Arkaitz Agirregabiria
eta
Zuhaitz Errasti presoek
gose grebari ekin diote
Neurriak zorroztu dizkiotela salatu nahi du Agirregabiriak, eta Errastik elkartasuna azaldu nahi dio.
Berria.info 2013-06-14 - 18:17:18
Bordeaux-Gradignan espetxean
dauden Arkaitz Agirregabiria eta Zuhaitz Errasti presoak gose greban
daude atzotik. Joan den astean, erregimen bereziko preso sozial batek
ihes egin zuen Bordeleko beste espetxe batetik, eta geroztik erregimen
bereziko presoei dituzten neurriak zorroztu dizkiete.
Agirregabiriaren kasuan, erregimen bereziko presoa denez, baldintzak
zorroztu dizkiote. Bereziki salatu nahi du bisitak egiteko baldintzaren
okertzea. "Hala ere, neurrien gogortze horrez gain, beste gertakari bat
ere jasan behar izan du azkenaldian Bordeaux espetxean. Joan den astean
preso sozial batzuen jipoia ere jaso baitzuen", salatu du Etxerat-ek.
Egoera hori salatzeko Agirregabiriak atzotik gose greba egitea erabaki du, eta espetxe berean dagoen Errastik ere elkartasuna adieraziz bat egin du gose grebarekin.
Etxerat-eko senideek adierazi dute azken asteetan jasaten duten
hirugarren erasoa dela, eta oso epe laburrean Frantziako Estatuko
espetxe batean egiten duten bigarren gose greba. "Honek erakusten du
gure senide eta lagunek espetxeetan zein bizi-baldintza gogorretan bizi
behar izaten duten", adierazi dute. Horregatik, euskal presoen
eskubideak "errespetatu" egin behar direla nabarmendu dute.
Antton Troitiño euskal presoa (Donostia, 1957) Espainiaratzea onartu du Londreseko Auzitegiak. Parot doktrina ezarri zion Espainiak, eta zigor hori betetzeko estraditatuko dute. Aurtengo urtarrilaren 14an hasi zuten epaiketa, Espainiak egindako estradizio eskaera onartu edo ez erabakitzeko.
24 urteko zigorra betea du jada Troitiñok; aske geratu ondoren ezarri zioten 197/2006 doktrina. 2012ko ekainean atxilotu zuten Londresen, eta gaur auzitegiak atzera bota du presoak jarritako helegitea.
Presoaren abokatuak ez du jakinarazi berriro ere helegitea jarriko duen ala ez. John Thomas epaileak maiatzean adierazi zuen Auzitegi Gorenera hel daitekeela kasuaren "konplexutasunagatik". Epaileak esan zuen hamalau eguneko epea emango ziela bi aldeei helegitea jartzeko, eta Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko tramiteak hasiko dituzte orain abokatuek.
Berez, 2011ko urtarrilaren 4an behar zuen aske, baina espetxealdian prebentibo moduan emandako denbora zela-eta 2017ra luzatu zioten zigorra. Baina, azkenean, 2011ko apirilaren 13an aske geratu zen. Aske uzteak polemika handia eragin zuen Espainiako politikagintzan eta Justizian. Lehen harrera jaso ostean, desagertu egin zen Troitiño.
Aske geratu bezain laster, hurrengo egunean, Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Troitiño aske uzteko erabakiaren kontra egin zuen. Lau egun geroago, aske geratu eta bost egunera, Parot doktrina aplikatu, eta berriz espetxeratu nahi izan zuten, beste sei urterako. Auzitegi Nazionalaren aginduz, hura atxilotzen saiatu ziren, baina ez zuten topatu.
2013-06-14
Inkomunikatuta eduki dituzten denboran guardia zibilek
mehatxatu eta kolpatu egin dituztela salatu dute Ruben Gelbentzuk eta
Jon Lizarribarrek Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno
epailearen aurrean. Atzo goizean eraman zituzten epailearen aurrera;
inkomunikazioa kenduta deklaratu zuten, konfiantzazko abokatuarekin.
Moreno epaileak baldintzarik gabe espetxeratu zituen, «behin-behinean».
Epailearen aurrean salatu zuten bi atxilotuek Guardia Zibilaren eskuetan jasotako tratua. Aiert Larrarte abokatuak BERRIA-ri kontatu dionez, Madrilera bidean jarri orduko galdeketekin hasi zirela salatu dute atxilotuek. Gelbentzuk bidaia «oso gogorra» izan zuela esan du, une oro eskuak atzean lotuta eta burua hanka artean jarrita eraman dutela. Kotxetik ziegara oihu, kolpe eta mehatxu artean eraman zituztela salatu dute biek, eta torturatuko zituztela mehatxatuz izan zituztela gau osoan.
Legez kanpoko galdeketak egin zizkietela salatu zuten atxilotuek epailearen aurrean. Lizarribarrek galdeketa horietako bat «nahiko gogorra» izan zela kontatu zion abokatuari: kolpatu egin zutela, eta poltsarekin mehatxatu zutela. Asteazken goizean, guardia zibil bat aurpegia agerian zuela etorri zitzaiela kontatu dute bi atxilotuek, eta tratua «oso egokia» izan dela ordutik aurrera. Orduan, Gelbentzuk eta Lizarribarrek kontatu dutenez, guardia zibil batek aurrerantzean atxiloketak egiten jarraituko dutela esan zien: «Hilero bi eroriko zarete». Gainera, atxilotuek kontatu dute «argitu gabeko atentatuak» aukeratzeko esan zietela, «biktimak presio egiten ari direlako», eta beraiei ez bada besteren bati leporatuko dizkietela.
Epailearen aurrera eraman zituztenean, baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta hala erabaki zuen Moreno epaileak. Soto del Realeko kartzelan (Espainia) sartu dituzte biak. ETAko kide izatea eta 2002ko lau atentatutan «txikizio terroristak» eragin eta sei «hilketa saio terrorista» egitea leporatu die epaileak. Autoan dioenez, «argitu gabeko» ETAren atentatuak ikertzen ari dira Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza eta Guardia Zibila, eta «ikerketa horren emaitza» izan dira astearteko atxiloketak.
Interpretazio berria, orain
Ustez ETAri 2002an atzemandako paper batzuetan eta 2005eko Baltasar Garzon epailearen auto batean oinarritu da Moreno atentatu haiek atxilotuei leporatzeko. Larrartek azaldu du paper haien interpretazio berria egin dutela epaileak hamaika urte beranduago, eta salatu du Garzonen autoaren aipamena egin arren, Morenok ez duela besterik zehazten. Hain zuzen, 2003ko azaroan Garzonek agindutako operazio batean atxilotu zuten Gelbentzu, eta auzi horretakoa da autoa. Beste hamaika lagunekin batera atxilotu zuten orduan —tratu txarrak salatu zituzten gehienek—, baina errugabetzat jo zuten. Garzonek hura atera eta lau urtera, 2009an, Frantziako Poliziak Espainiaren esku utzi zuen Lizarribar, Frantzian sei urteko zigorra bete ondoren. Orduan, Espainian kargurik gabe libre utzi zuen Espainiako Poliziak.
Astearte goizaldean atxilotu zituen Guardia Zibilak Gelbentzu eta Lizarribar, Andoainen eta Urnietan (Gipuzkoa). Espainiako Barne Ministerioak berehala zabaldu zuen ETAk 2002an egindako lau atentatutan parte hartzea egozten zietela. Hala ere, epaileari esan ziotenez, Auzitegi Nazionalera deklaratzera eraman arte ez zekiten zer zen leporatzen zietena: Guardia Zibilak ez zizkien egozten zitzaizkien karguak jakinarazi atxilotu zituztenean.
CPT Europako Torturaren Prebentziorako Elkarteak hainbat gomendio egin zizkion Espainiari: konfiantzazko medikuarekin eta abokatuarekin egoteko eskubidea bermatu behar zaie atxilotuei, eta senideek atxilotuak non dauden jakiteko eskubidea dute. Hiru baldintza horiek behintzat ez dira bete Gelbentzuren eta Lizarribarren kasuan.
Atxiloketak gertatu bezain laster ohartarazi zuen Amaiur koalizioak Gelbentzuk eta Lizarribarrek «arrisku handia» zutela tratu txarrak jasotzeko, inkomunikatu egin zituztelako. Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazengana, Kongresuko Barne Gaietarako batzordeko presidentearengana eta Espainiako arartekoarengana jo zuten, baina ez zituzten bete eskaerak.
Atxiloketen ondorengo egunetan salaketa adierazpen eta mobilizazio ugari izan da. Atzo, atxilotuak askatzeko eskatu zuen LABek, eta Espainiako Gobernuak «errezeta zaharretan» tematuta dirauela salatu zuen. Lizarribarren lankideek «babesik sentikorrena» helarazi zieten ingurukoei. Nabarmendu zuten egunero «gehien behar duten pertsonen ondoan» aritu dela lanean. «Lehenbailehen ikusi nahi dugu guren ondoan».
Hendaian ikastola berria eraikitzeko bideak beste oztopo bat jaso du Frantziako administraziotik. Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari agindu dio bertan behera utz dezala ikastola eraikitzeko hartutako erabakia, legez kanpokoa dela esanez. Uste du hezkuntza legearen aurkakoa dela. Erabaki horrek bi urterako behintzat atzeratu dezake Hendaian ikastola bat eraikitzea. Erabakia aztertzen ari da Seaska, baina aurreratu du "haserre eta kezkaz" hartu duela gobernuko ordezkariaren erabakia.
Joan den urtarrilean hasi zuen suprefetak proiektuaren aurkako ekinbidea. Egungo eraikina txiki geratuta, beste bat eraikitzeko asmoa du Seaskak, eta herriko etxea laguntzeko prest agertu zen. Falloux legea gogora ekarrita, suprefetak hori egitea galarazi egin zion, ordea; eskola pribatuei dirua ematea galarazten du arau horrek.
Kontrakotasun handiak jaso zituen suprefetaren erabakiak, eta beste bide batzuk mahai gainean jarri zituen, betiere diruz laguntzea debekaturik; egoitza alokatzea eskaini zion udalari. Egoerak aurrera egiteko zantzurik ez, eta otsailaren 2an jendetza bildu zen Hendaian, ikastolaren babesteko.
Pirinio Atlantikoetako prefeta sartu zen tartean horren ondoren, eta konponbidearen aldeko agertu zen. Egoera bideratuta zegoelakoan, apirilaren 24an ikastola berria eraikitzeari baiezkoa eman zion Hendaiako Herriko Etxeak.
Nafarroako Parlamentuak
baztertu egin du Nafarroako Kutxako dieten auzia argitzeko ikerketa
batzorde bat osatzeko aukera. Hala egiteko proposamen bat aurkeztu dute
Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak, eta Geroa Baik, eta haien aldeko botoei
batu zaizkie PPNkoak. Batzordea, ordea, ez da sortuko, UPNk eta PSNk
kontra eginda.
Egoera hori salatzeko Agirregabiriak atzotik gose greba egitea erabaki du, eta espetxe berean dagoen Errastik ere elkartasuna adieraziz bat egin du gose grebarekin.
Eskubideak errespetatzeko
eskatu du Etxerat-ek
Londresek
Antton Troitiño estraditatzea
onartu du
24 urteko espetxe zigorra bete zuen Espainian, eta bete ostean ezarri zioten 'Parot doktrina'. 2012an atxilotu zuten, Londresen.
Berria.info 2013-06-14 - 17:05:06
Antton Troitiño euskal presoa (Donostia, 1957) Espainiaratzea onartu du Londreseko Auzitegiak. Parot doktrina ezarri zion Espainiak, eta zigor hori betetzeko estraditatuko dute. Aurtengo urtarrilaren 14an hasi zuten epaiketa, Espainiak egindako estradizio eskaera onartu edo ez erabakitzeko.
24 urteko zigorra betea du jada Troitiñok; aske geratu ondoren ezarri zioten 197/2006 doktrina. 2012ko ekainean atxilotu zuten Londresen, eta gaur auzitegiak atzera bota du presoak jarritako helegitea.
Presoaren abokatuak ez du jakinarazi berriro ere helegitea jarriko duen ala ez. John Thomas epaileak maiatzean adierazi zuen Auzitegi Gorenera hel daitekeela kasuaren "konplexutasunagatik". Epaileak esan zuen hamalau eguneko epea emango ziela bi aldeei helegitea jartzeko, eta Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko tramiteak hasiko dituzte orain abokatuek.
Doktrinaren aplikazioa
Berez, 2011ko urtarrilaren 4an behar zuen aske, baina espetxealdian prebentibo moduan emandako denbora zela-eta 2017ra luzatu zioten zigorra. Baina, azkenean, 2011ko apirilaren 13an aske geratu zen. Aske uzteak polemika handia eragin zuen Espainiako politikagintzan eta Justizian. Lehen harrera jaso ostean, desagertu egin zen Troitiño.
Aske geratu bezain laster, hurrengo egunean, Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Troitiño aske uzteko erabakiaren kontra egin zuen. Lau egun geroago, aske geratu eta bost egunera, Parot doktrina aplikatu, eta berriz espetxeratu nahi izan zuten, beste sei urterako. Auzitegi Nazionalaren aginduz, hura atxilotzen saiatu ziren, baina ez zuten topatu.
2013-06-14
Egotzitakoa ukatu dute atxilotuek,
eta kartzelatu egin ditu epaileak
2002ko paper batzuetan eta 2005eko auto batean oinarritu da epailea Gelbentzuri eta Lizarribarri lau atentatu leporatzeko
Inkomunikazio aldian mehatxatu eta kolpatu egin zituztela salatu dute biek

Hodei Iruretagoiena
Elkarretaratze bat egin zuten atzo Lizarribarren lankideek, atxilotuei elkartasuna adierazteko. / BERRIA
Epailearen aurrean salatu zuten bi atxilotuek Guardia Zibilaren eskuetan jasotako tratua. Aiert Larrarte abokatuak BERRIA-ri kontatu dionez, Madrilera bidean jarri orduko galdeketekin hasi zirela salatu dute atxilotuek. Gelbentzuk bidaia «oso gogorra» izan zuela esan du, une oro eskuak atzean lotuta eta burua hanka artean jarrita eraman dutela. Kotxetik ziegara oihu, kolpe eta mehatxu artean eraman zituztela salatu dute biek, eta torturatuko zituztela mehatxatuz izan zituztela gau osoan.
Legez kanpoko galdeketak egin zizkietela salatu zuten atxilotuek epailearen aurrean. Lizarribarrek galdeketa horietako bat «nahiko gogorra» izan zela kontatu zion abokatuari: kolpatu egin zutela, eta poltsarekin mehatxatu zutela. Asteazken goizean, guardia zibil bat aurpegia agerian zuela etorri zitzaiela kontatu dute bi atxilotuek, eta tratua «oso egokia» izan dela ordutik aurrera. Orduan, Gelbentzuk eta Lizarribarrek kontatu dutenez, guardia zibil batek aurrerantzean atxiloketak egiten jarraituko dutela esan zien: «Hilero bi eroriko zarete». Gainera, atxilotuek kontatu dute «argitu gabeko atentatuak» aukeratzeko esan zietela, «biktimak presio egiten ari direlako», eta beraiei ez bada besteren bati leporatuko dizkietela.
Epailearen aurrera eraman zituztenean, baldintzarik gabe espetxeratzeko eskatu zuen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta hala erabaki zuen Moreno epaileak. Soto del Realeko kartzelan (Espainia) sartu dituzte biak. ETAko kide izatea eta 2002ko lau atentatutan «txikizio terroristak» eragin eta sei «hilketa saio terrorista» egitea leporatu die epaileak. Autoan dioenez, «argitu gabeko» ETAren atentatuak ikertzen ari dira Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza eta Guardia Zibila, eta «ikerketa horren emaitza» izan dira astearteko atxiloketak.
Interpretazio berria, orain
Ustez ETAri 2002an atzemandako paper batzuetan eta 2005eko Baltasar Garzon epailearen auto batean oinarritu da Moreno atentatu haiek atxilotuei leporatzeko. Larrartek azaldu du paper haien interpretazio berria egin dutela epaileak hamaika urte beranduago, eta salatu du Garzonen autoaren aipamena egin arren, Morenok ez duela besterik zehazten. Hain zuzen, 2003ko azaroan Garzonek agindutako operazio batean atxilotu zuten Gelbentzu, eta auzi horretakoa da autoa. Beste hamaika lagunekin batera atxilotu zuten orduan —tratu txarrak salatu zituzten gehienek—, baina errugabetzat jo zuten. Garzonek hura atera eta lau urtera, 2009an, Frantziako Poliziak Espainiaren esku utzi zuen Lizarribar, Frantzian sei urteko zigorra bete ondoren. Orduan, Espainian kargurik gabe libre utzi zuen Espainiako Poliziak.
Astearte goizaldean atxilotu zituen Guardia Zibilak Gelbentzu eta Lizarribar, Andoainen eta Urnietan (Gipuzkoa). Espainiako Barne Ministerioak berehala zabaldu zuen ETAk 2002an egindako lau atentatutan parte hartzea egozten zietela. Hala ere, epaileari esan ziotenez, Auzitegi Nazionalera deklaratzera eraman arte ez zekiten zer zen leporatzen zietena: Guardia Zibilak ez zizkien egozten zitzaizkien karguak jakinarazi atxilotu zituztenean.
CPT Europako Torturaren Prebentziorako Elkarteak hainbat gomendio egin zizkion Espainiari: konfiantzazko medikuarekin eta abokatuarekin egoteko eskubidea bermatu behar zaie atxilotuei, eta senideek atxilotuak non dauden jakiteko eskubidea dute. Hiru baldintza horiek behintzat ez dira bete Gelbentzuren eta Lizarribarren kasuan.
Atxiloketak gertatu bezain laster ohartarazi zuen Amaiur koalizioak Gelbentzuk eta Lizarribarrek «arrisku handia» zutela tratu txarrak jasotzeko, inkomunikatu egin zituztelako. Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazengana, Kongresuko Barne Gaietarako batzordeko presidentearengana eta Espainiako arartekoarengana jo zuten, baina ez zituzten bete eskaerak.
Atxiloketen ondorengo egunetan salaketa adierazpen eta mobilizazio ugari izan da. Atzo, atxilotuak askatzeko eskatu zuen LABek, eta Espainiako Gobernuak «errezeta zaharretan» tematuta dirauela salatu zuen. Lizarribarren lankideek «babesik sentikorrena» helarazi zieten ingurukoei. Nabarmendu zuten egunero «gehien behar duten pertsonen ondoan» aritu dela lanean. «Lehenbailehen ikusi nahi dugu guren ondoan».
IKASTOLAK
Hendaian ikastola eraikitzeko erabakia
legez kanpokoa dela esan du suprefetak
Herriko etxeak ikastola hartutako erabakia
atzera botatzeko agindu du, esanez hezkuntza legearen aurkakoa dela. Bi
urtez atzeratu daiteke eraikuntza erabaki horren ondorioz. "Haserre eta
kezkaz" dago Seaska.
Berria.info 2013-06-14 - 19:18:12
Hendaian ikastola berria eraikitzeko bideak beste oztopo bat jaso du Frantziako administraziotik. Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari agindu dio bertan behera utz dezala ikastola eraikitzeko hartutako erabakia, legez kanpokoa dela esanez. Uste du hezkuntza legearen aurkakoa dela. Erabaki horrek bi urterako behintzat atzeratu dezake Hendaian ikastola bat eraikitzea. Erabakia aztertzen ari da Seaska, baina aurreratu du "haserre eta kezkaz" hartu duela gobernuko ordezkariaren erabakia.
Joan den urtarrilean hasi zuen suprefetak proiektuaren aurkako ekinbidea. Egungo eraikina txiki geratuta, beste bat eraikitzeko asmoa du Seaskak, eta herriko etxea laguntzeko prest agertu zen. Falloux legea gogora ekarrita, suprefetak hori egitea galarazi egin zion, ordea; eskola pribatuei dirua ematea galarazten du arau horrek.
Kontrakotasun handiak jaso zituen suprefetaren erabakiak, eta beste bide batzuk mahai gainean jarri zituen, betiere diruz laguntzea debekaturik; egoitza alokatzea eskaini zion udalari. Egoerak aurrera egiteko zantzurik ez, eta otsailaren 2an jendetza bildu zen Hendaian, ikastolaren babesteko.
Pirinio Atlantikoetako prefeta sartu zen tartean horren ondoren, eta konponbidearen aldeko agertu zen. Egoera bideratuta zegoelakoan, apirilaren 24an ikastola berria eraikitzeari baiezkoa eman zion Hendaiako Herriko Etxeak.
BURGESIAREN USTELKERIA EGUNEROKOA...
NAFARROAKO KUTXA
'CAN auziaren' inguruko ikerketa batzorde bat sortzea baztertu du Nafarroako Parlamentuak
Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak, PPNk eta Geroa Baik egin dute batzordea sortzearen alde; UPNk eta PSNk, aldiz, kontra.
Berria.info 2013-06-14 - 16:38:54
Maiorga Ramirez Bilduko Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak esan du
"Nafarroari egia zor zaiolako" aurkeztu dutela mozioa, eta galdetu du
zer gertatu behar den Nafarroako Kutxaren inguruko ikerketa batzorde bat
osatzeko.
Aralar-NaBaiko bozeramaile Txentxo Jimenezek, berriz, esan du "egiazko arazoa Nafarroako Kutxa bezalako entitate bat galdu eta dirutza desagertu izana" dela. Ikerketa batzordea "gizartearekiko erantzukizun bat" da, Jimenezen hitzetan.
PPNko parlamentari Ana Beltranek adierazi duenez, "jakin beharra dago Nafarroako Kutxarekin zer gertatu den", eta gaineratu du parlamentua ezin dela geratu ardura politikoak eskatu gabe.
UPNko bozeramaile Carlos Garcia Adaneroren arabera, ikerketa
batzordeetan "ondorio batzuk onartzen dira eta epaitegietara bidaltzen
dira, baina gai hau Auzitegi Nazionalean nahi Iruñeko epaitegietan dago
jada".
PSNko parlamentari Juan Jose Lizarbek iragarri du PSNk Nafarroako Kutxari buruzko txosten bat egiteko eskatuko diola Nafarroako Kontu Ganberari. Halaber, nabarmendu du auzia epaitegietan ikertzen ari direla: "Auzi hori zabalik da eta amaituko da amaituko den lekuan, zorionez epaileak onak direlako".
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaileak ebatzi du Joseba Andoni Garaialde eta Garbiñe Etxaburu senar-emazteek ez zutela ”terrorismoa goratu”. Garaialderi, ordea, sei hilabeteko zigorra ezarri dio ”autoritateari desoditzea" egotzita. 200 euroko kalte ordaina eman beharko dio ertzain bati.
2010eko irailean Itxaso Lekuona Askapenako kidearen atxiloketa salatzeko manifestazioan gertatutakoen ondorioz izan ziren epaituak Joseba Andoni Garaialde eta Garbiñe Etxaburu senar-emazteak.
Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen bientzat "terrorismoa goratzeagatik". Era berean, bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra gehitzea eskatu zuen Garaialderentzat, "autoritateari atentatua" egin ziola uste zuelako, kontzentrazioan zegoen ertzain bati ustez "zaplasteko" bat eman ziola-eta. Iñigo Iruin abokatuak absoluzioa eskatu zuen senar-emazteentzat.
Fiskalaren arabera, "Gora ETA" oihukatzeak erakunde armatua goratzen du, eta beraz, ekintza armatuak babesten ditu. Iñigo Iruin abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu zuen, indarkeria goratu zutela erakusteko nahikoa frogarik ez zegoela argudiatuta; zaplastekoa ere ez zela frogagarria adierazi zuen abokatuak.
2013-06-14
Absoluzioa. Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider
Caminos, Mikel Jimenez eta Aritz Azkonak ez dute beste epairik onartuko.
Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri zien
Segi eta Ekineko kide izatea leporaturik, eta uztailaren 3an epaia
berretsi edota bertan behera utzi beharko du Auzitegi Gorenak. Hori dela
eta, herritarrei eta taldeei herri harresian parte hartzeko eskatu
diete auzipetuek. «Herriak du hitza, eta denon artean esan behar diegu
Espainiako eta Frantziako estatuei bukatu direla atxiloketa,
inkomunikazio eta tortura garaiak, eta, konponbidearen kontra pausoak
ematen jarraitzen badute, herri bat topatuko dute aurrez aurre», esan du
Azkonak.
Beraz, herritar reieta talde guztiei herri harresia babesteko eskatu die. Ekainaren 22an irudikatuko dute harresi hori, Iruñeko Gazteluko plazan. 11:30ean hasita, hainbat jarduera antolatuko dituzte. Iruñerriko kultur taldeei emanaldiak eta tailerrak antolatzeko eskatu diete. Batzar txikiak ere osatuko dituzte egoera politikoari buruz mintzatzeko, eta tokian-tokian eman beharreko erantzunez hausnartzeko.
Jarduerak goizean eginen dira, eta herritar guziek parte hartu behar dutela nabarmendu du Azkonak. «Denon artean eraiki beharreko zerbait da, bakoitzak nahi eta ahal duen moduan herri harresia sortuko duen harria jarri beharra du».
Bestalde, gisa horretako auzien aurrean «beste aldera begiratu dutenak» gogor kritikatu ditu Azkonak. «Injustizia» babestu izana leporatu die, eta «konplizetzat» jo ditu. Esan duenez, hurrengo hilabeteetan 200 euskal herritar baino gehiago sar ditzakete kartzelan. «Argi utzi nahi dugu ez ditugula epai politiko hauek onartzen, eta ez dugula absoluzioa ez den beste ezer onartuko», azaldu du Azkonak. Dioenez, Herriaren etorkizuna dago jokoan.
Aralar-NaBaiko bozeramaile Txentxo Jimenezek, berriz, esan du "egiazko arazoa Nafarroako Kutxa bezalako entitate bat galdu eta dirutza desagertu izana" dela. Ikerketa batzordea "gizartearekiko erantzukizun bat" da, Jimenezen hitzetan.
PPNko parlamentari Ana Beltranek adierazi duenez, "jakin beharra dago Nafarroako Kutxarekin zer gertatu den", eta gaineratu du parlamentua ezin dela geratu ardura politikoak eskatu gabe.
UPN eta PSN, kontra
PSNko parlamentari Juan Jose Lizarbek iragarri du PSNk Nafarroako Kutxari buruzko txosten bat egiteko eskatuko diola Nafarroako Kontu Ganberari. Halaber, nabarmendu du auzia epaitegietan ikertzen ari direla: "Auzi hori zabalik da eta amaituko da amaituko den lekuan, zorionez epaileak onak direlako".
Espainiako Auzitegi Nazionalak
Garaialde eta Etxaburu senar-emazteak
absolbitu ditu
"Terrorismoa goratzea" egozten zieten, eta
absolbitu egin dituzte; hala ere, Garaialderi sei hilabeteko zigorra
ezarri diote, "autoritateari desobeditzea" egotzita; 200 euroko kalte
ordaina eman beharko dio ertzain bati.
Berria.info 2013-06-14 - 15:57:24
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaileak ebatzi du Joseba Andoni Garaialde eta Garbiñe Etxaburu senar-emazteek ez zutela ”terrorismoa goratu”. Garaialderi, ordea, sei hilabeteko zigorra ezarri dio ”autoritateari desoditzea" egotzita. 200 euroko kalte ordaina eman beharko dio ertzain bati.
2010eko irailean Itxaso Lekuona Askapenako kidearen atxiloketa salatzeko manifestazioan gertatutakoen ondorioz izan ziren epaituak Joseba Andoni Garaialde eta Garbiñe Etxaburu senar-emazteak.
Carlos Bautista Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen bientzat "terrorismoa goratzeagatik". Era berean, bi urte eta zortzi hilabeteko zigorra gehitzea eskatu zuen Garaialderentzat, "autoritateari atentatua" egin ziola uste zuelako, kontzentrazioan zegoen ertzain bati ustez "zaplasteko" bat eman ziola-eta. Iñigo Iruin abokatuak absoluzioa eskatu zuen senar-emazteentzat.
Fiskalaren arabera, "Gora ETA" oihukatzeak erakunde armatua goratzen du, eta beraz, ekintza armatuak babesten ditu. Iñigo Iruin abokatuak, berriz, absoluzioa eskatu zuen, indarkeria goratu zutela erakusteko nahikoa frogarik ez zegoela argudiatuta; zaplastekoa ere ez zela frogagarria adierazi zuen abokatuak.
2013-06-14
Absoluzioa ez den beste epairik
ez dute onartuko
Iruñerriko auzipetuek
Ekainaren 22an eginen duten herri harresian parte hartzeko eskatu diete norbanakoei eta taldeei
Iker Tubia
Herri harresian harria jarri nahi dute Iruñean, eta ekainaren 22an hasiko dira Gazteluko plazan. / IDOIA ZABALETA / A. PRESS
Beraz, herritar reieta talde guztiei herri harresia babesteko eskatu die. Ekainaren 22an irudikatuko dute harresi hori, Iruñeko Gazteluko plazan. 11:30ean hasita, hainbat jarduera antolatuko dituzte. Iruñerriko kultur taldeei emanaldiak eta tailerrak antolatzeko eskatu diete. Batzar txikiak ere osatuko dituzte egoera politikoari buruz mintzatzeko, eta tokian-tokian eman beharreko erantzunez hausnartzeko.
Jarduerak goizean eginen dira, eta herritar guziek parte hartu behar dutela nabarmendu du Azkonak. «Denon artean eraiki beharreko zerbait da, bakoitzak nahi eta ahal duen moduan herri harresia sortuko duen harria jarri beharra du».
Bestalde, gisa horretako auzien aurrean «beste aldera begiratu dutenak» gogor kritikatu ditu Azkonak. «Injustizia» babestu izana leporatu die, eta «konplizetzat» jo ditu. Esan duenez, hurrengo hilabeteetan 200 euskal herritar baino gehiago sar ditzakete kartzelan. «Argi utzi nahi dugu ez ditugula epai politiko hauek onartzen, eta ez dugula absoluzioa ez den beste ezer onartuko», azaldu du Azkonak. Dioenez, Herriaren etorkizuna dago jokoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina