JO AURRERA,
EUSKAL LANGILERIA!!!
ETZI, GREBA OROKORRA!!!
KLASE KONTZIENTZIA INDARTU,
FORMAKUNTZA IRAULTZAILEA LORTU,
LANGILEON ANTOLAKUNTZA
INDEPENDENTEA ERATU,
EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTAren ALDE
BORROKATU,
EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALISTA ALDARRIKATU!!!
Grebara joatea
"bitarteko eraginkorra" da
langileen eskaerak lortzeko
Javi Amorrortu Cementos Lemonako langileen
ordezkaria (LAB) eta Imanol Arrojeria Corrugados Azpeitiakoa (ELA) beren
enpresetako egoeraz hitz egiten egon dira Berria Telebistan. Bi
enpresa, bi gatazka, bi errealitate. Borroka bera. Greba luzeak egin
dituzte biek, eta etziko greban kalera ateratzeko deia egin dute, greba
egitea "borroka bide egokia" delako lan baldintza duinak lortzeko.
Berria.info 2013-05-28 - 13:10:17
Greba orokorrera deitu
dute hainbat sindikatuk datorren ostegunerako, eta langileen borrokaren
garrantzia ekarri dute Berria Telebistara Corrugados Azpeitiako Imanol
Arrojeria (ELA) eta Cementos Lemonako Javi Amorrortu (LAB) langileen
ordezkariak, beren esperientziatik abiatuta, greba luzean aritutakoak
baitira biak. Jakes Goikoetxea kazetaria ari da zuzentzen saioa.
Greba luzeetan irautea oso zaila dela diote Berria Telebistara etorri diren langileen bi ordezkariek, baina horiek "ezinbesteko" izan direla enpresarien helburuak geratzeko. Imanol Arrojeria Corrugados Azpeitiako langileen ordezkariak badaki zer den langileen etsipena: "Hor dago gure lana. Batera jarraitzeko ahalegina egitea. Borrokatu ez bagenu, orain barruan dauden langileak kanpoan egongo lirateke. Orain denon artean erabaki behar dugu zer egin. Enpresariei nahi dutena egiten utziz gero, Corrugados ez litzateke egongo". Etorkizuna ziurgabea dute, hortxe enpresariek egindako azken eskaintza, kaleratzearen truke hainbat baldintza onartuta, baina "ez gaude prest. Borrokan jarraituko dugu".
Corrugados Azpeitia Urola Kostako enpresarik garrantzitsuena da langile kopuruaren aldetik, eta eredugarri ere bada bere borroka. "Denok kalera goazela esan digute. Enpresariei nahi baino okerrago ateratzen ari zaie, hor irauten dugulako".
Cementos Lemonaren borroka hauspoa da Corrugados Azpeitia eta borrokan dauden gainerako enpresen langileentzat, enpresarekin akordioa egin ostean, denak lanean baitira berriro. Eraikuntza arloko enpresak dira biak. Cementos Lemonan esportatu egiten dute, eta "mundua da gure esparrua". Beraz, munduan garapen bidean dauden herrietara zabalduta aukera asko dauzkatela uste du Javi Amorrortu Cementos Lemonako langileen ordezkariak.
Corrugadosek ere esportatu egiten du: "Frantzia, Alemania eta Ingalaterrara saltzen dugu, Afrikan ere bai. Merkatua, merkatua badago. Bideragarritasuna badago, inbertsioa behar da".
Malgutasun neurriak
Malgutasun neurriak hartu behar badira hartzen direla ez dute dudarik bi gonbidatuek, baina ez enpresariek nahi dutena lortzeko. Cementos Lemonaren kasuan ez da horrelakorik egon, "ongi atera da", Amorrorturen ustez. Denok gurtxiago irabazi gutxiago lan eginda, zilegi izan daitekeela uste du, baina lan erreformarekin ez dutela hori nahi salatu du. "Legedia salbajea da".
Corrugadosen ez dituzte onartu malgutasun neurriak: "Ez dago negoziatzerik, inposaketa izan dira". Plantillaren erdia daude orain. Langileen artean eztabaida sortzeko ere neurriak hartzen dituztela uste du Arrojeriak, aplikazio ezberdinak. "Tranpa horietan ez" direla sartuko jakinarazi du. Enpresak egindako eskaintza berria eta "azkenari" ezezkoa eman diote. Borondatez kalera joateagatik, lan egindako urtebetegatik 30 egun eskaini dizkiete, gainerakoan lan erreformak berriak jartzen duena. "Guk borrokan jarraituko dugu. Borroka ez da horrekin amaitu".
Cementos Lemonan kaleratzearen mamua uxatu da behin-behinekoz. "Bermea badaukagu behintzat urtebetean".
Greba orokorra
Arrojeria: "Lan erreformaren aurka ez bagara lehenbailehen ateratzen, datozkigun murrizketak izugarriak izango dira. Eskubide guztiak kenduko dizkigute. Garaia da denok batera egiteko".
Amorrortu: "Ez da erraza grebara joatea. Baldintza gogorrak daude enpresa askotan. Presio handia da". Ildoarekin %100 egon daitezke, baina grebara ateratzegatik mehatxuak egoten dira.
Itun berritu gabeak indarrik gabe geratuko dira uztailaren 7an. Urritik aurrera egoera aldatuko zaie Corrugadosekoei, ixteko epea hor baitute. "Sua piztuta mantendu behar dugu". Madrilen erakutsi behar dugu borrokatzen badakigula. Salaketa indibudual eta kolektibo guztiak jarriko dituzte. "Aurpegia ematera joan behar dugun leku guztietan egongo gara".
BERRIA, greban
BERRIA egunkariko langileek bat egingo dute etzi sindikatuek deitutako greba deialdiarekin. Hortaz, ostegunean ez da paperezko ediziorik argitaratuko. BERRIA.INFOk, berriz, soilik grebaren inguruko albisteen berri emango du ostegunean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina