AZAROAren 14an,
GREBA OROKORRA
EUSKAL HERRIAN
ETA EUROPA OSOAN!!!
EUSKAL HERRIAN
ETA EUROPA OSOAN!!!
URRIAREN 31tik AITZINA:
BORROKA EGUNAK!!!
AZAROAK 14
GREBA OROKORRA EUSKAL HERRIAN,
GREBA OROKORRA EUROPA OSOAN!!!
ELAk, LABek eta EILASek ere
UKO EGIN DIOTE GREBARI!!!
NORA DOAZ SINDIKATU HAUEK?
EUSKAL LANGILEOK :
BEREN JARRERA LOTSAGARRIA ONARTUKO DUGU?
CNTk, CGTk eta ESKk GREBA OROKORRA BULTZATZEN DUTE!!!
JO TA KE
KAPITALISMOA SUNTSITU ARTE!!!
IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!
Azaroaren 14an euskal langileok bertze hitzordu garrantzitsua dugu: GREBA OROKORRA!
Irailaren 26ko greba Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian egin genuen, bai, bainan aldi berean Greziako Herri Langileak ere, kalera jo zuen bere borroka heroikoan aitzina jotzeko. Europako Herri Langileak hamarkadetako lozorrotik esnatzen ari dira, "Ongizate Estatuak" masiboki emandako anestesia erreformista eta indibidualista gainditzen ari gara, eta borrokak koordinatzen hasiak dira. Europa kapitalista eta inperialistako oligarkia genozida guztiak ZORROZKI koordinatzen badira, maila politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta militarrean, bistan da langileok ere batera jo behar dugula burgesia hiltzaile era terrorista suntsitzeko, behin betikotz, Historiaren zakarrontzirat igortzeko, faraoi, mandarin, enperadore, errege-erregin, zaldun, jauntxo feudal eta aristokratekin batera.
Oraingo honetan, badakigu Greba Orokorra eta borroka eguna izanen dela EUSKAL HERRIAn, Portugalen, Katalunian, Galizan, Espainian, Frantzian, Kanarietan, Grezian, Okzitanian, Bretainian, Italian, Zipren, Maltan ... Alemanian ere apika... Eta nork daki? Agian GREBA OROKORRA izanen dugu EUROPA OSOAN! Aurrera langileria! Gogor jo dezagun Kapitalismoaren aurka eta Sozialismoaren alde!
Pasa den astean jakin genuenARGIA aldizkariaren bidez:
"Frantziako bost sindikatuk bat egin dute azaroaren 14ko greba deialdiarekin. CFDT, CGT, FSU, Solidaires eta UNSA dira murrizketen aurkako Europako egunean mobilizatuko diren erakundeak. Egun horretan bertan, Portugalen, Espainian eta Grezian greba orokorrak deituta daude eta Zipren, Maltan eta Italian ere antzeko asmoa daukate sindikatuek.
Frantziako bost sindikatuek adierazi dute “Europa hartzen ari den
erabakiak, geldialdia eta atzeraldi ekonomikoa” bultzatzen dutela.
Argitara eman duten komunikatu bateratuan agintari europarren erabakiak
gaitzetsi dituzte, injustiziak eragiten dituztelako eta dauden desoreka
ekonomikoak handitzen dituztelako.
Bestalde, jakinarazpenean esan dutenez, Europako politika ekonomikoen
benetako koordinazioa eta elkartasun-ekintza zehatzak beharrezkoak dira,
baita Europa osorako “gizarte kontratu” bat ere, errekuperazio
ekonomikoa has dadin."
Zorigaitzez, Estatu Frantseseko sindikatu hauek ez dute Graba Orororrera deitu, baizik eta borroka eta mobilizazio egun batera. Beraz, Lapurdin, Baxenafarroan eta Zuberoan, zorigaitzez, ez da Greba Orokorrik izanen, kontuan hartzen badugu LABek uko egin diola Greba Orokorra egiteari.
Zorigaitzez, Estatu Frantseseko sindikatu hauek ez dute Graba Orororrera deitu, baizik eta borroka eta mobilizazio egun batera. Beraz, Lapurdin, Baxenafarroan eta Zuberoan, zorigaitzez, ez da Greba Orokorrik izanen, kontuan hartzen badugu LABek uko egin diola Greba Orokorra egiteari.
Euskal sindikatuek beren jarrerak argitu dituzte egunotan: ELAk, LABek, EILASek eta Hiruk Greba Orokorra ez dute bultzatuko, hau da, GREBA OROKORRA BOIKOTATUKO DUTE! Jarrera lotsagarri eta eskandalagari honetaz bertze artikulu bat prestatzen ari gara, gaia behar bezala jorratzeko. ESKk, aldiz, eta txalogarria da, Greba Orokorraren alde egitea erabaki du, CNTk eta CGTk bezala.
Gu Greba Orokorraren alde ari gara, argi eta garbi, zuzen eta ozen! Eta orain inoiz baino ozenkiago, honezkero ez baitago aitzakia "abertzalerik". Hau da, greba ez da espainola edota frantsesa, greba internazionala da, Grezia, Portugal, Italia, Zipre, Malta ere sartu direlakotz. Marko estatalak gainditzen ari gara eta nazioarteko greba orokorren garaian sartzen ari gara, zorionez. Aurrera, beraz!
ZERTAN ARI DA
EUSKAL GEHIENGO SINDIKALA?
GARBI DAGO: MERITUAK EGITEN BURGESIA BASKOAREN AURREAN, BALIZKO ESTATU BASKO HORRETAN BEREN LEKUTXOA SEGURTZATZEKO...
PNV ETA EHBILDUREN MORROI SINDIKAL BIHURTU DIRA, ARGI ETA GARBI!
Egoera eta testuinguru honetan, ESKANDALAGARRIA da euskal gehiengo sindikalaren jarrera DEMAGOGIKO, ERREFORMISTA, INSOLIDARIO ETA ESKIROLA. Aurreko greban aitzindariak izan ginen Europan, Greziako Herri Langilearekin batera, eta orain, zer? Zertan ari dira euskal burokrazia sindikalak? Zertan ari da VIII Biltzarrean Ponentzia Alternatiboa zentsuratu zuèn LABeko zuzendaritza? Badakigu ELA nolakoa den, sindikatu erreformista eta sozialdemokrata, baina LAB? Zer bilakatzaen ari da LAB? Noraino segituko dute itsuki Oraingo Ezker Abertzaleak markatzen dion ildo erreformista? Langile abertzaleen sindikatu iraultzaile bezala EZ AL DA SUIZIDATZEN ARI? NOREN MESEDETAN? EHBILDUko POLITIKERO BURGES-TXIKI SOZIALDEMOKRATA LIKIDAZIONISTEN ALDE? ZERTARAKO? ZEREN TRUKE?
Kasu horretan Euskal Herri Langilearen sektore iraultzaileenak langileen antolakunde nazional berri bat eraiki behar dugu, berandu baino lehen.
Blog honetatik deialdi ozen, larri eta berezia egiten diogu LABeko militantzia eta afiliazio osoari:
MUGI ZAITEZTE, OTOI, ZUEN SINDIKATUAREN BAITAN, GREBA OROKORRA EGITEKO! EZ EMAN AMORE LABeko BUROKRAZIA SINDIKAL ERREFORMISTAREN AITZINEAN!
BULTZA EZAZUE ILDO IRAULTZAILEA LABen BAITAN, INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOAREN ALDEKO BORROKAN, EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTAREN BIDEAN, EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAREN ALDE!
EZ UTZI LAB BILAKATZEN ELAren MORROI ETA APENDIZE, edota EHBILDUren SATELITE SINDIKAL! EZ ERREPIKATU EUSKADIKO EZKERRAkoek LABekin EGIN NAHI ZUTENA: EUSKAL LANGILEEN SINDIKATU IRAULTZAILEA ERE SISTEMAN INTEGRATZEA, HAIEN TRAIZIOA HOBEKI ESTALTZEKO! EZ UTZI EUSKAL LANGILE ABERTZALE ETA IRAULTZAILEEN SINDIKATUA MARIO ONAINDIA ETA BANDRES BERRIEN ESKUETAN!!!
Astebete dugu oraingo Greba Orokorra prestatzeko, eta biderik hoberena, heldu den astean bertan borroka egunak hastea da, eskura dugun guztiarekin: hitzaldiak, batzarrak, kartelak, eskuorriak, pintadak, eta abar luze eta borrokalari bat ...
Kapitalaren Diktaduraren aurka, Merkatuen Tiraniaren kontra! Greba honetan sindikatu erreformista guztien epelkeriak eta txepelkeriak gainditzen saiatu behar dugu; Iraultza Sozialistaren alde! Euskal Errepublika Sozialistaren bidean! Argiro erran eta azaldu Euskal Herri Langileari Kapitalismoaren baitan ez dagoela krisi honetan irtetzerik, ez langileon mesedetan, jakina! Kapitalismo Inperialistak gerrak, sarraskiak, miseria, zapalkuntza, errepresioa, tortura, etnozidioa, arrazismoa, bortxakeria matxista, ekozidioa, esplotazioa, bertzerik ez duela ekarriko adierazi behar diegu geure lankideei. Sasidemokrazia burgesak, sistema parlamentario ustela, partidukrazia, politiko profesionalen mafia, hori guztia suntsitu behar dugu behin betikotz, eta Herri Boterea eraiki, Langileon Biltzarren Boterea, Errepublika Sozialista! Iraultza da bide bakarra! Iraultza komunista eta antikapitalista!
Greba hau urrats bat izanen da Euskal Errepublika Sozialistaren bidean, Independentzia Sozialistaren bidean, Langileon Euskal Herriaren bidean.
Aurreko greban eran genuen bezala: "Greba Orokorra borroka dinamika iraunkor baten hasiera izan behar da. Ezin gara defentsiban egon, behialako Ongizate Estatuaren lorpenak berreskuratu nahian. Kapitalismo Inperialistaren ofentsiba basatiaren aurrean, Iraultza Sozialista da bide bakarra. Kapitalaren logikak, bere metatze-beharrek agindu eta agintzen dute langileon eskubideen kontrako ofentsiba basati eta mugagabe hau. Eta Kapitalaren boterea hautsi gabe, ez dago eraso hauek gelditzerik. Kontrakoa dioena gezurretan ari da, Euskal Langileria engainatu eta anestesiatu nahian.
Horregatik, dei
berezia egiten diegu euskal langileei sindikatu erreformisten leloak
gainditzeko: “Euskal Herrian murrizketarik ez!”, “Zerbitzu publikoak garatu!”,
“Por
los derechos laborales y sociales”, “Madrildik inposatu nahi
dizkiguten murrizketen kontra” bezalako esloganak, berez, ez dira erabat
kaltegarriak, estrategia iraultzaile eta antikapitalista baten bidean kokatzen
diren heinean. Bainan horretara mugatzen bagara, desegokiak ditugu, ilusio faltsuak sortzen dituztelakotz. Kapitalaren
eraso frontala gelditzeko bide bakarra dugu: Iraultza Sozialista!
Kapitalismoaren
baitan ez dago langileontzako irtenbide onik. Inperialismo kapitalistak emanen
digun bakarra, gerra, miseria eta zapalkuntza dira. Kasu! Inperialismo
kapitalista esan dugu, eta ez PPko
gobernua, PSOEkoa, UPNkoa edota PNVkoa. Alderdi horiek guztiak burgesak dira, eta Kapitalaren
programa politiko eta ekonomikoa aplikatuko dute, Burgesiaren Diktaduraren alde
baitaude. Formetan eta ñabarduretan desberdinak ematen dute, detailetan “diferente”
izaten saiatzen dira, batzuk espainolistak dira, bertzeak baskoak, baina
funtsean den-denek Burgesiaren Diktadura onartu eta defenditzen dute. Diktadura,
langileendako; Demokrazia burgesendako, jakina.
Horregatik, lelo
eta eslogan iraultzaileak ere oihukatu behar ditugu: “Kapitalismoa suntsitu!”, “Iraultza da bide bakarra!”, “Sozialismoa,
irtenbidea!”, “Zuek kapitalistak, zarete terroristak!”, “Euskal Errepublika
Sozialista!”, “Así, así, ni un paso atrás, contra el terrorismo del Gran
Capital!”, eta bertze holako aunitz.
Eta zer esan
orain arte EH Bilduri buruz? Kapitalaren logika eta diktaduraren aurka jotzen ez duten
heinean, Iraultza Sozialistaren alde borrokatzen ez diren neurrian, Euskal
Herri Langilea ilusio eta lilura erreformista eta instituzionalisten bidez
lokartzen duten proportzioan, PNVko burgesia autonomista baskoarekin paktatu nahi duten heinean, haiek ere Kapitalismo Inperialistaren baitan
kokatzen ari dira, gero eta argiago egunetik egunera. Ez dute Kapitalismoa
suntsitu nahi, bainan “ezkerretik” “bestelako” ekonomia
eredua kudeatu; ez dute Euskal
Errepublika Sozialista nahi, baizik eta “Euskal Estatu librea”,
hau da, Estatu basko burgesa, Irlandan 1921ean bezala, “The Irish Free State”,
honek ekarri zuèn guztiarekin; ez dute OTANetik, Eurotik eta Europar Batasun
Inperialistatik irten nahi, bainan Europan “Estatu berri bat” sortu, Katalunia
eta Eskoziako burges txikiekin batera, “Nazioarteko Komunitatearen” onespenarekin,
hots, Inperialismo anglo-saxoi eta sionistaren balizko babesean, nolabaiteko Kosovo
berriak; ez dute Euskal Iraultza
Sozialista nahi, bainan “aldaketa sozial eta politikoa”, eta
horrelako hamaika adibide. Euskal Langileria engainatu nahi dute beren
diskurtso erreformista eta sozialdemokratarekin, gero PNVko burgesia baskoaren
besoetara lasterka joateko, “batasun nazionalaren” izenean. Mendebaldeko azken hauteskunde erregionalista espainoletan ez dira hain ongi ibili, uste zuten baino bozka kopuru ttikiagoa bildu dute, euskal erreformisten gainbehera hasia da, Katalunian ERCrekin agitu zen bezala, eta han gertatu zen legez, hemen ere "burgesia baskoak" hartuko ditu emaitzak: Katalunian CiUk, eta Euskal Herriko Mendebaldean PNVk.
Dei bat egin nahi diegu idazki hau irakurriko duzuen guztiei: antola zaitezte! elkar zaitezte! organiza zaitezte! Bete dezagun Euskal Herria iraultzaileon sareez! Herriz herri eta auzoz auzo, eraiki dezagun euskal iraultzaileon antolakunde nazionala! Eraiki dezagun Euskal Herri Langilearen batasuna! Jo dezagun zuzen eta gogor Euskal Iraultza Sozialistaren bidetik!
Zertan ari dira LAB eta ELA?LABek jada plazaratu du bere erabakia,ez du grebarekin bat egiten,beraz Europa mailako langile mobilizazioan euskal langileriak nazio eta klase askapenaren alde borrokara bideratu beharrean xintxo-xintxo lanera joatea proposatzen du.ELAk berriz gaur jakinaraziko omen du erabakia eta dirudienez aukerak daude grebarekin bat egiteko.ESKk ere grebarekin bat egin du.LABena izugarria da,sindikatu espainolekin ez bat egitearena aitzakia hutsa da,hemen agertzen den bezala mobilizazioa ez baita ez espainola eta ezta frantsesa ere.Benetan lotsagarria da,nola daiteke urteetan kapitalismoaren eta inperialismoaren aurkako erresistentzian eredu izan den mugimendu batean horrelako jarrerak nagusitzea?Ezker Abertzalea ez al zaigu guztiz Eusko Alkartasuna bihurtzen ari?Grebari uko egin eta EAJrekin itun aukerak bilatzen aritzea da eskaintzen zaiguna?Honek argi frogatzen du LAB zuzentzen dutenen "matxinada soziala" gezur galanta dela,matxinada klabeetan baino nazioarteko inperialismoaren "baketze" ereduarekin daudelako konprometituta.Egun horretan galizar iraultzaileak, okzitaniarrak, katalandarrak,greziarrak,...kalera aterako dira.Euskaldunok ere atera behar genuke eta oraindik LAB ere jarreraz aldatzera bultza daitekela uste dut.
ErantzunEzabatuAupa, lagun anonimoa! Zenbait egun hartu dut zuri erantzuteko, tristura nolabait gainditzeko. Eta bai, nahiz eta buruz egoera hauek aurreikusiak izan aspaldian, horregatik aurkeztu nuen ponentzia alternatiboa ekainean LABeko VIII Biltzarrean, eta jakina, horregatik zentsuratu zidaten zuzendaritzakoek (Biltzar Nazionala barne, horrek erran nahi du zentsuraren aldeko jarrera oso zabala zegoela arduradun eta liberatuen artean, ez zela "la burokraten" kontua, baizik eta aparatu sindikal burokratizatu baten erabaki sendoa...), kontua da bihotzez ez ditudala ongi hartzen horrelako ostiak. Euskal gehiengo sindikala agertu da oraingoan den bezalakoa, eta gogorra da hori onartzea, sindikalismo nazionalista eta erreformista egiten ari direla, eta ez dutela inolako asmorik Kapitalari aurrre egiteko. Aitzitik, oraingo Ezker Abertzaleak zehazten dio LABi ildoa, eta estrategia Kapitalismo Inperialistan integratzea da, ahalik eta baldintza honerenetan. Ameskeria eta ergelkeria inozoa da hau, jakina, zeren Sistema faxistizatzen ari baita egunetik egunera, eta ez die ezertxo ere eskainiko, ez bada errendizio umiliagarri eta suntsigarria, inolako "edergailurik" gabe: azken atxiloketak, Espainia eta Frantziako Barne ministroen adierazpenak, etengabeko errepresioa mobilizazio sozialen aurka, murrizketak taigabe, preswo politikoen aurkako politika kriminala eta hiltzailea, inolako "keinu" barik...eta abar, eta abar...
ErantzunEzabatuEsperantza? Langileen mobilizazioak, eta oraindik badirela Euskal Herrian hiru sindikatu joko horretan sartu ez direnak, CNT, CGT eta ESK. Bi sindikatu espainolak dira (bainan ez espainolistak!), bigarrena Hegoaldekoa da. Eta milaka eta milaka langile, azaroaren 14an kalera aterako garenok! Oinarri bat da Euskal Herri Langilearen borroka bizirik mantentzeko.
Bainan etorkizuna, euskal langile iraultzaileen antolakundea bat sortzea da, ene ustez, eta Euskal Herri Langilearen erakunde zabal bat, Kapitalismoari aurre eginen diona ez hitzez bakarrik, baizik eta ekintzez. Bide horretan elkar ikusiko dugu, agian!
Besarkada komunista iraultzaile bat, bihotz-bihotzez!
Fermintxo