KARL MARX
BIOGRAFIA
(2)
2.- HAURTZAROA ETA NERABEZAROA : 1814 - 1835
Johanna Bertha Julie von Westphalen, “Jenny”, 1814ko otsailaren 12an jaio zen Prusiako Saxonia eskualdeko Salzwedel hirian. Karl Marx bere senarra izan zen, eta bere zazpi seme-alaben aita. Biek berrogeita bost urteko maitasun harremana eta militantzia iraultzailea eraman zuten aurrera elkarrekin. Aristokrata prusiarra zen, baronesa, hain zuzen, bainan honek ez zion eragotzi iraultza komunistaren aldeko jarrera hartzea, ezta langileen borroken alde aritzea ere. Horregatik, Karl Marx eta Friedrich Engelsen biografia honetan, bera jarri dugu lehendabiziko tokian, Karl Marx ezin baita osorik ulertu Jenny von Westphalen ezagutu gabe.
Karl Heinrich Marx lau urte geroago, 1818ko
maiatzaren 5ean jaio zen Renania eskualdean, Treveris hirian, orduan Prusiako Behe Rhin probintzian. Bere familiak jatorri judua zuen eta diruz ongi bizi ziren, aita abokatua
baitzen, Estatuko legegizona. Kultura handiko giroan sortu zen Marx.
Engelsen sortetxea Barmen hirian
Friedrich
Engels ere Rhin aldean sortu zen, bi urte geroago, 1820ko azaroaren 23an, Barmen-Elberfeld
hirian, gaur egun Wuppertal. Bere familia ehungintzako enpresariak ziren, oso
aberatsak.
Hirurak,
beraz, alemanak ziren hizkuntzaz eta
kulturaz, eta prusiarrak nazionalitatez. Jenny Saxonia herrialdekoa, Marx eta
Engels, aldiz, Rheinland eskualdekoak: Alemania, Luxenburgo, Belgika, Holanda eta Frantziako mugetan. XIX. mendeko
kulturaren eta iraultzen bihotzean bizi izan ziren, eta borroka guztietan parte
hartu zuten, nork bere ahalen arabera.
Prusiaren
hedatzea 1807 - 1871 urteetan, Napoleonen aurkako gerretatik II. Reich eratu
arte. 12. zenbakiko eskualdea Rheinland da, Rhin ibaiko zonaldea, Engles eta Marxen sorterria. 13. zenbakiko eskualdea, aldiz, Saxonia da, Jennyren jaoiterria.
Prusiako bandera
Prusiaren lurraldeak urdinez, II Inperio Alemaniar (Reich)-aren garaietan, 1871-1918.
Ezkerrean,
Ipar Renania-Westfalia. Hor kokatzen
da Barmen-Elberfeld, Engelsen jaioterria.
Erdian,
Alemaniako Rhenania-Palatinatua. Hor
kokatzen da Treveris, Marxen sorterria.
Eskuinean, Saxonia-Anhalt. Hor kokatzen da Salzwedel, Jenny von Westphalen sorlekua.
Marxen sorterria, Treveris, Alemanez Trier
da, Luxemburgeraz Tréier, Frantsesez Trèves, Italieraz Treviri eta Espainolez
Tréveris. Erromatarrek sortu zuten K. a. 17 urtean, Augusto enperadoreak, hain
zuzen, Augusta Treverorum izenarekin. Hiria betidanik oso kosmopolita izan
da, Frantzia eta Alemaniaren arteko mugan beti, bi kulturen arteko zubi, eta bi
estaturen arteko gatazka gune. Espainolek 1634an konkistatu zuten, frantsesek
1645ean, 1674an, eta 1688an. Frantses Iraultzaren garaian ere, 1794an, frantsesek hiria okupatu zuten.
1801ean Frantziak Treveris anexionatu zuen. 1814an Prusiak bere baitan sartu
zuen. Marx hiri horretan sortu zèn garaian Treveris-ek hamabi mila biztanle inguru zituen, eta hiri "gorri eta erradikala"ren ospea zuen Prusia kontserbadorean.
Treverisko
Porta Nigra (“Ate Beltza”) monumentu erromatarra.
Treverisko
Terma erromatarren hondakinak.
Arestian esan bezala, Karl Heinrich Mordechai Marx
1818ko maiatzaren 5ean jaio zen Treverisen, Brückengasse kaleko 664. zenbakian.
Gaur egun izen bereko kalean dago Marxen sortetxea, bainan 10. zenbakia da.
Bertan museo bat dago bere bizitzari eskainia.
Karl
Marxen sortetxea, Treveris hirian. Gaur egun museoa dago bertan
Familia judu baten baitan sortu zen, bederatzi haurrideetan hirugarrena. Bainan urte berean anaia zaharrago bat hil zen, eta hurrengo urteetan tuberkulosiak bertze lau anaiak eraman zituen. XIX. mendean oraindik haurren heriotza-tasak ikaragarriak ziren. Marxek arrebak bakarrik izan zituen bizitzan zehar: bat zaharragoa eta bertze bi bera baino gazteagoak.
Karl Marxen amak Henrietta Pressburg zuen izena, eta Holandako judua zen. Ez zuen ikasketa handirik eta ia analfabetoa zen. Amak familia zaintzen eta babesten eta etxea garbitzen eman zuen bizitza osoa, maitasun handiz. Bere familia oso trebe eta jaioa zen negozioetarako, beren ahaide holandarrek Philips Electronics enpresa sortu zuten XX. mendearen hasieran.
Aitaren aldeko aitona, Mordechai Marx Levy, Treverisko errabinoa izan zen, eta lehenago, 1723az geroztik, bere aita ere (Karl Marxen birraitona), Meier Halevi Marx errabinoa izan zen hiri berean. Amaren aldeko aitona ere, Holandako errabino bat izan zen. Karl Marxen familia, beraz, judaismoaren bihotzean kokatuta zegoen betidanik.
Treverisko katedrala
Hala
ere, Karl Marxen aita, Herschel Mordechai Marx, hezkuntza laikoa jaso zuen eta
judaismoarekiko harremana goiz eten zuen. Eragin handia izan zuen bere seme Karlengan, eta harreman hurbil, intimo eta adiskidetasunezkoa mantendu zuten beti aita-semeak.
Karl Marxen alabak, Eleanor, kontatzen zuen bere aitak debozio handia ziola Herschel aitonari, maiz askotan aipatzen zuela, eta beti gainean eramaten zuela bere argazki bat, dagerrotipo zahar batetik egina.
Gazte zelarik, Herschel Marxek Treveris hiriaren okupazioa ikusi zuen, 1794an, tropa frantses iraultzaileek egina. Iraultza Frantsesak eta geroago Napoleonek Treverisko guetto judua desegin zuten, eta askatasuna, emantzipazioa eman zieten herritar juduei, Code civil des Français-en bidez, hau da, Code Napoléon gisa ezaguna den legedia. Karl Marxen aitak hezkuntza laiko, frantses, deista, materialista eta iluminista jaso zuen, okupazioko frantses agintarien kontrolpean, Rheinland eskualde osoa anexionatua izan baitzen.
Adibide bat: Herschel Marxen liburutegian liburu gehiago zeuden Frantsesez Alemanez baino, eta hauxe da Karl Marxek bere haurtzaro eta nerabezaroan erabiliko duen jakintza-iturri nagusia. Eleanor Marxen hitzetan, bere aitona "XVIII. mendeko gizon frantses klasiko bat zen, Voltaire eta Rousseau goitik behera ezagutzen zituena".
Herschel Marx estatu-abokatua zen, Prusiako funtzionarioa, Treverisko Helegiteen Goi Gorteko legelaria, Oberapellationsgericht izeneko instituzioko legegizona. Ilustrazioko jarraitzaile sutsua, Kant, Lessing, Rousseau, Locke eta Diderot ongi eta sakonki irakurri eta estudiatuak zituena. Treverisen, Rheinland eskualde osoan bezala, Iraultza Frantsesak sinpatia, entusiamo eta zaletasun sakona piztu zuen: Askatasunaren Zuhaitza landatu zen hiri hartan, eta zenbait denboraz Jakobinoen Klub iraultzaile bat izan zen bertan. 1813an Henriette Pressburgekin ezkondu zen.
1815eko urtarrilean, Napoleonen kontrako azken gerran, Prusiak okupatu zuen berriz Renania eskualdea. Rhin aldeko herritarrek erabat galdua zuten frantsesenganako zaletasuna, Napoleonen Inperiko garaiko zapalkuntza eta odolusteak ezagutu ondoren. Zerga ikaragarriak eta milaka gazte etxetik eramanak, La Grande Armée osatzeko. Gehienak Errusian hil ziren.
1815ean Herschel Marx abokatu lanetan hasi zen, bainan Prusiak debekatua zien juduei funtzionario publikoak izatea, eta beraz, ezinbertzez, 1817an Herschel Marx Eliza luterarrean bataiatu zen, eta bere izen juduak utzirik, Heinrich izena hartu zuen. Nahiz eta Rhinaldea eskualdea nagusiki katolikoa izan, Prusia luterrarra zen, eta Heinrich Marx Prusiako funtzionarioa zenez, logikoa dirudi protestantismora jotzea.
1819an, Karl txikiak urtebete zuelarik, etxez aldatu ziren. Lehengo apartamentu alokatua utzi eta Porta Nigra ondoko etxe dotorea erosi zuten : hamar gelakoa zen bizileku berria.Diruz eta ospez ongi bizi zen Heinrich marx lege gizona.
1824an bere haurrak bataiatu zituen. Marxek orduan sei urte zituen.

Treverisko merkatu plaza gaur egun.
Ilustrazioaren
aldeko herritarrek ez zuten onartzen prusiar atzerakoien tirania. Aurrerakuntza
soziala, arrazoia, erlijio eta tradizioarekiko eszeptizismo nozioak,
liberalismo demokratikoa, aldaketa sozialaren sustapena eta sozialismo utopikoa
bera ere bala-bala zebiltzan Treveris eta bere inguruko eskualdean. Han, ekialdean, urrun zegoen Prusia militarista
absolutista eta autoritarioa.
Friedrich
Engels bi urte geroago jaio zen, 1820ko azaroaren 28an, Rhinaldeko Barmen-Elberfelden. Hiri hori ere Prusiaren
mende zegoen orduan. Elgelsen familiakoak enpresari aberatsak
ziren: ehungintzan eta mahastigintzan negozioa zituzten.
Karl Marx eskolan ez zen sobera nabarmendu. Ikasgaiak gainditu eta Treverisko Friedrich-Wilhelm izeneko Gymnasium-en sartu zen, hau da orduko Prusiako erregearen izena zeramàn institutuoan edo lizeoan, 1830ean, 12 urte zituela. Bertan ikasi zuen bost urtez, 1835 arte, eta hogeita hamabi ikasleko klasean zortzigarrena izan zen bere promozioan. Ona zen Grekoan eta Latinan, erdipurdi Erlijioan, makala Matematikan eta txarra Historian. Bere irakasleek erran zuten ikastuna zela, zorrotza eta sutsua idaztean eta ekintzetan. Bere ikaskideek oroitzen dira bere fantasia era irudimeaz, eta eztabaidetan, bere iritziak defenditzean zuèn indar eta oldarraz. Idaztea gustatzen zitzaion eta poesiarako joera zuen.
1834an Karl Marxek sendotza eginen du, beti ere Eliza luterarraren baitan, nahiz eta bere aita ez zen bat ere elizkoia. Urte horretan, urtarrilaren 2an, Heinrich Marxek ekitaldi publiko bat antolatu zuen Renaniako Dietan, Landtag, aritzen zirèn Treverisko diputatu liberalen alde: bazkari publiko bat. Banketea Treverisko Kasino eta Elkarte literarioan egin zen, eta Alemania hegoaldean egiten ari zirèn ekitaldiekin koordinatua zegoen, Konstituzio liberal bat eskatzeko Prusiako erregeari. Bertan La Marsellaise eta La Parisienne kantatu ziren Frantsesez eta bandera errepublikarrak agertu ziren. Heinrich Marxek diskurtso nagusia egin zuen, beti ere Prusiako erregearen alde, aleman guztien Aita onbera, zeinak eskuzabalki Herriaren ordezkaritzan oinarritutako instituzioak ezarri behar baitzituen.
Prusiako gobernuak gogor erreprimitu zuen ekitaldi hau, bainan Heinrich Marx ez zen molestatua izan. Orduz geroztik moderatuago bilakatu zen, monarkiko konstituzionalista liberala, Prusiako sistema kuestionatu gabe.
Bigarren eragin ilustratu eta liberala izan zuen Karl Marx gazteak: bere aitaren lagun eta adiskidea. Johann Ludwig von Westphalen, Jennyren aita. Bi familiak elkarren ondoan bizi ziren eta oso lotuta zeuden betidanik. Karl Marx eta Johann von Wetsphalen adiskidetu ziren berehala, baroiak gaztearen adimena eta inteligentzia miresten baitzituen. Geroago Marxek bere doktore tesia eskaini zion, esker onez.
Karl gazte-gazteak eta Johann baroiak, hirurogei urtekoa ibilaldi luzeak egiten zituzten elkarrekin, literaturaz, filosofiaz eta politikaz mintzatzeko. Johann von Wetsphalen baroia ere liberala eta ilustratua zen, oso aurrerakoia, eta bere bidez ezagutu zituen Karl Marxek Saint-Simon sozialista utopiko frantsesaren idazkiak.
Karl Marxek nerabezaroan izan zituen eraginak aipatzeko, bere irakasleak aitatu behar ditugu: Treverisko institutua, 1801ean, Frantziak Renania anexionatu zuelarik, Collège de Trèves bilakatu zen, eta izaera frantsezale, ilustratu, arrazionalista eta jakobinoa garatu zuen.
Geroago, Prusiak Treveris okupatu zuelarik, institutua Friedrich Wilhelm Gymnasium bihurtu zen. Zuzendaria Heinrich Marxen eta Johann von Wetsphalenen laguna zen, gizon liberala eta Kant filosofoaren jarraitzailea: Johann Hugo Wyttenbach. Zuzendari lanetan aritu zen 1815-1846 urteetan. Karl Marxen bertze irakasle liberal eta ilustratuak izan ziren Heinrich Schwendler (Frantsesa), Nikolaus Martini (Latina, Frantsesa, Alemana), Michael Schoefer (Geografia, Historia eta Historia Naturala), Cosme Damien Wirz (Alemana) eta Johann Steininger (Matematika, Fisika eta Kimika), eta Josef Küpper, pastore protestantea eta bere aitaren laguna (Erlijioa). 1833an Treverisko lizeoan Prusiako polozia politikoak "propaganda subertsiboa" aurkitu zuen, eta institutua zaintzapean jarri zuen.
1835eko abuztuaren 10-16an, Abitur, hau da orduko Prusiako batxillergoa erdietsi zuen, 17 urte zituelarik. Zazpi idazlan egin zituen, Abiturienarbeit, eta horietarik hiru ditugu zinez interesgarri : lehendabizikoa, "Betrachtung eines Jünglings bei de Wahl eines Berufes", "Nerabe baten gogoetak lanbidea hautatzean", bigarrena "Die Vereinigung del Glaübigen mit Christo nach Joh. 14. 1-14, in ihren Grund und Wesen, in ihrer Wirkungen dargestellt", "Fededunen batasuna Kristoren baitan, Joan 15., 1-14-ren arabera, hala bere oinarriak eta esentziak erakutsiz, nola bere beharra eta ondorioak", eta hirugarrena, Latinez, "An principatus Augusti merito inter feliciores rei publicae romanae aetates numeretur?", "Augustoren printzealdiak merezi al du konsideratua izatea Inperio Erromatarreko garai zoriontsuenetariko bat bezala?".
Lehendabiziko lana da gure ustez interesgarriena, zeren bertan Karl Marx nerabearen humanismoa ageri baita. 17 urteko gazte hark honela idatzi zuen:
"Hautatu behar den karrera, ahalik eta duintasunik handiena emanen diguna da, eta Humanitatearen alde jarduteko jokalekurik zabalena eskaintzen diguna, eta perfekziora hurbiltzea ahalbidetuko diguna, hori baita helmuga orokorra, gainontzeko guztia bera lortzeko bitartekoak baitira (...) Zeren eta berarendako bakarrik sortzen duena, beharbada doktore ospetsu bilakatzen ahal da, jakintsu handi edo poeta bikain, bainan ez da gizon osoa eta zinez handia izatera helduko."
Karl Marx gazte-gazte honen hitzei buruz iritzi asko idatzi dira, eta irakurleek beraiek epaituko dute 17 urtetan erran zuena bere bizitzan bete ote zuen ala ez. Garbi dagoena hauxe da: orduko karl Marx gaztea Ilustrazioaren humanismoan hezia eta hazia zen, eta monarkiko liberal eta aurrerakoia zen, kristau fededun arrazionalista eta deista, bere inguruko gehienak bezalaxe. Abuztuko azterketak ongi gainditurik, batxillergoa erdietsita, udazkenean Bonn hiriko unibertsitaterat joan behar zen, aitak nahi zuen bezala, Zuzenbide ikasketak egitera.

Henri de Saint Simon

Bonneko unibertsitatea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina