LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/06/02

ETXEBARRIETAREN PISTOLA Pako Aristi

 Berria.info

2013-06-02





ETXEBARRIETAREN PISTOLA 

Pako Aristi
Idazlea


Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua aukeratzeko bezperetan ideia harrigarri baten berri irakurri nion Santi Eraso arduradunari El Diario Vasco-n. «Bakearen besarkada» deitzen zen harako asmakizun hura. Zertan zetzan? Hona laburpena: «Omenaldi bat izango da, batetik ETAk hil zuen lehen guardia zibilari, Jose Pardines Arcayri, eta bestetik Guardia Zibilak hil zuen lehenengo ETAkideari, Txabi Etxebarrieta Ortizi. Giza-kate bat egingo dugu haiek eroritako bi lekuen artean dauden 26 kilometrotan, Adunatik (Villabona) Benta Haundira (Tolosa)». Ondoren zioen berak Kilometroak eta gisako jai baten antzera irudikatzen zuela, orkestra, txotxongilo eta gisako festagiroko osagarriekin, «biolentziaren zamatik azkenean aske gaudela ospatzeko».

Ez dut ukatuko albisteak lur jota utzi ninduela; garai hartan Errepublika Baltikoen historia aztertzen ari nintzen, eta han egin zuten giza-katea, historiarako «Iraultza abestua» bezala bataiatua izan dena. 1989ko abuztuaren 23an, Vilniusetik Tallinnera dauden 600 kilometro lotu zituzten bi milioi pertsonek elkarri eskutik helduta. Lituania, Estonia eta Letoniako biztanleak ziren denak, independentzia eskatuz, euren herrialdeen «des-rusifikazioa», Sobiet Batasunarekin harremanak eteteko exijituz. Gu gauza ote ginen konkistatu eta Herri gisa birrindu nahi izan gaituen estatuko indar armatuei omenaldia egiteko?





«Iraultza abestua» eta Santi Erasok proposatzen zituen txarangak gogoan, Ngugi Wa Thiong idazle afrikarrak Erlea aldizkarian esandakoa gogoratu zitzaidan: «Menperatzeko sistema baten azkeneko garaipena da menperatua sistema horren onurak kantatzen hastea». Edo okerragoa dena, gehituko nuke: menperatuak sistema horren onurak kantatuko dituzten agintariak aukeratzea bere ordezkari gisan.

Baina aldaketak egon ziren gure mapa politikoan, «aro berri» bat, esan zuten, agintari berriak erakundeetan, tartean Donostia 16 kudeatzea egokitzen zaien batzuetan. Denbora igaro zen eta ahaztua neukan aspaldi eldarnio hark sortu zidan gorputzaldi txarra… pasa den apirilaren 29an berriro aktibatu zaidan arte. Hara non albistea berriro aurkitu dudan, inoiz joaten ez diren amesgaizto horien gisan, egunkari berean, asmo berbera mantenduz. Zur eta lur geratu naiz: ez al ziren bada independentista desobedientziazale eta Herri gisan erantzun gogokoak erakundeotan agintea lortu zutenak? Informazioaren egiatasuna zalantzan jarririk ere, susmorik txarrenaren kezka barru-barruraino sartu zait.


 

1968ko ekainaren 7an, Villabonako kontrol batean hil zuen Etxebarrietak Pardines Guardia zibila. Handik ordu gutxira, Benta Haundin hil zuen Guardia Zibilak Etxebarrieta. Julen Madariagak De las armas a la palabra liburuan kontatzen duenez, Etxebarrietak Jose Pardines hiltzeko erabili zuen arma gerra zibileko pistola zahar bat zen, 7.65 kalibreko Astra bat. 30 urtez tirorik egin gabe egon zen, lozorroan, esnatu zuten arte.

Gure interes nazionalaren ikuspuntutik ezin ditugu bi biolentzia horiek parekatu inoiz; bata estatu arrotz baten okupazioa bermatzera datorrelako, eta bestea Askatasuna nahi duen Herri batek okupazio horri aurre egitera zetorrelako.


    

Harira dator Koldo Martinez Garatek bere Paradigma nafarra liburu bikainean kontatzen duena: «Juan de Ovandok, 1573an Indietako ordenantza berri batzuen edukiaz ari delarik, esplizituki esaten du ez direla konkistak baztertu behar, baizik eta 'konkista' hitza, eta horren ordez 'baketze' hitza erabili». Zer ikusirik ba ote du honek gure garaiko baketze honekin? Ez ote gara hezur-muineraino sartua daukagun konkista onartzen ari «bakegintza» hitzaren mozorropean?

Herri hau ideologikoki makaltzen, moteltzen eta inozotzen ari dela iruditzen zait, oso abiada azkarrean gainera. Inoiz ikustea uste ez nuen gauzak ari naiz ikusten aspaldian: ETBk omenaldi beroa eskaini dio Antonio Basagoitiri prime-timean; Gernikan Jesus Egigureni omenaldia eskaini zaio.

Baina zer bake eskaini du Egigurenek? Erretiratu ditu Espainiak bere gizon armatuak eta erakunde antzutzaileak gure lurretik? Zein izan da Egigurenek eskaini duen kontraprestrazioa? Ez presoen kaleratzea, ez autodeterminazioaren aukera eta ez beste ezer, alderdi baten legalizazioa baizik, Espainiako erakundeetan parte har dezan. Pozoindutako eskaintza gure Herriarentzat, dudarik gabe; hori bai, opari paperean bildurik. Eta horrekin batera politika konbentzionalaren esparruari dagozkion hitzarmen puntualak Bildurekin, fiskalitateaz, zergei buruz, iraulketa politikoa ekar dezakeen oro bazterturik.



Orain pistolak entregatzeko garaia heldu da, baina haiekin batera ez dezagun gure historia garaikidearen memoria ere deuseztu. Zer pentsatu behar dute gazteek? Nola ulertu behar dute bere Herriaren historia borrokalariak kolono okupatzaileekin parekatzen baditugu? 


Nik ez dut nire bizitza politikoa Guardia Zibilekin partekatu nahi, besteak beste, haiek alde egin arte ez delako hemen normaltasunik existituko. 

Nork ikusi du Frantzian, Polonian edo Austrian Hitlerren omenezko ekitaldirik? Nork ikusi du Ekuadorren, Venezuelan edo Bolivian Espainiako erregeen estatuarik?

 

Espainolisteei ez diegu baimenduko, ezta garaituaren umiltasunarekin eskatzen badigute ere, 500 urtez Espainiaren dominazioa ezarri ziguten mertzenario armatuekiko omenaldirik. Arren, ez diezaiegun utzi euren esku zikinak Etxebarrietaren gainean para ditzaten.

 

Etxebarrietaren pistola: hori da herri honen erresistentziaren oroimena gorde duen sinboloa, beste batzuen artean; estatuaren biolentziaren monopolioa hausteko burutu zen eginahal ausart eta frustratuaren kontzientzia. Zuzenean Jose Antonio Agirreren gobernu «de facto» independentearekin lotzen gaituena; eta ez ahaztu Agirrek, exilioaren urruntasunean, Nafarroako Erresuma independentea zuela desira eta amets, ez Euskadi autonomoa.

Orain, pistolak (gureak) isildu direnean, ez dezagun injustizia baten oroimena egituratzen duen diskurtsoa ere desegin.


 

12 iruzkin:

  1. Hau nazionalismo burgesa da, Etxebarrietak borrokatu zuenaren alde zerikusirik ez duena

    ErantzunEzabatu
  2. Bistan da nazionalismo burgesa dela, PakoAristiren independentismoa erabat interklasista da, eta berez, zuk ongi diozun bezala, burgesa. Bainan ez dut uste horretan Pako Aristi bate ere ezkutatzen denik. Begira zer dioen: "Lituania, Estonia eta Letoniako biztanleak ziren denak, independentzia eskatuz, euren herrialdeen «des-rusifikazioa», Sobiet Batasunarekin harremanak eteteko exijituz", "Gure interes nazionalaren ikuspuntutik..." Hau da, bere azterketan ez dago klase-ikuspegiaren aipamen espliziturik, eta ondorioz, badakigu nazionalista burges (ttipi) bat mintzo dela. Bainan hori ez da berria, Pako Aristiren ideologia beti izan da burges ttipia, "autonomoa"-edo zelarik, "anarkista" gisa agertzen zenean, eta orain ere, independentista nafartzale sutsua dugularik. Eta hori, Euskal Herri katoliko-fanatiko honetan, ez da bekatu mortala, ez da irain pertsonal bat, baizik eta konstatazioa: Pako Aristi intelektuala da, idazlea, eta berez klase kokapen horretan dago, artista gehienak bezala. Orain Jose Antonio Agirre lehendakari burges, eskuindar, katoliko-kontserbadore eta yankizale amorratua aipatzen digu, lasai arraio. Eta bertze hamaika halako.

    Bainan hori guztia jakinik ere, Pako Aristik egia batzuk botazen ditu, eta eztabaida eragiten ahal du gure artean. Eta batez ere, diskurtso independentista burges koherente bat garatzen du, PNV eta EHBilduren lotsarako. Ez da gutti, gaur egun!

    ErantzunEzabatu
  3. Ahantzi zait: denok dakigu Tabi Etxebarrietaren independentismo euskalduna MARXISTA-LENINISTA zela. Denok dakigu, edo jakin beharko genuke, bederen. Hala Joxe Antonio nola Txabi ere komunista iraultzaileak ziren, zehakiago marxista-leninistak. ez ziren abertzale hutsak, komunista abertzaleak baizik. Beraz, anonimoa, komunistak ziren neurrrian, antiburges erradikalak ziren, Burgesia baskoa eta PNV barne. Bainan abertzale ziren heinean, nazionalismo iraultzailea bultzatu zuten, eta zehazki BAI kanpaina, "Batasuna, Askatasuna, Indarra", eta Euskal Fronte Nazionala ere sustatu zuten, ETAren V. Biltzarrean erabaki eta deliberatu zen bezala. Hori bai, Euskal Fronte Nazional hori independentista zen, eta burgesia ttipiarekiko aliantza onartzen bazen ere, nagusitasuna, zuzendaritza eta hegemonia Euskal Langileriari zegokion, Euskal Proletalgoari.

    ErantzunEzabatu
  4. Kasu honetan bi arlo bereizi behar dira,batetik Pako Aristiren ideologia eta bestetik egiten duen salaketa larria.Salaketa hori da zalantzarik gabe testuinguru hontan eta testu honetan garrantzitsuena,beraz hortik hasiko naiz muina azpimarratuz:
    Irudiz askapen mugimenduaren kontrola hartu duten erreformisten ildo instituzionalaren baitan ekimen bat aurreikusi dute,"Bakearen besarkada" deiturikoa,Etxebarrieta eta Pardines biak omenduz gauzatzekoa.Aristik oso ongi salatzen du horrek suposatzen duena,zapaltzailea eta askatzailea nahastea eta parekatzea eta askapen borrokaren oinarriak pikutara bidaltzea.Onartezaina dela esaten du eta nazionalista burges batek hori esaten badu,iraultzaile batengatik zerbait gehiago espero behar delakoan nago.Ala ez diogu gartakariari berari begiratuko?Horrelako asmo bat izan eta nor besterik atera da ba gutxienez salatu eta eroritako gudari guztien ereduari duintasun apur bat gutxienez ematea aldarrikatuz eta erreformisten saldukeria hain agerian utziz?Pako Aristiren idatziak milaka irakurlek irakurtzen dituzte,baita sarraski espetxeetan ere eta bat baino gehiagorentzat saldukeria publikoki nabarmentzen duen ia ahots bakarra da.
    Hori da azpimarragarriena beraz:asmo horiek hor daude,salaketa publiko bat hor dago eta nere ustez iraultzaile deritzon inork ezin du hain asmo zitalaren salaketaren aurrean ez beste aldera begiratu eta ez larritasuna minimizatu ere.

    ErantzunEzabatu
  5. Orain Aristiren ideologiaz:Fermintxok esana du azterketa sakon bat argitaratzeko asmoa duela.Nik nere kokapena emanen dut testua ere aipatuz:
    Pako Aristi gaur egun Orreaga taldearen ildoan kokatzen da,Iparla txostenaren inguruko ideologian.Ideologia horrek ongi esana izan den bezala ez du askapen sozialaren faktorea batere aintzat hartzen eta beraz askapen integralaren proiektuan kokatzen garenontzako errena izateaz gain arlo horretan ideologia-arerioa ere bada.Zentzu horretan nafar nazionalismoak bezala (Urzainki eta konpainia,burgesa hori ere) Nafarroako Erreinuaren erreferentzia dute oinarrian klase zein nazio edo kultur faktoreak aintzat hartuta askapen erreferentzia aski nekeza,baina esan daiteke bere euskaltzaletasunagatik bereizten direla Urzainki eta horiengandik.
    Bestelakoan nazio arazoari dagokionez planteamendu anti-inperialista dute (inperialsmoaren interpretazio leninista egin gabe noski) eta nazio zapalkuntza eta gure herriaren okupazioa argiki salatzen dituzte.
    Nik argi dut:ez diote askapen integralari erantzuten,ez da ideologia askatzaile oso bat eta zapalketa soziala elika dezakeen heinean borrokatu beharrekoa da,baina nazio arazoan ere erreformistak salatzeak saldukeri hori azpimarratzeko ekarpena egiten du testuinguru honetan eta sortzaile askori tripakomin handia eragiten die Aristik.
    Esan beharra da ere,oportunismoz ere badabilela Aristi,Zutik Eh baino lehen borroka modeez bestelako iritziak bultzatzen baitzituen.Gainera praxia iritzi-zabaltzera mugatzen dute,bestelako praxi politikorik gabe (hauteskundeetan abstentzia adibidez,baina mendira edo hondartzara joateko.

    ErantzunEzabatu
  6. Azkenik klase faktoreak aintzat hartu gabe herrialde baltikoen independentzia eredugarritzat aurkeztea okerra iruditzen bazait ere,jasandako nazio zapalketa eta zalantzarik gabeko errusifikatzea ezkutatzea ere ez dut hobesten.SESBen praxi etnozidaz ari gintezke,baina nigatik nahiago beste eztabaida baterako uztea,afera honetan garrantzitsuena Txabiren ereduaren kakazte nazkagarria delako.

    ErantzunEzabatu
  7. Aupa, EKI!

    Beti bezala, zure iruzkinak mamitsuak eta sakonak dira, gogoetak eragiten diztuzten horietakoak.

    Gai zentrala ez bada ere, aipamen bat SESBen praxi etnozidari buruz: "bietan jarrai" leloari jarraiki, iraultzaile euskaldunok bi frontetan aritu behar dugu gai honetan ere. Erran nahi baitut nazionalista burgesen aurka klase-borroka eta klase-interesak aipatu behar ditugula, Baltikoko Errepubliken independentziak erabat burgesak eta proinperilaistak izan zirelakotz. Eta aldi berean "marxista-leninista" xobinista eta etnoziden aurka (EHS bloga horretan paradigmatikoa da...) errotik eta sakonki kritikatu nazio zapalduen auzian Lenin ondoren Alderdi Boltxebikeak (STALIN buru zuela) eraman zuen politika errusiartzalea eta errusifikatzailea. EKI, seguraski EHS blgari egindako kritika gupidagabea irakurri duzula, baina badaezpada, hona hemen LENINen azken idazkietako pasarte batzuk (Espainolez, tamalez...):

    ErantzunEzabatu
  8. "Me parece que he incurrido en una grave culpa ante los obreros de Rusia por no haber hablado con las suficientes energía y dureza del decantado problema de la unión de las repúblicas socialistas soviéticas. (...)

    (...) Denominamos nuestra una administración que, en realidad, aun no tiene nada que ver con nosotros y constituye un batiburrillo burgués y zarista que no ha habido posiblidad alguna de transformar en cinco años sin la ayuda de otros países y en unos momentos en que predominaban las "ocupaciones" militares y la lucha contra el hambre.

    En estas circunstancias es muy natural qie la "libertad de abandonar la unión", con la que nosotros nos justificamos, sea un papel mojado inservible para defender a los no rusos de la invasión del ruso genuino, del ruso chovinista, miserable en el fondo y dado a la violencia, como es el típico burócrata ruso. No cabe duda de que el insignificante porcentaje de obreros soviéticos y sovietizados se hundiría en este mar de inmundicia chovinista rusa como las moscas en la leche.

    En defensa de esta medida (aclaración: unir la administración soviética por encima de la soberanía nacional de cada República Socialista Soviética) se dice que han sido segregados los comisariados del pueblo que tienen relación directa con la sicología de las naciones, con la instrucción pública de las naciones. Peo a este respecto, se nos ocurre hacer la pregunta de si es posible independizar a estos comisariados y la de si hemos tomado medidas con la suficiente solicitud para proteger de veras a los no rusos contra el derzhimorda genuinamente ruso. (aclaración: "derzhimorda": nombre de un policía en la comedia del escritor ruso N. V. Gógol, "El Inspector". Pasó a ser proverbial para designar al opresor y vejador bruto e insolente, en Euskal Herria utilizamos la expresión "txakurrón" para decir lo mismo). Creo que no las hemos tomado, aunque pudimos y debimos hacerlo.

    Me parece que en esto han tenido un efecto fatal la precipitación y las aficiones administrativas de Stalin, sí como su enconamiento contra el decantado "socialnacionalismo". Por lo común, el enconamiento desempeña siempre en política el peor papel.


    Temo igualmente que el camarada Dzerzhinski, que ha ido al Cáucaso a investigar el caso de los "delitos" de esos "socialnacionalistas", también se haya distinguido sólo por sus ánimos genuinamente rusos (se sabe que los pueblos alógenos rusificados se pasan siempre de la raya en cuanto a sus ánimos genuinamente rusos) (aclaración: Dzerzhinski era polaco), y que la imparcialidad de toda su comisión esté suficientemente caracterizada por el "guantazo" de Orzhonikidze. (...)


    A este respecto cabe hacer ya una importante pregunta de principio: ¿cómo comprender el internacionalismo?."

    Para más detalles y aclaraciones, consultar el tomo 45 de las Obras Completas de Lenin, Editorial Progreso, Moscú, 1987, páginas 372-374."

    ErantzunEzabatu
  9. "En mis trabajos sobre el problema nacional he escrito ya que el planteamiento abstracto del problema del nacionalismo en general no sirve para nada. Es necesario distinguir entre el nacionalismo de una nación opresora y el nacionalismo de una nación oprimida, entre el nacionalismo de una nación grande y el nacionalismo de una nación pequeña.

    Respecto al segundo nacionalismo, los integrantes de una nación grande tenemos casi siempre la culpa de cometer en el terreno práctico de la historia infinitos actos de violencia; e incluso más aún: cometemos sin darnos cuenta infinitos actos de violencia y ofensas. (...)

    Por eso, el internacionalismo de la nación opresora, o de la llamada nación "grande" (aunque sólo sea grande por sus violencias, grande como un esbirro), debe consistir no sólo en observar la igualdad formal de las naciones, sino también esa desigualdad que, por parte de la nación opresora, de la nación grande, compensa la desigualdad real que se da en la vida.

    Quien no haya comprendido esto, no ha comprendido la actitud verdaderamente proletaria ante el problema nacional: sigue sosteniendo, en el fondo, el punto de vista pequeñoburgués, y por ello no puede menos de pasar a cada instante al punto de vista burgués.

    ¿Qué tiene importancia para el proletario? Para el proletario tiene no sólo importancia, sino que es de una necesidad esencial gozar, en la lucha proletaria de clase, de la máxima confianza entre los pueblos alógenos. ¿Qué hace falta para eso? Para eso hace falta algo más que la igualdad formal. Para eso hace falta compensar de una manera u otra, con su trato o con sus concesiones a las otras naciones, la desconfianza, el recelo y los agravios inferidos en el pasado histórico por el Gobierno de la nación dominante.

    Creo que para los bolcheviques, para los comunistas, huelga meterse en explicaciones y entrar en detalles. Y creo que en este caso, respecto a la nación georgiana, presenciamos un ejemplo típico de cómo la actitud verdaderamente proletaria exige cautela, delicadeza y transigencia extremas por nuestra parte. El georgiano que trata con desdén este aspecto del problema, (aclaración: tanto Ordzhonikidze como Stalin eran georgianos), que hace despectivas acusaciones de "socialnacionalismo" (cuando él mismo es no sólo un "socialnacionalista" auténtico y verdadero, sino un burdo esbirro ruso), ese georgiano vulnera, en el fondo, los intereses de la solidaridad proletaria de clase, porque nada frena tanto el desarrollo y la consolidación de esta solidaridad como la injusticia en la esfera nacional y nada hace reaccionar con tanta sensibilidad a los representantes de otras naciones "ofendidos" como el sentimiento de igualdad y la vulneración de esa igualdad por parte de sus camaradas proletarios, aunque sea por negligencia, aunque sea por gastar una broma. Poer eso, en este caso, es preferible pecar por exceso que por defecto en el sentido de hacer concesiones y ser blandos con las minorías nacionales. Por eso, en este caso, el interés vital de la solidaridad proletaria y, por consiguiente, de la lucha proletaria de clase, requiere que jamás enfoquemos de manera formalista el problema nacional, sino que tomemos siempre en consideración la diferencia obligatoria en la actitud del proletario de la nación oprimida(o pequeña) ante la nación opresora (o grande)."

    Dictado el 31 de diciembre de 1922."

    ErantzunEzabatu
  10. "¿Qué medidas prácticas se deben tomar en la situación creada?

    Primero, hay que mantener y fortalecer la unión de las repúblicas socialistas; sobre esto no puede caber ninguna duda. Lo necesitamos nosotros, lo mismo que lo necesita el proletariado comunista internacional, para luchar contra la burguesía mundial y defenderse de sus intrigas.

    Segundo, hay que mantener la unión de las repúblicas socialistas en cuanto al personal diplomático que, dicho sea de paso, es una excepción en el conjunto de nuestra administración pública. (...)

    Tercero, hay que imponer un castigo ejemplar al camarada Ordzhonikidze (digo estco con gran pesar, porque somos amigos y trabajé con él en el extranjero, en la emigración), y también terminar de examinar o examinar de nuevo todos los documentos de la comisión Dzerzhinski para corregir la inmensidad de errores y de juicios apasionados que hay sin duda en ellos. La responsabilidad política por toda esta campaña de verdadero nacionalismo ruso debe hacerse recaer, como es natural, en Stalin y Dzerzhinski.

    Cuarto, hay que implantar las normas más severas sobre el uso del idioma nacional en las repúblicas de población alógena que forman parte de nuestra Unión y comprobar su cumplimento con el mayor celo. (...)

    (...) El daño que pueda sufrir nuestro estado por la falta de administraciones públicas nacionales unificadas con la rusa es incalculable e infinitamente menor que el daño que nos inferirá no sólo a nosotros, sino a toda la Internacional, a los cientos de millones de habitantes de Asia, la cual debe salir al proscenio de la historia en un próximo futuro, siguiéndonos los pasos. Sería un oportunismo imperdonable que, en vísperas de este avance de Oriente, en los comienzos de su despertar, menoscabásemos el prestigio que tenemos en él aunque sólo fuese con la menor aspereza e injusticia hecha en nuestras propias naciones alógenas. Una cosa es la necesidad de cohesión contra los imperialistas de Occidente, que defienden el mundo capitalista. En este caso no puede haber dudas, y huelga decir que apruebo sin reservas estas medidas. Y otra cosa es cuando nosotros mismos adoptamos, aunque sea en pequeñeces, actitudes imperialistas frente a naciones oprimidas, poniendo así en tela de juicio toda nuestra sinceridad en la adhesión a los principios, toda la defensa que hacemos de la lucha contra el imperialismo. Y el mañana de la historia universal será el día en que despierten definitivamente los pueblos oprimidos por el imperialismo, los cuales han abierto ya los ojos, y en que empiece la larga y dura batalla decisiva por su emancipación."

    Dictado el 31 de diciembre de 1922.
    Publicado por primera vez en 1956 en la revista "Kommunist", número 9.
    Se publica según el apunte del secretario (ejemplar mecanografiado).

    LENIN. Obras Completas. Tomo 45. Editorial Progreso. Moscú. 1987. Páginas 372-378

    ErantzunEzabatu
  11. Bai, EKI, badakit hau ez dela gai zentrala, baina zehaztu behar nuen ene posizioa: Burgesia eta Inperialismoaren terrorismo intelektual kontrairaultzailearen aurka, nik, CHEk egin zuen bezala, STALINen defentsa egiten dut, printzipiozko defentsa. HONEK EZ DU INOLAZ ERE ERRAN NAHI Stalin ez dudala kritikatzen, edota belauniko ferbore katolikoz (ala ortodoxoz...) gurten eta adoratzen. Stalinen politika xobinista errusiartzalearen aurka, LENIN aldarrikatzen dut. Inperialismoaren gezur eta manipulazioen aurka, STALIN (kritikoki) defenditzen dut, hortzez eta haginez, SOZIALISMOAren defentsa egitea delakotz.

    Joxe Antonio eta Txabi Etxebarrieta marxista-leninistak zirenez (benetakoak, ez kalakari espantuzale horietarikoak...), eta ez marxista-stalinistak, haien omenez eta oroimenez gai hau jorratzea inportantea zela iduritu zait.

    ErantzunEzabatu
  12. Hizkuntza politikaren eremu horretan erabat ados gara beraz!Leninek planteatzen zuen hizkuntza politika eredugarrira hurbiltzen zen,baina SESBren praxia funtsean 1924tik aurrera garatu zena izan zen,oso ongi diozun bezala erabat xobinista errusiartzalea.
    Gai honetan eta une honetan funtsezkoena ordea halako ekitaldi-asmoa errotik eta berehala eragoztea dela uste dut eta larritasun hori dela azpimarratu beharrekoa.
    Euskal gudari iraultzaile guztiei omen eta ohore,gaurkoan aipatu nahiko nuke Ina Zeberio lizartzarra duela 15 urte,ekainaren 5ean zipaioek eraila.

    ErantzunEzabatu