titulua
duen artikulua argitaratu zen. Hartan, aurkezten zaigu ezkerrean oso
hedatua den egungo krisiari buruzko ikuspuntu bat. Krisi honen kausa
“alde finantzarioak ekonomia erreala” esplotatzea dela.
Ikuspuntu
honen arabera, krisiaren ez da kapitalismoaren legeen ondorioa.
Kapitalismoaren alde periferiko batena baizik. Finantzen
nagusitasuna, alegia. Nagusitasun hau ezabatuz gero, beraz, posible litzateke krisia gainditzea herri langilearen interesak kaltetu barik
eta, aldi berean, kapitalismoa suntsitu gabe. Areago, posible
litzateke eratzea herri langilearen eta burgesiaren hainbat sektoreen
arteko (produkzioan aritzen direnak edo, behintzat, enpresa txiki eta
ertainetako ugazabak) aliantza
zabal
bat halako aterabide bat lortzeko. Bai eta krisirik gabeko
kapitalismo bat ere, agian. Hau guztia, nire ustez, guztiz faltsua ez
ezik langileriaren kontzientzia iraultzailea pizteko oztopo handia
ere bada. Ilusio erreformistak indartzen baititu. Horregatik hain
beharrezkoa iruditzen zait haren kritika. Eta aukeratu dut Esnaolaren
artikulua krisiari buruzko ikuspuntu erreformista aurkezten digulako
oso ondo argudiatua eta euskaraz.
Nire zorionik beroenak modu erraz eta ulergarri batean azaldu duzulakotz Kapitalismo Inperialistaren krisiaren iturria zein den, eta argiro frogatu duzulakotz krisi honek irtenbide bikoitza duela: Burgesiarena ala Langileriarena. Eta Langileriaren irtenbidea, Iraultza Sozialista egitea da, eta Sozialismoa eraikitzen hastea, Komunismoruntz.
ErantzunEzabatuLeninen artikulua izugarri interesgarria da, eta saiatuko naiz Euskarara itzultzen.
Mesedez, segi azaltzen ekonomia politikoaren kritika iraultzailea, eta bereziki Marx-en teoriak, modu erraz eta ulergarrian, iraultzaile euskaldunok honen behar gorria dugu-eta!
Artikulu ederra,fermintxok dioen bezela. Batzutan gai hoien inguruan galtzen gara edo naiz hobe esanda,aina zurea erraz irakurri eta ulertzen da.zorionak,egiten ari zareten lanagatik. Ander
ErantzunEzabatu