 
 
 EZKERRALDEKO GAZTE KOMITE IRAULTZAILEA
Ezkerraldeko gazteria
 borrokalari eta antikapitalistak
 Kapitalaren eraso
 bortitzen aurrean
 erantzun bateratu eta antolatua
 emateko gai den 
komite baten inguruan
 batzea erabaki du.
 Maiatzaren lehenean, 
langile 
klasearen nazioarteko egunean,
 gazteok lehenengo harria jarri genuen
 gazte bloke batetan batuz,
 sistema kapitalista
 eta patriarkalaren 
aurrean
 gure alternatiba aldarrikatuz.
GREBA OROKORRA
GREBA OROKORRA
Maiatzaren 30ean,
Euskal Herriko gehiengo sindikalak
 24 orduko deldialdi 
bat konbokatzen du
 eta gazteok berarekin bat egiten dugu,
 kaleak 
astinduz
 eta Ezkerraldeko mobilizazio
 eta piketetan parte hartuz.
 Borroka eta batasunak 
aske egingo gaituenaren konfiantzarekin,
 eta 
buruan izanda
 greba dela langile klasearen
 tresnarik indartsuenetariko 
bat
 dagozkigun eskubideak oligarkiari kentzeko.  Langile klase gabe
 engranajerik ez da mugitzen!
   Hala eta guztiz ere, 
gure atxikimendua 
kritikoa da, 
izan ere sindikatuen zuzendaritzek
 klase ekintzarako 
batasuna oztopatzen dute.
 Ezkerraldeko gazteok
 borrokan batasuna 
aldarrikatzen dugu, 
eta horregatik batzen eta antolatzen gara,
 soilik 
batuta izango baikara gai
 sistemari aurre egiteko,
 gure eskubideak 
defendatuz 
gure ezberdintasun ideologikoak
 alde batera utzita.
GAZTE
JARDUNALDIAK
GAZTE
JARDUNALDIAK
Gure xedea
 greba orokorretik haratago
 Ezkerraldean lan egiten jarraitzea
 da. Gazteria parte hartzera, 
iritzia ematera, erabakitzera eta 
gehitzera deitzen dugu
 hasi nahi dugun bide honetan.
 Horretarako 
eztabaidatzeko jardunaldi batzuk antolatuko ditugu, 
bertan sistema 
kapitalistak
 eragiten duen gazteriarekiko arazoak eztabaidatuko ditugu
 eta nola aurre egin diezaiekegun 
aztertuko dugu
 geure herri eta auzoetan.
 Pairatzen ditugun arazoen aurrean
 gazteriaren erantzun bateratua
 artikulatzea
 eta Ezkerraldeko nortasun borrokalaria berpiztea
 dira 
jardunaldi hauen helburuak.
 Ezkerraldea eredu izan zen siderurgia, 
untzitegi edo meatzetako borroketan
 eta gazteok izaera borrokalari hura 
berreskuratzeko beharra daukagu 
gure auzo eta herrietan.
BATU, ANTOLATU ETA BORROKATU!
 
  
 

 
ErantzunEzabatuEuskal Herriko gazteen langabezia tasa Europako Batasunaren batez bestekoaren ia bikoitza da
Euskal Herriko gazteen langabezia tasa Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeen batez bestekoaren ia bikoitza da, Gaindegiaren txosten baten arabera.
NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/05/28
Europako Batasunarekin (EB) alderatuta, Euskal Herrian sektorekako langabezia tasa guztiak EB osatzen duten 27 herrialdeen batez bestekoaren gainetik daude. Desberdintasun nabarienak gazteen kolektiboan ematen dira, baita emakumezkoetan ere, Gaindegiak txosten batean jaso duenez.
Eurostaten datuak aintzat hartuta azaldu duenez, 15 eta 24 urte arteko gazteen artean, langabezia %39,5ekoa zen 2012an Euskal Herrian eta Europako Batasunean, aldiz %22,9koa.
25 eta 34 urte artekoen kolektiboan ere langabezia tasa altua da: %18,7koa, EBkoa baino sei puntu handiagoa.
Emakumeei dagokienez, adin eta sexuaren arabera, Euskal Herriko langabezia tasarik altuena 15 eta 24 urte arteko emakumezkoetan ematen da, %41era iristen baita.