LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2013/03/13

Feminismoaren sokari indartsu eutsi!



 

 EGUNERO DA MARTXOAREN 8a!



Ondoko testu hau martxoaren 8rako igorri zidan blog honetako irakurle maitagarri batek, argitara nezan. Zorigaitzez, hamabortz egun daramat aski gaixorik, eta ez nintzen sartu blogeko posta elektronikoan begiratzera. Orain etxean nago, ohean, bajan, eta berak bidalitako ekarpena aurkitu dut. Barkamena eskatu behar dizut, Izar Gorri laguna, berandu argitaratzeagatik zure gogoeta. Espero dut ulertuko duzula. Bertzaldetik, egunero dugu martxoaren 8a, beraz, hona hemen gure adiskide honen idazkia:


Emakumeok! Feminismoaren sokari indartsu eutsi eta tiratzeko garaia da. Sokaren bueltan batuz, lortuko baitugu, bizi dugun aldaketa norabidetzea, pertsonen mesedetara egongo den jendarte antolaketa baterantz urratsak emonez.



Gaur egun bizi dugun prekaritateak lan harreman arloa gainditzen du eta bizitzako arlo guztiei eragiten die, egiturazko fenomeno bat izatera pasaz. Ez da krisi huts bat, orain arte ezagutu ditugun oinarrizko eskubideen urraketa sakonak ekarriko duen Kapitalismoaren birplanteamendu bat baizik!



Egoera larri honek herritarrongan beldurra eragiten du. Beldurrak, blokeoa sortzen du, baina EMAKUMEOK argi dugu beldurrarekin hausteko modurik onena, bakarrik ez sentitzea dala, ELKARTZEA eta kolektiboki erantzun eta eraikitzea. Hala GUK, bide honetan jardungo dugu!



Feminismotik jabetza kolektiboan oinarrituta, lanaren banaketa erreala eta aberastasunaren banaketa ahalbidetuko duen eta botere harremanak gainditu eta pertsonen arteko diferentziak gainbalio gisa hartuko dituen bizi eredua sortzen ari gara.


Bilgune feministatik, emakumeon eta herritarren burujabetzaren aldeko apustua eta elkarlanaren aldeko deia egiten dugu. Feminismoa bera alternatiba bezala ulertuz, jarrai dezagun ESKUBIDEEN ALDE BORROKAN, harreman eredu justu eta parekideen alde lanean!



Batu gaitezen eta egonkortu ditzagun erresistentzia sareak:

EUTSI GURE SOKARI!

Izar Gorri 


16 iruzkin:

  1. mila esker....

    ErantzunEzabatu
  2. Idatzi honetan feminismoa ideologia burgesaren beste gorpuzkera bat dela agerian uzten da, langileak zatitzeko asmoz eta hauen askapenerako beharrezkoak dituen tresna ideologikoak (eta ondorioz antolatzaileak) alboratu ditzan, beren zapalketak sortzen duen amorrua Kapitalari minik ematen ez diezaion.

    Honen adierazle, soilik emakumeei zuzentzen dela. Beharbada “Ainhoa Goikoetxea” beren borroka laguna izango da “pertsonen mesedetara egongo den jendarte antolaketa” (Komunismoa? Tssss…!) eraikitzeko eta ez langile gizonak.
    “gaur egungo prekarietateak” lan arloa zeharkatzen duela (soladatapeko lanak langileon “denbora askea” erabat baldintzatzen duela, tira), “orain arte ezagutu ditugun” eskubideak eta “Kapitalismoaren birplanteamendua”, kapitalismoaren jardute ekonomikoak berak sortutako krisiaren ondorioz metropoli industrializatuetan garatutako langile burgestuen geruza (behargin aristokrazia) deuseztatzen hasi dela, berriro ere irabazpen tasa igoaraztea lortu arte proletalgotze prozesu batean murgilduko dutena, honek gizartearen oinarri ekonomikoan baina baita ere langile askoren ikuskeran eragingo duen birkokatzea adierazteko modu “polita” besterik ez da.

    Kapitalismo inperialistaren aurka beraz, emakumezkoen (Hillary Clinton-ek ere parte hartu nahi du) “kolektibo”ak (ez Alderdi ez halakorik, puaj!) sortu eta jabetza burges-ttipiaren bidez “bizi eredu berriak” sortzea da helburua, eta ez burgesia eraistea eta Sozialismoaren eraikuntzari ekitea.


    Ezin da onartu gaur egun gure antolakundeetan dagoen emakume kopuru urria. Iraultzaileontzat biziki garrantzitsua da langile emakumeak geure borrokara lotzea, eta ez badugu egiten, burgesiak ( edota beren ordena zaintzea hain gustuko duten alienatu eta burges-ttipiek) erakarriko ditu, langileok geure artean ditugun ezberdintasunak ustiatzen eta hain beharrezkoa dugun batasuna galarazten, Iraultza Sozialista aurrera eramateko.

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa, Iraultza!

    Ni gizona naiz eta Feminismoaz deus gutti dakit, gainera Patriakatuaren egituretan funtzio zapaltzailea dut eta izaera matxista daukat(ez nahita, ene borondatearen kontra baizik, txikitandik familian, eskolan eta gizartean hartutako "heziketa"ren ondorioz, baina gogoak eta kontzientziak, hutsean eta bakar-bakarrik, ez dituzte egoera zapaltzaileak aldatzen, praxi iraultzaileek baizik, eta onartu eta aitortu behar dut ene praxi antipatriarkala biziki exkaxa dela, ene emazteak argiro erran lezakeen bezala. Nire barneko kontraesanak dira, kritika/autokritikaren praxiaren bidez urratsez urrats eta pausuz pausu agian egun baten gaindituko ditudanak... Agian bai! Hori da komunista iraultzaile gisa dudan erronka handiena, ene ustez...).

    Harira itzuliz, ez naiz ni egokiena Feminismoaz eztabaidan hasteko. Iruditzen zait testuari egiten diozun kritika frontala biziki egokia dela, ongi eta argiro zehazten dituzula zeure kritikak, eta ni oro har bat nator: gaur egungo Feminismo hegemonikoa, gehien agertzen dena, ideologia burgesa da, eta beraz, alienatzailea eta kontrairaultzailea. Hala ere, testuak Feminismoari buruzko eztabaida pizten ahal du, agian, eta hori da ene esperantza. Argitaratu nuen, bistan da, blog hau "Euskal Errepublika Sozialistaren alde borrokatzen garen iraultzaile guztion bilgunea" delakotz, eta beraz, denetariko iritziak eta gogoetak argitaratzeko prest nagoelakotz, ados egon ala ez. Helburua iraultzaileon artean eztabaida, elkarrizketa eta formazioa bultzatzea da, eta hori aunitzetan polemika gordinen bidez egiten da.

    Pentsatzen dut Izar Gorrik berak erantzunen dizula, eta blog hau irakurtzen duten neskek eta emazteek, eta honen ondorioz polemika polita sortuko dela gure artean. Polemika horretatik ziur naiz asko eta asko ikasiko dudala, eta laguntza ederra izanen dela euskal iraultzaileon alternatiba eraikitzeko.

    Dena den, kritika bat: iruditzen zait Feminismoari buruz duzun ikuspegia eta iritzia arras estatiko eta antidialektikoa dela. Feminismoa, gainontzeko bertze mugimendu sozial guztial bezalaxe, klase borrokaren arabera antolatzen da. Garbi dago gaur egun nagusi eta hegemonikoa den Feminismoa burgesa eta burges ttipia dela. Begi bistako kontua da hori niretako. Bainan hori ez da dena, ezta hurrik eman ere! Bada emazte langileen Feminismo Sozialista Iraultzailea, gaur egun erabat minoritarioa, bainan XIX. mnedearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran indartsu eta borrokalaria zena, (Flora Tristan, Clara Zetkin, Alexandra Kollontai, Rosa Luxemburg, eta berriki blog honetan aipatutako Angela Davis!) eta berriz ere indartu eta hedatu behar duguna. Ez dugu emazte burgesen Feminismo interklasista eta antigizonena bultzatu behar, honek Burgesiaren mesedetan ari baita, eta Iraultza Sozialistaren kaltetan. Baina bai behar dugula, lehenbailehen, gainera, Feminismo Sozialista Iraultzailea, emakume langileek eraikia eta pentsatua, Iraultza Sozialistari norabide antipatriarkala emanen diona. Hori da nik bederen uste dudana.

    Pentsamendu dialektikoa erabiliz, argi dakusat gaur egungo Feminismoa kontraesanez josita dagoela, klase borrokaren ondorioz, prefosta, eta mugimendu sozial horren baitan, oro har, bi joera eta korronte daudela: feminismo burgesak eta burges ttipiak, alde batetik, eta langileen feminismo sozialista/komunista iraultzaileak, beren ñabardura guztiekin.

    Eztabaida eta polemika zabal-zabalik dago. Animatu eta parte hartu! Nolako Feminismoa behar dugu Euskal Iraultza Sozialista egiteko? Hori da pausatzen dudan galdera?

    Zuen iruzkin eta erkarpenen zain!

    Besarkada bero bana denondako!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa, Iraultza!

    Euskal iraultzaileak bildu eta elkartzeko asmoz, eskuz esku eta herriz herri, zabaltzen ari den plataforman hauxe irakur daiteke Feminismoari buruz:

    "Hona hemen gure antolakundearen oinarrizko bost printzipioak:

    EUSKAL IRAULTZA: Independentzia; Sozialismoa; Berreuskalduntzea; Birbatasuna eta azkenik, Euskal Herri Langileak borroka molde eta birateko gutiez baliatzeko eskubidea du.

    FEMINISMOA: Ez dago benetako Iraultzarik emakumeak bereziki zapaltzen dituen Patriarkatua irauli gabe. Horretarako, praxi feminista ezinbestekoa da. Emakume langileen feminismo sozialista iraultzailea da gurea".

    EKOLOGISMOA

    INTERNAZIONALISMOA

    EUSKALDUNTASUNA"

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak

    1. kaixo fermintxo eta Iraultza!
      asken asteetan ez naz sartu, beraz ez dut ikusi zer idatzi duzuen nire idatziaren gainean.... lehengo esan beharko nuke, feminista sozialista eta iraultzailea naizela... eta horren ondoren, Euskal Herrian feminismoa zelan sortu zen azalduko dut.
      Hego Euskal Herrian egoera politiko bereziagatik, Mugimendu feministak ez zuen antolakuntza garrantsitzurik hartu 75 urtera arte, baina oso gogor egin zuen. Talde esberdinak sortu ziren herrialde desberdinetan, asambladak sortuz.
      Asambladaatako eztabaidaz landa, mugimenduak auzoetan antolakuntza militante eta kontzientziako lana bete zuen: familia planifikazio zentruak sortzeko presionatu zuen, hauek feministen esku geratuz, kalean aborto askea aldarrikatzen zen. Basauriko 11 emakumek zeukaten abortoaren makro-epaiketaren aurkako borroka aintzidari izan zen, arlo juridikoan gehiagorik ez zen eman. Horretaz aparte emakumeek beren osasunnean arriskurik abortatu ahalk etxeko ateak zeharkatuz eta harreman pribatuetara helduz. Emakumeen manifestazioek irakin politikoan zerbait desberdin jartzen dute.izateko, gaztelera eraman zezakeela jakinda, ginekolologoez ( gizon eta emakumeak) osaturiko sare klandestinoa sortu zen. Frantzian bezala " neuk ere abortatu dut" manifestua sinatu zen. Etxeko lan banatuaren aldarrikapena bultzatu zen, eztabaida
      1977ko "Euskadiko Emakumeen topaketak" egin zirenetik herrialdeetan erakunde asambladak sortzeak, emakumearen zapalkuntza espezifikoaren aurka borroka kolektibo eta antolatu bidezko mugimendu feminista sendotzeko balioa izan zuen.
      Hego Euskal Herrian, emakume batzuk hasi ziren ezker abertzalearen erakundeetan emakume bezzala sentitzen zutena arrazionalizatzen eta elkarren artean jartzen. "Emakumeak Iraultzan" izeneko taldearen existentzia jasotzen da( 1974an ideia feministark praktika politiko abertzalearekin uztartzeko beharra hasi ziren mamurtzen).
      1976an, Euskal Emazte Beren Askatasunaren Alde(EEABB) taldea sortu zen, eta bere helburu nagusia, hauxe zen " nazio eta gizarte askapenerako borroka eduki ez pratiarkalaz hornitzea".

      Ezabatu
    2. 1978an,EEABB taldeko emakume batzuek, Koordinadora Abertzale Sozialista emakumeak garatzen dute( KAS emakumeak),alternatiba honen helburua " Euskadi independientea, sozialista, batua eta euskalduna" haiek ez patriarkarra helburua gehitzen zioten.
      Emakumeak, langileak eta euskaldunak diren aldetik, jasaten duten zapalkuntza hirukoitza aurre egiteko, emakume sozialista eta independentistaz osatutako erakunde bezala definitzen ziren.
      1981 Aizan, sortu zuten. eta KAS emakumeekin batera,txosten bat egiten da eta
      1984 an, Euskadiko Emakumeen Bigarren Topaketak antolatzen dira.
      Aizanek, metatutako kapital politikoa eta lortutako oinarri sozial nabarmena kontutan hartuz, ezker abertzaleak Egizan erakunde feminista autonomoa KASen barruan sortzeko erabakia hartu zen 1987an.
      1994an burutu ziren Euskadiko Emakumearen Hirugarren Topaketak, eta bertan feminismoaren egoera azterketa bat egiten da, gaurkotzeko beharraz. 2000. urtean Emakumeen Mundu Martxa antolatzeko zien Irun eta Hondarribiko Alardeetan emakumeen partehartzearen aldeko aldarrikapenak. 1999an Euskal Herriko mugimendu feministak lehengo plataforma nazionala eratu zuen.
      Nahiz eta Mundu martxa antolatu eta gero plataforma nazionala bertan behera geratu zen, 2001ko martxoaren 8an sektore sozial desberdinetako berrehun emakume abertzale inguruk desberdintasunean oinarritutako Euskal Herria sortzera goaz izenburua zuen Adierazpena sinatu zuten.
      Agirian, "eraiki nahi dugun Euskal Herrian emakume zein gizonen arteko botere erlazioak gainditzen ez badira herri askea izatea ezinezkoa izango dela"baieztatzen da eta emakumeen zapalkuntza iraunarazten duten sektore estrategikoen garrantzia azpimarratzen da. 2002ko apirilean aurkezten da jendaurrean Euskal Herriko Bilgune Feminista. horrela definitzen dute bere burua "Euskal herriko bilgune feminista gure herrian egon den eta gaur egun dagoen tradizio feministaren ondorioa da. hirurogeita hamarreko hamarkadatik egun arte, esparru desberdinetan eta ahalegin handiz, praktika eta teoria feminista bultzatu dituzten emakume eta talde feministen ondorioa gara·"

      Izar gorri

      Ezabatu
  5. Monsanbiqueko iraultza sozialistan feminismotik eragindakoak....
    Apirilaren 7an ospatzen dute emakumeen eskubideen aldeko eguna Monzabiquen, Josina Machel FRELIMO nazio askapen taldeko milintantearen omenez,izan ere egun horretan hil baitzen. Portugaleko kolonialismoaren kontrako gerrilako kide aktiboa izan zen. Nahiz eta bere bidea ez zen bat ere erreza izan, hasieran ez baitzen talde armatuetan emakumerik onartzen eta. Baina emakumeek argi utzi zuten emakume gabe iraultza ez zutela garaituko, beraz LIFEMO sortu zuten (monzanbique emakume liga), emakumeak borrokara lotu eta beraien bizi baldintzak hobetzekohelburu zutela.
    Izar gorri

    ErantzunEzabatu
  6. Aupa, Izar Gorri!

    Pozten nau jakiteak feminista sozialista iraultzailea zarela, baina zure idazkian azken urteetan Feminismoaren baita hegemoniko bilakatu duen ideologia burgesaren zantzu nabariak agertzen dira: "pertsonen mesedetara egongo den jendarte antolaketa" adibidez, aski eufemismo sozialdemokrata da, eta sozialista iraultzaile batek bertze manera batez adieraziko luke, ene ustez: "Kapitalaren diktadura suntsitu, Kapitalismoa birrindu eta Patriarkatua ere, harekin batera, iraultza hasi, Sozialismoa eraikitzen hasteko" edo horrelako erramolderen bat... Zure idazkian eufemismo erreformista ugari ageri dira, seguraski oharkabean "klatu" zaizkizunak, aipatutako hegemonia ideologiko horren ondorioz, eta uste dut hori kritikatu beharra zegoela.

    Polemikek eta eztabaidek ez gaituzte ahultzen, indartzen baizik. Zuk ekarpen baliosa egin zenuen, blog honetan Feminismoaren gaia ez baitzen jorratzen. Meritu handia da zurea, gogoeta eta teoriarako fronte berria ireki baituzu zeure idazkiaz. Honen ondorioz etorri dira Angela Davis eta Clara Zetkin militante feminista eta komunista iraultzaileei buruzko artikuluak. Beraz, nori berea da zuzenbidea, eta urrats hori egiteko ausardia izatea eskertu behar dizut biziki eta bihotzez. Bainan aldi berean, kritika eta utokritika ezinbertzekoak ditugu, eta ez ahantzi blog honen lelo eta goiburua "De omnibus dubitandum" dela, hots, den-dena zalantzan jarri behar dela beti, materialismo historiko eta dialektikoaren bidetik, Marx eta Engelsen ildoan.

    Euskal Herriko mugimendu feministaren historia biziki interesgarria da, eta nik eskatuko nizuke AIZAN eta EGIZANen testuak honat ekartzea, Euskal Feminismo Sozialista Iraultzailea indarberritzeko. Zer iruditzen zaizu, Izar Gorri?

    Har ezazu besarkada handi bat, bihotz-bihotzez, eta aitzina gure arteko eztabaida!

    Zure lagun eta burkide:

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  7. Apa fermintxo!
    Badakit arrazoia duzula, gaur egun feminismoak bira ederra eman du, eta lehen mugimendu popular baten antzera jorratzen dena, orain politiko, edo kapitalaren oinarrian basatua, bira eman du. Martxoaren 8 rako bidali nuen testua, berriz irakurri behar izan nuen bidali aurretik,baina esan nizun moduan presaka bidali nuen... bizi naizen herrian, neska taldetzo bat sortu eta bertan idatzi genuena izan zen. Ez nator guztiz bat, idatziarekin.... baina presaren poderioz, horrela bidaltzea erabaki nuen.Zuzenketa ontzat hartu egin dut, eskertzekoa da zure laguntza.
    Eskatzen dizkidazun testuak igoko ditut sarera.... ados.
    Besarkada bat, izar gorri

    ErantzunEzabatu
  8. Milesker aunitz, Izar Gorri! Eta mesedez, segi bidaltzen zure gogoetak, iruzkinak, kritikak, hausnarketak, proposamenak...

    Zuri esker Feminismoa aru da blog honetan, hutsune ikaragarria genuen eta orain abiatu gara. Bistan da, Feminismo Sozialista/Komunista Iraultzailea da bultatu nahi duguna, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean.
    Egun hauetan banatzen ari den plataforman erraten den bezala:

    "Ez dago benetako Iraultzarik emakumeak bereziki zapaltzen dituen Patriarkatua irauli gabe. Horretarako, praxi feminista ezinbestekoa da, Iraultza Sozialista egiazkoa izan dadin. Emakume langileen Feminismo Sozialista Iraultzailea da gurea"

    Izan ongi Izar Gorri!

    Besarkada bat, bihotz-bihotzez!

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  9. APA! Eskatutako txostenak igoko ditut....
    AIZAN!!
    Hegoaldeko feminista abertzaleak auzoetako emakumeen taldeetan, Emakumeen Asanbladetan eta ezker abertzaleko erakunde desberdinetan aritzen ziren lanean.
    Erakunde burujabearen ideia eta borroken arteko erlazioaren beharraren inguruan, KAS Emakumeak erakundearen militante ohi batzuk eta esperientzia hori bizi izan ez zuten anitz emakume batu ziren eta 1981en Aizan! sortu zuten. "gainontzeko feminista abertzaleei egindako deia" zen aukeratu zuten izenaren esangura. Nahiz eta KAS barruan ez egon, borroka feminista gainontzeko borrokekin erlazionatzeko asmoa zuten.
    Zapalkuntza hirukoitzaren inguruko terorikoetatik abiatuz, aldarrikapen feministei eman nahi zieten eduki politikoan sakondu zuten. Euskal Herriko emakumeen egoera azaldatzeko marxismoaren tresna teorikok erabili zituzten. Euskal emakume langileak jasaten duten zapalkuntza, maila ekonomikoan, juridiko politikoan eta ideologikoan aztertu zuten. Emakumearen askapenerako alternatiba taktiko eta estrategikoaran KAS Emakumeen helburuak isaltzen dira:
    1. Berdinatasunezko partehartzea soldatapeko lanean eta etxeko lanaren sozializazioa.
    2.Berdintasunezko partehartzea gizartearen kudeaketa ekonomikoa, politiko eta kulturalean.
    3. Afektu eta sexu-harremanaren garapen librea eta nork ber gozputza kontrolatzea.
    KAS Emakumeen planteamendu teoriko eta Aizanek egindako txosten teoriko arteko koherentzia nabaria da.
    Bere praktika feminista bi eremuen artean da eta horrek nolabaiteko arazoak sortu zitzaizkion. Alde batetik kontzientzia feminista urria zuen ezker abertzalearen mesfidantza jasotzen zuen eta zenbait militante feministen jarrera kritiko gogorrak. Aizanen izera feminista zalantzan jartzen zuten ezker abertzalearekin zituen erlaziok zirela eta. ez zuten erakunde berriaren planteamnedu feminista beste joera teoriko maila berean onartzen ezta Asanbladen kontrolpetik kampo egotea. Bere praktika feminista garatzen zihoan heinean ezker abertzalearen onarpena lortu zuen eta 1984ko Euskadiko Emakumeen Bigarren Topaketak Asambladakin batera antolatu zituen.
    Toaketa hoietan Aizanek aurkeztutako txostenaren arabera, Euskal Herriko mugimendu feministak emakumaren zaplakuntza aztertzeko eta horri aurre egiteko, sexu-zaplkuntzaz gain, beste bi aldagaiak- klase nazio- kontuan hartu behar zituen. Emakumeen eskubideen aldeko borroka nazio-eta klase borrokekin batra lotzeko beharra azpimarratzen zuten. Horrekin batera, Emakumearen askapena ez zela atzeratu behar nazio eta kalse eskubideak lortu arte baina horiek ezimbestekoak ziren euskal emakume langilearen askapena gauzatzeko.
    Euskal Herriko mugimendu feminista antolatzeko ekintza zehatzen inguruko koordinazioa planteatzen zuten, ezinezkoa ikustn baitzuten helburu oso desberdinak zituzten joera feministak erakunde bakar batean antolatzea.
    Bestaldetik, hasiera batean, ezker abertzaleko zembait emakumek ez zuten emakumeen kontzientzia feminista garatzen zen hienean Aizanek oinarri sozial nabarmena lortu zuen. Une horretan beharrezko baldintzak zuden borroka faminista eta gainontzeko borroken arteko erlazioa bideratuko lukeen erakunde berria sortzeko. Aizanek burututako azken asanbladan erakundeari amaiera emateko erabakia hartu zuten. KASeko erakunde feminista sortzeko prosezua martxan jarri zen.

    Izan Gorri

    ErantzunEzabatu
  10. Egizan
    Aizanek metatutako kapital politikoa eta lortutako oinarri sozial nabarmena kontuan hartuz, ezker abertzaleak Egizan erakunde feminista autonomoa KASen barruan sortzeko erabakia hartu zuten 1987an.
    Erakunde berria sortzeko prozesua abian jartzeko bermea zen Aizan: alde batetik, bere planteamendu ideologikoak eta praktika feministak ezker abertzaleko emakume militante askoren kontzientzia feminista piztea eta garatzea lortu zuten, eta, bestetik, Euskal Herriko mugimendu feministaren baitan joera feminista gisa onartua izatea lortu zuen. Aizanen prespektiba feministaren sendotasuna emakume asko erakunde berrira erakartzeko bermea zen.
    Baina, Egizan eratzeko prozedurak agerian utzi zituen ezker abertzalearen barneko kontraesanak feminismoarekiko. Bere osotasunean hartuta, ezker abertzaleak ez zuen kontzientzia feministarik. Europako ezkerreko mugimendu iraultzaileetan feminismoarekiko eratutako topiko berberak errotuta zeuden bere baitan.Militante batzuen ustez, feminismoa mugimendu burguesa zen, XVIII. mendeko emakume burguesen aldarrikapenetan jatorria zuen mugimendua, alegia. Gainera, beren ustetan, feminismoak sexu-kontraesana besterik ez zuen kontuan hartzen emakumearen zaplakuntzaren zergatia edo oinarria azladatzeko. Arrazoi sozialak eta nazionalak kontuan hartzen ez zituenez, ezin iraultzailerik izan. Militantziaren beste sektore batek, nahiz eta borroka feministaren beharra onartu, ez zuen erakunde espezifiko bat sortzeko beharrik ikusten, borroka feminista sektoriala zelan planteatzen zuten, hau da, beste erakundeetatik bidera zitekeen borroka.
    Hala ere, erakunde feminista sortzeko eraakia ez zen kolokan jarri. Egizan eratuz, emakumeen askapenerako borroka borroka-eremu espezifikoa zela aitortu zuen ezker abertzaleak. Aizanen egondako emakumeen lan egiteko era ea ezker abertzalekoa emakumeen antolatzeko esperientzia bildu ziren erakunde berrian. Bai feminismoaren arloan, bai ezker abertzaleko beste erakundeetan esperientzia zuten emakumeek oinarri militante zabala eman zioten Egizani.
    1988ko maitzaren 8an "Emakume organizatzen, Euskadiren askatasuna gauzatzen"lemapean, hirurehun emakume inguru bildu ziren Egizanen Asanblada Eratzailean bere Oinarri Ideologikoak, KAS bloke Gidaria Txostena eta behin-behineko egitura onartzeko. Emakumeen zapalkuntzaren jatorria zein zapalkuntza ezabatzeko markoa zehaztu zituzten oinarri ideologikoetan. Egizanen helburuak KAS blokearen berberak ziren, hots " Taktikoki KAS Alternatiba lortzea eta estrategikoki Euskadi Independiente, batu, sozialista eta euskalduna eraikitzea".Asanblada Eratzailetik aurrera, "euskal emakume langileen zapalkuntzaz kontzientziatzeko eta ENAM antolatzeko zeregina"hartu zuten, "emakumeen arazo espezifikoe alternatibak emanez" eta "emakumeak nazio askapnenerako prozesuaren partehartzaile bihurtuz". 1989ko otsailean burutatuko Kongresu Eratzailean, euskal emakumee langileen egoera ekonomikoa, juridiko, politiko eta ideologikoaren azterketati abiatuz, Ildo Politikoa eta Estatuak onartu zituzten Egizaneko militanteek.
    Egizanen eginkizuna, beraz, bikoitza zen: alde batetik KAS ek planteatutako helburu eta borroketatik abiatuz emakume eta mugimendu feministarengan eragitea, emakumeen kontzientzia eta auto-antolakuntza bultzatzea, eta bestetik, ezker abertzaleko kontzientzia eta implikazio feminista maila areagotzea.
    Egizanek garatutako dinamikan borroka feminista eta herri mugimenduen borrokaren arteko harremanak ezartzeko ahalegina islatzen da. Egizanen mezua Euskal Herri ez patriarkarra lortzeko beharraren inguruan artikulatzen da.
    90.hamarkadan mugimendu feministaren krisia sortu zen.....

    Izar Gorri

    ErantzunEzabatu
  11. Aupa, Izar Gorri! Baimena ematen badidazu, zuk bidalitako iruzkin luze eta mamitsuak artikulu modua argitaratuko ditut, jendeak hobeki irakur ditzan eta Feminismoaren inguruko polemika eta sakontze teorikoa indar dadin.

    Zer iruditzen zaizu?

    Izan ongi, Izar Gorri!
    Izan gorri, Izar Gorri!

    Zure lagun eta burkidea:

    Fermintxo

    ErantzunEzabatu
  12. Apa fermintxo!
    kar kar kar farrea eragin didazu. bai primeran iruditzen zait, ez didazu baimenik eskatu behar dena den eskertzen da.
    Egia esan, solasaldi honekin batera... izpi batek begiak irekitzea egin dit, eta buruan bueltaka nuen sokatik tiraka, korapiloa kendu eta zas! ze ostiaz da ( eta barkatu esaeragatik) sartu edo zaldu nahi diguten, galdetzen diot nire buruari.
    Besarkada bat lagun,.....
    Izar Gorri.

    ErantzunEzabatu
  13. Aupa, Izar Gorri!

    Ikusten ahal duzun bezala, zure iruzkinak artikulu moduan argitaratu ditut, "Euskal Feminismoaren historia laburra" izenburupean. Uste dut aski ekarpen pollita egin duzula. Milesker, bihotz-bihotzez!

    Orain bertze eskaria: zergatik ez dizkiguzu bidaltzen AIZAN! eta EGIZAN!-en testu eta gogoeta teorikoan? Marxismoa eta Feminismoa Euskal Iraultzan kokatu nahi zituzten idazkiak biziki interesgarriak izanen lirateke gaur egun, emakume langileen Feminismo Sozialista Iraultzailea bere lozorrotik berpizteko eta mugimendua indarberritzeko. Ez zaizu iduritzen? Zapalkuntza hirukoitzaren teorizazioa oso inportantea izan zela uste dut. AIZAN! eta EGIZAN!-en ildotik antolakunde feminista eta sozialista iraultzailea sortu beharko zenukete, ene ustez, Feminismo burgesa astintzeko eta euskal langile gizonok mugiarazteko. Eta garrantzitsuagoa dena, neska eta emakuke langileen kontzientzia iraultzaile global eta integrala indartu eta zabaltzeko. Klase kontzientzia, kontzientzia nazionala, kontzientzia euskalduna, kontzientzia feminista, KONTZIENTZIA IRAULTZAILEA, azken finean, antikapitalista, antinperialista, eta beraz, Euskal Iraultza Sozialistaren aldekoa.

    Beno, Izar Gorri, zuk erranen didazu! Eta ea blog hau irakurtzen duten neska eta emazteak animatzen diren haiek ere zerbait bidaltzen: iruzkinak, ekarpenak, kritikak, gogoetak, burutazioak, ñabardurak, proposamenak, artukuluak, dokumentu historiko zaharrak... zernahi!

    ErantzunEzabatu
  14. apa ! gora emakumeon borroka! oso interesgarria idatzia.

    ErantzunEzabatu