LAB :
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA
ALA
EUROPA KAPITALISTA ETA INPERIALISTAN INTEGRATUTAKO ESTATU BASKO BURGESAREN BIDEAN?
Bazterrak inarrosi ditu LABeko zuzendaritzaren erabakiak, azaroaren 14ko greba ez deitzea, alegia. Lehenik eta behin, erabaki larri eta tamalgarri hau kritikatu aitzin, LABen agiria eta azalpenak argiratatuko ditugu hemen. Azpimarrak gureak dira, prefosta:
"LAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean
Euskal Herrian, 2012ko urriaren 31n."
Lehendabiziko kontu harrigarria, arazoaren 14ko grebaren izendapena da: "espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko greba". Jakina, hori trikimailu dialektiko infantil xamarra da, LABeko afiliazioa eta militantzia hobeki engainatzeko: UGTko eta CCOOko aparatu sindikal hori, erreformista, burokratiko, bizkarroi eta espainolistek "Espainian" deitu duten grebarekin nola eginen dugu bat euskal langile iraultzaileok? Bistan da ezetz! Hor konpon sasi sindikatu saldu eta traidore horiek! Hori da LABen weborrian agertzen diren iruzkin batzuen edukia, biziki argigarria:
"6) ERABAT ADOS
Sindikatu ustel hauekin ez kolaboratzea eta beraien jarrera eta ekintza zekenetatik urruntzea, langileriarentzat ona dela uste dut. Bueno para la clase obrera, para no estar toda la vida encorsetados ante la pasividad o acciones mezquinas de estos "sindicatos". 14ean burua oso tente dudala joango naiz LANERA."Bistan da, arrazoi eta argudio hauek tranpatiak dira goiti-behiti, zeren azaroaren 14an jokatzen dena ez baita UGT eta CCOOen legitimitatea Kapitalaren aurrean, balizko negoziazio ustel batzuk egiteko eta hamaikagarren aldiz langileria saltzeko, baizik eta Europa mailako greba eta mobilizazio egun bat, oligarkia inperialista europarrari hortzak erakusteko ahalik eta herrialde gehienetan. Irailaren 26an Euskal Herriko hego-mendebaldeko lau herrialdeetako langileok bidea erakutsi genuen, Greziako Herri Langilearekin batera, eta gure ekintzak Europa osoan izan zuen oihartzuna. Zehazki eta bereziki Herrialde Katalanetan, Asturiesen, Galizan eta Espainian, non borroka eguna antolatu baitzuten ezkerreko sektore iraultzaileek Greba Orokorraren alde. Ez gaitezen engaina, ez dezagun geure burua tronpa, UGTk eta CCOOOk behartuta deitu dute Greba Orokorra, ezinbertzez, langileriaren haserreak horretara bortxaturik.
"Por todo ello, llamamos al conjunto de
los trabajadores y trabajadoras, personas en paro, pensionistas,
estudiantes, colectivos de desahuciados, inmigrantes, y componentes de
movimientos sociales para que participemos en los procesos de debate y
movilización para conseguir que la Huelga general del 14 de noviembre
sea eficaz y sea una huelga laboral, social, política y de consumo y
conseguir parar los recortes y el saqueo de todo lo publico.
Asimismo hacemos un llamamiento a todas las organizaciones a seguir movilizándose después del día 14 de noviembre, para darle continuidad a la Huelga General y que esta consiga sus objetivos.
Asimismo hacemos un llamamiento a todas las organizaciones a seguir movilizándose después del día 14 de noviembre, para darle continuidad a la Huelga General y que esta consiga sus objetivos.
Confederación Intersindical (CI)
Corriente Sindical Izquierdas de Asturias (CSI)
Intersindical de Aragón (IA)
Intersindical Alternativa de Cataluña (IAC)
Intersindical Canaria (IC)
Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT)
Solidaridad Obrera (SO)
Sindicato de Comisiones de Base (Cobas)
Alternativa Sindical de Trabajadores (AST)
Coordinadora Sindical de Madrid (CSM)
Movimiento Asambleario de Trabajadores de la Sanidad (MATS)
Central Sindical Unitaria, CSU (PyJ)"
Bigarren gogoeta, begi bistakoa: Estatu Espainolean bertan ere, badira bertze sindikatu batzuk, borrokalariak eta solidiarioak, irailaren 26an Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian gurekin batera Greba Orokorra egin zutenak: CNT eta CGT. Eta Euskal Herrian ere bada sindikatu bat, irailaren 26an ere Greba Orokorra egin zuena gurekin, eta azaroaren 14koa ere deitzen duena: ESK. Eta gainera, Europako bertze herrialdeetan ere badira halakoak Galizan, Herrialde Katalanetan, Asturiesen, Portugalen, Grezian, Txipren, Maltan, Italian... LABeko weborrian bertan ere horrelako gogoeta kritikoak agertu dira:
"14) Greba europarra
Hasteko, hau ez da CCOOk eta UGTk deitutako greba bat, edo ez hori bakarrik. Estatuan, eta estatuko herrietan beste sindikatu asko daude, eta haiek ere deitu dute: CGT, CNT, Solidaridad Obrera... Estatuko herri mugimenduak ere deitu du greba. Garrantzitsuena Euskal Herriari begira: Herrialde Katalanetako CUP ezker independentistako kideek ere greba egingo dutela adierazi dute.Dena dela, greba hau Espainiaren markoan kokatzea irakurketa akatsa da. Greba europarra da: Estatuko herrietan egiteaz gainera, Grezian, Portugalen, Italian, Txipren, Maltan... ere deitu da, eta toki gehiagotan ari dira deitzen. Beste herrialde batzuetan mobilizazio eguna izango da. Sistema kapitalista herritarren kontra egiten ari den erasoak maila europarra du, eta erantzunak ere maila bera izan behar du. Greba orokorrean geure burua Espainiako sindikatuekiko kokatzen badugu, gure burua Espainian kokatzen ari gara eta ez Europan. Nik faltan botatzen dut orain herrien Europari buruzko sasoi bateko diskurtsoa, edo hobe, herritarren Europari buruzko diskurtsoa. Iruditzen zait Euskal Herrian Europako borroka nagusietako batetik kanpo geratzen ari garela, gure kontua ez balitz bezala: zorraren eta troikaren kontrako borroka. Berriz diot, Herrialde Katalanetako ezker independentista topera dabil borroka horretan. Uste dut Euskal Herriko ezker independentistari komeni zaigula une honetan CUP herri mugimenduan, kalean egiten ari den lanari begiratzea.
Hau ez da CCOO/UGT vs. euskal sindikatuak. Langileen eskubideak hegemonia sindikalen gainetik daude. Denek gorrotatzen ditugu CCOO eta UGT, baina greba hau ez da haiena eta ez da haiena izango, Europako herritarrena da, euskal herritarrena ere. Eta euskal sindikatuena ere izatea espero dut.
15) Greba europarra (II)
Laburbilduz: Hau ez da CCOO/UGTren greba bat. Gustatuko litzaieke haiei. Sindikatu horiek gero eta hilago daude, zorionez. Herri mugimenduak jan ditu. Hau Europako herritarren eta kapitalismo basatiaren arteko borroka da."Ezin argiago eta garbiago erran, ene ustez. Bainan nazionalismo burges txikian jausi eta murgildu den Oraingo Ezker Abertzaleko jendearendako, bortz axola hori guztia. Hona hemen horietako bi perla, tartean "Pertur" ezizenaz sinatzen duen langile baten bi iruzkin aski gogorrak:
"11) NI ERE ADOS.
Langabezian nago eta oraindik siñisten dot euskal sindikatuetan, ez ordea CCOO ta UGT n "Sindicalismoan" Hauekin bagoaz gure sinesgarritasuna galtzen dogu pixkat .Si esta huelga es tan internacional como dicen que tomen a EH como nación y la convoque en iparralde también, ."¿que es Francia y allí no hay huelga? una huelga internacional que ni es capaz de ser nacional ni interestatal en el caso de EH."
Errespetu guztiarekin, Euskal Herrian sindikatu nazional bakarra LAB bera da, eta aski aukera pollita zuen Greba orokorra Euskal Herri osoan bultzatzeko, eta horrekin batera, borroka egun indartsua. Greba orokor nazional baten lehendabiziko saiakera izaten ahal zen.
- Joooder, ze pasatzen ari da? Langileriaren interesak defendatzen dituzue, ala interes nazionalak soilik? Estáis cayendo en el mismo juego que CCOO y UGT, lo que demuestra que vuestro interés es única y exclusivamente nacional. Si el último congreso de LAB ya fue preocupante... esto demuestra claramente qué camino habéis elegido. Herriak ez du barkatuko!!!!
-
9) Para el de erabat ados
Ba nik LABen afiliatuta nago ta greba eingo dut. Ez eraman burua hain tente 14an que me da igual que me digas que eres de LAB, no te vayas a tener que llevar dos txalos por esquirol provocador como se los llevo uno de UGT en la anterior greba."
"20) PERTURRENTZAT
Nere lanpostura barrabilak ikutzera etortzen den españolista langile-saltzaileei, mailua hartu eta burua lehertzeko prest nago, sinetsidazu. 14 DENOK LANERA!!!"Iruzkin gordin eta polemiko hauek guztiak LABeko weborrian irakur ditzakezue, eta argiro erakusten dute nolako lurrikara sortu duen zuzendaritzaren erabakiak afiliatuen artean. Bertze kontu bat da liberatu/delegatu/abokatu multzo aski burokratizatuan, non adostasun handi xamarra omen dagoen.
Eta nola pentsatzen duen LABeko zuzendaritzak apustu politiko eta sindikal sendoak bultzatzea Euskal Herrian? Greba orokor bat boikoteatuz eta eskirolarena eginez? ESK, CNT eta CGT bakar-bakarrik utziz, irailaren 26an denok elkarrekin joan ondoren? Honako gogoeta eta iruzkinak euskal langileei eraginez?
-
1) hg
es tan grande y definitivos los intereses de clase que solo se pueden reconciliar en el nacionalismo este comunicado es pura coartada jesus -
2) NO LO ENTIENDO
Me acabais de dejar helado con la no participación en la huelga general. o lo explicais más claro o vamos a pensar que anteponéis otros intereses a los de clase.-
3) no lo entiendes? €txaide te lo aclara
http://leninisme.blogspot.com.es/2012/10/ainhoa-etxaide-eskirola-azaroak-14.html
-
-
4) NIK ERE EZ DUT ULERTZEN
Bizi dugun emergentzia egoeran ezin dugu Europako hegoaldeko langabe eta langilegoarekin bat egiteari utzi. Indarrak batzeko garaia da eta ez bakoitza bere aldetik joatekoa. Askotan kritikatu dugun alderdikeriaren antza aurkitzen diot sidikatukeria jarrera honi. Ongi explikatu beharko du hau LABek. Afiliatu bat. -
5) ezta ni ere
yo tampoco lo entiendo asi como muchos compañeros,la estrategia de las centrales legitimas la tenemos clara y la apoyamos pero el 14 se presentaba otra vez una oportunidad para demostrar nuestra fuerza de convocatoria en una jornada con un marco europeo de movilizacion, los sindicatos estatales hace tiempo ke se desacreditaron , pero los de aqui no cometamos la misma torpeza, la gente quiere luchar hay que canalizar toda esa fuerza y llevarla con honestidad hasta nuestras posiciones de soberania nacional y socialismo de clase.el 29M triunfamos en iruña, porque no lo podemos volver a repetir?
De factoko zatiketa bat sortu du erabaki honek LABeko kideen artean: alde batetik zuzendaritzarekin bat egiten dutenak, eta azaroaren 14an greba eginen ez dutenak (praktikan eskirolak izanik, irailaren 26an UGT eta CCOOko kideek egin zuten bezala), eta bertzaldetik azaroaren 14an greba eginen dutenak, praktikan bere sindikatuarekin bat ez datozenak, kanpo gelditzen (ari) direnak. Bistan da, kontu hauek ez dira egoitzetako bulegoetan nabaritzen, baina bai kalean eta lantegietan. LAB bere oinarri proletarioa galtzen ari da egunetik egunera, langilerik konszienteenak eta borrokalarienak, eta nagusitzen ari da langileen sektore epel eta ideologia burges txikikoetan: administrazioa, irakaskuntza...
Egoera honek ikaragarrizko garrantzia du Euskal Langileariarendako, zeren ESKren salbuespen ohorezko eta koherenteaz aparte, euskal gehiengo sindikal osoak, (ELAk, LABek, STEE-EILASek, HIRUk ...) erabaki baitu azaroaren 14ko greba boikotatzea, eta erabaki hau biziki larria izanen da Euskal Herri Langilearendako.
Hau guztia aise aurreikusten ahal zen aurtengo ekainean, LABeko zuzendaritzak Ponentzia Alternatiboa zentsuratu zuelarik, eztabaidatzeari uko eginez, eta argiro erakutsiz de facto sindikatu abertzale hau oraingo Ezker Abertzalearen estrategia erreformista, sozialdemokrata eta likidazionistaren beso sindikala bertzerik ez dela, azken finea, Kapitalismo Inperialistan integratzera doala, ondorio guztiekin. Hau da, azken urteetan ikusten ari ginenez, Espainian bi aparatu sindikal burokratiko erreformista izanen dira, UGT eta CCOO, biak PSOEko sozialdemokrazia eta oro har Kapitalaren erranetara, eta Euskal Herrian ere, bi aparatu sindikal burokratiko erreformista izanen ditugu, ELA eta LAB, Kapitalaren morroi eta EH Bilduren (edo PNVren!) erranetara makurtuta. Hori bai, noizbehinka greba orokorren bat eginen dute Euskal Langileria hobeki engainatzeko.
Bertze gogoeta mikatz bat, LABeko weborritik hartua:
ELAk ere antzeko agiria egin du, LABen ildotik, bainan horrek ez gaitu harritzen, betidanik ELA euskal sindikatu erreformista eta sozialdemokrata izan baita. Kontua da Euskadiko Ezkerra eta EIA bere garaian saiatu ziren bezala, LAB ELAren orbitarat eramaten eta sistema kapitalistan integratzen, oraingoan ere gaur egungo Ezker Abertzaleak, bere deriba likidazionistan, gauza bera egin nahi duela Langile Abertzaleen Batzordeekin. Paralelismoak harrigarrak dira.
Bertze gogoeta mikatz bat, LABeko weborritik hartua:
7) ULEREZINA
ES IMPOSIBLE SER MÁS OPORTUNISTA, OS SITUAIS NI MÁS NI MENOS QUE AL MISMO NIVEL QUE LOS BURÓCRATAS VENDIDOS DE CCOO Y UGT!!! AL MENOS PODRÍAIS HABER DEMOSTRADO QUE SEA CUAL SEA LA HUELGA, ESTAREIS SIEMPRE DEL LADO DE LA CLASE OBRERA A LA QUE DECIS REPRESENTAR!! UGT-CCOO POR VENDIDOS AL CAPITAL, SUBVENCIONADOS Y PARASITOS!!! Y VOSOTROS POR TRAIDORES A LA CLASE OBRERA VASCA!! ALLÁ DONDE HALLA TRABAJADORES, AHÍ HAY QUE ESTAR SIEMPRE AL PIE DEL CAÑÓN!! PRECISAMENTE PARA HACER FRENTE AL REFORMISMO DE LOS SINDICATOS ESTATALES Y A ELA!! HERRIAK EZ DU BARKATUKO!!ELAk ere antzeko agiria egin du, LABen ildotik, bainan horrek ez gaitu harritzen, betidanik ELA euskal sindikatu erreformista eta sozialdemokrata izan baita. Kontua da Euskadiko Ezkerra eta EIA bere garaian saiatu ziren bezala, LAB ELAren orbitarat eramaten eta sistema kapitalistan integratzen, oraingoan ere gaur egungo Ezker Abertzaleak, bere deriba likidazionistan, gauza bera egin nahi duela Langile Abertzaleen Batzordeekin. Paralelismoak harrigarrak dira.
LAB, de Euskadiko Ezkerra, se integrará en ELA-STV
Victorino Ruiz de Azua
San Sebastián
13 ABR 1980
La corriente del sindicato abertzale LAB, animada por Euskadiko Ezkerra,
concluyó ayer su congreso en San Sebastián, con la decisión de disolver
la organización en un plazo de meses y el proyecto de incorporar
progresivamente sus afiliados a ELA-STV como principales conclusiones.
Aunque el ingreso en ELA-STV fue aprobado prácticamente por
unanimidad -un voto en contra y cinco abstenciones sobre casi quinientos
delegados-, el congreso eligió un comité nacional que garantizará el
mantenimiento de los servicios jurídicos y técnicos hasta la total
culminación del proceso.La resolución aprobada, que había sido propuesta
por el secretariado de Guipúzcoa del sindicato, señala la imposibilidad
de desarrollar un sindicalismo amplio y de masas desde la estructura de
LAB, a la vista de las circunstancias que atraviesa el movimiento
obrero. En conferencia de prensa que precedió al acto de clausura, los
principales dirigentes de este sector reconocieron que la integración en
ELA-STV supone una rectificación de los planteamientos con que se habla
abordado la creación de LAB al comienzo de la transición política. «En
aquellos momentos existía la posibilidad de imponer una ruptura
democrática, pero al final ha ganado la reforma, con un determinado
panorama sindical que entonces resultaba imprevisible», señaló Txutxi
Korres, miembro del secretariado de LAB saliente.
Los dirigentes del sector integracionista negaron que la principal razón de la ruptura de LAB haya sido el enfrentamiento entre dos líneas políticas y aseguraron que el congreso que se celebra paralelamente en Lejona (Vizcaya) no representa a este sindicato, sino a otra cosa distinta que se configurará en breve como un aparato de agitación entre los trabajadores de la KAS (Coordinadora Abertzale, Socialista), en la que participan Eta Militar y HASI. Durante la conferencia de prensa acusaron a los organizadores del congreso de Lejona de ocultar este hecho a la opinión pública y a los afiliados de LAB, y exhibieron unta circular del comité ejecutivo de HASI, en la que se establece un plazo de cinco meses piara la incorporación de LAB a la KAS, y se argumenta la necesidad táctica de no abordar directamente el tema en el congreso.
Los dirigentes de la corriente que ayer acordó la disolución de LAB indicaron que no abandonarán sus criterios sindicales y que en ELA-STV defenderán la necesidad de superar la fase de enfrentamiento entre sindicatos por la que se está atravesando.
Los dirigentes del sector integracionista negaron que la principal razón de la ruptura de LAB haya sido el enfrentamiento entre dos líneas políticas y aseguraron que el congreso que se celebra paralelamente en Lejona (Vizcaya) no representa a este sindicato, sino a otra cosa distinta que se configurará en breve como un aparato de agitación entre los trabajadores de la KAS (Coordinadora Abertzale, Socialista), en la que participan Eta Militar y HASI. Durante la conferencia de prensa acusaron a los organizadores del congreso de Lejona de ocultar este hecho a la opinión pública y a los afiliados de LAB, y exhibieron unta circular del comité ejecutivo de HASI, en la que se establece un plazo de cinco meses piara la incorporación de LAB a la KAS, y se argumenta la necesidad táctica de no abordar directamente el tema en el congreso.
Los dirigentes de la corriente que ayer acordó la disolución de LAB indicaron que no abandonarán sus criterios sindicales y que en ELA-STV defenderán la necesidad de superar la fase de enfrentamiento entre sindicatos por la que se está atravesando.
Azken finean, LAB Estatu basko burgesaren logikaren baitan sartu da buru-belarri, hau da, Kapitalismo Inperialistaren baitan "Ongizate Estatu" bat eraikitzea oligarkia anglo-saxoi eta sinoistaren baimenarekin, Kosovo, edota Eskozia bezala. Horregatik erraten da agirian honako esaldi hau, guztiz argigarria: "Euskal Herrian badugu behar adina baliabide eredu
ekonomiko eta sozial berri baten alde egiteko, lanaren eta
aberastasunaren benetako banaketaren bidez pertsona guztien bizi
kalitate duina bermatuko duen ereduaren alde egiteko." Hau ez bada balizko Estatu burges basko "sozialdemokrata" baten apologia, zer da? Eta norekin eraikiko da "Euskal Estatu" hori? PNVko burgesiarekin, jakina. Ameskeria erreformista tamalgarria, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren 50 urteko borroka zakarrontzirat "unilateralki eta aldebakatasunez" bidaltzen ari dena.
Irakur dezagun LABeko zuzendaritzaren erabakiaren aldeko bi gogoeta:
"17) 14an paripe orokorra
1-
Harrigarria egiten zait nola batzuen iruzkinetan
abertzaletasuna/nazionalismoa edo nazio kontzientzia eta klase
kontzientzia kontzeptu kontrajarri edo banangarri bezala agertu nahi
duten.
Euskal Herrian aspaldi badakigu txanpon bereko bi aldeak direla, eta ez gara bakarrak, Cuban edo Venezuelan “Patria o muerte” goiburua ezaguna dugu.
2- Beste aldetik batzuk esaten dute indarrak batzeko garaia dela, eta horretan ados gaude, baina hori baino lehen galdera bat argi planteatu behar da , batu zertarako?
Nik uste dut argi dagoela bai Euskal Herri mailan baita nazioarte mailan norekin batu behar ditugun indarrak, eta horien artean ez daude CCOO eta UGT.
Ados nago esaten denean sindikatu hauek zilegitasuna galdu dutela, ulertzen ez dudana da, nola defenditu daitekeen esaldi berean haiekin joan behar garela, haiek bultzatutako greba batera.
Jarrera hori ulertuko nuke estatuko beste nazioetan non sindikatu eta mugimendu ezkertiarrek ez duten gaitasunik greba orokor bat eta dinamika propio bat aurrera eramateko, baina nola planteatu daiteke hori, sindikatu horiek gutxiengo diren estatuko herri bakarrean?
Nire ustez 14-an euskal langileok aukera bat dugu, sindikatu horiei eta haien politika sindikalari guri mespretsua erakusteko eta aldi berean erakusteko ez garela haien joku zikin eta kolaborazionistan eroriko, gure klase borroka propioa aurrera eramaten jarraituko dugula independentzia eta sozialismoaren bidean.
Eta propioa esaten dudanean ez dut esan nahi beste herriekiko isolatuta, lehen esan dudan bezala, indarrak batzeko garaia delako, horregatik estatuko beste herriei erakutsi behar diogu, posiblea dela beste eredu politiko eta sindikal bat eraiki, eta hori ez da erakusten 14-an paripe horretan parte hartzen, baizik eta eredu españolista eta kolaborazionista horrekin haustura orokorra bultzatzen."
Euskal Herrian aspaldi badakigu txanpon bereko bi aldeak direla, eta ez gara bakarrak, Cuban edo Venezuelan “Patria o muerte” goiburua ezaguna dugu.
2- Beste aldetik batzuk esaten dute indarrak batzeko garaia dela, eta horretan ados gaude, baina hori baino lehen galdera bat argi planteatu behar da , batu zertarako?
Nik uste dut argi dagoela bai Euskal Herri mailan baita nazioarte mailan norekin batu behar ditugun indarrak, eta horien artean ez daude CCOO eta UGT.
Ados nago esaten denean sindikatu hauek zilegitasuna galdu dutela, ulertzen ez dudana da, nola defenditu daitekeen esaldi berean haiekin joan behar garela, haiek bultzatutako greba batera.
Jarrera hori ulertuko nuke estatuko beste nazioetan non sindikatu eta mugimendu ezkertiarrek ez duten gaitasunik greba orokor bat eta dinamika propio bat aurrera eramateko, baina nola planteatu daiteke hori, sindikatu horiek gutxiengo diren estatuko herri bakarrean?
Nire ustez 14-an euskal langileok aukera bat dugu, sindikatu horiei eta haien politika sindikalari guri mespretsua erakusteko eta aldi berean erakusteko ez garela haien joku zikin eta kolaborazionistan eroriko, gure klase borroka propioa aurrera eramaten jarraituko dugula independentzia eta sozialismoaren bidean.
Eta propioa esaten dudanean ez dut esan nahi beste herriekiko isolatuta, lehen esan dudan bezala, indarrak batzeko garaia delako, horregatik estatuko beste herriei erakutsi behar diogu, posiblea dela beste eredu politiko eta sindikal bat eraiki, eta hori ez da erakusten 14-an paripe horretan parte hartzen, baizik eta eredu españolista eta kolaborazionista horrekin haustura orokorra bultzatzen."
"26) KOMPLEXU GUTXIAGO. INDARRAK BATU HELBURU BATEKIN
Ni ere LABeko afiliatua naiz eta oso egokia iruditzen zait sindikatuaren erabakia. 14an lanera joango naiz CCOO-UGTk 2011ko Irailean (ez banago oker) lan erreformaren aurka deitu zuten greba egunean egin nuen bezala (aurretik ekainean helburu berdinarekin gehiengo sindikalak deituriko greba egin bait genuen).Grebaren aldekoen artean bi argudio irakurtzen ari naiz:
-Europa mailako mobilizazioa dela eta ezin dela kanpoan geratu, nik dakidanez konbokatoria oso mugatua da. Ez da europar langileria osoaren greba bat. Herrialde bakoitzak bere mobilizazio egutegiak dauzka eta kasu batzuetan koinziditzen dute.
-Klase interesak, indarrak batu eta horrelakoak. Norekin batu? Gaur bertan jakin dugun moduan AENAko 1600 langile kalera botatzeko espedientea sinatu dutenekin? Irailaren 26an grebaren kontrako jarrera hartu zutenekin?
Berriro diot nere ustez erabaki zuzena dela. Gure bide propioa egin beharra daukagula. Espainiari eta bertako sindikatuen gehiengoaren bideari lotuak egoteak suizidiora garamatza!!"
Irakurleek beraiek aztertuko duten bi gogoeta hauetan ageri den ikuspegia, guk gaurkoz aski erran baitugu.
Bukatzeko, euskal sindikatu baten agiria: ESK. Ez gara ESKkoak eta ez gaude ados sindikatu honek erran eta egiten duenarekin, gai eta kontu askotan, bainan iduritzen zaigu oraingo honetan ildo egokian aritu dela, CGT eta CNTrekin batera. LABeko afiliatu eta militanteek lan handia dute beren sindikatuaren baitan, egindako hanka sartze hau zuzentzeko eta Langile Abertzaleen Batzordeak berriz ere Independentzia eta Sozialismoaren bidean kokatzeko. Animo, LABeko kideok! Ez utzi zuen sindikatua burokrazia erreformistaren eskuetan! Ez egin opari hori PNV-EHBildu burgesia baskoari!
Bukatzeko, euskal sindikatu baten agiria: ESK. Ez gara ESKkoak eta ez gaude ados sindikatu honek erran eta egiten duenarekin, gai eta kontu askotan, bainan iduritzen zaigu oraingo honetan ildo egokian aritu dela, CGT eta CNTrekin batera. LABeko afiliatu eta militanteek lan handia dute beren sindikatuaren baitan, egindako hanka sartze hau zuzentzeko eta Langile Abertzaleen Batzordeak berriz ere Independentzia eta Sozialismoaren bidean kokatzeko. Animo, LABeko kideok! Ez utzi zuen sindikatua burokrazia erreformistaren eskuetan! Ez egin opari hori PNV-EHBildu burgesia baskoari!
LABen borroka urtez urte, sindikalgintza abertzale iraultzailea, KAS blokea ... non daude?
"AZAROAREN 14an
BERRIRO KALERA GREBA OROKORRA, EUSKAL HERRIAN ERE BAI
Erasoz jositako denboraldi berri baten atarian gaude, 2010ko maiatzatik jasaten ari garen erasoei gehitu behar dizkiegu eraso berri hauek. 2013rako Estatuko Aurrekontuek murrizketa gehiago dakartzate, baina okerrena ez da hori, hauen filosofia baizik, defizit publikoa koadratu beharra pertsonen beharren bizkarretik hain zuzen ere. Honi, Europatik emango den erreskatea gehitu behar diogu. Ezin dugu ahaztu murrizketa politika hau hemengo gobernuek bermatu egiten dutela eta murrizketa gehiagoz areagotzen dutela.
Guzti honek, inolako zalantzarik gabe, murrizketa berriak ekarriko ditu osasungintza, hezkuntza eta abarreko zerbitzu publikoetan, hala nola pentsioetan, langabeziaren babesean, soldatetan..., bi hitzetan, pertsona askoren bizitza korapilotsuago egingo dituzten neurriak ekarriko dituzte.
GEZUR GEHIAGORIK EZ. Herstura politikak eta murrizketek ez dituzte herriak krisitik ateratzen laguntzen. Aitzitik, atzeraldian gehiago hondoratzen dituzte; Grezian, Portugalen eta Espainiako erresuman gertatzen denari so egitea baino ez dugu. Politika honen gezur borobila ezkutatzen duenean datza: ez dute krisiarekin amaitu nahi, baizik eta gizarte eta lan eskubide-aukerekin.
Kapitalak langileen aurkako gerra sozial bati ekin dio. Bigarren Mundu Gerraren ostean Ongizate Estatua eraikitzea posible egin zuen isileko ituna txiki-txiki egin zen joan den mendeko 70. hamarkadaren amaieran eta 80. hamarkadan neoliberalismoaren ezarpenarekin; krisiaren areagotze honek Ongizate Estatua behin betiko lurperatuko du eragozten ez badugu.
2012an zehar emandako erantzunen ostean (martxoaren 29 eta irailaren 26ko greba orokorrak) eraso hauekiko erantzun berri bat ematea ezinbesteko egiten da; eta erantzun hori emateko aukera azaroaren 14an izango dugu, Europa mailan egingo den mobilizazio egunarekin bat eginaz. Portugal, Espainiako erresuma, Malta eta Txipren erantzuna greba orokorra izango da.
Nahiz eta orain arte gure esparruan bat egiten genuen erakunde sindikalek deialdiarekin bat ez egin, ESKren ustetan eraso maila oso bizia da eta ezin gara mobilizatzeko aukeratik kanpo geratu, gurekin zerikusirik izango ez balu bezala; hau dela bide, ESK-k berea egin du greba orokorrerako deialdia. Ezin dugu pentsatu guk egin beharrekoa egin dugula irailaren 26ko grebarekin. Urrun gaude eraiki nahi dugun gizarte berri horretatik, mobilizazio eta kohesio soziala faltan ditugu.
ERASOARI EKIN. Ez da egia ondasunik ez dagoenik. Gizarte matxinada suspertu behar dugu, bestela esklabutza itzuliko da. Euren sistema da krisian dagoena. Kapitalismoa sobran dago. Pertsona eta herrien sistema ekonomiko genozida, matxista, injustu, naturaren suntsitzaile, dena merkantzia bihurtzen duen sistema hori sobran dago.
Soluziobidea ez da emango ohiko produkzioaren haztearen eskutik. Enpleguaren banaketa ekarriko dituzten neurrien alde borroka egin behar dugu, pertsonen zaintzan enplegu publikoa sortzeko eta energia eta lehengaiak zarrasteltzen ez dituzten sektoreen alde. Kontsumo beste era batzuen kontzientzia hartu behar dugu, horiekiko prest izan, “ahal duena salba dadila” bezalako jarrera indibidualistak aldatu, eta honen ordez “denok elkarrekin ahal dugu”. Burua hegal azpitik atera behar dugu, krisia ez baita behin-behinekoa; jakin behar dugu gerra sozial honetan eginahalak egin behar ditugula gure eskubideak defendatzeko. Ez da asko arriskuan duguna, dena dugu arriskuan.
Datorren azaroaren 14an denok grebara, gizarte eredu berri baten alde. Madrilgo Gobernu eta hemengo Gobernuen neurrien aurka, euren politiken erabateko eraldaketa aldarrikatuz. Azaroaren 14an ESK kalean izango da Europako langileekin bat eginaz, eta euskal gizarteari gauza bera egin dezan aldarrikatuz."
AZAROAren 14an, GREBA OROKORRA EUSKAL HERRIAN!!!
GORA EUSKAL LANGILERIA!
GORA EUSKAL HERRI LANGILEA!
AURRERA,
JOTA KE,
EUSKAL IRAULTZA
SOZIALISTAREN ALDE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina