HITX
HERRI IRAULTZAILEAREN TXINPARTA
(4)
HERRI IRAULTZAILEAREN TXINPARTA
(4)
Euskal Herri Langilearen
formakuntza, antolakuntza
eta borroka iraultzailearen alde
URRIAK 21EKO HAUTESKUNDEAK
ETA
EH BILDU KOALIZIOA:
ZER DU JOKOAN
EUSKAL HERRI LANGILEAK?
Datorren urriaren 21ean, Euskal Herria zatikatzeko eta politikoki PNVk ordezkatutako burgesiaren zorionerako sortutako egitura instituzionalaren kudeaketarako hauteskundeak burutuko dira Baskongadetan. Asko esan daiteke autonomismoak, bere ezarpenetik gaur egunera arte, Herri honentzat suposatu duenaz.
Lehenik eta behin, eta zaila izan arren, abertzale eta demokrata "huts" bezala pentsatzen saiatuko gara, gure Herrian, urteekin normalduz eta garatuz joan diren egitura autonomikoekiko politikoki barneratu egin den legitimitateak kezkatu egiten gaituelako. Are kezkatzen gaitu, legitimitate hori ENAM osoa izandakoaren ibilbidearen itoleku bihurtu nahi izatea batzuek, azken batean, euren "borroka instituzional pragmatikoa"ren joko zelaia bilakatzea gure Herriaren salmentarako sortutako merkatu nagusi.
Kezkatu egiten gaitu subiranotasunaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko orduan euren burua Euskal Herri Langilearen ordezkaritzat dutenek haizeratzen duten arinkeria. Nor da erabakiak hartu behar dituen sujektu politikoa? Zein bere eremu geografiko-administratiboa? Zer da eremu horretako hiritargoak erabaki beharko duena? Baskongadak Estatu burges basko bilakatzea bultzatu? Onargarria izango da hori "Ezker Abertzale Berria"ren arduradunentzat eta, zer esanik ez, "gobernatzeko asmoa eta bokazioa" duen EH Bildurentzat? Baskongadetako eta Foru Erkidegoan inposatutako egitura instituzionalak izango dira lurralde batasuna lortzeko "borroka" instituzionalaren eremuak edo abiapuntuak? Confebaskeko kapitalisten entrepresetan kaleratze masiboak daudenean zer egingo EH Bilduk? Haserre bizian egongo diren langileekin bilera egin bitartekaritza lana beteko duela irudikatzeko? Beltzak grebalari ausartenak jipoitzera bidali? Dirulaguntza eskeini enpresa buruari hilabete gutxi batzuetarako zabalik manten dezan bere esplotaziogunea? Ala, beste barik, eguneko orrazkera izorratu gabe eta Gipuzkoako Aldundiak eta Bilduko udalek AHTrekin egin bezala, euren eskumena ez dela esatea? Euskal Herria osatzen duten lurralde historikoek bi estaturen menpe egonik, Hegoaldean bi administrazio ezberdinek zatikatua eta Iparraldean inolako aitortza erregionalik gabe dagoen honetan, zilegi al da euskal jendartearen aurrean askatasun nazionalaren gaineko demagogia honekin errealitatea desitxuratu eta ilusio faltsuak sortzea? Hauteskundeak irabazi eta behingoz jarriko ote dute abian horrenbeste haizeratutako desobedientzia zibila? Kupoa ordaintzeari utziko diote behingoz? Espainiako monarkia ustel, anakroniko eta faxistarentzat doazen euskal sosak Baskongadak euskalduntzeko inbertituko ote dira? Espainiako batasunaren bermatzaile diren indar armatu inperialistei bideratutako diruaren ordainketa eten egingo dute Dani Maeztuk eta enparauek Palestinako erresistentzia laguntzeko? Europan Euskal Estatu Libre bat nahi omen dute EH Bilduko aurpegu publikoek. Estatu burgesa izango da ezinbestean, Europa kapitalistak ez duelako bere bihotzean estatu sozialistarik onartuko. Euskal Herriko zenbat lurralde historikoz osatutako estatua? NATOko aginte-eremuan kokatuko da Estatu hori? Inbertsio kapitalistentzako paradisu bilakatuko da Estatu hori? Zein Estatuk ezagutu eta onartuko du "Esttau Libre" berri hori? Zein preziotan? Independentzia aldarrikapen unilateral batetik sortutako Estatua izango da? PNVren burgesia autonomistak bat egingo du alegiazko aldarrikapen honekin? Urkullu jaunarekin batera aterako al da Laura Mintegi anderea Lakuako piperpoto faxista eraistera? EH Bilduko hautagai Julen Arzuagak zuzendu nahi duen "Herritar Askatasunen" poliziak bermatuko ote du Estatu Libre horren defentsa eta ordenua? Eta azken honi lotuta... depurazio demokratizatzailea burutuko du Espainiako Polizia Autonomikoan? Beltzak eta Berroziak deuseztu egingo ditu euren izarera errepresiboa aintzat hartuta? Herria jipoitu eta jipoitzen duten txakurrak epaitegietara eramateko intentziorik al du? Xuban Nafarrateren egoeraren ala Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunek aurkitu eta giltzaperatuko ote ditu? ... Ehunka galdera gehiago luza genitzake baina erantzuna, ez dakigu arren, imajina dezakegu. Are, datozen irudi hauetako eta beste hainbat ekintzetako aurrekariak izan ditugunean eta euren protagonistek diskurtso bera erabili izan dutenean. Ikusteke dago EH Bilduko hautagiek zer nolako argazkiak aterako dituzten U-21etik aurrera. Esan gabe doa euren aurrekarienak ikusita edozer gauza espero dezakegula jada.
Agirre lehendakariaren estiloarekin gobernatzeko asmoa dutela adierazi zuen Bilboko Carlton hotelean Mintegi andereak EH Bilduren aurkezpen ekitaldian, Errepublika garaiko erromantizismo nazionalistaren baliabide merkea erabiliz: kontesturik eta edukirik gabeko makilaje elektoral hutsa. Ez dakigu zer esango luke Aguirre lehendakariak Euskal Herri Langilearen bizibaldintzen inguruan gaur egun. Hori bai, asmo iraultzaile antolaturik usainduko balu, hobe genuke prest egotea antikomunista ultrakatoliko horren aurrean. Bistan da langile bozkaz haratago, PNVko burges txikienen bila aritzen direla orain euskal langileon alegiazko ordezkariak, tankerako alderdi orojale-interklasisten antzera.
Nola edo hala, aliantzak behar izango ditu hauteskundeen irabazleak, parlamentu autonomiko horretan gehiengo absolutua lortzea gaur egun erronka zail samarra dirudielako. Beraz, norekin eta zein preziotan egingo du aliantza EH Bilduk? Argalaren biografoa izandako eta euren zerrendetan agertzen den Iker Casanova jaunak argi dauka: Urkulluren PNVrekin, "gerokoak" geroko utziz. Zertarako, bada? Ez al dute esperientzia historiko nahikoa izan PNVren burgesia handiak independentzia autonomikoan (nazionala ez dugu ezta aipatuko ere!) interesik ez duela frogatzeko? Orduan? Burgesia espainolista eta autonomistaren arteko zirkoaren ipotx errebeldeak izango ote dira EH Bildukoak euskal langileok funtzioa ikusteko harmailetan txintxo eserita egotera behartzen gaituzten bitartean?
Lotsa barik bake prozesua deitu dutena da euren esanetan, EH Bilduren beste lehentasunetako bat. Espetxeen kudeaketaren eskumena lortu nahi omen dute espetxe politika "garai berrietara" egokitzeko. Egia esanda, ez dakigu zer esan edo zer pentsatu honen aurrean. Amnistiaren aldeko borrokaren metamorfosi kafkiarraren beste kapitulu bat izango ote da? Ertzaintza bidaliko ote dute Algeciras, Paris, Cadiz, Sevilla, Clairvaux, Granada, Tarascon, Huelva, Valentzia edo Estatu Espainol zein Frantsesean beste hainbat herri galdutara faltan, sakabanatuta eta kasu askotan isolatuta ditugun aberkide borrokalarien bila? Hori izango al da espetxe politika kriminalarekin amaitzeko EH BIlduk emango digun konponbidea?
Galdera asko dira, gehiegi, eta erantzun argirik gabe dira denak. Argi daukaguna da Euskal Herri Langilearen egoera berdin, bere horretan eta inolako aldaketa koalitatiborik gabe mantenduko dela.
Hortaz, gure bozka ez dute hautestontzietan izango euskal sozialdemokratek osatutako koalizioak. Urteetako onespenari amaiera emateko tenorea iritsi dela deritzogu. Antolatutako indar iraultzaileen muga koalitatibo eta koantitatiboak agerikoak dira oraindik eta HITXek, errealitate horretaz jabe delarik, abstentzio aktiboa, boikota ala aldarrikapen-bozkaren alde egingo duten Baskongadetako iraultzaileekin bat egiten du hauteskunde kanpaina autonomiko honetan.
Hauteskunde hauetan, Euskal Herri Langilearen sektore aurreratu eta kontsekuenteenen jarrera sozialdemokraziari gurekin zer eginik ez duela adieraztea da, Euskal Herri Langileari datorkigunaz informatzea, saldukeria salatzea eta horrekin guztiarekin batera, indarrak batzen jarraitzea, sareak ehuntzen joatea.

Galdera anitz ageri dira hor eta aurrekariak ikusita,ziaboga famatuak Aralarren ereduko ezker abertzale "zibil eta zabal" haren trazakoa asimilaziora eraman dezakeela ikusten da.Alta,ezin da ahantzi iraultzailetasunari eusten dion sektore handi batek (handienak beharbada)bozka kritikoa emanen diola Bilduri,galdera horien erantzuna suposatu arren aukera eman eta erantzunak gehiago argituko direlakoan.Ordea badirudi Bilduk ez duela hauteskunde horietan lehen indar izatea lortuko eta froga hori lortzea zail dagoela.Horiek horrela,prozesu ospetsua nazioarteko inperialismoak (ezker abertzaleko zutikzaleen konplizitatearekin) mugimendu iraultzaile bat desaktibatzeko "baketze" prozesu hutsa dela gero eta ageriago dagoenean,kea saltzerik ez eta estrategiari buruzko eztabaida bizitasunez indartuko da ziurrenik.Egoera horretan,noski,badakigu untziaren gidaritza eskuratu zutenek "pazientzia" etabar eskatuko dituztela,baina une garrantzitsuak izan daitezke hauteskundeen ondorengoak.
ErantzunEzabatuNik eskatuko nuke beraz Bildu bozkatuko duen jende guztia ez zaku berean sartzeko eta argitzea helburua nazio askapeneko mugimendu sozialista bat den edo mugimendu komunista berri bat sortzea (alderdi komunista baten gidaritzarekin etabar).Kritika bat azkenik nazio askapena bost axola zaien antikomunista espainiarzale edo frantseszale antiabertzale-antieuskaldunekiko urbiltasuna agertuz aldaera inperialista horri hauspoa emateagatik.
Sektore iraultzaile aunitz Eh Bilduri bozka kritikoa emanen diotela begi bistako da, bere garaian sektore iraultzaile asko eta asko LAIAn, ETA pm-n eta geroago EIAn aritu ziren bezala. Hori kiusten ez duena itsua da edota sektario anatiko bat. Ez espero dut ni ez izatea ez bata eta ez bertzea. Bainan holaxe aritu banaiz, jendeak, hots, militante iraultzaileek kritikatuko nauzue publikoki eta jendaurrean, eta hagitz ongi da hori.
EzabatuKontua da krisi estrategiko orokor honetan, Bergarako besarkada ondoren Euskal Herri Langileak bizi izan zuen gisa berekoa, edota Santoñako traizio eta saldukeriaz geroztik bizi izan zena bezalakoa izanik, ENAMen ondare abertzale sozialista iraultzailea modu autokritiko eta eraldatzaile batez bere gain hartuko duten antolakundeak sortzea. Eta horretarako gaur egun Ezker Abertzaleko zuzendaritzarekin hautsi behar da erabat, bertzenaz beren sare estrategikoetan harrapaturik gelditzaen zara, defentsiban eta arrastaka likidaziorat, EKINi gertatu zitzaion bezala Mugarri txostenarekin, edota ETA erakundeari ere agitu zaion bezala Aieteko Konferentziarekin.
Geroago segituko dut gogoeta hauekin. Milesker ekarpenarengatik, eta milesker eta batto gehiago kritikarengatik.
Uste dut hemengo artikuluetan, eta bereziki "Oraingo Ezker Abertzalearen krisia"n argi eta garbi utzi dudala miltantzia guztia ezin dela sartu zaku berean. Baliteke zuk artikuku hori irakurri ez izana, badaezpada hona heen zati batzuk:
ErantzunEzabatu"Krisia lehertzen hasia da Oraingo Ezker Abertzalean, eta hurrengo hilabeteotan areagotuko da. Zeren eta Oraingo Ezker Abertzalean oraindik militante iraultzaile eta independentista zintzo eta koherente aunitz baitaude, estrategia erreformista eta likidazionista garatzen den neurrian gero eta haserreago, kezkatuago, eskandalizatuago daudenak. "
"Den-dena ez dago ustelduta Oraingo Ezker Abertzalean. Milaka militante zintzo badira lanean. Nik oraindik esperantza dut Oraingo Ezker Abertzaleko militante konszienteenek buelta emanen diotela deriba erreformista eta sozialdemokratari, eta gainontzeko euskaldun iraultzaile eta iraultzaile euskaldunokin batera abiatuko direla Euskal Iraultzaren Sozialistaren bideetan barrena. Agian bai!"
Eskatzen didazun argitzea bertze iruzkin batean eginen dut, bainan ez dut kontraesanik ikusten: Euskal Nazio Askapen Mugimendu Sozialista Iraultzailea (bir)sortu behar dugu, eta hortze elkartuko gara denok, orain krisi estrategiko nahasmendu orokor honetan sakabanaturik gabiltzanok. Jakina, ene ustez, ENAM berritu horretan, ENAMSI horretan, komunista iraultzaileok lan eta zeregin garrantzitsua izan dezakegu. Bainan ez al zen gauza bera gertatu Txabi eta Argalarekin, ez al ziren komunistak biak? Honek eragotzi zien ENAMi ekarpen inportanteak egitea? Kontrajarria da komunismo iraultzaile euskalduna eta Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta soziala?
Besarkada bat! Gero segituko dut...
Argitze aldera, ene argitze eskaerak eta kritika ez ziren zehazki zuretzat,agerpen desberdinetan ageri diren mezuekiko orokorrago baizik,hizki-zopa dexentekoa biltzen da eta gisako planteamenduen ondoan:ESI,Kimetz,Langileria Aurrera,HITx...eta horien ondoan EHS bloga bezalakoak edo EHAK alderdia delakoa,Bilbori "Bilbao" eta Gipuzko,Araba,Bizkaiari "Euskadi" deitu diona!EHS eta horiek dira komunista antieuskaldun garbiak eta oraindino ez da antzematen horiekiko bereizketa behar bezain garbirik.Argala eta abarrek argi utzi zuten beti ildo buges-txiki baskoaren kontrako aurkakotasuna bezala, "sozialista" espainiarzaleekiko aurkakotasuna ere.Ene ustez zuen(orokorrean)partetik bereizketa hori ez da behar bezain garbia.
ErantzunEzabatuBeste auzia komunismo iraultzaile euskaldunarena da.Langilearia Aurreraren artiluak adibidez argiki alderdi komunista baten beharra aldarrikatzen du.Uste dut halako planteamenduak eta nazio askapeneko mugimendu sozialistarena bi planteamendu desberdin direla.Nik dakidala ez Txabi eta ez Argalak ez zuten inoiz planteatu euskal iraultza sozialista gidatzeko alderdi komunista bat,agian beti abertzaletasunarekin uztartuz, marxismoaren irakurketa-baliapen egokitua egiten zutelako.Txabik adibidez planteamendu maoistak beste batzuekin uztartzeko edo elementu kulturalak jendartearen azpiegituran kokatzeko ekarpenak ere egin zituen.Nazio zapalduetan klase borrokak nazio askapen borrokaren forma hartzen duela ere bere egin zuen.Ba horixe da ene ustez oso argi ikusten ez dena;zutikzaleek eragin badute klase zapalketaren gainditzearen alborapen bat,beste batzuetan nazio zapalketaren gainditzearen alborapena ere ageri baita.
ARGALA marxista vasco hace 37 años(lamentablemente no escribía en euskera)
ErantzunEzabatuLa diferencia entre partido de vanguardia (homogeneo, de cuadros, semiclandestino y marxista leninista) y partido de masas populista(amplio, de masas, publico e incluso electoral) esta en la base de saber hacer avanzar todo proceso revolucionario, un partido de vanguardia sin una unidad popular amplia esta condenado al sectarismo y a la desaparación paulatina, a su vez una unidad popular que englobe amplios sectores populares necesita de una partido de vanguardia ,pequeño en numero pero fuerte en lo ideologico para no caer en soluciones "faciles" en el corto plazo que derivan en la claudicación y en no llevar hasta el final el proceso de liberación nacional hasta el socialismo.
"Kritika bat azkenik nazio askapena bost axola zaien komunista espainiarzale edo frantseszale antiabertzale-antieuskaldunekiko hurbiltasuna agertuz aldaera inperialista horri hauspoa emateagatik."
ErantzunEzabatuUste dut kontu hau argi gelditu dela, azken sarrera irakurri baduzu.
Besarkada komunista iraultzaile euskalduna!
Fermintxo
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuAgur bero bat guztioi.
ErantzunEzabatuNik neure maila akademikotik ezin dizut kritikarik egin ignorantzia bakarrik azalduko bait nuke zeu bezalako pertsona batekin diskurtsioan baina badut eskaera bat: EH bildu asko kritikatu duzu eta zeure esantean atzera egin eta ez du euskal herri langilea natolatuko kapitalismo españolaren aurka. Nik jakin nahi dudana zeuk aukera izango bazenu nola bideratuko zenukeen gure herria iraultzaren bidean.
Aupa, Bilga!
ErantzunEzabatuLehenik eta behin erran behat dizut HITX, Herri Iraultzailearen Txinparta, Euskal Herri Langilearen formakuntza, antolakuntza eta borroka iraultzailearen aldeko talde bat dela, eta ni ez naizela antolakunde horretako partaidea. Haiek eskatu zidaten beren testuak ene blogean argitaratzeko, eta nik oso pozik onartu nuen eskaera hori. Ezagutzen ditut, baita estimatzen ere, eta argi dago beren gogoeta eta jarrerak eta nireak oso hurbil daudela. Bainan argi eta garbi erran eta adierazi behar dut nik ez ditudala idatzi HITXen testuak, ezta ez dudala parte hartu beren idazte-prozesuan.
Bigarrenik, nire ustez biziki garrantzitsua da mito bat desmontatzea lehenbailehen: "maila akademikoa", "formazio marxista" eta horrelakoak. Teoria iraultzailea oso inportantea da, eta Marx, Engels, Lenin, Stalin, Luxemburg, Kollontai, Trotski, CHE eta gainontzeko guztiak estudiatzea ezinbertzekoa da. Bainan hori bilakaten bada euskal abertzale ezkertiar eta independentistak, militante komunistak eta langile iraultzaileak konplexuz betetzeko tresna, orduan, kaka zaharra! Erran nahi baitut, Bilga, mesedez, nahi duzun guztia kuestionatu eta kritikatu. "Maila akademikoa", aunitzetan, baliatua izan da oinarriko militanteak ixilarazteko eta inorante direla sentiarazteko. Eta hori sakonki kontrairaultzailea da. Beraz, faborez eta bihotz-bihotzez eskatzen dizut nahi duzun guztia zalantzan jartzeko ("De omnibus dubitandum", Karl Marxen lelo kuttuna zen, eta blog honen goiburu ezarri dut...).
Formazio iraultzailea ez da erdiesten liburukote marxistak tarrapataka iresten, baizik eta iraultzaileen arteko eztabaida eta plemika bizietan, beti ere praktikari lotuak. Orduan sentitzen da zinezko beharra ikasi eta estudiatzeko, eta norberaren arrazoiak eta argumentuak zorrozteko. Kritikak errespetuz eta jendatasunez egiten badira, bortz axola norberaren formazio maila, benetan!
Zuk eskaera zehatza egiten didazu: azaltzeko nola bideratuko nukeen gure Herria Iraultzaren bidean. Lehendabiziko gauza, euskal iraultzaileak biltzen saiatuko nintzateke, eta koordinatzen. Gaur egun Euskal Iraultza Sozialistaren alde garenok sakabanatuta gabiltza, jarrera eta taktika diferenteak ditugu, ez dugu elkar ezagutzen eta Herriaren aurrean ez dugu erreferentzia bat osatzen. Beraz, nire lehendabiziko urratsa LABeko Biltzarrean ponentzia komunista iraultzaile bat aurkeztea izan zen, jendea horren inguruan elkartzeko. Bistan da, LABeko zuzendaritza erreformista eta sozialdemokratak ez zidan horretarako inolako aukerarik eman (oso logikoa eta koherentea beraien aldetik, jakina, ez baitute utziko haien saldukeria salatuko duen jendea beren sudurren aitzinean antolatzen...) Bigarren urratsa ponentzia alternatibo hori sarean zintzilikatzea izan zen, Borroka Garaia da! eta Euskal Herria Sozialista blogetan, hain zuzen. Hirugarren urratsa, irakurtzen ari zaren blog hau abiatzea izan zen. Laugarren urratsa, ESI taldearekin elkarlanean aritzea, bai blogetan, nola hitzaldi bat antolatzen Donostiako Gaztetxe batean, Eskola Gorria sortzeko egin zen "Urria Gorria" kanpainaren baitan. Bai badakit, urrats xumeak dira, bainan egoera ere horrelakoxea da.
ErantzunEzabatuJakina, emeki-emeki iraultzaileen sare ezberdinak sortzen ari dira, eta horiek noizbait elkartzea erabakiko dute. Batzuk EHBildu kritikoki bozkatu zuten, bertze batzuk EHK taldearen inguruan dabiltza, bertze batzuk Eusko Ekintzan sartu dira, aunitz SORTUren eztabaidan parte hartu dute, Bilbo aldean KIMETZ dabil, eta Donostia aldean ESI taldea, HITX antolakundea ere blog honetan agertu zen lehen aldiz... Hori guztia nola eboluzionatuko da? Nik ez dakit. Bloga aurrera eramatearekin aski baitut, momentuz. Garbi dago euskal iraultzaileen koordinakunderen bat sortuko dela noizbait, edota alderdi komunista euskaldun bat, edota KAS berri bat, edota nik dakita zer. Geroak erranen, eta gainera, blog batean ez da hori agertuko, ez zaizu iduritzen?
Besarkada bero bat bihotz-bihotzez, eta ez lotsatu nahi dituzun kritika guztiak egiteko, ekarpenak, proposamenak... eta jakina, bortz axola "maila akademikoa"! Pikutara horrelako txorakeriak! Formazio iraultzailea praktika eta teoria uztartuz erdiesten da, praxian, hau da borrokan. Teoria eta formazio iraultzailearen alorrean ere, Bilga laguna, "borroka da bide bakarra"!
Aupa, animo eta nahi duzun arte!
Fermintxo
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuKaixo Fermintxo!
ErantzunEzabatuLehenik eta behin mila esker neure kultur eta ikasketa mailak neure iritziaren balioa aldatzen ez duela argi uzteagatik. Alde batetik lotsa ere zela uste dut baina zati handiena diskurtsio batean sartu eta ebidentzian utziko ninduen zerbait esatearen beldurra zen. Beste aldetik anka sartzen badut... akatsetatik ikasten dela diote!
Tira, nire iritzia lasai asko ematera gonbidatu nauzunez zeure iritzizko gure herriaren antolakuntzaz zertxobait esan nahi nizuke. Euskal iraultzaile guztiak bildu beharko ginakeela nik ere uste dut geure ezberdintasunak ahaztuta geure herriagatik borroka egiteko baina zergatik LAB-rengana jo? -nire iritziz noski- ez dugu sindikaturik behar gure herria antolatzeko, zuk zeuk kritikatu duzu sindikatua. Beste aldetik aipatu dituzun taldeen erdia ez dut ezagutzen, egia da oso sakabanatuak gaudela eta bakoitzak borroka bere aldetik egin nahi duela...
Azken gauza bat ere bada baina ez du gure elkarrizketarekin zerikusirik eta ez ditut blog hau bisitatuko duten hurrengo pertsonak gai honekin aspertu nahi beraz zure helbide elektronikoa emango bazenit mezu bat idatziko nizuke, edo, elkar komunikatzeko beste modurenbat nahiago baduzu zeuk esan.
Milaesker, Bilga
Aupa Bilga!
ErantzunEzabatuBarkatu pelma eta kaparra nabaiz, baina berriz ere aipatu nahi dut formazioarena. Prestakuntza teorikoa fundamentala da iraultzaile batendako, bigarren hanka, nolabait errateko. Praxia ibiltzeko bi zango behar ditugu, teoria eta praktika. Hanka hauek elkarren beharra dute! Beraz, lan eta borroka egitea BEZAIN inportantea da teoria irakurri, estudiatu eta ikastea. Biak batera. Bietan jarrai!
Hori erranik, maiz askotan teoria eta formazioa erabili izan dira militante inteletualen aldetik jende langilea, oinarriko militante proletarioak konplexuz betetzeko, ahots kritikoak ixilarazteko eta botere organizatiboa eskuratzeko. Eta orduan ez, orduan teoria ideologia zapaltzaile bilakatzen da. Teorizismoan jausten gara. Biziki arriskutsua eta arras faltsua.
Bilga, ez dakit zure klase kokapena. Langilea bazara, proletarioa, ez ixildu sekulan "formaziorik ez duzulakotz" pentsaturik. Sekulan ez! Desberdina da ene kasua, zeren ni Lehen hezkuntzako irakasle funtzionarioa bainaiz, intelektuala formazioz, eta beraz, joera handia dut teorizismorako eta burgesia txikiaren mentalitate elitista garatzeko. Beraz, ene kasuan gaitasun teoriko eta filosofikoa arrikutsua izan daiteke. Zu langilea bazara, proletarioa, ez dago horretarako arrisku berezirik printzipioz, alderantziz baizik: bertze muturrean erortzea, praktizizmoan, aktibismoan. Bi akatsak arriskutsuak dira, baina nork bere joera izaten du.
Nirekin harremanetan jartzeko ezkatzen didazunez, nik ez dut bat ere arazorik mundu guztiarekin edozertaz hitz egiteko. Hona hemen nire telefonoak: 948 300 733 / 620 620 823. Nire helbidea: Berriozar etorbidea, 18. 31013 Berriozar. Nafarroa. Eta ene posta elektronikoa: fsanche1@educacion.navarra.es
Nahi duzun ate, Bilga!
Fermintxo
Kaixo denek, nire izena Theresa Walker da, 20 urte daramatzat nire senarrarekin ezkonduta eta bi semeak ditugu. Adinekoak 16 urte. Nire senarrak asko maite ninduen baina azken 5 hilabeteetan 32 urtetako lankideekin harreman estua izan zuen. 47. Oraindik ere ez du sekula imajinatu, nolabait niri eta haurrekiko jarrera nolabait esateko, bere bulegotik etorritako iritziak gaiari buruz pentsatzen uzten gaitu eta 15 egun lehenago aitortu zuen bai berak inplikatu zuen eta sexua ere izan zuten. Ohean ekarri zuen bulegora irten zenean. Nahiz eta martxoaren 20ko urteurrenean nire sexuari eutsi egiten dion bezala urteurreneko egunean egiten dugun bezala, gure eztei-bidaia izango da berriro, hori daki baina nire ohean urtebetetze egunean egin zuen, nire sentimenduak izan ziren. erabat baliogabea zion, barkamena bilatzen eta afera bazkide saihestuz eta bere baztertzen. Egia da, baina nire egoera burugabea agonia betea da, harenganako desohorearen sentimenduek ez dute beren maitasunaren irudia alde batera utzi. Berriki aurkitu du neska honek beste gizon batekin duen harremana. Ez zen hura leial izan, beraz, gorrotoa da bere buruan soilik eta lehenago gustatzen zaion bezala, maite nauena nahiago du, funtsean gizon ona da, aita ona. Ez dago horrelako aurreko erregistroik. Benetan maite al zuen? Zer egin behar dut orain? Mina sentitu dut. Maite nion oso, baina orain harekin desohoraturik sentitzen dut .... Ezin dut ahaztu eta mina berreskuratzen dut. Nahi nuke zenbat maite duen, noizbait mehatxatzen. Batzuetan, bere familiari uko eginez gero, hura ezkontzeko aukera emango dio. Eta hura konbentzitu nahi du, emaztea ez delako egokia. Gauza bera izango dut. Ez dut berarekin biziko. Izan ere, niretzat irabazi nahi zuen dibortziatu egin nahi zuenean, batzuetan gure harremeri buruz jeloskorrak zituela esan zuen eta nire senarra hartzera eraman ninduen. JOSEPH UGO posta elektronikoko posta elektronikora iritsi zen arte, jendeak bere bizkarra eman eta harremanak konpontzen lagundu eta jendeak zoriontsu egon zedin lagundu zuen arte, nire egoera azaldu nion eta 7 eguneko epean lagundu ninduen, zoriontsu naiz gaur egun, lagundu ninduen eta harro esan dezaket nire senarra berriro nirekin dagoela eta nirekin maitemindurik dago orain inoiz baino. Zure harremana edozein laguntza behar duzu zure gizona, emaztea, mutil-laguna, neskalaguna, loterien irabazlea, gaixotasuna sendatzeko edo lan-sustapena jasotzea, nire bizitzako bizitzako erronkei buruzko edozein laguntza behar duen mezua irakurtzen duten ikusleek harremanetan jarri beharko lukete.
ErantzunEzabatuKONTAKTUA -Email: doctorjosephugo@gmail.com
WhatsApp: 34631686040
Egun on! Pertsona orok! Esan nahi dut spell caster oso handia, magia beltza jauna, gauza harrigarriak egiten dituena. Nire izena Laura Simon da txekieraz, baina Erresuma Batuan nago. Nire senarrarekin ezkonduta egon naiz azken bost urteotan, bi haurrekin elkarrekin Erresuma Batuan, bat-batean, nire senarra karaktere bitxiak jartzen hasi zitzaidan eta haurrentzat, leku batera joan zen eta ni eta seme-alabak utzi nituen. Hiru hilabetez ez genuen harengandik entzun, nahastu egin nintzen, ez nekien zer egin behar nuen lagun bati oihu egin nionean, orain laguntzen lagundu nion Chubygreat-ek. Esan zidan zer egin, zer lortu eta gauzak elkartu ahal izateko zerbait egin baino lehen, esan zidan guztia egin nuen, nire lagunak benetako egia zela sinetsi zidan. Hiru egun eman zizkidan gauzak elkarrekin jartzeko eta hirugarren egun horretan behin betiko itzuliko zitzaidan. Nire ustekabeko harridurarako, dena esan zuen.
ErantzunEzabatuEgia da, kontaktuan jar dezakezu hurrengo xehetasunekin. E-posta: chubygreat@gmail.com eta ere egin dezakezu bere zenbakia whatsapp-ekin 2348165965904
Nire izena Jascinta Paul fom holandarra da, baina gaur egun Alemanian bizi naiz. Dr.ologhodo batera ezagutu dut google-n nire arazoa konpontzeko irtenbidea bilatzen saiatzen nintzenean. Nirekin hurbil dagoen gizon bakoitzak beste emakume bat bizi nau. Horrelako zerbait izan da urte askotan zehar nengoen arte. Egia esan, nire beharra niri garbiketa guztia esaten ari zitzaidala kontatu ninduten bitartean, esan zidan zer eta zer elkarrekin garbitu behar zidaten. Gaur egun, bere izena goraipatu egin du beste inork ez dezake egin. Harremanetan jar dezakezu bere xehetasunak eta kontaktua. Dr.ologhodospellwork@gmail.com edo deitu edo whatsapp dezakezu 2348075180445. Gauza asko egin ahal izango ditu
ErantzunEzabatu1 zure lanpostuan promozioak lortu
2 irabazi hauteskundeak estresa gabe
3 ekarri zure ex eta abar, zurekin kontaktuan imagin gisa.