestu asmoz. Baina gaur, (apirilak 10, asteazkena) gunea martxan jarri eta 24 ordu baino igaro ez direnean Ertzaintza gunera bertaratu da Ekaitz de Ibero gaztea atxilotzera. Bertan bildutakoek euren babesa helaraztean, Ertzaintzak bortizki kargatu du haien aurka, kolpeka zaurituak sortu eta Ekaitz atxilotuz. Aske gunea txikitu dute.

EAJren armadak bere indarkeriazko jarrera faxista erakutsi du beste behin ere. Auzipetuek adierazi dutenez, Eneko Goia Donostiako EAJko zinegotziarekin bildu eta planteamenduaren berri eman zioten, baina alferrik! EAJren hitzak eta ekintzak ez datoz bat! Espainiar Estatuaren mendekuzko justizia arrotzari men egin eta Herriko gazteak kolpatu; hori da bere estiloa!

Espainiar Estatuaren jarrera inmobilistaren aurrean, Urkullu jauna morrontza lanetan dabil. Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren konponbidearen baitan urratsak eman ordez, errepresioaren, bortizkeriaren eta sufrimenduaren aldeko hautua egin dute, bai Rajoyk, baina baita Urkulluk ere. Bakeaz mintzo dira, baina Boulevardean babesa adierazi asmoz bildutako gazteen aurka kolpeka sartzen dira. Ze bake klase da hori?! Azal dezala Rajoyk zertan oinarritzen den bere bakea. Azal dezala Urkulluk: hau al da zure Herriari opa diozun bakea? Bermatu asmo diozun bakea? Zu zara zakurren katea manejatzen duena!

Ekaitz de Ibero eta Auzitegi Faxistak zigortutako gazteak proiektu politiko jakin baten alde lan politikoa egiteagatik zigortuak izan dira. Euskal Herria maite eta haren alde antolatzeagatik. Egun milaka gaztek egiten dugun moduan, Euskal Estatu Sozialista eta Feminista eraikitzen aritzeagatik. Finean, gure indar eta determinazioari beldur diotelako. Guztiok baikara Donostiako auzipetuak, guztion Ekaitz eta guztiok espainiar zein frantziar estatuen amets gaiztoa. Euskal gazteri guztiaren aurkako erasoa da, erantzun dezagun guztiok beraz!


 Eusko Ekintza-k dio:
Atzo era oso bortitzean EAJ-PNVren Polizia Autonomikoak buruturiko Ekaitz Iberoren gaztearen atxiloketak agerian uzten du bere gordintasun guztiarekin Espainiar Estatuaren eta bere laguntzaileen erabakia ezkerreko independentismoa zapaltzen jarraitzeko.

Denbora asko igaro da jada ETA erakundeak borroka armatua behin betiko alboratzeko determinazio eta konpromisoa agertu zuenetik, eta denbora honetan errepresioa apaldu beharrean, ageria dagoenez areagotzen ari da.

Espetxeen politikak bi hildako eragin ditu hilabeteren buruan, atxiloketak ia astero ematen ari dira eta ezin ahaztu duela urte bete Ertzaintza berak gomazko pilotaz hildako Cabacas gaztea.

Kapitalismoaren Krisi basatiak piztutako Herri mugimenduaren adierazpen ezberdinak aldi berean ( etxez botatzearen aurkako manifestazioak, kontzentrazioak…) gero eta jazarpen polizial eta legal zorrotzagoak dute aurrean. 

Ez da aztia izan behar asmatzeko Estatuak eta EAJko gobernu autonomoak betiko errezeta erabiliko dutela hurrengo hilabete eta urtetan areagotuko diren protesta sozialen aurrean. Errepresioa, gero eta bortitzagoa protesta gero eta handiagoak baldin badira. 

EAJk erabaki du norekin lerrokatuko duen bere burua, hots, sistema hau bortizki babesteko prest dauden eragileekin.

Alderdien legeak bere horretan dirau, euskal independentismo osoa mehatxatzeko, baina baita ezkerreko edozein jarrera aktiboa ere.

Beste 9 gazte independentista bere ideiengatik 6 urte espetxeratuak izatea ezin daiteke aldebakartasunaren bidean beste “anekdota” errepresibo bat izan. 

Errealitatearen gordintasuna ezin daiteke denbora gehiago desmarraztu bakarrik alde bateko bultzada eta konpromisoa duen “Prozesu” baten izenean.

Eusko Ekintzaren ustetan, Ezker Abertzalearen erakunde ezberdinok garaia dugu aldebakartasuna beste norabideetan jorratzen hasteko. Atzo bezalako gertaerak kostu politikoa izan behar dutela bai agintzen dutenentzat zein laguntzen dutenentzat. Salbuespen legeak eta jarrerak mantentzen dutenentzat.


Ezin da onartu atxiloketaren aurka mintzatu diren talde politikoren eledun batzuek , biharamaunean gazte independentisten atxiloketaren arduradun politikoekin “normaltasunaz” aritzea. 


Estatuek inposatzen diguten normalizazio politiko eza eta errepresio gordina Euskal Herriko bizitza soziopolitikoan islatu behar dugu. Konfrontazio demokratiko gordinaren tenorea heldu da. Bide zibil eta baketsuak erabiliz, atzo Donostiako kaleetan erakutsi zen moduan, baina konfrontazioa bere hizki guztiak erabiliz.

Aldebakartasun aktiboa izan behar du. Desobedientzia eta intsumisio bideak, maila ezberdinetakoak baina masiboak, autonomoak eta parte hartzaileak. Eraginkorrak izango badira. Alferrik dugu “kanpoko” laguntzaren zain urte gehiago ematea. Indarra gure Herriaren baitan biltzen ez badugu, Europak gero eta gehiago “gatzaka politiko azken hondarrak” bezala ikusiko du hemen gertatzen den guztia.


Konfrontazioa erakundetan hasita eta kaleraino. Hedabideetan eta lantegietan. Ikastetxe eta eguneroko jarreretan. Herri honek nahiko heldutasun politiko eta soziala dauka jada konfrontazio baketsu eta demokratikoa azken bururaino eramateko.

Donostiako “Aske Guneko” bezalako ekimenak bidea zuzentzeko norabidea marka dezakete baldin eta Ezker Abertzalearen talde guztion eta herritarrak ezarri gaituzten erakundeak benetan inplikatzen bagara. Baina eraginkorrak izateko norabide aldaketaren bidea markatu behar dute.

Euskal Iraultza Sozialista blogetik, hauxe diogu:

JO TA KE IRABAZI ARTE!!!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!!!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA!!!

KAPITALISMOA SUNTSITU!!!
INPERIALISMOA BIRRINDU!!!  

 




 

1 iruzkin:

  1. SECOURS ROUGE SRI

    17 avril 2013
    Pays basque : Barrière humaine contre arrestations

    L’Audience nationale, la plus haute instance pénale espagnole, a décidé d’incarcérer les huit militants, accusés d’appartenir au mouvement de jeunes Segi, un mouvement interdit en Espagne à cause de ses liens présumés avec l’ETA, mais qui a annoncé sa dissolution en juin 2012. Ce mardi 16 avril, l’Audience nationale a ordonné leur arrestation. Les huit accusés ont été condamnés à six ans de prison.

    Depuis mardi, des centaines de personnes forment une barrière humaine au Boulevard, une des principales voies qui longe le vieux quartier de San Sebastian, pour accompagner les huit jeunes "jour et nuit" et empêcher leur arrestation. Le mouvement pour les droits civiques en Pays Basque Eleak y a installé depuis plusieurs jours un chapiteau, nommé AskeGunea (lieu libre). Des centaines de personnes y étaient toujours rassemblées ce mercredi matin.

    ErantzunEzabatu