CLARA ZETKIN
Berriki polemika bat abiatu da blog honetan Feminismoari buruz, "Iraultza" ezizena erabiltzen duen lagun batek, "Izar Gorri" goitizena baliatzen duen bertze lagun batek idatzitako testua, "Feminismoari sokari indartsu eutsi!" gogor kritikatu duenean. Aldi beran, Angela Davies feminista eta komunista iraultzaileari buruzko artikulu bat argitaratu dugu hemen, ARGIA aldizkaritik hartuta. Gaurkoan, militante komunista eta feminista handi baten biografia laburra ekarriko dugu orriotara, eztabaida eta polemika aberastu nahian. Ondoko egunetan Alexandra Kollontairen biografia ere argitaratuko dugu, garai batean indartsu izan zèn Feminismo Sozialista Iraultzailea eta Feminismo Komunista Euskal Herrian berrindartu nahian.
Clara Zetkin, ezkondu aurretik Clara Eissner, 1857ko uztailaren 5ean sortu zen Wiederau, Alemaniako Saxonia eskualdean, eta 1933ko ekainaren 20an hil zen Arkhagelskoïen, Moskutik hurbil, erbestean. Militante sozialista iraultzaile alemaniarra izan zen, Lenin eta Rosa Luxemburgen lagun, adiskide eta burkidea. Emakumeen aldeko borrokan oso ezaguna egin zen, Feminismo Sozialista Iraultzailearen buruzagietako bat izanik II. Internazionalaren barnean, Alexandra Kollontairekin batera. Geroago, Feminismo Komunistaren alde agertu zen III. Internazionalaren baitan. III Internazionaleko zuzendaritzako kidea izan zen 1021etik 1933 arte.
1874an, irakasle izateko ikasketak buruturik, Clara Eissner Alemaniako langileen mugimenduarekin jarri zen harremanetan. Aldi berean, emakume langileen mugimenduekin harremana hasi zuen. 1878an SAP, Langileen Alderdi Sozialistan sartu zen. Alderdi hori 1875ean sortu zen, Ferdinad Lassallek gidatzen zuèn ADAV, Langile Alemanen Elkarte Orokorra eta marxistak zirèn August Bebel eta Wilhelm
Liebknecht-ek sortu zutèn SDAP, Langileen Alderdi Sozialdemokrata. 1890ean SDP, Alderdi Sozialdemokrata Alemana bilakatu zen.
Bismarck kantzilerrak 1978an eginiko Sozialismoaren debekuaren aurrean, erbesteratu beharrean izan zen Zurichen 1882an, eta ondoren Parisen bizi izan zen. Hiri horretan bizi zela lan gandia egin zuen II. Internazionala sortzeko. Hantxe ezkondu zen Ossip Zetkin iraultzaile errusiarrarekin, eta berarekin bi seme alaba izan zituen. Geroago dibortziatu eta George Friedrich Zundel artistarekin ezkondu zen, 1899tik 1928ra arte. SPDren baitan ezker muturreko hegalekoa zen, Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht-ekin batera, eta Eduard Berstein-en errebisionismoaren kritikari zorrotz eta sutsua. Kartzelan ere behin baino gehiagotan egon zen.
Clara Zetkin biziki interesatu zen emakume langileen aldeko ekimenetan, bozkatzeko eskubidearen aldeko borroketan eta Alemaniako mugimendu sozialdemokrataren adar feminista iraultzailean. 1891tik 1917 arte "Berdintasuna" egunkaria argiratau zuen, eta 1907an SPDko emakumeen bulegoko arduradun hautatu zuten. Clara Zetkinek berak erabaki zuen, 1911tik aitzina, martxoaren 8a Emazte Langileen Nazioarteko Eguna izanen zela. Nor oroitzen da gaur egun horretaz? Feminista burgesak eta burges ttipiak ez, hain segur!
1905ean Gerraren aurkako Emakumeen nazioarteko Konferentzia antolatu zuen Berlinen. 1917 arte SPDko ezker hegaleko militantea izan zen, eta Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht-ekin batera, 1914-1918 urteetan, I. Mundu Gerra Inperialistaren aurka borrokatu zen, eta Iraultza Sozialistaren alde. Ondoren 1916an, USPD alderdi sozialistan aritu zen, eta aldi berean, Spartakus ligako kide bilakatu . 1919an, KPD, Alemaniako Alderdi Komunista sortu zuen bertze militante iraultzaileekin batera. Leninekin luze elkarrizketatu zen emakume langileen borroka askatzaileari buruz. 1920-1933 urteetan Clara Zetkin diputatua izan zen Reichstagen.
Clara Zetkin eta Rosa Luxembur, militante komunista iraultzaileak

Alemaniako Errepublika Sozialistak omenaldia egin zion militante komunista iraultzaile feminista handiari.
1924 arte Clara Zetkin KPDko Bulego Zentraleko partaidea izan zen, eta 1927-1929 urteetan, bere Komite Zentraleko kide ere izan zen. 1925ean, preso iraultzaileen aldeko "Laguntza Gorria" ("Secours Rouge /"Socorro Rojo") izeneko erakunde solidario eta antirrepresiboko lehendakaria izan zen. 1932an, bere adinarengatik Alemaniako Parlamentuko lehendakaria izanik, nazismoaren aurkako borroka areagotzera deitu zuen.
Clara Zetkin eta Alexandra Kollontai, elkarri eskua emanda, II Internazionaleko VIII Kongresuan, 1910ean, Kopenhagen. Bi militante marxista eta feminista hauek III Internazionalean lan eta borroka egin zuten ondoren, komunismo iraultzailearen alde
Hitler boterera iristean, 1933an, Alderdi Komunista ilegalizatu egin zuen eta naziek Reichstag
eraikinari su eman zioten, komunistei errua egotziz. Komunisten
jazarpen latza hasi zen eta Clara Zetkin erbesteratu beharrean izan zen
berriro. Azkenean SESBen aterpetu eta han hil zen 76 urte zituelarik. Moskuko Kremlin-en dago lurperatuta.
Ezker eskuin:
X, Voroxilov, Trotsky, Kalinin, Frunze, Clara Zetkin, X
Goian:
Budionni
Ustez Leninen mausoleoan 1924 urtean
Noizko euskal emakume militante iraultzaileen biografiak blog honetan? Maddi Hegi, Lutxi Urigoiti, Maite, Olaia Kastresana eta beste hainbeste gudari, bizitza Euskal herriaren alde eman zutenak?
ErantzunEzabatuHorretan ari gara, lagun anonimoa, eta zu zeu animatzen bazara, bidali testuren bat!
ErantzunEzabatu