
Euskal Herriko hainbat hirietan
Nazioarteko preso politikoen egunean, apirilaren 17an, Euskal 
Herritik, baina aldi berean, espainiar nahiz frantziar kartzeletan edo 
urrunean dauden errefuxiatu eta iheslariak bihotzean, munduan zehar 
dauden gainerako preso politiko eta haien senideekin oroitu nahi izan 
dugu.
Bere Herriagatik dena eman dutenek, erantzun bertsua jaso baitute Estatu edo Inperioen eskutik, izan kurduak, palestinarrak, kolonbiarrak,
 maputxeak, galiziarrak nahiz euskaldunak.  
Errepresioaren estrategia 
zoritxarrez, borroka bezain zaharra baita. Herri borrokalariek ondorioz 
antzeko patua izan dute, emandako pausuen araberakoa baita, tamalez  
eta gehiegitan Boterearen eta Estatuen erantzuna.
Honela beraz, euskaldunok ezagutu ditugun presoekiko errepresio 
adierazpide eta legedi desberdinak, munduko beste hainbat herri edo 
kolektibok jasan du. Sakabanaketa politika esaterako, hainbat preso 
politikoren aurkako estrategia da. Honen adibide da saharar edo preso 
palestinarrek sakabanaketaren zigor gehigarria pairatzea gaur egun. 
Eta 
inperio beraren mende, ezin ahaztu Galizako preso politikoak ere. Hauek, 
ere, zoritxarrez euskal presoen modura, sakabanaketa politika hiltzaile 
eta zitalaren ondorioak jasan beharrean dira.
Palestinarren kasuan gainera, presondegi ia denak Palestina kolonizatuan -sionisten hizkeran, Israelen- daudenez 
gero, senitartekoek ezin dute bisitarik gauzatu, debekatua dutelako 
askok eta askok Palestina okupatuko mugak gainditzea. Lege antiterrorista bera, 
oraindik Txileko estatuak Pinochet-en garaitik hona mantendu duen legea 
han zuzen, maputxeen aurka erabilia da. 6 mila preso kurduek berriz, 
Turkiako 3713 legearen arabera terrorismoaren aitzakian tortura 
sistematikoki aplikatzen zaie. Kalabozo eta kartzeletako tratu txarren 
ondorioz bestetik, 204 preso palestinar hil dira 1967tik hona.
Aurtengoan, haiek denak gogoan izanik ere, duela bi urte kolonbiar 
presoen kolektiboa, eta iaz maputxeak bereziki gogoan izanik, oraingoan,
 saharar preso politikoak gogoan hartu nahi izan ditugu. Gainera, duela 
gutxi izan zuten Gdeim Izik eko epaiketa eta lurralde okupatuetako 
erresistentzia isilarazi asmoz, kondena  gogor eta bidegabeak jasan 
dituzte. Martxoan zehar Euskal Herriarekiko eginiko VII. elkartasun 
astean aipatu bezala, ez dugulako izaterik aske haiek gabe, jo eta ke 
preso politiko guztiak kalean izan arte!
Munduko preso politikoak kalera!
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!!! 
Hamaika herri borroka bakarra!
Saharako
 lurralde okupatuetako biztanleek etengabe giza eskubideen urraketa, 
eskubide sozial eta  politikoen ukazio sistematikoa jasan beharrean 
dira. 
Nazioarteko erakundeek, AEB, EB eta batez ere Frantziar 
nahiz Espainiar estatuaren konplizitatearekin, behin betirako gatazkari 
irtenbide justu bat eman beharrean, deskolonizazio prozesua behingoz 
gauzatu eta referendum baten bidez sahararrek euren etorkizuna 
erabakitzeko eskubidea ahalbidetu beharrean, Herri zapaldu eta zatitu 
honi, zauriak areagotu eta lehengoak sakondu baino ez diete egiten.
Hala nola, arma salmenta etengabeak gauzatuz gobernu alauitarekin, arrantza kontratua eta bestelako harreman ekonomikoak bideratuz, tartean lurralde okupatuetako baliabideak izanik ere.
 Mendebaldeko Saharan, 
azken 37 urteetan,  28.000 lagun  inguru izan dira atxilotu dituztenak, 
tartean adin gabe asko, torturatu eta inkomunikazio alditik pasa direnak
 berriz gehiengo bat dira. 
Oraindik 500 lagunetik gora kartzela 
sekretuetan daude, euren senitartekoek ez dakitela zein izan daiteken 
euren egoera, non dauden, bizirik  ote dauden....

Azken urteetan baina, batez ere lurralde okupatuetako gazteen adoreak bultzaturik mobilizazio eta eskubide sozial eta politikoen alde kalera atera eta antolatzen hasi dira. Euren eskubideen alde inork gutxik egiten duela ikusita, borrokatu beste biderik ez zuten ikusten.Modu honetan hasi zituzten 2005eko intifada baketsuak, 2010eko Gdeim Izik eko duintasunaren kanpalekua …
Izan ere,   kartzela handi batean bizitzera 
kondenatu dituzte lurralde okupatuetako sahararrak: okupazio militarra, 
 kolonoen etorrera masiboa, kutur zapalketa, baliabide naturalen 
lapurreta... Bigarren mailako herritarrak dira sahararrak, arrotzak 
euren herrian. Duintasunaren aldeko borrokak berriz, estatuaren aldetik 
betiko errezeta jasotzen ari da,  ondorioz errepresioak ez du etenik 
izan, eta hamarnaka lagun erailak izan dira azken hamarkadan, ehunka 
lagun atxilotuak, torturatuak, desagertuak. 
Egun 70 preso politiko 
inguru daude Marokoko kartzeletan eta Aioungo kartzela beltzean.
Saharar
 preso gehienak euren etxeetatik urrun daude kartzeletan sakabanaturik, 
Auingo Kartzela Beltza  baino ez dago mendebaldeko Saharan. 
Eta bertako 
presoen egoerak beldurtzeko modukoa da. 2005. urtera arte kartzela honen
 berriak atxilo egondakoen testigantza bidez baino ezin ziren jaso, 
baina Hmad Hamad- ek bertako argazkiak ateratzea lortu zuen, mundu osora
 zabalduz kartzela honen ikaragarritasuna. 200 lagunentzat egokituriko 
kartzelan ia 800 preso dauzkate bertan, elkarren gainean pilaturik, 
komunetan lo egin beharrean... Garbitasun eta higiene faltaz gain, 
ohikoak dira euren aurkako tratu txar eta bortxaketak.
Kartzela beltza, 
espainiarrek eraiki zuten garai kolonialean eta egun, sahararren aukako 
atxiloketak burutzeko funtzio estrategikoa du.  
7 ziega ditu bere baitan,  
eta euretako ziegarik handiena 35 m2. Garbitasun zerbitzurik ez du 
kartzelak, beraz, usteldu arte irauten dute botatako jaki edo materiak, 
usain higuingarria sorraraziz. Adin gabeentzat ziega berezitu bat jarri 
duten arren, 3-4 m2 tan 100 preso gaztetatik gora daude, gainera, 
gainerako ziegetatik heldutakoen aldetik, bortxaketa eta droga eskaintza
 etengabeak jasotzen dituzte.
Kartzela Beltzeko egoera adierazgarrienetarikoa  bada ere,  tortura 
eta tratu txarrak sistematikoki baliatzen ditu marokoar gobernuak. 
 Honela,  atxilotuak diren saharauien gehiengoak mota guztietako torturak
 salatzen dituzte, pertsonaren duintasunaren kontrako praktikak, 
bortxaketak...
Espetxe saileko zaindariek, Aiuneko galdeketa guneetako 
polizia buruek eta Marokoar birgizarteratze politika arduradunek 
erantzukizun zuzena dute arlo honetan.
Torturak praktika zehatz eta 
komunak ditu. Uneoroko irainak, loa, edaria, edota elikagaia galaraztea 
esaterako. Estalperik gabe, isolamendu ziegetan edota jarrera 
behartuetan  egun luzez mantentzea ohikoa izaten da.  Uneoro begiak 
trapuz estalita izaten dituzte, eskuburdinez lotuak eta kasu askotan 
biluzik egoten dira atxilotuak.
Konortea galdu arte kolpatuak izaten 
dira kate edota altzairuzko kableekin. Ur
 hotza, beroa, lixiba edota pixa jaurtitzen zaie. Erre egiten dituzte 
zigarroekin, itolarria eragin konortea galdu arte, deskarga elektrikoak 
aplikatzen zaizkie gorputzean zehar eta ilea edota atzazalak erauzten 
zaizkie. 
Badira jaso diren  testigantzetan errepikatzen diren bi 
praktika. Bata “hegazkina” delakoa, presoa bizkarretik lotzen dute beso 
zabalik eta sabaitik zintzilik mantentzen dute. Bestea, “oilasko errea” 
deritzotena, makil batetik zintzilik mantentzen dituzte esku eta 
zangoetatik lotuak.  
Nazio Batuetako Torturaren aurkako elkarteak, behin
 baino gehiagotan eskatu dio marokoar gobernuari tortura eta saharar 
herritarren aurkako giza eskubideen bortxaketarekin amai dezala.
Dispertsioa bestetik,  euskal presoekin egiten duten gisan helburu 
bikoitzeko estrategia da marokoar agintarientzat. Batetik, sahararrak 
ahalik eta sakabanatuen eta urrunen jartzearen asmo politikoa legoke, 
honen bitartez, presoen aldarria isilarazi eta  elkarrengandik banaturik
 egotearen kostua eraginez. Bestetik, senitartekoak eta gertukoei 
ezarritako zigorra legoke … 
Egun, 70 preso inguru daude 6 kartzelatan 
sakabanaturik. 
Ohikoak dira senideei emaniko tratu txarak ere, 
umilazioa, biluzteak, mehatxuak, eta kasu zenbaitetan bortxaketa eta 
golpeak ere jasan beharrean izan dira euren seme- alaba edo gertukoren 
bat bisitatzera joaterakoan. 
 Sakabanaketak bestetik, helburu ekonomikoa
 ere badu beragan, baliabide urriko senideek egin beharreko ahaleginak 
izugarri biderkatzen baitira.
 
  
 






 
surge el frente polisario
ErantzunEzabatuEl Frente Popular para la Liberación de Saguia El Hamra y Río del Oro (POLISARIO) es algo más que un partido político, un ejército de liberación o un movimiento independentista. Algo más que los cimientos del gobierno de la República Arabe Saharaui Democrática, hoy ocupada en un 75% por Marruecos. Es el representante legítimo de la sociedad saharaui, el pueblo mismo, su propia historia moderna.
Los acontecimientos de Zemla del 17 de junio de 1970, liderados por Bassiri, marcan la génesis del moderno nacionalismo saharaui, un movimiento que se configura frente a la intransigencia de la entonces potencia colonizadora, España. Madrid reprime a sangre y fuego la primera manifestación masiva que reclama la autodeterminación del Sahara Occidental, un hecho que no sólo frena sino que impulsa y extiende la lucha de liberación por todo el territorio, introduciendo el componente de resistencia armada.
La creación del Frente Polisario, el 10 de mayo de 1973, a iniciativa del extraordinario líder saharaui El Uali Mustafa Sayed, supone la cristalización de un nacionalismo maduro, que deberá enfrentarse, con escasísimos medios, al ejército español pmero y, tras el abandono de la colonia del país europeo, a los ejércitos mauritano y marroquí. A pesar de las dificultades de los primeros tiempos, el crecimiento del Polisario es meteórico y las acciones de su brazo armado, Ejército de Liberación Popular Saharui (ELPS) no hacen sino aumentar su prestigio entre la población saharaui.
El 12 de mayo El Frente Polisario proclama la constitución de la República Árabe Saharaui Democrática el 27 de febrero de 1976, el mismo día en que el último soldado español abandona el Sahara Occidental. Tras la salida de España y la entrada de Mauritania y Marruecos, el Polisario se ve obligado a proteger a las miles de personas que huyen de los nuevos ejércitos ocupantes y a organizar su asentamiento en la hammada de Tinduf. En esta hégira, la aviación alauita llegó a bombardear con napalm y fósforo varios campamentos de refugiados, provocando la muerte de centenares de civiles.de 1975, una Comisión de la ONU viaja al territorio saharaui con el objeto de analizar el conflicto territorial, haciendo público a su regreso que “el Polisario es la única fuerza política dominante en el territorio y que la inmensa mayoría del pueblo desea la independencia”.
Mauritania, tras constatar terribles pérdidas materiales y humanas, incapaz de derrotar a un ejército popular cada vez más preparado y con más medios, firma la paz con el Polisario en 1979, un hecho que es aprovechado por Marruecos para ocupar automáticamente el territorio dejado por los mauritanos.
El Polisario, a la par que trata de poner en marcha su modelo de sociedad en los campamentos de refugiados de Tinduf, dirige la guerra contra Marruecos hasta el alto el fuego de 1991 y, a partir de entonces, las negociaciones para la puesta en práctica de los planes de paz de Naciones Unidas y la descolonización total del territorio.
Desde su constitución el Frente Polisario ha celebrado doce congresos y ha tenido dos secretarios generales:
Luali Mustafa Sayed: desde el 10 de mayo de 1973 hasta 9 de junio de 1976
Mohamed Abdelaziz: desde el 30 de agosto de 1976 hasta la fecha
El Congreso Popular es la máxima instancia política del Frente. En su seno se confecciona el programa de acción nacional y se toman las decisiones más importantes de la vida del pueblo saharaui.
o