LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/14

EUSKAL LANGILERIAREN BORROKA AURRERA!




Gure eskuetara iritsi da esku-orri bat, Gasteizko sarraski faxistaren urteurrena dela-eta, Euskal Herriko kale eta karriketan langile iraultzaile batzuk idatzia eta zabaldua. Talde zein sare ugari eta aunitz ari dira sortzen Euskal Iraultza Sozialistaren bidean, eta pozgarria da blog honetara burkide hauen gogoeta ekartzea. Beren pentsamenduarekin bat gatoz erabat. Ekimen hauek guztiek bat eginen dutelakoan gaude, eta hori da hain zuzen gure esperantza eta Euskal Langileriaren itxaropena. Larunbatean, Ondarruko Gaztetxean, bistan da, honetaz guztiaz mintzatuko gara luze eta zabal. Biba zuek, burkideok!




MARTXOAK 3: 
ATZO ETA GAUR BIDE BAKARRA:



EUSKAL LANGILERIAREN ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA IRAULTZAILEA
 



Martxoaren 3a gorriz seinalatutako data da Euskal Herri Langilearen egutegian. 1976an, Gasteizko Langileriaren greba eta borroka zapuzteko asmoz, Burgesiak bere mertzenario armatuak bidali zituen klase gatazka argi bat zena odoletan itotzera. Eta horrela suertatu zen. Asanblada burutzen ari ziren langileen aurka basakeriaz oldartu eta gero, bost langile erail zituzten Gasteizen bertan. Langileriaren aurkako erasoaren kontrako protesta ekimenetan berriz, beste hiru langile zendu ziren burgesiaren mertzenarioen eraginez, Basaurin, Herrialde Katalanetako Tarragonan eta Italiako Erroman.



 Hamarkada batzuk igaro diren arren euskal langileon egoerak ez du batere hobera egin. Franco hil ezkeroko "erreformarekin", hau da, Monarkia Borboitarraren II Berrezarkuntzarekin, dena “ondo lotuta” zeukatela argi utzi zigun Espainiar Oligarkiak bere Estatuaren aparatuen laguntzarekin langileon esplotazioa eta nazio zapalduon egoera bere horretan mantentzeko helburuarekin inposatutako Konstituzioaren bidez. Eta zeozer aldatu zuten, bai, baina denak berdin irauteko helburuarekin.


Ordudanik, Burgesiak eta euren Estatuaren mesedetan Langileriaren borroka desitxuratzen eta itzaltzen saiatu diren sozialdemokratek aldarrikatutako “Ongizate Estatu Demokratikoaren” gezurraren gainbeherak argi uzten digu euskal langileoi zer den horretaz guztiaz geratu zaiguna: langabezia, kaleratze librea, lan esplotazioa, esku lanaren merketzea, bereziki gazteriaren eta emakumeen lan baldintzen esklabutzea... laburbilduz, erreximen faxista baten tankerako terrorismo pratronala, legedia inkisitorialak, errepresio basatia eta Herri zein Langile Klaseak zapalduta mantentzeko hauteskunde ustel eta “hitzarmen sozial”aren iruzur etengabea.


Mundu mailan Kapitalismoak inoiz pairatutako krisialdi sakon eta beltzenaren testuinguruan langileon oroimenera ekartzen dugun 2013 honetako Martxoaren 3a, Euskal Langileriari klase antolakuntza independenterako eta borroka iraultzailerako deia egiteko aprobetxatu nahi dugu.
 


Gasteizen erori eta zauritutako euskal langileek, mundu osoko langile mugimenduak izerdiz eta odolez idatzitako historiaren kapitulu bat idatzi zuten Euskal Herrian eta harrotasun osoz diogu eurek hartutako bidea, klase ANTOLAKUNTZA eta BORROKA iraultzailearena, euskal langileoi gure askapen sozial eta nazionalerako geratzen zaigun bide baliagarri bakarra dela. 
Kapitalisten jokoaren arauak onartu eta euren aurrean makurtzen diren burgesia eta sozialdemokraten alderdi eta sindikatuek langileen aurrean duten sinesgarritasun apurrarekin behingoz amaitu, terrorismo patronalari erantzun kolektiboa emateko langile asanbladak osatu eta pairatzen dugun ofentsiba kapitalistaren aurrean borroka molde erradikalak erabiltzea da, beste gauza batzuen artean, uneak langile klaseari ezartzen dizkion betebehar historikoak.



Burgesiaren zapalkuntza faxistaren aurka 
eta

sozialdemokraten saldukeria erreformistaren aurrean:



EUSKAL HERRI LANGILEAREN


FORMAKUNTZA,

ANTOLAKUNTZA ETA 

BORROKA IRAULTZAILEAREN ALDE!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina