LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/06/03

GLADYS, GOGOAN ZAITUGU!

OMENALDIRIK
 HOBERENA,
 GARAIPENA!

 


EUSKAL HERRI LANGILEAK

EZ DU BARKATUKO,

EZ DU AHAZTUKO!!!

 

Gladys del Estal















Gladys del Estal Ferreño (Venezuela, 1956 - Tutera, Nafarroa Garaia, 1979ko ekainaren 3a) donostiar ekintzaile ekologista bat izan zen, Guardia Zibilaren mertzenario terrorista batek tiroz erail zuena Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erriprimitzean. 

 sinboloa  da Euskal Herrian.
 

Bizitza

Gladys del Estalen gurasoak —Enrike del Estal Añorga eta Eugeni Ferreño— euskal herritarrak ziren. Enrique del Estal eusko gudaria izan zen Espainiako Gerra Zibilean; Errepublikaren aurka matxinatutako indar faxistei aurre egin zien, Meabe Batailoiko kidetzat. Gerraondoan, Venezuelako Caracas hirian errefuxiatu ziren. Gladys 1956. urtean jaio zen, eta artean lau urteko zelarik, Euskal Herrira itzuli zen familia osoa. Hasiera batean, Donostiako Egia auzoko Aldakonean bizi izan ziren, baina geroago Atotxako dorreko etxebizitza batera aldatu ziren. Gladysek Presentación de María ikastetxean egin zituen lehenengo ikasketak, eta administrazioa ikasi zuen Nazaret Zentroan. Ondoren, Kimika ikasteari ekin zion, eta aldi berean programatzaile informatikoa zen enpresa txiki batean. Donostia hiriko Egiako Kolektibo Ekologista taldeko kidea zen eta auzoko kultura bizitzan parte hartzen zuen, eskolak ematen eta haur-taldeak dinamizatzen.

Heriotza

1979ko ekainaren 3an, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunean, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys bertatik bertara tiro eginda erail zuen, Nafarroa Garaiko Tutera hirian.  

Bardeetako tiro eremuaren aurka, energia nuklearraren aurka eta Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza geldiaraztearren eginiko ekitaldi batean parte hartzen ari zen Gladys.Protesta ekologista, antilimitarista eta antinperialista zen, eta orduko Gobernu neofrankistak, UCDkoa, hain zuzen, agindua eman zion Polizia Nazi-onalari ekitaldiaren aurka oldartzeko. Erasoaren aiztinean, jendea sakabatu zen lasterka, pilotakadak eta ke-poteen artean.

Tuteratik kanpo, beren aldetik Guardia Zibileko terroristek ere gogor jo zuten antilitaristen eta ekologisten aurka, eta horren aitzinean, militante batzuk eserialdi bat egitea erabaki zuten, bakebidez protesta egiteko. Tuterako zubian izan zen.

Lekukoek diotenez, José Martínez Salasek «tía buena» (Euskaraz, neska puxka) esan zion Gladysi.  
 

Gladysek, zapaltzaile armatu baten eraso matxista eta faxista horren aurrean, eta indar okupatzaileak egiten ari ziren txikizioa ikusita, mertzenario terrorista hari merezi zuen bezala erantzun zion: «hijo de puta» (Euskaraz, putakume). Orduan Martínez Salas guardia zibilak bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Martínez Salasek hotz-hotzean tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Ondorioak

Euskal Herri Langileak hainbat egunez herri mobilizazio handiak eginez erantzun zuen, horien artean Hego Euskal Herrian deitutako Greba Orokor bat, Ezker Abertzaleko alderdiek, Espainiako Alderdi Komunista eta PSOEk deituta. Donostian egindako manifestazioan, orduko Donostiako alkatea zen Jesus Maria Alkain egon zen manifestazioaren buruan.

Gladys erail zuen guardia zibil hiltzaile eta terrorista, José Martínez Salas, 1981eko abenduaren 14an epaitu zuten Iruñean; epaia izan zen Martínez Salasek «arduragabekeriaz» jokatu zuela, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdira kondenatu zuten. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete, eta zigor arin horrek protesta mobilizazioak eragin zituen berriro. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibil hitzaile eta terroristak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen.

Honek argiro uzten du, bertze behin ere, Burgesiaren mertzenario terroristek inpunitate osoa dutela, Oligarkiaren zakur ustelak direlakotz, Kapitalismoaren torturatzaileak direlakotz eta Inperialismoaren sodatapeko hiltzaileak direlakotz. Gaur egun hori oroitaraztea komeni da, Euskal Herri Langilearen aldeko gudari iraultzaileendako AMNISTIA OSOA eskatzen dugularik, klase bakoitzak bere interesak dituelakotz, eta Euskal Langileriak bere borrokalariak hortzez eta haginezn defenditu behar dituelakotz, Burgesiak bere mertzenario terroristekin egiten duen bezala,

Euskal herritarren alaba eta Euskal Herrian hezi eta hazia zen arren, Gladys «venezuelar» gisa agertu zuten Espainiako hedabideetan. Hedabide horiek «ezin zurituzkoa zuritzen» saiatu ziren, eta venezuelar jatorri hori baliatu nahi izan zuten atzerritik protesta horretan parte hartzera berariaz etorritako aktibista bat zela pentsarazteko. Pedro J. Ramírezek «ETA konglomeratua» delako bati leporatu zizkion Tuterako gertaerak.
 

Oroimena

Gaur egun, Gladys del Estal Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren sinbolo da.

Egiako hainbat herritar taldek Kristinaenea parkeari Gladysenea izena jartzeko eskakizuna egin zuten urtetan, baina Donostiako Udaletik beti ezezko erantzuna jaso zuten. Ezezko horren aurrean, sektore horien aldetik izena zabaldu zuten euren kabuz eta parkeko sarreran izena aldatu ere egin zen. Horren ondorioz, urtetan zehar herritar askoren artean Gladysenea deitu izan zaio parkeari. Azkenean, Donostiako Udalak Kristinaenean oinezkoentzat eraikitako sarbide garai bati Gladys del Estal pasabidea izena jarri zion 2009. urtean. 
 

Parkeko gainaldean, gainera, Gladysen omenezko hilarri bat dago. Urtero, Gladysen heriotzaren urteurrenean, oroitzapen ekitaldi bat burutzen da hilarriaren aurrean Eguzki elkartearen eskutik. 2009 urtean, ekitaldi horren baitan mugimendu antinuklearrari buruzko erakusketa fotografiko bat ere antolatu zen Egian eta Donostiako Alde Zaharrean Gladysen heriotzaren 30. urteurrenean. Tuteran ere, tiroz zauritu zuten lekuan, monolito bat dago haren omenez.
 

9 iruzkin:

  1. BERRIA 2006KO EKAINAREN 2AN:

    Gladys del Estal, gaur

    Juan Mari Beldarrain

    Eguzki talde ekologistako kidea

    Gladys del Estal oroitzeko berriro bilduko gara Donostian datorren larunbatean. Izan ere, 1979ko ekainaren 3an hil zuen Guardia Zibilak, Tuteran, buruan tiro bat jota, ekologista donostiarra Ebroko zubi ondoan eserita zegoela. Gladys oroitzeko berriro bilduko gara, baina ez mitotzat edo martiritzat dugulako, bere borrokak egun ere guztiz indarrean dirauela uste dugulako baizik. Bere borrokak indarrean dirauela esatean, ez gara erretorika egiten ari, ezta hurrik eman ere. Ikusi besterik ez da egin behar zein izan ziren zoritxarreko egun hartan Gladys Tuterara eraman zuten bi arrazoiak: nuklearizazioa eta Bardeako tiro poligonoa. Bada, 27 urte geroago, biak ala biak puri-purian daude.

    Lehenengoari dagokionez, energia nuklearraren aldeko kanpaina nabarmen indartu dela esan beharra dago. Petrolioaren krisiaren aitzakian, hain justu petrolioa garestitzearen kontura negozioa egiten duten berberek esaten digute indar nuklearraren bake erabilerari bultza egin behar zaiola (Iranen izan ezik, jakina). Ezkutatzen dute energia nuklearrak ez duela merkatuaren bahea gainditu. Merkeagoa dela diote, baina merkeagoa bada, hondakinen kudeaketa diru publikoaren bidez egiten delako da, eta ez da begi-bistatik galdu behar hondakinen arazoak «oraindik» -eta lehenengo zentral nuklearra duela hamarkada batzuk martxan hasi zela kontuan izan behar da- ez duela konponbiderik.

    ErantzunEzabatu
  2. Energia nuklearrak berotegi efektua leuntzen lagunduko duela ere esaten dute, ekologista bihurtu omen dira-eta. Hots, zenbat eta energia nuklear gehiago, gero eta berotegi efektu gutxiago, diote. Baina hori ez da egia. Horra hor Estatu frantsesa: energia nuklear gehien ekoizten duena da, eta, aldi berean, Kyotoko akordioak betetzeko arazo gehien duena.

    Eta segurtasunaz, zer? Gai honen gainean arineketan pasatzen saiatzen dira, baina ez dute erraza, eta are gutxiago Txernobilgo hondamendiaren 25. urtemuga gogoratu berri dugun honetan. «Bai -argudiatzen dute-, hura tamalgarria izan zen, baina iraganeko kontua da; gainera, Sobiet Batasuneko zentral zahar bat zen, eta, badakizue, Sobiet Batasunean gauzak hala moduz egiten zituzten; hura ez zen inoiz Mendebaldeko zentral batean gertatuko». Guk, ordea, badakigu zentral nuklearren historia «inoiz gertatu ezin ziren» istripuz beteta dagoela. Horietako bat, Txernobilgoa baino lehenagokoa, Harrisburgekoa izan zen. Egun, inork ez omen du Harrisburgekoa gogoratu nahi, baina hura izan zen Gladys 1979ko ekainaren 3an Tuterara joateko arrazoietako bat. Izan ere, istripu hura zela-eta, egun hartan energia nuklearraren aurkako nazioarteko deialdia egin zen. Euskal Herriko antinuklearrek deialdi horri erantzun zioten Tuteran; bertan, zehatz-mehatz Bergarako zalduan, Ebro ondoan, zentral bat eraiki nahi zutelako. Zorionez, proiektu nuklear hura, Euskal Herrian aurreikusitako gainerako guztiak bezala, bertan behera geratu zen.

    Egia esan, borrokari esker, energia nuklearrari atea itxi egin zion gure herriak. Energia horrek, alabaina, leihotik sartzen jarraitu zuen. Izan ere, Garoñako zentrala Arabatik dozena erdi bat kilometrora baino ez dago, eta, egun batez zerbait gertatuko balitz, Gasteiz eta are Bilbo ingurua ere bete-betean harrapatuko lituzke. Kontuan izan behar da Zoritako zentrala itxi ondoren, Garoñakoa dela Estatu espainoleko zaharrena. «Lehen belaunaldiko» haietatik geratzen den bakarra. Zapatero Moncloara eraman zuen kanpainan, PSOEk, irabaziz gero, zentral hori itxi egingo zuela agindu zuen, baina, itxura guztien arabera, ez dago hitza betetzeko prest.

    Arestian esan bezala, ekainaren 3 hartan Gladys ez zegoen Tuteran nuklearizazioa bakarrik salatzeko, Bardeako tiro poligonoa ere salatu nahi baitzuen. Eta zer gertatzen da egun poligonoarekin? Bada, gerraren zerbitzuan jarraitzen duela, horixe gertatzen da. Azkenaldion, pobretutako uraniozko bonbak ere bota dituzten zurrumurruak zabaldu dira. Espainiako Gobernuak ukatu egin ditu. Denborak esango. Baina begi-bistan dago poligonoak bertako herritarrentzat arriskutsua izaten jarraitzen duela. Horren lekuko da joan zen apirilean gertatu zen istripua, beste bat gehiago. Hegazkin batek bi tonako kontainer bat bota zuen tiro eremutik kanpo. Cascanten erori zen, kable batzuen gainean. Zorionez, ez zen hildako edo zauriturik izan, baina Erriberako 4.400 etxe eta zerbitzu publiko -ospitalea barne- argindarrik gabe geratu ziren. «¿Quién asegura que un día no harán blanco en los hogares?», kantatzen zuen Fermin Valenciak. Bada, gero eta gehiago hurbiltzen ari dira.

    Tiro poligonoaren alokatze kontratua 2008an bukatuko da, baina, antza denez, beste batzuetan bezala, Espainiako Gobernuak, Bardeako Batzordearen ezinbesteko laguntzarekin, luzatu egingo du.

    Beraz, Gladys gogoratzeko arrazoirik ez dugu falta. Larunbatean egingo dugu, arratsaldeko 7etan, ohi bezala, haren oroitarriaren aurrean... baldin eta Udalak hitza bete eta berriro bere lekuan jarri badu. Izan ere, parkean egiten ari den lanak direla-eta, orain dela pare bat hilabete kendu egin zuen. Oroitarri horretan Gladysen beraren honako hitzak irakur daitezke: «Oraindik zait ilusioa gelditzen». Guri ere bai, eta larunbatean berrituko dugu.

    Nuklearizazioak eta Bardeako tiro poligonoak eraman zuten Gladys Tuterara. 27 urte geroago, biak ala biak puri-purian daude

    ErantzunEzabatu
  3. [2013-05-25] INOIZ BAINO PREMIA GEHIAGOZ: GAROÑA ITXI ORAIN!!

    Garoñako zentral nuklearra berriz martxan jartzeko baimena eskatzeko epearen luzapenaz Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak eman duen baiezkoak sorpresaz harrapatu ez gaituen harren ( astelehenean aurreratu genuen erabakia zein izango zen), oso albiste txarra da.
    Erabaki honek argi uzten du, beste behin ere, gaur egungo SNK-k (edo CSN) lobby nuklearrari, naziozgaindiko enpresei eta interes politikoei salduta dagoela eta ondorioz, ez dela bere funtzio betetzeko gai: energia nuklearraren erabilera gizarte eta herritarron beharren eta interesen baitan, segurtasunez erabiltzea. Ez da Espainiar Estatuan halako zerbait gertatzen den lehen aldia, maila ekonomikoan gauza bera gertatu da eta horrela dago, ondoratuta.

    Espainiar Gobernu nuklearzaleak argi utzi duenez, bere erabakia falta den arren, garbi dago luzapena gauzatzeak ez duela inongo oztoporik izango.

    Euskal instituzio eta alderdiei dagokienez, ez dugu Garoñaren aurkako dreklarazio instituzional gehiagoren beharrik. Benetan Garoñak martxan jarraitzerik nahi ez badute ahalegin guztiak egin beharko dituzte maila instituzionalean, politikoan naiz legediari dagokionean.

    Berriz ere esan behar dugu, Garoñak duen segurtasun faltaz “ahaztu” egiten direla horrelako erabakiak hartzean eta segurua izateko era bakarra itxi eta eraistea dela.

    Bukatzeko, herriatarrei dei egiten diegu, beste behin ere kalera irten daitezen, erokeria honekin aurrera jarrai ez dezaten, ahal den presio gehiena egiteko, horretarako aukera bat edukiko dutelarik ekainaren 2an Donostian, eguerdiko hamabietan.

    Eguzki talde ekologista eta antinuklearra, 2013ko maiatzaren 24an.

    ErantzunEzabatu
  4. Ez dakit zer pentsatuko duten feministek, bainan iduritzen zait Gladys del Estal dela ekologismo, antimilitarismo, antinperialismo eta feminimsoaren ikurra. Feminismoarena ere bai, ikusita mertzenario terrorista horri eman zion erantzun duin eta borrokalaria, bere erasoaren aurka. Erantzun horrek eragin omen zuen hiltzailearen erreakzio patriarkal eta matxista bortitza.

    Gaur egungo feministak non dira? Zertan ari? "Denak gara putak" eta horrelako perlak irakurtzen ditudalarik, zur eta lur gelditzen naiz... Hori da emakumeek behar duten feminismoa? Feminismo horrek behartuko gaitu gizonak aldatzen?

    Emazte langileen feminismo sozialista iraultailea noizbait berpiztuko da Euskal Herrian? Hala espero dut.

    Bitartean, nik Gladys gogo-bihotzean beti-beti-beti! Eta Ina, Susana Arregi, Maite, Alba, Maddi Hegi... eta bertze hainbertze emazte iraultzaile eta borrokalari, gudariak, militanteak, sindikalistak, feministak...

    Aupa Gladys! Biba zu! Zure bizitza, zure borroka, zure militantzia, guretako eredu! Iarabazi arte, beti!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. EMAKUME ZAPLAKUNTZAREN SORRERA

      Propietate pribatuan eta familian dago oinarritutarik, Marx eta Englesen azterketean emakumearen zapalkuntza azkenaldiko inbestigazio antropologikoetan azaltzen denez, lehen gizarte aurreklasiztetan sexuan oinarriturik banatua zuttelako lana, nolabaiteko emakumearenganako zaplakuntza adierazten da.
      gizarte hauetako arazorik nagusiena bizirik irautea, ugaltzen zen, eta honengandik lanaren lehen zatiketa<: emakumearen eginkizuna batik bat umeak egin eta zaindu zen. Gizakia gal ez zedin, umatzeko zeuden emakumeek zaintzea beharrezkoa zen edo beste talde batetako emakume bat zaindu adibidez. gizonek ziren hau betetzen eghiza eta arrantzaren bidez. honela gizonaren nagusiagoa sortu eta gizarte eratzean indarra hartzen hasi ziren. Faktore biologikoa (bizirik iraun ugaldu) izan zen beraz gizadiaren historian lehen zapalkuntzara eragin zuena: emakumearen zapalkuntza. ondorengo gizarte guzitek zapalkuntza onhartuz gain haunditu ere egin dute; lehen kalse sozietate patriarklaen arrastoak kontserbatu dituzte. lehen klase sozietate hain zuzen familian oinarritzen dira.
      Sozial aborokinaz patriarkak jabetzen ziren eta propietate pribatua bezala zaintzearren emakumeak kontrolatu behar zituzten. Honela ez beste asegurua zitekeen heredentzia. Emakumeek gizonaren propietate izatera igarotzen dira, beren eginkidun bakarra umatzea izanik eta hau dela eta lana bereizi beharra. Emakumearen zapalkuntzaren jarraipena etxeko lanetan dago. Emakumearen zapalkuntzaren arrazoi biollogikoarengandik eta emakumearen naturarengnadik dela pentsatuz, kalse dominatzaileek, lehengo patriarkal dominazio era guztiak jasotzeko interes bereizi bat izan dutelako baizik. Propietate pribatuaren eustearren, dominatzaileek faktore biologikoaz baliatu dira.

      IZAR GORRI

      Ezabatu
    2. EMAKUMEAREN ZAPLAKUNTZA KAPITALISMOPEAN
      egungo gizarte kapitalistak egoera honi eusten dio: gizarte honetako mundu pribatuaren (etxekolan, afektibitate, sekuritate,..) jabe eta erresponsableena emakumea da. pentsakera tradizional ugaldu egiten da, emaukmearen eginkizuna; ama, emazte, eta etxekoandre izanaz. Niana bi kontraesan nagusi azlatzen dira:
      1- merkatuan gero eta soldatapeko gehiago sartzeklo kapitalismoaren joerak, emakumeak ere maila batean sar daitezen probatzen du. honek emakume eta gizonen arteko zatiketaren zorrotza hausten du: haiek etxean hauek produkzioan.
      Bestalde, familia produkizo unitate bat baldin bazen, kontsumo unitate batean bihurtzen da. Nhiz eta familia produkziorako beharrezkoa ez izan ( ikuspegi teoriko batetik behintzat) eta soldatapeko emakumeak ugaltzen hasi, egungo sistemal familia sozietatera oinarri bezela jotzen jarraitzen du, eta emakumea bertan jarri lan-indarra ugaltzearren.
      Emakume guztiok, soldapean gaudenok, langilegoarenak, burgusenak, ditugn eginkizun hauek: familiaz arduratu eta umeak egin. eta gizon guztiak honetaz baliatzen dira: gure gorputza aien tresna eta ugalgariria baita; gure bizitzak sukaldeetarako, garbitasunerako, seme alaba eta gaixozain izateko eta ez beste zentzu baterako. gure lana gizonaren soldataren laguntza bat besterik ez da, honela egoera jenerala ikzan, langile ala burguesaren emaztea jakintzaz jabe daiteke eta lanik eginez gero ogibide liberala bat izan dezake. lantegi edo ofizina batetatko lan gogorrak egin eta nagusi zapaltzaile baten azpian egon beharrean.
      Egungo gizarte kapitalistak kontserbatzen dituen arrasto patriarkal hauen arrazoia, burgesiak edukitzen jarraitzeko nahia besterik ez da, eta honela gizarte pentsakeraz eta ekonomikoki menderatu egiten du.
      Egun, kapitalak egin ezin eta egin nahi ez dituen gastoez libratzen da. Emakume guztiak laneratuz gero emakumeek erreserbarako duen papera bikotara joanen litzake.
      Egun emakumeari ukatzen zaion formazio profesionalean, soldata berdintasunean eta batez ere izugarrizko gastoa zerbitzu publikoetan litzateke: haurtzaindegiak,... egun emakumeek dituzten lanetan. Gastu hauek aurreatzearren burgesiak eta beren legeek zabalduriko pentsakera atzerakoietan, naturaz dihoakionez emakumea familiaren anima da. Etxeko lana bere bizkarrera botatzea dela, soldapa txikiago izatea, krisi garaietan bidaltzea,.. emakumearen zapalkuntza guztia, emakumearen lekua etxean senarra eta alaben ondoan dagoela esanez justifikatzen da.
      IZAR GORRI

      Ezabatu
    3. EMAKUMEAREN ZAPALKUNTZA ETA LANGILE MUGIMENDUA
      Orain arte langile mugimenduak hau zigun:
      - kapitalismoaren desagaertzeaz, zuen zapalkuntzaren oinarria desegiten da; egin beraz Iraultza ... langile mugimenduan sar zaitezte.
      - Sindikato eta alderdietan egin iezazue lana, askatzeko bide bakarra denez.
      Honetaz etor naiteke bat, baina errealitatean hau ikusten da: lehengo emakumeek ektiboki egin dute lana iraultzetan eta askatasun mailako borroketan. Batzuk aipatuko ditut, 1917 garren urtean Errusian, Pariseko komunan, 1949 garren urtean Txinan, Kuban, Vietnanenn,...
      Proletaritzat agintea harturiko tokitan ez dela aldakuntzarik izan edo iraultza ez dela emakumearen egoeraren aldaketaz jabetu esatea agian asko esatea izango litzateke: Sobietez osaturiko gobernuak, familiaz hartu zituen neurriaz gogora gaitezen, baita ere libreki hautariko elkarbizitzaz, komunaz,... inoiz gobernu batek hartu izan dituen neuririk aurrekoinenak. Txinako emakumeen aldakuntzaz: bizitza politikoan eta sozialean sarrera izatea, lanerako eskubideak, antisorgailuak,.. ego gogora dezagun berriago den, kataluniako jeneralitateak 1936an harturiko neuriak ( "liberación de la mujer año 0, liburuzka"). Iraultza sozialistetan emakumearen egoeraren aldakuntza kontutan hartu dela garbi dago, baina ez da inon ezagutu zapalketaren bukaera.
      URSSen 1917 garren urtea eta gero familiaren aldeko neurri guztiak aldatzen dira, eta 1921 garren urtean berriz deuzestu. eta 1934 garren urtean emakumea berriro "emazte eta ama" izatera bihurtu zen, nahiz eta esan kapitalismoa desagertzeaz bat zuen askatasuna ikusiko duzue.... ( non geratu zen askatasun hori?)
      bigarrengoz, erakunde sindikaletan eta alderdietan zer gertatzen da? emakumeok erakunde sindikal eta alderdietan guztien gara ( eta zer esanik ez zuzendaritza mailan) gure lanak, desberdinak dira.
      Nork idazten du edo hitzladi bat eman egoera ekonomikoaz edo arazo nazionalari buruz?
      Sindikal lantegi edo alderdi mailako asanbladetan, gaizki esaniko lehen hitzari farre denak egiten dioteneean, nori ematen dio lotsa?
      Militante bikote baten artean (sindikal edo politika mailan), " nire bilera garantsitzuagoa da" esanez nor joaten da eta nor geratzen da haurrak zaintzera?

      Emakumeen erakunde iraultzaile eta sozialista baten beharra dugu. Gure askatasuna besteeen eskuetatik ez zaigulako etorriko badakigulako.
      Sakabanaturik, borroka indibidual batean,gauzen aldaketa ezinen dugu lortu. Elkartea beharrezkoa da, denon zapalketa aurkitzeko, gure nortasuna baieztzeko, gure eskubide ukatuak indarrez ahal izateko. Horrela bakarrik lortuko dugu, langile mugimendu eta bere erakundeeentzat bere iraultzara batzen diren laguntzaile hutsak ez izaten. Gure zapalketa dagoen bitartean, eta gure erreibindikaizoak onhartzen ez diren bitartean, benetazko Iraultza ez dela izanen, ulertarazi egin behar diegu.
      Emakumeok ahotsa badugulako.
      Bai, emakumearen artean organizatzearen beharra ikusten dut, langile mugimenduak ahasten gaituelako, erakunde mixtoek eginkizunen banaketa sexuan oinarriturik egin dutelako, orain arte egindako iraultzek gure askatasuna lortu ez dutelako. Baina, hala eta guztiz ere langile kalsearen erakunde mixtoetan parte hartzearen alde nago, zergaitik?
      SOZIALISMOARIK GABE EZ DA EMAKUMEAREN ASKATASUNIK IZANEN.
      Zera ikusi dugu, nbahiz eta 17 garren mendean sobieten gobernuak oso neurri aurrerakoiak hartu, gaur egun emakumeek zapalduak jarraitzen dutela.
      BORROKATZEN JARRAITU BEHARKO DUGU!!.

      IZAR GORRI

      Ezabatu

  5. BERRIA.info »
    Euskal Herria

    INGURUMENA

    Garoña ixteko txostenak aurkeztu ditu Nuclenorrek

    Uztailaren 6an hasi behar dute, berez, zentrala desmuntatzeko prozesua. Urtebetez zentrala irekita baina geldi mantentzeko baimena eskatua zuen Nuclenorrek, baina hori egin ahal izateko agindu bat aldatu behar zuen Industria Ministerioak; ez du egin, eta epea bukatu zaio horretarako, gainera.

    Mikel P. Ansa 2013-06-05 - 13:12:58

    Beste urrats bat egin du Garoñak ixteko bidean. Nuclenor enpresa jabeak zentral nuklearra ixteko dokumentuak aurkeztu dizkio Espainiako Industria Ministerioari.

    Prozedura administratibo arrunta jarraituz aurkeztu ditu dokumentu horiek, Nuclenorrek berak adierazi duenez, baina zehaztu du zentrala lamean mantendu nahi duela, eta horretarako baimena eskatuko lukeela, ministerioak bide emango balio.

    Zentral nuklearrak uztailaren 6 arte lanean jarraitzeko baimena du. Uztailaren 6an, hilabete eskas barru, itxi, eta desmuntatzeko prozesuari ekin beharko lioke, gaur-gaurkoz egoera administratiboa dagoen moduan.

    Zentralaren jabeak eskaera bat egin zion Industria Ministerioari, maiatzaren 16an. Zentral nuklearra joan den abenduan geldiarazi zuten, ministerioak ezarritako zerga berriei aurre egin ezinagatik, jabearen esanetan.

    Nuclenorrek ministerioari baimena eskatu zion beste urtebetez zentrala egoera horretan edukitzeko, geldirik alegia. Hartara, etorkizunean baimena berritzeko aukerari eutsiko ziokeen.

    Industria Ministerioak CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari eskatu zion aztertzeko ea posible zen urtebeterako baimen hori ematea. CSNk joan den astean eman zion baiezkoa ministerioari.

    Hurrengo urratsa ministerioak berak eman behar zuen: iazko agindu bat aldatu eta egokitu behar zuen, Nuclenorrek urtebeterako baimen berezi hori eska zezan. Ministerioak, baina, oraingoz ez du aldatu iazko agindua, eta Nuclenorrek, hortaz, ezin izan du baimena eskatu.

    CSNk, bitartean, bere betebehar arruntekin jarraitu du. Garoñak uztailaren 6an itxi behar duenez, arauek eta baimenek gaur egun agintzen dutenari jarraiki, ekainaren 6rako txostena aurkeztu behar zuen CSNk, zehazteko Garoñak zer urrats eman behar dituen uztailaren 6an ixteko.

    Astelehen gauean baldintza horiek jasotzen dituzten dokumentuak onartu, eta Industria Ministeriora bidali zituen CSNk, zehaztuz aurreratzean zer egin behar duen Nuclenorrek Garoña ixteko.

    Eta Nuclenorrek, prozedura administratibo horri jarraiki, atzo aurkeztu zizkion zentrala ixteko dokumentuak Industria Ministerioari.

    BERRIA saiatu da Industria Ministerioarekin harremanetan jartzen, baina ministerioak ez ditu kazetaren galderak erantzun. Ikusteko dago, hortaz, ministerioak atzera egiteko tarte legalik baduen, edo Garoña ixteko urrats erabakigarriak egiten ari den.

    Nuclenorrek, behintzat, ez du atea guztiz itxi: "Aukera emango luketen arau aldaketak egingo balituzte, Nuclenorrek aztertuko luke jarduera baimena berritzeko aukera".



    ErantzunEzabatu
  6. kaixo!!! ileak punta jarri zaizkit, eta hunkitua sentitu naiz, naiz eta emakumea ez izan ( mutila, hain zuzen ere) IZAR GORRI-ren idatzia irakurri eta gero. Batzutan uste dugu, gure neskalaguna, gure ama, laguna, arreba... ez daudela prest Iraultza egiteko, haimbeste urtetan suaz sartu gaituzten rol hori, beraien rola zela. etxeko lanak, umeak, sukaldea, aiton- amona gaixoak zaintzea. Baina ez da horrela, eskubidea dute, amantala etxean utzi eta kalera ateratzera, historian zehan emakumeak parte hartu dute, gure historiaren sortzean, eta ez bakarrik umeak zainduak izaten.... ikusi dezagun adibidez Alba eta Begoña, dena utzi eta El salvadorrera abiatu ziren gerrilarekin batera; edo Berrizko Martina Ibaibarriaga, guda karlistetan beste soldadu baten antzera jotake ibili zena; presondegietan dauden ehundaka emakume gudariak; egunero lanean dirauten beste ehundakari; eta horrela gure herria sortzen, "tejiendo" goaz.
    Zuek gabe, argi dago historio honen rumboa ez zela berdina izanen, gure izartzoak. gure izartzo moreak.
    Beraz, idazki honekin.... omenaldi txiki bat egin nahi diet, Iraultzaren alde borrokatzen duten emakumeei, zuentzat.
    eta ea behingoz, mutil askok konturatzen bagaren, beharrezkoak direla, gu bezalakoak direla, elkarlanean aritu behar garela, denak aurrera, batzuk besteetik tira, berdinak garela.... bi esku, bi begi, bi beso, bi hanka, ahotsa dugula, hunkitzen garela, farre egiten dugula, korrika egiten ikasi genduela... Hemen gaudela, emakume bati esker. berak eamn zigu bizitza.
    segi gogor borrokan emakumeak!!!
    utzi amantalak etxean, eta kalera!!! jo ta ke!!! bien artean, guda hau irabazia dago!!!

    bere punttu feminista itzartu duen gizona.

    ErantzunEzabatu