LEHEN ORRIALDEA

Euskal Iraultza Sozialistaren bidean...



Aupa denok! Ongi etorri!

Blog honen helburua Euskal Iraultza Sozialistaz gogoeta eta eztabaida egitea da.
Karl Marx militante komunista iraultzailearen esaldi maiteen bidean kokatzen gara:
"De omnibus dubitandum" : "Guztia zalantzan jarri"
"Nihil humanum a me alienum puto": "Humanoa den ezer, ez dut arrotzat jotzen".

Iritzi eta gogoeta guztiak, ados egon ala ez, ongi etorriak dira, adimen kolektiboa eztabaidatuz eraikitzen baita.
Baldintza bakarra: irainak eta zakarkeriak ez erabiltzea, eta eztabaida datuz eta dataz, arrazoiz zein argudioz egitea, jendetasunez eta adeitasunez.
Oroz gainetik, geure egiten dugu XVI. mendeko komunista iraultzaileen oihua:

OMNIA SUNT COMMUNIA!!!

2012/08/02

Borroka garaia da! Eztabaidak (7)


BORROKA GARAIA DA!
EZTABAIDA BATEN OIHARTZUNAK (7)

 

 
 Aupa, Ekainak26Gorairaultza!
 
Egun batzuk hartu ditut zuri erantzuteko, gai hau berezi eta minbera baita. Hasteko, Pasaiako sarraskia dela-eta, nik ez nuen inongo boikota sumatu, Iruñerrian, bederen. Txantrean izan nintzen borrokan, eta karriketan amorrua eta denari su emateko gogoa nagusi ziren, autonomoak, ENAMekoak, herritar independenteak eta kristo guztia, denok kalean txakurradari aurre egiten. Ni orduan ez nengoen ENAMen antolatua, hori urte hartako irailean gertatu zen, HBn. Bainan haien sinpatizantea nintzen, eta KASen aldekoa. Oso ongi oroitzen naiz Pasaiako sarraskiak eta GALek egun berean errefuxiatu bat hil izanak bultzatu nindutela erabateko konpromisorat, eta betikotz. beraz, oso oroitzapen pertsonal eta kuttunak dira. Orduan nik ez nuen diferentzia handirik egiten, bost axola! Lau gudari hil zituzten eta erantzun beharra zegoen!


 


 
Casasena derberdina da. “Nik neuk” ongi dioen bezala, harrokeria nagusi bi aldetan, eta PSOEren aurkako eraso frontalaz gain (orduan denok ohiukatzen genuen kalean, “PSOE, GAL, berdin da!”), HBren kontrako ekintza izan zen zeharka, egin zen egunarengatik. Orduan hauteskundeak ziren …Hor nik uste dut KAAk hanka sartu zutela bururaino, leize bat sortu zela haien eta ENAMen artean, eta haien amaiera izan zela.

Orduan grebara joatea faxista eta espainolista guztiekin ez zitzaidan bat ere gustatu, eta erran ziren txorakeria oportunista, politikero eta erreformista aunitz okaztagarriak izan ziren. Bainan hori erranda, zeharkako eraso maltzur bezala hartu nuen (eta oraindik ere hartzen dut), zeren eta hauteskundeak pasatu ondoren egin izan balute, ziur naiz sinpatia handia bilduko zuketela KAAk. Bainan Historia ezin da berridatzi, KAAk hordagoa jo zioten mundu guztiari, eta muturrean jo, gainera! (Sistema osoari, beraien ustez, HB/KAS/ENAM ere bertan sartzen gintuztela). Hordago handiegia zen hain talde eta mugimendu sozial handiarendako, zubiak hautsi ziren gurekin, eraso bezala hartu genuelakotz, eta deondako kalte, jakina!

Nik uste dut gaiak merezi duela sakontzea, eta luze eztabaidatzea, eta batez ere autonomo euskaldunek ere parte hartzea, haien ikuspegia adierazteko. Badira bi liburu bederen horri buruz, baina zorigaitzez, nik ez ditut irakurri. Agian baten bat animatuko da eztabaida hau aberasten eta sakontzen.

Dena den, gauza bat erran behar dut: Herri Mugimenduetan, ENAMen eta ASKn bereziki autonomo aunitz ezagutu ditut, eta jende iraultzaile fina iduritu zaizkit beti. Denborarekin gehienak ENAMen integratu ziren eta ekarpen garrantzitsuak egin zituzten. Eta hemendik, besarkada erraldoia, bihotz-bihotzez PATERRArendako! Biba hi! Hire bidea gure eredu!

 


Besarkada bat,
Fermintxo


 
15.- ·  Anónimo : 31/07/2012 a las 15:26
 

el-movimiento-autonomo-libro/









diablo-por-viejo-que-por-diablo-nazio-arazoa-bereterretxe/






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina