PRESOAK ETXERA?
ALDEBAKARTASUNAREN MIXERIAK...
 
BASQUE PEACE PROCESS IN WONDERLAND:
"IT'S AMAZING, MAN,
THE WAR IS OVER FOR THEM,
BUT NOT FOR US,
ARRIBA ESPAÑA !!! "
BASQUE PEACE PROCESS IN WONDERLAND:
"IT'S AMAZING, MAN,
THE WAR IS OVER FOR THEM,
BUT NOT FOR US,
ARRIBA ESPAÑA !!! "
 
 Presoen gaian
Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik,
Urkulluk hala eskatu arren
Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den 
apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri 
jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez.
EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, 
Madrilen inmobilismoa baliatuz “Ezker Abertzalea biktimismoa egiten ari 
baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen 
aldaketarik hitz eman.
 Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoyren arteko “bilera diskretuan” presoen 
gaian pausoak eman ditzan eskatu zuen lehendakariak. Presoak Euskal 
Herriko kartzeletara edo inguruan daudenetara hurbiltzeko plan bat osa 
zezala eskatu zion, edo hirugarren graduak onar ditzala eta preso 
gaixoak aska ditzala, bereziki larrien daudenak.
PP ez dago gai honetan pausorik emateko prest, EuropaPressek iturri popularrak aipatuz argitaratu duenez. “Ez behintzat ETAk existitzeari utzi eta presoek damu minimo bat erakusten ez duten bitartean”.

Rajoyren gobernuari eta PPri arazoak ekarri zizkion Josu Uribetxeberria askatzeak, albiste agentziak dioenez. Honen ondorioz, Langraitz Bidea hautatu
 duten presoei ere ez diete onurarik onartu orduz geroztik. PP-k AVT 
biktimen elkarteari hitz eman dio ez dituztela preso gaixoak askatuko 
Uribetxeberriarekin egin bezala.

EUSKAL PRESOAK
Espetxe politika "epeka" egokitzea
 proposatu dio Urkulluk Rajoyri 

 "Bizi dugun errealitatera" egokitutako plan
 bat aurkeztu dio, baina Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aitortu du ez
 duela erantzunik jaso.
Berria.info   2013-04-29 - 13:44:42
Bilbon hitzaldi bat egin du 
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta bertan jakinarazi 
du espetxe politika "epeka" egokitzeko proposamen bat aurkeztu ziola 
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.
"Egoera berrira" egokitzeko proposamen "zehatza" aurkeztu diola azaldu du gaur Urkulluk. Testuan "bakearen eta bizikidetzaren esparruetan lan egiteko aukeren" inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu Urkulluk.
Uste du "eman beharreko" urratsak daudela iraganean eragindako oinazearen inguruan, eta erantsi du "gaur egun preso dauden asko" daudela hori egiteko prest. Madrilek, berriz, espetxe politika "malguago" bat ezar dezakeela iritzi dio Urkullluk.
Aitortu du ez duela Rajoyren erantzunik jaso, baina gaineratu du lanean jarraituko duela.
Halaber, Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du ekainean aurkeztuko duela "Bakeari, Giza Eskubideei eta Bizikidetzari buruzko Plan" berria. Plan horrek Oroimenaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko proposamena jasoko du.
Ezetzari aurre
Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak espetxe politikaz eta EAJk horren aurrean duen jarreraz jardun du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Esan du "ongi" dagoela PPri esatea espetxe politikan aldaketak behar direla, baina gaineratu du ezekoaren aurrean eskaerak egitetik "haratago" joan beharra dagoela.
  "Egoera berrira" egokitzeko proposamen "zehatza" aurkeztu diola azaldu du gaur Urkulluk. Testuan "bakearen eta bizikidetzaren esparruetan lan egiteko aukeren" inguruan eginiko hausnarketak jaso ditu Urkulluk.
Uste du "eman beharreko" urratsak daudela iraganean eragindako oinazearen inguruan, eta erantsi du "gaur egun preso dauden asko" daudela hori egiteko prest. Madrilek, berriz, espetxe politika "malguago" bat ezar dezakeela iritzi dio Urkullluk.
Aitortu du ez duela Rajoyren erantzunik jaso, baina gaineratu du lanean jarraituko duela.
Halaber, Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du ekainean aurkeztuko duela "Bakeari, Giza Eskubideei eta Bizikidetzari buruzko Plan" berria. Plan horrek Oroimenaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko proposamena jasoko du.
Ezetzari aurre
Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak espetxe politikaz eta EAJk horren aurrean duen jarreraz jardun du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Esan du "ongi" dagoela PPri esatea espetxe politikan aldaketak behar direla, baina gaineratu du ezekoaren aurrean eskaerak egitetik "haratago" joan beharra dagoela.

HERRIAREN MOBILIZAZIO HANDIEK
 ETA ERAKUTSITAKO
 DETERMINAZIO GOGORRAK
 EKARRI ZUTEN
 JOSU URIBETXEBERRIA ETXERAT,
 ETA BORROKA HORRETAN
 ORAINGO EZKER ABERTZALEAren
ZUZENDARITZAK
   SUHILTZAILEARENA EGIN ZUEN
 ARGI ETA GARBI.
PRESOAK ETXERAT EKARTZEKO
MOBILIZAZIO GOGOR, AUSART
 ETA ERRALDOIAK BEHARKO DIRA,
LEGALITATE
 FRANTSES-ESPAINOL BURGESA
HAUTSIKO ETA BIRRINDUKO DUTENAK,
ORAINGO
 "NORMALITATE SASIDEMOKRATIKO"
USTEL HAU HANKAZ GOITI
PARATUKO DUTENAK,  
DESOBEDIENTZIA ETA INTSUMISIOAREN BIDETIK. 
ETA HONEK
 KOSTO HUMANO
 ETA INSTITUZIONALAK
 UKANEN DITU,
PIPERPOTO
 MONARKIKO-ESPAINOLISTAK 
GURE UDALETXEETATIK
KENTZEAK
EKARRIKO DITUEN BEZALA.
HORRETAN ARITZEKO
 PREST OTE DAGO
ORAINGO EZKER ABERTZALEAREN 
ZUZENDARITZA?
ZEREN ZAIN DAUDE?
ALDEBAKARTASUNA ZER IZAN DA
AZKEN HIRU URTE HAUETAN?
ZEIN IZAN DIRA BERE EMAITZAK?
 
 
 
 
Hiru urte joan dira "Zutik Euskal Herria" onartu zenetik, eta presoen egoera ez da hobetu, okerrera jo du nabarmen. Bidean hamaika istripu, hiru hildako, horietariko bat hotz-hotzean eraila, Estatu Terrorismoaren ekintza paradigmatiko lazgarria, Espainiak eta Frantziak marra gorri guzti-guztiak zeharkatu dituzte harro-harro eta arazorik gabe... Eta krisi ekonomiko kapitalistaren aitzakiaz, Oligarkia frantximant eta espainolistek, Burgesia alemanaren aginduz, ikaragarrizko erasoa egin dute Euskal Herri Langilearen aurka...
 
      
      
 
      
     
Nork bere ondorioak atera ditzala. Eztabaida argitzeko, hona hemen "Zutik Euskal Herria" txosteneko pasarte batzuk. Hiru urte joan dira geroztik, eta Oraingo Ezker Abertzalea instituzio GUZTIETAN daude, goxo-goxo... Noizko desobedientzia zibila, intsumisioa, masa-borroka eraginkorra eta ekinbide politiko-militarra likidatzeko erabili ziren promesa eta espantu guztiak? EIAk ere ez al zuen gauza bera agindu 1981ean? Oroimen historikoa hainbertze galdu orte dugu? Ez al gara oroitzen zer ziren ETA pm, EIA, Euskadiko Ezkerra?
Zertan ari dira? Zertan ari gara? Noiz hasiko gara esnatzen?
 
  
Zutik Euskal Herria
"Izan   ere,   konpromisoaren   ordua   da.   Urratsak   egiteko   ordua.   Eta   une   honetan,   Ezker Abertzaleak jakin badaki gako nagusia ez dela gainerako eragileak zer egiteko prest diren ezagutzeko   zain   egotea.   Gakoa   guk   geuk   egin   beharrekoan   dago,   gure Herriari erantzuteko.   Hartara,   gure   indarrak   eta   arrazoibideak   egoera berriak   sortuko   ditu, gainerako   eragileen   jokabidea   baldintzatu   ahalko   dute   eta,   are   garrantzitsuagoa   dena Euskal Herria bere buruaren jabe izateko bidean gero eta herri babes handiagoa sortuko dute.
Apustu politiko hau egitea gure erabakia izan da, askapen prozesuan aurrera egiteko bide eraginkorra   delako,   eta  gure herriaren   nahiari   erantzuten   diolako.  Gure  erabakiek  gure borondatearen eta Herri gogoaren ondorio izan behar dute beti, ez beste ezerk behartuta, ez beste inoren borondatearen ez beste ezeren menpekoa. 
Hitza   ematen   dugu.   Egoera   demokratikoa   eskuratzeko   azken   urteotan   ereindako itxaropena  eta   baldintzak  ez   ditugu   galtzen  utziko.   Urrutira  joan   gabe,   azken  boladako herri   mobilizazioek   garbi   erakutsi   dute   prozesu   demokratikoa   bitarteko   politikoen   bidez modu egokian bideratzeko masa kritikoa izan badela. Gainera, Ezker Abertzaleak baiezta dezake  beste  eragile  batzuk,  bai Euskal Herrian  bai  nazioartean, bidaia hau  elkarrekin egiteko prest direla, bakoitza bere erabaki propioetatik. Hori dena sendo gara ahal dadin, Ezker Abertzale osoari dagokio baldintzak elikatzea. Ez diogu gure historiari huts egingo. Ez diogu gure Herriari huts egingo.
Eztabaidaren   ondorioa   da   eragiteko   molde   guztiak   fase   politiko   berriak   eskatzen   duen apustuaren   zerbitzura   kokatzea,   ziklo   berriak   eskatzen   duen   indar   metaketaren mesedetan   alegia.   Beraz,   indar   metaketaren   norabidean   masa   borroka,   borroka instituzionala eta borroka ideologikoa, indar harremanen aldaketa eta nazioarteko babesa bilatzea izango dira  prozesu demokratikoaren tresna bakarrak.  Herri babesa  izango  da berme bakarra, eta herri mugimendua akuilurik eraginkorrena. 
Soilik bitarteko politiko eta demokratikoak erabiliko dituen ekintza batasunaren eta herri aktibazioaren eraginarekin eraikiko da marko demokratikoa.

Prozesu demokratikoa erabateko indarkeriarik eta esku sartzerik gabe garatu behar da, alderdien   arteko   elkarrizketa   eta   negoziazioa   Mitchell   senatariaren   printzipioen   baitan arautuz.  Inork  ezingo   du   indarkeria   edo   mehatxua   erabili   alde anitzeko   negoziazioaren garapena   edo   emaitza   baldintzatzeko,   ezta   prozesu   horretan   erdietsitako   akordioa aldatzeko ere.
Prozesu demokratikoak geroz eta antolakuntza, indar metaketa, borroka eta babes herritar handiagoa   ekarri   behar   du   berarekin,   eta   horri   guztiari   esker   tarteko   helburuak   eta ekimenak   bideratu   ahalko   dira:   besteak   beste,   gutxieneko   askatasun   demokratikoak eskuratu   eta   presoen   askatasunerako   urratsak   egin,   nazio eraikuntza   eta   egituraketa arnasberritu,   nazioarte   mailako   ofentsiba   politikoa   indartu,   eta   negoziazio   politikoari bultzada eman.
  

Aldaketa politikoari Ezker Abertzaleak aldaketa soziala gehitu nahi dio, elkarlotzea bien berme dela uste baitu. Aldaketa sozialik gabeko aldaketa politikoa hanka-motz geratuko litzateke,   eta   aldaketa   politikorik   gabeko   aldaketa   soziala   ezinezkoa   da.   Beraz,   eredu neoliberalak   ezartzen   duen   bidegabekeriari   aurre   egiteaz   gain,   aldaketa   politikoaren norabide egokia eta herri zein langile sektoreen indar metaketa ere ahalbidetuko lituzke garatu behar dugun ezkerreko borrokak. Sindikalgintzak egin behar duen lan funtsezkoa da. 
Aldaketa soziala nahi dugu ezkerreko independentistok, eta horretarako ezinbestekoa da, besteak   beste,   herri   mugimenduaren,   praktika   feministaren,   hizkuntza   eta   hezkuntza eredu berrien, kulturgintzaren eta gazte indarraren hauspoa. Apustu  politiko honetan  aurrera  egiteko,  etorkizunean Ezker Abertzaleak eremu  politiko eta instituzionalean eta, jakina, gatazkaren konponbiderako akordio politiko erabakigarria lortzeko   alderdien   mahaian   ordezkaturik   izateko,   eragile   politiko legal   baten   beharra izango du. Beraz, prozesu demokratikoan garatu beharreko jardun politiko, mobilizatzaile, ideologiko   eta   instituzionalean   aritzeko   berau   izango   da   independentista   et sozialista guztien erreferentzia Euskal Herri osoan, dena dela hartzen duen izena eta egitura legala.
Ezker Abertzalea
Euskal Herria, 2010eko otsaila
 
  
  
 
  
 

 
    
Zuzenketa bat : hiru preso (bederen) izan dira erahilak.
ErantzunEzabatuDenek ahantzi duten MIKEL IBAÑEZ exterminatu zuten 2011an.
Etxean preso zen minbiziak jota, eta eskatu zuen egunean ordu batzuz kanpora ateratzeko baimena ibili ahal izateko. Orduan epaileak berkartzelaratu zuen erranez "kartzelan ibiltzeko aukera izango" zuela !!!!
Ondotik berriz atera zuten, eta gutxira hil zen.
Milesker, lagun anonimoa!
ErantzunEzabatuEta bai, nik ere ahantzia nuen MIKEL IBAÑEZen heriotza. Horregatik barkamena eskatzen diet bere senide eta lagunei, bihotz-bihotzez. Barkatu, lagunok, bainan ez nintzen oroitzen, edota bere momentuan ez nintzen ohartu. Zuen senide eta laguna Estatuaren terrorismoak hil zuen, eta oso esanguratsua da, ASKATASUNA desagertu zenetik, terrorismo burges, frantximant eta espainolistaren aurkako salaketa lana nola apaldu/desagertu den. Bainan horrek ez du ene hutsa zuritzen, jakina!
"Mikel Ibañez Espainiaren esku utzi du Frantziak
Iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iritsi zenean. 1995ean epaitu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren hilketa batekin zerikusia zuelakoan, baina errugabetu egin zuten orduan.
Berria.info 2008-02-28 - 17:56:22
Mikel Ibañez Oteiza elgoibartarra Espainiaren esku utzi du Frantziak. Arratsaldeko lauetan iritsi da Espainiara, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak agertu duenez.Ibañez iazko martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Uruguaitik Parisko Roissy-Charles de Gaulle aireportura iristean. Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz atxilotu zuten, 1988an ETAk Elgoibarren (Gipuzkoa) hil zuen Francisco Javier Zabaleta Azpitarteren kontrako atentatuarekin zerikusia izatea egotzita.Aurretik, 1992an Montevideon atxilotu zuten, eta 1994an Espainiara estraditatu zuten Josu Goitia eta Luis Mari Lizarralderekin batera. Estradizio horien kontra protesta handiak izan ziren Uruguain, eta bi lagun hil zituen hango Poliziak.
1995ean epaitu zuten Ibañez, ETAk Eibarren (Gipuzkoa) egin zuen hilketa batean parte hartzea egotzita. Orduan, errugabetu egin zuen Auzitegi Nazionalak.
"Mikel Ibañez presoak minbizia duela eta, aske uztea eskatu dute. Mikel Ibañez Oteiza 2007ko martxoan atxilotu zuten, Parisen, eta ia urtebete geroago, otsailean, Espainiaratu zuten. Orain, Soto del Realgo espetxean dago, eta duela gutxi barrabiletako minbizia atzeman diote medikuek. Hori dela eta, Elgoibarren Ibañez aske uzteko eskatzen duen agiria aurkeztu zuten atzo. Agiriarekin bat egin dute, besteak beste, Haritz dantza taldeak, AEK-k, LABek, K104 musika taldeak, herriko espeleologia taldeak, Markel Bergara eta Iñigo Arriola futbolariek, Uxue Alberdi bertsolariak eta Jon Gurrutxaga musikariak. Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoen kontra heriotza zigorra ezarri dutela eta politika horrek Mikel Ibañez egoera larri horretara eraman duela salatu dute, «gaixotasuna sendatu beharrean okerrera egin duelako». Ibañez eta eritasun larriak dituzten presoak aske uzteko exijitu dute."
ErantzunEzabatu"EUSKAL PRESOAK
Mikel Ibañez errefuxiatu eta preso ohia hil da
Bere osasun egoera dela eta, kontrolpean zegoen aske 2008ko maiatzetik; osasun arazo larria izan arren, 2010ean hilabete batez preso izan zuten.
Berria.info 2011-04-08 - 19:49:17
Mikel Ibañez preso ohia gaixotasun larri baten ondorioz hil da. Atzo aurkitu zuten gorpua, Eibarren (Gipuzkoa) zuen etxean, eta bihar goizean agerraldia egingo dute Ibañezen senideek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin batera. Ibañez kontrolpean zegoen aske, bere osasun egoera dela eta. 2008. urtean egin zuen okerrera Ibañezen osasun egoerak. Espetxean zela ospitaleratu egin behar izan zuten, eta minbizia zuela jakin zuen orduan. Ebakuntza egin eta espetxera eraman zuten berriro. Diabetesa eta psoriasia ere izan zuen, eta tratamenturik ez zuela jaso salatu dute. Osasun egoera aintzat hartuta, 2008ko maiatzean jarri zuten kontrolpean aske. 2010eko uztailean bihotzekoak jota sartu zuten Donostiako ospitalean, baina abuztuan berriro atxilotu zuten, dagoeneko osatuta zegoela argudiatuta. Hilabete geroago utzi zuten berriro aske, kontrolpean. Urtarrilean, aske utzi zuten, baldintzapean. 1992an Uruguain atxilotu zituzten errefuxiatuetako bat izan zen Ibañez. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak espetxe erakundeei "utzikeria handiz" jokatu izana leporatu die ohar baten bidez. "Osasun asistentzia egokia" izateko eskubidea denbora luzez "ukatu" egin diotela deitoratu du AAMk, "bai espetxean, bai etxean preso izan duenean". Ondorioz, Ibañezen heriotzaren atzean "errepresioaren eta espetxe politika ankerraren itzala" dagoela salatu dute. Biharko agerraldian Ibañezen senideekin batera, haren medikuak, abokatuak, ezker abertzaleak, LABek eta Gazte Independentistak ere hartuko dute parte. Ibañezen osasun egoeraren bilakaeraren gaineko irakurketa egingo du sendagileak, eta gaixotasun larriak dituzten euskal presoen inguruko balorazioa egingo du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Igandean manifestazioa Elgoibarren Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera salatu eta horien berehalako kaleratzea aldarrikatzeko manifestazioa egingo du AAMk igande honetan Elgoibarren, heriotza zigorrik ez, gaixo dauden presoak kalera! lelopean. Manifestazioa 18:00etan aterako da Elgoibarko plazatik. Etxerat-ek atsekabea eta dolua azaldu nahi izan du Mikel Ibañez euskal preso politiko ohiaren heriotza dela eta. Horrekin batera, "berotasuna, gertutasuna eta prestasuna" agertu diete Ibañezen senide eta lagunei."
Eskerrik asko zuzenketa honengatik, lagun anonimoa! Milesker, zinez eta benetan!
Fermintxo